Page 1

ortzadar larunbata, 2017ko martxoaren 18a. 490. zenbakia

euskal kulturaren kolore guztiak

HIZTEGIGINTZA Euskaltzaindiako aditu askoren lan luze eta arretatsua dago euskara batuaren hitzak jaso eta hiztegietan biltzen -- 4-5. orrialdeak --

deia.com/ortzadar


02 // Ortzadar

Larunbata, 2017ko martxoaren 18a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

antzerkia

Bidaia poetikoa oroitzapenetan zehar Zirkuaren mundutik abiatuta, dantza eta musika biltzen ditu Rouge Elea konpainia hendaiarraren ‘Hau da nire ametsen kolorea’ ikuskizunak. Euskarazko bertsioa asteazken honetan estreinatuko da, Biarritzen, eta ostiralean Leioan taularatuko da ANE ZABALA

C C

ORINNE Cella marsellarrak duela hamar urte sortu zuen Rouge Elea konpainia ibiltaria. Zirku munduan arituriko artistak Bruselan zegoela sortu zuen konpainia. Duela urte batzuk, baina, konpainia Euskal Herrian kokatu zen eta ordutik lau ikuskizun sortu dituzte. Zirkua, musika zein dantza modu teatral baten bidez lantzen dituzte beti, barruak mugiarazten dituzten gaiak landuz.

“Ez dugu zirkua bakarrik egiten, beti kontakizun baten zerbitzura izaten da”, dio Ander Fernandez taldekideak. “Oroitzapenetan zeharreko bidaia poetikoa” da Hau da nire ametsen kolorea ikuskizuna, Fernandezen esanetan, “memorian barrena eginiko bidaia edo paseo onirikoa”. Hain justu, Cellaren familiaren historian arakatzen sortu da istorioa, bere arbasoen inguruan. Cellak 8 filmez betetako kaxa handi bat jaso zuen aitarengatik, eta pelikula horietan murgiltzean, familiaren historiaren inguruan galdera egiteko gogoa piztu zitzaion. “Hala, bere senideen historiaren eta oroitzapenen bitartez, Corinne bere oraina ulertzen joango da”, dio Fernandezek. Zergatik egiten dut nik dantza? galdera hori dago hasieran. Oroitzapenei loturiko testigantzak bilduta, pasarteen bitartez galdera horri erantzun bat bilatzen joango da protagonista.

Ikuskizun honetan koloreek garrantzi sinboliko handia hartzen dutela ere adierazi du Fernandezek. Jantziak zuri-beltzak izango dira eta hiru pertsonaia ikusiko ditugu oholtzan. Eskenatokian kolore bakarra egongo da, gorria, harien edo soken bidez ikusiko dena. Bidaia guztia lotzen duen haria izango da hori, hain zuzen. Bi urte eman ditu Rouge Elea konpainiak Hau da nire ametsen kolorea lantzen, eta ikuskizuna osatzeko egonaldi ezberdinak egin ditu taldeak. Aktore lanetan, Corinne Cella, Marine Dubois eta Javier Barandiaran ikusiko ditugu. Cellaren pertsonaiak egingo du bidaia eta beste pertsonaiak heriotza eta bizitzaren mugan egongo dira, memoria eta orainaren artean. Oier Guillan idazle eta aktoreak idazketan lagundu du, “batez ere dramaturgian eta kanpo begiradarekin”, berak dioen moduan. “Mugan dauden bi pertsonaia izango dira azken bi horiek, muga horretatik begiratzen diote Corinneri, probokatu egingo dute. Baina Corinnek ez ditu ikusten. Sentitu, ordea, sentitzen ditu, hor daudela bizi du, alegia”, azaldu du Guillanek. Horrela bada, inoiz ez dugu ziurtasunez jakingo senideak edo iraganeko ahotsak ote diren. “Hor daude egon gabe, baina eragiten dizute, nahiz eta fisikoki ez

egon. Beraien bitartez istorioa ulertuko dugu”, kontatu du Guillanek. DANTZA ETA MUSIKA OINARRI Nahiz eta zirku tresnak edo ariketak oso presente egon obra honetan, Corinnen lan egiteko modua, dantzatik abiatzen da beti. Horrez gain, musikak ere garrantzia hartzen du bere egiteko moduan, eta ikuskizun hau ez da salbuespena. Ander Fernandez arduratu da musika egiteaz. “Hasieratik zuzeneko musikarekin lan egin dugu, eta gero prozesu guztian zehar musika sortzen joan gara, moldatzen eta garatzen”. Bere esanetan, musika oso presente dago uneoro, “nahiz eta askotan horretaz konturatu ez. Harritu egin ginen haur eta gazteentzako emanaldi bat egin genuenean, Senperen. Musikaz galdetu, eta askok esan zuten ikuskizunean musikarik ez zegoela”. Harriduraz jaso zuten iritzia taldekideek. Izan ere, ikuskizunean 40 minutuz musika entzun daiteke. “Baina hain dago eszenarekin uztartuta, askotan oharkabean pasatzen da –dio Fernandezek–. Gitarra, biolontxelo eta perkusio ezberdinek, denek antzeko ukitua dute. Funtsean, sortutako musika hori izango da errepikatzen den hari onirikoa”. Musikarekin batera, testua nagusiki off ahotsean entzun ahal izango da. Aitaren gutun

