Page 1

ortzadar

deia.com

larunbata, 2013ko abenduaren 28a. 336 zenbakia

euskal kulturaren kolore guztiak KOMIKIAREN HONDAKINEN ORAINA PROBETXUA Ahul baina konplexurik gabe agertzen da euskal komikigintza

Hitza, gorputza eta bideoa, Astiz eta Ayerberen azken lan poetikoan

-- 4-5. orrialdeak --

-- 7. orrialdea --


02 // Ortzadar

Larunbata, 2013ko abenduaren 28a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

literatura

Joera berriak euskal saiakeran EHUko Euskal literatura sailak liburu berria publikatu du. Bertan, euskal saiakeraren ezaugarri orokorrak agertzen dira: endogamia, ‘inpresionismoa’, argitaletxeen apustu arriskutsua, ikuspuntuen aniztasuna...

UXUE RAZQUIN

EE

USKAL literatura sailak bultzaturiko ikerketa lanaren emaitza da Egungo euskal saiakeraren historia. Periodo jakin batean literaturak zer aldaketa izan dituen aztertzea dute jomuga. Urtero ale ezberdinak egiten dituzte (narrazioa, nobela, poesia…), guztiek egitura berbera aurkezten dutela: alde batetik, sarrera orokor bat eta, bestetik, obra jakin batzuen analisia. Sarreran, gaiaren ikuspegi historikoa ematen da detailerik garrantzitsuenak bertan islatuz. Azalpen teorikoa ematen da; zer den, zer ezaugarri dituen. Gero, obrarik esanguratsuenak ikusteko tendentzia berdinak agertzen zaizkio irakurleari. Aurten, saiakerari tartea luzatu diote: “Zenbait idazle hautatu ditugu. Horien artean, Sarrionandia, Perurena, Azurmendi, Jon Alonso, Arantxa Iturbe,… denetarik hautatu dugu gure asmoa ikuspegi zabal bat ematea izan delako”, azaltzen du Fco. Javier Rojok, ikerketa lanaren arduradunak. Aztertutako obren artean zaharrena Joseba Sarrionandiaren Ni ez naiz hemengoa (1985) izan da eta berriena Anjel Lertxundiren Eskarmentuaren paperak (2009): “Azken finean, 80ko hamarkadatik gaur egun artekoa egin dugu”.

izan daiteke, beraz, ikerketa lanarekin alderatuta, eduki dezakeen desberdintasun bakarrenetarikoa: “Norberaren iritzia, esperientzia eta ikuspuntua beharrezkoa da”. Hirugarren ondorio bat ere aipatzen du: saiakera sendoak, zurrunak, ondo antolatuak jada ez direla egiten. Egun, saiakerak “inpresionistagoak” direla dio; hots, idazleak gai batetik bestera egiten du salto, narrazioak tesiarekin batera tartekatzen dituela. “Egungo saiakera postmodernoa dela esan dezakegu egitura aldetik, zatikatua, horrek ere obran kontraesanak agertzea ahalbidetzen duela”, gaineratzen du ikerlariak. Baina euskal saiakeraren alorrak aurkezten duen arazo bat ere aipatzen du tartean: “Endogamikoak gara. Euskal kultura bakarrik axola zaigu. Oso arraroa da, esate baterako, Japoniako zineari buruzko saiakera bat ikustea. Editorialek publikatzen dutela esan dut lehen. Baina azken finean, nork idazten du Japoniako zineari buruz euskaraz, gaztelerazko laburpen bat ez dena? Horixe da planteatzen zaigun arazoa. Gure zilborrari begira bizi gara”. Horretaz gain, gatazkarena ere askotan agertzen den gaia da. Hirugarren multzo bat ere badago: modernitatea versus tradizioaren arteko tirabira. Azken honetan, ekologiaren adibidea aipatzen du Rojok: “Modernitateak eskaintzen dituen aukera guztietatik idazten da saiakera ekologiaren alde. Kontraesan horiek ez zaizkio jendeari gustatzen. Niri gustatzen zaizkit”.

Genero zehaztugabetzat hartzen dute saiakera. Ez da soilik iritzia ematea, bada, Rojoren arabera genero honen barruan narrazioak ere aurki ditzakegu: “Batzuk ipuintxoak dira, eta horiek ideia bat plazaratzen dute. Ipuin horiek ideia batzuen adibidetzat har daitezke”. Euskal generoan murgildu ondoren, gauzak ilunago gelditzen zaizkiola dio alearen arduradunak.

Endogamiatik joera berrietara

LOGIKA EDITORIALIK EZ Halere, zenbait ondo-

rio atera dituzte ikerketa lan honetatik: lehenik, saiakerak 2000. urtetik aurrera izugarrizko garrantzia hartu duela. Argitaletxe guztiek saiakera bildumak argitaratzen dituzte. Logika editorial batetik begiratuta, ez daukala zentzurik dio: “Euskaraz gutxi saltzen dira liburuak, eta saiakera ez da gehien saltzen den generoa. Baina, halere, ateratzen dira. Ekonomikoki ez da errentagarria”. Halaber, urte hauetan produkzio ikaragarria izan dela esaten du. Bigarrenik, ikuspegi zabalak eskaintzen dira saiakeretan. “Euskal literatura kanpotik oso monolitikoa dela esaten digute, baina ez dauka ezer ideia horretatik. Gai berbera izan daiteke, bai, baina idazle bakoitzak ikuspuntu ezberdinak jorratzen ditu”. Saiakerak aurkezten dituen ezaugarriei dagokienez, Rojok nitasunaren garrantzia azpimarratzen du: “Saiakeran derrigorrezkoa da”. Izan ere, genero zehaztugabe honetan idazten duen subjektua ezinbestekoa da. Hori

