Page 1

ortzadar larunbata, 2018ko uztailaren 28a. 557. zenbakia

euskal kulturaren kolore guztiak

MARKOS UNTZETA Bizitzari irribarre batez begiratzetik osatu du “Eguzki gorri bat� diskoa, Esku Hutsik taldearekin -- 4-5. orrialdeak --

deia.eus/ortzadar


02 // Ortzadar

Larunbata, 2018ko uztailaren 28a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

musika

Musikarien elkarlanerako topagune berria Joseba B. Lenoir, Izaki Gardenak eta Montauk taldeek abiatutako zigilu musikal berria da Erraia. Gasteizen sortua, lanen zabalkundean autoedizioa eta elkarlana izango ditu giltzarri ETXAHUN GONZALEZ

GG

Beñat Goitia, Jon Basaguren, Joseba Baleztena eta Jon Aranburu. ERRAIA

URE bizitzako egunerokoan bakarka edo taldeka aritu gaitezke, baina posible da askotan indibidualismoaren bidea zailagoa izatea, eta amaieran, laguntza eske jotzea besteengana. Izan ere, elkarlanean errazago egin ohi dira gauzak, nahiz eta askotan ahaztu egiten zaigun. Musikan ere gauza bera gertatzen da. Euskal Herrian geroz eta talde gehiagok jotzen dute autoekoizpenaren bidetik, baina horrek ez du esan nahi haientzako biderik errazena, duinena eta onena denik. Hausnarketa prozesu horretan sartuta, Joseba B. Lenoir, Izaki Gardenak eta Montauk taldeek autoekoizpenaren bidea leuntzeko modurik badagoela ondorioztatu dute, eta behar komunei erantzuteko asmoz, Erraia zigilua sortu dute: “Hiru taldeek autoekoizpenaren bidez sortu nahi zituzten haien hurrengo lanak, baina horrek dakarren lan handia bakarka egiteari ez zioten zentzu handirik ikusten”, dio Jon Aranburuk, aipatutako taldeekin batera proiektuan lanean ari den musikariak (Bidelapurrak, Konpost). “Autoekoizpenak prozesu guztian zehar taldea bakarrik aritu behar izatea suposatzen du askotan, baina bide horrek, berez, ez du inongo mugarik ezartzen lan hori bakarrik edo elkarlanean egin behar dela esateko”, azaldu du Aranburuk. Hain zuzen ere, autoekoizpenarekin batera automatikoki ezartzen den bakarkako lanerako muga hori ezabatu nahi du Erraia-k: talde bakoitzak bakarka egingo du bere sormen lana, baina sormenetik haratago dauden lan horiek egiteko

posible da Gasteizko edo Arabako taldeek gurekin bat egitea. Afinitatea egonez gero, ez dugu esklusibitaterik ezarriko”, argitu du Jon Aranburuk.

Kolektibitate musikala

E

beste talde batzuen laguntza eskura edukiko du. Lan horien artean daude, besteak beste, argitaratzea, banaketa eta promozioa. “Sormenari denbora kentzen dioten lanak dira horiek eta ez dira taldeentzat oso atseginak eta erosoak izaten. Elkarlanaren bidez, lan hauek pixka bat arindu eta azken produktua biribilagoa izatea bilatzen dugu, gure lana ozenago entzunaraztea”, dio Konpost-eko gitarra-jotzaileak. ETENGABEKO HARTU-EMANA Eztabaidarako eta modu erregularrean harremanetan egoteko bilgunea da Erraia, Aranbururen hitzetan: “Autoekoizpenean murgilduta dauden taldeek euren estudioetan isolatzeko joera izaten dute maiz. Horrela ez da harremanik sortzen antzeko prozesuetan murgilduta

uskal Herrian Erraiak badu aurrekaririk. Bidehuts, esaterako, Lisabö, Inoren Ero Ni, Hotel eta Anarik osatu zuten 2006an. Hasierako egitasmoan Inoren Ero Ni eta Lisabö taldeek elkarrekin osatutako zazpi hazbeteko biniloa argitaratzea aurreikusten zuten baina gerora bestelako egitasmoei bide eman zieten, hala nola, Lisabören ‘Ezlekuak’ diskoari. Haien asmoa da beraien kabuz diskoak landu, argitaratu eta zabaltzea, eta inoiz diru-sarrerarik balego, beste disko baten bila joatea. Bestetik, Musika(H)erria proiektua musika egiteko, produzitzeko eta kontsumitzeko gaur egun dagoen eredu komertzialetik urrundu eta beste eredu herritarragoa eskaintzeko jaio zen Arrasaten. Hondarribian ere, Psylocibe Musika Elkartearen egitasmoa aurki daiteke. Auzolanean oinarrituta, inguruko taldeek entsegu aretoak izateko eta zuzenean jotzeko aukera izan dute musika elkarte honi esker, baita taldeen artean elkarlan sarea osatzeko ere.