Editorial Iparraguirre S.A. Jarduneko zuzendaria: Iñaki Gonzalez Koordinazioa: Julene Larrañaga Diseinua: Jesus Santamaria

Azala: Janire Neches Maketazioa: Janire Neches Lege Gordailua: BI 1720-06

Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du

bat entzungo dugu momentu ezberdinetan. Tartean, Cellak bere ahizparekin eta bere amarekin izandako elkarrizketen zatiak ere entzungo dira. Guillan arduratu da testuak moldatzeaz, “lurrera ekarri eta forma literarioago eta poetikoagoa eman diogu, gutxiagorekin gehiago esateko”, kontatu du Fernandezek. Dagoeneko ikuskizuna frantsesez estreinatu dute. Haur eta gazteekin emanaldi batzuk ere egin dituzte, nahiz eta honakoa ez den, berez, gaztetxoentzako obra bat, Fernandezek dioenez: “Ez da gazteentzako ikuskizuna, transmisioa, hildakoak edota oinordekotzaren gaiak lantzen direlako, batez ere. Baina unibertso oso bisuala denez eta helduleku dezente daudenez, sinbologia argia duenez, gaztetxoek oso harrera ona egin diote obrari. Komentario oso politak jaso genituen, guk eginiko gogoetak sakonago eta urrunago eraman dituzte”. Ikuskizuna hiru hizkuntzatan eskainiko dute, euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez. “Hori da gure errealitatea –dio Fernandezek–. Sorkuntzan aritu den bakoitzak bere hizkuntza dauka, baina off ahotsa erabiliz erreza izan zaigu ikuskizun eleaniztuna sortzea”. Euskarazko bertsioarekin, asteazkenean Miarritzen, ostiralean Leioan eta maiatzaren 14an Errenterian izango dira.


Ortzadar // 03

Larunbata, 2017ko martxoaren 18a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

KRITIKA

SALDUENAK

IGOR ESTANKONA

Ez erasotzeko ituna

Fikzioa 1. Nola heldu naiz ni...

TITULUA: ‘DORREA ETA PENDULUAREN ARTEKO ITUNA’

EE

RROMANTIKOA, sinbolista, uneka surrealista ere bai, Amaia Iturbide bere betiko bideetatik abiatu da Dorrearen eta penduluaren arteko ituna (Erein, 2016) honetan ere. Eszenatokietako aztarnak hasten direnean (Erein, 2011) irakurri nuenean geratu zitzaidan antzeko sentsazioa bizi izan dut oraingoan ere, alegia, poesia hermetikotik eta kriptiko xamarretik arintasunera eta esanahira momentu batean pasarazten zaituela. Bere beste lan batzuk dira Eskaileraren bi aldeetan (Erein, 1986), Itzulbidea (Erein, 1992), Gelak eta zelaiak (Erein, 1994), Lore mutuak eta tuaren ezkontzak (Atenea, 2006). Dorre eta penduluaren hautuak bere esplikazioa dauka: “Dorreak irmotasuna adierazten du. Pendulua, berriz, aldaketaren sinboloa da, baita orekarena ere. Dorrea buruaren sinonimotzat jo daiteke eta pendulua, berriz, bihotzaren parekotzat, biak elkarren beharrean ari direlarik”. Eta gogora ekarri badit honako azken lan honek 2011ko poemario hura,berritu egin dit halaber Labirintoaren orduak irakurri nuenean

EGILEA: AMAIA ITURBIDE

ARGITALETXEA: EREIN, 2016

Kattalin Miner. Elkar.

2. Freeport Ander Odriozola. Elkar.

geratu zitzaidan aho zaporea. Iturbidek hitzak baliatzen ditu –edo berauek ostean daukaten irudia–, keinuz beteriko igarobideak sortzeko. Mugak beti harago eroanez eta esperientziaren puruz diskurtsoa landu du. Emaitza poesia sano pertsonal bat da, baina baita zurrun eta hotza ere. Inoiz existitu ez den ideialari testuingurua jartzen dio idazleak: “Gontzetan sartutako iturritik eta/ gauaren erditik aterata,/ mozorroa atzeraikuspena da/ kontajario mutua./ Basamortuari beste basamortu bat/ eransten dio beti”. Beraz kontradikziotik –kontajario mutua– eta baturatik –basamortua basamortuaren gain– ulertu behar dira liburu honetako –are, Iturbideren obrako– mezuak. Gertaera edo deskribapenik ez itxaron: emozioa erdiesten da maila intelektualean, diskurtso ia-ia filosofikoaren baitan: “Izan nintzen edo izan nahi nuen,/ baina ez nintzen ezer izan,/ harea pikorra baino ez/ historia liburu bateko orrialdeen artean”. Lehen esan dugunez, poesia eite hori urruna gerta daiteke, eta zaila ere bai. Obra guztian antzematen zaio hori Iturbideri. Gaitasuna badauka zail esateko begien bistakoa, eta erraz

