Issuu on Google+

Sahats

2,5€

67. zbka 2010eko abenduaren 1a sahats.wordpress.com

Arrosadiako hamaboskaria

.6 “Yolanda, zergatik

zigortzen duzu Olentzero?” Pirritx eta Porrotxen iritzi artikulua

Goodbye British .7

Arrosadian haur-eskola berria eraikitzen ari dira eta herri mugimendua martxan jarri da eredu euskalduna aldarrikatzeko. Gaurko alean erreportajea eta batzordearen hitzak.

“Argi utzi dugu Arrosadiak euskalduna behar duela izan”

.12

Euskaraz Bai egunaren kronika

.11 Ezabaketa Astea

Euskal Herrian Euskarazek seiturik, hainbat ekintza egin dira auzoan ematen diren eskubide urraketak salatzeko

Eta beti bezala GAZTETXOko, Zer berri, Zenbat buru eta Karrikan


sahats: Manuel de Falla karrika 8 beheiti 31006 Iruñea.

argitaratzailea: IRUÑERRIKO KOMUNIKABIDEAK EM zuzendaria: IKER TUBIA zuzendaria@sahats.info zuzendariordea: HARITZ TELLETXEA

AURKIBIDEA Zer berri?

Hilabete honetan Arrosadian eta Iruñerrian gertatu denaren berri .4

telefonoa: 948- 235 231 faxa: 948 300 943 webgunea: http://sahats.wordpress.com erredakzioa: ANTONIO SAGASETA erredakzioa@sahat.info edizio arduraduna: LURDES BOUGART diseinua: NABARRERIA.COM maketazioa: IKER TUBIA laguntzaileak: IÑAKI ALDAYA, JON URRUTIKOETXEA, OIER ARANGUREN, ORTZADAR ERRAMUZPE, ANE ELIZONDO, IANIRE ARRETXE, IBAN MOLVIEDRO argazkiak: ION GARAY, IRATI ELIZETXE, MIKEL VALENTZIA publizitatea: publizitatea@sahats.info harpidetza saila: 948 235 235 lege gordailua: NA-0662/03 batzorde parekidea: 0712I84059

Erreportajea

Haur eskola berriari buruzko erreportajea. Batzordearen hitzak ere biltzen ditu .7

Euskaltzale

EHEren Ezabaketa Asteari buruzko artikulua .11

Karrikan

Auzo segurua da gurea? Kamerak behar dira? Karrikan aurkitu ditugu erantzunak .14

Zenbat buru...

Pirritx eta Porrotxek Iruñeko Udalari idatziriko karta eta Taxioren bineta .6

GAZTETXOko

Gazte Asanbladaren karta Narrazio lehiaketa Bitxikeriak .10

Kronika

Azaroaren 6an Euskaraz Bizi Eguna ospatu zen auzoan .12


zer berri?

EHEren txirrindula mar eta Txantrean

Ezabaketa Asteari amaiera emateko E martxa antolatu zuen Iruñerrian. Arr ziren, bidean ezabaketak eginez.

az Bai r a k s u E ko Arrosadia atu zen p eguna os en

itu ak bildu z rrale a z lt a k s u a e la auzoko k. Pintxo lehiaketa oaren a z e b o r te Ur esta jok Solaskilo rrikoia n aldeko b e euskarare an zen Zabaldin, h i r iz eta afa kastatsua egin zuen EHEk ari amaiera emaa n aurkezpen n auzokideek. Egu min peñan. te u e z F an r ere izan in zuten S g e a s a p u teko ga

Arros

Zer b

Iruñ

900 euroko isuna ezarri diote Piru Zabalzari “irainengatik”

Del Burgori “txorizo” esateagatik paratu diote isuna ezker abertzaleko kideari. Hasieran absolbitu egin zuten, baina errekurtsoak epaiketa errepikarazi zuen.