dauden taldeekin eta aberastasun handia galtzen da bidean. Bilgune bat edukita, prozesuan zehar sor daitezkeen zalantzak errazago argituko dira eta banaketa edo promozio kontuak ez dira hain astunak izango. Batek lan egiteko ohitura batzuk ditu eta beste bati ondo etorri ahal zaizkio. Kritikarako gune irekia ere bihur daiteke”, azaldu du Aranburuk. Momentuz hiru taldek osatzen dute Erraia, baina bultzatzaileek ez dute baztertzen aurrerago talde gehiago batu ahal izatea: “Hemen gaudenok harreman handia dugu gure artean eta musika estiloari dagokionez ere Ameriketako doinuekiko lotura handia dago. Hala ere, ez genuke nahi batasun estilistiko hori oso zurruna izatea, eta etorkizunean

Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Juan Jose Baños Koordinazioa: Julene Larrañaga Diseinua: Jesus Santamaria

Azala: Yolanda Eizagirre / Klik klak Maketazioa: Janire Neches Lege Gordailua: BI 1720-06

Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du

NORBERAK ERABAKI Neurririk gabe hasi baino, Erraia-ren sortzaileek nahiago dute gauzak haiek adostutako eran eta erritmoan egin. “Ekoiztetxe askoren filosofia izaten da: zenbat eta gehiago, geroz eta hobeto. Gure kudeaketa, ordea, ez da ohiko diskoetxe batena. Guk ez dugu inolako irabazi asmorik, ez dugu diskoak atera eta atera ibili gura. Disko asko sortzea posible bada, ongi, baina gure gustukoak direnak”, aitortu du Aranburuk. Zigiluaren lehen argitalpena Joseba B. Lenoirren singlea izan da. Formatu digitalean plazaratu zuen udaberrian eta orain CDan eskura daiteke kontzertuetan. Udazkenerako biniloan ere argitaratu nahi dute, Josebak buruan duen singleelen bertsio-proiektua jasoz. Era berean, udazkenean ere Izaki Gardenak eta Mountauk taldeen lanak argitaratu nahi dituzte: “Izaki Gardenak-ek astebete eman du Sevillako La Mina estudioan grabatzen eta nahasketak irailean egingo dituzte. Montauk Jimmy Jazz aretoan ari da grabatzen orain. Bi diskoak udazkenean izango ditugu kalean, baina kontzertuetan beranduago hasiko dira bi taldeak”, aurreratu du Aranburuk.


Ortzadar // 03

Larunbata, 2018ko uztailaren 28a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

IRITZIA

SALDUENAK

PAKO ARISTI

Nobela bat

Fikzioa 1. Bihotz handiegia

TT

ELEBISTAN noizean behin ateratzen bazara eta idazle gisan aurkezten bazaituzte, jendeak berehala egiten du zure irudi bat, eskolan irakurri zituen biografia haiek edota filmaren bat oinarri harturik, eta irudikatzen dute gai bila zabiltzala, nondik zure istorioetarako materia aterako, eta, aldika, borondate onez edo hantuste apur batez betetako norbait hurbiltzen zaizu, esaldi magikoa ahoan duela: “Nire bizitzarekin egin liteke nobela bat!”. Erantzuna entsaiatuta daukat: “Jarri 6.000 euro mahai gainean eta idatziko dizut!”. Jada ez zaio iruditzen bere bizitza nobela bat egiteko modukoa denik. Idaztea intentzio batekin idaztea da, efektu baten bila. Ez da datuen transmisio hutsera mugatzen, irakurlearen erraiak inarrostea bilatzen du, eta gehiago nobela baten kasuan. Nobela batean dauden bizitzako pasarteak askotan aitzakia bat baino ez dira izaten, beste zerbait kontatzeko. Gertakaria ez da horren garrantzitsua, gertakariaz egiten dugun irakurketa baizik, idazleak planteatzen duen ispilu jokoa. Eta haratago joanda, badira oso gertakari gutxi dakartzaten nobelak, baina pertsonaien baitan sekulako antzaldatzeak eragiten dituztenak. Idaztea

Eider Rodriguez. Susa.

antolatu egin behar da. Demagun protagonista trenean doala hiri batetik bestera. Zenbat iraungo du bidaiak orrietan? Esaldi bat? “Mikelek Bartzelonako trena hartu zuen”. Edo deskribatuko dugu eguraldia? “Euria ari zuen Mikel geltokira iritsi zenean”. Trenean hitz egin al du ezezagunen batekin? Jaso al du deirik? Edo gutun bat irakurri du? Bidaia hori mugarria da haren bizitzan, ala leku-aldatze tekniko hutsa? Egunez ala gauaz joan da? Pozik zihoan, ala tristura sakon batekin? Zergatik doa Bartzelonara? Norbaitek itxoiten al dio Sants-eko geltokian?

