Page 1

. a 2rte0urren

ortzadar u

larunbata, 2016ko azaroaren 26a. 474. zenbakia

euskal kulturaren kolore guztiak

deia.com/ortzadar

SU TA GAR Orain arteko lan intimoena osatu dute ‘Maitasunari pasioa’ balada diskoan -- 4-5. orrialdeak --


Larunbata, 2016ko azaroaren 26a

02 // Ortzadar

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

literatura

BEASAIN

XABIER MENDIGUREN IDAZLEA ETA EDITOREA

“Lilura bikoitz bat dago nobelaren oinarrian” Berrogei urteko aldearekin egindako joan-etorriko bidaia bat osatu du egile gipuzkoarrak ‘Alsina’ eleberrian

JULENE LARRAÑAGA

EE

USKAL Herriko historiaren bi garai esanguratsu uztartu ditu Xabier Mendigurenek bere zazpigarren eleberrian: 1936ko gerra ostetik 2. MunduGerraren hastapenetara bitartekoa bata, eta 1980ko hamarkadakoa, bestea. Lehenengoan, gerra galdutako euskaldun batzuk Europatik Ameriketara doazela kontatzen zaigu, Alsina izeneko ontzian. Bigarrenean, 40 urte geroago, euskaldun haien ondorengo bat da Ameriketatik Euskal Herrira datorrena, bizitzan lehenengo aldiz. Bi hari horiei beste bat batu die Mendigurenek, azken 30 urteetan Euskal Herrian izan diren zenbait gertaeren inguruan gogoeta eginez.

Eleberriaren oinarrian, lilura bikoitz bat dagoela diozu. Zein da lilura bikoitz hori? 1936tik 1945era doan hamar urteko aldiak sortzen didan lilura da bat, eta ez naiz batere originala, gerra zibila eta 2. Mundu Gerra ehunka arte-lanen inspiratzaile izan dira eta. Bestea, berriz, Franco hil ondorengo trantsizioak sortzen duen interesa da, jende askok sentitzen duena, eta zehazki epe jakin bat landu dut, 1981eko otsaila.

Noiz eta nola deskubritu zenuen Alsina barkuaren istorioa eta zergatik iruditu zitzaizun hor nobela baterako mamia zegoela? Telesforo Monzonen artikulu-bilduma bat prestatzen nenbilela izan zen, orain dela hogeita piko urte. Gertaerek berez zuten kutsu epikoaz eta zirraraz gain, gauza bat egin zitzai-

Orain dela ia bi hamarkada hasi zen Mendiguren ‘Alsina’ eleberria idazten. IKER AZURMENDI

dan deigarria: Casablanca film mitikoan agertzen den giroaren oso antzekoa bizi izan zutela euskaldun haiek, euskaldunak izan zitezkeela Casablanca-ko protagonistak. Euskaldun mordoa zihoan gainera itsasontzi hartan, batzuk nahiko ezagunak: Monzon eta bere emaztea, Nestor Basterretxea bere familia guztiarekin, Bingen Amezaga idazlea…

urteetan Euskal Herrian izan diren zenbait gertaera aipatzeko eta horiei buruz gogoeta egiteko.

Orain dela 19 urte hasi zinen liburua idazten, baina alboratu egin zenuen. Zergatik?

Irudipena nuen (eta geroztik han-hemen aipatua ikusi dut) 1980 aldean munduak aurreko 35 urteetan, 2. Mundu Gerraz geroztik zeraman martxa, ezkerraren diskurtsoak gero eta indar gehiago izatearena, eten egin zela eta norabidea aldatu, joera kontserbadoreagoa hartuz edo. Orduan hautatu zuten Ronald Reagan AEBetako presidente, Margaret Thatcher Erresuma Batuko lehen ministro... Euskal Herrian ere inportantea izan zen garai hori, baina beste zentzu batean: politika-garai mugitu baten ondoren, eskema jakin bat finkatu zen, hamarkada pare bat iraun zuena.

Arazo tekniko bat sortu zitzaidan: 1941ean giroturiko istorio gehiena kontatua nuen, eta 1981ekoa, berriz, hasi besterik ez. Desoreka konponduezina zen, ez nekien zein irtenbide eman, eta alde batera utzi nuen bolada luze batean.

Alsinaren istorioaren bi hariei beste bat batu diezu… Bai, eta horixe izan zen bururatu zitzaidan irtenbidea: gaur egungo ikuspegitik mintzatzen diren bi lagunen elkarrizketa bat da, jatetxe dotore batean bazkaltzen ari diren bitartean. Solasaldi hori baliatu dut azken 30

Solasaldia baliatu dut azken 30 urteetan Euskal Herrian izan diren zenbait gertaera aipatzeko eta horiei buruz gogoeta egiteko”

1981etik aurrera garaiak aldatzen hasi zirela dio solaskideetako batek, eta horixe bera diozu zuk zeuk epilogoan. Ba omen zenuen, gainera, garai horien inguruan literatura lantzeko gogoa.

