Issuu on Google+

Alkartasuna Euskal Dantza taldea

kaleJIRAn! 2011


Aurkibidea

Aurkezpena ----------------- 2.orri. Historia --------------------- 3.orri. Santa Ageda --------------- 4.orri. Zazpiak bat eguna---------- 6.orri. Dantzen erakustaldia------ 8.orri. Aste kulturala-------------- 12.orri. San Juan Sua --------------- 18.orri. Itsasoaren inguruan -------- 20.orri. Sardinian -------------------- 22.orri. Lugon ------------------------ 26.orri. Partaide ohien bazkaria ---- 29.orri. Kopla zaharrak -------------- 30.orri. Bertsoa --------------------- 32.orri.

1


Aurkezpena

Zer: Euskal dantza Noiz: Arbasoetatik... “Mundua dantzan jarriko nuke jainkua banintza” ra guztietako dantza aukera dugu Euskal Herrian. Gure arbasoak dantza zaleak genituen eta zernahi gertaera ospatzeko dantzatu egin ohi zuten: irabazitako borrokak ospatzeko, herriko zaindarien omenez, uzta on baten edo lanaldi on baten ondoren zelebratzeko, edo, besterik ezean, jaialdi gisa ere bai.

E

Barne sentipenak gogoz agertzen zituzten, eta gure artera etorri eta gero lehen mende horietaz gutaz idatzi dutenek gauzarik gogoangarrienetako bezala dantzaren joera hau jaso izan zuten. XVIII. mendean ospe haundiko frantsez idazle batek honelatsu dio gutaz hitz egiterakoan: “Auñamendi egalean bizi den, hobekiago esanda, dantza egiten duen, herria da”. Horregatik da hain aberatsa gure koreografia (koreografia hitzak herri baten dantzak ditu gogoan). Lehenengo dantza haietatik asko galdu diren arren, gaur egun dauzkagunak manten ditzagun! Dantzatzea ez da gorputza mugitzea soilik, dantza sentimendu bat da, zirrara bat. Beraz, gozatu eta gozarazi!

Dantzatzen duen herria ez da inoiz hilko!

2


Historia

Zer:Dantza Alkartasuna Taldea Noiz: 1961.urtetik 961. urtean Antxoko 8 neska ( Nieves Uranga, Conchi Oiarzabal, Charo Rodero, Gema Aragon, Loli Ochoa, Ixiar Erauskin, Rosi Marin eta Luchi Ochoa de Olza..) Villa Cristetan euskal dantzak erakusten ari zen Pili Orruño Oletako neskarekin, harremanetan jarri ziren eta Villa Cristetara joan ziren dantzak ikastera.

1

1963an Xoxo dantza ( El Pajaro) dantzatzeko mutilak behar zirenez Joaquin Agote, Jesus Mari Lasa, Fernando Alcalde eta Jose Mari Pikabea azaldu ziren eta baita dantzatu ere. Hau ikusita mutil batzuk hurbildu ziren ( Juanjo Cortajarena, Antxon, Pedro eta Iñaki Loinaz, Chema Ruiz, Victor Jorge....) fandango ete arinarin ikasteko asmotan. Behin ikasten hasita, dantza talde bat osatzea otu zitzaien eta 1964. urtean Juventud Pasaitarra ALKARTASUNA Elkarte barruan dantza taldea sortu zuten, elkartearen izen berdinarekin. 1966ko urtarrilaren 12an “Grupo de Bailes Vascos Alkartasuna” taldea eratu zen honako Zuzendaritza batzordearen gidaritzapean: Lehendakaria Ricardo del Pozo, Lehendakariordea Pili Orruño, Idazkaria Juanjo Amunarriz eta Diruzaina Nieves Uran g a. Nahiz eta 1964tik aurrera dantza talde bezala aritu, lehen emanaldia Alkartasuna Dantza Taldearen izenarekin Don Boscon 1966-XII-26ean izan zen. Horiek dira, beraz, taldearen aitzindariak.

