Page 1


GIDALIBURU TEKNOLOGIKOA

Teknologia mugikorrak N e g o z i o r a k o


Š Industriaren Suztapen eta Eraldaketarako Baltzua, i.g. Lege Gordailua: I.S.B.N. (Liburuen Nazioarteko Zenbaki Normalizatua): 84-88940-91-2


Hitzaurrea Lerro hauetan ongietorria eman nahi diegu Enpresa Digitala Gidaliburu Teknologikoei. Gidaliburu hauek ez dira inola ere programa edo aplikazio informatiko berezien eskuliburu teknikoak, esan nahi baita gidaliburu hauetan ez direla zehatzmehatz azaltzen akzio edo ekintza jakin bat gauzatzeko pausuak; aitzitik helburua da irakurlea jabearaztea kontzeptu orokor batzuk ezagutu behar dituela eta, era berean, zenbait alderdi kontuan hartu. Esku artean duzun dokumentu hau honako bi eginkizun hauek betetzeko pentsaturik dagoen bilduma baten barruan dago: • Zenbait kontzeptu garrantzitsu eta konplexu zabaltzea enpresa txiki eta ertainetan bai eta autonomo eta partikularren artean, kontzeptu hauek arazo eta kezkak sor diezazkieketelako beren enpresa edo negozioetan informazio sistema bat ezarri nahi dutenei. • Irakurlea jabearaztea portaera jakin bat izan behar duela, alde batetik, arriskuak gutxitzeko eta, bestetik, tresna informatikoen behar bezalako erabilera sistematikoak dakarzkion aukerak aprobetxatzeko.

3


Teknologia Mugikorrak Negoziorako

Aurkibidea Teknologia mugikorrak negoziorako 1. Sarrera ________________________________________8 Egungo teknologiak ____________________________11 2. Teknologiak ___________________________________12 2.1. GPS_____________________________________12 2.2. GPRS ___________________________________15 2.3. UMTS ___________________________________17 2.4. Bluetooth________________________________20 2.5. Wi-Fi____________________________________26 Gailu erabilienak _______________________________33 3. Gailuak_______________________________________34 3.1. PDA ____________________________________35 3.1.1. Palm _______________________________35 3.1.2. Pocket PC __________________________37 3.1.3. Palm vs Pocket PC____________________38 3.2. Handheld PC _____________________________39 3.3. Tablet PC ________________________________40 3.4. SmartPhone______________________________42 3.5. Blackberry _______________________________44

4


4. Segurtasuna___________________________________46 4.1. Segurtasuna gailu mugikorretan ____________46 4.2. Segurtasuna hari gabeko sareetan___________48

Ondorio gisa ________________________________50 Maiz egiten diren galderak_____________________51 Hiztegia ____________________________________53 Eranskina: enpresako hari gabeko sareen adibideak _64 Bibliografia __________________________________67 Helbide interesgarriak _________________________68

5


1. KAPITULUA

Sarrera


1 Teknologia Mugikorrak Negoziorako

Sarrera Azken urteetan aldaketa handiak gertatzen ari dira antolakuntza eta negozio prozesuetan. Dela bezero-orientazioagatik, dela aldaketen bizkortasun eta malgutasunagatik edo enpresen zein erakundeen hedapen geografiko handiagoagatik, une honetan funtzionaltasun teknologiko berriak behar dira. Enpresa barneko mugikortasuna etengabe areagotzen da, horregatik urruneko bisitak, deiak eta bidaiak gero eta garrantzitsuagoak dira enpresetako eguneroko eragiketetan. Gailu mugikor16 berriek erantzuna eman diezaiekete eskakizun horiei eta negozio aukera asko eskain diezazkiekete enpresei, izan ere, enpresek hainbat sistema informatiko erabiltzen dituzte eta gehienetan elkarrekiko loturarik gabeak, bada, horiengatik aurkitzen dituzten oztopoak gaur egun ezaba daitezke gailu mugikorrei esker. Gailu mugikorrak16, internet eta hari gabeko konektibitatea bateratzeari esker: •

Bezeroak pozago egongo dira.

•

Enpresaren produktibitatea handituko da.

•

Kostuak murriztuko dira.

Teknologia berriei esker errazago konekta ditzakegu gailu finkoak eta mugikorrak eta, beraz, gailuen arteko hariak eta konektoreak desagertu egiten dira. Bestalde, hari gabeko sare txikiak ere sor ditzakete eta, horrela, ekipo informatikoen arteko sinkronizazioa erraztu. Leku eta denbora mugak desagertu egiten dira eta ia edozein tokitan munta daiteke bulegoa. Sakelako gailuak 15 enpresa erabileretarako aplikazioen plataforma sendo bihurtzen ari dira gero eta indar handiagoko 8


