Issuu on Google+

ortzadar Larunbata, 2013ko apirilaren 20a. 305 zenbakia

euskal kulturaren kolore guztiak

MAITE GURRUTXAGA ‘Alderik alde’ du izena ilustratzailearen azken lanak. Pertsonalena da, ia “erradiografia” bat -- 4-5. orrialdeak --

deia.com


02 // Ortzadar

Larunbata, 2013ko apirilaren 20a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

literatura

DONOSTIA

Bizitza istant bat baino ez denean Alkasoro Bera eta Lesaka arteko balizko herria da. Mikel Tabernaren ‘Txokolatezko dinamita’ lanean aurkitu genuen lehenengoz, eta orain, ‘Alkasoroko benta’n. Heriotza batekin hasi eta beste batekin amaitzen da. “Heriotza bizitzaren parte gisa ageri da, ez berez etorria, patu gaiztoak eragina baizik. Jendeak badaki hori, eta narraitzaileak ere horrela kontatzen du”, dio egileak ANE AGIRRE

Idazlearen ustez, “Alkasorok Euskal Herriko edozein herri txikiren antza du”. RUBEN PLAZA

M M

IKEL Tabernaren lehenengo eleberria da Alkasoroko benta. “Toki arriskutsua da Alkasoro. Herriko etxe guziak aldapa batean daude, Maldarrune mendiaren magalean. Goitieneko puntan, eliza, dena menean hartzen duela. Eliz atariko arkupetik harrizko berrogeita hamabi eskailera-maila jautsita, Plaza nagusia, Herriko Etxearen, Rusoaren ostatuaren eta hiru haritz zaharren artean”. Alkasoro. Seiherrietan kokatuta dago eleberri hau, Alkasoro Bortzirietako seigarren herria bilakatzen baita lan honetan. “Herri asmatu bat erabiltzeak, geografia ezagunaren ondoan, erreminta on batez baliatzeko aukera ematen dit. Alkasoro nik nahi dudan bezalakoa izaten ahal da, eta bertan nik nahi dudan guztia gerta daiteke”. Mikel Tabernaren berbak dira. Berriz ere mapa errealetan existitzen ez den herrira itzuli da, errealitatean gertatzen diren gauzak kontatzeko asmoz. “Alkasoro nire obsesioetako batzuk eta interesatzen zaizkidan zenbait gai plazaratzeko aukeratu dudan agertokia da. Bertzalde, erranen nuke Alkasorok Euskal Herriko edozein herri txikiren antza duen bizilekua dela”. Lehen pertsonan idatzitako eleberri honetan benetan jazo ziren gertaerak kontatzen ditu Martin Irazokik, hau da, kontalariak. 1976ko azaroan Doneztebeko Bordatxo diskotekan kalez jantzitako goardia zibil batek tiro egin eta bertan hil zituen Santiago Navas, eta larri zauritu (gerora erietxean hilko zen) Jose Jabier Muin. Heriotza hauek azaltzen ditu Tabernak berton. “Ez da kazetari baten kronika, ez bainuen hori egin nahi, eta pasarte hori istorio nagusian txertaturik dago. Kontalariak bertatik bertara bizi izan zuen han jazotakoa; bere ahotsarekin ematen digu ikusi edo dakienaren berri. Gertakariei buruzko begirada partikular bat da. Baina, horretaz aparte, distantziarekin bertzela ikusten dira gauzak, bai”. Berrogei urte joan dira eta denborak izoztu egin ditu gertakariok. Baina beste heriotza bat ere bada eleberrian, benetakoa. Ahots asko, paisaiak, usainak, hitzak nahasten dira kontakizun honetan. Bortzirietako euskaraz zipriztindu du kontakizuna: “Bertze hitzik egin gabe joan ginen bidaia osoan. Joanketua nintzen lehenago ere Hendaiara. Galtza bakeroak erostera eta, amarekin behin baino gehiagotan. Eta futboleko galtzerdi luzeak ere erosi zizkidan aldi batean. Hagitz politak, inork ez zuen halakorik ekipoan, zuri, berde eta gorriak...”. Alkasorok ez du itsasorik, bai berriz, urik. Mikel Tabernak berretsi egin du. “Uretatik heldu da

bizia eta uretan amaitzen da dena. Ura bizi iturri da, baina garbigarria ere bada eta berarekin garraiatzen du dena, baita gorputz hilak eta haien arimak ere. Horretaz aparte, ura paisaia ere bada; Martin Irazokiren haur eta gazte denborako paradisu ederrean (nirean bezalaxe) osagai ezinbertzekoa da”. BIDE GURUTZATUAK Martin Irazoki da eleberri-