Iturbidek hitzak baliatzen ditu keinuz beteriko igarobideak sortzeko. Mugak beti harago eroanez eta esperientziaren puruz diskurtsoa landu du

adierazteko, ostera, misterioa: “Oroimenean beti eduki arrainen zilarraren eta/ harea alearen urrearen ondasuna,/ trenen isiltasun luzea eta/ itxaroten irakatsi dizuten geltokiak,/ barrutik egituratzen zaituzten/ zuhaitzaren enbor azala eta/ errekaz eginiko esaldia”. Bere unibertso poetikoan egutegiak daude, Gabonak datoz, dena doa aurrerantz bezala. Sakonean, ordea, mitoaz ari da uneoro, hizkera bat darabil polisemikoa. Erreala dena bat-batean bihurtzen du irreal. Deskribatzen du gizakia mila eratara. Azpitik egiten den maila sinbolikoko hausnarketa hori da hain zuzen irakurlea daroana sinestera metafora dela egia, eta egia errebelazio bat: “Arantzazko koroa darama/ eta bere buruaren jabe da”. Dena dela, bilaketa filosofikoa, erlijiosoa edo estetikoa izan, liburuaren 139 orrialdeak irakurri eta gero halako hutsaltasun irudipen bat izan dut bat-batean. Iturbideren bideak arriskutsuak dira, erretorikaren alderik txarrenak azalerazi ditzake. Ez du jakin askotan idazkera hanpatu eta barroko biguntzen. Karga-karga eginda datoz zenbait pasarte, zenbait gogoeta historiko-filosofiko.

ZALDI EROA

ERAKUSLEIHOA LITERATURA

SAIAKERA

‘Koadernoa zuri’

‘Maite ditut maite’

Arantxa Iturbe. Elkar. 88 orr. 12 euro.

Ismael Manterola. Edo! 288 orr. 14 euro.

Antzezlana, eleberri bihurtuta

Euskal artearen bideak

Hika Teatro taldearentzat Agurtzane Intxaurragarekin batera idatzitako ‘Koadernoa zuri’ obra nobela bihurtu du Arantxa Iturbe idazle eta kazetariak. Urtetan elkar ikusi ez duten eta bat-batean amaren heriotzak berriro elkartu dituen bi ahizpa dira protagonista. Asko dute batak besteari esateko, urrun egon diren bitartean bakoitzari gertatu zaizkionak, eta baita lehenagotik nork bere kolkoan gordetakoak ere. Trapu zikinak etxean garbitzeko aginduaren kontra, isilpekoak argitara aterako dituzte Arratek eta Begoñak, beren arteko arrangurak eta ezin ulertuak sendatzeko.

Ibilbide luzea egin du Ismael Manterolak (Zumaia, 1966) arteari begira: aztertu du, horri buruz idatzi, bai eta irakasle aritu ere. Liburu hau bada jardun horren fruitu, Euskal Herriko XX. mendeko artearen ibilbide bat osatu baitu Manterolak. Iragan mendeko artearen transmisioan izandako bihurguneei begira jarri da: modernitate eta tradizioaren arteko hartu-emanak, etika eta estetikaren arteko loturak, eta artearen sistemak jokatutako papera ditu aztergai, besteak beste. Bere lanari esker, abiapuntu bat dugu Euskal Herriko artearen lanbro artean nork bere bideak topatzeko.

3. Elkarrekin esnatzeko... Kirmen Uribe. Susa.

4. 33 ezkil Miren Gorrotxategi. Elkar.

5. Koadernoa zuri Arantxa Iturbe. Elkar.

6. Gezurren basoa Alberto Ladron de Arana. Elkar.

Ez Fikzioa 1. Hizkuntza, nazioa... Joxe Azurmendi. Elkar.

2. Feminismoa eta politikaren eraldaketak Mari Luz Esteban. Susa.

3. Pello Errotaren bizitza bere alabak kontatua M. Elizegi. Gipuzkoako Foru Aldundia.

4. Bitakora kaiera Ibon Sarasola. Erein.

5. Laura esaten zioten Leire Ibarguren. Txalaparta. ITURRIA: Elkar.


04 // Ortzadar

Larunbata, 2017ko martxoaren 18a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

euskara

Euskara batuaren adreiluekin lanean Akademiak hizkuntza estandarrerako onartutako hitzen bilduma baino gehiago da Euskaltzaindiaren Hiztegia, eta horren atzean aditu askoren lana dago. Bertsio digitaleko bilaketa aurreratuak aberastu egin ditu erabiltzailearentzako aukerak DABI PIEDRA

H H

IZKUNTZA bateko adreiluak dira hitzak, haiek gabe ezin dira esaldiak eraiki. Euskarak ere baditu milaka hitz, milaka adreilu, eta euskara batuaren oinarri sendoak izan daitezen, adreilurik egokienak aukeratzen ditu Akademiak. Euskaldunok Hiztegi Batua-n aurkituko ditugu euskara baturako onartutako hitzak eta Euskaltzaindiaren Hiztegia-n, ostera, haien definizioa, adibideak eta informazio osagarria. Alegia, euskara estandarrerako ezinbesteko tresna dira hiztegiok.

