Bizkaiko Batzar Nagusiak eta Euskara

Page 124

Batzuetan, adlatiboaren lekua hartzen du inesiboak: sartu ditu Vizcaijan (1846.3); aguinduric bide generalian edegui deitiala erramalbat (1856.6) Bestalde, -(r)en gainean posposizioa askotan erabiltzen da esagura ezberdinekin. Horien artean, -ri buruz esangura da erabiliena: baita bere leengo eta oraingo interes edo artu emoncen gañian daguan estabaidia (1856.10); ez daucat onen ganian cer gueijago esan (1858.4); gauza onen ganian cer esan zubei (1859.7); guei onen ganian eguiñico obaasun ta aurrerapen (1860.13); esquecuai lagundutiaren ganian (1864.1.8); gueure foru eta onriaren ganian ezbaijac imiñi dirianian (1864.2.4) ; eta emengo gauceen ganian beragaz berba eguin (1866.1.6); guei onen ganian escribidu dirian gaucetan (1866.1.13); entzunic onen ganian guizon adituben erechija (1866.1.26); onen ganian daucadazan uste eta erechijac (1866.4.3) Beste batzuetan, aginpide edo ahalmena ere adieraz dezake: Gobernuac gaur gauza onen ganian daucazan gurari eta asmuac (1859.9); ce guei balijo andicuen ganian emon biar dituzuben ceuben erechi eta erabaguijac (1860.21); tratau eta erabagui biar dituzubén asunto edo gauceen gañian (1862.2); emon jacozan encargu eta escubidén gañian (1862.4); ez eucala berac escubideric onen ganian erabaguiric emoteco (1866.1.15); bere ganian artuten cituzan euscaldunen gurari (1866.5.1) 13. ABLATIBOA (-TIK) Formari dagokionez, -TIC (-DIC) erabiltzen da mugatu singularrerako; oso gutxitan erabiltzen da –RIC; -ETATIC pluralerako eta -GANDIC bizidunekin eta pertsona anfibologikoekin. Hala ere, ez da beti erabiltzen -gandic bizidunekin. Esanguraz denaz bezainbatean, abiapuntua edo jatorria adierazteko erabiltzen da: ez jaquela emendic calteric etorrico (1850.5); guizonac euren aldetic orniuten ezpadabe legue jaquitunacaz (1854.2); naste ta goibeietatic oneraric ateratia uste ez dabenarrena (1854.4); vijotz vijotzetic (1856.1); Bilbotic Vitorijara edo Miranda-Ebrocora (1856.6); Madrildic Francijara zucen joyanac (1856.6); Tudelatic puntu edo bide onetara bertara (1856.6); Erregue entzute andicu etatic (1859.4); zuben ezpanetatic urten (1860.1); alde guztijetatic icusten (1860.16); ni orain naguan lecutic (1862.1); mendi baquetsu oneetatic (1864.2.3); Escola practicatic urrinchu daguana (1866.1.21); Bilbotic Pancorboraco (1866.1.33); ez dozubela icharongo nigandic berbaldi luceric (1866.2.1); lur dontsu orretatic aldenduta (1866.3.5); vijotz cintzo, eta tolesbaguetatic urtenac (1866.5.3); nirenetatic [eskuak] artzendabenian (1872.1); bedorren escue-tan ceiñ-gandic artu neban (1872.1) Beste batzuetan, multzo baten zatiak edo osagaiak adierazteko erabiltzen da: aetaric batzuc (1846.3); artecuetatic baten (1858.3); ocupétia lelengo jarlecuetatic bat (1858.5); eguijaztutecoo lecubetatic bat (1860.8); Vizcaija euretatic bat dala (1862.5); errama santuetatic bat (1864.2.5); euretatic bat edo bat (1866.1.8); zuen gurarijetatic beste bat (1866.1.22); bijetatic bati (1866.1.33); lelengüetaticuac (1866.2.7); neure eguinbiarretic andijen eta sagradubenen bat (1866.3.4) Baita «barrena» edo «zehar» adierazteko ere: aimbat aldaera, naibaga eta juan etorri igaro doguzan guztien gañetic (1846.1); urten gura leuqueen egoera ez jaquiñeco eta nequezco onetatic (1846.6); ceinzuben artetic iragoco biar

124


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Bizkaiko Batzar Nagusiak eta Euskara by elkarmedia - Issuu