4

Pirritx eta Porrotxek irriz bete zuten Anaitasuna Olentzeroren alde

Pailazoek Olentzerorekin batera estreinatu dute Ongi Etorri Pupu eta Lore ikuskizuna, Iruñeko Anaitasuna kiroldegian. Iruñerriko herri eta auzoetako Olentzerozaleek eta pailazoek antolatutako emanaldia, irrien besta mundiala bilakatu da, lagun bihurri eta kilikagarriak eta gonbidatu bereziak izan direlarik bertan. Bertaraturikoek ozen kantatu diote Maite Zaitut Oloentzerori


gaurkotasuna

rtxan Arrosadian hasi n akitu zen

Euskal Herrian Euskarazek txirrindula rosadian hasi eta Txantrearaino joan

4 urte eta erd iko zigor Iñaki Marin a ra ezarri diote uzoko preso Iñaki Marin et a Iker Aragu ari

sadian

berri ??

asek 4 urte eta dute kale borrok erdi a Octvio Martikor ekintzetan parte hartzea lepo ko kondena bete beharko raturik eta 2 ur enak. Tribunal te etxean ezker abertzalearen ak frogatutzat eman du delitua koa Diego propaganda au Xabier Arina et rk itu ondotik. Ib Araguasen a polizialean atxi Imanol Salinas absolbituak ai lotutako gaztea izan dira, hond Moreno, k. ar operazio

ñerrian

Olentzero kalejirak antolatzeko baimenak eskatu dituzte auzoetako koordinadora kulturalek

Gora Iruñea! Kolektiboak jakinarazi du auzoek elkarrekin egin dutela Olentzero kalejira ospatzeko baimen eskaria “arazorik izan ez dadin”. “Udalari eskatzen diogu ahalik eta azkarren erantzun dezala, gutienez bi eguneko margenarekin”, esan dute prentsaurrekoan. Joan zen urtean Arrosadia, Donibane, Errotxapea eta Txantreako Olentzero kalejirak debekatuko zituela iragarri zuen, ETAko kideen “aldeko manifestazioa” zirela argudiaturik. Bestalde, Mendillorri, Iturrama, Etxabakoitz, Azpilagaña eta Sanduzelaiko kalejirak poliziaren zaintzapean ospatu ziren. Neurri hauen eta Udalak paratzen dituen traben aurka agertu dira beti auzoetako koordinadora kulturalak.

5


zenbat buru

Iritzia

Pirritx eta Porrotx Iruñeko Udalari

Mendi gailurretan elurra, kalean argi distiratsuak eta etxeetan mukizapiak eta gabonetako oporren usaina nagusi diren sasoi honetan, pailazoak urtero Olentzerori laguntzen jarduten gara.

Gauza jakina da gure ikazkin maitea zahartzen ari dela, baina ez du erretiroan pentsatzen, ez alajaina! Lanean darrai, beti alai, pipa irribarretik zintzilik duela. Zorionez, geroz eta gehiago dira Olentzerori marrazkiak eta eskutitzak bidaltzen dizkioten haurrak, eta horiek irakurtzen laguntzen diogu guk, bera bista galtzen hasia baita, eta musu gorrien gainean ipintzen dituen betaurrekoak ez dira nahikoa ilusioz beterik euskaraz idatzitako mezu politak behar bezala ikusteko. Eskuak ere, eta hatz okertuak, ikatzak aspaldi belztu eta laztu zizkion, eta horregatik, opariak biltzen ere laguntzen diogu. Ez da lan makala Olentzerorena! Halere, guztia prest izaten du gabon gauerako, eta iluntzean tokian tokiko haur, gazte eta helduekin osteratxoa egitea oso gustuko du: kantari, gaztainak banatzen ditu eta haurrek sekretutxoak xuxurlatzen dizkiote, eta muxuak eman eta jasotzen ditu. Hain da maitagarria! Horregatik, Yolanda, ez dugu ulertzen Iruñean zer-

Komikia

6

gatik ezartzen dizkiozun Olentzerori hainbeste debeku eta traba, halako ibilbide eta ordutegi estuak, horrenbeste polizia kaleetan eta hainbat isun auzotarrei. Azken finean, zergatik zigortzen duzu Olentzero?

Buruari bueltaka aritu gara, eta azalpen bakarra topatu dugu: Ez duzu Olentzero ezagutzen. Horregatik, proposamen bat egin nahi dizugu, oraindik garaiz zabiltza eta: aurten, bidali eskutitza zuk ere Olentzerori, ziur berak irakurriko duena, eta gabon gauean, bihotz oneko jentil euskaldun honek bisita egingo dizu. Nahi baduzu, ilundutakoan, belar ondu pixka bat utzi astoarentzat, eta baxoerdi bat Olentzerorentzat, eta deskuiduan ikusiko bazenu, esan «kaixo eta eskerrik asko», berak ere bene-benetan eskertuko dizu eta. Hori bai, opari bakarra eskatu, Olentzerok eta astoak erreuma dute eta! Gainera, etxe guztietara iritsi behar dute. Maite zaitut! ozen kantatu diogu Olentzerori denon artean Anaitasunan eta ozenago kantatuko diogu Eguberrietan. Espero dugu Iruñeko Udalak ere aurki Olentzeroren lagun egingo direla, gu bezala.