prozesadoreak70 dituztelako eta gero eta biltegiratze ahalmen handiagoa dutelako. Hari gabeko teknologien eta gailu mugikorren abantaila nagusiak honako hauek dira: 1. Negozioa hobetu eta produktibitatea handitu daiteke, bulegora urrunetik eta edozein unetan konektatzeko aukera ematen dute eta. 2. Informazioa biltzen eta eguneratzen dute. 3. Bezeroari eskainitako zerbitzua hobetzen dute, produktuak eskuratzeko eta informazioa prozesatzeko denborak murrizten dituztelako. 4. Hobetu egiten dituzte enpresako departamentuen biltegia, ekoizpena, salmentak, eta abar- eraginkortasuna eta koordinazioa. 5. Administrazio kostuak gutxitzen dituzte, eragiketak deszentralizatzen dituztelako. 6. Erosoagoak dira ez dutelako haririk erabiltzen. Esan beharra dago gailu horiek enpresaren produktibitatea erruz handituko dutela antolakundearen prozesuekin, eragiketekin eta aplikazioekin integratzen badira. Beste alde batetik, segurtasuna da eragozpen gehien eragin dezakeen kontuetako bat. Hartara, ordea, zehaztu beharra dago hari gabeko sareetako sarbide kontrola eta autentifikazioa edozein instalazio finkotakoak bezain seguruak direla. Aplikatzen diren segurtasun neurrien artean gailu mugikorrenak ere sartzen dira. Gidaliburu honetan gainbegiratu bat egingo diegu merkatuan dauden teknologia eta gailu nagusiei eta gailu mugikorrek eskaintzen dizkiguten negozio aukerak enpresei azaltzen saiatuko gara.

9


2. KAPITULUA

Egungo teknologiak


2 Teknologia Mugikorrak Negoziorako

TeknologĂ­ak 1. GPS GPS28 sistema (Global Positioning System edo kokapen globaleko sistema) satelite bidezko nabigazio sistema bat da, eta horri esker, gailu egokia erabilita (GPS-dun sakelako telefonoa, PDA 61 ...), geure kokapena zehatz dezakegu planetako edozein tokitan, egunez zein gauez eta zeinahi dela meteorologiaren egoera. Abantaila nagusia da GPS28 seinaleak edonork erabil ditzakeela, ez dago kuotarik ez lizentziarik ez murrizketarik horiek erabiltzeko. Teknologia hori hainbat aplikaziotan integra daiteke, hala nola, sakelako telefonoetan, PDAetan 61 , ordenagailu pertsonaletan59, automobiletan eta abarretan. GPS28 sistema nazioarteko estandarra bihurtu da nabigaziorako eta kokapenerako, emaitza zehatzak eskaintzen dituelako eta eskuragarri dagoelako nonahi eta noiznahi. Sistema hori Estatu Batuetako Defentsa Departamentuak garatu eta inplementatu zuen.

12


1.1. GPS aplikazioak

Lur Nabigazioa

Itsas Nabigazioa

GPS28 sistemaren aplikazioak hainbat ingurunetan aurki ditzakegu: Oso azkar hedatu da. Gehiengoaren ustez, laster GPS28 sisteman oinarrituko da itsas nabigazio guztia. GPS28 sistemaren kostua txikia da eta edozein ontzik erabil dezake.

Automobilak: GPS28 seinalea eta sistema grafiko aurreratuak bateratzen dituzte errepideko edo hiriko toki batetik beste batera gidatzeko sistema eskaintzeko. Profesionalki erabiltzen dute poliziak, anbulantziek, autobus sareek, garraioek, eta abarrek.

Aire Nabigazioa

Hargailu pertsonalak: Batez ere nabigazio sistema pertsonal gisa erabiltzen dira hirian mugitzeko, mendian gidatzat baliatzeko eta kirol probak kontrolatzeko.

Teknikoki konplexuagoa da eta horregatik hedatze prozesua astiroago joan da. Sistema aurreratuagoak garatzen ari dira hegaldiak kudeatzeko egungo sistemak hobetzeko asmoz. Zirkulazio gutxiko eremuetan instalatzen ari dira, izan ere, Radarra badagoela kontuan hartuta, ez dago justifikatuta sistema hori erabiltzea.

13


14

Aplikazio Militarrak

Eremu honetan aplikazio zibiletan baino azkarrago garatu da GPS sistema.

Geografi Zientziak

Topografian eta Geodesian erabiltzen da.

Beste Aplikazio batzuk

Teknologia Mugikorrak Negoziorako

Defentsa zibilean oso erabilgarria da katastrofe handiek kaltetutako eskualdeen kokapena eta mugak zehazteko eta sorospen ibilgailuak gidatzeko.

Nabigazio militarrean erabiltzen da (aireontziak, lurreko ibilgailuak, itsasontziak...).

Askoz mapa geografiko zehatzagoak egin daitezke orain artekoak hobetuta.

Nekazaritzan, lursailen aldakortasuna ebaluatzeko.


