Page 1


Hezkuntza larrialdiko garai honetan -honela definitzen du Aita Santuak-, orrialde hauek, pertsonaren, hezkuntzaren eta gizartearen kristau ikuskeratik datozen EGIBIDEren nortasuna eta hezkuntza proposamena gardentasunez definitzen ahalegintzen dira. EGIBIDE , Eliza katolikoaren misio ebanjelizatzailean parte hartzen duen Ikastetxe Kristau bezala gure arabar gizartera zabaltzen da. Horregatik, EGIBIDEn, pertsonarengan eta Nazareteko Jesusen mezuan oinarritzen den hezkuntza proposamena leialtasunez jarraituz onartzen, eskaintzen eta garatzen dugu gure zeregina. EGIBIDEren Hezkuntza Komunitatea osatzen dugunok egian hezten duen, denontzat zabalik eta etorkizunera bideratua dagoen, pertsonaren zerbitzura jartzen den, eta aniztasunera adi dagoen eta bere gizarte eta kultura ingurunean giza eta eliz konpromiso sakonaz txertatzen den Eskola batean sinesten eta eraikitzen dugu egunero. Orrialde hauek Hezkuntza Komunitateko kide guztientzako -ikasleak, familiak, hezitzaileak eta entitate titularrak- elkar-


gunerako zabaltzen den leku bat dira, zeintzuk gure Izaera eta Misioa partekatzen edota errespetatzen duten. Honela denok proiektuaren jatorriak, bere inspirazioa, bere nortasun ezaugarriak, eta bere pedagogi eta kudeaketa estiloa ezagut ditzakegu. “Fundación Diocesanas-Jesús Obrero Fundazioa”ren Patronatuak, zeinen buru naizen, -EGIBIDE deitutako Bigarren Mailako Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Zentroaren Entitate Titularra- honako Berezko Izaera aurkezten du, Hezkuntza Proiektua eta zentroan egiten diren bestelako ekintza guztiak zehazteko oinarrizko eta beharrezko erreferentzia izan dadin.

Vitoria-Gasteizen, 2012ko Irailaren 1ean.

Miguel Asurmendi Aramendia Jn. Lehendakaria


Zuretzat...


01.

Ez dakigu nor zaren ere. Baliteke ikastetxeko hezkuntza taldeko kide izatea. Baliteke lanaz gozatzea edozein baldintzatan ere, edo hainbat egoeraren eraginez hasierako motibazioa eta indarra urratu izana. Baliteke etxean bezala sentitzen den ikaslea izatea edo, aitzitik, gure artean guztiz eroso ez sentitzea. Zure seme-alabak ikasten duen ikastetxeko oinarriak ezagutzeko gogoz dagoen gurasoa zara agian? Edo lehen aldiz gure artean dagoen norbait?

02.

Edozein izanik ere, ikastetxea zure iraganeko, orainaldiko edo etorkizuneko bizitzaren parte baldin bada, orrialde hauek zuri zuzenduta egongo dira. Bertan azaltzen dira gure ideiak, egiten dugun guztiari zentzua ematen diotenak. Gure kredo berezia da nolabait esateko. EGIBIDEk sinetsi al dezake zerbaitetan? Egingo diozu galde zure buruari. Bai, noski. Pertsona guztiek sinisten dute zerbaitetan, baita erakundeek ere, ekintza

-5-


zehatzak iragarritakoaren mailan beti ez badaude ere. Hori gure giza izaerak berezkoa du...! Horregatik zehaztu nahi izan ditugu gure uste sendoetako batzuk. Horiek argitzen dute gure eguneroko zeregina eta garenarekin modu koherenteagoan jokatzera bultzatzen gaituzte. Idatzi honek uste sendo horiek azalduko dizkizu.

Historia dugu -6-


03.