Pirritx eta Porrotx


Haur eskola euskalduna eraikitzeko lanetan hasi dira Arrosadiako euskaltzaleak. Eredu euskalduna eskatuko duen plataforma sortu berri da.

Goodbye, British


erreportajea

2011. ikasturterako irekirik izanen da haur-eskola berria

bide horretan hezkuntza dugu biderik eraginkorrena. Hezkuntza euskaldunak baizik ez du bermatuko euskal herritarron alfabetizazioa. Alberto Catalanek hori badaki, eta horregatik paratu ditu ahalegin oro euskal hezkuntza oztopatzean. Hezkuntza elebidunak goiti egiten ari zela konturaturik, euskara baztertu eta atzerriko bigarren hizkuntza bat barneratzen duen eredua asmatu dute. British eta TIL ereduak ditugu, ingelesa eta espainola uztartzen dituzten eredu arrotzak. Eremu euskaldun d eritzoten Haur eskola berria eraikitzen ari dira oraindik horretan ere, horregatik ibiltzen dira hain sutsu- euskarari dagozkion orduak ki euskararen zabaltzea oztopatu murriztu nahi dituzte ingelesaren nahian. Komunikabideak, osasun eta azken finean espainolarenzerbitzuak, administrazioa, lan- mesedetan. mundua eta hezkuntza erdalduna Testuinguru honetan, Arrosadian nahi dute unionistek. Horretan Hello Azpilagañak joan dihardu Miguel Sanz Nafarroa zen ikasturtean eskariaren Garaian eta Patxi Lopez Euskal %21a (19 haur) baizik ez Autonomia Erkidegoan. Zer esanik ez Sarkozy buru duen zuen izan British ereduak Frantziako Gobernuak indarrean duen lege linguistiko-genozida, eraikitzera doazen haur-eskolak euskararen existentzia justuki kezkaturik dabiltza herritar batonartzen duena. zuk. Iruñean ia ez dago aukerarik Euskara zabaltzea izan behar du haur-eskola euskalduna aurkitzegure helbururik nagusiena, eta ko, baina ingeles-espainol elebitaEuskal Herrian aunitz izan dira bertako berezko hizkuntzari egin zaizkion erasoak urteetan zehar. Egun ere bere horretan diraute erasook, izan ere, hizkuntza baita nazioaren oinarririk sendoena. Etorkizuneko euskal Estatuari kohesioa eta egonkortasuna emanen dion tresna dugu euskara. Kolonizatzaileek hori badakite eta

Argazkia: Hello Azpilagaña

suna ziurtatu nahi duen eredua hainbat auzotan aurki dezakegu. Hello Azpilagaña, Hello Donibane, ... Hello aunitz eta kaixo gutxi dugu Iruñean. Arrosadian ere haur-eskola berria eraikitzen ari dira, baina oraindik ez dute azaldu zein izanen den bertako hizkuntza eredua. Baina Nafarroako Gobernuaren curriculuma ikusi baizik ez dago haien asmoak zein izanen diren igertzeko. Dena-den, nahiz eta oraindik ez den jakina etorkizunean Hello Arrosadia -Hello Milagrosa ziurrenik- izanen dugula, auzokide euskaltzale batzuk hasi dira mugitzen. Egoerak kezkatzen ditu, eta bertan izanen den eredua dena delarik ere, haur-eskola euskalduna eskatzeko bildu dira. Eragile ezberdinek osatu dute afera honi helduko dion batzordea eta jadanik badute manifestua (ikus heldu den orrialdean). Orain borroka hau gizarteratu eta haur-eskola euskalduna lortzea geratzen da. Horretarako, auzokideek baturik behar dute, Arrosadia euskaldunaren bidean denok baikara beharrezko. UPNren nahia ezagun dugu, haureskola berria 2011. urtean martxan izanen dela ere. Orain, auzoaren erantzuna baizik ez da geratzen: Good bye british, ongi etorri haur eskola euskalduna!


