Page 1

ortzadar deia.eus/ortzadar

larunbata, 2018ko apirilaren 28a. 544. zenbakia

euskal kulturaren kolore guztiak

GARBIÑE UBEDA “Idazlearen irudia gaurkotzea”, Euskal Idazleen Elkarteko lehendakari berriaren erronka nagusia -- 4-5. orrialdeak --


02 // Ortzadar

Larunbata, 2018ko apirilaren 28a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

musika

HERNANI

Zeru gorriek dakartena ‘Egunsentiak alferrentzat’ diskoan, gaixotasunaz eta zaintzaz aritu da Andoni Tolosa ‘Morau’, amarekin pasatako azken urteak modu intimista eta sakonean islatuz, hitzez zein doinuz OLATZ PRAT

ZZ

AILA suertatzen da gaur egun gure gizartean hainbat gaien inguruan lasai eta zabal hitz egitea. Horietako bi baino ez dira heriotza eta gaixotasuna; ezinbestean lehenengoa, eta probabilitate handiz bigarrena, geure azalean edo gertuko senide eta lagunengan sufritu behar izaten den arren, bizipen horiek sortzen dutena hitzetan jartzea ez da beti nahi bezain erraza edo naturala suertatzen.

Horretaz asko ikasi du Andoni Tolosa Morau-k azken urte hauetan. Oraindik ez da urte eta erdi bat pasatu ama galdu zuenetik. Hain zuzen, amarekin azken hamabi urtean bizi izandakoak bildu ditu Egunsentiak alferrentzat diskoan. “Ama aspalditik ateratzen zen paseatzera, lagun batekin joaten zen beti. Baina, lagunak ezin izan zuenean, berari laguntzen hasi nintzen, beti egunsentian joaten ginen. Handik bi urtera alzheimerra diagnostikatu zioten eta ordutik aurrera berarekin paseatzean burura etorri zitzaizkidanak apuntatzen hasi nintzen, egunerokoan sortutako hausnarketak, esaldiak, testuak...”.

Hernaniarrak bakarlari moduan kaleratu duen lehen lana da ‘Egunsentiak alferrentzat’ diskoa. CONNY BEIREUTHER

tako bizipenak, diagnostikoa. Eta hortik aurrera, abestiz abesti deskribatu du ama zaintzea beretzat izan dena eta ama “urruntzen” ikusteak sortu ziona. Alzheimerraren alderdirik bistakoena izanik, memoriaren azpikeriak ditu hizpide kantu askotan: Bi argazki egin une berean leku berari, bat ohartzeko, bestea ziurtatzeko une hori inoiz existitu izana (Bi argazki), Mara mara ari du dena estali arte, aspaldi ez du atertzen inolaz ere, marraztu bideak ahaztu baino lehen (Maleta), Ezagutu egin nau irribarre egin dit, urrun estutasuna egunon argiari, tartetxo bat lapurtu diogu eritasunari (Gaixo). Beste zenbaitetan, zaintzaz aritu da: Gerta daitezkeen gaitz guztiak idatziko ditut, min bakoitzari izen egokia jartzeko, izutu beharrean haiekin ohitzen hasteko, bidean adore apurrik ez galtzeko (Mina), Halabeharrari ipur-

Horiek blog batean jasotzen joan zen eta denborarekin ohartu zen bazegoela zer kontatu. Testu haiek ordenatu eta kantuetarako letrak ateratzen hasi zen eta gero haiei musika jartzen. Irailean Ereinotzuko Aieka estudioan grabatu zuen Peio Gorrotxategirekin, eta Jonan Ordorikak masterizatu du diskoa, Azkarateko Mamia Estudioan. Otsailean ikusi zuen argia Egunsentiak alferrentzat lanak, Iñaki Martiarena Mattin-ek diseinatu eta eskuz egindako 500 aleko edizio mugatuan.

dia garbitzea, larrialdiei begirunea galtzea, hatsa alperrik ez xahutzea, disimuluarekin amore ematea (Ona).

egiten, eta nik egin bezala, beste musikari batzuk ere ari dira gai hauek lantzen, eta hori bada normaltasunerako pauso bat”.

Berarentzat “irakaspen bat” izateaz gain, berak egindako prozesu hau azalarazi eta hitzez adierazi izana beste zenbaiti ere lagungarri gertatu zaio, izan ere, diskoa atera duenetik jendea hurbildu zaio eskerrak ematera: “Jendeak asko baloratu du, gaixotasunaren gaiaz gain, zaintzaren gaia ere plazaratu izana, hori kontatu izana dramatismorik gabe, baina, era berean, ezer ezkutatu gabe. Badirudi gaixotasunez hitz egitea madarikazio bat esnatzea dela, ez dakit lotsa soziala den edo zer den. Ez da horretaz hitz egiten, baina egia dena da horretan gabiltzanok sekulako beharra daukagula hitz egiteko. Hala ere, zorionez, uste dut poliki-poliki ari garela aurrera