Etorkizuneko joera berriak izan ditu mintzagai Javier Rojok. Ez dituela iragarpenak egiten dio baina bere esanetan, mundu zibernetikoak eta nortasun berriak bezalako gaiak izango dira hemendik aurrera lekua hartuko dutenak euskal saiakeretan. Izan ere, orain artekoa aztertu ostean, euskal literatura endogamian behin eta berriz erortzen dela dio: “Une konkretu batean eskaini zezakeen gauza bakarra gatazka zen. Kanpotik begiratzen zigutenean, bi gauza eskatzen zizkioten euskal literaturari: tipikotasuna (hots, gure tradizioa) eta gatazka. Momentu hori pasa da”. Euskal nobelan gertatzen ari den fenomenoa saiakeran ematen ari dela azaltzen du adituak: “Eleberrietara Gerra Zibileko oroitzapenak ekartzeak saturatu egiten nau. Horietako bat irakurtzen dudanean, esaten diot nire buruari: berriro!”. Bernardo Atxaga, Ramón Saizarbitoria, Arantxa Iturbe eta Joseba Sarrionandia.


Larunbata, 2013ko abenduaren 28a

Ortzadar // 03

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski IRITZIA

Zaharrak berri UXUE APAOLAZA

AA

ZKEN astean asko esan da denboran atzera egin dugula, eta ez da Deloreana errealitatean sortua izan delako, Justizia ministroak lege oroitarazlea aurkeztu duelako baizik.

El Paisek 1976an beren astekariaren lehen alean portadara eramandako istorioa berreskuratu du; Abortar en Londres; izenburuak argumentua guztiz argitzen du; narrazioa itogarria da. Eta maleta batzuk beste batzuetara garamatzate, eta ni, noski, nire lehen gaztarokoetara, Egunero hasten delako-ra; 1969an argitaratu zen Saizarbitoriaren obra, eta bat batean, egia dirudi iragana itzultzen ari dela. Liburuaren 40. urteurrenean, Hernandez Abaituak artikulu bat argitaratu zuen nobelaz Argia astekarian; bukaera aldera zera dio: Zoritxarrez liburuaren gaia ez da modaz pasatu, zeren-eta abortatzeko eskubidea debekatuta baitago oraindik estatu askotan, eta legeztatuta dagoen batzuetan oztopo handiak ezagutzen ditu. Onar dezagun, batzuetan desatseginagoa da espainiar izan behar hau bestetan baino, eta izan zen une bat, motza, zeinetan 4 meses, 3 semanas y 2 días bezalako pelikulak atzerriko herrialdeetako kontuez ari balira

bezala ikusteko tentazioa izan baitzitekeen, Errumania, eta beste garai batekoak, 80ko hamarkada. Salbu bageunde bezala.

paternalismo hori ere gure burmuineko geruzaren bati ezaguna egin zaio, iraganetik baletor bezala.

Idurre Eskisabelek ere idatzi du gaiaz Berrian, Ahopera izenburupean; lehenago aipaturiko Abortar en Londres-en ez bezala, Eskisabelenean Londresera eginikoa aurreko isiltasunak hitzez betetzen hasteko bidaia askatzailea da; Halaxe askatu ziren ahopetik eta jabetu ziren ahotsaz. Horixe eraman nahi du berriz ahopera Espainia neofrankistak. Eta orainaldira gakartza aurrizki batez, oraindik nobelarik ez duen orainaldira. Ez da gure uteroekiko Amabirjinak berearekiko zuen erabaki gaitasuna izango dugula bakarrik, ez da bakarrik eroaren eta gaixoaren paperera itzuliko garela, ezta osasun publikoa bezalako kontzeptuak guztiz baliogabetuko direla ere, edo plazer sexuala zigortuko digutela; ez, gainera, ez digute gerra guri zuzenean deklaratu ere, gu, emakumeak, subiranotasun gabeko kolonia bat gara; adin txikiko izango gara zahartu arte, Ana Mato eta Cristina Borboikoaren modalitatean; zigor kodearekiko ardurarik izateko ezgai gara; zigortuko dutena, medikua; heldu bat. Eta

Ez da gaurko Espainia ordukoa denik, baina ordukoak irauten du eta ez da berria, eta Afrikan ehizan, hormigoiz mozkorturik, JMJk antolatuz… itxaron du botere diskretuan, berriro distira egiteko; nahasten gaituena gauzak izen berriez mozorrotzeko ohitura da, frankista ezin esana (neo-rik gabe nire ustez, hausturarik gabeko jarraipen).

SALDUENAK

Fikzioa

Asko esan da denboran atzera egin dugula, eta ez da Deloreana errealitatean sortua izan delako, Justizia ministroak lege oroitarazlea aurkeztu duelako baizik

Eta aizue, behin iraganak berreskuratzen jarrita, egin dezakegu ariketa vintage bat erdibideko pausotzat, azken aldian gorputzak askotan eskatzen didana (nire kabuz independentziak deklaratzen hasi baino lehentxeago); baina ez gaitezen hamarkada gutxi batzuekin konforma, azken batean Gallardon ez dabil hemeretzigarren mendetik urrun; atzera gaitezen Foru Paseraino; onartzen da, baina ez da betetzen. Legeak ez ditu konpetentzia autonomikoak urratuko, baina giza eskubideak bai, eta ez dut libururik aholkatu behar horiek ere gure eskumen direla argumentatzeko.

