Page 32

Hogeita hamaseigarren gaia ZERBITZU KONTRATUAK (II): MANDATUA ETA GORDAILUA Laburpena: §164. Mandatua.— 493. Kontzeptua eta ezaugarriak: A) Ideia; B) Ezaugarriak; C) Mandatua eta ordezkaritza; D) Motak; E) Gaitasuna; F) Mandatu zibila eta merkataritzako mandatua.— 494. Mandatariaren betebeharrak: A) Agindua betetzea; B) Erantzukizuna; C) Kontuak ematea eta saldoa.— 495. Ordezpena.— 496. Mandatugilearen betebe harrak.— 497. Azkentzea: A) Ezeztapena; B) Mandatariak uko egitea; C) Alderdien gorabeherak.— §165. Gordailua.— 498. Kontzeptua eta motak: A) Gordailua orokorrean; B) Motak; C) Gordailu kontratuaren ezaugarriak; D) Esparrua.— 499. Subjektuak: A) Gordailugilea; B) Gordailuzaina; C) Alderdi aniztasuna.— 500. Zaintza betebeharra. Gor dailuzainaren erantzukizuna.— 501. Gordailua azkentzea. Itzulketa betebeharra: A) Gordailugilearen erreklamazioa; B) Gordailuzainaren salaketa; C) Itzulketa betebeharra.— 502. Gordailugilearen betebeha rrak.— 503. Derrigorrezko gordailua.— 504. Gordailu irregularra.— 505. Epailearen zainpean uztea.

§164. MANDATUA 493. Kontzeptua eta ezaugarriak A) Ideia KZren 1709. art.aren arabera, «mandatu kontratuaren bidez, pertsona batek bere gain hartzen du zerbitzu bat emateko edo beste zerbait egiteko betebeharra, inoren kontura zein inork aginduta». Bistan denez, definizio hori zabala bezain zehazgabea da. Hala ere, definizio horretatik mandatu kontratuaren ezaugarri bat atera daiteke, alegia: alderdi batek (mandatariak, hain zuzen) bere gain hartzen du beste alderdiaren esparruan (hots, mandatugilearen esparruan) egintza juridikoak burutzeko betebeharra, azken horrek horixe agindu diolako. Beraz, aurreko

Profile for egunea

Doktrina - Zuzenbide Zibila - Betebeharrak (3)  

Doktrina - Zuzenbide Zibila - Betebeharrak

Doktrina - Zuzenbide Zibila - Betebeharrak (3)  

Doktrina - Zuzenbide Zibila - Betebeharrak

Profile for egunea