gaurkotasuna

B a t z o r d ea r e n i d a t z i a Arrosadian eta oro har IruĂąean euskarak bizi duen egoera tamalgarriak kezkatzen gaitu. Gure hizkuntzaren normalizazio prozesuan hezkuntzak jokatzen duen papera ezinbestekoa da, eta horregatik haureskola euskalduna aldarrikatzeko plataforma eratzea beharrezkoa ikusi dugu. (...) Horrek eraman gaitu Arrosadiako talde eta eragile euskaltzaleak bildu eta haur-eskola euskalduna aldarrikatzeko batzordea sortzera. (...) Auzoko haurrek erdaraz baizik ezin dituzte hasi haien ikasketak eta Hegoalde ikastetxera pasatzen direlarik, gabezia linguistiko bat dute. Arazo hau konpontzeko haur-eskola euskaldun bat beharrezkoa dugu. (...) Administrazio honek inposatu nahi duen eredu arrotzari ezezko borobila eman behar zaio, euskarazkoari lehentasuna eman diezaion eskatuz. Ingelerazko “Hello!â€? haur eskoletan matrikulazio minimoak betetzen ez dituzten bitartean, gurasoen euskararen aldeko apustua geroz eta handiagoa da eta eskariari ez zaio erantzuten. Honengatik guziagatik, honako hau exijitzen diogu Nafarroako Gobernuari:

1 . Euskaldunduko duen eredua paratu dezan Arrosadian eraikitzen ari diren haur-eskola berrian. British ereduaren porrota onartu eta euskarazko ereduari lehentasuna eman behar zaio. Auzoak merezi eta behar du haur-eskola euskalduna. 2 . Haur-eskola demokratikoa izan dadin, hau da, gurasoen behar eta nahiak errespetatu ditzan. Horren barnean kokatzen dugu ere gurasoek haien seme-alabak euskaraz hezteko duten beharrari erantzutea. 3 . Gure auzoan ditugun gainontzeko haur-eskolek ere euskarazko eredua izan dezaten. Euskal herritar garenez gero, euskara ikasteko eskubidea dugu eta berau bermatu beharra dago. Gainera, kultura maila handiagoa izanen dute haurrek eta eredu elebidunak onurak ekarriko dizkie haien heziketa prozesuan. Gure helburuak lortze bidean, hainbat mobilizazio eginen ditugu. Auzokide orori luzatzen diogu gurekin elkarlanean aritzeko gonbita eta bidenabar mobilizazioetan parte hartzera animatu nahi ditugu. Arrosadiak merezi duelakoz, guk haur-eskola euskaldunari BAI! behar eta nahi!


GAZTETXOko

A.G.A. Autogestio Priektuaz: Arrosadiako Gazte Asanbladak 2010eko plan− gintzaren oinarrian Autogestio Proiektua izan du. Arrosadian gaztetxe autogestiona− tu bat eratzea du helburu, gazteon arteko komunikazioa sustatzeko, gazte mugimen− dua indartzeko eta bizi eredu alternatiboe− tan sakontzeko. Azaroan zehar Autogestio Proiektua Arrosadiako kolektiboen artean aurkeztua izan da. Gero, Udaleko gaztediaren batzor− dean aurkeztua izan da. Udalak baina ezezkoa eman du, autoges− tioari bizkarra emanez. UPN eta CDNren esanetan Arrosadian ez dago lokal hutsik egitasmoa aurrera eramateko. ANVk, NaBaik eta IUk, berriz, proiektuaren ingu− ruan eztabaidatzeko lantalde bat sortzea proposatu dute. Udalaren jarrera ikusirik, Arrosadiako Gazte Asanbladak alternatiba bakarra du gaztet− xea eskuratzeko: OKUPAZIOA.

Bazenekien... auzoko ikastetxeen pareko zebrabideetan krokodiloak margotu dituztela?

