Gabonak 2012 Gehigarri berezia

Page 3

NOAUA! ASTEKARIA. GEHIGARRI BEREZIA

pil-pilean

GABONEI GORAZARRE, KANTUAN Eguneroko ohiko jarduna eten eta oporretara joan aurretik, gabon kantak abestera kalera irtengo dira ostiral honetan, abenduaren 21ean, Udarregi Ikastolako ikasle eta irakasleak. Hitzordurako egoki jantzita, Kaxko ingurua eguberrietarako girotzen ikusiko ditugu guztiak. Denak, “Txamarra Txartxo”, “Olentzero begi gorri”, “Hator, hator” edo “Alaken” abesten. ehenak LH eta DBH zikloetako ikasle eta irakasleak izango dira. Goizeko 9:30etan abiatuko dira ikastolatik eta bi ibilbide desberdin osatuko dituzte. LH-koek Kalezar aldera joko dute. Auzoa zeharkatu eta Kaxkora jaitsi ostean, Bordatxo pareko errotondan abestuko dute, gero Udarregira itzultzeko. DBHkoak Atxegaldetik barrena ibiliko dira, Kale Nagusia edota Eguzkitzaldea zeharkatu eta goiko errotondatik Udarregira itzuliko dira.

L

11:25 aldera HH-koen txanda izango da. Ikasle, irakasle eta gurasoak kantuan kalejiran irtengo dira Agerialdetik. Frontoirako bidean bi geldialdi egingo dituzte; lehena, Udarregi parean eta bigarrena errotondan. Azkena berriz, frontoian. Urteroko oharra eguerdian, 12:30etan autobusa hartu behar dutenentzat. “Anbulatorio bidean hartuko dute autobusa. Jangelan geratzen direnak, berriz, irakasleekin ikastolara itzuliko dira eta oinezkoak, guraso edo arduradunak frontoian jaso ahal izango dituzue”, ohartarazi dute Udarregitik.

HAUR ESKOLAKOEN KALEJIRA Eguerdiko etenaldiaren ostean, ostiral arratsaldez gabon kanten hotsak entzungo dira berriz Kalezar eta Kaxko inguruan. 16:30etan Haur Eskolako haur, hezitzaile eta gurasoak irtengo dira eta abestera. Abenduaren 14ko astekarian, “Noaua Txiki” atalean gogorarazten zutenez, “Haur Eskolan bilduko gara denak, Olentzero, Kottonio astoa, Mari Domingi, Trikitilariak, gu eta gure laguntxoak, familiak… Urduri jartzen gara pentsatu hutsarekin! Eta herrian zehar kalejiratxo bat egingo dugu guztiok batera”.

Kanturako aukera ugari izan ohi da Eguberrietan.

ELKARTASUN EKIMENA Frontoian amaituko dute kalejira, elkartasun ekimen batekin. “Materiala berritzeko premia dugunez, beste bide batzuk asmatu eta jorratzeko ekintzak egitea besterik ez zaigu geratzen. Horregatik, txistorra pintxoak, sagardoa eta gaztaina erreak jarriko ditugu salgai frontoian, ibilbide amaieran”, adierazi dute Haur Eskolatik. Kalejiran parte hartzera animatzen dute.

ABENDUAREN 24AN ERE, KANTU KANTARI Datorren astelehenerako, abenduaren 24rako ere gabon kantak abesteko beste hainbat hitzordu deitu dira. Parrokiak Aginagan eta Kaxkoan, Gaztelekukoak ere irtengo dira astelehen goizean, arratsaldean presoen eskubideen aldeko Olentzero… Hitzordu guztiak, gehigarri honetako agendan bildu ditugu.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.