Page 7

TRUKATZEKO OHARRAK 2. DIRURIK GABEKO EGUNA 2010eko urriak 23 www.dirurikgabekoeguna.tk dirurikgabe@gmail.com Mahaia badaukazu edo hurrengo apirilaren 23an Plaza Berrian egongo bazara, hona hemen trukea egiteko oinarrizko arauak eta azken gomendioak: - Mahaia eskatuz gero, zure lekua zein den jakiteko Info mahaiara etorri . Zure truke ordutegia bukatzean, mahaia utziko duzula jakinarazteko pasatu berriro, beste inork erabili ahal izateko. - Gauzak trukatzeko mahaia eskatzean ezin zara berandu etorri. Elkarrekin geratu garen orduan ez bazaude, eskatutako mahaia galduko duzu beste pertsona batek okupatzeko. - Mahaia izatekotan, ekarri izara, manta edo zapi handia mahaia apaintzeko. Zure lekua pertsonalizatu! Horrela, gainera, azpiko partea estalita geratuko da biltegi moduan erabiltzeko. - Euri

ala eguzkiaren kontrako karpatxo bat ekarri.

- Bakoitzak ekarritako eta trukatutako gauzak zaindu behar ditu. Trukea edo truke azoka bukatu eta gero, dena bildu beharra dago. - Arropa garbia: Arropa ekartzen baduzu, ekarri garbi. Zaharra izatea edo apurtuta egotea berdin da, baina kontuan hartu baldintza higienikoak. - Apurtuta dauden gauzak espezifikatu behar dituzu, norbaitek hartu nahi izan ditzakeelako. Kontuan hartu. - Denbora trukeak posibleak dira, noski. - Liburuak truka ditzakezu, baina zure liburu bereziekin “liburu askapena� (BookCrossing) egin dezakezu. (info: http://www.bookcrossing-spain.com/). - Zure trukatzeko gauzen argazkiak bidali, gero blogean jartzeko. Handiak badira, bidali aurretrukeak sortzeko. Kasu honetan ere, argazkiak Truke Azokara eramatea komenigarria izango da, egun horretan hainbesteko pisurik eraman behar ez izateko. - Azoka bukatutakoan, mahaiak biltzeko momentuan laguntza eskaini nahi digun jendeari eskerrak ematen dizkiogu! - Autoz etortzen bazara, Boluetako aparkalekua doan erabil daiteke, gero Casco Viejo geltokirako metroa hartu.

¿Cómo organizo un mercado de trueque?  
¿Cómo organizo un mercado de trueque?  

Algunas pautas de como organizar un mercado de trueque en nuestros barrios y pueblos.

Advertisement