BAKARKAKO LEHENA Bakarlari bezala kaleratu duen lehen lana da hau, aurretik taldean aritu izan baita beti. Horrek are pertsonalago egiten du diskoa. “Musikalki desberdina da disko hau, kantuak bakarka sortu baititut, bakarka defendatzeko zuzenekoetan ere, eta horrek alor berriak lantzeko aukera eman dit”. Gitarra eta ahotsaz soilik osatu du diskoa eta hala ariko da zuzenekoetan: “ausartu beharko naiz biluztasun horretan aritzera”, dio musikariak. Edonola ere, izan ditu kolaborazioak lan honetan. Hainbat urtetan bidelagun izan duen Beñardo Goietxek (Mugaldekoak) ahotsak sartu ditu abestietan eta Giorgio Basmatti donostiarrak (Oso Fan) Tolo-

Badirudi gaixotasunez hitz egitea madarikazio bat esnatzea dela, ez dakit lotsa soziala den edo zer den” ANDONI TOLOSA ‘MORAU’ Musikaria

HITZ EGITEKO BEHARRA Inoiz egin duen diskorik intimistena eta pertsonalena da. Hitzetan nabari da egileak barru-barrutik atera dituela bere emozio eta sentimenduak. Zerbait bazetorren susmoa, amaren lehen ahanzturak, osasun zentroe-

Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Juan Jose Baños Koordinazioa: Julene Larrañaga Diseinua: Jesus Santamaria

Azala: Ruben Plaza Maketazioa: Janire Neches Lege Gordailua: BI 1720-06

Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du

saren Bi argazki abestiaren bertsio bat egin du. Ez da diskoko bertsio bakarra, izan ere, Morauk Itoitz taldearen Clash eta Pistols abestia moldatu du bererako. “Ama azkenekoz ospitalean zela eta hura zaintzeko txanda aurreko eta osteko paseotan buruan sartu zitzaidan kantu hau. Iragarpen bat izan zen niretzat, orduan sentitu nuen ama bazihoala. Esan dezaket kantua nik aukeratu beharrean, berak aukeratu ninduela ni”. Diskoa Bandcamp plataforman doan entzun daiteke. Zuzenean entzuteko, berriz, aukera izango dute entzuleek maiatzaren 20an, Berako Kataku tabernan. Maiatzaren 27an Zarauzko Literaturiako solasaldi batean parte hartuko du Andu Lertxundi eta Maddi Zubeldiarekin batera, alzheimerraren inguruko bizipenez hitz egiteko.


Ortzadar // 03

Larunbata, 2018ko apirilaren 28a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

IRITZIA

SALDUENAK

IBAN ZALDUA

Fantastikoaz

Fikzioa 1. Azala erre Danele Sarriugarte. Elkar.

EE

USKAL literatura garaikidearen historian une bat egon zen zeinetan ematen baitzuen fantastikoak garrantzi berezia irabaziko zuela, gure letra berrituen osagarri ezinbesteko bihurtuko zela. Kafka, Calvino, Cortazar, Borges eta enparauen eskutik berrikuntza heldu zen, euskal ipuingintzara bereziki, eta generoaren zaleok biziki poztu ginen Joseba Sarrionandiak, Bernardo Atxagak, Juan Garziak edo Karlos Linazasorok, besteak beste, egindako ekarpenekin, 1980-90 hamarraldien arteko buelta loriatsu hartan: euskal literaturak, azkenik, Munduko Letren Errepublikaren trena harrapatu zuenekoa.

Gero –zilegi bekit sinplifikatzea– Carver iritsi zen eta ildo hori menostuta geratu zen gure literaturan: errealismoa nagusitu da, nabarmen, azken hamarraldi hauetako euskal unibertsoan –ingurukoetan bezala, bestalde: ez gara horren berezi eta orijinalak–. Errealismoa, fikzioaz ari garenean, beste konbentzio bat baino ez dela ahaztuta, fantastikoa bezain formulaikoa izan daitekeena. Horregatik guztiagatik bakarrik oso seinale ona iruditu zitzaidan Urt

2. JenisJoplin Zubiaurreren lehenengo ipuin liburuaren kaleratzea, Izenik gabeko lurrak (Erein, 2016); lan bat, tamalez, oihartzun berezirik gabe pasatu zena gure kulturaren erakusleihoetatik –hots, ohikoa dena baino oihartzun txikiagoarekin–. Opera prima gehienei dagozkien gorabeherak alde batera utzita, aire freskoaren arnasaldi bat iruditu zitzaidan egileak bertan darabilen fantastikorako hurbilketa, kontzientea, eraginkorra, lotsarik gabekoa, klasikoa bezain berritua: fantastikoa ez da, generoko idazle onengan bezala Zubiaurrerengan, errealitatetik eskapo egiteko modu bat, egiari –batzuetan egia sakonei– tamaina hartzeko beste modu bat baizik. Bakardadea, Zoroarena eta Zama bezalako ipuinak irakurtzea besterik ez dago horretaz jabetzeko. Antzeko zerbait gertatu zitzaidan Pasazaite argitaletxeak egiten dizkigun opari horietako batekin: Hassan Blasin-en Kristo irakiarra bildumaz ari naiz (2017). Ekialde Hurbileko egoera belikoa hain da lazgarria ezen ematen baitu fantastikoaren erabilerara baino ezin duela jo jazotakoa minimoki ulergarria egin dakion idazleari –eta baita irakur-

leari ere–. Blasinek berak iradokitzen du, elkarrizketa batzuetan, Irakeko gerrak eta gerraosteak amesgaizto bat izan direla, eta, beraz, amesgaiztoetako baliabideekin baino ezin dela kontatu; naturaz gaindiko –edo azpiko– xehetasunek eragin ohi duten disonantziek beste dimentsio bat hartzen dute izugarrikeria guztien erdian.

