Page 15

Euskal Herrian erromanizazioaren eragina lekuz leku desberdina izan zen. Gehien erromanizaturiko tokiak Aragoi, Arga eta Ega ibarrak izan ziren, baita Iruùea, Los Arcos eta Logroùo aldeak ere, eta geroago Arabak, Gipuzkoak eta Bizkaiak ez zuten erromanizazioaren eragin handirik jaso. Gehien erromanizaturiko guneak latinizatuen gertatu ziren tokiak dira. Erromanizazioagatik deseuskalduntze prozesu bat eman zen. Baina, bestalde, latinak euskarari eman zion emaitza aipagarri eta aberasgarria kontutan hartu behar dugu. Latinak sarbide berezi batzuk izan zituen, erromatarren ekarpen kultural berriak Euskal Herrian finkatzen ziren neurrian. Prozesu horren berri ematen digu euskarak latinetik jasotako mailegu lexikalak, erromanizazioak zekartzan gune berrietan garrantzi gehien izan zutelarik. Merkataritzan, adibidez: merke<merce; merkatari<mercatorium; galtzada<(via) calciata; karrika<carricare; abere<habere... Nekazaritza, etxegintza, botanika eta anatomiako arloetan, besteak beste, horrelako adibide asko daude. Zuzenbidea eta Administrazioa Erromatarren eskuetan zeudela, honako terminoak utzi zituen: lege< lege; errege<regem; mendekatu<vindicatu; debekatu<impedicatu; erreinu<regnum; gende<gendem; bake<pacem; borondate<voluntatem. Hitz hauek gaur egungo euskarak erabiltzen ditu. Eta berauek dira, hain zuzen ere, historian zehar eskuratutako beste antzekoekin batera, euskara juridikoak dituen hitz juridiko propio bakarrak. L.M. Mujikak dioenez, euskara isolatuta dago Mendebaldeko Europan hizkuntzaren aldetik. Euskara erromantzeez inguraturik geratu zen eta denbora baten bizitzailea da; Erromako administrazioak penintsulako herriak elebitasun diglosikora menderatu zituen lehenik, eta gero hizkuntz sistema bat bakarra hartzera bultzatu, ordezkapenaren bidez. Euskara gaur, penintsulak erromatarren aurretik zeukan estatus linguistikoaren testigu bakarra da. Behin bi sistemaz bizi ziren komunitateak azkenean sistema erromanikora lerratu ziren, euskararen kasuan izan ezik. §9. Erdi Aroa 26. Oro har XII. menderarte euskal lurraldeetan idatzitako hizkuntza bakarra latina da, penintsulako beste herrietan bezalaxe. Baina herri hizkuntzak apurka-apurka idatzizko hizkuntzen mailara heltzen direnean, gai politiko-admi-

59

Profile for elkarmedia

Euskara mundu juridikoan  

Euskara mundu juridikoan

Euskara mundu juridikoan  

Euskara mundu juridikoan

Profile for egunea

Recommendations could not be loaded

Recommendations could not be loaded

Recommendations could not be loaded

Recommendations could not be loaded