ko protagonista. Idazlea, Mikel Taberna. Bien bideak gurutzatzen dira zenbaitetan bakoitzak bere pertsonalitateari eusten dion arren. “Martin Irazokiri bizia eman diot, istorio honetan harat eta hunat ibil dadin. Ni nerau haur eta gazte denboran ibiliriko parajeetan barna sartu dut pertsonaia gero, eta neure bizipenen bat edo bertze ere oparitu diot; baina funtsean nire sorkari bat da. Badakizu, bakoitzaren memoriako oroitzapenak pilatzen joaten dira, batzuk bertzeen gainean, eta hala biltegi izugarri handi bat izaten dugu azkenean. Dena ez da apro-

betxagarri izaten, jakina, baina uste dut idazle guzientzat hori sekulako altxorra dela”.

Oroitzapenak pilatzen joaten dira; dena ez da aprobetxagarri izaten, baina idazleentzat sekulako altxorra da” MIKEL TABERNA Idazlea

Alkasoroko benta eleberriak badu osotasunik, badu istorioa harilkatzen duen haririk, baina banaka ere irakur liteke. Atalka banatuta dago, hamar ataletan, eta bakoitzak bere egitura du, bere istorioa, bakarrik joan litekeena, edota besteekin bat eginez, eleberria osotu. “Hasieratik garbi nuen osotasun bat izanen zuen zerbait kontatu nahi nuela. Baina egia da kapitulu batzuek nolabaiteko autonomia erakusten dutela. Neronek bilatua da efektu hori, segur asko idazteko neure manera propioaren ondorioz. Intentsitate maila jakin bat lortu nahi nuen haietako bakoitzean. Batez ere narrazio laburrean, ipuingintzan aritu naiz orain arte eta litekeena da egitura honek neure deformazio hori islatzea”.


Larunbata, 2013ko apirilaren 20a

Ortzadar // 03

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

KRITIKA

Istorioz sortutako nobela TITULUA: ‘ALKASOROKO BENTA’

EGILEA: MIKEL TABERNA

·

ARGITALETXEA: SUSA ARITZ GALARRAGA

SS

ARIKETEK motibatutako argitalpenak une batez bazter utzita, bibliografia urri samarra osatu du orain artean Mikel Tabernak. Ez da idazle superproduktibo horietarik, apenas ditu bi liburu kalean: ipuinak biltzen zituen bat, Txokolatezko dinamita, 2001ekoa; eta atera berri duen Alkasoroko benta. Hain zuzen, 2001eko ipuin bilduma zen irakurle honek orain artean ezagutzen zion lan bakarra. Eta ez irabazitako sariak bereziki txikiak zirelako –tartean formatu zaharreko Tene Mujika bat edota Donostia Hiria–; ez bada Txokolatezko dinamita hark izan zuelako besteeen gainetikako oihartzuna. Adibidez, lau kritika, noizbait nolabait norbaiti behar bezala eskertu beharko diogun Kritiken hemerotekan bilduta daudenak. Guztiek nabarmentzen zioten gauza bat: unibertso bat biltzen zuela bere baitan, garai-geografia jakin bati lotutako ipuinekin, idazleak abilki marrazkitutako fresko bat osatzen zutela bertako istorio-pertsonaiek. Kritika haietako batean, gainetik, pena bakarra zuela aitortzen zuen Aingeru Epaltzak, “Txokolatezko dinamita-ren osagaiekin zer-nolako nobela puska idatz zitekeen

Nafarroako Bortziriei fikziozko Alkasoro gehituta sortu duen Seierrietan du Tabernaren unibertsoak beste behin oinarrizko kanpamendua. Kasu honetan, ordea, eta nobela baten aurrean egonik, Martin Irazoki narratzailearen bitartez ezagutuko ditugu liburuan zehar kontatzen zaizkigun gertakizunak, haur zenetik gazte zela gertaera lazgarri bat gertatu bitarte. Unibertsoak, halaber, 60-70ko hamarkadak harrapatzen ditu, sakoneko aldaketak bizituko zituen garai bat, gainbehera joaki zen sistema zaharra eta indarka goiti heldu zen berria. Eta gertakizunak alderdi, nahi baduzue, ez hain ertsiki politikotik kontatzen zaizkigu, baizik eta alde intimoago batetik, narratzailearen bizikizunen galbahetik, nahiz gauza jakina den zera intimo-pertsonalak ere karga politiko handia izan dezakeena. Hasi eta buka heriotz banarekin egiten du nobelak, odol hotzean hil zuten kontrabandistaren istorioa da bata, Guardia Zibilak Donezteben tiroz hildako gazte batzuena bestea. Baina dena, gertaera larrienetik ezdeusenera arte, Irazokiren begiekin

Fikzioa SALDUENAK

ikusiko dugu, Irazokiren bitartez, Irazokirekin haziko gara, bizitzen hasiko, korrituko ditugu Alkasoro, Seierriak, poliziaren aurretik Iruñeko karrikak, Irazoki bera izango gara geroni eleberriaren irakurketak irauten duen artean.

pentsatzean”. Alkasoroko benta duzue, neurri handi batean behintzat, nobela hori.