artifizio bat sortzea da, artifiziala baita guztiz. Izan ere, nobela ez da bizitza bat kontatzea, kontakizuna antolatzea baizik, eta jendeak duen hitz egiteko moduak ez du balio. Hiztun eder baten jarioa grabagailuan hartu eta paperera eramango bagenu, kasik irakurri ezina izango litzateke; gehienez ere antropologia hutsa, ez literatura. Beste hizkuntza bat sortu behar da, baina, era berean, ezagun egingo zaigun oihartzun bat proiektatuko duena. Gauza berbera gertatzen da pertsonaien arteko elkarrizketekin, eta aipatu dugun prozesu berbera, grabazioa literalki paperean jartzearena egin duenak, badaki ez duela funtzionatzen. Ez dugu nobeletan bezala hitz egiten, baina, elkarrizketak ondo eginik dauden kasuetan, nobeletako pertsonaiek guk bezala hitz egiten dutela iruditzen zaigu. Gure pentsamenduak, neurak, obsesioak, beldurrak perfektuki islatuak aurki ditzakegu, geuk agertuko genituzkeena baino hobeki, baina misterioa ez da idazleak imitatu egin duela gure gogoeta bide kaotikoa, hizkera berri bat sortu duela baizik.

Istorio bat ongi antolatuta dagoenean soilik lortzen da irakurlearengan efektua, naturalnatural kontatu den bizitza baten aurrean dagoela, alegia

Jendeak uste du bizitza bat kontatzea aski dela, baina ez: kontakizuna

Nobela teknika eta pazientzia handiz eraikitako artifizioa da; baina lasai, irakurle, ona bada bizitza errealaren aurrean zaudela sinetsaraziko dizu eta, orain arte idatzi dudan guztia ahanzteraino. Esperientzia bizi nahi baduzu, 20 euro inguru kostatzen da.

ZALDI EROA

ERAKUSLEIHOA ALBUM ILUSTRATUA

ALBUM ILUSTRATUA

‘The art of Black is beltza’

‘Gerezi garaia’

Fermin Muguruza. Elkar. 144 orr. 25 euro.

Istorio bat ongi antolatuta dagoenean soilik lortzen da irakurlearengan efektua, natural-natural kontatu den bizitza baten aurrean dagoela, alegia. Pasarte bakoitza nobelaren barne logikak eskatzen zuen orri kopuru zehatzean jaso denean. Ez gehiago, puzteraino, ez gutxiago, kamuts geratzeraino.

Mikel Santos ‘Belatz’. Txalaparta. 144 orr. 22 euro.

Filmetik nobela grafikora

Urtubiaren biografia ilustratua

‘Black is Beltza’ transmedia artefaktu eta animazio-filmaren kontakizun grafikoa dugu lan hau, Fermin Muguruzak zuzenduriko narrazio-proiektu globala. Bidaia baten historia jasotzen du liburu honek, 1965. urtean New Yorken girotutako argazki bat ikusita abiarazi zena. Argazkia albiste izan zen hiriaren 5. etorbide ospetsuan Iruñeko konpartsako erraldoi beltzei desfilatzea galarazi zitzaielako. Gertaera hark bultzatu zuen Muguruza orain dela hamar urte fikzioaren eta errealitatearen arteko zumitz finak uztartuz bidegabekeriari hura kontakizun bihurtu eta proiektu hau gauzatzera.

Teoria ederren zale baino, ekintza-gizona dugu Lucio Urtubia. Haren bizitza etenik gabeko borroka bat izan da, eta, batzuek kontrakoa uste duten arren, ondare hori utzi digu, Lucioren altxorra. Belatzek luze galdekatu du Lucio hainbestetan kontatutako pasadizoen inguruan, ekintzak, lekuak, pertsonak, gertakizunak, atmosferak iruditan zehaztasunez islatu ahal izateko. Hala, bada, cascantearraren biografo ofizial bihurturik, ezagutzen genituen abenturak eta ezagutzen ez genituen beste hainbat pasadizo ere kontatuko dizkigu Mikel Santos ‘Belatz’ irudigile iruindarrak.

2. JenisJoplin Uxue Alberdi. Susa.

3. Tximeletak bizkarrean Ugaitz Agirre. Susa.

4. Azala erre Danele Sarriugarte. Elkar.

5. Balou mendikateko... Yan Lianke. Elkar.

6. Nola heldu naiz ni... Kattalin Miner. Elkar.

Ez Fikzioa 1. Zubigileak Alfonso Zapico. Astiberri.