Ez Fikzioa

1. Nevadako egunak

4. Jesusen haurtzaroa

1. Hiztunpolisa

4. Eguberria

Bernardo Atxaga. Pamiela.

Coetzee, J. M. Meettok.

Jon Sarasua. Pamiela.

Juan K. Igerabide/ Elena Odriozola. Nerea.

2. Xume. Laboa Zumetarenean

5. Hezurren ondarea

2. E. H.-ren historia laburra

5. GAL 30 urte

Dolores Redondo. Erein.

Iñaki Egaña. Txertoa/Abarka.

Eider Goenaga. Berria/Elkar.

2. Hobe isilik

3. Kaliforniakoak

6. Euskal Herria kantuz

Garbiñe Ubeda. Elkar.

Asun Garikano. Pamiela.

Hainbat autore. Baigorri argitaletxea.

Hainbat autore. Elkar.

3. Euli-giro Uxue Alberdi. Susa.

ITURRIA: Elkar.

ERAKUSLEIHOA ALDIZKARIA

‘Behinola’ Askoren artean. Galtzagorri elkartea. 64 orr. 10 euro.

Galtzagorriren ahalegin berritua Haur eta Gazte Literaturari buruzko ‘Behinola’ aldizkariak aro berria hasi du. Galtzagorri Elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailaren laguntzarekin argitaratzen duen aldizkariak aro berria hasi du; 28. zenbakia kaleratzearekin batera aldizkariaren itxura aldatu dute, bai diseinuari dagokionez, baita aldizkariko atalei dagokienez ere. Beraz, zenbaki berriari erreparatzeko aitzakia ugari dago.

ZALDI EROA

HAUR LITERATURA

GAZTE LITERATURA

‘Zabor mutantearen misterioa’

‘Argazki albuma’

Carlos Freire. Ilustrazioak: Alfonso Martínez eta Pedro Pablo Moreno. 80 orr. 11 euro.

Antxon Kazabon Amigorena. Elkar. 78 orr. 8,80 euro.

Jolastu eta ikasteko bidea

Iraganaren itzalak egiten du min

Lau kale katuk, Fiz, Carlocho, Felisa eta Nébedok, hieroglifiko arraroak dituen botila bat aurkitzen dute janari soberakinen artean. Mezu misteriotsuaren egilea nor den jakiteko, abentura ugari bizi, istorio entretenigarriak entzun eta birziklapenaren munduaren sekretuak ezagutu beharko dituzte. Jolasean aritzeko eta aldi berean ikasteko liburua duzu honako hau, 10-12 urteko haurrentzat aproposa.

Ander trantze zail bat igarotzen ari da Aintzane ezagutu duenean, bera baino hamar urte zaharragoa den erizaina. Harreman berri horri esker berreskuratuko ditu bizipoza eta alaitasuna. Egun batean, Anderrek bere argazki albuma elkarrekin ikustea proposatuko dio Aintzaneri. Argazkiak ikusiz, besteak beste, aurrez bikote zuen Maddirekin izandako zenbait bizipen ilunen berri eman beharko dio Anderrek.

Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Bingen Zupiria Ardura: Iñaki Mendizabal Elordi (mendi@deia.com) Koordinazio lana: Amaia Santana (asantana@deia.com) Diseinua: Jesús Santamaría Zuzenketak: Iratxe Gaztañaga Maketazioa: Naroa Etxebarria Portadako irudia: Dani Fano Lege Gordailua: BI 1720-06

Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du


Larunbata, 2013ko abenduaren 28a

04 // Ortzadar

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

komikia

Ahul baina konplexurik gabe Euskal komikigintzak ez dauka sorkuntzaren iturritik litroka irteten den emaririk. Baina tantarik tanta bada ere, euskarazko komikigintzak eskaintzen ditu ale ederrak. 2013an izan da lan gogoangarririk, tartean ‘Habiak’ edo ‘Zebra efektua’.

JON ANDER URKIAGA EGIDAZU

II

RUDIAK koloretan edo zuri-beltzean; hitzak, ehunka edo letra gutxi batzuk baino ez; aldizkari finetan edo liburu marduletan; honek marraztua, horrek idatzia edo haiek sortua. Asko dira komikigintzaren txanponak dituen aldeak, bestelako kontua da ea zenbat txanpon dagoen: Euskal Herrian, dirudienez, askorik ez.

Maite Gurrutxaga (Amezketa, 1983), Harkaitz Cano (Lasarte, 1975) eta Dani Fano (Donostia, 1968) euskal komikingintzak egun dauzkan izen-abizenetako batzuk dira, bakoitza berean eta bere erara, euskal komikizaleari gozaraztea helburu duten hiru komikigile. Gurrutxagak Habiak (Txalaparta) izeneko lehen komikia atera du aurten. “Komikiak Dejabu panpin laborategiak 2009an estreinatutako antzezlan bat du oinarri. Gidoi bat pasatu zidaten, eta esan zidaten ea gustatuko litzaidakeen gidoia komikira eramatea; beraiek paperera eraman nahi zutela moduren batean, eta komiki formatuan pentsatu zutela”, dio Gurrutxagak. Eta gidoia irakurri ondoren, erronka onartu zuen amezketarrak. Bestalde, Zebra efektua (Ikastolen elkartea) da Canok, Iñaki G. Holgadorekin batera, 2013an kaleratutako lana. Liburua esku artean hartzen duen irakurleari zinema beltzaren estetika etorriko zaio gogora berehala. Canoren hitzetan, “abiapuntua hori da; hor badago Pulp Fiction eta Reservoir Dogs filmen ukitua, eta komikiko pertsonaien itxura bera ere, bada filmetako protagonistek duten itxuraren oso antzekoa. “Garrantzitsua iruditu zitzaigun istorioaren hasieran amu gisa erabiltzea literatura beltzeko teknika horiek, eta komikia horregatik hasten da ia-ia pelikula amerikar beltz baten antzera”. Zebra efektuan gizotsoaren mitoa agertzen dela dio Canok, “eta hori erabilita, esaterako, arrazakeriaz eta esklabutzaz jardun, edota gaur egungo fortuna handiak nondik sortu diren” azaltzen saiatu direla. Fanok urteak daramatza komikigintzaren alorrean. Ardi beltza, Kale gorria, Ipurbeltz eta Xabiroi aldizkarietan aritutakoa da, eta, azken urteetan, azken aldizkari horretako bultzatzai-