AMULETU MAGIKOA

Duela urte asko, oihanean, Josu izeneko mutil bat, 15 urtekoa abenturazalea bizi zen. Egun batean, pirata batzuk derrigortu zuten Josu altxor bat bilatzera. Hasi zen bilatzen, hasieran tuntunarena egiten; gero, hasi zen ongi bilatzen oihanetik, matxete bat, mapa bat eta errifle bat hartuta oztopoak saihesteko. Pasa ziren 3 aste piratak sartu ziren oihanera baina Josu zuhaitz batean ezkutatu zen. Halako batean, hartu matxetea eta pirata bati bizkarrean sartu zion. Honen arropa jantzi eta piraten kapitainarengana joan eta esan zion Josu hilda zegoela. Kapitaina joan zen begiratzera eta ondoren, Josuk sartu zion matxetea bizkarrean. Egun batean hil zituen pirata guztiak eta berriz altxorraren bila joan zen. Aurkitu zuen altxorra 20 metro neurtzen zuen zuhaitz batean eta hasi zen eskalatzen. Baina ezin zuen igo. Begiratu zuen motxilan; bazuen arnes bat eta bota zuen. Hasi zen eta eskalatu zuenean, ondoren, hartu altxorra, ireki eta amuleto magikoa aurkitu zuen. Gero esan zuen Josuk "konbertitu gepardo batean". Ondoren, atera zen oihanetik, hartu zuen itsasontzi bat eta etxera joan zen. Aingeru J.O. Hegoalde Ikastola

ANIMA HADI! Parte hartu Sahatsek antolaturiko narrazio labur lehiaketan. Oinarriak:

Bidali zure lana -Lanek ezinen dituzte 1600 karakterehonako helbide- tik goiti izan. ra: -Gaia libre izanen da. Manuel de Falla -Lanek originalak beharko dute izan. karrika 8, baxua. 31005 Arrosadia, Iruñea. edo erredakzioa@sahats.info

Irabazleak 450 euroko balea jasoko du Elkar megadendetan erabiltzeko eta parte-hartzaileen artean Elkar argitaletxearen liburu sorta jasoko du etxean.

10


Ezabaketa Astea iragan du EHEk

e u s k a lt z a l e

Azaroan zehar egindako ekimenek euskararen “zapalkuntza” agerian utzi dute Arrosadian eta Euskal Herrian

U

rtero bezala EHEk Ezabaketa Astea egin zuen, euskaldunok paisai linguistikoan ere gure “hizkuntza eskubideak bermatuak izan daitezen galdegiteko” asmoz. Iruñean eta Donostian hasi zen Ezabaketa Astea hilaren 20an eta 27an Ziburun eta Donibane-Lohizunen akitu. Salaketa tenore honi hasiera emateko elkarretaratzea deitu zuen Euskal Herrian Euskarazek UPNk hiriburuan duen egoitzan eta PSEEEren egoitzaren parean Donostian. Goizeko 12:00etan kalejirak egin zituzten bi hiriburuetan 'Hizkuntza zapalkuntzaren aurrean eskola euskalduna!' lemapean eta 12:30etan izan ziren elkarretaratzeak. Nafarroako Gobernuak egun aplikatzen duen hizkuntza politika etnozida salatu eta eskola euskalduna aldarrikatu ditu EHEk. 31 urte daramatza EHEk Euskal Herria berreuskalduntzeko bidean urratsak ematen; 30 urte luze, euskaldunon hizkuntza eskubideen aurkako erasoak salatzen, euskararen normalizazio prozesuan akuilu lana egiten, euskaraz bizitzeko hautua hedatzen eta herritarrei ibilbide horretara atxikitzeko dinamikak eta espazioak

eskaintzen. Halarik ere, duela 31 urte EHE sortzera eraman zuten funtsezko arrazoiak, tamalez, arnas betean direla egun esan behar dugu. Euskal Herrian oro har eta Nafarroan bereziki euskaldunak bigarren mailako herritarrak gara. Sasi-elebitasun suntsitzaile batek gure hizkuntza bigarren plan batean paratzen du hizkuntza inperialistaren mesedetan. Bigarren mailakoak garela diogu administrazioan euskaraz solasteko eskubidea ukatzen zaigularik, medikuari mina non dugun euskaraz ezin diogularik azaldu, unibertsitatean edo lanbide heziketan euskaraz ikasi ezin

dugularik, epaiketetan erdaraz mintzatzera behartzen gaituztelarik, hedabide euskaldun eta erdaldunen balantzan aunitzengatik galtzaile ateratzen garelarik, karriketan barna paisai linguistiko arrotza dugularik eta, batez ere, gure herritarrekin gure hizkuntzan solasteko paradarik ez dugularik. Euskal Herrian Euskarazek egoera