Hastapenetara jotzeak bidea argitu ohi du. Jakingo duzun moduan, Gasteizen kristau jatorria zuten bi ikastetxe elkartzetik sortu zen EGIBIDE: Diocesanas eta Jesus Obrero. Historia luzea da eta ez gara xehetasunetan sartuko, baina bien hasieratan paralelismo harrigarria dago. Pertsona sustatzaile bat proiektu bakoitzean, Pedro Anitua elizbarrutiko apaiza eta Demetrio Ruiz de Alburuza jesuita, hurrenez hurren. Balio kristauek bultzatuta, zenbait pertsonaren eskuzabaltasunak ekonomikoki lagundu zuen proiektuak abian jartzen. Hasiera apalak eta neketsuak izan ziren. Egoera sozialaren irakurketa egin behar izan zen, hartzen ziren erabakiak zehazteko eta hobetzeko. Lanbide Heziketak pertsonen bizitza hobetzeko eta inguruko oparotasun soziala eta industriala indartzeko tresna gisa duen garrantziaz jabetu ginen. Arabako probintziako bizitza sozial eta ekonomikoan garrantzitsuak diren beste erakunde batzuen pixkanakako inplikazioa lortu genuen.

-7-


Gure

oinarrizko uste

sendoak 04.

Historiak zehazten ditu, nolabaiteko sakontasunarekin aztertuta, gure oinarrizko uste sendoak. Uste sendo horiek ez ditugu maiz adierazten eta ia esklusiboki dokumentuetarako uzten ditugu. Dena den, joaten garen lekura joanda ere gurekin eramaten ditugu eta gure ekintzetan, pentsatzeko moduan, sentitzeko moduan islatzen dira.

-8-


05.

Lehen uste sendoak pertsonaren balioarekin du zerikusia. Ez dugu pertsona osotasunean deskribatzen duten ezaugarrien zerrenda egingo, ziur asko denok ere ideal horretatik oso urrun ikusiko baikenuke gure burua. Aitor dezagun, hasteko, anbiguotasunez beteta gaudela, dugun testuinguruaren arabera gehiago edo gutxiago loratzeko gai garela. Era berean, guztion helburua da zoriontsu izatea, bizimodu zentzuduna garatzea, eta zentzu hori, gehienetan, sendoagoa izan ohi da gure interes partikularretatik bereizten gaituen, beste pertsona batzuengana gehiago gerturatzen gaituen, eta zergatik ez, bakoitzaren sakon-sakonera gehiago gerturatzen gaituen neurrian.

06.

Bizitzan gutxieneko ibilbidea egin duen edonor egongo litzateke ados aurrekoarekin. Agian, gaur egungo munduak bistakoak diren beste gauza batzuekin osatzera bultzatzen gaitu. Hala ere, bistakoak izan arren, beharrezkoa da horiek ere zehaztea. Esate baterako, zorion-9-


tasun pertsonala ez dela lortzen baliabide materialen supersaturazioarekin soilik, ezta dena kontrolatuta edukitzetik eta soil-soilik arrazionalak diren irizpideei jarraiki bizitzetik ere. Gehiago duena, gehiago kontrolatzen duena edo arrazionalagoa dena ez da nahitaez zoriontsuagoa izango edo ez die nahitaez bizi gehiago emango inguruan dituenei eta bizi den munduari. Jakina da bizitzeko gauzak izan behar ditugula, nolabaiteko bizi-segurtasuna izan behar dugula eta arrazionalki pentsatu behar dugula, baina ezin digu horrek gure bizitzako askatasuna kendu. Asko dira egun esklabo bihurtzen gaituzten gauzak: onurarik egiten ez diguten harremanak, aktibismoa, itxura, sakelako telefonoa (ba al zenekien blackberry hitza biziarteko kartzela-zigorrarekin kondenatutako presoei orkatilara lotutako burdinazko bolari emandako izena zela? Kointzidentzia bitxia!)... Mundu horretan, gauzen eta pertsonen aurrean esklabo bihurtu gabe bere jarrera hartzen dakiena gizatiarragoa dela uste dugu. Gero eta zailagoa da zeregin hori, abiadura zorabiagarrian baikoaz, gure bizitzez jabetzeko uneoro lehiatzen diren askotariko eskaintza anitz eta erakargarriekin.

