Page 1

Sarah Jessica Parker “Ba zen ordua erakusteko baneukala zer egin Carrie Bradshaw ondoren�

Azken tendentziak eta udazkenean mugitzeko hiztegia Nola jantzi

LOREAK?

ELIE SAAB

Guztiak maite dugun diseinatzailea


CATWALK udazkena

AURKIBIDEASTYLE

3 Aurkibidea 4 Tendentziak 7 Elkarrizketa 10 Diseinatzailea 12 Dendetan 13 Editoriala 17 Edertasuna 18 Hiztegia

17 Fundatzailea: Goizane Sobaco Aviles. Zuzendaria: Goizane Sobaco Aviles. Erredakzioa: Goizane Sobaco Aviles. Argazkiak: Goizane Sobaco Aviles. Publizitatea: Zona Centro publizitateko agentzia. Banatzailea: GRUPO DISTRIBUICION EDITORIAL REVISTAS, S.L.

4

10

12

7

3


MAXI

STYLETENDENTZIAK

JERTSEAK

Goian, Rachel Bilson; Behan Katie Holmes.

H

Alexa Chung

Blanco (22.50â‚Ź)

4

Kate Bosworth

otza etorri da, eta nork ez du gustuko jertse baten barruan uzkurtzea? Denboraldi honetan egin zaitez jertse bero eta handi batekin eta jantz ezazu bai gona zein galtza batzuekin. Ez du inporta kolorea, argia zein iluna izan, beroa bada. Ezinbesteko prenda gure armairuan udazken honetarako, dudarik gabe. Anima zaitez! Kopiatu ezazu Alexa Chung eta jarri ezazu gauez!


LARRUZKO

TENDENTZIAKSTYLE

GONAK L

arrua ez da inoiz modaz pasatu baina denboraldi honetan neska it bat izan nahi baduzu ez pentsatu bi aldiz eta eros ezazu larru beltzeko gona bat. Egunean zein gauean erabili, modu elegante zein modu sport batean, nola jantzi dezakezun jakiteko hartu Olivia Palermo edo Cahinning Tatum adibide moduan.

H&M (19â‚Ź)

Goian ezkerraldean, Kate Bosworth; Behan ezkerraldean, Channing Tatum; Erdialdean, Gwyneth Paltrow; Eskuinaldean, Olivia Palermo.

Zara (25â‚Ź)

5


KAPELA

JANTZI

STYLETENDENTZIAK

Zara (18€)

U

tz ezazu lotsa etxean eta jantz ezazu kapela. Gorriak eta bere antzekoak, beltzak eta grisak… kolorea izango da gakoa, izan ere, mota ez du inporta. Gainera ez da soilik emakumeen tendentzia, gizonentzat ere aproposa da! Eta ez hori bakarrik, ez ahaztu etxeko txikiak! Jantz dezatela beraiek ere kapela! Ez du inporta zein den aukeratutako arropa, baliogarria da bai egun normal baterako zein afari bateko arropari azken ukitua emateko.

Hoss Intropa (30€)

6

Goian ezkerrean Jessica Simpson; Goian eskuman eta behan ezkerrean Jessica Alba; Erdian, Cameron Diaz bere bikotearekin; Behan eskumaldean, Leighton Meester.


Sarah bueltan da

ELKARRIZKETASTYLE

Sarah Jessica Parker erakusten digu badagoela bizitza “Sex and the city” ondoren bere azken pelikularekin: Tentazioa Manhattanen. S. J. Parker aktoresaren buelta, irudi aldaketa batera baino, erregistro aldaketa batera dago lotuta. Tentazioa Manhattan komedian ama langile baten papera egiten du: Kate Reddy finantzetan lan egiten duen emakumea da. Bere senarra, arkitektoa baina langabetua, haien bi semeak zaintzen ditu Kate lanean dagoen bitartean. Lortutako oreka galtzen da Kate, lana dela eta, Nueva Yorkera bidaiatu behar denean eta bere senarra bere ametsetako lana aurkitzen duenean. Pozik erregistro aldaketarekin, ezta? Bai egia esan. Ba zen ordua erakusteko baneukala zer egin Carrie Bradshaw ondoren. Ez gaizki ulertu, maite dut pertsonai hori, hemen nago berari esker, baina “Sex and the city” atzean geratu da, eta gogoak ditut aurrera jarraitzeko. Gainera Kate momentu egokian heldu da. Hala da. Ama izan naiz berriz duela gutxi eta nire bizitza guztiz aldatu da, orain hiru ume zaindu behar ditut. Pelikulan bezala egun ama langilea naiz, eta fikzioan ikusten den moduan ez da erraza bi munduak bateratzea eta oreka bat aurkitzea eta mantentzea. Utzi duzu atzean, beraz, modazko emakume horren irudia? Hori dirudi. Nire errutina guztiz aldatu da. Goizetan, egun normal batean, nire seme handia eskolara eramaten dut. Gehienetan pelean egon behar gara gosal eta jantz dezan, eta beraz, ni janzteko denborarik ez dut eta aurkitzen dudan lehen gauza jartzen naiz. Hala ere, senarrarekin zinemara ala antzerkira noanean bai txukuntzen naizela, baina soilik nire senarra ez lotsatzeko, ez pentsa! (barreak).