le nagusietako bat da. “Xabiroi komiki aldizkari peto-petoa da. 2005ean sortu zuen Ikastolen elkarteak. Beraz, ikastoletan banatzen da bereziki, nahiz eta kalean ere saltzen den. Orduan, gure edukiak gazteei zuzendutakoak izan daitezke, baina frantsesek erabiltzen duten sailkapena erabilita, ado-adu deitzen dutenaren barruan kokatuko nuke; hau da, adoleszenteei eta nagusiei bideratuta dago”. Parte-hartzaileei dagokienez, bada, Euskal Herriko egile gehientsuenek sortzen dute aldizkarirako. Baina, Fanoren ustez, Xabiroiren berezitasuna da ez dela konformatu Euskal Herriko komikigileen erakusleiho izatearekin bakarrik, eta komikigintzara ekarri nahi izan ditu beste istorio asmatzaile batzuk: “Adibidez, gurekin gidoigintzan ibili izan dira Eider Rodriguez, Harkaitz Cano, Unai Iturriaga eta Pako Aristi. Komikiarekin erlaziorik ez zuen jendea, baina istorio interesgarriak sortzen zituztenak elkartu genituen marrazkilari trebatuekin istorioak sortzeko”. HAN ERE TXAKURRAK OINUTSIK, EZ Hiru komiki-

gileak bat datoz azpimarratzerakoan Fran-tzian komikiak duen errespetua eta Euskal Herrian komikiak bizi duen egoera bata bestearen muturrean daudela. Dani Fanok dio euskal komikigintzak Espainiar estatuko tradizioa jaso duela: “Orduan, kualitatiboki, asko ari da hobetzen euskal komikigintza, batez ere, lehen ukitzen ez ziren gaiak eta lehen egiten ez ziren formatuak egiten direlako. 1980ko hamarkadan gaiak oso berdintsuak ziren: zien-tzia-fikzioa, fantasia, Erdi Aroko gaiak –Capa y espada deitzen dena– edo fantasia heroikoa, esaterako; hori, eta umorea”. Baina kuantitatiboki, eta euskaraz egiten den komikigintzari lotuta, lehen bezala gaudela irizten dio Fanok. Xabiroik ateratzen dituen aldizkarien aleez gainera, aldizkariak album bat ateratzen du urtero, eta gainerakoan Txalapartak atera dituen komiki bi eta Zaldieroak ateratakoa aipatu ditu, besteak beste, aurtengo euskal uztari begira. Hamabost bat lan izan omen dira guztira. “Iaz, okerragoa izan zen oraindik: bizpahiru atera ziren. Hortaz, kuantitatiboki uste dut ez dugula derrepente jarraitasunik lortuko. Urte batean ateratzen dira hamar komiki eta ematen du zerbait egiten ari garela, baina oraingoz ez da horrela”.

Harkaitz Cano ados dago Fanorekin: “Euskal komikigintzaren osasuna ahula da, baina existitzen da, eta duela urte batzuk inexistentea zen ia; gazte-helduentzako komikirik ez zen apenas ekoizten”. Lasartearrak onartzen du komiki gutxi sortzen dela Euskal Herrian, inguruko herrialdeekin konparatuta, baina komikiak sortu sortzen direla, eta gutxiengo produkzio bat mantentzea garrantzitsua dela. “Iñaki G. Holgado marrazkilariak beti esaten zidan: ‘komikiaren mundua ghetto bat da. Zu beti zaude zure liburuak gehiago saltzen, eta egunkariek kasu egiten dizute. Baina ikusiko duzu hau oso marjinala dela; ez da saltzen, ez du arretarik lortzen, ez dute serioski hartzen komikiaren industria, ez Euskal Herrian, ez Espainian’. Eta nik esaten nion ez dela hainbesterako izango. Baina egia da aurreko komikia atera genuenean, Piztia otzanak, bai sumatu nuela komikiak gure artean oso leku marjinala betetzen duela”. Eta komikigintza apur bat suspertu bada, Xabiroi aldizkariari esker izan dela uste du Canok.


Larunbata, 2013ko abenduaren 28a

Ortzadar \\ 05

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

komikia

Goian, Maite Gurrutxaga, bere azken lanaren atzean ezkutatuta; azpian, Dani Fano, ‘Xabiroi’ aldizkariko koordinatzailea. RUBEN PLAZA

Bere iritziz, jendea hasi da apurka ikusten badagoela beste genero bat, eta istorioak kontatzeko beste modu bat. “Badago hainbat jende urtero Xabiroik ateratzen duen albuma erostera etortzen dena, eta pixkanaka, minimoki izan arren, badago zaletasun hori asetzeko modua”.