- 10 -


07.

Gauzek duten indarraren aurrean, pertsonaren alde egiten jarraitzen dugu, pertsona bakoitzaren alde, funtsezko balioa dela uste baitugu. Guztiok gara garrantzitsuak. Gizartean ezin da ezer eraiki pertsona libreen garapenean oinarrituta ez bada, hain zuzen ere askotariko dimentsiotatik loratu daitezkeen pertsona libreen garapenean, dimentsio horiek guztiak beharrezkoak baitira gizakiaren ongizaterako: arrazionala, noski, baina baita fisikoa, afektiboa, psikologikoa, etikoa, estetikoa, soziala, espirituala ere. Pertsona bakoitzak, norberaren hazkunde integraleko protagonista den heinean, dimentsio batzuk besteak baino gehiago garatuko ditu. Zuk seguru asko gauza batzuetan indartsuago eta beste batzuetan ahulago ikusiko duzu zeure burua. Izan ere, desberdinak gara. Hori bai, denok gara beharrezkoak.

08.

Esandakoarekin argi geratzen da gizatiarragoa dela kontzienteagoa, errukitsuagoa, trebeagoa eta konprometi- 11 -


tuagoa dena eta hala bizi dena. Munduari begiratzen diogunean, ordea, banakoetatik harago doazen begiradak ditugu. Begiak Gasteizen eta Araban jartzen baditugu, gizartea ikusiko dugu, bizikide den pertsona taldea, elkarrengatik –gehiago edo gutxiago– kezkatzen garenak... Bizikidetzarako hainbat arau daudela ikusiko dugu, batzuk lege bihurtu dira, beste batzuk, berriz, gehiengoak onartutako ohitura soilak dira. Horrekin guztiarekin hainbat modu ditugu gizartean bizitzeko, antolatzeko, norberaren segurtasuna eta interesak babesteko, guztien ondasuna zaintzeko, zaurgarria dena onartzeko eta sustatzeko... Partaide garen gizarte horretan, zein dira zure ustez gizartean bizitzeko arau egokienak? Ea zer itxura ematen diozun honi: pertsona osoagoak izaten lagunduko digutenak. Anaitasunezkoa eta bidezkoa izango den gizartea bultzatuko duten arauez hitz egiten da. Nolanahi ere, oso baieztapen orokorrak dira, toki eta une bakoitzean zehaztu beharreko desio ederrak. Itzul gaitezen, beraz, Gasteizera, probintziako hiriburura. Duela 40 urteko hiria eta oraingoa ez dira bera, orain ezagutzaren gizartean murgilduta gaude, biztanleriaren kultura-aniztasuna

- 13 -


nabarmen handiagoa da, edo behar handiagoa du, presio globalizatzailearen aurrean, kultur nortasun definituago eta hurbilagoan oinarrituta, bertako partaide izatearen zentzua bultzatzeko.

09.

Gizarte horretan, gure ahaleginak norantz bideratu jakiteko jatorrira itzultzearen garrantziaz jabetzen gara. 40ko hamarkadan, begirada bi errealitatetan oinarritu zen: langabezia edo landan nekez bizitzea beste irtenbiderik ez zuen gazteria eta gaitutako eskulana behar zuten enpresak. Orduan ikusi zen hezkuntza izango zela, eta bereziki Lanbide Heziketa, egoera hura aldatzeko baliabide bat, industrian lan egiteko gai ziren pertsona osoen prestakuntzari arreta eskainita. Gizartearen mesedetan, EGIBIDEren aurretikoek klase apalengana zuzendu zituzten esfortzuak, haientzat behar bezala aprobetxatutako hezkuntzak bizitza osoagoa ekarriko baitzuen maila guztietan. Agian hori izango da gure ispirazio-iturria, une bakoitzean Arabako gizarteari gure ekarpena egiten jakiteko. - 14 -


10.