Suposatzen dut dokumentazio lan handia eskatuko zizula liburu honek. Ez hainbeste ere. Ni neu izatez ez naiz nobela historikoen egilea, hemen eta gaur kokaturiko istorioak egin ohi ditut, dokumentazio behar handirik ez dutenak, alferkeriaz eta zaletasunez, biak. Oraingoan, baina, kontatu nahi nituenak ezagutu arren, datu historiko gehiago behar nituen, eta oroitzen naiz begiratzen ibili nintzela, 1981 hasierako hemeroteka, batetik, eta 2. Mundu Gerrako kronologiak, bestetik.

Bi hari narratibo nagusiak, estiloari dagokionez, erritmo aldetik eta kontatzen dute-

Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Bingen Zupiria Koordinazioa: Julene Larrañaga Diseinua: Jesus Santamaria

Azala: Galder Izagirre Maketazioa: Janire Neches Lege Gordailua: BI 1720-06

Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du

nari begira, oso desberdinak dira, baina topo egiten dute, nolabait. Bai, hori litzateke bi plano desberdin horiek egotea justifikatzen duena eta nobelari nolabaiteko batasuna ematen diona, irakurketan zehar bakoitzak bere aldetik funtzionatzen duen arren.

Halere, Alsinaren istorioak pisu handiago dauka liburuan. Zentzu horretan, elkarrizketa gehigarri bat dela ere esan daiteke, atal nagusiari airea ematen diona? Alsina barkuaren eta Alsina neskaren bidaia paralelo horiek dira liburuaren osagai nagusia, bai orritan eta bai mamiari dagokionez ere. Hori da nobelaren funtsa. Baina, elementu narratiboaz gain, gogoetazko osagai bat ere behar nuen, elkarrizketaren bidez txertatu nuena. Eta, gogoetak izatez astunagoak izan ohi diren arren, elkarrizketa formatuari esker uste dut hemen arintasunez irakurtzen dela.

Laugarren hanka bat ere badago nobelan: narratzailea ageri da eleberriaren gaineko gogoetak eginez, besteak beste, teknika narratiboen gainean. Bai, horrela egitea erabaki nuen. Liburu ugari publikatuta dituzunean, bakoitzean teknika narratiboaren aldetik zerbait desberdina eskaini nahi duzu, eta nobela honetan horixe da berritasuna: idazleak jolas egiten duela irakurlearekin, kontaketan zehar dituen zalantzak eta bururatzen zaizkion aukerak adierazten dizkiola. Pelikula bat nola egiten ari diren kontatzen duten film horien antzera, edo dekoratuen atzeko aldea agerian uzten duten antzezlanen moduan.


Ortzadar // 03

Larunbata, 2016ko azaroaren 26a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

KRITIKA

SALDUENAK

IBON EGAÑA

Betikotasuna salgai

Fikzioa 1. 33 ezkil

TITULUA: ‘ZERO K’

EGILEA: DON DELILLO

ARGITALETXEA: MEETOOK

Miren Gorrotxategi. Elkar.

2. Gezurren basoa Alberto Ladron de Arana. Elkar.

Z

Z

IENTZIA-fikzioaren ertzetan kokatu du Don DeLillok bere hamazazpigarren nobela, euskaratu zaion lehenengoa. Jeffrey Lockhart semearen ahotik aurkezten zaio irakurleari Ross Lockhart, arrakasta handiko negozio-gizon newyorktarra, zahartzaroaren atarian Konbergentzia proiektuan ezarri dituena diruak ez ezik esperantza eta ilusioa. Asia aldeko puntu zehaztugabe eta mortu batean kokatutako eraikin horrek, puntako teknologiak erabilita, gorpuak krionizatu, eta baldintzek horretarako aukera ematen dutenean, atzera bizitzara ekartzea eskaintzen die dirutza ordaintzeko prest dauden bezeroei. Espazio fantasmagoriko horretan, definitu gabeko ez-lekuan barneratzen da liburuaren lehen erdian Jeffrey narratzailea, aitaren bikotekide eriak Konbergentziaren programan parte hartzea erabaki baitu. Narratzaileak eskainitako pintzeladekin, irudi solte eta sarritan koherentzia gabekoen bidez eraikitzen du apurka irakurleak Konbergentziako mundua, pertsonaia bitxi, batzuetan tragiko eta bestetan

desakordioek galdera horientzako erantzun diferenteak plazaratzen dituzte. Galderak erretorikoak izanagatik, narratzaileak Konbergentziaren proiektuari egindako kritiken atzean egilearen beraren konplizitatea sumatzen du maiz irakurleak, baita bizitzari bere ondorio guztiekin heltzeko aldarria ere. Bigarren mailako pertsonaia nagusiki femeninoek (Rossen bikotekide Artis, Jeffreyren ama zena, neskalaguna, haren semea) eta haiekiko harremanek hezur-haragizkoago egiten dituzte pertsonaia nagusiak eta nobelan plazaratzen diren ondoezei gorputza jartzen diete, baita leku-denbora errealak ere, New Yorken kokatutako gertaera eta eszenak tarteko.