Argitaletxeen erantzukizuna Dani Fanoren hitzetan, aztertzekoa da euskal komikigintzaren egoeran argitaletxeek zer rol jokatu duten: “Euskalgintza jorratzen ibili diren argitaletxe handienek ez diote kasurik egin komikiari. Ez zaie interesatu izan. Batek daki zein izan den arrazoia. Baina konturatzen ari gara badagoela komiki gose bat. Dagoeneko sei album atera ditugu azken urteetan Xabiroin. Eta album horiek saltzen dira. Beraz, badago irakurle potentzial bat, eta komiki onak ematen badizkiogu, erantzun egiten du. Hortaz, argitaletxeek badute erantzukizunik”. Maite Gurrutxaga ere genero honetan dabiltzanak badaudela uste du, eta komikigintza arreta jartzeko moduko genero bat dela, “helduentzako ere genero egokia izan baitaiteke, haur eta gazteentzako izan daitekeen bezala. Uste dut gurpil bat dela. Gehiago argitaratuko balitz, interesa piztuko litzateke, eta, ondorioz, gehiago kontsumi-

tu. Pixkanaka egin beharreko lana da, gurpila martxan jarri beharra dago”. Harkaitz Canok argirik ere ikusten du liburu elektronikoaren indartzearekin, eta liburuaren krisiarekin batera aterabideetako bat liburu fetitxearena izan daitekeela uste du. “Komikia hurbildu egiten da horra, baduelako beste ikusgarritasun bat, testura bat, beste zerbait jendeari erakargarri egiten zaiona,eta bada paperezko liburuei aterabidea emateko modu bat”. Biñetarik biñeta eta bunbuilorik bunbuilo, euskal komikigintza eraikitzen ari da. Errekonozimendu gutxi izan duen komikiaren alorrak badu non arakatu euskal irakurleen artean, baina euskal irakurleak ere badu zer gozatu. Ortzadar gehigarri honetan ere egin izan da ahalegin txiki bat azken urteotan, KMK komiki lehiaketa antolatuz.

Maite Gurrutxagak ere ildo beretik jo du: “Euskal Herri mailan, nik uste dut autore euskaldunak badaudela, baina galduta gelditzen da euren lana. Produkzio txikia da. Badago komikiak etxean sortzen dituen jendea, marraztu egiten dituena, baina gero argitaratzen dena ez da asko”. Hala ere, irakurlearen eremura ere begiratu du Gurrutxagak, Euskal Herrian ez omen da kontsumitzen Frantzian beste. “Frantzian, komikigintza beste arte korronteen maila berean dago”. Era berean, komiki euskalduna egon, egon dela uste du amezketarrak, “Ipurbeltz, Xabiroi… Baina, agian, pauso bat gehiago eman beharra dago, bai gehiago sortzeko, baina baita gehiago kontsumitzeko ere; azken batean, bakoitzaren aukera delako etxean zer irakurri eta zer ez”.


06 // Ortzadar

Larunbata, 2013ko abenduaren 28a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

musika

Badator ‘piraten matxinada’ McOnak taldearen proiektu helduago honek folk rock eta punk estiloak kutsu zeltiar batekin uztartzen ditu

FF

OLK, rock eta punk estiloak esentzia zeltiar batekin nahastu ditu McOnak taldeak lan honetan. Baina ez hori bakarrik. Izan ere, Euskal Herriko musika estiloa ere barneratzea otu zaio taldeari. Hala, orain dela hiru urteko ibilbidearen emaitza kaleratu berri du, estilo horien uztarketa taxuzkoa lortuz: Piraten Matxinada. Proiektu hau sortzeko aukera iritsi zitzaion eta ez dio huts egin nahi izan hauta horri. Euren helburua ez da lan honekin arrakasta bilatzea, gustuko dutelako egiten baitute musika: “Errespetagarria da beste taldeek pentsatzen dutena baina guk ez dugu musika negozio bezala ikusten eta ez gara joko horretan sartzen”, azaltzen du Joseba Iturraspe, McOnak taldeko abeslariak. 2011. urtean sortu zuten McOnak. Musika estiloaren interesagatik batu zirela azaltzen du Iturraspek. Piraten Matxinada gauzatu aurretik zortzi abestiko lan bat plazaratu zuten (bertsioak ziren). Abesti propioak egiten hasi ziren gutxinaka. Horren ondotik, kontzertuak ematen hasi ziren. Hala, taldekideak batzen joan ziren eta beste forma bat eman zioten taldeari: “Formatu berri bat hartu genuen eta abestiak atera ziren. Kontzertuena planteatzen hasi ginen. Herrian hasten zara, gero eskualdean eta gero sortu zen maketa grabatzeko ideia”. Lehendabizi, maketa formatu fisikoan atera zutela dio eta, ondoren, interneten deskargatzeko aukera eman zuten: “Edonork entzuteko aukera eskaini nahi genuen. Horrek saldu gaitu, gure filosofiarekin bat datorrena”. Disko berri honek aurkezten duen estiloari dagokionez, erreferente moduan daukaten folk rock estiloa eta ukitu zeltiarra aipatzen ditu Iturraspek. “Diskoan oreka bat bilatu dugu. Abestiak martxosoak dira eta beste batzuk iluntsuagoak,