Ikuspegi horretan ezin dugu ahaztu jatorrizko inspirazio kristaua, hainbat hamarkadatan hor egon dena. Jainkoaren esperientzia –gure giza akatsez bustita, jakina– gauden lekura iristeko funtsezko motorra izan da. G. K. Chesterton idazle britainiarrak honela zioen: “Jainkoarengan sinisteari uzten zaionean, berehala sinisten da beste zerbaitetan�. Esaldi zorrotza izanik, ordea, arriskutsua izan daiteke, sinestun ez direnekiko sinestunen nagusitasun gisa ikusten bada. Izan ere, Jainkoarengan sinestea bezain garrantzitsua da zein Jainkorengan sinesten dugun jakitea. Guk Jesus Jainkoan sinesten dugu, pertsona oinarri hartuta eta deskribatutakoa bezalako gizarte-eredua bultzatuta. Bizitza honetan dugun bokazioa ezagutzera bideratzen gaitu guztiok. Berarengan sinesten dugunak bakoitza bere aldetik joan ez gaitezen ahalegintzen da, hau da, komunitatea osa dezagun, elkarri lagun diezaiogun eta garena eta daukaguna parteka dezagun. Hortaz, Jainkoaren irudietara zuzenduko gaitu esperientzia kristauak: Aita-Ama, historian parte hartzen duena, gure intimitaterik barrukoenaren hartzaile, giza

- 15 -


gaitasunen askatzaile, gure askatasunaren bermatzaile, pertsonen arteko loturaren sustatzaile eta pobreen kausak bere egiten dituena.

11.

Hori dela eta, harago joanda, munduaren errealitatean eta Jainkoak nahi duen munduaren ibilbidean, sinestunek eta sinestun ez direnek lekua dutela esan dezakegu gaur egun. Denok gaude gizatasunaren azken zerumuga horretara deituta. Sinestunak Jainkoarekin elkarrizketan egiten du bidea, eta grazia gisa bizi eta jasotzen du, dohain eta erantzun gisa. Sinestun ez denak, berriz, hazkunde eta giza osotasun gisa adierazten du. Pertsona orok landu behar du dimentsio espirituala zentzu zabalean, izateari zentzua ematen dieten galdera nagusietara irekita, ez banako gisa soilik, apaltasunez eta bihotza irekita baizik, gizadi eta sorkuntza guztiarekin elkartasunean sentituta.

- 16 -


EGIBIDEKO hezkuntza arloko

bizitzan horrek duen

aplikazioa


12.

Oinarri horiek beste batzuekin partekatu eta EGIBIDEn errealitate bilakatu nahi ditugu. Heztea eginkizun morala da; izan ere, hezkuntza-eragilearen zeregin garrantzitsuena bizitzarako prestatzea da, eta ez ezagutza batzuk irakastea soilik. Hezitzaileok nortasuna lantzen laguntzen dugu: buruan, jakina, pentsamendu zuzena eta diziplina desberdinetako ezagutza zorrotza eta zehatza piztea bultzatuta; bihotzean, maiz azalekoak eta baldarrak diren gure analisiei kontra egiten dien eta beti konplexua den errealitatearen aurrean kokatzeko modu enpatikoa erraztuta eta, azkenik, gorputzean, horren zaintza bultzatuta; izan ere, nire gorputza naiz ni, eta gorputza zaintzea nire pertsona guztia zaintzea da. Burua, bihotza eta gorputza, dena batera modelatzeak izaera modelatzea esan nahi du, hau da, jakinduria finkatzea, helburu itxaropentsuak eta errealistak jartzeko eta horiek lortzeko borondatea indartzea, norberaren uste sendoei traiziorik egin gabe. Langintza horrek adorea, arreta pertsonalizatua eta maitasunean oinarritutako eskakizuna behar ditu.