Errealismoa nagusitu da, nabarmen, azken hamarraldi hauetako euskal unibertsoan -ingurukoetan bezala, bestalde: ez gara horren berezi eta orijinalak-

Izugarrikeria batzuk, bide batez esanda, ez direnak mugatzen gerra urrun batzuetara: gure Europa gotorlekura sartzen saiatzen diren errefuxiatuen istorioak ere elementu fantastiko esanguratsuez zipriztinduta ageri dira –Blasin berak, egun Finlandian bizi denak, Turkiako eta Bulgariako mugetan barna egin behar izan zuen, luze, ibilbide klandestino eta, gu europarrontzat, ezin lotsagarriago hori–.

LITERATURA

KRONIKA

‘Zu entzuteko gaude’

‘Uda batez Kurdistanen’

Xabier Mendiguren. Elkar. 108 orr. 13 euro.

Zekine Turkeri; itz.: G. Markuleta, E. Gartzia. Elkar. 140 orr. 15,50 euro.

Hiru ipuineko triptikoa

Bizi nahi eta ezinaren kronika k

Bere seme elbarria hartuta, garai batean bertan behera utzi zuen Jean-Marcengana joango da Irati, barruko harra isildu nahian. Edurnek bikotea eta lana galdu ditu, eta mareak hondartzan utzitako enborrak erreskatatzen ditu eskultura bihurtzeko. Bertak desesperatutako jendearen telefono deiak aditzen egiten du lan, baina nori kontatuko dizkio berak bere minak? Hiru ipuinez osaturiko triptikoa da hau, hiru emakume protagonista dituena eta egungo gizartea astintzen duten hainbat gai eta gaitz erdigunean jartzen dituena: bakardadea, menpekotasuna, zaintza, sakrifizioa, etab.

2014ko uda da. Irakeko Kurdistanera bidaia egin du egileak, kazetari gisa, Saddam Hussein kanporatu ostean lurralde horrek autonomia bereganatua duenean, kurduak beren buruaren jabe nola moldatzen diren ikusteko eta munduari kontatzeko pasatako oinazeak eta dituzten itxaropen eta zailtasunak: errefuxiatu-eremuetako istorioak, emakume arkeologo baten ametsak, zahar eta gazteen abenturak, gizon nahiz emazteen pozak eta nekeak… Alabaina, bera han dela gertatu da Estatu Islamiarraren ofentsiba, eta hasierako asmoak aldatuta gerrako erreportaje-sorta bat egingo du.

3. Neska bat leku... Xabier Amuriza. Elkar.

4. Bihotz handiegia Eider Rodriguez. Susa.

5. Arrutiren banda Jon Arretxe. Erein.

6. Zer da, ba, maitasuna? Miren Agur Meabe. Elkar.

Ez Fikzioa 1. Lurraldea eta herria Eneko Bidegain. Pamiela.

2. Beltzak, juduak eta beste euskaldun batzuk Joxe Azurmendi. Elkar.

3. Uda batez Kurdistanen Julio Cortazarrek Berkeleyko Kaliforniako Unibertsitateko ikasleei 1980. urtean eman zizkien eskoletan esan zuen bezala: “Nik maite dudan fantasia, fantastikoa, imajinagarria, zeinarekin neure obra egiten saiatu bainaiz, inguratzen gaituen errealitate hori argiago eta indartsuago proiektatzeko balio duen guztia da, funtsean”.

ZALDI EROA

ERAKUSLEIHOA

Uxue Alberdi. Susa.

Zekine Turkeri. Elkar.

4. Armagabetzea. Euskal bidea. Iñaki Egaña. Txalaparta.

5. Bidean ikasia Arantxa Urretabizkaia. Pamiela. ITURRIA: Elkar.


04 // Ortzadar

Larunbata, 2018ko apirilaren 28a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

literatura

GARBIÑE UBEDA EUSKAL IDAZLEEN ELKARTEKO LEHENDAKARIA

“Idazlearen irudia gaurkotu beharra dugu” Orain dela gutxi hartu du kargua Ubedak Euskal Idazleen Elkartean; lehendakari berriak gogotsu ekin dio ardurari, eta baditu lehentasunak: idazleaz gizartean dagoen irudi orokorra aldatu, aurreiritzi zaharkituak albo batera utzi eta garai berrietara egokitu, besteak beste KATTALIN BARBER

D D

ATOZEN lau urteetan beteko du ardura Garbiñe Ubedak (Tolosa, 1967) Euskal Idazleen Elkartean (EEI). Erakundearen erronkez, ibilbideaz eta idazleen egoeraz mintzatu da, besteak beste. “Idazleaz dugun irudi orokorra aldatu nahiko nuke. Liburu formatuari, genero jakin bati eta profil sozial bati lotuegi ageri da idazlea, eta definizio zurrunegia da, nire gusturako”, azaldu du. Elkarteak dituen beste lehentasunetako bat Ipar Euskal Herrian programa berriak adostea da: Idazleak ikastetxeetan edo Liburua Gozagarri bezalakoak, alde batetik, baina baita bestelako proiektu handiagoak ere, euskal idazleak merezi duen tokia eta prestigioa lortu dezan”.