Kontatzen direnak bezala kontatzeko moduak egiten du obra gomendagarri; hizkera jori, oparo, ia opari, leun egiten du aurrera une oroz irakurketak

Eta kontatzen direnak bezala kontatzeko moduak egiten du Alkasoroko benta gomendagarri, hizkera jori, oparo, ia opari, leun egiten du aurrera une oroz irakurketak. Beste hark aipatu zuen plazeraz ari naiz, irakurtzearen plazer soilaz. Eta gehituko nuke ipuin bilduma gisa ere irakur daitekeela Tabernaren azkena; ipuinek, generoaren kontzepzio estu baten arabera, hasiera bat eta bukaera bat izan behar dutela ulertzen badugu, bada, liburuko kapitulu bakoitzak hala funtzionatzen du, istorio bat hartuz bere baitan, nahiz gero istorio guztiak narrazio handiaren baitan txertatuak joan. Istorioz osatutako nobela baten aurrean gaude, beraz; edo, hobeki, istorioz sortutako nobela baten aurrean. Zalantza gutxiago daukat, ordea, beste baieztapen honetan: gozatua hartuko du seguru irakurleak Alkasoroko benta aletu bitartean.

Ez Fikzioa

1. Kristalezko begi bat

4. Intemperies (babes bila) 1. Enbataren zirimolan

Miren Agur Meabe. Susa.

Lourdes Oñederra. Erein.

Daniel Landart. Elkar.

2. Alkasoroko benta

5. Rasputin eta San Petersburgoko gauak

2. Oteiza. Profetaren 14 hitz

Mikel Taberna. Susa.

Joxemari Iturralde. Elkar.

3. Ez naiz ni

6. Zintzoen saldoan

Karmele Jaio. Elkar.

Patxi Ezkiaga. Bermingham.

3. Euskal Herria kantuz Hainbat autore. Baigorri.

4. Bagoaz, hamaika arrazoi ditugulako! Independentistak sarea/Ideien faktoria.

5. Txillardegi Fito Rodriguez. Erein.

6. Zer da artea? Lev Tolstoi. Meettok.

Jon Alonso. Txalaparta.

LIBURU DENDAK: Elkar, Casa del Libro (Bilbo), Auzolan (Iruñea)

ERAKUSLEIHOA ELEBERRI HISTORIKOA

‘Rasputin eta San Petersburgoko gauak’

SAIAKERA

‘Ziurgabetasunen aroa’

Joxemari Iturralde. Elkar. 184 orr. 16,50 euro.

Alain-G. Gagnon. J. A. Sarasola (itzul.). Alberdania. 208 orr. 18,50 euro.

Errusiako azken tsarraren egunak

Kultura federalean hausnartuz

Gregori Efi movitx Rasputinek neurri berean eragin zuen San Petersburgo hirian mirespena nahiz gorrotoa. Besteak beste, sendatzaile ospea zuen; horregatik deitu zioten tsarren palaziora, Alexis printzearen odoljarioa sendatzeko. Konturatzerako, Alexandra tsarina Rasputinen esanetara jarria zegoen. Baina enperadoreak ez ezik, hiriko aristokrazia osoa erori zen haren eraginpean; emakumeak batik bat, ez ohiko intuizioari eta sexu-trebetasunei esker...

Gero eta handiagoak dira estaturik gabeko nazioen bidean agertzen diren erronkak beren ezagutzaren eta egiaztatzearen bila. Nazio handiek kezka erakusten dute eta mesfidantza ez gutxitan; nazioarteko erakundeek, berriz, egonkortasuna bilatzen dute beste ezeren gainetik. Gagnonek kultura federalaren kontzeptuan sakontzen du liburu honetan, hori baita haren ustez gizarte konplexuek behar duten zutabe nagusia elkarbizitzarako.

ZALDI EROA HAUR LITERATURA

‘Altxor bat aurkituko dugu’ Janosch (testua eta marrazkiak). Ainhoa Irazustabarrena (itzul.). Pamiela/Kalandraka. 52 orr. 15 euro.