komikoz populatutako espazioa, kartzelatik, ospitaletik eta labirintotik baduena. Sinesgarritasunez, detailez irudikatutako espazio horretatik jaurtitzen ditu DeLillok, narratzailearen bidez, nobelan planteatu nahi dituen galderetako batzuk: heriotzarik ez badago, zein zentzu du bizitzak? Merezi ote du arriskurik gabeko bizitzak? Ba ote dago ni-rik jendarterik gabe? Konbergentzia eta krionizazioa, izan ere, hausnarketarako aitzakia gisa erabili ditu DeLillok nobelan. Lodiak eta ugariak dira galderak, batzuetan ugariegiak akaso, eta bistakoa da egileak irakurlea zein galderen aurrera eraman nahi duen. Alabaina, halako kezken hotsanditasuna estiloaren soiltasunarekin konpentsatzen du egileak, izan ere, hanpatua irudi lezakeen argumentu eta galdera-saldoa prosa neurtu eta izoztuan ematen du, irakurlea galderazko mundu oniriko eta surrealista batean barneratuz. Narratzaile edo pertsonaien ahotsean aireratzen dira galderak eleberrian zehar, eta aita-semeen arteko harremanek eta beren arteko

Lodiak eta ugariak dira galderak, batzuetan ugariegiak akaso, eta bistakoa da egileak irakurlea zein galderen aurrera eraman nahi duen

Dela Konbergentzia guneko pantailetan proiektatutako hondamendien bidez, dela New Yorkeko kaleeszenen bidez eta distortsio-elementuen bidez, beldurraren eta paranoiaren menpeko orainaldi egongaitz eta paranoikoa deskribatu du estatubatuarrak zolitasun narratiboz eta estilo hipnotikoz, eta trebetasunez ekarri du euskarara Aritz Gorrotxategik.

ZALDI EROA

ERAKUSLEIHOA LITERATURA

LITERATURA

‘33 ezkil’

‘Airearen isla’

Miren Gorrotxategi. Elkar. 200 orr. 18 euro.

Mikel Hernandez Abaitua. Elkar. 304 orr. 22 euro.

Baserri giroko eleberri beltza

Pop-rock ukituko nobela

Ferminek, aitzurrean ari dela, burezur bat aurkitzen du. Semeari eta haren neskalagunari hots egiten die, arkeologoa baita azken hori. Hortxe abiatzen da ‘33 ezkil’ eleberriaren trama. Hilotzen misterioez gain, baina, baserri giroko thriller honek baditu beste hainbat azpigai ere: besteak beste, baserri eta kaleko giroaren arteko gatazka, belaunaldi ezberdinen arteko talka, bikote harremanen gorabeherak edota anai-arreben arteko gorroto eta ezinikusiak agertuko dira orrialdez orrialde. Agustin Zubikarai saria irabazi ostean osatu du bere lehen eleberria Miren Gorrotxategik (Azpeitia, 1981).

Adin ertaineko gizon bat, ogibidez irratiesataria, rock eta pop zaharrean espezializatua, eta aldi berean literatur kritikaria, nora ezean sentitzen da neska-lagunak utzi duelako, baina laster hasiko dira berri onak sortzen bere inguruan: neska autobus-gidari bat ezagutzen du, harreman posible bat ekar dezakeena; editore lana eskaintzen diote argitaletxe batean, bere idazle miretsienarekin lan egiteko aukera emango diona... Protagonistaren izaera txepelak, ordea, pikutara bidal dezake dena. Azken 15 urtean fikziorik argitara eman gabe egon den Mikel Hernandez Abaitua eleberri honekin itzuli da literaturaren plazara.

3. Elkarrekin esnatzeko... Kirmen Uribe. Susa.

4. Freeport Ander Odriozola. Elkar.

5. Lo zaudela zabaldu... Mikel Etxaburu. Erein.

6. Feriatzaileak Patxi Larrion. Susa.

Ez Fikzioa 1. Borroka armatua eta kartzelak Z. Rodriguez, O. Etxebarrieta. Susa.

2. Odolaren mintzoa. Xalbador (+cd) Xalbador. Elkar.

3. Globalizazioak eta Erdi Aro berria Joseba Gabilondo. Erein.

4. Lapur banden etika ala politika Joseba Sarrionandia. Pamiela. ITURRIA: Elkar.


04 // Ortzadar

Larunbata, 2016ko azaroaren 26a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

musika

PELLO ARTABE

JJ

aiotze basatia izan zuen Su Ta Gar taldeak 1991n. Eta Euskal Herriko bazter guztiak hankaz gora jarri zituzten euren jaiotzarekin: inguruko beste herrialde batzuetan hain modan zegoen heavy metal estiloa ekarri zuten gurera, bere egin zuten eta (euren zigilu bihurtuta) erreferente bilakatu ziren. Euskal Herrian Su Ta Gar izan da heavy metalaren ikono bakarra ordutik, eta leku hori ez dio inork kendu. Eurena da titulua, eta eurena meritua. Eta horretan badauka zerikusirik diskoz disko eta kontzertuz kontzertu erakutsi duten konstantziak, kalitateak eta ilusioak: hamaika estudioko disko eta ehunka zuzeneko bizkarrean. Erraz esaten da.

