Page 1

kooltura

92.zbka-2,60â‚Ź 2010eko abendua www.kooltura.com

+Errautsak antzezlana aurkeztu dute

+Gaztemaniak! berpiztu da

+Asteko estreinaldiak


31

kooltura antsoain 1 31014 iruñea t. +34 948 12 19 76 kristobaldegi 14 20014 loiola donostia t. +34 943 44 44 22 info@kooltura.net publi@kooltura.net m. +34 696406396 www.kooltura.net argitaratzailea / publisher: eragin.com · komunikazioa eragin sll editore / editor: iñigo martínez zuzendaria / director: koldo almandoz diseinu burua / head of design: martin etxauri zuzendari komertziala / comercial director & publizitatea / publicity: arantza subiñas diseinua / design: martin etxauri, unai abarzuza, marisa mantxola sonia beroiz, angel burgaña, igor astigarraga, ekaitz auzmendi, ainara gorostiaga, aritza rueda itzulpenak / translations: smiley, amaia orella ale honetako kolaboratzaileak / collaborators this issue: arkaitz billar, kristina goikoetxea, myrian gartzia, funtsak, harkaitz cano, nora izagirre, eider rodriguez, ale honetako argazkilariak / photographers this issue: the balde crew, pedro de la cruz, ivan crespo, izaskun yanguas inprimategia / printed at: espacegrafic The Baldek sortutako eduki guztiek honako lizentzia pean daude: Aitortu-EzKomertziala-LanEratorririkGabe 2.5 Espainia Aske zara: lan hau kopiatu, banatu eta jendaurrean hedatzeko ondorengo helbidean zehazten diren baldintza zehatzetan: http://www.thebalde.net/lizentzia


Aurkibidea:

Bero-beroan.4 Aste honetan zer?.6 Literaturia.8 Entzun.10 Modazulo.12 Coolfilm.14 Zer-non.15

3


bero-beroan

Breakonstage Apirilak 24 egiten dituenean, Bilboko La Casillan egoteko ahalegin guztiak egingo ditugu. Europako breakdance lehiaketa eta erakusketa garrantzitsuenetakoa ospatuko da bertan, eta, urtero lez, kale artearekin zerikusia duten hainbat jarduerez gozatzeko aukera izango dugu bertara hurbiltzen garenok. http://www.breakonstage.com

El estafador Komiki mundua teknologia berrietara zein modu egokian eta naturalean egokitu daitekeen frogatzen duen webgunea da El Estafador. Zenbaki bakoitzean gai bati heltzen diote, eta egileek gai horren inguruan marrazten dituzte euren komikiak eta tirak. Harpide garenetik (musutruk da) hurrengo "estafaren" zain egoten gara.

Bilboko Kafe Antzokiak 10 urte Abenduaren 15ean Kafe Antzokiaren 10. urteurrena ospatzeko jaia egingo dute. Abenduaren 15a baino lehen eta ondoren ere, urte osoan bezala, baina urteurrena gogoan, ekitaldi mordoa antolatu dute Kafe Antzokian. Antzerkia, kantua, dantza eta bertsoak izango dira besteren artean. Egitarau osoa aurkituko duzu www.kafeantzokia.com-en.

4

Land-art Ikusgarritasunaz gain, arte mota honek naturarekin eta naturaren ideiarekin egiten duen lotura interesgarria eta modernoa iruditzen zaigulako. Koldo Mitxelenak arte jarduera hau jorratzen duten artisten lanak erakutsiko dizkigu erakusketa berezi batean. Eta ez, poliziak sasi artean duzun marihuana baratze hori harrapatzen duenean land art dela esateak ez du zure ipurdia salbatuko.

Pitagorasen txokolatea Enric Rovira txokolategilearen eskutik, eta Enrique Zuazua matematikariaren laguntzaz, Santos Brega単ak eta berak zuzentzen duen Laia estudioak Pitagorasen Txokolatea sortu du. Txokolate honen berezitasuna? Forma ezberdina baina pisu bera duten txokolate zatiez eginiko tableta. http://www.laiaweb.com


aste honetan zer?