Eta orain, zer? Hilabete baten buruan, gabonak direla eta, parte hartu dudan beste pelikula bat estreinatzen da. Pelikula berri hau gabon zahar egunaren ingurukoa da eta Hollywoodeko izar asko parte hartu dute, oso dibertigarria izan da hainbeste lagunekin lan egitea! Dibertigarria da, egoera ezberdinak ematen dira, istorio eta pertsonai ezberdinekin. Nire ustez zoriontasuna transmititzen du, ilusioa. Ezin duzue galdu.

Nola ospatuko dituzu zuk Gabonak? Imajina ezazu. Etxea umez beterik dago orain, oso egun zoriontsuak izango dira. Egun hauetan umeak ezin dute barrea aurpegitik kendu. Hori bai, etxeko txikienak ez dute guztiz ulertzen zer gertatzen ari den, urte bat pasata gabonak oraindik bereziagoak izango dira, irrikitan nago! Ikusi nahi ditut haien aurpegiak opariak zabaltzean. Eta zuk zer eskatzen diozu urte berriari? Betikoa. Zoriontasuna eta osasuna nire familiarentzat eta niretzat. Lana ere, baina modu dosifikatuan. Momentu honetan nire lehentasuna nire umeak dira, nire familia. Zorionekoa naiz, ezin dut asko eskatu, orainarte nire bizitza zoragarria izan da, horrela jarraituta nir e t z a t nahiko. Ez dut geh i a g o nahi.


STYLE ELKARRIZKETA

Beraz, zure karrera profesionala alde batera utzi duzu momentuz. Bai, halako zerbait esan daiteke. Nire lana maite dut eta oso zorionekoa naizela uste dut, zenbat pertsona maite dute bere lana? Baina gehiago maite dut nire familia, eta zorionez ez dut lan egiteko beharrik. Orain beste gauza batzuetaz gozatu nahi dut, nire ametsa bete dut, orain lortutakoaz disfutatu nahi dut, nire familiarekin. Gutxiago lan egiteak prentsak zure familia eta zu lasaiago usteari lotuta dago? (Barreak). Zoritzarrez, ez. Ez hartu txarrean mesedez, baina uler nazazue. Badakit nire lanagatik ospe bat dudala baina nire familia ez du hori aukeratu, nik baizik. Ni molestatzea tolera dezaket, baina nire umeak kaleetatik jarraitzea‌ hori ezin dut ulertu.

Sex and the City

1998. urtean, 2004. urterarte, HBOk serie ezberdin bat emititzea erabaki zuen. Carrie Bradshaw paper nagusiari esker, Sarah Jessica Parker arrakasta lortu zuen. Sex and the City, Carrie, Miranda, Charlotte eta Samantha lagunen istorioa kontatzen du. Serie hau Candance Bushnell idatzitako liburu batean dago oinarrituta.

Sex and the City telesaileko paper protagonista egitea erabaki zenuenean‌ Espero zenuen etorriko zena? Ez, inola ere ez. Lehen kapituluetan lanean hasi ginenean guztiak genekien zerbait ezberdina eta oso ausarta egiten ari ginela. Bi aukera zeuden: hondamen hutsa izatea ala arrakasta lortzea. Dirudienez bigarrena izan zen gertatutakoa.

8

Aldaketa bat suposatu zuen, bai zuentzat, bai gizartearentzat. Hala ikusten dut nik. Estreinatu zenean, telebistan gutxienez, ez zegoen halakorik. Emakume ezberdin bat erakutsi genuen. Guztiz harro nago horretaz. Aldaketa bat izan zen eta nik horren parte izan nintzen. Halako paper bat lortzea, amets bat da, ezta? Bai egia esan. Industria honetan sartzen zarenean halako paper baten zain zaude. Beti izan behar duzu buruan garrantzitsuena hor mantentzea dela, lanean. Lehen papera lortzen duzunean, noski, pozik zaude baina lortu behar duzuna memorian geratzen den zerbait egitea da.