2. Gerezi garaia Mikel Santos ‘Belatz’. Txalaparta.

3. Telesforo Monzon. Aristokrata abertzalea Pako Sodupe. Txertoa.

4. Erreka haizea Sonia Gonzalez. Susa.

5. Alardeak, ukatutako plazara M. Asensio, A. Iraola. Elkar. ITURRIA: Elkar.


04 // Ortzadar

Larunbata, 2018ko uztailaren 28a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

musika

MARKOS UNTZETA MUSIKARIA

“Eguzkia egunero sortzen zaigun aukera berri bat da” ‘Eguzki gorri bat’ diskoa kaleratu berri du Markos Untzetak, bizitzari irribarre batez begiratzetik osatu duen lan koloretsu eta argitsua OLATZ PRAT Esku Hutsik taldearekin osatu du lan berria eibartarrak. YOLANDA EIZAGIRRE / KLIK KLAK

M M

ARKOS Untzeta & Esku Hutsik taldeak Eguzki gorri bat (Gaztelupeko Hotsak) diskoa kaleratu zuen udaberrian. Untzetaren biografia musikalean ohikoak diren estiloak eta eraginak biltzen ditu Eguzki gorri bat lanak. Hala, rock amerikarra, folk, country eta soul ukituak ere bildu dituzte diskoan. Hainbat aurkezpen kontzertu eskaini ostean, udan geldialdia egingo du taldeak, udazkenean oholtzetara indartsu itzultzeko. ‘Eguzki gorri bat’ da zure bosgarren lana. Disko honetan lehen aldiz taldeari izena jarri diozu, Esku hutsik, eta azaletik bertatik nahi izan duzu agerian utzi. Zein da “esku hutsik” horren zentzua? Zentzu bikoitza dauka: alde batetik negatiboa da, ezer ez edukitzearen errealitatea islatzen baitu. Horrekin erreferentzia egin nahi diot neure burua musikari bezala ikusten dudan moduari, zeren badira jada bost disko kaleratuak baina, hala ere, egitasmo berri batekin hasten naizen bakoitzean zerotik hastera behartuta ikusten dut neure burua. Ez dut igartzen aurrera egiten dudanik. Hasten naizenean disko berri batean pentsatzen, non grabatuko dudan, nola eta norekin kaleratuko dudan, hasiberri baten arazo berberak ditut. Zentzu horretan, esku hutsik nago. Baina esku hutsik egoteak badauka zerbait positiboa ere, eta hori da dena lortzeko daukazun sentsazioa; horrek ere badauka ikuspegi ezberdin bat, gogotsu egotera behartzen bainau.

Zertan aldatu da zure musika aurreko diskotik hona? Aurreko diskoa desberdina da zeharo, Seinaleak izeneko disko haren erreakzio moduan sortu den heinean. Aurrekoa disko

Pare bat kontzertu eman ditugu, baina udan geldituta gaude; laster hasiko gara kontzertu gehiago lotzen, udazkenerako”

akustiko bat zen eta aukeratutako gaiek errealitate gordinak deskribatzen zituzten: gure azken hamarkadetako egoera politikoa, gizartearen egoera eta arazoak, krisialdi ekonomikoaren ondoriozko pobrezia, emakumearekiko tratu txarrak... Azkenean ikusi nuen halako zerbait idazteko gai izan banintzen, gai izan behar nuela beste ikuspegi alai eta positibo batetik idazteko ere, hark utzitako aje triste hori kentzeko. Orduan, neure etxetik ikusten den paisaiari begiratu nion eta egunsenti bat ikusi nuen; eguzki gorri bat ikusi nuen itsaso gainetik. Hortik atera zen diskoaren ideia: egunero ateratzen den eguzki hori, egunero sortzen zaigun aukera berri bat da. Hori baliatu behar dugu, zeren ez da betiko hor gelditzen, eta orain daukazun eguzkia, gero jada desagertu egiten da. Paradoxa horri heldu nion diskoaren haria osatzeko. Mundu aldrebes honetan bizita ere, egunerokoan zoriontasun apur bat eman dezaketen gauzei begiratu diezu, beraz.

Hori da, aurreko diskoak errealitate horri erreparatu zion eta orain beste alderdiari begiratu nahi izan diot, bai. Nire barruan begiratzen hasi nintzen, pentsatzen zerk sentiarazi izan nauen ondo eta zerk sentiarazten nauen ondo gaur egun, eta topatu nituen nire haurtzaroko irudiak, nire guraso eta anaiaren irudiak edo lagunenak; ikusi nuen bazegoela nondik tira diskoari hari bat emateko. Koloretsu eta argitsu izaten eta irudi asko deskribatzen saiatu naiz. Zeintzuk dira irudi horiek? Nire haurtzaroko Eibar, adibidez. Orain Ondarroan bizi naiz eta lantzean behin, hara itzultzen naizenean, faltan botatzen dut nire haurtzaroko paisaian jolastoki paregabea ziren eraikin erraldoi itsusi batzuk, esaterako. Hondartzarekin ere asko oroitzen naiz, eta kuriosoa da, zeren gaur egun ez naiz oso hondartza zalea, baina haur moduan nire burua hondartzan ikusten dut sarri, haur zoriontsu baten gisan. Baita Eibarko Urkizu parkean ere, lagunekin jolasean. Beste kanta batean, Iraganeko lekuak izenekoan, St. Albans-en (Ingalaterran) pasa nuen garaian bizi nintzen kalea ere irudikatu dut, nire txokoa zen kale hura. Noiz hasi zen abesti hauen sortze prozesua? Seinaleak kaleratu eta berehala sentitu nuen beste zerbait idazteko beharra. Beste diskoetan beti izan dut kanta zaharren bat, tokirik topatzen ez zuena, eta hortik abiatu izan dira zenbaitetan diskoak, kanta horien ideiatik. Baina kasu honetan dena zerotik hasi nuen. Ideia daukazunetik forma ematen diozun arte pasatzen da denbora bat, baina behin argi daukazunean, azkarrago joaten da prozesua.