3


Ohitura zaharrak

Zer: Santa Ageda Noiz:

Otsailak 5

lkartasuna dantza taldeak urtero bezala baserritarrez jantzi eta ohiturak agintzen duen bezala, Pasai Antxora abiatzen dira Santa Agedako koplak abestera. Santa Ageda eguna otsailak 5ean ospatzen da, baina ohitura, bezperan koplak kantatzea da. Euskal ohituren bultzatzaileek gogoarazi digute Agate deunaren ohitura eta santaren historia: Bizkaiko, Gipuzkoako, Lapurdiko eta Nafarroako nekazal giro euskaldunetan, ohitura zaharra da Agate Deunaren bezperan etxez etxe kantari ibiltzea eta eskean egitea ere. Dirua eskatzen da batzuetan, janaria edo edaria beste askotan. erritmoa eramanaz.

A

Agate Sizilian jaio zen 230. urtean. Familia diruduna eta onekoa, kristau sutsua eta benetan ederra. Quintianus senadoreak beretzako nahi zuen vaina Jaingoikoarekin konprometituta zegoenez ez ezuen onartu. Ordu単a Quintianusek torturatu eta bularrak moztu zizkion. Sufrimendu nahiko ez bazen, ikatz gorriz erre zuen. Santa Ageda bezpera katolizismoak indarra duen tokitan ospatzen da. Izan ere, Cataniako Agata santuaren eguna otsailaren 5a da Eliza Katolikoaren santutegian, eta ohitura da egun horretan edo bezperan herrietan koplak kantatu eta diru edo janari eske ateratzea. Euskal Herriko herri askotan, makilekin ateratzen dira kalera, erritmoa markatzeko lurrean joaz; beste herri batzuetan, Kintoak ospatzen dira egun horretan. Beste hainbat erlijio ospakizunetan bezala, Euskal Herrian kristautasunaren aurretiko hainbat elementu paganorekin nahasita ageri dira. Hartara, Santa Agata askotan abere gisa irudikatzen da: ahuntz edo katu itxurarekin. Ablitasen, uste zuten Santa Agata bezperako gauean banatzen zirela hurrengo urtebeterako ekaitzak.

4


k Zorion, etxe hontako denoi! 1. Zorion etxe hontako denoi, oles egitera gatoz! aterik ate ohitura zaharra aurten berritzeko asmoz. Ez gaude oso aberats diruz ezta ere oinetakoz, baina eztarriz sano gabiltza, ta kanta nahi degu gogoz.

2. Santa Ageda bezpera degu Euskal Herriko eguna, etxe guztiak kantuz pozteko aukeratua deguna. Santa maitea gaur hartu degu gure bideko laguna. haren laguntzaz bete gentzake egun hontako jarduna.

3. Siziliako uharte ederrak emana digu lorea: han jaio baitzan gure Ageda, zorioneko gaztea. Txikitatikan gogoz hartu zun Jesukristoren legea: maitasun honek ekarri zion bihotzeko poz betea.

4. Edertasunez jaunak apaindu zuen Ageda gaztetan; haren begiak izar bi ziran, aurpegi gozo haretan. Gizon gaiztoen grina zitalak esna zitzaken benetan; laister itsutu zan Kintziano Agedaren ederretan.

5. Agedak bere maite bakarra Jesus aukeratu zuan; horregatikan beste maiterik etzan harentzat munduan. Kintzianoren eske guztiak errez baztertu zituan; baina agintari gaizto harek kristautzat salatu zuan.

6.Emakume gaizto baten mende, sartu zuten giltzapean, Agedaren bihotz garbi hura zikin ote zezakean. Alperrik baina ahalegindu zan andre lizuna lanean. honen esanak ez ziran sartu Agedaren bihotzean.

7.Amorru biziz oinutsik jarri dute Ageda zintzoa, txingar gorrien gainean gero ibilarazi gaixoa; Ondoren, bular bat ebakita, uzten dute urratua; baina Jainkoak bihurtu zion gau hartan bular mindua

8. Alperrik gizon gaiztoak zuten oinazez erdi hilik utzi; Jesukristoren maitasun hartan etzuan inola etsi. Otoi gozotan gogoa isuriz mundu hontatik ihesi, zeruetako zori ederra betiko zun irabazi.