25 urte geroago, baina, baretu egin da basapiztia. Eta horren adibide da Maitasunari pasioa. Eibartarrek euren alde bihozbera erakutsi nahi izan dute argitaratu berri duten diskoan eta hamaika kantu “lasai, leun eta samur” ondu dituzte. Halaxe azaldu du Aitor Gorosabel taldeko buruak: “Sentibera den edonorentzat egokia da diskoa. Lasaitasunean entzuteko eta sentitzeko. Bihotzera helduko zaio eta berea egingo du segituan. Edo hori nahiko genuke guk behintzat”. Aspalditik, zerbait “ezberdina” egiteko beharra zeukan taldeak, eta hortik sortu zen disko honen abiapuntua. “Jendeak askotan esaten digu gure kanta lasaiak maite dituela eta ea ez dugun horrelako diskorik ateratzea inoiz pentsatu. Horrek azkenengo bultzada eman digu aurrerapauso hau emateko. Guk ere zerbait desberdina egiteko beharra eta gogoa geneukan, eta horrexegatik izan da. Naturaltasunez irten da”, kontatu du taldeko abeslari eta gitarra-jotzaileak. Gorosabelek aitortu duenez, Su Ta Garren diskorik intimo eta pertsonalena da Maitasunari pasioa. “Maitasuna eta pasioa dira disko honen ardatza. Hortik izenburua. Bi elementu horiek gure bizitzetan duten garrantzia azpimarratu dugu. Ez dira amodio-kantak soilik, maitatzeko dauden era desberdinen inguruan egindako kantak dira”. Horrela ba, bai maitasuna eta bai pasioa, diskoko kanta guztietan agertzen diren hitzak edo gaiak dira: hurkoarenganako maitasuna, familiarenganakoa, galdu dituztenenganakoa, bikotekide edota bikotekide ohiarenganakoa, nork bere buruarenganako maitasuna edo maitasunik eza, naturarenganakoa eta, nola ez, Euskal Herriarenganako maitasuna. “Pasioak horretan guztian garrantzia itzela dauka, eta baita

pasioa galtzeak ere. Maitasuna eta pasioa bata bestearen osagarri dira. Talde mailan ere, musika bizitzeko daukagun moduarekin harreman zuzena dauka diskoaren izenburuak”, adierazi du abeslariak. SORKUNTZA, TALDE LANA Diskoko abesti guztien hitz eta musika gehientsuenak Gorosabelek berak egin ditu. Halere, taldekideen babesa beharrezkoa duela nabarmendu du: “Kantak grabatuta jartzen dizkiet lokalean eta entzuten ari garen une horretan urduri samar egoten naiz gustatuko ez zaien beldurrez. Egia esan, norberak sortutako zerbait norberak neurtzea oso zaila da eta, disko berezi honen estiloa kontuan izanik, are gehiago”. Abeslariaren esanetan, taldekideek asko lagundu diote konposizioak borobiltzen eta zalantzak izan dituen guztietan aholkua eskaini diote. Eta halaxe berretsi du Xabi Bastidak. Bereak dira Inoiz ez bezala kantuaren hitzak. Eta Borxa Arrillaga taldekide ohiarenak Bowiek, denborari eta Ezer pasiorik gabe kantuenak. Azalpena eman du Gorosabelen bizkartzain fidelak: “Gure testuak errealagoak edo fikziozkoagoak izan daitezke, baina gure sentimendu eta bizipenetatik sortzen dira. Tonu autobiografikoa daukate eta, era berean, gai unibertsalei buruz hitz egiten dute. Horregatik egiten ditu

Urte hasiera indartsua

E

z da nolanahikoa Su Ta Gar taldeak bere azken diskoa aurkezteko antolatu duen bira. Euskal Herriko antzoki eta areto entzutetsuenak zapalduko dituzte, hasteko. Momentuz, bost emanaldi baino ez dituzte publiko egin, baina luzea eta emankorra izango da laukotearen ibilia. Aurkezpen birako lehenengo kontzertuak 2017an emango dituzte: urtarrilaren 13an, Andoaingo Bastero kulturgunean; urtarrilaren 21ean, Arrasateko Amaia antzokian; urtarrilaren 27an, Ermuako Zinema antzokian; otsailaren 5ean, Bilboko Arriaga antzokian; eta otsailaren 17an, Iruñeako Gayarre antzokian.