Belaunaldi baten errautsak

6

Errautsak antzezlana aurkeztu berri dute Le Petit Théâtre de Painek, Artedramak eta Dejabuk elkarlanean. Luhusoko Harri Xurian muntatu eta estreinatu ostean azaroan Euskal Herria zeharkatuko dute, oholtzatik oholtzara belaunaldi oso baten ametsen errautsak banatzen. Odei hil da. Lagun talde bateko zazpigarren kidea. Haren gorpua barnean duen kutxa ikus daiteke oholtzaren erdian. Haren lagunak, berria jaso eta gutxira, traje zurrunez jantzita joango zaizkio, begiak beltzez kristaldurik. Belaunaldi bereko sei lagunek azken agurra emango diote, oholtzako airea apurka eta kantatik kantara beteko duen festa gorabeheratsuaz. Azkenean ez dugu jakingo Odeiri buruz mintzo diren, edo haien gaztetako ametsen, ideien eta oroitzapenen errautsez. Ainara Gurrutxaga, Ander Lipus, Manex Fuchs, Miren Gaztañaga, Urko Redondo, Ximun Fuchs. Oholtzatik oholtzara ikusi ahal izan ditugun aktoreak denak. Igor Elortzak eta Unai Iturriagak inprobisazioari esker idatzi dituzte antzezlaneko hitzak. Bada antzerkiaz gain elkartzen dituen gauza ugari: belaunaldi berekoak dira, eta haien mamuak gonbidatu dituzte oholtzara, festa betean. Ximun Fuchsen esanetan hori bera izan zen Errautsaken hazia: “Zer egin dugu gure ametsekin? Erraten ahal da Euskal Herria dela kasik Europako azken lekua non 70eko hamarkadako

ideologia transmititu zaion gure belaunaldiari. Iraultzan sinesten da kasik oraindik. Espainian eta Frantzian gure belaunaldikoak zinikoak dira, beharbada izanen dute ekologismotik zerbait. Gure belaunaldiak zer atxiki du jaso duen horretatik? Izan ere, bada distantzia bat ideia horiek izatearen eta errealitateko bizitzaren artean”. Hari horretatik uztartuko dira pertsonaien behinolako gogoak, asmoak, harremanak eta porrotak. Pertsonaia bakoitzak badu bere perfila: hipotekatuta bizi dena, gaztaroan bezala geratu dena, euskaldun bidaiaria, herritik mugitu gabe geratutakoa, euskaldun perfektua… Hala ere, denok izan dezakegu bakoitzetik zerbait. “Guztietan ezagutzen dugu gure burua nonbait, baita publiko bezala ere”. Antzezlanean gorpua dagoen kutxa erabiltzeko modua zuzenean dago lotuta Lekeitio inguruko Kaxarrankarekin, eta haren sinbologia erabiltzeaz gain Odei bera metafora ere bat izan liteke. “Zer da 35 urte ditugularik errausten dugun gure belaunaldiaren ondasun hori, zer abandonatzen du gure belaunaldiak?”. Gogoetarik badago Errautsaken hondoan, baina oroz gain teatroa da, bizia eta dinamikoa. Ximunen ustez, ez dute eskainiko erantzunik. “Ez dugu aski distantziarik, hainbat ate ixten dira eta gero berriz ireki.