9 .Gogorrak pasa izan zituen gure emakume Agedak; alperrik baina ahalegindu ziran santuaren bihurtzean. Gu ere erosi nahi gaituzte diruz prezio merkean. Horrelakorik gertatzen bada morroi gera gure etxean.

10. Bedeinkatua izan dadila etxe hontako jendea pobre ta umil dabilenentzat badute borondatea. Santa Martiri maitea dago errukiz betea berak alkantzatuko digula osasuna ta pakea.

Aintzaldun daigun Agate Deuna Aintzaldun daigun Agate Deuna bihar da ba Deun Agate etxe honetan zorion hutsa betiko euko al dabe. Santa Ageda bezpera dugu Euskal Herriko eguna etxe guztiak kantuz aukeratua duguna. Bera-Kruztik1 etorri gara taldean neska-mutilak Santa Ageda omenez hartuta soinuaz eta makilaz. Bat, bi, hiru... Eup!!

“Ohitura zaharrak aurten berritzeko asmoz!�

5


Zazpiak bat

Zer: Zuberoa Eguna Noiz:

Apirilak 19

Z

uberoa eguna ospatzen den lehenengo aldia da Pasai Antxon. Egia esan, eskualde osoak parte hartu duen ekimena izan zen, ekimen kulturala. Baina ez bakarrik dantza aldetik. Hainbat elkarte bildu ziren azaroan apirilean ospatuko zen Zazpiak bat eguna antolatzeko. Beti ere, helburua, Zuberoa eta Oarsoaldearen arteko harremana eta kultura elkartrukatzea zen. Hortaz, Zuberoan oinarrituta antolatu zen egun luze hura: bertan ekoizten diren produktuak salgai zeuden, biolontxeloa eta biolina jotzen zuten musika talde bat etorri zen eta bertako maskaraden antzeko bat egitea zen asmoa. Baina, 2011.urtean, maskaraden inguruan arazoren bat izan da. Horregatik bertan egingo ziren maskarada guztiak bertan behera utzi dituzte, Pasai Antxon egin beharreko aktuazioa barne. Baina egun interesgarria izan zen. Alkartasuna taldeak, Ereintza taldekoekin batera dantzatu zute zituzten Zuberoako dantzak. Noski, bertako taldeak ere parte hartu zuen. Gainera, aldez aurretik, Patxi Perez dantzaria (lapurtarra, baina zuberoako dantzetan jakintsua) etorri zen lau egunetan pausoak benetan nola diren erakustera. Hortaz, dantza bazekitenek zuberoar erara moldatu zituzten pausoak, eta ez zekizkitenek ikasi egin zituzten. Horrela, apirilaren 19an denok dantzatu ahal izan zuten Pasai Antxoko plazan. Urtero errepikatu delakoan eta hurrengoan maskadara egongo delakoan geratu dira antzolatzaileak.

6


Zuberoako maskarada Zuberoako neguko ihauterietan egiten den antzerkia da. ikuskizun zehatz eta antzerkiko baliabidez osatua dago. Jatorri zahar bezain ezezagunekoak dira. Garai batean laurogei bat dantzarik parte hartzen bazuten ere, gaur egun, hogei batek osatzen dituzte maskaradak. Dantzak, bertsoak eta kantuak leku berezia dute pertsonaia jakin batzuen inguruan gertatzen den ikuskizunean: Txerrero: Muturrean Zaldi buztana itsatsita duen makila du. Gerrian sei brontzezko zintzarri daramatza. Gathuzain: pantografo itxura duen instrumentuarekin edozer har dezake, publikoa gogaituz. Kantiniersa: XIX. mendearen moduan jantzitako kantinera da. Zamalzain: Zaldia, maskaradaren pertsonai nagusia da. Manitxalak: Zamalzainen errementariak, hiru edo lau. Ense単aria: Zuberoako banderaren zutoihalduna. zurizko soineko arina du.