jendeak testu horiek bere-bereak”, dio Bastidak. Musika estiloari dagokionez, pasarte akustikoak eta elektrikoak uztartu dituzte lan berrian. Akustikotik edo pianotik abiatu dira distortsiotik baino gehiago eta, behin kantuaren funtsa osatu ostean, “jantzi eta orraztu” egin dituzte konposizioak. “Nahiz eta kasu batzuetan distortsio hori konponketa hutsa, osagarri bat edo soineko bat izan den, oro har, horrexek ematen dio kantuari zentzua, indarra eta arima. Su Ta Garren esentzia dauka diskoak eta ez nuke esango balada disko bat denik, ez eta akustikoa”. ESPERIENTZIA BERRIA Gorosabelen hitzetan, Su Ta Garren zale batzuek beste batzuek baino hobeto hartuko dute taldeak eman duen bira. Halere, orokorrean, entzuleak aldaketa hori lasaitasunez hartuko duela uste du: “Heavy metal zaleek orokorrean egurra nahi dute, baina, era berean, oso sentiberak ere badira. Metal musika unibertso bat da, eta era askotako azpi-estiloak eta jarraitzaileak ditu. Gainera, orain arte egin dugun musikak jarraitzaile heavyak eta ez heavyak ditu. Guretzat ere esperientzia berria da hau, baina pozik gaude lanarekin eta emaitzarekin. Jendeak ere horrela jasotzea nahiko genuke”, espero du Gorosabelek. Bederatzigarrenez, Berrizko Lorentzo Records estudioan egin dituzte grabazioak, Aitor Ariño teknikariaren gidaritzapean. Munstro hilak diskoan hasi zuten harremana, 1993an, duela 23 urte, eta gaurko egunez Ariño “taldeko beste kide bat” dela diote, edo, hobe esanda, “anaia bat” da: “Estudio itzela dauka eta teknikari itzela da. Eta, nola ez, bera aukeratu dugu disko berezi hau grabatzeko, konfiantza osoa dagoelako eta Lorentzo Records leku ezagun eta erosoa delako”, adierazi du Gorosabelek. Diseinu grafikoa ere gogotik zaindu dute. Unai Bergara diseinatzailearena izan da zeregin hau. “Gure kontratazio bulegoaren eskutik ezagutu genuen Unai, ez genuen aurretik ezagutzen, baina lan bikaina egin du”, dio Gorosabelek. Eskutitz itxura eman diote diskoari, zigilu eta guzti, eta liburuxkako hitzak eskuz idatzita daude. “Kantuek duten intimotasuna islatu nahi izan dugu diseinuan ere. Hortik eskutitz zaharraren itxura. Hitzak entzuleari birbidalitako gutunak izan daitezke. Hamaika gutun dira, beraz”. Euskarriari dagokionez, CD eta LP binilo formatuetan argitaratu dute. BOLADA MALKARTSUA Hiru urte pasatu dira taldeak Bizirik gaude aurreko diskoa plazaratu zuenetik, tarte luzeegia aukeran, kontuan iza-

Su Ta Gar taldeko kideak disko berriaren promozioko irudi batean. GALDER IZAGIRRE

“Diskoa egokia da sentibera den edonorentzat. Bihotzera helduko zaio eta berea egingo du segituan”, dio Gorosabelek


Ortzadar // 05

Larunbata, 2016ko azaroaren 26a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

musika

EIBAR

Musikari gogorren alde bihozbera ‘Maitasunari pasioa’ diskoa argitaratu du Su Ta Gar taldeak. Hamaika kantu “lasai, leun eta samur” bildu dituzte eta zuzenekoak ere halakoak izango dira, intimoak

nik taldeak bi urterik behin material berria eskaini izan duela beti. Gorosabelek bere ikuspuntua eman du honen inguruan: “Sorkuntza ez da gauza mekaniko bat eta beti daude une emankorragoak eta hain emankorrak ez direnak. Bestalde, estudioko lanen artean tarte luzeagoak egon dira, horien artean zuzenekoak egon direlako batik bat. Maitasunari pasioa diskoa pasa den udaberrian argitaratzeko asmoa geneukan, baina nire eztarriko martxoko ebakuntzak dena atzeratu du”, kontatu du Gorosabelek. Urtarrilean kistea eta edema aurkitu zioten abeslariari ahots kordetan. Otsailean, ebakuntza egiteko eguna iritsi artean, estudiora sartu ziren abesti guztiak goitik behera grabatzeko asmoz, baina eztarriko infekzioa agertu zitzaion. Horrenbestez, erdi eginean utzi zuten eginkizuna eta uda arte itxaron behar izan zuten ahotsak grabatzeko. Eta uztailean beste ustekabe bat: abeslariak istripua izan zuen etxean eta ezkerreko eskuko hatz erakuslean tendoi erdia, nerbioa eta arteria bat moztu zituen. Ebakuntza egin zioten berriz ere, eta zenbait kontzertu bertan behera utzi behar izan zituzten. Abuztuko eta iraileko kontzertuei aurre egiteko gitarra-jotzaile bat kontratatzea erabaki zuten, Aitor Losada ermuarra, eta boskote formatuan aritu dira harrezkero.

“Zorionez, eta nahiz eta une honetan olatuaren bitsaren gainean ez egon, askorentzat ez gara modaz pasatzen”, uste du Bastidak

Urtarriletik aurrera, Gorosabelek guztiz sendatuta eta indarberrituta egongo dela uste du, eta orduantxe hasiko dute diskoaren aurkezpen bira. Horretan ere izango da aldaketarik, hala ere. “Ikuslegoak kontzertua eserita ikustea nahi dugu eta proposamen horrekin antzokietako bira bati ekingo diogu. Disko hau berezia da eta zuzenekoak ere bereziak izatea nahi dugu. Intimoagoa izango da dena”, aurreratu du Gorosabelek. Bizimodu guztia oholtza batetik bestera daramanaren tenoreaz, joandako urteei begira jarri eta analisia egin du Bastidak: “Kontzertuetara joatea oso selektiboa bihurtu da, emanaldia musu-truk izan arren ere. Modak agintzen du gaur egun: oso modan egonez gero, plaza gainezka egongo da, baina bestela zaildu egiten da kontua. Gure kasuan, zorionez, nahiz eta une honetan olatuaren bitsaren gainean ez egon, askorentzat ez gara modaz pasatzen. Plazetan jotzen dugularik jende mordoa egoten da, eta gehienetan plazak gainezka”. Musika bizitzeko moduari dagokionez, urteak pasatu arren, berdin jarraitzen dutela dio: “Gure bizitzaren parte da musika eta gu musikaren parte”.


