Page 1

ETA ZURE HEZKUNTZA ETORKIZUNA NOLAKOA IZAN DAITEKE? DBH 3. ETA 4. MAILETAN LANTZEKO PROPOSAMENA, TUTOREEN BIDEZ Sarrera: LOMCEren eztabaida ahalik eta gehien zabaltze aldera ezin dugu utzi bazter DBHko bigarren zikloko ikasleak, eragileak. Beraien etorkizunean eragin zuzena izango du eta datorren ikasturtetik aurrera jasan beharko dituzte lege atzerakoi horren ondorioak. Hori dela eta ariketa informatibo hau plazaratzen dugu, tutoretza saio bitan lantzeko asmoz. Ariketak: 1- Sartu http://hezkuntzangeueragile.blogspot.com.es/ orrian eta horren barruan “BIDEOAK” ikonoan eta aukeratu hurrengo hirurak, adibidez:

-

Txingudi Ikastolak 50 urte eta HGE bertan LOMCE DE (tu) BOLSILLO LOMCERI EZ mozioa udaletxeetara

2- Bideoak ikusi ahala komentatu ateratzen diren puntuan, hemen behean zerrendatuta daudenak, alegia. 3- Hurrengo klaserako ikasle bakoitzak gehien interesatzen zaion puntu bat aukeratu eta garatu dezala, hiruzpalu lerrotan, denon artean komentatzeko. 4- Ondorioak atera eta kopiatu.

Puntu gatazkatsuenak:          

LAU ERREBALIDA EGINGO DITUZU 18 URTE BITARTEAN( iristen bazara). GELAKO RATIOA HANDITUKO DUTE, MASIFIKAZIOA ETA PORROTA BULTZATUZ. HIRUGARREN DBHn, SISTEMATIK KANPO GERA ZAITEZKE, ETA BATXILERGOA EDO ZIKLOAK AUKERATU BEHARKO DITUZU. ZUZENDARIAK BOTERE OSOA IZANGO DU, BESTEOK DEUS EZ. GEURE CURRICULUMA, EUSKAL HERRIKOA, %10 GEHIAGO MURRIZTUKO DUTE. EUSKARA 3. MAILAKO HIZKUNTZA BILAKATUKO DA “B” EREDURA BUELTATUZ. IKASTETXEEI EGINDAKO KANPOKO EBALUAZIOAREN DATUEKIN, BALIABIDEAK MURRIZTUKO DIZKIGUTE ETA ZERRENDA PUBLIKOAN AZALDUKO GARA PRIBATUEKIN BATERA. ERLIJIO KATOLIKOA HEZKUNTZA LAIKOAN SARTUKO DIGUTE ETA NOTARAKO KONTATUKO DU. SEXUAREN ARABERAKO SEGREGAZIOA DIRUZ LAGUNDUKO DUTE. HEZKUNTZAKO LANGILEEN LAN BALDINTZETAN MURRIZKETAK EGITEN JARRAITUKO DUTE BERAIEN LANA ETA EMAITZAK DEGRADATUZ.

HEZKUNTZA TOPAGUNEA

LOMCE lantzeko ariketa  

3. eta 4. DBHn tutoretzako bi ordutan lantzeko ariketa informatiboa

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you