Azkenean pailazoarena egiten dugu, hori baita gure lana”. Pailazoa edo are, bufoia, Manexek dioenez: “Gure buruaz trufatzen gara. Zernahi gisaz, distantzia bagenu ere, demagun 40 urte barru, orduko gazteek pikutara bidaliko gintuzkete. Jendeak gure krudeltasunari esker irri egiten badu, horrek ekarriko du erantzun sorta bat”. Bost euskalki eta batua, koadrila berean Ximun Fuchsek aktore lana betetzeaz gain antzezlana zuzendu ere egin du. Berak antzeztutako Juglarea, puta eta eroa bakarrizketa etortzen ahal zaio gogora ikusleari, kutxa baitzen orduan ere oholtzaren ardatza. Manexek iradokitzen duenez, teatroa mugimenduan dagoelako da teatro, bilakaeran dagoelako. “Badira seguru beste antzezlan batzuen arrastoak ere”. Juglarean Ximunek hiru bakarrizketa bildu zituen, bakoitza euskalki batean. Errautsaken kasuan sakondu egin da teatroa eta euskararen arteko harremanean, pertsonaia bakoitzak bere euskalkia baitu. Ximunek dioenez, hasieran batua eta zuka hitz egiten saiatu ziren. “Zerbait falta zuen hitzak, azken finean bakoitzak beretik ematea. Hartu dugun bideak batetik dakar metafora kutsua indartzen dela, ez delako horrelako koadrila asko egongo Euskal Herrian. Nire ustez publikoaren entzumena behartzen du horrek. Bestetik indar berezi bat: azkenean


hika egiten dugu denok eta horrek panpina laborategiaren baitan hainbat ikuskizun sortu dute, azkenak hurbiltasuna ematen dio lanari”. Gizona ez da txoria eta Azken portu. Mendebaldekoa, erdialdekoa, nafarFuchs anaiak Antton Lukuren eskutik lapurtera, nafarrera, zuberera eta murgildu ziren antzerkigintzan, batua lagun talde berean. Manexek Ximunek zortzi urtez kolaboratu du oroitzen duenez haiek bizi izan dute zuzendari modura hark bultzatutako antzeko egoerarik: “Iparraldeko ikaseskola antzerkietan, eta Manexek toletan baziren zuberotarrak, nafaLipusekin batera sortu zuen Aulki rrak, lapurtarrak… baita bizkaitarrak hutsa. Ez dirudi erraza ibilbide pertere, errefuxiatuen seme-alaba anitz baitzen. Batzuetan baziren ikasten sonal sakona duten aktoreak uztartgenituen hitz berriak, baina ez dugu zeak, baina Ximunek dioenez erabaki kontua da: “Arriskurik ez bada plazer sekula izan hizkuntza arazorik”. Funtsezkoa izan da, nolanahi ere, Igor gutxi aktorearentzat. Aitzinatzen ez Elortzaren eta Unai Iturriagaren lana, den aktorea gibelera doa. Eta aitziaktoreek inprobisazioetan sortutakoa- natzeko behar dira mundu berriak ri forma ematerako orduan. Ximunek deskubritu. Hori egiten saiatzen gara. aitortzen duenez gidoi moduko bat Zuzendaritza marrazkia da, koadroa, egina zuten aurretik, aktoreen lanean baina aktoreek egiten dute antzeroinarriturik. “Laster konturatu ginen kia”. ez garela oso idazle onak. Horrelako Ximunen esanetan Errautsaken antlagun talde bat elkartzen delarik, zezteko moldean badira bi ardatz: haien artean errateko moldeak ego- naturalista bata, eta modernoagoa ten dira, istorio komun bat antzeman bestea. “Denak gara mozorrotuak gorbatarebehar zen mintzatzeko kin. Horren moldean. Hurbiltasunak ”Arriskurik ez bada plazer gutxi sinbolika da dakarren goxotasuna, ziraktorearentzat. Aitzinatzen ez orain heltoak…”. Antzezlanaren den aktorea gibelera doa. Eta duak garearimarekin jarraitzearren, aitzinatzeko behar dira mundu la, gizarteberen belaunaldiko bertberriak deskubritu. Hori egiten ratuak, solariak bilatu zituzten saiatzen gara. “ jende norlan hori egiteko. malak… “Iparraldeko teatro benetan moduek badute moldeehori onarttan eta publikoarekiko zeko zailtasunak ditugun arren (kar harremanean loturarik bertsolaritzarekar)”. Hortik tiraka teatroaren ohiko kin”. moldeetatik hartu dute aktore-koroaEta kantua ere ez dabil bertsotik urrun, aktoreek doinuz lotuko baitute ren erabilera, eta hura hausteko eta nabarmentzeko akzioa. “Kantuak haria dira antzerki kontrakotasunak modua. guztian. Horrek biltzen gaitu oraindik, horrek permititzen du talde bat berriz Antzerkia ikusteko ohitura dugunok eraikitzea, eta aldi berean memoria ohituegiak gaude agian, horretara lan hori egiten da: badira kanta tradi- ohitzerik baldin bada, euskara artifizionalak, eta bestetik Kortatu, zialean taularatutako arima eskaseko Hertzainak, Itoiz, La Polla… haiek lanak ikusten. Errautsakek hortik atekantatzean guztioi etortzen zaizkigu ratzea lortuko du beharbada, baina Manexek ezin hobeto laburbiltzen du oroitzapenak”. oinarrian dagoena: “Talde ezberdinak Teatro moduak Estetika eta lengoaia propioen bidean elkarrekin lan egitean bada Euskal urteetako lana egin duen aktore tal- Herrian euskaraz antzerkia egitearen dea zuzendu du Ximun Fuchsek. gogo eta balorez beteriko asmo inteLipusek eta Gaztañagak Antzerkiola lektual anitz, baina aldi berean, Imaginarioarekin besteak beste, badugu ostatuko mozkor zale zenbaiBabiloniako Loreak antzezlana taula- ten arteko konplizitate hori taula gairatu zuten duela urtebete eskas. nean, badugu plazer astapito bat Redondok eta Gurrutxagak Dejabu elkarrekin lanean”.