Beraz konstantzia beharrezkoa da. Hori da. Hasi nintzenean ia paper guztiak hartzen nituen, esperientzia lortzeko, zuzendarien artean ezaguna izateko. Ibilbide bat lortzen duzunean aukeratzen hasten zara. Interesgarriak diruditen paperei baietz esaten diezu eta besteei ezezkoa.

Hasiera esaten den bezain zaila da? Bai. Ni balet dantzaria nintzen, eta horri esker, antzerkian hasi nintzen. Hori nire hasiera izan zen. 14 urte nituela Broadwayen “Annie� musikalaren protagonista lortu nuen. Hortik aurrera paperak agertzen hasi ziren. Hala ere, gehitu, pazientzia ere izan behar duzuela. Ez asko jasoko dituzu baina itxoiten jakin behar duzu, gauza onak denborarekin datoz, hori argi izan behar dugu. Beraz, antzerkian jaio zinen baina arrakasta telebistan lortu zenuen. Hala da. Aktore guztientzat antzerkia bihotzean daramagun zerbait da, ezberdina, baina gutako askok telebistan lortzen dugu arrakasta. Telebista antzerkia baino gehiago helarazten da. Arrakasta garrantzitsua da? Egia esan gauza negatibo asko ditu arrakasta, baina edonork arrakasta lortu nahi du bere profesioetan, aktoreak ere. Arrakasta lortzen dugunean, izen bat lortzen dugu ere, eta horrekin batera lan gehiago dator.


Gustatuko litzaizuke umeak aktoreak izatea? (Barreak). Oraindik oso gazteak dira, ez dute ulertzen amaren profesioa. Nire umeak nahi dutena izango dira, astronautak izan nahi badute ere nire senarraren eta nire sostengua izango dute. Hori da gurasoen egin beharrekoa ez? Haien umeak zoriontsu izatea. Ez zait inporta zer nahi duten izan haien zoriontasuna baizik. Horrela hasiko ditut.

Haria guztiz aldatuz‌ nahiz eta zuk zure burua IT GIRL moduan ez ikusi‌ Zer uste duzu dela garrantzitsuena janzterako orduan? Zuk gustura sentitzea, hori da niretzat inportanteena. Ez da soilik erosotasuna, badaude neskak ez direnak ondo sentitzen bakeroekin edo txandalarekin, nahiz eta askok hori ez ulertu. Baita ere gogoratu moda dibertigarria dela, frogatu behar dugula, arriskatu, eta zerbait txarto ateratzen bada, nori inporta zaio? Jolas dezagun arroparekin. Gure estilo propioa aurkitzeko frogatu behar ditugu bururatzen zaizkigun gauza guztiak.

ELKARRIZKETASTYLE Bere

FAMILIA

Argi utzi du. Bere lehentasuna bere familia da: bere senarra eta haien hiru umeak.

Eta azkenik, zein da zure apustua denboraldi honetarako? Oinarrizko arropei ukitu ezberdin bat ematea udazkenerako gauza berriekin. Azalduko nahiz, adibidez hartu jantzi beltz sinple bat eta estiloa guztiz aldatu jertse handi batekin, gerriko bat ipini forma emateko, eta listo! Baita ere gehigarriak jolas handia ematen dute. Zapata batzuk ala bota batzuk guztiz aldatzen dute look-a. Egun hauetan beltza izan da gehien jantzi dudan kolorea, eta beraz iluntasuna kentzeko poltsa edo bitxikeriekin jolastu dut hitz egiten dudan ukitu ezberdin hori lortzeko. Berriz esaten dut, arriskatu, gozatu! Gehien bat jende gaztea. Moda dibertigarria da, ez ahaztu!

IT GIRL

Aldizkari guztiak it girl etiketa ipini zioten duela hamar urte baino gehiago eta oraindik ikono bat da moda barruan. Bai erosketetan joateko zein paseo bat ematera doanean, eta nola ez, sari entregetan zein festetan, Sarah Jessica Parker begirada guztiak eramaten ditu.

9


Elie Saab

STYLEDISEINATZAILEA

modan dagoen disenatzailea

Elie Saab 1964eko uztailaren 4an jaio zen Libanon. 1982an, 18 urte zituelarik eta Beiruteko gerra zibila testuinguruan, bere marka propioa atera zuen. Bere lehen bilduma aurkeztuta, bere lehen denda zabaldu zuen eta ezkonberri soinekoak egiteko tailer txiki bat inauguratu zuen. Gaur egun, Libanon kokatuta dagoen tailer horretaz aparte, Milanen eta Parisen ditu ere, besteak beste. Saabentzat diseinua eta moda bere pasioa dira, txikitatik amets egiteko soinekoak egitea zuen buruan. Horregatik, txikia zenetik josten hasi zen, bazekielako egun batean horretaz biziko zela. Eta bai, Elie Saab autodidakta da.