Jasone Osorori lekukoa hartu diozu, eta martxotik Euskal Idazleen Elkarteko lehendakaria zara. Nola hartu duzu berria? Holako berriak har litezkeen moduan: ilusioz eta arduraz. Ez da erraza izango, baina gustuko tokian aldaparik ez, dio esaerak, eta idazkuntza eta idazleen ingurua zaintzea horixe bera dira niretzat: gogoko esparrua. Ez zara bakarrik egongo kargu berrian. Nora Arbelbide, Ana Galarraga eta Peru Iparragirre izango dituzu zuzendaritza batzordean. Zernolako taldea izanen da zuena? Arbelbide, Galarraga eta Iparragirre ez ezik, lehengo zuzendaritzatik jarraituko dutenak ere hor izango ditut: Jon Martin, Antxiñe Mendizabal eta Aitzol Lasa. Eta Joxemari Karrerek eta Katixa Dolharek zuzendaritza utziko duten arren, hainbat lan puntualetan alboan izango ditudala badakit, Jasone Osoro ere eskura izango dudan bezala. Lan hori egiteagatik ez dugu diru-saririk, baina elkarren artean sortuko den adiskidantzak urrea balioko duela ziur naiz. Militantzian oinarritzen diren lanotan, gakoak borondatea eta konplizitatea direla esango nuke. Bietarik asko ikusten diot kide bakoitzari. Bestalde, talde anitza da; izaera, estilo eta molde askotariko jendez osatua. Nahiago dut holakoa, talde homogeneoa baino.

Zerbaiti heldu nahi diozue premiaz? Zuzendaritza Batzordearen funtzionamendua apur bat aldatzera goaz, efektibotasuna eta partaidetza handiagoa irabaztearren. Norberaren ahalak eta aukerak hartu behar dira kontuan. Ez da erraza izango.

Aurrera begira, euskara tresnatzat dugunok ‘lobby’ bat osatzea eta instituzioen elkarlana besterik ez dut ikusten”

Nola aurkitu duzu elkartea? Elkartea oso ongi ari da egunerokoan, martxan diren programak eta gainerakoak kudeatzen. Zuzendaritza osatzen dugunon lana urrunago begiratzea da, helburu berriak markatzea eta, izatekotan, eguneroko horretan laguntzea. Oraindik ez dugu plan estrategikoa lantzeko betarik izan, baina lan-lerro batzuk nahiko garbi ditugu. Esate baterako, Ipar Euskal Herrian programa berriak adostu nahi genituzke, Idazleak Ikastetxeetan edo Liburua Gozagarri bezalakoak alde batetik, baina baita bestelako proiektu handiagoak ere, euskal idazleak merezi duen tokia eta prestigioa lortu dezan. Izan ere, Idazleak Ikastetxeetan programak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako eskolak besterik ez ditu hartzen. Nafarroan Liburua Gozagarri programa dago eskoletarako, eta horrek ere indar handia hartu du oraintsu, baina Ipar Euskal Herrian, tamalez, herrenago gabiltza. Hori konpontzeko ahaleginean dihardugu. Irakurzaletasuna bultzatzea, irakurle eta idazleen arteko harremana sustatzea, liburua edo lana bestela baloratzea, gaiei

optika ezberdinetatik begiratzea eta hausnartzea, eztabaidatzea… Helburu bat baino gehiago izan dezakete programek. Datozen lau urteetan beteko duzu ardura. Zeintzuk dira urte hauetako erronka nagusiak? Idazleaz dugun irudi orokorra aldatu nahiko nuke. Liburu formatuari, genero jakin bati eta profil sozial bati lotuegi ageri da idazlea, eta definizio zurrunegia da nire gusturako. Mota askotako lanak idazten ditu idazleak, eta zer esanik ez medio digitalek halako garrantzia hartu duten garaiotan: nobela, ipuinak edota poema bai, baina baita gidoiak, komikiak, komunikabideetarako lanak, sare sozialetako gogoetak, hitzaldiak eta bestelako perlak ere. Generoen mugak hausteko eta hibridoak sortzeko joera ere badago gaur egun, kazetaritzari edota bertsolaritzari literatura funditzekoa, esate baterako. Idazlearen irudia gaurkotu beharra dugu, aurreiritzi zaharkituak albo batera utzi eta garai berrietara egokitu. Kurioski, gure elkarteko kide diren askori idazle kontuak aipatu eta uf, baina ez dut nire burua idazle ikusten esango dizute ezeroso. Beraz, bada halako beldur bat kortse edo profil horretan, inongo mesederik egiten ez duena eta birdefinitu beharko genukeena. Idazleak ez dira elite intelektual bat, baina gure kulturan giltzarri dira, bertsolariak, kazetariak, dibulgatzaileak edota euskara irakasleak bezala. Hortik tiraka, esango nuke euskara tresna nagusi duen sortzaile nahiz langile orok, estatus berezia beharko luketela Euskal Herriko lurralde osoan. Lan sozial garrantzitsua egiten baitute, eta guztion onurarako ari baitira, herri honek duen altxorrik garrantzitsuena gaurkotzen dutelako, eta erabateko desabantailan eta prekarietatean lan egin behar dutelako. Batzar nagusia egin zenuten egun berean ezohiko batzar berezia egin zenuten bazkide gazteen parte-hartzea errazteko moduak ikertzeko. Zeintzuk dira, zure ustez, hartu beharreko neurriak?