- 18 -


13.

Aurrekoa ezin da bakarrik egin. Afrikako esaera zahar batek honela dio: “pertsona bat hezteko beharrezkoa da tribua�. Tribu izateak proiektuko parte sentitzea dakar, egiten dakidana partekatzeaz gain ni neroni osotasunean partaide naizela sentitzea. Hori hobeto uler daiteke norberaren esperientziatik. Aztertu bizitzan zein talderekin sentitzen zaren identifikatuta. Baliteke horien artean familia, lagun taldea, lankideak, kirol taldea, klub soziala, parrokia, fededunen taldea eta abar egotea. Talde horiek, bizitzeko beharrezkoak direnak, erreferentziazko benetako komunitate bilakatzen dira pertsona bakoitzarentzat. Zergatik? Haietan pertsona bakoitzak bere burua gehiago sentitzen duelako agian.

14.

EGIBIDEk ere hezkuntza-proiektu honetan parte hartzen dugun guztion erreferentziazko komunitate izan nahi du: ikasleak, familiak eta hezkuntza taldea. Hainbat kanpusetan gauden arren, horrela modu eraginkorragoan hezten dela benetan uste dugu. Hori bai, ondo daki- 19 -


gu hezkuntza-komunitatea izateko, ezinbestekoa dela partaidetza-sentimendua, lanerako edo ikasteko toki gisa sentitzeaz gain, gu geu izateko eta elkarrekin pertsona gisa hazteko, herritar gisa eta baita sinestun gisa ere.

15.

Erreparatu, hezitzaileez ari gara eta ez irakasleez. EGIBIDEn denok izan behar dugu hezkuntza-eragile. Hezi egiten dugu eta elkarrekin hezten gara eguneroko tratuan, eguneroko lanari aurre egiteko moduan eta bizitzako egoeren aurrean hartzen ditugun jarreretan. Hori ez dute irakasleek soilik egiten, baita administrazioko eta zerbitzuetako langileek ere; izan ere, publikoaren arretarako erakusmahaia edo garbiketako tresnak ere oholtza edo arbelik onena bilakatzen dituzte, inguruan duenarekiko arreta minimoa jartzen duen gazteriarentzat.

- 20 -


16.

Hortaz, denok gara hezkuntza-eragileak eta familietako kolaboratzaileak aldi berean, hezteko eginkizun zail horretan. Familiak dira seme-alaben hezkuntzaz arduratzen lehenak, baina zailtasunak egon arren, elkarren beharra dugu. Bestela, tribua herren geratzen da eta hezkuntzako esfortzuek eraginkortasuna galtzen dute.

17.

Orain dator galdera zaila: nola sortzen da hezkuntza-komunitatea? Ikastetxe batean askotan osagarritzat hartzen diren dimentsioak bultzatuta eta orientazioarekin eta tutoretza-jarduerarekin, jarduera osagarriekin eta eskolaz kanpoko ekintzekin, pertsonen arteko harremanekin, batez ere, familiekin, elizarako sarrerarekin... Askotariko interesen inguruan eremu komunitarioak sorrarazita: aisialdia, elkartasuna, kirola, kultura, ingurunea, beste zaletasun batzuk... Zentroan pertsonen arteko topaketarako eremuak ahalbidetuta, norberak erakundean duen rola albo batera utzita bizitza bera partekatzeko balioko duten eremuak, hain zuzen ere. Beste gauza - 21 -


batzuen artean, jakina. Kudeaketan adituak direnek erakundeko dimentsio dimentsio “gogorra� (normalean antolaketakoa soilik izan ohi dena) zaintzeaz gain, “biguna� ere zaindu behar dela esaten dute.

18.