Ostadarreko kolore guztiak, distira elementu orokorra eta egile bakarra: Eli Saab. Feminitatea. Fintasuna. Egiten jakitea. Hitz horiek lotu eta Elie Saab diseinatzailearen lana deskribatzen dugu. Bere diseinuak emakume bakoitzaren onena azalarazteko eginak daude, eta hori da bere arrakastaren klabea. Bere diseinuak lehen aldiz aurkeztu zituenetik Parisen 2003an, urteak pasa dira, eta denborarekin ere fama lortu du. Zergatia erraza da: Inork ez du emakumea ezagutzen bera bezala.

1981ean Parisera mugitu zuen moda diseinua ikasteko, baina esan bezala, 1982an Libanora bueltatu zen bere lehen tailerra zabaltzera. 1997an Roman bere bilduma aurkeztu zuen lehen aldiz, eta hor hasi zen dena, izan ere, Moda Italierako Ganbara Nazionalaren italiar ez den kide bakarra da Elie Saab.

aurkeztu zuen, urte horretan GoiMailako Joskintza Ganbara Sindikala haien kidea izatera gonbidatu baitzuen. Gaur egun bere egindakoak mundu osoan zehar aurki daitezke, eta Beirut zein Parisen bere jantzi-dendak ditu.

40 urte bete zituenean fama lortu zuen, izan ere, 2002. urtean, Halle Berry oskar irabazlea jantzi zuen Oscar sarietarako. 2003. urtean Parisen bere goi-mailako joskintza bilduma

IZARREN LAGUNA

Hollywoodeko izar famatuak, gertaera glamurosoetarako Elie Saab diseinugilean ďŹ datzen dira. Eta nola ez dute egingo. Berari esker edozein festako dotore eta sexyenak izango dira. Diana Kruger eta Taylor Swift haien bezeroen artean daude, adibidez.

10


Azken kolekzioa

DISENATZAILEASTYLE

Distira, gazak, airea‌ horiek dira Elie Saabek egindako azken bildumaren giltzak

Inspirazioa 50 urteetako izarrak. Hori izan da Elie Saaben oinarria bere azken bilduma sortzeko. Gaueko jantziak, kolore deigarriak. Moreak, gorria, beltza. Betidanik emakumearen gorputza nabarmendu dituen koloreak. Motzak, luzeagoak. Guztiak askatasunaren sentsazioa ematea. Zoriontasuna, lasaitasuna, airea. Emakumea inoiz baino hobeago sentitzea. Hori izan da bere helburua, eta lortu du, ezta? Noski! Has gaitezen amesten beraz‌

11


DENDETAN...

! u z a z e s o er

STYLEDENDETAN

Stradivarius (8€)

Stradivarius (6€)

Zara (45€)

Blanco (25€)

Pull&Bear (18€)

Blanco (30€)

12

M

Hoss Intropia (32€)

ostaza kolorea, gorria, urdina, kolore argiak eta beste hainbat denda guztiak inbaditu dituzte. Jertse, soineko, kamiseta zein praka forman eros ezazu denboraldi honetan arrakasta izateko oinarrizko prendak. Hemen dituzu zure armairua betetzeko hainbat ideia!

Bershka (50€)

Zara (45€) Blanco (20€)

COS (38€)


LOREAK

Ez agurtu oraindik

U

da atzean geratu dela argi dago baina zergatik utzi armairuko atzealdean hainbat hilabeteetan maite izan dugun loredun jantzia?

Gucci jantzia (cpv); Zara jaka (12â‚Ź); Roger Viever zapatak (690â‚Ź); Gallo galtzak (cpv); Guess zorroa (cpv).

13


Gucci jantzia (cpv); Zara amerikarra (72â‚Ź); Gallo galtzak (cpv), Gucci zorroa (cpv).


Gucci jantzia (cpv); Marc Jacobs jaka (620â‚Ź); Gallo galtzak (cpv), Chanel zorroa (cpv).

15


16

Gucci jantzia (cpv); Burberry jaka (800€); Roger Viever zapatak (690€); Gallo galtzak (cpv), Dior zorroa (cpv).