“Zeintzuk diren euskal hitzak eta nola idazten diren erabakitzea”, horixe da Euskaltzaindiaren zeregin nagusia hiztegigintzan, Andoni Sagarnaren esanetan. Euskaltzaindiaren Hiztegia-ren arduradun nagusia da bera, Miriam Urkiarekin batera. Euskara normalizatzeko, batua beharrezkoa dela dio Sagarnak eta, bide horretan, Euskaltzaindiak legez aitortutako eskumena eta gizartearen onarpena dituela gogorarazi du. INTERNETEN ESKURAGARRI Euskaltzaindiaren Hiztegia-ren bigarren argitaraldia atera zen 2016ko urrian, nobedade handi batekin: Interneten doan kontsultatzeko moduan dago hiztegia eta, teknologia berriek ematen duten erraztasunari esker, sarrera berriak gehitu edo daudenak hobetu daitezke, hurrengo edizioari itxaron beharrik gabe.

Hiztegian sartzeko hautagai diren hitzak corpusetatik ateratzen dira. UZEIk aurrelana egiten duela dio Urkiak, aproposak izan daitezkeen formak proposatuaz. “Forma bakoitzaren argazkia bidaltzen digu UZEIk, hau da, hitz bat nork, noiz eta nola erabili duen, eta horren arabera erabakitzen dugu hiztegian zer sartu”. Orain arte, euskal testuetan gehien agertu diren hitzak sartzeari lehentasuna eman badiote ere, maiztasunaren irizpidea “agortua” ikusten du Urkiak: “Aurrerantzean beste bide batzuk bilatu beharko ditugu”.

Goian, ‘Euskaltzaindiaren Hiztegia’-ren lan taldea.

Irizpideak garbiak izanagatik, eztabaida sortzen duten hitzak agertzen dira noizean behin. Urkiak ondo oroitzen ditu forfait hitzarekin izandako gorabeherak. Gaztelaniaz duen esanahia eman nahi izan zioten, baina Ipar Euskal Herriko euskaltzain batek ohartarazi zien beraiek beste era batean erabiltzen zutela. Era horretako maileguek sortzen dituzte eztabaidarik luzeenak, Urkiaren esanetan.

“Hiztegian dagoen edukia ez da ateratzen hizkuntzalariaren burutik, erabileratik baizik, erabilera zaindutik”, dio Sagarnak

Gaur egunera arte, 60.000 forma aztertu dituzte (43.000 onartu dituzte hiztegirako), xehetasun handiz aztertu ere: Lantaldeetan ez ezik, Euskaltzaindiaren Osoko Bilkuran aurkezten dira proposamenak. Lau edo bost euskaltzainez osatutako batzorde ahaldundua ere badute eta, defizinioak idazteko, hiru erredaktore. Prozesu luze horri esker, “adostasun handia” lortzen dela dio Urkiak.

GORABEHERAK HITZEKIN Hiztegigintza inoiz amaitzen ez den lana da, hizkuntza bera ere aldatzen eta berritzen doan neurrian. Kontzeptu berriak izendatzeko hitz berriak agertzen direnean, Euskaltzaindiaren Hiztegia-n sartzeko hautagai bihurtzen dira. Horren harira, Urkiak azpimarratu du Akademiak ez duela ezer asmatzen, “informazio guztia corpusetatik ateratzen dugu”. Hitz berri batek gizartean bidea egiten duenean, orduan sar daiteke Hiztegi Batua-n, bere esanetan.

“Atera genuen unean bertan hilda zegoen ‘Euskaltzaindiaren Hiztegia’-ren paperezko bertsioa”, kontatzen du Urkiak

Interneti esker, edozein kontsulta modu bizkor eta errazean egin daiteke. Hala ere, ez da ahaztu behar lan luze eta arretatsua dagoela Euskaltzaindiaren Hiztegia-ren atzean. Miriam Urkiak azaldu duenez, bi fase nagusi ditu prozesuak: Lehenengo, Hiztegi Batua-ren lantaldeak aztertzen ditu hitzak, euskal formak zeintzuk diren eta batuan nola idatzi behar diren erabakitzeko. Horren ostean, Euskaltzaindiaren Hiztegia-ren lantaldearen bidez, onartutako hitzen definizioa eta informazio osagarria idazten da.

zen, hasieran website eta webgune erabiltzen zirelako. Azken hori orokortu zen arte, ez zuten forma horren alde egin. “Gainera, euskal osaera txukuneko hitza da”, hitz berriak onartzeko bidean, euskararen barne-arauak betetzen dituen ere kontuan izan behar baita.