Ortzadar // 05

Larunbata, 2018ko uztailaren 28a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

musika

Konposizioan taldeak parte hartzen du? Normalean kantak amaituta eramaten ditut lokalera. Baina disko honetan bada kanta bat taldeko baxu-jotzaileak sortua. Baneukan kanta bat, lagunarena, baina ez nengoen oso pozik kanta horrekin. Angelek esan zidan bazuela melodia bat eta nahi ziola lagun berezi bati kanta bat egin. Ikusi nuen berak idatzitako doinua nirea baino hobea zela eta, beraz, idatzi nion behar zuen testua. Kantuak, oro har, zeuk eginak badira ere, musikari bakoitzak zer eman dio diskoaren azken emaitzari? Giovanni Zannon gitarra-jotzailea oso moldaerraza da, oso testura desberdinak erabiltzeko gai da eta espazio handia utzi nahi izan diot, asko betetzen du-eta; oso anitzak dira bere formak eta koloreak, oso emankorra eta aberatsa dela esango nuke. Angel Ituarte baxu-jotzailea talde honetako lehenengo kidea izan zen eta berari esker lortu nituen beste biak. Angel da guztien artean, agian, musikan adituena, musika hizkuntza ondoen ezagutzen duena. Bere ekarpenak oso garrantzitsuak izan dira. Eta Iñaki Belaustegi oso bateria-jotzaile ona da, zeren badauka gauza bat oso zaila dena bateria-jotzaile batengan topatzea eta da tempoa oso ondo mantentzen duela. Oso ondo moldatzen da nik kantuan eskatzen dudan hori ematera, oso ondo ulertzen dugu elkar. Nola joan da diskoaren grabazioa? Iazko irailean asteburu batean grabatu genituen instrumentu guztiak, eta handik hilabete ingurura hasi nintzen ahotsekin. Nahasketak Gabonen bueltan amaitu genituen. Baina gero zain egon gara argitara ateratzeko, zeren diskoak duen izenburuarekin eta aldartearekin, udaberri partean publikatzea egokiagoa iruditzen zitzaidan. Zuzenetakoetarako asmorik badaukazu? Bai, bi kontzertu eman ditugu azkenaldian, baina udan geldituta gaude, laukoteko batzuk kanpoan baitaude. Laster hasiko gara kontzertu gehiago lotzen, udazkenerako. Iraganera jauzi eginda, noiz eta nola sartzen da musika Markos Untzetaren bizitzan? Musika entzuten nerabezaroan hasi nintzen. Nerabe guztiak bezala, oso bakarrik sentitzen nintzen. Hitz bat baldin badago orduan nola sentitzen nintzen definitzen duena, ikusezin litzateke hitz hori. Kantuetan topatzen nuen nire galderen erantzuna, nire kezka eta beldurrei aurre egiteko modua eta zalantzak baretzeko modua. Oso momentu ederrak eta magikoak izaten ziren haiek. Gero gertatu zitzaidan, entzule izate soilarekin ez nuela nahikoa eta, beraz,

Niretzat kantuak beti izan dira tresna oso indartsuak. Sortzaile bezala, nire identitatea eta nortasuna ateratzeko leihoak dira”

Markos Untzetaren iturri musikalak

B

eti entzun izan ditut klasikoak -dio Untzetak-, 60 eta 70eko hamarkadetako klasikoak: Van Morrison, Neil Young, Bruce Springsteen eta Bob Dylan, esaterako. Gaur egun asko entzuten ditudan beste bi musikari Lucinda Williams eta Steve Earl dira. Eta nola ez, artista euskaldunak, oso emankorra izaten ari den belaunaldi batekoak: Anari, Txuma Murugarren, Audience, Petti, Keu Agirretxea...”