tartean ere beste batzuk daudela”, azaltzen du. Gaiei jarraiki, ardatz nagusia abestietan egiten duten inguruko deskribapena da; hots, kritika edota salaketa moduko bat agertzea. Horretaz gain, itsasoa izan dute hizpide lan honetan: “Kresal asko aurkitzen da disko honetan. Lekeitiarrak gara eta hori harrotasunez eramaten dugu”. Zehaztutako estilo horren barruan Euskal Herriko musika ere barneratu nahi izan dutela azaltzen du: “Herri musika eta zeltiarra batuz, gauza erraz bat sortzen da”. Aurreko maketarekin konparatuz, desberdintasunak aurkituko ditu publikoak. “Kanpotik iritsi zaiguna da hasi garela jada geure burua hobeto definitzen. Hasierako abestiak oso desberdinak ziren elkarren artean, oso freskoak, bai, baina kasu honetan lan helduago bat bilatu dugu”. Hobeto pentsatutako abestiak direla azaltzen du. Halaber, agertzen du hasierako abestietan aurkitzen den freskotasun hori ere ez dutela galdu nahi izan, eta kantak helduagoak izan arren, “txispa” hori mantentzea garrantzitsua dela deritzo: “Baladak, juergarako abestiak, kanta ilunagoak aurkitzen dira diskoan”. Nobedade bezala, kolaborazio asko sartu dituztela eta taldekide berri bat (trikitixa bat) sartu dutela ere aipatzen du. McOnak Euskal Herriko eszenatokietatik izan da jada. Hasieran egindako bertsioetatik abesti propioak sortu zirela azaltzen du eta, horrekin batera, lehenengo kontzertuak etorri zirela. “McOnak-en kontzertuak ez dira ikusteko, abesteko eta dantza egiteko baizik. Jaia edo juerga hori bultzatzen dugu. Kontzertuaren parte izatea jendea, ez ikusle hutsa”. Herrialde denetan egon direla esaten du, baina iparraldera ez direla iritsi eta hori “pendiente” daukatela azaltzen du. Euskal Herritik ateratzeko aukerak izan dituzte baina gaine-

UXUE RAZQUIN

ETORKIZUNARI SO

Disko atera berriak ez die etorkizunean disko gehiago kaleratzeko gogoa kentzen. Halere, disko bat egiteak bere denbora behar duela aitortzen du Iturraspek eta azken hau gauzatzea “desgaste handia” izan dela dio. “Durangora iristeko, egon gara kontzertuak ematen eta abestiak bukatzen”. McOnak taldeak jarraituko du, baina disko berri bat grabatzerako orduan gauzak beste modu batera planteatuko dituztela esaten du: “kontzertuen istorioa itxi eta abestietara dedikatuz, adibidez”.

Esan behar da gure kontzertuak ez direla ikusteko, abesteko eta dantza egiteko baizik” JOSEBA ITURRASPE McOnak taldeko abeslaria

Pausoz pauso gora eta gora ari dira lekeitiarrak, musikaz gozatuz.

ratzen du ez dela taldearen momentua iritsi oraindik (“gauzak pausoz pauso egin nahi ditugu”). Abeslariaren esanetan, euskaraz aritzeak ez du arazo bat suposatzen, eta alderantziz, bide bat izan daiteke euskara kanpora eramateko: “Gure ama hizkuntza euskara da. Zentzu horretan, ez dakit bultzada eman ahal diogun baina musikak bai edukiko lukeela harrera ona. Musika erraza da, ondo sartzen den estiloa da”. Zailtasunei jarraiki, aitortzen du taldekide bakoitzak “mila istorio” daukala buruan eta horrek azkenean entsaiatzerako garaian arazoak dakartzala dio. Horretaz gain, Lekeition ez dagoela rock taldeentzako “lokal dezenterik” salatzen du: “Dagoen bakarra 10-15 taldeentzako da”. Hasieran ondo pasatzeko jotzen omen zuten, “gero kontzertuekin hasten zarenean, norberak bere buruari gehiago exijitzen dio eta talde modura kontzertuetan funtzionatzeko entsaiatu behar dela konturatzen zara. Gu ez gara birtuosoak eta orduak sartu behar dira”. Gaur gaurkoz, eta diskoa kaleratu denetik, harrera “ezinhobea” izan duela dio taldeko abeslariak. Herritik irtetea utopia izan zen hasieran baina bistan da hori jada gainditu dutela: “Ez genuen espero herritik irtetea. Konturatzen zara maketa leku askotara iristen dela eta deitzen hasten direla”. “Oso pozik” daudela dio, baina proiekzio aldetik ez dute helburu zehatzik: “Guk hau gustatzen zaigulako egiten dugu, ez dugu planteatzen hori baino urrutiago joatea”. Ez dira profesionalak, baina esperientzia berriak bizitzeari ez diotela atea itxi nahi aipatzen du Iturraspek. “Jarraitzaile lagun asko egin ditugu eta ez da arrakasta kontua, esperientzia modura bizitzen ari gara guztia eta filosofia horrekin jarraitzen dugu”, gaineratzen du taldeko ahotsak.