“Erabilera arruntean bidea egin arte itxaroten dugu”, dio Urkiak. Webgune hitzaren kasua gogoan hartu du: Euskaltzaindia begira egon

Hitz batzuen definizioarekin ere egon dira polemikak. Esaterako, ijito hitzaren adieretako batek etnia hori gutxiesten zuela eta, kexa heldu zitzaion Euskaltzaindiari. “Eztabaida luzeak izan genituen hitz horren kontura”, dio Urkiak. “Hiztun batzuek ijito erabiltzen badute maltzurra esateko, guk jaso egin behar dugu, ezin dugu erabaki zer jasotzen dugun eta zer ez”. Baina adiera horiei markak jartzen dizkiete hiztegietan, hiztunak jakin dezan iraingarria izan daitekeela halakoak erabiltzea. “Kontuz ibili behar dela ohartarazten dugu, hori ez dela hitz normal bat”. HITZEN KONBINAZIOAK Eztabaidak eztabaida, Euskaltzaindiaren Hiztegia egunetik egunera hazten ari den lana da. Urkiaren esanetan, hazkunde hori ez da jasotako hitzen kopurura mugatzen. Forma bakoitzak dituen erabileretan ere sakondu nahi dute, azpisarrerak gehituta eta hitzak erabiltzeko jarraibide zehatzagoak jasota. “Hitzak elkarrekin nola konbinatzen diren erakutsi nahi dugu, esaterako, urratsak egin esaten da, baina urratsak eman ez”. Sagarnaren arabera, era horretako informazio gehigarriari esker, hizkuntzaren oina-

Lerroon gainean, Sagarna eta Urkia, ‘Euskaltzain rrizko egitura agertzen zaio erabiltzaileari, alegia, gramatikaren inguruko oharrak ere ematen ditu Euskaltzaindiaren Hiztegia-k. Euskarazko hitzak dira euria, hasi eta bukatu. Hiztegiak ematen dituen datuei esker, haien esanahia ez ezik, jakin dezakegu euskaraz euria hasi du esan daitekeela, baina euria bukatu du ez. “Hiztegian dagoen edukia ez da ateratzen hizkuntzalariaren burutik, erabileratik baizik, erabilera zaindutik”, azaldu du Sagarnak. Hiztegiak izaera arau-emailea du, baina, funtsean, gizartean hitz bat edo egitura gramatikal bat nola erabiltzen den erakustea da asmoa. “Batek galdetzen badit ea esan deza-


Ortzadar // 05

Larunbata, 2017ko martxoaren 18a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

euskara

Bide luzearen emaitza

E

uskara batuaren abiapuntutik bertatik, Euskaltzaindiak hiztegiaren beharra ikusi du. 1968an, batuaren oinarriak onartu ziren urtean, euskarazko hiztegi arauemailea egiteko irizpideak adostu zituen Akademiak. Besteak beste, literaturan erabilitako lexikoa modu sistematikoan aztertu beharra nabarmendu zuen Euskaltzaindiak, ondoren forma egokienak aukeratzeko.

Ezkerretik eskuinera: Andoni Sagarna, Ane Loidi, Miriam Urkia, Elizabet Kruzeta, Ainhoa Otamendi eta Gabriel Fraile. Alboan, aurkezpen bat. EUSKALTZAINDIA

Prozesu luze baten ondorioa da, beraz, ‘Euskaltzaindiaren Hiztegia’. Koldo Mitxelenaren ekimenez, 1980ko hamarkadan heldu zen lehenengo emaitza, ‘Orotariko Euskal Hiztegia’ hain zuzen. Mendeen joanean euskal testuetan agertutako hitzen bilduma da, euskalki eta garai guztiak kontuan hartzen dituena. Mitxelena hil zen urtean bertan, 1987an, plazaratu zen hiztegi horren lehenengo liburukia eta 2005ean osatu zen bilduma, Ibon Sarasolaren gidaritzapean. 14.000 orrialdeko altxorra da. Behin ‘Orotariko Euskal Hiztegia’ martxan zela, hurrengo urratsari ekin zion Euskaltzaindiak, ‘Hiztegi Batua’-ri alegia. Euskara baturako onartutako hitzak zein diren jasotzen da hor, zerrenda gisa. ‘Orotariko Hiztegia’ eta XX. Mendeko Corpusa dira lan horren oinarriak eta lehenengo argitaraldia 2000. urtekoa da.