gitarra bat erosi eta gustuko nituen kantuen bertsioak jotzen ikasi nuen, poliki-poliki. Azkenean, prozesuan, beste urrats bat heldu zen: neure kantuak idazteko beharra. Atzerrian, Ingalaterran, hiru urte eman nituen eta han hasi nintzen sortzen. Hasieran ingelesez idazten nuen, baina behin Euskal Herrira itzulita, ohartu nintzen kantak ez zirela jendearengana iristen. Orduan euskarara pasa nintzen eta hala atera zen lehen diskoa. Ingalaterran igo zinen lehenengoz oholtzara, oker ez banago Bai, gauza xelebrea izan zen gainera, zeren Ingalaterrara ez nuen gitarrarik eraman, kantak idazteko asmoa edo ametsa baztertuta nuelako garai hartan. Eta justu bertara joan eta lehen larunbat gauean ikusi nuenean pub batean halako eszenatoki txiki bat, konturatu nintzen zelako beharra neukan gitarrarena, eta ostera ere oso-oso gogor heldu zidan kantuak idazteko gogoak. Hurrengo asteetan ero baten moduan hasi nintzen idazten. Handik aste gutxi batzuetara iritsi zen oholtza batera igotzeko lehen aukera eta handik gutxira justu idazteko gogoa berpiztu zidan eszenatoki txiki horren gainean neu nengoen kantuan. Orduko oroitzapenak jasota daude, nolabait, Geroari beldurrik ez izeneko kantuan, hor hasieran entzun daitekeen elkarrizketa benetan gertatutakoa baita; pub horretako managerra eta biok berriketan gelditu ginen gau batez, eta, berak, Joek, galdetu zidan: “zer nahiko zenuke zure bizitzan? Badaukazu ametsik?” eta esan nion baietz, nire ametsa zela noizbait neure kantuez osaturiko disko bat kaleratzea. Zertan aldatu da Ingalaterratik itzuli zen 28 urteko gazte hura? Gauza askotan. Nire ibilbidean abentura luze bat bizitzen noa eta gutxika-gutxika gaur egun naizena osatzen joan naiz; gaur egun Ondarroan bizi naiz, ezkonduta nago eta bi seme-alaba dauzkat. Orain, atzera begiratzen dudanean, nork esango zuen honetara iritsiko nintzenik? Gaur egun nola bizi duzu musika? Niretzat kantuak beti izan dira tresna oso indartsuak, eta kantuek gauza asko eman izan dizkidate. Gozamena da musika, emozio oso intentsuak sortarazten dizkit: poza, tristura, haserrea, enpatia... hori entzule bezala. Eta sortzaile bezala, nire identitatea eta nortasuna ateratzeko leihoak dira. Agian, nerabe ikusezin hori ikusgarri egiteko bidea izan da, iraganetik neukan traba edo trauma horri aurre egiteko modua.


06 // Ortzadar

Larunbata, 2018ko uztailaren 28a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

arkitektura

ULA IRURETAGOIENA

X X

AVIER Chérrez eta Raquel Cantera iruindar arkitektoak izan dira aurtengo Egurtek 2018 barnediseinua modalitatean saridunak. Baina ez da lehen aldia Chérrez eta Cantera lan-taldeak egurrez egindako lanengatik merezimenduak jasotzen dituena. 2014an Iruñeko Jesuiten eskoletan egindako kapera eta auditorium-aren hedapen eraikinak eta bertarako diseinaturiko altzariek ohorezko aipamena jaso zuten arkitektura eta altzarigintza modalitateetan.

Zurez eraikitzeko maitasuna Egurtek 2012. urtetik Bilbon antolatzen den Nazioarteko Egurrezko Eraikuntza eta Arkitektura Foroa da, egurraren erabilera balioan jarri eta sustatzeko helburua duena. Kongresuaz gain, egurrez egindako arkitektura-lanak saritzen dituzte

Bestalde, Cherrez+Cantera web orrialdean kuxkuxeatzen badugu, beste hainbeste arkitektura-lan aurkituko dugu, non zura material nagusia den. Zurarekiko maitasuna agertzen duen lan taldea da ezbairik gabe, eta horregatik poz handia da saritua izatea, saritua izateak apustu baten aldeko aitortza balioan jartzen duen heinean. Egurra zuhaitzen enborretan dagoen materia bizia da. Egurra zura bilakatzen da enborra zatitzen denean, eraikitzeko piezak eskuratuz. Zurezko egiturak, fatxadak, zoruak, paretak, estalkiak, arotzeriak, mahaiak, eserlekuak, biltegiak egin daitezke. Ez daude bi egur pieza berdin, bi pertsona berdin ez dauden bezala. Zurezko tauletan zuhaitzaren bizitzaren gorabeherak azaltzen dira.