Lurreko zorionik handienaren bila “Askotan, gauzak ez dira izaten uste bezala, justu alderantziz baizik”, esan zien hontz zaharrak hartz txikiari eta tigre txikiari, ‘Lurreko zorionik handiena’ lortzen saiatu zirenean. Haur-estiloko ilustrazio alai eta koloretsu, klasiko eta lauen bidez, Janoschen kontakizun honi umorea dario eta baikortasun eta xalotasun arrasto bat uzten du irakurlearengan pertsonaien espektatibak asebeteko dituen ezusteko amaierara iritsitakoan.

Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Bingen Zupiria Ardura: Iñaki Mendizabal Elordi (mendi@deia.com) Koordinazio lana: Amaia Santana (asantana@deia.com) Diseinua: Jesús Santamaría Maketazioa: Naroa Etxebarria Portadako argazkia: Ainara Garcia Lege Gordailua: BI 1720-06

Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du


Larunbata, 2013ko apirilaren 20a

04 // Ortzadar

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

ilustrazioa

MAITE GURRUTXAGA ILUSTRATZAILEA

«Bozeto hauetan nire burua erretratatzen bukatu dut» IZARO AULESTIARTE

GG MOTZEAN Ilustratzaile on batek behar duena da... Besteek ez dakit, ez dut besteengatik hitz egin nahi, baina ni zintzoa izaten saiatzen naiz. Irudiak, koloretan ala zuribeltzean? Biak gustatzen zaizkit, uste dut zuri-beltzak ere asko duela eskaintzeko. Lanaren arabera, esango nuke. Zerekin gusturago: arkatza, boligrafoa...? Biak, baita ere, momentuaren eta lanaren arabera. Marrazki txikiak ala handiak? Txikiak eta handiak, marrazkiak azken finean. Zer ezin da falta zure marrazkietan? Zintzotasuna da nire premisa. Gustuko duzu irakurtzea? Bai, oso. Album ilustratuak, ipuinak, komikiak, helduentzako narratiba, poesia... denetik gustatzen zait. Non marrazten duzu? Gela bat dut lanerako prestatua; mahaiak, ordenagailua, liburuak, margoak, dena lanerako bideratuta. Garrantzitsua ikusten dut hori. Ametsen bat? Bai. Amesgaiztorik? Baita ere. Oporretarako leku bat? Ia denak. Eta bizitzeko leku bat? Ez denak, baina asko. Bizioren bat, Maite? Baten bat...

OMAZ itxitako tamaina txikiko azal gogordun kaiera beltza da Maite Gurrutxagaren (Amezketa, 1983) Alderik alde. Bertan, azken hiru urteotan bete dituen sketchbook edo bozeto liburuetan pilatutako marrazkien aukeraketa bat, konpilazio bat aurkezten du. “Argitaratu dudan lanik pertsonalena da –aitortu du–. Bertan, intuizioz, helburu zehatzik gabe egindako marrazkiak aurkitzen dira. Ez dago testurik abiapuntu bezala, paper zuria eta ni bakarrik aurretik. Eta, kontzienteki izan ez bada ere, nire burua erretratatzen bukatu dudala esango nuke. Niretzako egindako lana da, argitaratzeko asmorik gabe egindakoa, ikasketarako lekua, eta hor gakoa; azkenean, nitaz hitz egiten bukatu du”.

Lanaren izenburua Mikel Ayerberen laguntzarekin hautatu zuten: “Alderik alde, bozeto liburuxka alderik alde, ezker eskuin, goitik behera, behetik gora beteta dagoelako, irakurketa bide anitz eskainiz; baina baita ere, esan bezala, erradiografia bat bezala delako, alderik alde zeharkatzen nauena”, erantsi du ilustratzaileak. Bada, Gurrutxagaren autoerretratu modukoa den lan honetan, ilustrazioa eta collage teknika uztartzen dira. “Esperimentatzeko esparru ezin hobea dira liburuxka hauek. Horregatik, bertan, aurkitutako paper zatiak, hostoak eta abar itsasten joaten naiz, aurreideiarik gabe. Eta, ondoren, beraiek erakusten didate marrazteko bidea”, dio egileak. Hala ere, axotarekin egindako marrazkiak dira nagusi koadernoan. Finean, marrazteko baliatzen dituen bozeto liburuen itxura du Alderik alde obrak. “Koaderno zalea naiz, batzuetan txikixeagoak bestetan handixeagoak; edozein lekutan nagoela ere marrazteko aukera eskura izatea gustatzen zait eta”. Ilustratzaileak azaldu bezala, edonon ez ezik, edonoiz marraztea ere gustuko du, “iaia egunero, egunero ez bada. Beharrezkoa dut marraztea, oso leku garrantzitsua betetzen du nire bizitzan. Lanbide bilakatu dut, baina dibertigarria eta beharrezkoa ere bada niretzat aldi berean. Lan orduetatik kanpo ere askotan jotzen dut marraztera”.


