Page 1

ortzadar Larunbata, 2013ko ekainaren 15a. 313 zenbakia

deia.com

euskal kulturaren kolore guztiak

LITERATURA IBILTARIA Idazle eta kultur eragileek Euskal Herria zeharkatu dute eskolen eskutik -- 4-5. orrialdeak --

PERU MAGDALENAK ‘EGIA’ DIO Artista durangarrak bidaia goraipatzen du bere nobela berrian -- 2. orrialdea --


02 // Ortzadar

Larunbata, 2013ko ekainaren 15a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

literatura

DURANGO

AA Abenturaren

gorazarrea Peru Magdalena idazle durangarrak ‘Egia Esan’ eleberria kaleratu berri du. Bertan, “aitatasunaren inguruko hausnarketa bat” egitea proposatzen dio irakurleari, bidaia luze eta berezi baten bidez MARTA MORALES

ita-seme erlazio baten testigantza eta bidaiaren gorazarre bat”. Horrela laburbildu du Peru Magdalenak Egia Esan bere azken lanaren muina. Errealitatetik hartutako fikzioa, non filosofia, bidaiak, norberaren bizipenak eta abenturak biltzen diren. Aipatu eleberria “aitatasunaren inguruko hausnarketa bat” dela dio egileak. Baina, aldi berean, hori baino askoz gehiago ere badela ziurtatu du. Idazle durangarrak kaleratu berri duen liburu honetan filosofiarekin egingo du topo irakurleak, baita bizitzaren eta artearen inguruko hainbat hausnarketa aurkitu ere. Finean, “abenturarako aldarri bat” dugu Egia Esan.

saiatzea”, gaineratu du, irribarretsu, durangar artista eta idazleak.

Kimu izango da abentura horren protagonista, desagertutako aitak aspaldi Mongoliara eginiko bidaia berregingo baitu, bere zuztarretaraino heldu guran. Horrelako bidaia ere egin zuen Peru Magdalenak (Durango, 1980). Hala ere, eleberri hau ez da autobiografikoa, “errealitatetik hartutako fikzioa” baizik. Bere esanetan: “Dena da errealitatetik hartutako fikzio bat, errealitatea bera fikzio bat baita –zehaztu du–; fikzio elkar-adostu bat, gura badugu, baina sorkuntza bat. Hainbat geruzatako errealitateak bakarrean batu eta horrekin ziurrago bizi garela sinisteko sorkuntza bat”.

Norberaren barruko itsasoa hausteaz gain, irakurlearen itsasoan ere eragina izango duen liburua izatea nahi du idazle bizkaitarrak. Dena den, argi dauka guztien gustukoa izatea ezinezkoa dela. “Norbere baitako intuizio eta arketipo batzuk ukitu behar ditu liburuak. Lehenagotik barrenean geneukan zerbait dakarrela iruditu behar zaigu”, nabarmendu du. Guztietan ez da horrela gertatzen, baina horrek ez du arduratzen. “Ondo dago hori. Ez zaigu zertan dena gustatu behar. Askatasunean topatzen dira sinkroniak”, arrazoitu du.

ERREALITATE MITOLOGIKOA Are gehiago, oroi-

“Eskua erre aurretik argi-zuzia norbaiti pasatzeko idazten dut”, azaldu du Peru Magdalenak. ORTZADAR

tzapenak ere norberak sortutakoak direla azpimarratu du Magdalenak. “Guk hautatzen ditugu, moldatu, ezabatu, ametsekin eta bizitakoekin eta imajinazioarekin konbinatu… Gutako bakoitza, Azurmendik esan bezala, errealitate mitologiko batean bizi da”, baieztatu du. Idazle durangarraren errealitate mitologiko honetan elementu anitz topa daitezke: aita, semea eta biloba izanda, Egia Esan idazterako orduan informazio nahikoa topatu zuen bere baitan. Gainera, laster aitita ere izango dela aitortu du: “Neurean ere oinarritu naizela esan daiteke, beraz”. Era askotako testuak harilkatzen ditu egileak eleberri honetan: kantak, poemak, lekukotasunak,… hainbat marrazki ere tartekatzen direla hitzen artean: Kimuren aitak bidaian zehar idatzitako koaderno beltzean agertzen direnak, hain zuzen. Gainontzeko guztia fikzioa bada ere, mapak errealak direla ziurtatu du idazleak. “Eskuz baldar egindakoak, baina errealak. Beste kontu bat litzateke pertsonaien barneko mapa marrazten

AURRERA EGIN NAHIAN Norberaren baitan bizipenak, intuizioak eta hausnarketak etengabe pilatzen dira. Batzuetan, aurrera egin ahal izateko, horiek guztiak atzera utzi behar dira. Eta horixe da Magdalenak hautatu duen bidea bere istorioa kontatzeko. “Azken urteetako ene bizitzako zenbait oinarri totemiko islatu, beraien isla utzi eta aurrera jarraitzeko idatzi ditut”, azaldu du. Beraz, aho biko labana da bere azken lana. “Julio Cortazarrek esaten zuen bezala, liburu bat aizkora bat izan behar da, norberaren barruko itsaso izoztua hautsiko duena”.

Magdalenak helduentzat idatzitako hirugarren eleberria da Egia Esan. Aurretik, Lile narrazio liburua eta Hutsik poema bilduma ditu argitaratuta. Haur literaturan, berriz, Ilania album ilustratua eta Katixa eta Txomintxo eta Perutxo ipuinak. “Guztiak ditut maite, guraso harroen moduan: izan txiki, handi, argal, hankamotz ala txori”, aitortu du. Izan ere, askotan, idazteak berak idatzitakoak baino gehiago ematen diola aitortzen du durangarrak. “Eskua erre aurretik argi-zuzia norbaiti pasatzeko idazten dut. Testigua pasatzen denean, argi horiek finkatuagoa geratzen dira, eskuz libreago sentitzen naiz, eta, orduan, ondorio eta edertasun argitsuagoen bila joateko libreagoa naiz”, azpimarratu du keinuen artean.