Nolanahi ere, ez dago estilo pedagogiko propiorik ez duen hezkuntza-komunitaterik. Egia da pertsona bakoitzak bere izaera duela. Atzetik, ordea, pertsona izateari eta gizartean bizitzeari buruzko aurrez aipatutako uste sendoei erantzuten dien hezteko modua dago. Heztea, beraz, pertsona osoa gizatiartzeko prozesua da, bizi den munduko zerbitzuan eta hobekuntzan trebatzeko. Horretarako zer da beharrezkoa? Iraganeko ikaskuntza-esperientzia sendoenetakoren bat gogora ekartzea eta horretatik abiatuta eraikitzea. Seguru sentiaraziko gintuzkeen testuinguruaren beharra gogoratuko genuke, hezitzailearekiko harremana konfiantzazkoa eta lankidetzakoa izango litzatekeena, eta norberaren onena ematera bultzatuko gintuzkeen eskakizuna sumatuko genuke. Esperimentatutakotik hobeto ikasten dela ere - 22 -


gogoratuko genuke; esperientzia ez da gure burutik igarotzen denetik soilik sortzen, baita gure gorputzezko, sormenezko, intuiziozko, afekziozko, gizarteko eta espirituzko gaitasunak jokoan jartzen dituen egoeratik ere. Bestela esanda, modu batera edo bestera bihotzetik igarotzen dena (ez pentsa hori berria denik, Merleau-Ponty filosofo frantsesak honela zioen: “iraultzailea ez da zientziarekin egiten, sumindurarekin baizik�). Esperientziak bere horretan ez gaituela ikastera bultzatzen konturatuko ginateke, ikasitakoak bizitzarako duen esanahiaz hausnarketa egitea eskatzen du, ekintza ekarriko duen hausnarketa: ikasketekiko hurbilketa kontzienteagoa eta arduratsuagoa, norberarekiko eta besteekiko jarrera errukitsuagoa, sorkuntzarekiko errespetu handiagoa eta arazo sozialekiko konpromiso handiagoko jarrera. Azkenik, ikaskuntza-prozesuaren ebaluazioak ikasitakoa finkatzen eta horretaz gehiago jabetzen laguntzen duela gogoratuko genuke.

- 24 -


19.

Testuingurua, esperientzia, hausnarketa, ekintza, ebaluazioa. Ez da errezeta-liburua. Gure hezkuntza-ekintzaren kalitatea ebaluatzeko dimentsio horien aurrean jarri beharra dago, ez dira unitate didaktikoak lantzeko urratsak. Gure estilo pedagogikoa osatzen duten dimentsioak dira; estilo pedagogiko horren bidez, gure ikasleen bizitzetan zentzua barneratzen lagundu nahi dugu.

20.

Estilo horrek EGIBIDEko bizitzako alor guztietan eragina izatea nahi dugu, kudeaketa barne. Estilo pedagogikoarekin bat datorren kudeaketa-estiloaz hitz egin ahal izatea nahi dugu, eta estilo horren baitan, pertsonei zuzendutako orientazioak eta helburuak betetzeak bat etorri beharko lukete. Horrek oreka handia eskatzen du eta, batez ere, elkarrizketa asko; erabilitako moduak eta baliabideak zaindu behar dira; helburuak ere horiek garatzeaz arduratutako pertsonen partaidetzarekin eraiki behar dira; egindakoaren eta esandakoaren arteko koherentzia eskatzen du; soiltasuna eta - 25 -


gardentasuna eskatzen du baliabideen esleipenean. Hala eta guztiz ere, ispiluan geure buruari begiratuta inork ez genituzke ikusiko hori guztia betetzea bermatzen duten gaitasunak. Horregatik, horren atzean agian garrantzitsuagoak diren bi ezaugarri egongo dira, guk nahi dugun kudeaketa-estiloa bereganatzen duen lider ororentzat. Alde batetik, giza gaitasunei – handiagoak edo txikiagoak, ikur batekoak edo bestekoak– hezkuntza-komunitatearekiko, ikasleekiko eta haien familiekiko zerbitzu-espiritua gehitzea. Bestetik, norberak dituen mugak eta besteekiko feedbackaren beharra aitortzea, hobetu ahal izateko. EGIBIDE kudeatzeko erabili nahi dugun modua islatuko du ezaugarri horiek biltzen dituenak (azken bi ezaugarri horiek gehien bat, eta gorako aipatutakoetakoak zertxobait).