7


Erakustaldia

Zer:Dantzen aurkezpena Noiz: Maiatzak 28 rtero bezala, aurten ere urtean zehar prestatu dituzten dantzak herriari erakutsi dizkiete. Dantza berriak eta baita aurretik dantzatutakoak ere ikusi ahal izan ziren.

U

Ohitura da, maiatzeko azken asteburuan Pasai Antxon aktuazioa egitea. Dantzarientzat erronka nagusienetako bat egun honetan herriari dantzak erakustea da. Lehen entsaiotik azkenera arteko helburua dantzak ikasi eta haiekin gozatzeaz gain, herriari erakustea delako. Eta, noski, Euskal Herritik kanpo erakusteak ohore handia ematen die. Aurten ikasi eta aurkeztu dituzten dantzka honakoak izan dira:

Luzaide

Zieko

Nafarroako Luzaide herrian dantzatzen da. Egun osoan dabiltza dantzari bai herrian, eta baita ondokoetan ere.

Erlijio kutsuko dantza. Ziekoko amabirjina egunean dantzatzen da, irailaren 8an.

Inauteria, pertsonaia desberdinez osatuta dagoena.

Garai batean mutil dantza bat bazen ere, herriko mutilek gudara joan zirenez, lelukoa emakumeei pasa zieten.

8


Uztai Gipuzkoako dantza bat da, mutilek dantzatzen dutena. Makil, brokel edo eta uztaiekin dantzatu daiteke. Argazki honetan uztai jokoan ari dira.

Kaxarranka Lekeitioko dantza tipiko hau kleroarekin eta arrantzale giroarekin dago loturik. Gizon batek dantzatzen du kutxa baten gainean beste zortzik heltzen duten bitartean.

Arrantzaleak: kostaldekoa. Dantza mistoa. Iurretakoa :Iurreta

Txalapartaren doinupean

9


Mar Bolant Lehen Antre Muxi Xiband Mari Lapu Mot Makila Euska Sorg He Makila Kontra 10


rtxa t Iantza nbiziko exatak ikoak diarrak anak urtar tzak ariena ldunak ginak egi ariena Iantzak 11


Aste kulturala

Zer:

Txikienak dantzan

Noiz:

Maiatzak 29

lkartasuna Euskal Dantza Taldean dauden ia partaide guztiak Alkartxikitik pasa dira lehendik: txikien dantza taldea. Bost urtetik hasita, hamasei urterainoko adin tartean sartzen diren haur guztiek daukate aukera Pasai Antxon euskal dantza ikasteko. Talde hau Alkartasunak kudeatzen du. Azken finean talde bera da, adinak banatzen ditu bitan. Oso positiboa ez bada ere, gero eta helduago, orduan eta jende gutxiago geratzen da. Hortaz, gutxi dira Alkartasunara “igotzen� direnak.

A

Horrela bada, txikienek ere badute aukera urtean ikasitakoa herriaren aurrean erakusteko. Alkartasunak antolatzen duen aste kulturalean barrena izaten da, helduen aktuazioaren hurrengo egunean; igande goizetan. 2011n, beraz, maiatzaren 29an.

12


Zer:

Tailerra (Fandangoa)

Noiz: Maiatzak 31 Zer:

Tailerra

(Baserrita jantziak)

Noiz: Zer:

Ekainak 1

Hitzaldia

Noiz: Ekainak 2 Zer:

Ikastaroa (Arratia)

Noiz: Ekainak 3 13


Zer:

XVII.Sagardo Jaia

Noiz:

Ekainak 4

ipaturiko aste kulturala amaitzeko azken jaia sagardo jaia izaten da. Orain modan dagoela dirudien festa hau, aspalditik ospatzen da Antxon. Esan daiteke, lehenengoetariko herritakoa dela sagardo eguna antolatzen. Eta hori dantza taldeak egiten du.