Datozen lau urteotan beteko du EIEren lehend Idazle Elkarteko kide izateko baldintzak gaurkotu behar ditugu, ezinbestean. Indarrean daukagun arautegia EIE sortu zenekoa da, internetik ez zegoen garaikoa, alegia, eta horren arabera, liburu bat edota 50 artikulu paperean argitaratuta dituenak du elkarteko kide izateko eskubidea. Horren arabera, lan digitalak ez dira kontuan hartzen. Alabaina, sarean bakarrik argitaratzen den medio ugari dago gaur egun. Besteak beste, Hitzen Uberan webgunea, Idazle Elkartearen ekimenez sortua. Beraz, batetik estatutuak aldatu behar ditugu; eta, bestetik, gazteen ohituretara hurbildu eta denoi mesede egingo digun sistema pentsatu.


Ortzadar // 05

Larunbata, 2018ko apirilaren 28a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA

literatura

HENDAIA

Kazetari, idazle eta diseinatzaile

U

rte luzez aritu da Garbiñe Ubeda kazetari eta diseinatzaile lanetan, Berrian eta Argian, besteak beste. Hitza eta irudiarekin zerikusia duten hainbat alorretan ibilbide luzea du, eta urteotan ere hainbat lan argitaratu ditu. Azkena, duela bost urte argitaratu zuen: ‘Hobe isilik’ (Elkar, 2013), eleberria, Agustin Zubikarai sariaren laguntzaz idatzi zuena. 36ko gerran miliziano ibili ostean, Frantzian galdu zen aitona anarkistaren arrastoaren atzetik dabilen bilobaren istorioa jaso zuen bertan. ‘Negu Gorriak-Ideia zabaldu tour 95’ (Susa, 1995) liburua izan zuen lehena. Bertan, euskal talde entzutetsuak Europan barrena eginiko biraren kronika idatzi zuen. ‘Mila ezker’ (Susa, 2009) saiakera, berriz, ezkertasunari buruzko liburua da. Aitortu duenez, zutabeak idaztea izan du beti gogoko eta hori lantzea gustatuko litzaioke aurrerantzean. “Kazetaritzatik urrundu eta literaturara hurbiltzeko aukera ematen dute zutabeek”, bere esanetan.

Horrez gain, bada zer hobetu, aspektu askotan: egile eskubideen kudeaketa fundamentuzkoa, edizio digitaletan egileari hobeto ordaintzea, profesionalki jarduten ez duen idazleari kolaborazioak kobratzeko erraztasunak ematea. Adibidez, askotan tokitaraino joan behar du irakurle klub batetik deitu diotelako, eta gero egundoko arazoak sortzen zaizkio ezin duelako faktura bat egin.

akari kargua Garbiñe Ubeda kazetari eta idazleak, Jasone Osororen lekukoa hartuta. RUBEN PLAZA Gazteek Idazle Elkarteari zer eskain diezaioketen argi dago. Idazle Elkarteak haiei zer eskain diezaiekeen, aldiz, erabat biribildu gabe dugu. Ezohiko Batzarrean elkarteko kide izateko adina 18tik 16ra jaistea eta 23 urte artekoei urteko bazkide kuota erdira murriztea erabaki zen. Bestelako neurriak eta asmoak ere behar genituzke. Egiguzu euskal literaturaren panoramika bat. Nolakoa da bere osasuna eta nolakoa irakurlearen egoera? Eta etorkizunari begira? Sorkuntzari dagokionez, nahiko aberatsa dela esango nuke. Geure merkatua, dena den, aski txikia da eta horrek esperimentaziorako auke-

rak murrizten ditu. Nekez argitaratzen dira ohiko bildumetatik kanpoko liburuak. Transgresioa, zentzu horretan, zaila da. Irakurleak, idazleak bezala, badu nahiko meritu. Hasteko eta behin, ez delako batere erraza euskarazko produktuak eskuratzea. Sekulako ahalegina egin behar du, hizkuntza hegemonikoan irakurtzen duenaren aldean. Edizio merkerik ere ez dago, frantsesezko Livre Poche bildumaren gisakorik. Liburu oso aktualak dituzte 6, 7 edo 8 euroan. Liburutegiak ere ez daude nahi bezain ongi hornituta, ez behintzat Euskal Herri osoan. Diferentzia handiak ditugu lurralde batetik bestera. Gure hiru instituzio nagusiek (Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gober-

