Eskubide errealak2

Page 26

Hogeita bosgarren gaia

Azalera-eskubidea Laburpena: ยง75. Azalera-eskubidea 290. Sarrera 291. Kontzeptua eta berezitasunak ยง76. Azalera-eskubidearen motak 292. Eraikitze-azalera edo hiri-azalera 293. Landare-, lugintza- edo landa-azalera ยง75. AZALERA-ESKUBIDEA 290. Sarrera Azalera-eskubide errealaren inguruko azterketak hamaika arazo dakartza, batez ere, kodegileak ez zuelako eskubide hori arautu Kode Zibilean. Edonola ere, Kode Zibilak eskubide hori ez jasotzeak ez du esan nahi halako erakunderik ez zenik KZ egitean; aitzitik, Kode Zibilak berak azalera-eskubidea aipatzen du 1611.3 artikuluan. Beharbada, Kode Zibilean azalera-eskubidearen arauketarik ez izatearen arrazoia praktikoa da, alegia: foro, enfiteusi eta antzeko bestelako kargei (ikus 1655.1 artikulua) buruz aurretiaz indarrean zegoen legeriak sorturiko egoera konplexua eta nahaspilatsua erraztea. Autore guztien iritziz, aurreko karga horien artean sartu behar da azalera-eskubide erreala. Egineginean ere, ikuspuntu murrizgarri horri helduta bakarrik uler daiteke KZren 1655. artikuluko araua. Manu horren asmoa, izatez, hauxe izan zen: enfiteusiaren antzeko kontratuen izaera juridikoa zehaztea, halakoak Kode Zibila indarrean jarri eta gero eratzen zirenean. Zehaztapen hori egiteko, Kode Zibilak denboraren irizpidea erabili zuen. Horren harira, gizabanakoek, euren borondate autonomia baliatuz, halako kargarik eratzen badute epe mugarik gabe, karga horrek enfiteusi zentsuaren izaera izango du eta 1628.etik 1654.erako art.ak aplikatuko zaizkio. Kontrara, karga aldi baterako eratzen bada, karga horrek errentamenduaren izaera izango du; hortaz, KZren 1546.etik 1582.erako art.etara (hau da, errentamenduei buruzko artikuluetara) biltzen da karga horren oinarrizko arauketa eta, hala denean, karga eratu duen kontratuaren ordezko arauketa ere.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.