Larunbata, 2013ko apirilaren 20a

Ortzadar // 05

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

ilustrazioa

AMEZKETA

Edo! argitaletxearekin ikusi du argia Maite Gurrutxagaren ‘Alderik alde’ lanak. Orain arte kaleratutako obrarik pertsonalena du; bere ‘erradiografia’ moduko bat dira liburuxkan bildutako bozetoak ZINTZOTASUNA Badira zenbait urte Gurrutxaga

Maite Gurrutxagak eskuz egiten du lan ia beti. Eskuz marraztu, kolorea ere kasu gehienetan eskuz aplikatu, eta gero digitalizatu egiten du sortutakoa. Teknologia berriek ilustratzaileei eskain diezazkieketen abantailez galdetzean, ez du zalantzarik: “Garrantzitsuak dira. Saiatu egin behar da programak, aplikazioak, tresnak eta abar ezagutzen. Ni, hala ere, eskuz marrazten eta margotzen sentitzen naiz eroso, eta ordenagailua irudiak digitalizatu eta garbitzeko bakarrik erabiltzen dut”.

mundu honetan sartu zela. Arte Ederrak ikasten hasi zen Bilbon; diziplina artistiko ezberdinetan esperimentatu, eta bertan ezagutu zuen ilustrazioaren mundua, “diziplina bezala, lanbide bezala. Ondoren, ilustrazioa ikasi nuen Bartzelonan, Escola de la Donnan, eta hor hasi zen dena”, aipatu du. Oraindik ere zaila egiten zaio bere estiloa definitzea. “Ez nuke jakingo esaten. Baina dakidana da, estilotatik gaindi, zintzoa izaten saiatzen naizela, trazuari entzuten saiatzen naizela, eskua behartu gabe, intuizioak eta beharrek eramaten nauten lekura joaten saiatzen naiz, lan zintzoa bilatzen dut. Estiloari ez diot kasu gehiegi egiten. Eta noski, testu baten gainean lan egin behar badut, testuari ere entzun egin behar zaio”. Marrazkilariak aipatutako “lan zintzo” hori ez omen da oharkabean pasa euskal idazle ezagunen artean ere. Urteotan, alegia, hainbaten liburuak ilustratu ditu, hala nola Txori Txoroa (Juan Kruz Igerabide), Bat-batean Krispetak (Karlos Linazasoro), Maitagarria eta desioa (Mariasun Landa), Kontuari kontu ipuin bildumaren Hiru olatuak ipuina (Itziar Zubizarreta) zein Amattoren uzta (Mayi Aztiria). Elkarlan horren baitan, dena den, Gurrutxagak ez du mugatua ikusi bere sormena; “zortez, argitaletxe eta idazleek beti utzi didatelako bide irekia irakurritakoaren nire irakurketa pertsonala egin dezadan, eta horrek, nire ustetan, lan hobea, zintzoagoa egitera eramaten zaitu”. Halakoetan idazleekin izandako harremanaz ere baikor mintzo da: “Proiektuaren araberakoa da harremana, baina beti iruditu izan zait aberasgarria. Beraiek idatzitakoa ulertzen ere laguntzen dizu askotan beraiek ezagutzeko aukera izateak”. Oro har, besteen lanak ilustratzen ditu marrazkilariak: “Argitaletxeek bidalitako idazleen testuak batzuetan, anaiak edo lagunen batek idatzitakoa bestetan… Zortez, sormen handiko jendea dut inguruan, eta beraien lanak gustura irudikatzen ditut. Gustatuko litzaidake istorio propioak sortzea ere, baina garai hori ez da iritsi oraindik, eta ez dakit iritsiko den. Ikusi beharko”. Autoedizioa ere maite du, lan pertsonalak aurrera ateratzeko “aukera paregabea” dela iritzita; “editore, diseinatzaile, autore eta ilustratzaile lanak egin behar dituzu batera, besteak beste, eta asko ikasten da. Kalitate handiko lanak egiten dira autoedizio munduan”. Bien bitartean, nolanahi ere, gustura aritzen da enkarguz. “Hasteko, norbaitek bere lana ilustratzeko zure lanean pentsatzea luxu bat da –aipatu du–; jasotako enkargua ondo barneratzen saiatzen naiz, lanarekin inplikatzea garrantzitsua ikusten dudalako lan on bat egin ahal izateko”. Testu bat jasotzen duenean, hain juxtu, ondo irakurri eta irakurritako hori barneratzen saiatzen da lehenik. “Egun batzuetan buruan bueltaka