Egurra bi oinak eusteko egitura eta altzariak egiteko erabili da. Konifera zuhaitzetatik ateratako egurraz gain, beirazko paretak eta telazko gortinak eraiki dira. Egitura berezia da, zurezko zutabe eta habeekin hiru dimentsioko egitura bat osatu delako, egituraren sakoneran lan-mahaiak txertatzeko aprobetxatuz. Honela, altzariak egituran integraturik ageri dira, bakarra balira bezala. Espazioaren irudi orokorrari dagokionez, Chérrez eta Canteraren beste lanetan ikus daitekeen ezaugarri berdina errepikaturik ageri da: espazioaren materialtasunak linea bertikalak eraikitzen ditu –kasu honetan telarekin–, espazio ordenatu baten irudia lortzeko baliatzen dutena. Dagoeneko irakurleak detektatuko zuen arkitektook marrak espazioan eraikitzeko dugun delirioa. MUGIMENDUA Goazen lanaren “soluzio izarra” ikustera: zurezko solairuaren mugimendua. Mugitzeko aukera posible da egurrezko egituran errail bat egin delako eta solairuari gurpilak jarri zaizkiolako. Asmakizun honekin lortzen da, solairuaren kokapenaren arabera, espazioa guztiz eraldatzea. Espazio bikoitzak modu aldakorrean sortzeaz aparte, solairuaren mugimenduak fatxadetatik sartzen den argiztapenaren gaineko kontrola izatea baimentzen du. Solairuak batzuetan babesa emango du eta besteetan eguzki-izpiak barnera sartzen utziko du. Egileek dioten bezala, espazioak ekilore baten antzera funtzionatzen du.

Zurezko elementuek zaintza behar dute, material organikoa izateagatik, denborak, hezetasunak eta animaliek eragiten diote, biziraupena ahulduz. Baliteke horregatik denok identifikatzea zurezko espazioa goxotasun sentsazioarekin. Baina egurrak, petroliotik deribaturiko beste materialekin alderatuz, konpontzeko aukera du, birziklagarria da eta, gizakia bezala, naturaren zikloen parte bilakatu daiteke, errauts bihurtzendugunean. Gaur egun enborretik egur transformatu mota asko gertatzen dira, birutak prentsatuz, taula finak enkolatuz... Hala ere, zur garaikideen erabilera sustatzea plastikoen aurrean, ongizate espazialaren aldeko lana egitea da. BULEGOA ETA GALERIA 2018ko Egurtek saria jasotako lana Iruñeko Rotxapea auzoko Anelier pasealekuko 22.zenbakian kokaturik dago.

Arkitektoen bulego espazioa da eta aldi berean arte galeria bat osatu dute. Ohiko lokalen ezaugarriak ditu; altuera handia (baina bi solairu lortzeko estuegia), espazio luze eta estua, eta barruko patio eta kale nagusi batera ematen du. Luzerari aurre egiteko, fatxada guneetan arte galeria lekutzeko espazioa utzi da, erakusleiho-funtzioa eginez, eta honekin batera lan-espazioari pribatutasuna eskaintzen zaio. Bulegoak bi erabilera nagusi ditu; ordenagailuetan lan egiteko mahaiak eta biltegia. Erabilerak altueran antolatu dira.

Egurrezko egitura-elementu baten mugimendua ez zaigu arrotza gertatu behar, baserrietako lagar-habearen mugimenduak (mailu baten modura) sagarra txikitzeko balio zuen sagardoaren prestaketan. Egurraren erabilera berritzaileak gure arkitektura kulturarekin zerikusia izateak balio erantsia ematen dio Chérrez eta Canteraren lanari.

Iruñeko Rotxapea auzoan dago Chérrez eta Cantera taldearen bulegoa. Egurrari protagonismoa emanez, bi erabilera nagusi ditu espazioak: lan egiteko tokia eta biltegia. CHÉRREZ ETA CANTERA

Zorionak gainontzeko irabazleei eta eskerrak Egurtek ekimenari, zuraren maitaleak bildu eta sustatzeagatik.


Ortzadar // 07

Larunbata, 2018ko uztailaren 28a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

literatura

LL

IBURUBILA “erakunde publikoek herritarren eskura jartzen duten edukien eskaintzaren ataria” izateko jaio dela uste du Joxean Muñoz Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuordeak. Bera izan da Mikel Aizpuru Kultura Ondarearen zuzendariarekin batera bilatzaile berria aurkezteko ardura izan duena. Muñozen arabera, webgune berritzaile honen bitartez, “erabiltzaileek milaka liburu, liburu digital, formatu digitaleko film, irakurtzeko arazoak dituzten pertsonentzat egokitutako audioliburuak, diskoak, dokumentu historikoak, dokumentu grafikoak edo ordenagailuko artxiboak aurkitu ahal izango dituzte”.

