Issuu on Google+

Goierriko Eusko Gaztediren Aldizkaria www.euskogaztedi.com

H

E-mail: goierrikoegi@jet.es

arri eta zur utzi gintuen ETAk, pasa den iraila 16ean su-eten mugagabea aldarrikatu zue­ ean. Gutariko askok bizi osoko pozik handi­ ena hartu genuen. Beste askok, ordea, disgusto latza. Den ok harridura. Harridura, ez suetenarengatik, mugagabetasunagatik baizik. Tamaina horretako erabakiak ezin zuen taktikoa izan; oso bestalde, apustu serio baten islada izan beharzuen derrigorrez. Pake prozesu bat martxanjartzeko moduko apustu bat. Hiru hilabete pasa dira, eta eragile bakoitzak mantentzen duen jarrera argi ikusteko aukera izan dugu guztiok. Abertzaletasunaren eremuan ilusioa eta konpromisoa dira nagusi (nahiz eta ENAMen barnean bat baino gehiago nortea galduta ibili, PPkoen biktimismo zikinari erraztasunak emanaz horrela). Espainolisten aldetik, berriz, bi jarrera antzeman litezke, alde batetik bake prozesua atzeratu eta oztopatu nahi dutenak daude (Mayor Oreja, Belloch, hainbat eta hainbat tertuliano ... ), eta bestetik, bere burua bake prozesuat:J nola kokatu argi ikusten ez dutenak (PP eta PSOEko jende asko). Argi dago sa­ boteatzaileei aurre egin behar zaiela ahalik eta modu

21. zenbakia, 1998.ko

intelijentenean, baina noraezean dauden horiek arrastoan sartzea abertzaleon lana da nagusiki. Izan ere, ezin baitugu inolaz ere onartu Lizarra-Garazikjaso duen ezezko borobila. Lizarra-Garazin dauden edukin demokratikoak behar: den bezala saldu behar ditugu: mugarik gabeko elkarrizketa eta euskal hiritarren erabakien errespetoa. lbarretxek alderdi politiko guztiak deituko ditu mahai baten ingurura, eta une hori garrantzitsua izango da prozesua martxan jartzeko. Baina ahalegin honi gure babes osoa eskaini behar diogu benetan bakea nahi dugun euskaldun guztiok. Eta babes hori jarrera jakin batekin eskainiko diogu; ilusioa eta konpromisoa oinarrian izango dituen jarrera positibo batekin alegia. Egia da denok daukagula jasotako irain edo erasoren bat gogoan. Gatazkak eragin dituen ondorio latzak sofritu dituenak oroitzapen garratzak ditu; hori ukaezina da. Baina egoera berriak eskuzabaltasuna eta barkamena ezinbestekoak ditu. Horiek ere jarrera kontuak dira. Herrigintza eta bakea ez dira «goikoen» arazoa soilik. Hiritar guztiok egin behar dugu ahalegin sendo bat. Konpromiso pertsonala ezinbestekoa da. Bestela muturrez aurrera eroriko gara.


for tribal people

Survival Jnternatio­ nal herri ta nazio indije­ nak babesten dituen ta mundu guztian lan egiten duen erakunde bat da. Beraien etorkizuna auke­ ratzeko eskubidea defen­ datzen du eta beraien lurrak, biziak ta giza eskubideak babesten laguntzen die. Giza Eskubideen Hitzar­ men Unibertsalak 50 urte bete dituen urte honetan, gizartea­ rengatik maiz ahaztuak diren herri, nazio eta tribu indijenen

eskubideak babesten saiatzen den Erakunde Ez Gubernamental baten lana argitara eman nahi genuke. Survivallnterna-tional da bere izena eta 1969. urtean sortua izan zen Landre-sen . Munduko globalizazioak dakarren ohituren desagerpe-nak, herrien akulturizazio, genozidio eta anitztasunaren desager­ ketak erakunde hau sortzea eraman zuen . EEG honek ez du inongo gobernutik dirurik jasotzen, honek bere kideetik esfortzu berezia eskatzen duelarik. Erakunde hau , Amnesty lnternational ta Greenpeacek duten lan metodología berbera du: Premiazko Ekintza Boletina deitzen den informa- zio orri bat bidaltzen zaio kideari. Hau da erakundeak aldaketak sorre­ razteko duen tresnarik balio­ tsuena. Bertan herri indijena batek une horretan jasaten duen arazo larria deskribatzen delarik. Jarraian ekintzarako eskakizuna egiten da. Norma­ lean, kideari gobernu buru edo estatu horretako presidenteari zuzenki idazteko eskatzen zaio. Azken 25 urte hauetEm pixka­ naka hobetua izan den sistema honek aldaketa izugarriak eragin dituela ziurtatzen du SUívivalek. Survival Aldizkaria urtean birritan argitaratzen da eta beraien kanpainen nondik norakoak adierazten ditu. Herri indijenen kultura eta bi~itzaren beste gai batzu jorratzen ditu.