nuak eta Euskal Elkargoak), elkar hartu beharko lukete. Irakurtzea ez da sekula futbola izan, zaletu gutxi batzuen kontua izan da beti, baina aitortu beharra dago gero eta kontrago dituela zirkunstantzia guztiak. Euskararen erabilpena kinka larrian baldin badago, ezin esan euskal literaturaren egoera hobea denik. Aurrera begira, euskara tresnatzat dugun kide eta elkarteek lobby bat osatzea eta instituzioen arteko elkarlana besterik ez dut ikusten. Zeintzuk dira sektorearen zailtasun nagusiak? Sektorearen arazo latzena ikusgarritasuna da.

EIEren eta idazleen presentzia gizarteratzen ahalegindu zarete urtez urte. Lortu duzuela uste duzu? EIEk lan handia egin du urte luzetan, eta zorionez, EIErenak ez diren ekimen polit asko ere antolatzen da han eta hemen: Literaturia, Eako Poesia Egunak, Gutun Zuria… Baina galtza bete lan dugu oraindik. Ikusgarritasunik eza da gure etsairik mingarriena. Euskaraz irakurri nahi duenak egundoko lanak hartu behar ditu, panorama ez delako batere aldekoa: euskal liburuak saltzen dituzten tokiak oso urriak dira ez dute aukera osoa erakusten, saltoki handietan euskal liburuak (eta diskoak, eta euskal kultur produktuak, oro har) hutsaren hurrengoa dira, ez zaie inongo espaziorik uzten, erregionalismo hutsari uzten zaion txoko miserablea ez bada, ohiturak ere aldatu egin dira… Finean, ghetto txiki batek bakarrik jarraitzen du euskal literatura eta euskal sorkuntza, oro har. Gainerakoentzat ikusezinak gara, guztiz. Euskarazko literaturan emakumezkoak azken urteotan hartutako lekua EIEn ere islatu da, ezta? Bai, jakina. Iraganeko sortzaile eta idazleak erreskatatzea da lanik zailena, ukatu zitzaien tokia aitortzea eta azaleratzea. Beste literatur elkarte batzuekin dituzuen hartu-emanak nolakoak dira? Momentuz, nahiko azalekoak eta puntualak. Dena den, Europako beste hizkuntza ez hegemonikoetan diharduten idazleekin baditugu trukeak.


06 // Ortzadar

Larunbata, 2018ko apirilaren 28a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

bidaia koadernoa

Tutankamonen altxorrak Egiptoko museo arkeologiko berriak faraoi gaztearen ehunka harribitxi gordetzen ditu. Bertako laborategietan jo eta su ari dira lanean arkeologoak; tartean, Menna Taher emakume gaztea Taherrek argi dauka aitonarengandik jaso zuela arkeologiarenganako bokazioa: “Nire familia Kairo kanpoaldeko basamortuko eremuan bizi zen, Dashur piramidearen inguruan. Aitonak indusketak egitera eramaten ninduen ondoko lurretara. Garai hartan familia guztien ametsa zen etxe ondoan zulo bat egin eta altxor bat aurkitzea. Zoritxarrez, zeramika zatiak besterik ez genituen aurkitzen”, esan du txantxa artean.

ANE IRAZABAL

M M

Izan ere, 80ko hamarkadan ardurarik eta kontrolik gabeko indusketa handiak egin zituzten Egipton. “Aberastasun ehiztarien” morroi bihurtu ziren herritar asko. Taherrek gogoan ditu une horiek: “Helburua zen ahalik eta objektu gehien aurkitzea eta gero atzerrian saltzea. Garai horren ondoriorik bisualenak dira desertuan barrena aurki daitezkeen zuloak”. Halere, aitonaren pasioak arkeologia arduratsu baten aldeko borroka hastera animatu zuen Taher: “Konturatu nintzen egiptoarrek ez zutela haien ondare arkeologikoa errespetatzen. Gugana iristen ziren egiptologo guztiak atzerritarrak ziren. Eta Egiptoko gazteen ardura?”. Hala, aitona Mohameden pasioa ogibide bihurtu zuen.

ENNA Taherrek bokaziozkoa du bere lana. Kairoko egiptologo gazteak bost urte igaro ditu Gizako nekropoliaren zaintze lanak gidatzen. “Batzuetan ez dakigu gure ondare arkeologikoa balioan jartzen. Piramide hauek 4500 urte daramatzate zutik. Gu hiltzen garenean ere hemen jarraituko dute”, adierazi du hunkituta. Egun, eraikitze prozesuan dagoen museo arkeologiko berriaren komunikazio burua da Taher. “Munduko kontserbazio zentrorik handiena izango da, inoiz ez ikusitako objektuak erakutsiko ditugu”, azaldu du. Taherrek harro azaltzen ditu Egiptoko proiektu faraoniko berriaren nondik norakoak: “Ehun kontserbatzailek eta hogei zientzialarik lan egiten dute hemen. Guztira bilioi bat dolarreko aurrekontua du eta Japoniako gobernuaren diru-laguntzarekin eraiki da”, eman du jakitera.