Larunbata, 2013ko abenduaren 28a

Ortzadar // 07

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

literatura

PP

OESIA ez dela hiltzen, baizik eta lotan gelditzen dela zioen Alfonso Alcalde poetak. Jakina da, geroz eta hedatuagoa dago poesia hilda dagoela pentsatzea. Sarrionandiak berak ere esaten zuen bere poema lerroetan: “poesia hilda dago baina ez naiz ni izan”. Poesian horrelako topikoa entzutea ez da gaur egungo afera, baina. Hala eta guztiz ere, azken hamarkadetan literaturan asko apaldu den generoari irmo heldu diote Iñigo Astizek eta Mikel Ayerbek estreinatu berri duten poema errezitaldi ez musikatuan: Hondakindegia. Ikuskizunak ez dauka narrazio bat azpitik, Baita hondakinak ere liburuan dauden poemak dira emanaldiaren oinarri: “Kontua da irakurketa hori ez dela bakarrik oholtzara ateratzea eta poema horiek irakurtzea. Estruktura bat eman nahi izan diogu eta hori egiteko erabili dugu hitza bera, gorputza eta bideoa”, azaltzen du Iñigo Astizek, poema bildumaren autoreak. Akzioak dira nagusi pieza hibrido honetan. Liburuan agertzen den Fernando Pessoa portugaldarraren poema hartu dute abiapuntutzat ikuskizuna gauzatzerako garaian: “Poema horrek zioen Lur guztia hartu eta aho sabaian sentitu ahalko banu, zoriontsua izango nintzateke une batez. Nik egin nuena zen, zergatik esaten duzu balu/balitz? Egin ezazu. Orduan berak egin ez zuena egiten dut nik. Nik poeman esaten dut, lurra jango dut. Badaude era horretako esperimentuak, akzioak ikuskizunean”. Poesiaren eta gorputzaren arteko kontzientzia bat badela eta hori islatzea ere izan da jomuga: “Badago asmo bat gorputza eta literatura uztarturik ulertzen saiatzeko. Badago saiakera bat ulertzeko aspektu pertsonala eta aspektu soziala eta politikoa ez daudela hain bereizita”. Askotariko poemak aurkituko ditu publikoak honetan: familiari buruz, Euskal Herria,… gorputza eta literaturaren arteko diferentzia eza ahantzi gabe. Halaber, emanaldian zehar bideoak sartuko dituztela dio idazleak.

Gorputza lan honen elementu bat bezala ulertu behar du publikoak. Gainera, aitortzen du ez duela ez dantza ez performancea aurkituko: “Ez da dantza baina mugimenduak pentsatuta eta koreografiatuta daude; ez da performancea, badakigulako nondik nora doan akzioa; ez da antzerkia eta ez daude pertsonaiak, ez dugulako beste inoren papera jokatzen. Gauzak egiten ditugu”.

Poesia ez dago hilda Iñigo Astiz kazetari eta idazleak eta Mikel Ayerbe irakasle eta kritikariak abian jarri dute ‘Hondakindegia’; poesia, gorputza eta bideoak uztartzen dituen ikuskizuna UXUE RAZQUIN

Jendearen erreakzioaren zain Abenduaren 13an estreinatu zuten Berlinen ‘Hondakindegia’ poesia errezitaldia. Beldur zirela aitortzen du Astizek baina “oso ondo” joan zela dio: “Ez da antzerkia, ez da musikatutako errezitaldi bat, estruktura hori propioa duenez, jendeak nola erreakzionatu behar zuen beldur ginen. Sumatzen genuen funtzionatuko zuela. Jendeari gustatu zitzaiola esan ziguten baina gezurra esatea ere libre da”. Etorkizun hurbilean, emanaldi gehiago egingo dituzte. Zehaztuta daudenen artean, hauexek: Bihar, Azkoitian eta arratsaldeko 19:00etan, Mataderoan aurkeztuko dute. Ondoren, urtarrilaren 28an Gasteizen izango dira, Parral tabernan, 20:30ean. Eta, azkenik, apirilaren 10ean Donostian egingo dute beste agerraldi bat.

Astizek eta Ayerbek eurek burutzen dituzte akzio horiek oholtza gainean. Ez dira aktoreak ez eta dantzariak ere, baina oholtzan egoteak eskatzen dituen apetak taxuz ikasi behar izan dituzte: “Eszenatokian zaudela, jendeari zor diozu errespetua eta horretan Joseba Lazkanok lagundu digu; antzerki eskolako irakaslea da. Poemak irakurtzen ditugu baina bai findu dugula nola egon, nola ibili…”. Hori izan da haien erronka eta aitzakia poemak oholtzara eramateko: “Oholtza gainean akzio horiek funtzionatu zezaketela konturatu ginen. Hori nola eraman eszenara eztabaidatzen hasi ginen, narrazio bat azpitik eduki gabe”. Liburua aurkezteko beste modu bat bezala ulertu behar dela gaineratzen du, azken finean, errezitaldiaren oinarrian liburua baitago. “Poesia hilda dagoela esaten du jendeak. Akaso hilda egongo da baina berdin zait hilda dagoen edo bizirik dagoen, niri funtzionatzen dit. Oihartzun sozial handiagorekin edo gutxiagorekin badu poesiak zerbait eta nik etekina ateratzen diot”, azaltzen du Astizek. Lan honek asko eman dio. Alde batetik, erakusten du lagunekin zerbait egiten egon ahal izateak baduela pisua: “Garagardoa edatera joaten zara, zergatik ez zara joango poesia errezital bat muntatzera?”. Horretaz gain, dio hasiera batean poemak pentsatuta ez dagoen esparru batera eramateak ere baduela garrantzia: “Froga bat bezala izan da. Barku bat autopista batera eramatea bezala da: ea zer pasatzen den. Agian interesgarria da barkua autopistan egotea, edo kotxea itsasora botatzea”. ERREZITALDI EZ MUSIKATUA Hasieratik bazekiten ikuskizunak ez zuela musikarik onartuko: “Akzioak oholtzara eramateko aitzakia bazegoen baina musika sartzeko, esan dezagun, bortxatu egin behar genuela poema edo musika”. Ez musikatu horrek barnean ironia eta probokazioa duela aitortzen du Astizek, jendea zirikatzeko erabiltzen dutena: “Egia da, poema emanaldi batean jendeak imajinatzen duela musikari bat ondoan eta ez du zertan izan, badaudelako errezitaldi musikatuak oso onak direnak, eta badaude beste batzuk ezer gabe kriston poema errezitaldiak direnak”. 45 minutu irauten du ikuskizunak eta musika ez egoteak “idor xamarra” bilakatzen duela dio eta hor dagoela zailtasuna, ezinbestean: “Horregatik zaindu behar izan dugu erritmoa eta tonu aldaketak. Bideoak noiz sartu, nola sartu. Josketa lana zaila izan da”.