Survival

por los pueblos indíg enas

Bu/ego zentra/a: www.survival.org.uk Espainia: www.eurosur.org/survival Italia: www.glamm.com/survival

lnformazio gehiago nahi izanez gero helbide hauetara jo dezakezu.

lnformeak noiz behinka arg itaratuak, ko lorez eta hizkuntz anitzetan editatutak. Guzti honen gairik funtses­ koena jendearen jarrera alda­ keta bat lortzean datza. Herri indijenak "ez-garatuak", "atze­ ratuak", "desagertzera behar­

tuak" daudela dioten jendea erantzun gabe ez uztea. Ez bait da egia beraien bizi­ nahia galdua denik, Survival lnternationalen lanak horrela egiaztatzen du . Erakunde honi buruzko debaldeko informazio sakon eta zehatz gehiago nahi

duenak, estatuan Survival lnternationalek duen egoitzara idatz dezake: SURVIVAL INTERNATIONAL C/Príncípe 12, Piso 3° 28012 Madrid España E-mail: survival@eurosur.org

Mundúan 300 miloi indije­ na gizarte bideragarri ta garai­ kideetan antolatuak bizi dira.Bizimodu konplexu tape~,, tsamolde aurrerakoiekin. ­ ·i::z dira iraganeko gar:;.¡ baten azkeneko aztarnak. Munauari argitasun sentikor batekin begiratzen diote eta bizitzaren­ ganako errespetu eta erantzun­ ~izun nabarmena dute.


A

zken aste hauetan Eus­ kal Herriko kale , denda ta komunikabidetan "bai euskarari;' logoa ikusteko aukera izaten hari gara. Azken bolada honetan hain ezaguna egin den kanpaina honen ildo ta arrazoi nagusiak argituko ditugu.

"BAI EUSKARARI" proiektua zertan datzan jakiteko historian hogei urte atzerajo beharra dago. Garai hartan euskal gizarteko hainbat sektorek indarrak batzea erabaki zuten euskararen normalizazio eta erabateko garapena lortu asmoz alegia. Helburu horrekin sortua izan ·zen iaz Kontseilua.Euskararen garapen osoa izatea helburu duten erakunde ugarik osatzen dute Kontseilua. Berau 50 talde ta 100000 bazkidetik gora osatua

dago, datu hauek proiektu honen garrantziaz asko esaten duelarik. · Laburbiltzeko, "bai euskara­ ri" kanpainak hiru ardatz nagusi ditu:Herrietako batzordeak, lan­ ordu bat euskararen alde ta abenduak 26ko ekitaldi nagusia. 1.Euskal Herriko herri guztietan batzordeak sortuak izan dira XXI. mendeko akordio hau gauzatzeko. Herrietako erakunde, herritar ta ajente sozialei batzorde hauetan al dugun neurrian parte hartzeko gonbidapena luzatzen zaigularik. 2. Eragile sozialei (langile ta enpresariei bereziki) inplikazio zuzena eskatuko zaie: lan-ordu baten balioa euskarak behar duen akordioaren alde. 3. Abenduak 26an Euskal Herriko estadio nf)gusienak; Agilera

Anoeta, Mendizorrotza, El Sadar ta San Mames telebistaz elkarlotuak izango dira. Modu honetan estadio batetan gertatzen dena beste lau estadioetan ikusteko aukera izango dugu bertan gaudenok. Ekitaldi ta ekintza guzti hauek merezi duten ohiartzune izango dutelakoan gaude. Amaitzeko, informazio gehiago ta zehatza nahi duenak Kontseiluak lnterneten irekia duen helbidean lasai asko lortu dezake: www.jalgi.com/baieuskarari


Ekin Aurrera 21. alea