OFIZIO ZAILA Gaur gaurkoz, liburu ilustratuen

etorkizuna ez du arriskuan ikusten. “Ilustrazioak denbora asko darama gure artean. Uste dut, hori bai, garrantzi handiagoa eman beharko litzaiokeela ilustrazioari; eskaintzeko duen guztia kontuan izan. Esan daiteke hasiberria naizela mundu honetan, baina nire ustez lehen lanbide zaila zen ilustratzailearena, eta gaur egun ere lanbide zaila izaten jarraitzen du. Lan asko dago egiteko esparru horretan”.

“Trazuari ‘entzuten’ saiatzen naiz”, dio marrazkilariak. AINARA GARCIA

“ “

Intuizioak eta beharrek eramaten nauten lekura joaten saiatzen naiz, lan zintzoa bilatzen dut, estilotatik gaindi”

Marrazkiak beste irakurketa bat eskaintzen dio testuari, eta horrek liburua aberastu dezake, irudimenari beste ate bat irekiz”

izatea gustatzen zait, marraztu gabe, bozeto txiki batzuk bakarrik agian, buruan irudikatzen, forma ematen, definitzen saiatzen naiz. Horrek erantzunari mamia ateratzen lagatzen didala esango nuke. Ondoren hasten naiz marrazten, buruan sortutakoari forma ahalik eta ondoen ematen saiatuz”. Alegia, irakurritakoa barneratu ahala ekiten die bozetoei, “gero eta zirriborro gehiago, hobe. Eta, ondoren, bozeto horietatik aukeratutakoa definitibo egin behar da”. Bere esanetan, “beste irakurketa bat” eskaintzen dio marrazkiak testuari. “Horrek, nire ustez, liburua aberastu dezake, irudimenari beste ate bat irekitzen baitio”. Osterantzean, ilustrazioaren funtsa hala deskribatzen du berak: “Niretzat, irakurtzen den zerbait da ilustrazioa, berdin du testu bati laguntzen dion edo ez, zerbait kontatzen dizu. Batzuetan testu batek dionaren irakurketa bat egiten du; beste batzuetan, berak bakarrik ere istorio bat konta diezazuke”.

Zailtasunak zailtasun, Gurrutxaga marrazkilaritzatik bizi da gaur egun, eta Euskal Herriko beste ilustratzaile batzuekin duen harremana ona dela ere azaldu digu. “Ez ditut denak ezagutzen, noski, baina ezagutzen ditudanekin harreman ona dut. Galtzagorri elkarteak edota Apiek zerbait antolatu duela eta elkartzeko aukera badaukagu, nik uste eskertu egiten dugula ofizioaz hitz egiteko aukera, elkarri laguntzekoa, eta aholkuak ematekoa. Gustura elkartzen garela esango nuke”. Pozik dago orain arte egin duen bidearekin, “uste dudalako orain egiten ari naizena egiten aritzeko, aurreko lan guztiak egin behar zirela, eta hori kontuan izaten saiatzen naiz. Orain beste era batera ilustratuko nituen hasieran egindako liburuak, noski, baina ibilbidearen zati bat dira eta onartu egin behar dira”. Aurrera begira ere, bidea egiten jarraitzen du orain marrazkilariak. Dejabu Panpin laborategiarekin ari da uneotan lanean, Ainara Gurrutxaga eta Urko Redondorekin; haiek sortu eta antzerkiratutako gidoi bat komikira egokitzen.


06 // Ortzadar

Larunbata, 2013ko apirilaren 20a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

artea

DURANGO

Akuarela digitalak Sergio Sáez artista bilbotarrak Giorgio Morandi pintore italiarrari omenaldia egiten dio Durangoko Arte eta Historia Museoan erakusten duen argazki seriean, hilaren 28a arte ikusgai MIKEL ONANDIA GARATE