21.

Barruranzko harremanak garrantzitsuak dira, baina ingurunearekiko harremana ere garrantzitsua da. Berriro ere gure historiatik abiatuko gara, eta bi gauza gogoraraziko dizkigu batez ere. Lehenik eta behin, jatorrizko bi erakundeak ulertzeko, ezinbestekoa da erantzuna eman nahi zieten - 26 -


hiriaren eta probintziaren testuinguruarekiko erreferentziarik kontuan hartzea. Eta bigarrenik, are garrantzitsuagoa dena, ondo garatutako hezkuntza-esfortzuak pertsonak eta gizartea eralda ditzakeela hartu behar da kontuan. Bi intuizio horiek EGIBIDEn jarraitzea nahi dugu. Aukera sozialetatik urrunduen eta egoera ahulenean dauden pertsonekiko konpromisoa eta une bakoitzean konpromiso horretatik zerk aldentzen gaituen jakiteko buruargitasuna. Besteak baino hobeagoak edo okerragoak izan gabe, gizarte guztiari zerbait espezifikoa eta ona ekartzen dion berezko estilo eta ekimenetik abiatzen den ikastetxe gisa ikustea geure burua. Oro har, hiriarekiko inplikazioa eta EGIBIDE presente dagoen auzoekiko, eremuekiko eta parrokiekiko. Lan-munduarekiko eta enpresekiko lotura, haien beharrak ikusten jakiteko eta lankidetza-giroan ase ahal izateko. - 27 -


22.

EGIBIDE, Gasteizko elizbarrutiko komunitate katolikoak bultzatutako ekimen sozialaren zentro gisa, elizaren bizipena bertsiorik onenean bultzatzen eta adierazten ahalegintzen da, “ecclesia� hitzaren jatorrizko esanahiaren bertsioan, alegia. Jatorrizko adieran esanahi hau zuen: hiriko subiranotasun gorena zuen Atenasko herritar guztien herri-biltzarra. EGIBIDEren berezko ezaugarria hasieratik duen pluraltasuna da. Desberdinak eta osagarriak diren bi hezkuntza- eta gizarte-proiektu, Gasteizko Elizbarrutiaren eta Jesusen Konpainiaren lidergoarekin, hurrenez hurren, eta bakoitza gure tokiko elizari bere hezkuntza-tradizioaren eta tradizio pastoralaren onena ekarri nahian. Askotariko sinesmen erlijiosoak dituzten hezkuntza-komunitateko kideak, eta horien artean, sentsibilitate desberdinetako katolikoak. Jainkoaren espiritua pertsona bakoitzaren bitartez hainbat modutara ager daitekeela sinetsita eta bizita.

- 28 -


23.

Hori dela eta, hasieratan bezala, ikasleen, hezkuntza taldearen, familien, ikasle ohien eta abarren dimentsio espirituala garatzen lagundu nahi dugu. Zer da, baina, dimentsio espirituala delako hori? Giza sentsibilitate sakonaren garapenarekin lotuta dago, bizitzari zentzua modu integratuan bilatzearekin, norberaren bokazioa dei gisa ezagutzearekin (eta ez norberak bere borondatez onartzen duen zerbaiten gisan), errealitatearen ikuspegi errukitsua eta solidarioa lantzearekin, transzendentziarako sarbideak ahalbidetzearekin... Azken batean, ideia hauek biltzen duten arlo guztietan EGIBIDE bultzatzearekin zerikusia duen guztia; izan ere, defendatzen dugun dimentsio espirituala ez da “horrez gainera� hartu behar, bizitza osotasunean bizitzeko modu gisa baizik, bai EGIBIDE osatzen duenarentzat, bai hezkuntza-komunitateko pertsona bakoitzarentzat. Ikastetxean edozein alorretatik landu behar