A

Festa arratsaldeko seiretan hasten da. Bertan sagardoa protagonista bada ere, festa ez da amaitzen sagardoaren amaierarekin: pintxoak, postre lehiaketa, dantza, kontzertuak... Beti izan ohi da egun arrakastatsua. Herriko plaza jendez betetzen da euskal kultura jai giroan.

Aurten, hamasei sagardotegi gonbidatu dituzte bertara. Horiek, haren sagardo uztarik onena aurkeztu dute bertan. T X O O O O O O O T X

-KALONJE -ASTARBE -LIZEAGA -BEREZIARTUA -OIARBIDE -BUENAVENTURA -GURUTZETA -PETRITEGI

-GARTZIATEGI -IPARRAGIRRE -ITSASBURU -RUFINO -OTSUA-ENEA -BARKAIZTEGI -OTEGI -EGILUZE

T X O O O O O O O T X

14


15


T R I K I T I X A

T X A L A P A R T A 16


17


Gau magikoa

Zer: San Juan Sua Noiz:

Ekainak 23

lkartasunako dantza taldeko kideek San Juan sua gaua alaintzen dute artero beren dantzekin. San Juan sua ekainak 24an ospatzen den festa da, baina bezperan, Herriko bertako herrietako dantza taldeek euskal dantzak dantzatzen dituzte tradizioari jarraituz.

A

Honez gain gau hau magikoa dela esan ohi da eta hortaz gauzak zaharrak eta negatiboak sutara botatzen dira espiritu txarrez urruntzeko. Dantzariak su aeta zuhaitz baten inguruan dantzatzen dute gau magiko honetan. San Juan sua bezperan, ekainaren 23an, Euskal Herriko baserri eta hiri guztietan suak pizten dira, udarako solstizioa ospatzeko. Batik bat, herriko neska mutilak prestatuko dituzte suak. Garai batean, herrian su bakarra pizten zen, plazan. Esaten dute, ume bat bere amaren an izkutatu zela armairu zahar batean, hor lo gelditu zen. Egun horretan San Juan suara armairua bota zuten eta umea barruan erre zen. Orain San Juan sua egiten dute bere espiritua joateko. Urtero bezala, gaztetxoak aurrez jo ta ke lanean ibiltzen dira ilusioarekin, egunean bertan nork gehiagoka lantzean aritzeko , su ederrena eta indartsuena eure auzokoa izan behar da eta! Etxera itzuli ta gero ere, gau erdian esnatzen diren neska – mutikoek, lehiotik behera begiratuko dute sua piztuta dagoen ala ez ikusteko, suaren festa amaitu dela sinetsi nahiko ez balute bezala. Ohitura da egur zati bat hartu eta aurreko urtean hartutakoa sutan erretzea. Garai txarrak erre eta berriak eta hobeak hasteko helburuarekin. Sorginkeriarekin zerikusia duen gau honetan, emakumeek ere protagonismoa badute. Su ingurura hurbildu eta abesti bat kantatzen dute.

18


Egu bai egu honek san juan dirudi ez da san juan baina ala alunbra bedi goazen san juanera gaur arratsian etorriko gerala bihar goizian goazen san juanera berduratara berduratara eta han egotera joan nintzen franztiara etorri maiatzian zalditxo urdinian astoaren gainian san juango iturriaren ondotik zazpi iturri urre kanuetatik zortzigarrena metal zurietatik(bis) san jaungo iturrian dago ura berde amuarraitxo frexkuak antxen dirade lemizko eskua ta gero musua san juango iturriaren freskura jesukristoren lehengusua da aita san juan bautistaç aingeruak dantzan dabiltza dabiltza baia dabiltza san juanen pozian dabiltza andra mutur makesa aingeruak dantzan dabiltza dabiltza baia dabiltza san juanen pozian dabiltza ORAIN ARTEKO BEHAR HEMENDIK AURRERA GARI! .

19


Itsasoan...