Euskalduntzen ez duten eskolak ere markatu egin dituzte.

horiek guziak eta izaten ahal diren guziak salatzen ditu urtean zehar eta euskaldunon hizkuntza eskubideen alde borrokatu. Azaroa heltzen delarik, paisai linguistikoari so paratzen gara, izan ere, errotulazio erdaldunak aski garbi uzten du ez garela Euskal Herri euskaldunean bizi. Karriken izenak, herri-lanetako iragarpenak, oinarrizko kontsumo produktuen etiketak, errezetak, epaitegietako ebazpenak, erakundeetako formularioak eta abar luzeegi bat, erdara hutsez agertzen zaizkigu edonon, eta batzuetan, euskararentzat irain diren itzulpen kaskarren ondoan baizik ez dira agertzen, kasurik onenetan. Horrek guziak erantzuna behar duela uste du EHEk eta horren kariaz egiten da urtero Ezabaketa Astea. Herri eta auzoetan kalejirak, txirrindula martxak, ... antolatzen dira aste honen barnean eta hizkuntza eskubideak urratzen dituzten seinaleak edota lekuak markatu. Euskaltzale aktiboak ere, norbanako gisa, aritzen dira ezabaketa lanetan, beti ere segurtasun indarrek eskura dituzten oztopo guztiak jarriko dituztela ahantzi gabe.

Arrosadiako Ezabaketa Astea iruditan

UPNren egoitza pareko kontzentrazioa goiti. Eskuinean Arrosadian egindako ezabaketak

11


kronika

Eguraldi onak alaitu zuen Euskaraz Bai eguna Urteroko pintxo lehiaketa arrakastatsuan Euskal Herrian Euskarazek irabazi zuen lehendabizikoz

H

otza nabaria zen egu- eta epaileek ez zuten lan erreza naren lehendabiziko izan onena hautatzeko tenorean. orduetan, baita ilundu Ofizialtasunerantz lasterketan zuelarik ere. Hala ere, karrikara ari ziren barraskiloek, ofizialtaatera ziren Arrosadiako euskalt- sunaren aldeko manifestariak zaleak Euskaraz Bai eguna zituzten animatzen. Bi pintxo ospatzeko asmoz. Goizean hauek lortu zituzten hirugarren hamaiketakoa izan zen eta lehenbiziko postuak hurreSahatsaren plazan. Antzararen nez-hurren. Lehenbiziko aldiz joko erraldoia prest zen, baina Euskal Herrian Euskarazek lau haurrek baizik ez zuten parte- lortu zuen garaipena, izan ere, hartu. Dena-den, gogotsu ibili hondarreko urteetan maila ziren lauak antzaratik-antzarara, makala eman baitu. Bigarren kasila bakoitzean froga bat egi- saria AEK euskaltegiko talde nez. Haurrendako prestatua zen batek eskuratu zuen, beraz, aurgoiza, helduak bien bitartean ten ez da saririk izan Zabaldiko pintxoak prestatzen ari baitziren. sukaldari finendako. Beti ezin Eguerdi aldera da ta! Zabaldi Kultur Solaskilo, Arrosadiako Bazkaldu eta lauak punEuskal Herrian eta Kirol elkartuan zirelarik, Solaskilo Euskarazek prestatu- jokoa izan zen estreinetea prest zegoen tako jokoa da urteroko pintxo koz Zabaldin bertan. lehiaketa arraArrosadiako Euskal kastatsuari heltzeko. Orotara Herrian Euskarazek prestatutako hamar bat pintxo aurkeztu ziren jokoa da hau, trivial joko ezagu-

Txan Magoak zur eta lur utzi zituen Zabaldin bilduriko haurrak.

nean oinarritutakoa. Partaideek sei gaztatxo lortu beharko dituzte, galderei egoki erantzunez, imintzioka edo hitz debekatua erran gabe. Euskal Herriaz, euskaraz eta auzoaz galdetu zieten, kantuan ere ibili ziren eta irriak izan ziren nagusi garagardo artean jokatu zen partidan. Azkenean denak garaile, taldeen arteko lehiak alde batera utzi baitzuten jokalariek haien artean laguntzeko. Nagusiak jokoan zirelarik, haurrek ere izan zuten gozatzeko aukera. Txan Magoak emanaldia eskeini zuen Zabaldin bertan, baina gela handian. Bere magiarekin txunditurik utzi zituen guziak, baita Pintxo lehiaketa Zabaldi KKEn izan zen. Epaimahaiak txapelduna izendatu ondotik pintxo guraso batzuk ere. Adiadi egon ziren jana izan zen auzokideendako.