2. GPRS GPRS27 (Global Packet Radio Service) telefonia mugikorreko teknologia digital honek bere aurrekoa duen GSM29 teknologiak baino datuen transferentzia-abiadura handiagoa eskaintzen du. Zehazki, zerbitzu horrek datu paketeak bidaltzea ahalbidetzen du (datuak zatika daitezke eta bata bestearen atzetik bidal daitezke zati horiek) GSM sareen bitartez. Gisa horretan, hainbat pakete bidal daitezke kanal desberdinetatik edo komunikazioan gertatzen diren "hutsuneak" aprobetxatuz, eta horrela transmisio kanalak eraginkorkiago aprobetxatzea lortzen da. Teknologia mugikorreko bigarren belaunaldiaren, hau da, GSMaren29, eta haren eboluzio naturala den hirugarrenaren, hau da, UMTSaren90 bitartekoa da GPRS27 teknologia.

GSM

GPRS

UMTS

2. Belaunaldia

2.5. Belaunaldia

3. Belaunaldia

15


Teknologia Mugikorrak Negoziorako

GPRS27 teknologiaren abantaila nagusiak: •

Beti zaude konektaturik.

•

Transmisio abiadura handiagoa du GSM-aren29 aldean.

•

Ahots eta datu komunikazioak egin daitezke aldi berean. Ahots deiak har ditzakezu konektaturik zauden bitartean.

16

Posta Elektronikoa

GPRS27 teknologiari esker, gailu mugikorretatik erabil daiteke (a.b.: PDA61) enpresak ezarria duen posta elektronikoko sistema. Horrela, GPRS konexioa etengabea denez, erabiltzaileak bere posta eskuratu, irakurri eta erantzun egin dezake bulegoan balego bezala.

Interneten Nabigatzea

Gailuak interneten nabigatzeko erabil daitezke GPRS27 teknologiak eskaintzen duen transmisio abiadurari esker. Esate baterako sakelako telefono baten bidez WAP92 erabiliaz.

Fitxategiak Trukatzea

GPRS-aren aplikazio nagusiak:

Transmisio abiadura gehitu izanari esker, edozein motatako artxiboen - testuak, aurkezpenak, dokumentuak, kalkulu orriak, eta abar - transmisioa egin daiteke gailu mugikorren bidez.


3. UMTS 3.1. Zer da UMTS? UMTS 90 (Universal Mobile Telecommunications System) teknologia hirugarren belaunaldiko telekomunikazio mugikorretako sistema da, eta GPRS teknologiaren eboluzio naturala den honek mundu osoan erabilitako sistemak bateratzen ditu. UMTS90 teknologia egungo sistemak baino hobea da, banda zabalera handiagoa eskaintzen du datuak igortzeko, multimedia ahalmena du..., GPRS 27 sareak bezala baina abiadura handiagoz, alegia. Sistema horrek, UMTS27 teknologiak bezala, datu paketeak GSM29 sareen bidez bidaltzeko aukera ematen du. Ezaugarri horiek ondoko abantaila hauek eskaintzen dizkigute: •

Transmisio abiadura handiak, 2 Mbps42 artekoak, GPRS27 sistemak baino handiagoak, alegia.

Kalitate handiko ahots eta datuen zerbitzua.

Interferentzien aurkako erresistentzia handia.

UMTS teknologiak mundu osoko estaldura eskaintzen du.

Sarearekiko konexioa etengabea da.

Abiadura handiko internet konexioa du eta bideo elkarrizketak eta beste aplikazio batzuk gauzatzeko aukera ematen du.

17


Teknologia Mugikorrak Negoziorako

3.2. Zer eskaintzen du UMTS teknologiak? •

Zerbitzu berriak eta hobeak UMTS telefonoek, egungo GSM29 edo GPRS27 sakelako telefonoen erabiltzaileek dituzten zerbitzu berberak eskaintzeaz gain, datuak gehienaz 384 Kbps36-ko abiaduran bidal ditzakete, RDSI75 lineek baino abiadura handiagoan, alegia, eta egungo GPRS27 terminalek baina sei bider azkarrago. Transmisio abiadura hori dela eta, erabiltzaileek elkarrekintzazko multimedia zerbitzuak eta aplikazio berriak dituzte eskura sakelako telefonoan, esate baterako, bideo telefonia, posta jasotzea, bideo elkarrizketak, fitxategiak edo joko interaktiboak abiadura handiagoan deskargatzea. Erabiltzaileak bankuko zein administrazioko tramiteak egin ditzake informazio grafiko guztia eskura duela, posta elektronikoko mezuekin batera kalitate handiko irudiak, grafikoak edo bideoa bidal ditzake, berehalako mezularitza zerbitzuak erabili, produktuen katalogoak kontsultatu... Oso aukera zabala du. Enpresako erabiltzaileek eskura dute intraneterako eta aplikazio eta sistema korporatiboetarako sarbidea, nonahi, eta bulegoan duten informazio joritasun berberarekin.

18

Maquetación Guía  

Maquetación de una guia en Euskera. Diseño de gráficos y secciones. Maquetamos en cualquier idioma.

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you