ndiaren Hiztegia’-ren arduradunak. Ondoan, Akademiako hainbat kide, hiztegi horren bigarren edizioaren aurkezpenean, Bilbon. EUSKALTZAINDIA keen euria bukatu du, erantzungo nioke esan lezakeela, baina ez esateko. Kalera ere joan zaitezke txapel horia, gorbata morea eta galtza motzak jantzita, baina erabilera soziala ez da hori”. INTERNETEN IRAULTZA Gainera, hitz baten bilakaera historiko guztia ikus daiteke bertsio digitalean, bilaketa aurreratuko Iturriak ikusi atalean klik eginda. Egundoko aurrerapausoa izan da hori, Sagarnaren ustez. Izan ere, Orotariko Euskal Hiztegia-n, XX. Mendeko Corpusean eta Lexikoaren Behatokian hitz horretaz jasotako guztia bistaratzen da. Are gehiago, Euskararen Herri Hizkeren Atlasa bilaketa aurreratu horretan sartzeko lanean

ari da Euskaltzaindia eta laster plazaratuko dituen lan berrietako datuak ere Euskaltzaindiaren Hiztegia-ri lotuta egongo dira, adibidez, hiztegi etimologikokoak. Hiztegigilearen lana ere goitik behera aldatu dute ordenagailuek eta internetek. “Lehen kartulinazko fitxekin lan egiten genuen, orduak pasatzen genituen hori ordenatzen”, gogoratu du Sagarnak. “Ordenagailua etorri zenean, aldaketa izugarria izan zen. Niri esaten zidaten afizioa nuela ordenagailuarekin. Afizioa ez, esker ona! Lan astun eta aspergarrietatik salbatu gaitu”. Sarrerak edonoiz gehitu edo zuzentzeko bidea ematen du formatu digitalak. “Euskaltzaindiaren Hiztegia aur-

keztu zen egunean, ekitalditik atera ginenerako bagenuen lehenengo oharra, eta berehala egin genuen zuzenketa”, azaldu du Urkiak. “Paperezko bertsioa, atera genuen egunean bertan hilda zegoen”. Hiztegia sarean jartzeko erabakia nahitaezkoa izan da, beraz. Gainera, arrakastatsua izan da pausoa. Lehenengo bi hilabeteetan, 260.000 bisita jaso zituen. Sagarnaren ustez, Akademia guztiek arazoak dituzte haien lana gizarteari helarazteko. Interneti esker, ordea, hiztunak eta Euskaltzaindia elkarrengandik hurbilago ikusten ditu: “Euskaltzaindiak ahalegin handia egin du urteotan bere edukiak gizarteratzeko”.

Bide horretako azken pausoa da ‘Euskaltzaindiaren Hiztegia’; hau da, ‘Hiztegi Batu’-ko hitzen defizinioa eta informazio osagarria dakartzan lana. 2005ean hasi zen Euskaltzaindia hiztegi hori atontzen eta aurreneko edizioa 2012an argitaratu zen, paperean soilik. 2016ko bigarren edizioa, ordea, interneten ere badago eta, hartara, zuzendu eta osatu egin daiteke. Andoni Sagarnaren eta Miriam Urkiaren esanetan, hiztegiaren atzean dagoen datu-basea noiznahi eguneratu daiteke eta noizean behin berritasun horiek guztiak ‘Euskaltzaindiaren Hiztegia’-ren bertsio digitalean sartzen dituzte. Koldo Mitxelenak hasitako bidean sakontzen segitzen du Euskaltzaindiak gaur egun. ‘Hiztegi Batua’ eta ‘Euskaltzaindiaren Hiztegia’ zabaltzen, osatzen eta hobetzen ari da egunetik egunera eta, gainera, bestelako hiztegi batzuk argitaratzen ere laguntzen du. Esate baterako, Hego Euskal Herriko bost ganbara legegileekin elkarlanean, ‘Oinarrizko hiztegi juridiko-parlamentarioa’ aurkeztu zuen otsailean. Laster, hiztegi etimologikoa ere plazaratzekotan da Akademia. Euskal hitzen jatorria eta historian izan duten bilakaera azaltzea izango da lan berri horren helburua.


Larunbata, 2017ko martxoaren 18a

06 // Ortzadar

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

literatura

KATTALIN MINER KAZETARIA ETA IDAZLEA

“Neurosi baten kontakizuna da nobela” ‘Nola heldu naiz ni honaino’ bere lehen eleberria argitaratu du Kattalin Minerrek (Hernani, 1988), Igartza saria irabazi ondoren. Neska gazte bat protagonistatzat hartuta, erabakien inguruan hitz egiten duen kontakizuna osatu du JULENE LARRAÑAGA

E E

Urtebeteko epean osatu du eleberria Minerrek. RUBEN PLAZA

MAKUME gazte euskaldun baten bizitza ardatz hartuta, gai asko uztartu ditu Kattalin Miner kazetari eta militante feministak Nola heldu naiz ni honaino bere lehen eleberrian (Elkar). Familia, bikote eredua, heteroaraua, baina batez ere, erabakiak hartzeak dakartzan zailtasunen inguruan gogoeta egin du.

ren belaunaldia dela, eta uste dut hor badela beste tirania bat, uneoroko aukeratu behar hori. Jakin nahi izan dut hori ze punturaino den askatasuna eta ze punturaino lotura. Hainbeste aukera izateak kateatu ere egiten gaituelako etengabe erabakitzera. Jende askok esan dit eleberrian kontatzen denarekin identifikatuta sentitu dela.