7


literaturia

"Stock 13"- Edorta Jimenez

Sexua, literatura, musika, zinema, esperientzia pertsonalak, fikzioa, janaria‌ batu ditu mundakarrak azken eleberrian. Tabuak eta gizartearen hipokresia biluzten ditu, askorentzat, soilik azalari erreparatuz gero, probokatzaile ere izango den lan honetan. Lumari zorrotz, umorez eta ironiaz heltzen dio, sexu jolasak natural azalduz. Gutxi batzuen laguntzarekin bidea urratu du Jimenezek, beste idazle batzuk eta irakurleak bide horretan pausoak ematera gonbidatuz. Adi Mikel Alonsok argazkietan janariari emandako ukitu erotikoari.

"Gauaren sakonean" - Haruki Murakami (Itzultzailea: Ibon Uribarri)

Literatura garaikideko idazlerik iradokitzaileenetarikoa da Haruki Murakami japoniarra. Dama sentibera baten bizipen gazi-gezak dakarzkigu oraingoan Tokio Blues zirraragarriaren egileak. Kafetegi batean liburu bat irakurtzen ari da Mari herabea. Bakardadea lagun. Gauerdian. Takahashi gaztearekin, ametsaren gatibu dirudien ahizparen lagun musikariarekin, egingo du topo bertan. Surrealismo bitxiz zipriztindutako eleberri ilun bezain poetikoa da.

8

"Zulo bat uretan" - IĂąigo Aranbarri

2003 urtea. Itoizko urtegia bete aurret eta hilerriak ere hustu egin behar! Kaze ko emakumezko baten berri izango du tako pertsonaia eta istorioek sigi-saga e ro. IĂąigok Aranbarrik denboran aurrera bora baita gako edo zulo nagusia, laster ten denbora hori bera.


tik, inguruko herriak husteari ekin diote etari batek kanposantutik at lurperatuta, Juana Ardanaz‌ Eleberri berezi honeegiten dute, ihesi bezala, behin eta berrieta atzera ibiltzen gaitu, etengabe; denr urak irentsiko duen herri bati ukatu dio-

"Katu jendea"- Eider Rodriguez

"Gauzak esateko baino gehiago, gu garena estaltzeko makineria bihurtu dugu hitza. Zenbat eta trebeagoa izan horretan, orduan eta itxura hobea emango dugu". Gogoeta horretatik abiatuta idatzi du Errenteria-Oreretako Eider Rodriguezek Katu jendea ipuin bilduma. Desirarekin, edertasunarekin edota diruarekin antzera jokatzen dugula azaldu du idazleak. "Inork gutxik aitortzen du ederrago edo aberatsago izan nahi duela, nahiz eta askok hori buruan izan. Ukazioaren bidea hartuta erosoago sentitzen gara maiz".

