Euskara mundu juridikoan

Scroll for more

Page 13

Euskara mundu juridikoan: historia laburra Aurkibidea: §7. Sarrera.—§8. Erromatarren eragina. Erromanizazioa.—§9. Erdi Aroa.—26. Oro har.—27. Nafar Erreinua.—28. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa.— 29. Iparraldea.—§10. Foruen idazketa.—§11. Aro Modernoa.—30. Aro Modernoa Hego Euskal Herrian.—31. Iparraldea.—32. Euskal erakundeen hizkuntza: A) Udal administrazioa; B) Herrialdeetako erakundeak.—33. Euskararen agerpena arlo juridikoko testuetan: A) Gatazka linguistikoaren adierazgarriak; B) Euskararen erabilpena.—§12. Aro Garaikidea.—34. Hizkuntzen trataera politikoa Frantzian.—35. Hizkuntz trataera politikoa Espainian (17891876).—36. Hizkuntz politika Espainian (1876-1936).—§13. 1937-Gaur egunera arte.—37. Gerra osteko giroa.—38. Gaur egungo estatusa: A) Estatu frantsesean; B) Espainiako Konstituzioa; C) Euskal Autonomi Elkartean; D) Nafar Foru Komunitatean; E) Nazioarte mailan.—39. Euskararen erabilpena gai juridikoetan.—ARIKETAK.—OINARRIZKO BIBLIOGRAFIA.

§7. Sarrera Aurreko gaian aritu gara hizkera juridikoaren berezitasun nagusiak azaltzen. Ondorioz ere euskarari falta zaiona nabaritu dugu. Alde batetik tradizio ezak eta bestetik lantze urriak ekarri diote euskarari, historian zehar, Zuzenbidearen zereginetarako ahulezia. Historia, haatik, ezagutu beharra dago geroari buruz hitz egiterakoan, aurrekoak sarri askotan erakusten baitigu non oztopatu ziren ahaleginak, eta non jausi adorea. Beraz, horixe dugu helburua bigarren gai honetan. Euskararen estatus txikiak (deuseuza ez esatearren) euskararen corpusari zer ekarri dion azaldu, batak bestea nola baldintzatu duen erakusteko asmoz. 57