Kultura, klik batera Liburubila bilatzailea martxan da jada. Aurrerantzean, herritarrek hainbat liburu digital eta fisiko edota ikus-entzunezkoen inguruko informazioa webgune bakarrean doan eta modu errazean izango dute eskura AINHOA LORES

serbatu… Eduki digitalizatuen kasuan, gainera, Liburubilak sarbide zuzena eskaintzen du horietara, eta arduradunek azaldu dutenez, modu erraz batean lotzen du bilaketa kontsumo digitalarekin. Proiektu honen bidez, leihatila bakarra kontzeptua –kasu honetan digitala–, liburutegien eta mediateken mundura eraman nahi izan dute. Muñozek adierazi duenez, “proiektu aitzindaria da Estatuan, eta haren jatorria Finlandian sustatutako antzeko ekimena da”. Orain dela urtebete ekin zion Eusko Jaurlaritzak proiektua garatzeari eta EAEko Irakurketa Publikoaren Sareko liburutegietan erabiltzen ari da jada, baina herritar orok erabil dezake bere ordenagailu, tablet edo telefono mugikorretik.

Liburubilak, orotara, 845.000 liburu, 16.250 liburu digital, 67.267 ikusentzunezko artxibo (bai film fisikoak eta bai film digitalak), 70.671 audio (gehienak liburutegien sarean eskuragarri dauden diskoak), 11.000 dokumentu digitalizatu, 4.500 irudi eta ordenagailuko 8.646 artxiboren gaineko informazioa eskaintzen du. Zerbitzu berriak zuzenean kontsultak egiteko, mailegu bat ordenagailu bidez eskatzeko eta eduki horien kokalekua ezagutzeko aukera ematen du. Gainera, “erabiltzailearen baldintzetara egokitua” dagoela nabarmendu du Aizpuruk: “Bilaketa zehatzak egiteko aukera ematen du, kultura kontsumoa erraztuz”.

KULTURA KONTSUMOA Sailburuordearen arabera, helburua da dauden eduki eta dokumentu kopuru handia antolatzea eta herritarrek horietara errazago jo ahal izatea. “Liburubilaren bidez, modu antolatuan aurkeztu ahal izan dugu EAEko Irakurketa Publikoaren Sarea eta beste atari batzuetan –besteak beste eLiburutegian– dugun kultura-eduki eta dokumentu-material kopuru handia”. Zerbitzua atari bakarraren bidez eskainiko dutela azpimarratu nahi izan du. “Material guzti hori, orain, eskuragarriago dago herritarrentzat, eta, horrela, kultura-kontsumoa erraztu eta hari bide eman ahal izango zaio”, azaldu du Muñozek.

SAREARI LOTUTA Atari digital berria, gainera, Euskal Autonomia Erkidegoko Irakurketa Publikoaren Sarera eta haren katalogora lotuta dago. Sare hau 205 liburutegik eta 304 sukurtsalek osatzen dute, kontuan hartuz, betiere, udalerri batek udal-liburutegi bakarra duela, baina hainbat sukurtsal izan ditzakeela; gehienak udal-titulartasunekoak dira, baina badaude beste mota batzuetakoak ere: Eusko Jaurlaritza, EAEko Artxibo Historikoa, HABE, Lazkaoko Beneditarren Artxibo eta Zarauzko Photomuseum-ekoak, hain zuzen ere. Liburubilak zuzenean konektatzen

Kulturaren kontsumo digital “ordenatuaren” inguruan egiten ari den sustapena ere aipatu du sailburuordeak. Zerbitzua doakoa da, baina horretaz gain, “eduki digitalen kasuan ere egile-eskubideak kontuan hartzen dituen eta dagozkion lizentziak ordaintzen dituen kultura-kontsumoaren aldeko apustua egiten dugu. Horrelako kontsumoa eskaintzen du eLiburutegiak eta, Liburubilari esker, herritarrengandik hurbilago dago gaurtik aurrera”. Digitalizazioak kultura sustatzeko aukera berriak eskaini ditzakeela uste du Muñozek eta “biltzaile hau horren adibide” dela argitu du.

Joxean Muñoz Jaurlaritzako Kultura sailburuordea eta Mikel Aizpuru Kultura Ondarearen zuzendaria. IREKIA du liburutegi horien guztien datubasearekin, baita Estatu osoko liburutegi digital handiena den eLiburutegi eta Liburuklik bidez kontsulta daitekeen eskaintza jasotzen duen katalogoekin.

Kultura baliabideen biltegi honek, bestalde, hainbat bilaketa-aukera eskaintzen ditu: denak egilearen, obraren edota hitzen araberakoak. Informazio zabala ere eskuragarri dago bertan: funtsak kontsulta-

tzeko aukera ematen du, euren kokalekua, tituluak une horretan maileguan dauden jakin, informazioa esteken bidez topatu, katalogoan sartu berri diren titulu berriak egiaztatu, maileguak erre-


08 // Ortzadar

Larunbata, 2018ko uztailaren 28a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

Begirada

Jon Kepa Bilbatua Bego Elexpe

Sitio, año

Donostia, 1979 Ikus: www.elexpephotoart.com

Datorren Hurrengoa... astean... UnaiIrailean! Endemaño

Ortzadar 28 de julio de 2018  
Ortzadar 28 de julio de 2018  
Advertisement