AA

RGAZKILARI familia batean jaioa, Sergio Sáezek (Bilbo, 1954) argazkilaritza eta artea ikasi zituen. 25 urte baino gehiagotan zehar diseinatzaileentzat moda munduan lan egin ostean, 2006. urtetik hona margolaritzara dedikatzen da profesionalki. Ordutik bere lana bakarkako erakusketa ugaritan agertu du publikoan, sarritan nazioartean. Bilaketa nekaezina da beti artista ororen bidea, eta Sáezek bere hasieretan hainbat gauza erakutsi nahita, erabateko lanak gauzatzen zituen, arranditsuak. Haatik, azken aldian, esentziara hurbildu guran, apainduretatik libre den obra modua da berea, soilagoa. Egun margolari bilbotarraren ametsa pinturaren purutasunera heltzea da –pintura pinturagatik sortzea–, motibo eta aitzakia barik. Oraingoan, iaz Zarauzko Photomuseum-ean erakutsi zuen Morandi Akuarela Fotografikoak seriea aurkezten du Durangoko Arte eta Historia Museoan, hilaren 28a bitartean. Margoen eta argazkien hibridoak diren tamaina ezberdineko 21 lan dira guztira –neurri ertainekoak baina baita handiak ere–, metalezko markoarekin eta oihal grisean muntatuak. Eguneroko objektuen bodegoiak ditugu, eta lehen begirada azkarrean, akuarelak dirudite. Kamara digitala erostean airera egindako argazki batzuen akatsek sortutako efektuak gustatuta, istripuz ez, baizik eta berariaz halakoak sortzen saiatu zen. Urte eta erdiko esperimentazio prozesuaren ondoren, gura zituen emaitzak menperatzea lortu du. Photoshop ez inolako beste filtro fotografikorik erabili gabe, Canon kamara digital batekin gauzatu ditu argazkiok, eta objektiboa distantzia fokal konkretu batez engainatuz, kamararen fokatze sisteman konfusioa eraginez, desenfokatze efektu berezia, kolore nahasi zirrara –akuarelarenaren oso antzekoa– lortu du. Hala, kausazko teknika bati esker, asko insistitu eta gero, emaitza piktorikoaren sekulako antza lortzera heldu da, ikusleak zeren aurrean gauden galdetzera ailegatzeraino. Baina hori baino ez da itxura, egiaz argazkien aurrean baikaude. Te-ontzi, botila, edalontzi, taza, pitxer edo perexil sorten ingerada diluitu eta difuminatuak aldatu egiten dira, ikuslearen pertzepzioarekin jolasean, argi naturalaren arabera. Atmosfera gris orokor baten baitan beiraren transparentzia eta isladak, eta tonu berde, larrosa edo urdinak nabarmentzen dira. Kolore eta formen arteko elkarrizketetan, bodegoietako objektu arruntak ezin dira identifikatu, soilik asmatu. Aldi berean, argazkilaritza tradizionaletik urrunduz, eszena guztiek –batzuk sinpleagoak, besteak konplexuagoak–, abstrakzioarengandik hurbil, konposizio lauso bezain orekatua agertzen dute. Sáezek baditu baita teknika antzekoa erabiliz gauzatutako lan abstraktuak, baina horien itxu-

UR ITXURA LORTZEKO EFEKTUA Sáezen ‘akuarelen’ ur itxura –ingerada eta koloreen urtze efektuak, disolbatuko bailiran– erabiltzen duen euskarriak areagotzen du, margoaren trazua lortu asmoz. Eskuz egindako papera dugu, nahiko lodia, normalean grabatuak egiteko erabiltzen den horietakoa. 8 koloreko inpresora digital profesional baten bidez, ez arazo barik, tinta matearekin inprimatu ditu Morandiri gorazarrea egiten dioten bodegoi ederrak.

ra ezberdina da oso, eta beste era batean funtzionatzen dute. Tamaina handiagoak izateaz gain, marko gabe erakusten dira, airean zintzilik bailiran, eta abstrakzio puruko estetika baten baitan ulertu behar dira, gutxi barru New Yorken erakutsiko dituen lan horiek. IZAERA METAFISIKOA Durangon ikusgai diren

Sáezen piezek lasaitasun, geldotasun kutsua egozten diote museoko aretoari. Argazki delikatu hauek, plastikoki indartsuak oso, baita sentsualak, objektuen esentzia, izaera metafisikoa adierazten dute, beren osotasunean atmosfera berezia sortuz. Esan bezala, Morandi Akuarela Fotografikoak serieko lanak fotografia purua dira, inongo margo zantzu barik, baina egiaz, herraminta bat izan ala bestea ez da hainbeste inporta. Argazkilaritzaren eta pinturaren arteko muga eta muturretan mugituz, azken emaitza eta konposizioen poetika funtsezkoa da Sáezen lanetan. Kamara atmosferak sortu asmoz kolore brotxa bailitzan darabil, eta serieko izenburuak adierazten duenez eta pinturaren historia apur bat ezagutzen duena segituan konturatuko den legez, Sáezek lan hauekin Giorgio Morandi (1890-1964) margolari italiarraren lan sakon eta metafisikoari egiten dio omenaldia. Morandiren murriztasun eta pintura puruaren narratibotasunagatik, lan borobil eta sakonagatik hunkitua, asmo eta modu berak jarraituz, margolariaren ibilbide paraleloa egin nahi izan du Sáezek, baina pinturarekin beharrean, argazki kamararekin. Egiaz, ez dio gehiegi inporta zer fotografiatzen duen, margolariaren asmoa giro bat, eszenaratze bat sortzea baita, eta Morandik legez, natura hiletan bizitza sentsazioa –definizioz ez dutena– atzematea bilatzea. Duda barik, lortzen du halakorik.