06 // Ortzadar

Larunbata, 2016ko azaroaren 26a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

literatura

Uzta oparoa etxeko txikienentzat Natura, berdintasuna, ezberdinekiko errespetua eta adiskidetasuna dira, besteak beste, euskal argitaletxeek haur eta gazte literaturako nobedadeen bidez jorratu dituzten gaiak. Abenduaren 2tik 6ra, Durangoko Azokan egongo dira eskuragarri guztiak. Udazkenak etxeko txikienentzat dakarren eskaintza oparoaren laburpen bat da honakoa

E E

LKAR argitaletxeak Durangon aurkeztuko dituen haur eta gazteentzako nobedadeen artean bi nabarmendu ditu. Batetik, Jon Anduezaren eskutik datorren Lepoan hartu. Egileak Bilintx institutuaren inguruan sortutako unibertsoari jarraipena ematen dio lan honetan, berriro ere gaztetxoen mundura, beraien interesetara eta hizkerara gerturatzeko ahalegina eginez. Bestetik, Urrezko giltza nabarmendu du argitaletxeak. Patxi Zubizarretak, Jokin Mitxelenak eta Joserra Senperek ahozko tradizioan barneratzeko egindako lanak familia baten istorioa kontatzen du, eta hamaika ipuin, kantu, poema eta jokoz osatuta dago. Pamiela etxeak ere Durangon aurkeztuko ditu bere lan berrienak. Horien artean, Zerua gris dago albuma nabarmentzen da. Isaak Martinezek idatziriko lanak aurtengo Etxepare Saria irabazi du, Liébana Goñiren marrazkiak lagunduta. “Adiskidetasunaren inguruko istorioa kontatzen du eta generoak eragindako aurreiritzien kontrako aldarri isila eskaintzen du”, azaldu dute argitaletxetik. Bestalde, Leire Bilbaoren Xomorropoemak lana ere azpimarratu dute Pamielatik. Maite Mutuberriaren irudiez lagunduta, “haurrentzako poema txikiak

irakurtzen hasteko aukera ederra” dela ziurtatu dute Pamielatik. Ttarttalo argitaletxeak Wakou. Naturari buruzko nire entziklopedia txikia proiektua aurkeztuko du Durangoko Azokan. 3-6 urte bitarteko umeei zuzendutako animaliei buruzko entziklopedia bisual honek kontakizunak, elkarrizketak, irudidun hiztegiak, eskulan edo ariketa praktikoak hartzen ditu barne. “Formatu honek ikasketa prozesua entretenimendu huts bihurtzen du”, ziurtatu dute argitaletxetik. Sail beraren barruan, Animaliak izeneko liburua aurki daiteke, Emmanuelle Figuerasek egina, Julie Mercierrek itzulita eta Florence Delleriak ilustratuta. Bestalde, Begiratu dezaket zure pixoihalean ipuina ere azpimarratu du Ttarttalo argitaletxeak. 0-6 urte bitarteko haurrei zuzendutako Guido Van Genechtenen liburu hau, Mario Ramosen irudiez lagunduta, animali ezberdinen pixoihalen barruan zer

dagoen deskubritzeko gonbidapen dibertigarria da. “Irakurtzeko eta jolasteko liburu bikaina da”, azpimarratu dute argitaletxetik. Txalaparta argitaletxeak ere bere lan berriak aurkeztuko ditu Durangon, ostiraletik aurrera. Horien artean, bi gazteen arteko harremana oinarri duen Erantzuna haizean dabil liburua aurki daiteke. 1987ko Hendaia eta Bartzelona hirietan kokatuta, 15 urte gorako gazteei zuzenduta dago Patxi Zubizarretak idatzitako nobela, Manu Ortegaren irudiak bidelagun dituena. Bestalde, Irati Jimenezek idatzi eta Esteban Montoriok irudiz bete dituen Odola, Musua eta Gatza triologiaren lehenengo lana nabarmendu du Txalaparta argitaletxeak. 12 urtetik gorakoei zuzenduta, “izenburuetan aipatzen dituen kontzeptu horien gaineko kalidoskopio-begirada eskaintzen dute liburuxkek”, aipatu dute.

MARTA MORALES

Ibaizabal argitaletxeak udazkeneko uztatik nabarmendu dituen nobedadeen artean Jauregiko sekretua lana dago. Maribel Aiertzak idatzita eta Aitziber Alonsok ilustratuta, Euskal Herriko herri txiki batean gertatutako kontakizun harrigarri eta misterioz betetakoa kontatzen da lan honetan. 10-12 urteko neskamutikoak dira protagonistak istorio honetan. Bestalde, Xirei abentura liburua ere nabarmendu du Ibaizabal argitaletxeak. Indioen mundua eta ohiturak ezagutzeko aukera eskaintzen du Yoseba Peñaren liburu honek, Alai Zubimendi ilustratzailearen irudiekin batera. Erein argitaletxeak aurkeztuko dituen nobedadeen artean, Zuria izan nahi zuen hartza aurki dezakegu. Norbere buruaren onarpenaren gaia lantzen du 3-8 urte bitarteko haurrei zuzendutako lan honek, zurien artean jaio den hartz beltz eta txiki baten kasutik abiatuta. Testua bera ezkerraldeko orrian agertzen da, letra xehez eta larriz; eskuineko aldean, berriz, marrazkia dakar. Bestalde, Toti Martinez de Lezeak idatzitako eta Ivan Landak ilustratutako Nur neskato ausartaren azken abentura ere, Nur eta banpiroen dantza, Durangon izango da eskuragarri.

