Bizkaiko Batzar Nagusiak eta Euskara

Page 167

1848 [1]

[2]

[3]

[4]

[5]

I

JAUNAC. Galduric cerbait osasuna, neure empliuac emon deustazan biar, eta trabaju necatsubaquin, igaro ditugun dempora gach eta estuetan, ezdot euqui era ez astiric biardan leguez iminteco neure esagueijac, eta gaur euroi zucentzeco neure verbaldi edo discursua, lecu itzaltsu eta andi onec escatzen daben moduan. Bacarric gogoratutiac cerbait eguin neijala euroen mesediorren oneraco, eta gomuteetiac daucadan honra andija izatiagaz batzar onen presidente edo buru, sendatu daiquez nire indar erquindubac. Europa guztija dabillen artian estura eta neque gogorretan, ecin componduric eureen gobernu muduac, gu orain aztera guazan biar edo lanác eracutzico deutso mundu gustijari cein premiña andicuac diran virtute eta oitura onac errijeen baque eta ondo izateraco; eta eguijaz, andi eta veneragarrijac izan biar dabe vizcaitar noble edo odolgarbico eta dontsubenac, icusiric aimbeste guizalditan jazo diran eztabaida eta aldacuntzeetan, beti iraun dabela galdubagaric euren libertade, erreligiñoe eta tronuari euqui deutseen leijaltasunac. Goguan euquiric gure Erreguiñaren Gobernubac eguija onec, orainche bertan emon ditu iru provincija euzcaldun onei deutsan beraarizco amodijo edo maitetasunaren ezaugarri edo señale ciur eta arguijac, ondo artubagaz eurac zucendu deutseezan escabidiac, emonagaz onetaraco aguindu edo decretubat, ceiñen bitartez compondu eta alcartuten dan, aldan gustijan, conseju provincialen izatia euzcaldunen foru, legue, eta costumbre edo usadijuac escatsen dabenagaz. Eta iru provincija maite onec, icusiric euren Erreguiña eta Señoriac eguin deutsezan mesede onéc, ez bacarric emon deutzeez biardan esquer eta gracijac, baita bere eguin Gobernuari ezquintzari edo donativo bat Españaco gastu andijac arindu deitezan. Apoderau edo escubidedun jaunac; dempora guztietan izan bada Señorijo onetaco Diputadu jaunac esleidu edo nombreetia ardura andico gauzabat, iños baño gueijago izan biar dau orain arretaz, ondo beguiraturic eta astiro eguitia, cergaitic biarco ditubeen emon eureen epai edo erabaguijac, ez bacarric VizcaicoI Diputadu jaun leguez, baita bere onesaz gañetic bacochari bacarric cein gustijai alcarturic toquetan jaqueezan gauceetan, arturic onetaraco eurac gana leen conseju provincialac euqui dituban autoridade eta biargueijac. Euroc ondo ezautzeen dabé eguija onen indarra, eta orregaitic ez daucat cer esanic gauza onen gañian, bada uste dot eta daucat esperanza oso oso bat, euroen leijaltasun eta jaquiturijac eguingo dabela biardan moduco eta gaurco eguneco circunstancija edo jazoerac escatzen dabeen auquera edo elecciñoe on eta egoqui bat. Jaunac, neure berbaldija amaitu baño leen arguitu biar deutsedaz neure viotzian aurquituten diran sentimentu miraiz eta errespetos betiac euzcal erri leijal eta baquetsu oneganutz, baita bere azaldu biar deutsét cé andi eta barrucua dan neuc vizcaitar nobleentzat daucadan gogo eta gomuta ona, gaurco eguneco jazoeretan emoten ditubeen baquesco señale eta pruebacgaitic, bada ez dago dudaren apurric modu onetan euquico dabela gure Erreguiñaen tronuac cimentu sendo eta indartsubat dempora guztietan. Baquia ta bat-tasuna; oneec izan deitezala gaurtic aurrera euroen zugatz edo arbola veneragarri orren irudija, bere querispe ederpian gueitu deitezan euroen virtute eta oitura onac, modu onetan euroen campo atseguintsubac emon dajezan aurrerantzian benetaco frutu ugarijac, zabalduric dagozan ezquero munduaren lau aldeetara vizcaico seme leijal, prestu eta nobleen azaña edo eguitada andijac.

ba carricvizcaico

167


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.