12


gaurkotasuna

Goiti ikus daitekeenez jende aunitz bildu zen Euskaraz Bai Eguneko afarian. Ezkerretan joaldunetako bi kide haien pintxoa prestatzen eta Euskal Herrian Euskarazek prestaturiko aperitifa beste argazkian. Hondarreko honek irabazi zuen lehiaketa lehenbiziko aldiz, orain arte Zabaldik eta AEK-k lortu baitute garaipena.

Arrosadiako haurrak, trukoaren zuten, agian nagusiek beldur bila agian edo ikusten ari zirena handiagoa zioten zezenak botatzen zituen zuziriei. sinetsi ezinik bestelaz. Arratsaldeak aitzinet egin zuen Euskaraz Bizi egun honetan programatutakoa burutu ezin zen hainbat ekitaldi bertan beheiti arren. Oierren ongi etorriaren geratu ziren, afariko karaokea kariaz, Independantza taldea bezala. Hala ere, peñan bildutako hankamotz geratu zen eta kaleji- lagunek gogotsu egin zuten kanta mikroaren hutsunea ra txistulariekin gaindituz. Bapo egin zen azkenean. “Argi utzi dugu Hala ere, zahar eta Arrosadiak euskalduna afaldu eta gaupasari ekin zitzaion gazte dantzan ibili behar duela izan” Oskiak paratutako ziren auzoko plaza musikarekin. berrian. Giroa berotzen hasia zen jadanik eta Orduan ere izan zen mikroa hartu zezensuzkoak eman zion falta eta kantatzera ausartu zenik. zitzaion txinparta. Haurrak korri- Antza, karaokeak ezin izanen du ka ibili ziren Albeniz karrikan falta heldu den urtean. zehar, gurasoei lerdea zeriela. Gauak luze jo zuen, musikarik Batzuek tabernan sartzea erabaki gabe ere goizaldean baziren

dozena bat gazte parranda akitzeko gogorik ez zutenak. Euskal Herrian Euskarazek positiboki baloratu du iragan euskara eguna.”Euskaraz Bai egunean argi utzi zuen Arrosadia euskalduna behar duela izan”, esan dute bertako kideek. Beste behin joan zaigu euskararen eguna eta orain Olentzero kalejira prestatzea dagokio Arrosadiako Kultur Koordinadorari. Trabak izanen dira seguruenik, baina urtero bezala auzoa karrikara aterako da, baimenarekin edo bera gabe. Izan ere, hori baita auzo hau berezi egiten duena, bestak herritik eta herriarendako prestatzeko duen gaitasuna.

13


karrikan

Edorta Albeniz

falta eta hori ezin da onartu. 2 Kamerekin ez da konponduko segurtasun falta sentimendu hori. Kamerek balio al dute bortxaketa bat saihesteko? lapurreta bat ekiditeko? Kamera zer da ba, zaintzaile bat? Ez dut uste hori denik arazoari eman beharreko aterabidea. Uste dut beldurrez itzuliko garela etxera beti, izan ere, hain dira handiak hedabideetan aditzen diren astakeriak... 3 Ez dakit, baina zerbait falta dela dirudi. Nik adibidez nire aisialdia ez dut auzoan pasatzen, normalean alde zaharrera goaz. Baina normala da, izan ere, San Fermin pe単az gain deus gutxi baitago gazteendako. Bueno, gazteendako eta baita helduendako ere. Hala ere, ez nioke garrantzi handirik emanen. Guttinakaguttinaka apalduz doaz Iru単eko auzoak, lotarako auzoak bihurtzen ari dira. Baina alde zaharra inoiz baino biziago dago. Ez dakit, nik ez dut deus faltan sumatzen.