Aurkeztu iezaguzu Jezabel, liburuko protagonista. Itxuraz behintzat, gauzak ondo doazkion emakume gaztea da Jezabel. Karguz igo dute enpresan, lagunak ditu eta espero ez zuen herentzia bat jasoko du. Erabaki handien aurrean ez dauka arazorik; adibidez, etxe bat erosi eta hipoteka bat sinatzen du ia-ia pentsatu gabe. Baina bat-batean, erabaki, itxuraz, sinple batek ez aurrera ez atzera utziko du, blokeatuta, eta hortik aurrera dena jarriko du zalantzan. Bere burua oso segurutzat daukan pertsona batek krak bat egiten du nobelan.

Eleberria kritika bat ere badela esan duzu: kritika bat gizarteak ezartzen dizkigun helburuei, eta horiek ezin betetzeak sortzen digun larritasunari. Uste dut etengabe erabaki behar horrek eramaten gaituela neurosi askotara. Liburu hau neurosi baten kontakizuna da. Hemen badago ikuspegi kapitalista bat ere. Hau da, aukeratu nahi dugu, baina ezer baztertu gabe, ezeri muzin egin gabe. Dena den, ez nuen kapitalismoaren oso kritika zuzena egin nahi; kapitalismoa leku askotatik kritikatu daiteke, baina azken batean maila pertsonalera eraman dut, sotilagoa den forma horretatik kritika bat eginez. Horregatik liburua da halako neurosi bat, eta neurosi hori gauza txikienetatik ere sortzen da sarritan, ez da bizi hautu inportanteenetatik sortzen beti. Askotan, erabaki txikiek askoz gehiago aldatzen dute gure bizitza erabaki handiek baino.

Erabakien inguruko hausnarketa eginez, zure belaunaldia bizi den testuinguruan jarri nahi izan duzula esan duzu. Bai. Argi nuen erabakien inguruko liburua izatea nahi nuela. Hori dela eta, pentsatzen hasi nintzen nire belaunaldiko eta nire inguruko jendeak zein erabakiri egiten dien aurre bizitzan. Askotan esaten da gurea aukeren belaunaldia dela. Esan zaigu dena daukagula irabazteko, dena daukagula eskura. Beraz, gure eginbeharra zer nahi dugun erabakitzea dela. Ematen du gurea askatasuna-

Jezabelen noraez hori baliatu duzu beste gai batzuk mahai gainean jartzeko: familia, bikote harremanak, heteroaraua… Argi zenuen hasieratik liburuan zein gai landu nahi zenituen? Erabakiak hartzeari buruz idatzi nahi nuen; eta beraz, hasieratik argi

nuen erabaki horietako batzuk zein eremukoak izango ziren: harreman sexu-afektiboak eta lana, esaterako. Hasieran, eleberri proposamena aurkeztu nuenean, buruan nuen ideia zen pertsona batek bere bizitzako hainbat alorretan aurre egin beharko zizkien eszena batzuk irudikatzea. Gero konturatu nintzen astuna izan zitekeela planteamendu hori, egunerokotasunean erabakiak ez direlako askotan hain modu kontzientean hartzen, baina era berean hainbat hautuk gurutzatzen gaituzte egunerokoan. Elkarrizketa gutxi ditu liburuak, protagonistaren burutazio eta gogoetek hartzen dute protagonismoa, baina eleberria bizia eta arina da halere. Kontziente nintzen lehen pertsonan idazteak bazeukala kontakizuna astun bihurtzeko arriskua, gogoetetan gehiegi sakontzekoa eta, ondorioz, irakurlea gogaitzekoa. Beraz, argi neukan nobela laburra izango zela. Azkeneko zuzenketa eta orrazketa guztia orriak kentzea izan da, eta horixe izan da zailena niretzat. Bestalde, liburua irakurtzen duen edonor konturatuko da perfekzionismoa ez dela nire puntu fuertea. Okurritu ahala bezala daude iritziak eta burutazioak liburuan. Idazketa aldetik nahi nuen estilo soil bat, eta uste dut lortu dudala. Sarritan egiten diren gogoetak sakonak direnez, estiloak eman behar izan dio arintasuna kontakizunari. Lehenengo pertsonan idatzi duzu istorioa. Ez duzu uste jendeak Kattalin

topatu nahiko duela eleberrian? Baliteke jendeak Kattalin ikusi nahi izatea. Irakurleak pentsa dezake pertsonaiak asko duela zuretik, baina nik oso urruti sentitu dut. Hau ez da autofikzioa; kontatzen dena ez da nik pentsatzen dudana edo niri pasa zaidana. Hasieran beldurra neukan niretik zenbat jarriko nion pertsonaiari, baina gero konturatu naiz sekulako distantziarekin idatzi dudala, idazten nengoela hala sentitu dut. Nire intentzioa ez da izan pertsonaiarengandik urruntzea, baina horrela eman da. Eleberriak badauka puntu gordin eta ilun bat, baina baita umorea eta ironia dosi andana ere. Konbinazio interesgarria sortu duzu. Argi nuen krisi edo neurosi bat planteatu nahi banuen, eta horixe zen helburua, tonuak ezin zuela izan oso dramatikoa. Nik uste gure belaunaldiaren beste ezaugarri bat dela denok gaudela uneoro krisian,