NOBEDADEAK ELKAR: Bildumaz kanpo - ‘Urrezko giltza’ KUKU bilduma - ‘Kartoizko kaxa’ BATELA bilduma - ‘Perutxo eta Txomintxo maiteminduta’ - ‘Ispilutxo’ - ‘Ikazkina Olentzero bihurtu zenekoa’ SENTIPUINAK - ‘Pinpiriñe’ - ‘Txinako loreontzi bat’ TAUPADAK - ‘Lepoan hartu’ - ‘Elurpean’

ALBUM ILUSTRATUAK - ‘Martin’ - ‘Jo Kako!... Jo!!!’ - ‘Ina nere ama afrikarra’ PIRRITX ETA PORROTX PLAZA IPUINAK: ‘Amalur’ NOR GARA? - ‘Euskara ikasten’ - ‘Hizkuntza zer ote?’ - ‘Ikusi-makusi’ - ‘Hizkuntzaren arnasa’ JOLASAK: - ‘Korrika jolasa’ XAGUXAR bilduma - ‘Erraldoiak’ - ‘Loaren inbasio isila’ - ‘Uda bat Senegalen’ - ‘Port Lajoyeko sorgina’

TTARTTALO:

PAMIELA:

- ‘Animaliak’ - ‘Piztia txikiak’ - ‘Begiratu dezaket zure pixoihalean?’ - ‘Formak’ - ‘Aurkakoak’ - ‘Hamaika galdera dinosaurioei buruz’ - ‘Momo jokoa’ - ‘Pintto eta fanfarrea’ - ‘Alizia eta antzara-jokoa’ - ‘Entzun, nor izango da? Itsalsaldean’ - ‘Entzun, nor izango da? Animaliak laztantzen’ - ‘Han eta hemen gauzak aurkitzeko liburua’ - ‘Handitzen, handitzen…’

- ‘Angelika Milapatrikaren patrikak’ - ‘Azken gutuna’ - ‘Barruko leihoa’ - ‘Bost minutuko lasaialdia’ - ‘Eskolako arbola’ - ‘Magnolia jauna’ - ‘Piztipoemak eta beste xomorro batzuk’

- ‘Tango iritsita, hiru dira’ - ‘Ustekabeko festa’ - ‘Zerua gris dago’ EREIN: PERZEBAL saila - ‘Nahiago nuke mutila banitz’ - ‘Nor?’ - ‘Kontxako ume galduak’ - ‘Dumitru’ BEHIN BATEAN saila - ‘Hiru hartzak eta Begi Urdin’ - ‘Etxea nahi zuen elefantea’ - ‘Txano Gorritxo’ - ‘Txoria eta kalea’ - ‘Ahuntza eta zazpi antxumeak’ - ‘Ratapon urtxintxa’


Larunbata, 2016ko azaroaren 26a

Ortzadar // 07

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

literatura

PATXI ZUBIZARRETA

TOTI MARTINEZ DE LEZEA

IDAZLEA

IDAZLEA

“Nik sentitutako zirrarak irakurleari ere eragin diezaioke”

“Protagonista guztiak irudimen handiko haurrak dira”

A A

II

AURTENGO Peru Abarka album lehiaketan saritua izan da Beroki Gorria liburua. Istorioaren egileak, “emoziotik sorturiko kontakizuna” dela nabarmendu du. Zelan sortu zen liburu honen ideia? Bolada batean oso gertu izan nuen Espainiako gerra zibilaren gaia, hortik sortu zen Hiru gutun Iruñetik nobela eta dokumental baterako gidoia. Egia esan, ez nuen uste beste ezerk berriro harrituko ninduenik, baina ustekabean jakin nuen Habana itsasontziak, bidaietako batean, 4.000 neskamutiko eraman zituela Ingalaterrara. Kanpamenduan jakin zuten e a n Bilbo

erori zela, etsita, denak negar batean hasi ziren, eta gehienak dendetan babestu ziren. Berriro ere gerraren izugarrikeria harekin harrituta, jakin nuen Luis Cernuda poeta kanpamendu hartan laguntzaile ibili zela, eta Niño muerto poema hunkigarri bat eskaini ziola bertako mutiko bati. Emozio horiek eraman ninduten narrazio labur hau idaztera. Liburu hau zergatik gomendatuko zenuke? Beharbada, pentsatzen dudalako haur literatura haurrek ere irakur dezaketen generoa dela. Horregatik benetan uste dut gai honek, kontamolde itxuraz erraz horrekin, gure historiaren beste leiho bat zabal dezakeela haur, gazte nahiz nagusientzat. Horri gehitzen badizkiogu Yolanda Mosqueraren marrazki zoragarriak, haren ikuspegi pertsonal ederrarekin, eta Ibaizabalen edizio zaindua, esango nuke istorioa poema baten antzera irakur daitekeela, pausatuki, sakon, delikatuki, eta nik sentitutako zirrarak irakurleari ere eragin diezaiokeela. Aurtengo Peru Abarka album lehiaketa irabazi duzu. Zure ustez, zer saritu dute? Ez dakit… Julie Otsukaren Buda en el ático nobela izugarri gustatu zitzaidan, eta haren kontamoldea aukeratu nuen nire istoriorako; hau da, pluraleko lehen pertsona: joan ginen, sentitu genuen… batez ere neskatilen ahotik, eta horrek sortzen duen xarmarekin, beroki gorriak daukan sujerentzia-indarrarekin, agian epaimahaiak ere sentituko zuen emozio eta zirrara hori.