1 Arrosadia ez bada segurua poliziaren presentzia itogarriarengatik da. Ez dago karrikan barna lasai ibiltzerik, beti baitaude itzuliak ematen eta noizean behin gazteoi identifikatzeko eskatuz. Bestela nik ez dut uste Arrosadia ez denik segurua. Nik behinik behin ez dut arriskurik sumatzen. Agian gauez izan daiteke beldurrez etxeratzen denik, sistema patriarkatu honek eragiten duen terrorea beti hor dago. Baina ez nuke esanen arriskutsua denik gauez auzoan ibiltzea. 2 Iru単eko Udalak ohituak gaitu horrelako neurriak hartzera. Badakigu segurtasuna aitzakia erraza dela kamerak paratu eta bidenabar auzoa zelatatzeko. Hemen arriskuan gaudenok ez gara auzokideok, Udala eta haien sistema baizik. Ez dute nahi auzoko gazteok mugi gaitezen, ez dute nahi bestelako mundu batengatik borroka dezagun. 3 Faltan dudana haurrendako alternatibak dira. Aita naizen heinean, nire seme-alabek kezkatzen naute. Haiekin edozer egiteko auzotik atera beharra dago eta horrek auzoko bizitza apaldu egiten du. Badakit zaila Jose Antonio Zabaltza dela eta Kultur Koordinadorak lan handia egiten 1 Ez dakit, ez dut pentsatzen auzo arriskutsua denik. dituela Euskararen Eguna, Olentzero, Inauteri zein bestetan. Baina egun puntualetatik at, ongi legoke ere Are gehiago, auzo lasaia dela esanen nuke nik. haurrendako tailerrak edo edozein Gehienbat hori da auzo honetatik G A L DE R A K ekintza prestatzea. gehien gustuko dudana, lasaitasuna 1 Pentsatzen duzu Arrosadia dela nabarmena. Bai, egia da geroz eta atzerritar gehiago dagoela, baina ez dela auzo segurua? horrek ez du esan nahi gure segurta2 Udalak kamera gehiago suna kolokan denik. Imajinatzen dut paratuko dituela iragarri du, hori dela auzokide aunitz kezkatzen duena, inmigrante kopuruaren igoera. zer iduritzen? 3 Arrosadian zer da faltan Bestalde, egia da ere gauez ez dagoela sobera argirik auzoko txoko bastansumatzen duzuna? tetan. Horrek beldur dezake gauez etxera bakarrik doan edonor, baita etxean zain dituenak ere. Nik bi haur ditut eta hazten direlarik badakit kezka izanen dudala karrika beltz hauetatik itzuli behar badute. Miren Iribarren 2 Kamerak paratzea alternatiba bat da, baina ez dut 1 Ez dakit segurua denentz, baina sarri ni ez naiz uste horrekin aski denik. Lehenesten dut karrikak seguru sentitzen. Batez ere etxera bueltan, parrandahobeki argiztatzea. Erran dudan bezala, argi falta da tik itzultzen naizelarik. Arrosadia auzo beltza da, esan auzo honetan segurtasun falta iradoki dezakeena. nahi dut, iluna. Ez dago sobera argirik eta horrek Beraz, kamerak paratu nahi badituzte, para ditzatela, segurtasun falta iradokitzen du. Normalean saiatzen baina argi gehiago ere. 3 Ez dut deus falta duenik. Besta arrakastatsuak ditu naiz bakarrik ez bueltatzen. Hala ere, pentsatzen dut ere estereotipoek gidatzen dutela askoren segurtasun eta egun horietaz aparte ongi dago auzo lasaia izatea. falta. Badira etorkinei egozten diotenik segurtasun Nik behinik behin ez dut deus faltan sumatzen.

14


Abenduaren 15eko Sahatsen

heldu dena

Auzoko ekintzak prestatzen dituen Kultur Koordinadorari elkarrizteka eginen diogu.

Horra, horra, Olentzero badator Abenduaren 18an Hegoalde Ikastolako haurrak Olentzerori bisitan joanen zaizkio eta bidenabar haien kartak emanen dizkiote eskura. 23an, berriz, Olentzerok bisita itzuliko die eta auzoko karriketan barna ibiliko da. Gaztainak, txistorra, salda, musika eta giro ezinhobea...

Eguberritan zer? Alternatibak, tailerrak euskaraz, ... aurten ere ez dago aspertzeko aitzakiarik

15



Sahats