Argazkilaritzaren eta pinturaren arteko mugarekin jokatuz, azken emaitza eta konposizioen poetika funtsezkoa da Sáezen obretan. ORTZADAR


Larunbata, 2013ko apirilaren 20a

Ortzadar // 07

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

arkitektura

MIÑAO

Biokilab laborategia, zomorro arina teknologi parkean Eraikina, hankapalo gorrien gainean jarrita.

MAIDER URIARTE

GG

ASTEIZKO Oquiñena laborategi ezagunek etorkizunari aurre egin diote haien lana dibertsifikatuz, eta ikerketa jorratu ahal izateko laborategi berri baten eraikuntzari ekin zioten. Egoitzaren diseinua Taller básico de arquitectura lantaldearena da, eta berriki finalista suertatu da 2013ko Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoko sarietan. Arkitektura honi begiratzerakoan bururatuko zaigun galdera hurrengoa da: zein da airean flotatzen eusteko bi kutxa horiek darabilten trikimailua?

JOSÉ MANUEL CUTILLAS

Esaten dutenez, ideia on batek ulerterraza bezain ausarta izan behar du. Arkitekturaren eremuan, esango genuke kontzeptu horiek egitura sendo bezain ulerterraz eta ausart batez osatu behar direla

HANKAPALO ZOMORROA Euskarriari dagokionez,

logika arruntek agintzen dutena apur bat eraldatu egiten da, eta tentsio moduko bat sortzen da era berean. Alegia, kutxaren izkina bakoitzaren azpian zutabea kokatu beharrean, alde bakoitzaren erdian jartzen da. Nola baina? Bada, kutxa bakoitzaren zama, azpialdean gurutzatuak diren metalezko bi habeetan jasota. Eta, era berean, gurutzeko punta bakoitzean aipatu zutabeak kokatuta. Horra hor gure hankapalo zomorroa. Hasieran horren fina eta arina zirudien eraikina, maldan behera doan zomorro bihurri bilakatu da. Eta irudi hau ongi osatzen dute kutxaren maila horizontala mantentzen duten luzera ezberdineko hanka gorri horiek, belar artean kokatuta.

Egileen hitzetan, proiektuaren helburua “grabitate berri bat asmatzea da”, eta finean, ariketa nagusia maldan ahal bezain leun kokatzea izango da. Alegia, topografia zenbat eta gutxiago eraldatu, hobe. Itxuraz autonomoak diren bi zatik osatzen dute eraikina; batetik hankak edo sostengua, bestetik kutxak edo zama. Balirudike bi kutxa arinak, lau adarreko hankapalo gorrien gainean, besterik gabe, jarrita daudela. Eskuz egindako maketa txiki baten antzera. Aitzitik, arintasun (eta argitasun) efektu hau lortu ahal izateko zorrotz pentsatuak eta sendoak diren egiturak behar izaten dira. Hortxe ba, trikimailuaren koxka. Flotatzen duten kutxetako alde bakoitza bere burua eusten duen habe edo zutabe erraldoia dela gogoan hartu. Honek barneko espazioa guztiz libre eta malgu uzten du, hots, traba egin dezakeen zutaberik gabe. Ordea, fatxada leiho bakar batez

zulatzera ere behartzen du, dimentsio handikoa bera, baina bat bakarra.

DATUAK

Laborategiko barnealdea horma bakoitzeko leiho batek argitzen du. JOSÉ MANUEL CUTILLAS

DATA: 2009-2010. KOKAPENA: Arabako Teknologi Parkea, (Miñao, Araba). EGILEAK: Taller básico de arquitectura; Javier Pérez Herreras eta Fco. Javier Quintana de Uña. Ikus: www.tallerbasico.es. GAINONTZEKO EGILEAK: Edurne Pérez Díaz de Arcaya, Xabier Ilundain Madurga, Leire Zaldua Amundarain, David Santamaria Ozcoidi eta Laura Elvira Tejedor.


08 // Ortzadar

KMK

Larunbata, 2013ko apirilaren 20a


Ortzadar