"Atsekabe zaitut"- Irati Jimenez

Bilboren zati ezkutua azaleratu du Jimenezek. Erdi gizaki erdi katu direnek txakurrak dituzte atzetik, katuek atsekabea landatzen baitute hiritarren bihotzetan. Emek ezin du gehiago, lehen ez bezala, jendeari zoriontsu izatea eragozten dietela sentitzen baitu. Bere bizitza aldatzeko adorea bilatu bitartean, parrandan eta sexuan aurkituko du babesa, bai baitaki aldatzeak heriotza ekar liezaiokeela.

9


entzun Gaztemaniak! errautsetatik berpiztu da

Iaz bizitako krisia gaindituta abian da musika esperimental eta alternatiboaren urteroko topaketa: Gaztemaniak! Urte amaiera bitarte Gipuzkoako hainbat txokotan hemengo eta kanpoko taldeak entzuteko aukera paregabea. Gaztemaniak! programaren aurtengo edizioa martxan da, eta horri esker, musikazaleek normalean entzuten ez dituen hainbat estilo oholtza gainean entzuteko aukera izango dute. Ondorengo asteetan New Yorkeko The Drums eta Japoniako Osaka Monoaurial taldeen zuzenekoak ikusi ahal izango dira, besteak beste. Programak lehen urratsak eman zituenetik gorabehera asko izan ditu. Hasieran musika emanaldiez gain hainbat ekimen egiten zituzten, komikiak, fantasia eta beldurrezko zinema maratoiak edo maketa lehiaketak, kasu. Gaur gaurkoz kontzertuetara mugatzen da programa, nahiz eta Gaztemaniak! solasaldia deritzon iniziatiba martxan jartzeko asmoa badaukaten. Edorta Bergua programaren arduradunak zertan datzan azaldu du: “Bi saio dinamiko izango dira eta horietan izen handiko musikari, kritikari eta blogariek hartuko dute parte. Musikaren inguruko gaiak izango dituzte hizpide; hala nola, musikaren zabalkundea edo norberaren musika sustapena kudeatzeko bideak”. Zarautzen edo Hondarribian gauzatuko dira saio horiek.

“Ekimena martxan jarri genuenean ohartu ginen gazteei begirako musika eskaintzari dagokionez gabezia zegoela, musika ez-komertziala entzuteko aukera murritza baitzen”, dio Berguak. Hutsune hori bete asmoz jaio zen proposamen berria duela hamasei urte, eta hortaz, denbora honetan guztian helburu nagusia musika ausarta eskaintzea izan da. Forkik dio programatzaileek sekula ekarriko ez lituzketen proposamenak aukeratzen saiatzen direla. “Xedea jendeari gauza berriak eta ezezagunak erakustea da”. Horretaz gain, tokian tokiko musikari gazteei izen handiagoa duten taldeekin oholtza elkarbanatzeko abagunea ere ematen die ekimenak. Izan ere, hautatzen duten Euskal Herriko talde bakoitzak kontzertu batean telonero aritzeko parada du. Aurtengo ediziorako hamahiru kontzertu antolatu dituzte, iaz baino bi gutxiago. Peachy Joke, Grises, Gora Gora Kids edo Gas talde gipuzkoarrek joko dute, besteak beste. Datozen kontzertuei begira jarrita, urriaren 29an Arrasateko Amaia Antzokiko hallean Dan Baird & Homemade Sin arituko da eta, azaroaren 9an, Gipuzkoako hiriburuan, The Drums. New Yorketik datorren talde gazte hori egun puri-purian dago. Azaroaren 24an, aldiz, Osaka Monoaurial japoniarren txanda izango da. Musika beltza egiten dute, soula eta funka uztartuz.