Non: Bilbon Noiz:

Uztailak 10

Itsasoarekin zerikusiak dauden dantzak dantzatzeko eskatu diote Alkartasuna dantza taldeari bi aldiz. Bata Bilbon eta beste ETBko Kresala programarako, Pasai Donibanen. Bilboko aktuazio txikian Pasaiako batelariak, arrantzaleak eta fandangoa eta arin-arina dantzatu zituzten. Arrazoia itsasgelak antolaturiko itsasontzi baten, atunero baten, inagurazioa izan zen. Gero, itsasontzia barrutik ikusteko aukera eman zieten, goitik behera guztia esplikatuz, gainera. Orain itsasontzi hori erakusketa bezala erabiltzen da: arrantzaleek lo egiten zuteneko tokiak, atunak harrapatzeko kainabera bereziak, arrainak gordetzeko tokiak, popa, proa, kapitainaren tokia, logelak ... Gainera, aspaldiko bideo bat erakutsi zieten.

Pasaiako batelariak

Arrantzaleak

20


Non: Donibanen Noiz:

Kaxarranka

Uztailaren 19an

Arrantzaleak EITB-ko Kresala saioak Pasaiaren inguruan grabatu nahi izan zuen programa bat. Giro arrantzalean murgildurik, arrantzaleei elkarrizketak, portuko irudiak, eta dantza grabatu zituzten. Azkenengo honetan protagonista berriro ere Alkartasuna Dantza Taldea. Hamasei bat dantzari Donibaneko plazan elkartuta, bizpairu aldiz grabatu zuten aktuazioa. Gainera, taldeko lehendakaria eta lehendakari ordeak dantzen jatorriak esplikatu zituzten elkarrizketa batean: kaxarranka eta arrantzaleak. Bi astere barruan telebistan ikusi ahal izan genuen. Oraindik ere interneten aurki dezakegu.

21


Atzerrian

Non: Noiz:

Sardinian

Uztailak 27 Taldeak hamaika tokitan utzi du alpargataren aztarna: Polonia, Portugal, Txekia, Japon, Ukrania ... Aurten, Sardinia irlara gonbidatuak izan dira, eta noski, proposamena onartu zuten. Horrela bada, bertan antolaturiko folklorearen festibalean munduko talde mordoa azaldu ziren.

“Euskal Herria errepresentatzen dugu, ez soilik Alkartasuna euskal dantza taldea. Oso interesgarria da kultura ezagutzera ematen delako. Baita beste hamaika ezagutzen ditugulako ere�

22


Toki guztitara Bosniakoekin joaten ziren. Baina aktuazio luze eta garrantzitsuenetan herrialde gehiagok hartzen zuten parte: Bolibia, Errumania, Alemania, Frantzia, Italia...,

Bosnia

Bolibia

Costa Rica “Costa Ricako nesken gonek 6 metroko bueloa zuten�

23


24


25


Atzerrian

Nora: Lugo Noiz:

Urria

an Froilan Galiziako, Lugoko, IX. folklorearen festibalean egon da Alkartasuna euskal dantza taldea. Urtero uda aldean egiten dituen bidaiez aparte, urrian ezusteko bidaia atera zitzaien.

S

Asteburuko plana izan zen: ostiralean autobusez atera eta zortzi ordu barru iritsi ziren hirira. Lo egiteko denbora izan gabe euskal jantziak jantzi eta plazara irten ziren. Goizean, Lugoko plaza batean dantzatu zuten. Orduan, Euskal Herria bakarrik zegoen dantzan. Plaza batean dantzatu zutenez, plaza dantzak dantzatu zituzten: Ingurutxo, Imotz, Soka-dantza, Neskatxena, Lantz, Fandangoa eta arin-arina eta nola ez kalejira: “Plaza dantzak oso alaiak eta erakargarriak dira. Gainera, oholtza gaineko presioa gainetik kenduta lasaiago dantzatzen dugu”.

“ Askotan esan digute, neskak gona motzarekin dantzatzeaz harritzen direla. Eta hankak hain gora altsatzeaz zer esanik ez”

26


27


“Ohore handia da Euskal Herria oholtza gainean errepresentatzea. Nor garen eta nondik gatozen erakustea” ugoko festibal honetan euskaldunek ez ezik, katalanek eta galiziarrek ere hartu zuten parte. Bakoitza bere herriko bandera harro erakutsiaz, hiru herri hauek dantzarekin bildu eta ezagutu ziren.