BELAUNALDI BERRIA Taher gazteak belaunaldi berri bat islatzen du, alegia, emakume egiptoar arkeologoena. Eta haien ikerketak aitzindari bihurtu dira munduan. “Egurrean intsektuen izurritzeak ekiditeko tratamendu berritzaileak garatu ditugu, produktu kimikorik erabili gabe. Hemen ez dugu parafinazko garbiketarik onartzen”, esan du. Edonola ere, museo berriaren inguruan sekretu handia gordetzen du Taherren taldeak. Kazetarientzat zaila da laborategiak bisitatzea, eta, are gehiago, barruan argazkiak egitea. Bada, Egiptoko gobernua irekiera ekitaldi handia prestatzen ari da urte amaierarako. “Sekreturik handiena? Ezin dizut kontatu!”, adierazi du Taherrek, “baina esan diezazuket eraikin berriak Ramses II.aren eskultura handi bat izango duela”. Hala, Kairoko Tahrir plazako museo ikonikoak bidea irekiko dio Gizako piramideen ondoko zentro handiari.

Museoaren harribitxia Tutankamon faraoiaren bilduma da. Taherrek eta bere taldeak 3400 objektu jaso dituzte dagoeneko. Museoko laborategietan tentu handiz lanean ari dira kontserbatzaileak. Taherren taldeak pazientzia handiz errekuperatzen ditu objektuak. Pintzelez baliatuta, xehetasun handiz egin beharreko lana da haiena. Une honetan, Tutankamonen bi zaldi-gurdi, hiru ohe, lepokoak eta senitartekoen hilobiak errekuperatzen ari dira. “Gauza hauek faraoi gaztearen hilobian aurkitu zituzten. Izugarria da jasotzen ari garen informazioa”. Tutankamon, Faraoi Haurra, 20 urterekin hil zen. Bere hilobia, berriz, 1922an aurkitu zuten Luxor ondoko Erregeen Haranean. Arkeologoek Egiptoko historian izandako aurkikuntzarik handientzat jotzen dute oraindik ere. “Faraoiaren hilobian aurkitutako urrezko altxorrak kontaezinak dira. Kontuan izan behar dugu Tutankamonek bakarrik bederatzi urtez agindu zuela”, erantsi du egiptologo gazteak.

Munduko kontserbazio zentrorik handiena izango den Egiptoko museo arkeologikoan lan egiten du Menna Thaerrek. Ehun kontserbatzailek eta hogei zientzialarik osatzen dute lan-taldea. ANE IRAZABAL

Egiptologoa eredu bat bihurtu da indarrez gainezka datozen gazte arkeologo berrientzat. Kairoko museoak aitzindaria izan nahi du, baina Egiptoko milurteko historia ahaztu gabe. Taherren ustez, beraien lana “harri-koxkor bat besterik ez da. Piramideei begiratzea besterik ez dago gizakiak zein txikiak garen ohartzeko”.


Ortzadar // 07

Larunbata, 2018ko apirilaren 28a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

literatura

DONOSTIA

K K

RISIAN dagoen aktore baten egunerokoa da Zauri Bolodia (Txalaparta), Oier Guillan aktore, idazle eta kazetariaren azken eleberria. Zauri Bolodia Guillanen alter egoa da, hain zuzen. Idealista porrokatua, underground mugimenduan hasi eta apurka-apurka profesionalizatzen joan da; bide horretan nekea, desengainua, prekarietatearen zama eta, azkenik, bere burua berrasmatu beharra etorriko zaizkio. Bidaia literario horretan, egilearen alter egoak gogoeta egiten du kulturaz, amateurismoaz eta profesionaltasunaz, hizkuntzaz eta politikaz, gutik nira doan bidaiaz, generoaz eta sorkuntza prozesuaz, besteak beste.

Azken idealista ‘Zauri Bolodia’ liburua plazaratu du Oier Guillanek, bere alter egoa den pertsonaia bat abiapuntu hartuta. Antzerkiaz, kulturaz eta sorkuntza prozesuez gogoeta egin du, Idoia Beratarbideren ilustrazioez lagunduta ANE ZABALA