10


“Irla izan” ***** Anari Zuri-beltzezko Zebra haren ostean, Irla Izan koloretsua iritsi zaigu eta, ezbairik gabe, azkena gailentzen da. Izan ere, askotariko hamar kantu hauen konposizio eta jotze maila ikaragarria da; hitzak ahaztu gabe, zoragarriak. Anarik, gainera, arriskatzea atsegin duela eta musikari inkonformista dela erakutsi du lan honetan -beti ere bere betiko diskurtsoa saldu barik-. Hala, Distantzia kantuan -disko honetako doinurik onena80ko hamarkadako Rock Amerikar Berriaren zantzuak entzuten dira, eta Isla doinuak pop izpiak aireratzen ditu. Iazko euskal diskorik onena izan zen, Akauzazteren baimenarekin. Biak ala biak Azkoitikoak.

“Hesiaren beste aldean” *** Norte Apache Selektah Kolektiboak diskoa kaleratu eta hamar urte igaro direnean, hesi asko botatzeke dago oraindik Euskal Herrian. Zorionez, Norte Apache bezalako taldeak arduratzen dira bide iluna argitzeaz. Rayco, Imanol, Aitor, Ibon eta egitasmo honetan parte hartu duten gainerako lagunek, konpromisoaren bidetik, hausnarketarako deia egiteari eutsi diote, sentimenduz bustiriko kantuokin. Aldarrikapen mezuak zabaltzea helburu duen rap gordin eta zuzena da eta, hortaz, euskarazko rap musikak badu itxaropenerako arrazoirik. Hala ere, oraindik asko dago irabazteko eta hori ongi dakite lanean dihardutenek.

“Fosbury” **** Inoren Ero Nik Aro digitalean binilo eta grabaketa analogikoak berpizten ari direla dirudi. Emaitzak ez dira beti guztien gustukoak izaten, batez ere ohitu gabeko belarrientzat. Has zaitezte, bada, entzumena trebatzen horrelako lanez gozatzeko. Soinu gordina, etxekoa, urruneko ahotsak, kontrabaxua, eta lirika eskaintzen ditu Inoren Ero Nik, inongo lotsarik gabe, eta musikarien talentuaz baliatuz. Babarrunetik urrundutako platera hard-core nostalgikoentzat; baina... nor ez du baretzen adinak eta esperientziak?

11


botak: 65€

12

Gerrikoa:22€


modazulo

Poltsoa:26â‚Ź

13


coolfilm

Scott Pilgrim vs. the World

Zuz: Edgar Wright. Akt: Michael Cera, Mary Elizabeth Winstead, Chris Evans. Scott Pilgrim gaztea Ramona Flowers ilegorria limurtzen saiatuko da, baina ez du lan erraza hartuko, horretarako botere bereziak dituzten neskatxaren zazpi bikote ohiak gainetik kendu beharko baititu. Oinarri duen komikiari guztiz fidela da filma, planoak komikia bailira errodatuta daude, onomatopeia idatziak konstanteak dira, eta borroka eszenek ere bideojokotik ateratakoak dirudite. Umorea eta akzioa uztartuta, denborapasa. Nowhere Boy

Zuz: Sam Taylor Wood: Akt: Aaron Johnson, Kristin-Scott Thomas, Thomas Sangster. Julia Blaird arrebaordearen memoriak oinarri hartuta, John Lennonen gaztaroa erakusten digu filmak; The Beatles sortu aurretiko garaiak, hain zuzen. Eta, batez ere, Lennonen izaeran eragin handiena izan zuten bi emakumeen izana azpimarratzen da: ama Julia alai eta txoriburua alde batetik; eta mutikoa bide zuzenetik hezten saiatu zen izeba Mimi, bestetik. Musikariaren bizitzako unerik ezezagunenak ezagutzeko aproposa. Bonappetit