- 29 -


dugu modu hori, pastoraletik hasita, matematikako edo sistema elektrikoen eskola, boluntariotza edo tutoretza-lana barne hartuta. Eta ezin dugu ezkutatu Ebanjeliora, kristau fedearen iragarpen zehatzera eta Jesusekiko topaketa pertsonalera gerturatzea altxorra izan dela guretzat. Ziur gaude Jainkoak maitatzen gaituela sentitzeak gure bizitzari zentzua emateaz gain, gure bizitza bera eta ingurukoena ere aldatu egiten duela.

24.

Esandako guztia aurrera eramateak EGIBIDEren misioa dimentsio guztietan aurrera eramatea esan nahi du: elizan, hezkuntzan, gizartean, kulturan eta ekonomian. Ekimenaren sustatzaile garen guztiak asebeteta sentituko ginateke EGIBIDE egunetik egunera hemen adierazitako ideietan hazten joango balitz. - 30 -


Ondorioa

25.

Amaitu aurretik, azken prebentzioa. Eszeptizismoaren tentazioan eror gaitezke, hemen azaldutakoak errealitatearekin ez duela zerikusirik pentsatuta. Bizitzan ia guztiak bezala, baieztapen horrek badu egia zati bat. Egia da egunerokotasunak sinesmen eta ideal horiek egia bihurtzetik urrun kokatzen gaituela. Egia da, bestalde, uste sendo horiek gure ahaleginak argitzen dituztela eta saiatzen jarraitzera animatzen gaituztela. Orrialde hauen balioa ez da bertan adierazitakoaren edertasuna, baizik eta barruan daramatzagun desio sakonetako batzuk horietan identifikatzea, eta horren eraginez, haiek errealitate bihurtzeko lan egitera bultzatzen gaituztela sentitzea. Beste hitz batzuetan, funtsezkoena ez da dokumentuan oinarritzea, horren bidez norberak bere burua eta gainerakoak topatzea baizik. Ez testua irakurri izana, testuaren bidez geure burua irakurri izana eta

- 31 -


bertan zirriborratutakoarekin bat egiteko gogoa piztea baizik. Proiektu orotan garrantzitsuena, baita honetan ere, proiektuan sinistuko duten eta aurrera eramateko apustua egingo duten pertsonak egotea da.

26.

Hori da, hain zuzen ere, EGIBIDE izenarekin islatu nahi dena. Ohartuko zinen EGIBIDEk euskarazko bi hitz batzen dituela: egia eta bidea. Egiak motibatu eta gure bidea erakusten digu. Guztion artean bila ari garen eta erabat kezkatzen gaituen egia horretara gehiago gertura gaitezke.

27.

Hori dela eta, elkarren ondoko ibilbidea ez da lerro hauen amaierarekin bukatzen, hobeto esanda, orain hasten da... horretarako deia sentitzen baduzu. Pentsa ezazu. Zain izango gaituzu.

- 32 -


Arriaga Pozoa s/n 01013 Vitoria-Gasteiz tel. 945 010 110 fax. 945 010 119

Jesús Obrero

info@egibide.org • www.egibide.org

Francia 32 01002 Vitoria-Gasteiz tel. 945 000 333 fax. 945 000 334

Mendizorrotza Pza. Gª Salazar (Frontones) 01007 Vitoria-Gasteiz tel. 945 010 140 fax. 945 010 149

Molinuevo San Ignacio 6 01001 Vitoria-Gasteiz tel. 945 010 120 fax. 945 010 129

Nieves Cano Nieves Cano 10 01006 Vitoria-Gasteiz tel. 945 010 130 fax. 945 010 139

izaera propioa  

gure proiektua

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you