08 // Ortzadar

azkena

Larunbata, 2013ko abenduaren 28a

ANDER EGILUZ

KONTRALDEA

ONINTZA ENBEITA BERTSOLARIA, POLITIKAN ENDREDATUTA

“Xalbador zoragarria da, baina mundua ez da Urepelen hasi eta amaitzen” ‘ABC’k argitaratu zuen, berri aparta legez, flamenkoa maite duela Onintza Enbeitak: “Haiek dira aniztasuna onartzen ez dutenak”, dio muxikarrak. Horregatik, akaso, bertsoetarako uzten du pasioa

H H

AMAIKATXO gauzetan aritutakoa da muxikarra: irakaskuntzan, gidoigintzan, kazetaritzan, politikagintzan… Eta den-denetan du audientzia aurrez aurre, berak esan edo idazten dituenari so. Kasualitatea ote da? Zeu beti oholtza gainean, jendaurrean eta mikrofonoa zuk duzula, Euskal Herrian zein Madrilen. Hori da protagonismo beharra! Jakingo bazenu zenbat errezatzen dudan hauteskundeak aurreratu daitezen! Baina irabaztekotan errepikatuko zen kontua. Neure burua berriz aurkezten ez badut, osasunean irabaziko dut, eta horrek asko balio du. Zeinetan paratzen zara urduriago, Kongresuan ala bertsotan? Kongresuan, duda barik. Hango publikoak ez gaitu batere maite! Eta zeinetan jardun pasio gehiagorekin? Pasioa bertsotan jartzen dut nik, Camaronen moduan, alkandora apurtu arte! Urepeleko artzaina zitatuko bazenu sikiera... Xalbador pertsonaia erromantikoa, zoragarria eta bertsolari aparta da, baina mundua ez da Urepelen hasi eta amaitzen. Politikari sentitzen zara? Ez. Militante sentitzen naiz, eta egoerak Madrilera eraman nau, baina ez naiz ni politikari gris bat gehiago. Ez al dira ba politikari gehienak militante legez hasi? Denak ez! Batzuk beti agintean egon dira. Jakingo balute zenbat kostatzen den kartelak pegatzea, pankartak egitea, deialdietara jendea eramatea, kuotak ordaintzea… Errespetu gehiago izango lukete politikarekiko. Diputatu zaren neurrian, zer ulertzen duzu orain hobeto, politikarien ajeak ala gizartearen kexuak? Gizartearen kexuak, jakina! Dena den, badira lan egiten duten politikariak ere, gezurra dirudien arren. Ez esan, Amaiurrekoak! Zelan asmatu duzu? Kar-kar!

“Mandelak esanikoa: dena da ezinekoa, egiten dugun arte”.

Zer nota emango zenieke Kongresuko kideei, euskara ikasleei eta bertsozaleei? Euskara ikasleei eta bertsozaleei beti hamar. Kongresukoei… Amaiurreko kideei 9,5 eta besteei 4,5. Kar, kar, kar!

BORJA GUERRERO

Prentsaurrekoak asmatu zituen horren erruz kazetaritza diktaketa huts bihurtzen ari zen”

Zeu zauden talde guztiei ez ahal diezu ‘bikaina’ eman ba! Azal lodia duzu gero! Nire buruari edo parte naizen kolektiboari nota eskasa jartzekotan, alperrik ordaintzen dut psikoanalisia, kar-kar. Eta Madrileko Kongresuan balekite Muxikako diputatu independentista flamenko zalea dela, zer gertatuko litzateke? Jakin badakite. ABC-k eman zuen esklusiba. Guri leporatzen digute ortodoxoak eta itxiak izatea, baina eurak dira aniztasuna onartzen ez dutenak. Jardunbideak hamaika, baina ikasi duzun kazetaritza erabat baztertuta daukazu. Zer dela eta mesprezu hori? Zirkunstantziengatik izan da.

Kazetaritza ona, letra larriz, iraganeko kontua ahal da? Ez! Alberto Pradilla ezagutu dut Madrilen, eta Berriak GALen hogeita hamargarren urteurrenean egin duen lana ikusi dut. Kazetaritzarengan fedea berreskuratzen hasi naiz berriro. Alegia, punturen batean galdua bazenuen fedea... Puntu askotan; izan ere, prentsaurrekoak asmatu zituen horren erruz kazetaritza diktaketa huts bihurtzen ari zen. Gariren ‘Esperantzara kondenatua’ kantua oso gustukoa omen duzu... Gariren kanta gehienak ditut gustuko! Eta beno, Gari bera ere bai, kar-kar! Beraz, esperantzaz betetako kaletar horri, zer esan behar diogu, dena gure esku dagoela? Beti dago gure esku! Ez ahaztu zendu berri den Mandelak esandakoa: dena da ezinezkoa, egiten dugun arte.

Ortzadar 281213  

Euskal kulturaren kolore guztiak

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you