Issuu on Google+

ismael iglesias

Temp Files


ismael iglesias

Temp Files


Adierazi beharrean, aurkitu José Julián Bakedano

«Begietara baino ez zaio begiratu behar, bere bokazioa zein den jakiteko» W.H. Auden

I

SMA IGLESIASEN LAN HAUEK ibilbide paraleloa sortzen dute bere sorkuntza-lan ezagunenarekiko, hau da, lerroz eta kolorez betetako akrilikoen lanarekiko. Batzuek zein besteek izaera esperimentala dute. Teknika nahiko sinplea da: PVCzko xafla batean, azetatoz eta beste objektu batzuez tratatutako olio beltza jartzen da eskuz, eta modu horretan, ausaz, grabatu abstraktuak gogorarazten dizkiguten forma autonomoak sortzeko aukera handia dago. Esan genezake matrizerik gabeko grabatuak direla eta, beraz, ale bakanak direla. Prozedura hori maiz lantzean, zenbait mugimendu-joera menperatzen dira. Joera horiei esker, jakin dezakegu zelako formak eta ehundura sortu daitezkeen, baina elementu horiek inoiz ez dira bilatutakoak edo proiektatutakoak izaten. Ondorioz, alde batetik, piezak familiaka edo serieka multzokatu daitezke, eta, bestetik, eskuen eta begien mugimenduek sorrarazitako zoriaren lurraldean mugitzen gara.

Iglesiasen ibilbide paraleloan, lerro eta kolore gabeziak nabarmentzen dira, argiari garrantzia ematen dion bitartean. 5


Inoiz edo behin elkartuko dira eta osagarriak izatera helduko dira, baina orain lurralde dibergenteetan gaude. Hori bai: biak dira eskuen erabileran oinarritutako esperimentazio-asmo handiaren ondorio. Era berean, liluraren bilaketan ere oinarritzen dira biak. Modu horretan, irudiak autonomoak badira ere, oroitzapena pizten dute; duten izaera abstraktutik harago (John Martinen kasuan ez bezala; izan ere, bere grabatu figuratiboen zatiak abstraktuak dira), argazkigintzarekin, paisaiarekin, biologiarekin, geologiarekin, scannerreko irudi mugituekin, ordenagailuko airetiko bistekin edo ikusi nahi denarekin amets egitera garamatzate, beti ere guztiz hizkera materikoa erabiliz. Zoriaren eta bere kontrol neurritsuaren probokazio horren ondorioz, misterioaren lurraldean sartzen gara, eta irudi hauetara aurreiritzirik gabe hurbiltzen garenean, harrigarriak iruditzen zaizkigu, eta surrealisten “objektu aurkituak� baino gehiago, “deskubritutako ekintzak� direla esan daiteke. Iglesias, bere jardun guztietan, ekintzako margolaria da. 6


No expreso, encuentro José Julián Bakedano

«No hay más que mirarle a los ojos, para saber cuál es su vocación» W.H. Auden

E

STOS TRABAJOS DE ISMA IGLESIAS

forman una trayectoria paralela a su tarea creativa más conocida, la de los acrílicos llenos de línea y color. Les une su vocación experimental. La técnica es más bien sencilla: sobre una lámina de pvc, se instala óleo negro al que se le trata con acetatos y otros objetos mediante una intervención manual que deja amplio margen al azar para crear formas autónomas que nos recuerdan a grabados abstractos. Podríamos decir que estamos ante unos grabados sin matriz y por tanto ejemplares únicos. Al experimentar frecuentemente este procedimiento se dominan pautas de movimientos que conducen a saber que cierto tipo de formas y texturas pueden surgir pero que nunca son pretendidas ni proyectadas. Esto conduce por un lado a que las piezas se pueden agrupar por familias o series y por otro lado a que estamos en el terreno del azar provocado por los movimientos de las manos y por los ojos. Esta trayectoria paralela de Iglesias, dominada por la ausencia de línea y de color, coincide en la importancia de la 7


luz. Alguna vez confluirán y se harán complementarias, pero por ahora estamos ante terrenos divergentes, ambos, eso sí, frutos de una gran voluntad de experimentación con la utilización de sus manos. Les une asimismo una búsqueda de la fascinación. Así, aun siendo las imágenes autónomas, tienen una gran capacidad de evocación; más allá de su entidad abstracta (al inverso de John Martin, cuyos fragmentos de sus grabados figurativos son abstractos) nos llevan a ensoñarnos, con la fotografía, el paisaje, la biología, la geología, imágenes movidas de scanner, vistas aéreas de ordenador, o lo que se quiera ver siempre a través de un lenguaje eminentemente matérico. Esta provocación del azar y su medido control nos sumerge en el campo del misterio y lo sorprendentes que nos resultan estas imágenes cuando nos acercamos a ellas sin perjuicios, siendo también más que “objetos encontrados” de los surrealistas, “acciones descubiertas”. Iglesias es, en todos sus cometidos, un pintor de acción. 8


edizioa edita Fundación Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioa ©irudiak imágenes Ismael Iglesias Serie Archivos Temporales Temp Files Series Óleo. 30 x 40 cm ©testuak textos José Julián Bakedano maketazioa maquetación Ikeder, S.L. ISBN D.L.

978-84-96649-19-4



TEMP. FILES