Oier Guillan, ‘Zauri Bolodia’ liburu berria eskuan duela. OSKAR GONZALEZ

Zauri Bolodia lehengo pertsonan idatzita dago, eguneroko baten moduan. Madame Slipek Zauri Bolodiaren egunerokoa jasotzen du. Liburuaren hitzaurrean “azken idealista” gisa definitzen du pertsonaia. “Zauri Bolodia oso idealista da hasieran –dio Guillanek–, utopia hitza errepikatzen du behin eta berriz, kultur erreferentzia berrien bila dabil... Ondoren etorriko zaizkio oztopoak”. EGUNEROKOA Pertsonaiak bere azken urteetako gogoetak kontatzen ditu liburuan: 2006an abiatzen da egunerokoa, eta gaur egun bukatu. Guillanek 2006an abiatu du kontaketa, hain zuzen, garai horretan bere sormen kolektiboa trantsizioan zegoelako. “Urteetan Mikelazulo elkartea laborategi erraldoia izan zen, hainbat sormen lan jarri genituen martxan, modu librean aritu ginen. Urte hartan erabakiak hartzen hasi ginen, aldaketak egiten eta lehenengo porrotak ere bizi izan genituen. Orduan hasi zen zerbait mugitzen” kontatu du Guillanek. Mr Señora (Txalaparta, 2016) bere aurreko liburuko testuak ere garai berekoak dira; “Orduan hasi nintzen antzerkia idazten. Gainera, urte haietan ikusi genituen sorkuntzek asko markatu gintuzten; mugimendu asko izan zuen garaia izan zen”.

“Antzerkilariok sarritan gure burua hiru ataletan banatzen dugu”, azaldu du Guillanek: “pertsonaia, aktorea eta pertsona. Aurreko lanean Mr. Señora pertsonaia zen nolabait, Zauri Bolodia, berriz, pertsona da; nahiz eta batzuetan ez dauden mugak argi. Baina hiru planoak banatzea “ezinbesteko” ikusten du Guillanek: pertsonaiaren mundua, aktorearena publikoki agertzen den heinean (hori ere pertsonaia bilakatzen delarik), eta, hortaz, pertsona babestea”. Guillanek gogora ekarri du garai baten hiru plano horiek nahasten zituela. “Baina horrek zauriak uzten dizkizu”, onartu du. “Lanak zabaltzen eta antzokietara salto egiten zoazenean zure burua babesteko beharra duzu”. Bere azken lanak banan-banan aipatuz, horrela definitu ditu: Mr Señora “pertsonaiaren mundua” litzateke; Zauri Bolodia-k pertsonaren inguruan dihardu eta Miss karaoke antzezlana, “nahiz eta liburu formatua ez dagoen”, aktorearen mundua litzateke. Liburuan galdera asko aurkituko ditu irakurleak. Eta baita mina ere. Idazlea masajista paperean jarri da, mina eragin, gero min hori kentzeko. Beraz, “min liberatzailea” izan da liburuaren idazketa. Izan ere, minaren inguruan modu askatzailean idatzi du Guillanek. Horrez gain, testu motari dagokionez, liburuan tonu narratiboa, poetikoa eta gogoetarako tarteak eskaintzen dituena topatuko ditu irakurleak.

Bi testu mota aurkituko ditu irakurleak Zauri Bolodia liburuan. Batetik, egunerokoetan 2006tik hona Guillanek idatzitako gogoetak daude. Kaieretan idatzitako hautaketa egin du libururako eta ondoren sortu zen Zauri Bolodia pertsonaia. 2006tik sortutako “barne gatazka eta ikasbidea islatu” nahi izan du egileak, baina era berean “Oier ez

dago bertan”, argitu du. Hala, distantzia hartu du eta errazago egin zaio “dena Zauri Bolodiaren ahotan jartzea”. HIRU PLANO Krisian dagoen aktorea da Zauri Bolodia, idealista bat da. Idazlearen alter egoa, baina fikzionatua izan dena. Hala, guztia ez baita autobiografikoa lan honetan. Errealitatearekin distantzia

jarri du idazketan Guillanek, eta horrek jolasteko aukera eman dio egileari: “Dena ez da autobiografikoa, baina horrekin jolas egin dut, gure antzezlanetan egiten dugun bezalaxe”. Guillanen esanetan, “liburuak pertsonaiaz, pertsonaz eta aktoreaz dihardu. Pertsonaiaren azpian dagoen pertsonaz”, eta horren inguruko gogoeta asko irakur ditzakegu liburuan.

Denboraren joana da beste hari narratiboetako bat. Izan ere, Zauri Bolodiak ispiluaren aurrean begiratzen dio bere buruari, etengabe. Irakurleak sumatzen du nola bilakatzen den, ile urdinak nola ugaritzen hasten zaizkion. Ispiluaren metaforarekin haria sortu du Guillanek, hori islatzeko. Azkenik, gorputzaren garrantzia azpimarratu du Guillanek. Izan ere, bere antzerkian bezala, gorputza garrantzitsua da bere idazkeran: “idazketa gorputzetik ateratzen da, eta ez burutik. Gorputzean sortzen dira zauriak”.


08 // Ortzadar

Larunbata, 2018ko apirilaren 28a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

Begirada

Jon Etxezarraga Bego Elexpe

Sitio, añoBedia, 1990 Ikus: www.elexpephotoart.com Ikus: @jon_etxezarraga

Datorren Datorren astean... astean... Unai Andoni Endemaño Canela

Profile for Deia.com

Ortzadar 280418  

Ortzadar 280418  

Profile for deia.com
Advertisement

Recommendations could not be loaded

Recommendations could not be loaded

Recommendations could not be loaded

Recommendations could not be loaded