UDAZKENERAKO

K A Z T L I G

EDERTASUNA STYLE

Udazken honetan, tendentziarik jarraituena ile orraztu gabea izango da, bai ile aske zein motots batean bilduta. Ile luzea zein laburra, ez du inporta luzera, ezta kolorea ere, denboraldi honetarako orrazkera da gakoa. Egunerako orraz ezazu ilea neska on bat bazina moduan, jantz ezazu diadema bat beste ukitu bat emateko zure lookari. Gauerako berriz, utz ezazu ilea airera ala ukitu rockeroago bat eman nahi badiozu egin ezazu tupe antzeko bat.

Makillajeari dagokionez, tonu neutroak eramaten dira oraingoan. Aurpegi garbia izango da udazkenaren gakoa, beraz ez bota kolorete gehiegi. Hori bai, eyeliner beltza erabili ezazu zure begiei indarra emateko, gauetan gehien bat. Ezpainei dagokionez, erabil ezazu kolore argiak edo arrosak, eta nahi izatekotan, egun berezietan, emaiozu indar gehiago kolore gorri ilunekin. Baita ere, masailalboa azpimarra ezazu zure aurpegia argalago irudi dezan.

2 1

3

6 4

5

1.Hypnose maskara, Lancomekoa (30€), 2.Nude paleta, Bobbi Brownekoa (45€), 3.Effet Faux eyelinerra, Yves Saint Laurentekoa (22€), 4.Sabrina ezpainetakoa, Narsekoa (18€), 5.Bronzing Powder hautsak, Bobbi Brownekoa (40€), 6.Silk Groom krema, Kielhsekoa (22.50€).

17


Denboraldi honetak

STYLE HIZTEGIA

B

iker. Termino ingeles hau estilo moterora dago lotuta. Hasiera batean bakarrik larruko jakak izendatzeko erabiltzen zen terminoa da, baina gaur egun moteroak erabiltzen duten edozein larru prendari egokitzen zaio, adibidez botei

C

lutch. Izen ingeles hau eskuko zorroei dagokie. Betidanik zorro mota hau ezkontza zein gaueko konjuntoei erlazionatuta egon da. Azken denboraldietan edozein momentutan ukitu ezberdin bat lortzeko erabili da.

B

F

ur coat. Euskaraz, hiledun larruzko berokia. Izen hau azken denboraldietan ikusi ditugun jaka hiledunei deritze. Edozein koloreko aizan daiteke, ile luze zein laburrekoa, baina beti sintetikoa.

F

K

lein urdina. Urdin indartsu eta bizia da kolore hau. Bere izena Yves Klein margolariari egiten dio erreferentzia. Klein urdina oso erabilia da gaueko arropetarako, eta modu dosiďŹ katu batean egunean erabiltzeko ere, modu batean indarra emateko jantzitakoari.

L

BD edo little black dress. Euskaraz jantzi beltz laburra litzateke. Coco Chanel diseinatzailea famatu bihurtu zuen 1920. urtean. Jantzi hau, korte arrunt eta laburrekoa izan behar du. Ideia hau da: jantzia iraunkorra, aldakorra eta erabilgarria izatea, kolore neutro batekoa. Beharrezkoa edozein armairuan.

18

L

S


ko

HIZTEGIA

HIZTEGIA STYLE

C

T

N

K

P

N

ude. Hitz ingeles honen esanahia biluzik da. Modan termino hau azal kolorearen inguruan hitz egiteko erabiltzen da. Arrosatik beixerako koloreak sartuko lirateke nudearen barruan. Makillajean aurpegi garbitu batera adierazteko erabiltzen da.

P

reppy estiloa. Badakizu nola janzten diren Amerikako batxilergo ikasle dirudunak? Preppy estiloaz hitz egiten dugunean, estilo klasikoz, garbiaz baina erosoaz ari gara. Estilo hau oso kontserbakorra da, bere espiritua dotoretasunarena da. Oso famatua egin da azken urte hauetan Gossip Girl serie amerikarrari esker, izan ere, bere protagonista Blair Waldorf preppy estiloan erregina baita.

S

kinny jeans. Gaur egun pitillo izenez ezagutzen ditugun galtzak. Galtza hauek oso estuak eta egokitzaileak dira. 80. hamarkadan izan ziren famatu eta bueltan etorri dira. Bikerrak bezala galtza hauek moteroekin edo heavy metalarekin erlazionatzen dira.

T

weed. Hitz hau tela mota bat izendatzeko erabiltzen da. Oso famatua bilakatu zen Coco Chanel eman zion erabileragatik, eta gaur egun negua igarotzeko prenda perfektuak dira tweed jakak, dudarik gabe.

19


Sarah Jessica Parker

Pierce Brosman

Greg Kinnear


STYLE  

Modaren inguruko aldizkaria

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you