Zuz: David Pinillos. Akt: Unax Ugalde, Nora Tschirner, Guilio Berruti. Unax Ugaldek Daniel gorpuzten du, Thomas Wackerle txef entzutetsuaren Zuricheko jatetxean lanpostua lortu duen sukaldari bilbotarra. Ibilbide profesional arrakastatsua lortzeko bidean, baina, Hanna jatetxeko sommelier erakargarria ezagutuko du. Amets profesionala edo ametsetako emakumea? Horra gazteak egin beharko duen hautua. Malagako Zinema Jaialdian aktore onenaren saria jaso zuen Ugaldek.

Room in Rome

Zuz: Julio Medem. Akt: Elena Anaya, Natasha Yarovenko eta Enrico Lo Verso Ana eta Natasha dira zinema zuzendari donostiarraren azken pelikulako protagonistak. Espainiarra da bata, eta errusiarra bestea. Patuak Italiako hiriburuko hotel batean elkartuko ditu biak, eta maitasunak harrapatuta geratuko dira, nahiz eta badakiten ordu gutxiren buruan nork bere etxera bueltatu beharko duela. Pasioa eta erotismoa dira pelikularen bi osagai garrantzitsuenak.

14


zer non

1

Larunbatean izango da, 16:30ean hasita. Dj Etxekok eta Juantxok -Glaukoma Sound System taldeko abeslaria- girotuko dute txapelketa. Txapelketan parte hartzeko izena eman behar da larunbatean bertan, 16:00etan. Donostiako Slap eta

2

Parte hartu nahi dutenek eposta bidali behar dute bakarrizketak@gmail.com helbidera eta izen-abizenak jartzeaz gain, aurkeztuko duten bakarrizketaren nondik norakoak azaldu beharko dituzte. Abenduaren 17a da izena emateko azken eguna. I.Bakarrizketa lehiaketa Parte hartzaileek urtarrilaren

24tik otsailaren 25era bitartean aurkeztuko dituzte bakarrizketak Amasa Villabonako Gurea zinema aretoan; 10 eta 15 minutu artekoak behar dute izan, eta edozein gaik eta generok balio du. Hiru sari banatuko dituzte lehiaketa amaitutakoan. Irabazleak 800 euro etxeratuko ditu, biga-

Datorren larunbatean,abenduak 4, hasiko da Durangoko Liburu eta Disko Azoka. Landako guneko standetan kuxkuxeatu eta gustuko euskarazko liburu, disko eta bestelakoak erosteko parada ez ezik, musikaz gozatzeko egunak ere izango dira. Koolturak horretaz gozatzeko aukera emango

dizu. Hiru kontzertutarako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu. Zure izen-abizenak zozketa poltsan sartzeko, emaila bidali besterik ez duzu kooltura@kooltura.com helbidera abenduaren 2a baino lehen zure izen abizenekin eta telefono zenbakiarekin.

Tolosako Nimbin dendek emango dituzte sariak. Egun osoz graffiti erakustaldia izango da eta gauez, NaizRoxa eta Cohen taldeek joko dute.

Zinemak eta animazioak izango dute tokia Nontzeberrik antolatutako lehiaketan, ohi bezala, baina horretaz gain eta berrikuntza gisa spot lehiaketa ere izanen da. Gaia librea da, baina aurkezten diren lanek originalak behar dute izan; aurten egindakoak, alegia. Otsailaren 25a da lanak

3

entregatzeko azken eguna. Zinemako eta animaziozko lan onenei: 2.000na euro; bigarren saria -kategoria bakoitzean-: 1.500 euro eta hirugarren saria -maila bakoitzean ere-: 900 euro. Euskaraz egindako onenaren egileak 1.000 euro poltsikoratuko ditu.

4


kooltura  

kooltura aldizkaria

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you