DAZLE arabarra erantzun ezin hobea izaten ari da haur eta gaztetxoen literaturan egin duen lehen ahaleginarekin. Nur eta banpiroen dantza da NUR bildumako ale berriena. Zelan sortu zen bilduma honen ideia? Gure alaba, suhia eta Nur biloba Txinara bizitzera joan ziren. Haien falta izugarri igarri nuen eta bilobarentzat ipuin bat idaztea erabaki nuen, Nurren amak nire bilobarentzat ipuin bat noiz idatziko nuen askotan galdetu zidala aprobetxatuz. Horrela abiatu zen NUR bilduma. Hasiera batean, Nurri buruzko liburu bakarra idaztea zen asmoa. Dagoeneko, 12 ale osatu dituzu. Espero zenuen bilduma horrenbeste luzatzea? Egia esan, ez nuen antzeko erantzunik itxaroten, inondik inora. Beharbada bere arrakastaren arrazoia protagonistak umeak direla izango da. Gainera, ez dira nolanahiko haurrak, guztiek irudimen handia baitaukate.

buruzko abentura erakargarria delako? Gertatzen dena protagonistaren irudimenaren fruitua delako? Dibertituta delako? Hainbat arrazoi aurkitu ditzaket. Literaturan protagonistaren papera duten neskak gutxiengoa dira oraindik. Hezkuntzara begira, garrantzitsua da gauzak aldatzen joatea? Pertsonalki, ni ez naiz inor hezten saiatzen, baina, era berean, ondo dago irakurleek ikustea neska bat protagonistatzat duten istorioak, eta halakoak gero eta ugariagoak izatea, noski. Garrantzitsua dela uste dut. Gainera, oso polita izan da ikustea nola mutilak ere Nurren abenturak irakurtzera ohitu diren, astiro-astiro.

Liburu hau zergatik gomendatuko zenuke? Autore batentzat zaila da bere liburua gomendatzea. Ez dakit ba... Ume arruntei

NOBEDADEAK - ‘Jon zikinaren anaia’ - ‘Ahatea, antzara, txerria eta otsoa’ - ‘Hiru txerritxoak eta otsoa’ - ‘Txorimaloa’ - ‘Amonatxoa’ - ‘Zuria izan nahi zuen elefantea’ - ‘lIpurtargia’ - ‘Tulipa txikia’ - ‘Hurriztiko txita’ MINI KLASIKOAK saila - ‘Odisea’ - ‘On Kixote’ - ‘Guilliver Liliput-en’ - ‘Altxorraren uhartea’ - ‘Romeo eta Julieta’ - ‘Artur errege gaztea’ - ‘Frankenstein’ - ‘Tirant zuria’

- ‘Munduaren itzulia 80 egunetan’ - ‘Notre Dame-ko konkorduna’ AUSKALO saila - ‘Zestoako loroa’ MANDOLINA saila - ‘Klarisa Ikerrondo eta ume lotsatiaren kasua’ NUR saila - ‘Nur eta banpiroen dantza’ IBAIZABAL: AKORDEOIA bilduma - ‘Lotara’ - ‘Jatera!’ BIKOTEKA bilduma - ‘Aurpegi maitagarriak’ - ‘Isats jostalariak’

AURKITU bilduma - ‘Ondo lo egin, panpina!’ - ‘Gora mundu guztia!’ - ‘Munduko oparirik ederrena’ GAZTETXO bilduma - ‘Jauregiko sekretua’ - ‘Txopo’ IPUIN TXOROAK bilduma - ‘Oilo txikia’ - ‘On egin!’ - ‘Gozogilea eta eulia’

HARTZ eta UNTXI bilduma - ‘Untxiren ohitura txarrak’ MATXINSALTO bilduma - ‘Txokolatezko pastela’ OTTOLINE bilduma - ‘Ottoline eta azeri morea’ CHRIS RIDDELL - ‘Marrazki bat eguneko’ ORIOL ARLOTE bilduma - ‘Jokoz kanpo!’ ZONBIGUNEA bilduma - ‘Misioa New Yorken’ EKIN bilduma - ‘Xirei’ ALBUMAK - ‘Ilartxo’ - ‘Nils Holgerssonen bidaia miresgarria’ - ‘Beroki gorria’

TXALAPARTA: - ‘Erantzuna haizean dabil’ - ‘Gatza’ - ‘Musua’ - ‘Odola’


08 // Ortzadar

Larunbata, 2016ko azaroaren 26a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

Begirada

Bego Unai Mateo Elexpe

Bilbo, Sitio, año1991 Ikus: www.elexpephotoart.com ikus: www.unaimateo.format.com | www.instagram.com/unaimateo

Datorren Datorren astean... astean... Unai EiderEndemaño Iturriaga

Ortzadar 261116  
Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you