L

“Inon ez gaituzte Lugon bezain ongi tratatu. Denok zekiten Euskal Herritik gentozela, eta euskaldun bezala gerturatzen ziren gugana, ez espainiar moduan”. Zieko, Arrantzaleak, Ezpata dantza, Zuberoako maskarada, Neskatxena, Luzaide ... dantza erakargarriak izan ziren oholtza gainean protagonistak. “Jendea batik bat zuberoako maskaradekin geratzen da liluratuta. Basoaren gainean igotzeko momentuan, batez ere txalo zaparrada jasotzen da”

Datorren urtean Euskal Herrian izango dira galiziarrak!

28


Topagunea

Zer:

Partaide ohien bazkaria

Noiz: Azaroak 19 rtero egin ohi den bezala, 2011n ere, dantza taldeak partaide ohien bazkaria antolatu du. Bertara pertsona mordoska bat azaldu da: taldea sortu zeneko lehen belaunalditik, azkenengora arte.

U

Beti ere dantza giroan murgildurik, bapo bazkaldu eta akordeoia, txistua eta atabalaren doinuekin ateratzen dira “pistara�. Denbora desberdinek, baino helburu bakar batek batzen dituen hortan, giro aparta sortzen da. Hizkuntza eta pausuak bazter berdinetik ematen dituztelako denek. Ohitura da, bazkalostean, txapela bat zozketatzea. Aurten Maite Berasarteri tokatu zaio eta pozez hartu du oparia. Aulki batera igo eta irrintzia bota zuena. Geora, bizpairu pertsonek jarraitu zioten eta irrintzi orkesta sortu zuten. Ondoren hasi zen dantzaldia.

29


Ohitura zaharrak

Zer: Kopla zaharrak Noiz:

Abenduak 31

rte Zaharreko kopla zaharrak Alkartasunako dantza taldeko kideak artero abenduaren 31an koplak zaharrak abestera ateratzen dira Pasai Antxoko Alameda plazan. Baserritarrez janzten dira eta gainera trikitixa eta panderoa eskuan hartuta abestera ateratzen dira kalera.

U

Urte zaharrean Euskal Herrian ohitura da baserritarrez jantzi eta kalera irtetea kopla zaharrak abestea. Kopla hauek ahoz-aho joan dira pasatzen aurreko mendeetatik eta Gugana iritsi dira eta guk lekukoa pasatzen jarraitu behar dugu ohiturarekin jarraituz eta abenduaren 31ean kalera intenez kopla zaharrak abesteko. Tabernaz taberna irteten da taldea. Bakoitzean, pare bat kopla kantatu ostean, bertso bat eskaintzen zaio tabernari. Normalean bertsolari bat etortzen bada ere, aurten taldeak berak egindako bertsoak abestu dituzte denek batera. Gainera, Kantu Jirako pertsona ugari animatu dira aurten taldearekin abestera. Herriarentzat irekia den ekintza honetan, taldekoak ez diren pertsona gutxik hartzen dute parte. Aurten hamaika pertsona gerturatu dira.

Egun honetan ere dantzak presentzia dauka. Euskal kultura hiru eratara errepresentatzen da, beraz: k o p l a z a h a r ra k a be s t u z, dantzatuz eta bertsoak kantatuz. Giro ederra sortzen da herrian.

30


Doinua:

Dantzatzen duen edonork oinetan du oinarria. Dantza da Euskal Herrian hanka edo euskarria Nora goazen jakin ta zein den gure jatorria oso ziur sentitzen naiz baserritarrez jantzia. Kultura daukagulako preziatu ta berezia dantzan agertzen delako indartsu Euskal Herria. Alpargatak urratuta segi dezagun bidia bizirik sentitu dadin HABANERA botaiogun irrintzia!

32


kaleJIRAn