Page 20

Behe Nafarroa, aurreko biak bezala, Gaskoniako eraginaren pean egon zen. Baina gero Ingalaterrarekin bildu beharrean Nafarroako erresumari hurbildu zitzaion. Hamaseigarren mendean Nafarroako erresuma Gaztelak eskuratu zuen, baina Nafarroa Behereak bere aldetik iraun zuen ahalik eta Enrike III errege nafarrak Frantziako errege bihurtu arte, horrela lurralde hau Frantziara behin betiko lotuko zelarik. Orokorrean esan daiteke okzitaniera edo, zehazkiago esanda, beraren dialektoak, Erdi Aroan Frantziako behe erdialde osoan idatzizko hizkuntza izan zela, latinaren lekua hartuz. Okzitaniera erabilia izan zen ez bakarrik literaturan, baita erabilera juridikoetan ere. Agiriak, ekintza juridikoak, aitorpenak eta foruak okzitanieraz, eta gure kasuan gaskoineraz idatziak aurki daitezke. §10. Foruen idazketa Euskal Herriko lurralde historiko bakoitzean Zuzenbide orokorra biltzen zuten konpilazioak idatzi ziren. Euskal Zuzenbidea ohiturazkoa zen gehienbat eta foruak ohituraren idatzizko forma baino ez ziren. Nahiz eta urte desberdinetakoak izan, puntu honetan elkarrekin bildu ditugu ideia orokor batzuk emateko. Lehenengoz, hau esan behar dugu: lege bilduma horiek ez ziren euskaraz idatzi, beste edozein hizkuntza erromanikoz baizik. Goazen banan-banan aipatzera eta gero nolatan idatzi ziren horrela aztertuko dugu. Nafarroan Foru Nagusia idatzi zen nafarrera erromanikoz hamahirugarren mendean. Arabako lurraldean jasotako idatzizko Zuzenbide arauak gaztelaniaz agertzen dira, hamalaugarren eta hamabosgarren mendeetan. Gipuzkoari dagokionez, bai hamalaugarren mendeko Ermandadeko Ordenantzak, bai hirurehun urte geroago agertutako Foruen Errekopilazio Orokorra gaztelaniaz idatzi ziren. Bizkaian hamabosgarren mendeko Foru Zaharrean eta beraren berriztapena den Foru Berrian, hurrengo mendean, gaztelania erabiltzen da ere. Iparraldean antzera gertatu zen. Lapurdiko Zuzenbidea finkaturik agertu zen 1514an Les coutumes générales gardées et observées au Pays eta Bailliage de Labourd arau bildumetan, gaskonieraz. Zuberoako ohiturak 1520an bildu ziren Les costumes générales du Pays eta Vicompte de Sole izenarekin, baita gaskonieraz ere. Nafarroa Beherean, bertako usarioak eta legeak 1620an biltzen dira Fors et Costumes deu royaume de Navarre deçaports izenarekin gaskoineraz, orduko hizkuntza ofizialaz, idatzirik. Lino Akesolok, Bizkaiko kasuari begira, bizkaitarrek Foruak gaztelaniaz zergatik idatzi zituzten aztertu nahi du. Lehen arrazoia, beraren us64

Profile for elkarmedia

Euskara mundu juridikoan  

Euskara mundu juridikoan

Euskara mundu juridikoan  

Euskara mundu juridikoan

Profile for egunea

Recommendations could not be loaded

Recommendations could not be loaded

Recommendations could not be loaded

Recommendations could not be loaded