denok ditugula momentu kritikoak, eta hala ere aurrera egiten dugula, ez dela mundua amaitzen. Egon zaitezke une batean kateatuta, gaizki edo bizitzari zentzu handiegirik topatu gabe, baina hala ere aurrera egiten duzu. Krisi horiek bizitzaren parte dira. Hori ere islatu nahi izan dut gauzak kontatzeko era horrekin. Argi neukan pisu dramatikoa kendu nahi niola istorioari, arindu, puntu komiko bat eman. Eszena erotikoak ere tartekatu dituzu. Bi sexu eszena daude. Bietako bat, eszena erotikoa izan arren, aitzakia da beste gauza batzuk kontatzeko. Bigarrena, berriz, nahita sartu dut, bi arrazoirengatik: batetik, uste dudalako euskal literaturan literatura erotikoaren gabezia handi bat dagoela, eta are gehiago literatura erotiko lesbikoan, kasu honetan den bezala. Eta, bestetik, liburuaren bakarrizketa tonuari arnasa eman nahi niolako ere sartu ditut pasarte


Larunbata, 2017ko martxoaren 18a

Ortzadar // 07

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

literatura

ikusten dut jada, eta azalarekin ere bikain geratzen da.

“ “

Esaten da askatasunaren belaunaldia dela gurea, eta hor badago beste tirania bat: beti erabaki behar izatea”

Beldurra neukan niretik zenbat jarriko nion pertsonaiari, baina sekulako distantziarekin idatzi dut”

Liburuaren bukaera nahiko irekia da. Baduzu istorio hau idazten jarraitzeko asmorik? Nik bukatutzat eman dut berez, baina jendea dagoeneko ari zait Jezabel gehiago eskatzen… Egia esan, polita izango litzateke kontatzea Jezabelekin aurkitzen diren pertsonaia horien ikuspuntua. Hau da, Jezabel besteen begietan ikustea, orain ikuspegi bat eta bakarra dagoelako liburuan. Horrek emango luke jokoa. Baina orain nahikoa daukat liburuarekin gozatzen. Gerora, batek daki. Lehendik ere ezaguna zara esparru publikoan. Besteak beste, zutabegile aritu izan zara prentsa idatzian eta mugimendu feministan oso modu aktiboan militatzen duzu. Zer suposatzen du orain zuretzat literaturaren plazara ateratzeak? Bitxia da. Aurreko batean, hitzaldi batean, lehen aldiz idazle moduan aurkeztu ninduten. Kuriosoa da aste batetik bestera zure denominazio publikoa aldatzea. Baina egia da liburua kaleratu denetik hori, idazle, besterik ez naizela sentitu dudala, nobelaren inguruan asko hitz egitea tokatzen delako orain. Literatur, eta oro har kultur mundua, ez dira arrotzak niretzako, zalea izan naizelako betidanik. Liburu bat idatzi izanak ez nau aldatzen, orain arte aritu izan naizen esparru bakoitzean bagarelako nor. Feminismoan eta kazetaritzan jarraitzeko intentzioa dut, eta idazlearena ikusten dut adjektibo bat gehiago dela.

horiek, protagonistaren barne pentsamenduari aire apur bat emateko. Eleberri proiektua aurkeztu zenuenean beste izenburu bat jarri zenion libu-

ruari. Behin amaituta, aldatu egin zenuen. Zergatik? Hasierako proiektuak beste izenburu bat zuen: Kafe beteak. Istorioa idazten ari nintzela ez nion kasurik egin izenburuari eta maketatzera

bidali aurretik birpentsatzea proposatu zidan editoreak. Egia esan, horixe izan da idazketa prozesuan izan dudan blokeo bakarra. Nola heldu naiz ni honaino esaldia Anarirena da berez, eta liburuan behin baino

gehiagotan errepikatzen da. Berari eskatu nion ea erabili nezakeen izenburu moduan eta ideia bikaina iruditu zitzaion. Uste dut oso izenburu aproposa dela, eleberriaren muina ondo laburbiltzen du. Neure-neurea

Etorkizunean beste literatur lanik kaleratzea gustatuko litzaizuke? Zabaltzen den beste ate bat da. Egunen batean, nork daki. Idazten ez naiz berria, baina egia da orain arte ez dudala inoiz halako ariketa literariorik egin. Eta oso gustura aritu naiz zeregin horretan. Berriro zerbait kontatzeko gogoa edo nahia badut, izan daiteke esparru bat berriz lantzeko modukoa.


08 // Ortzadar

Larunbata, 2017ko martxoaren 18a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

Begirada

Bego DabidElexpe Argindar

Sitio, añoDonostia, 1973 Ikus: www.elexpephotoart.com ikus: www.argindar.com

Datorren Datorren astean... astean... Aitor Unai Berasaluze Endemaño

Ortzadar 180317  
Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you