“LITERATURA BILAKETA DA” Peru Magdalenak ez du uste literatura mezua denik. Bere ustez, literatura bilaketa da: “Literatura, zintzoa bada, norbere barruan ematen den bilaketaren zuzeneko emisioa da, bere misterio, lanbro eta haize sailkaezinekin”.

Peru Magdalena, Unai Abaunza musikariarekin (badakite berba eta musika uztartzen). ORTZADAR


Larunbata, 2013ko ekainaren 15a

Ortzadar // 03

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

KRITIKA

Batetik bestera TITULUA: ‘ZINEGOTZIA’

EGILEA: FERMIN ETXEGOIEN

·

ARGITALETXEA: EREIN

ARITZ GALARRAGA

LL

ABUR, pare bat kontu paraliterariok eman didate atentzioa Fermin Etxegoienen bigarren eleberriaren aurkezpenetik. Batetik, Inazio Mujika Iraola editoreak aurkeztu duela, Alberdania ez dakigu iraungitik Ereinerako saltoa publiko eginez. Bestetik, eta ez da dirudien bezain kontu hutsala, portadak. Ez da itsusia portada, nola esan, begiratzen zaila baizik. Eta kasu isolatua balitz, tira, baina ez ote den euskal ediziogintzan tendentzia bilakatzen ari. Hara, horrela aurkeztu zaigu, beraz, Zinegotzia, 2013ko ekainaren 6 batean. Izan ere, eleberrian kontakizun dena fikziozko egun horretantxe garatzen baita, hasi eta buka, osoki. Eta akaso egokiena zatekeen iruzkin hau ere egun berean ateratzea. Barka, hartara, beranta. Egun bakarrean gertatzen da, aktualitate aktualitateena harrapatzen du –ETA-ren armen uztea, M15-a, baina baita zabor bilketaren inguruko kakanahastea ere, berriago diren erresistentzia bide baketsuak, etab.–, eskuineko zinegotzi bat izanik protagonista. Eta Euskal Herriaren independentziarekin bukatzen da endemas, edo –spoiler!– hori sinestarazten zaigu kontakizu-

naren luze-zabalean. Baina tramarik apenas dauka eleberriak, aurrera egiteko gako bakarretakoa da zerbait pasako dela etengabe gogoraraztea. Eta trama ez bada lakio aski eraginkorra, behintzat izan daitezela nobelako hausnarrak behar bezain pisutsuak. Izan dezake grazia eskuineko politikari batek nazioaz, independentziaz, politikaz orokorrean uste dituenak aletzea, oso ohikoa ez dena akaso. Eta kolpe onak dituela ezin uka. Baina oro har aurrez uste baino ahulxeagoak suertatzen dira gisa horretako pasarteak. Hartara, politika estuari buruzkoak baino, jakingarriagoak iruditu zaizkit adibidez familiarekikoak, nola egiten den familia eredu tradizionalaren gaineko laudorioa, irakurketa ironikorik ez bagenu preokupagarria ere izango litzatekeena. Gogoan daukat Etxegoienen lehen eleberri sarituak –Kritika saria, Euskadi saria– bere garaian ekarri zuen polemika. Egin zitzaion kritika garrantzitsuena izan zen Autokarabanaren estiloa zaila dela irensten. Gogoan daukat nirekin funtzionatu zuela, iruditu zitzaidala eleberriak protagonista zuen krapula harekin ondo ezkontzen zela. Bigarren eleberri honetan ere aurki-

SALDUENAK

Fikzioa

tuko dugu lehenengoko hizkera trabatu, nahasi, zabar hura. Baina diferentzia handi batekin: lehen nobela lehen pertsonan idatzia zegoen, bat zetorren narratzaile ere bazen protagonista harekin. Diferentzia da orain hemen hirugarren pertsonako narratzaile orojakile baten aurrean gaudela –ustez, bukaera aldera sopresa berri bat izango baita horrekin ere–, eta zein den, zer den ez dakigula, bada, ez duela berdin ematen estilo horrek. Are pasarte batzuetan gaizki ere ematen du.

Tramarik apenas dauka Etxegoienen bigarren eleberriak, aurrera egiteko gako bakarretakoa da zerbait pasako dela etengabe gogoraraztea

Hala nahasten dira batetik gauza nahasgarriak, eta bestetik kolpe onak. Adibide bat jartzearren: 25-26 orrialdeetan trakets antza kontatua irakurriko dugu saltzaile katalan trajedunaren pasarte bat –harira ondo datorren ere ez dakidana–. Eta jarraian kolpe bat dauka kontakizunak, zinegotziak eskua aho-sudurretara eramatean narratzaileak esaten duenean: “Berehala bururatu zitzaion norbaitek pentsa zezakeela eskuin eskua aho-sudurretan zeramala bezperako botazioan izan zuen jarrerak lotsatzen zuelako”. Eta modu horretan ibili da irakurle hau Etxegoienen eleberri berriarekin, batetik bestera, gozakaitz maiz, plazer hartuz gutxiagotan.

Ez Fikzioa

1. Kristalezko begi bat

4. Mussche

1. Batzarra, gure gobernua

4. Aldamenekoa

Miren Agur Meabe. Susa.

Kirmen Uribe. Susa.

Pablo Sastre. Elkar.

Ainara Gorostitzu. Elkar.

2. Zinegotzia

5. Bizkartzainaren lehentasunak

2. Enbataren zirimolan

5. Euskal Herria kartografian...

Daniel Landart. Elkar.

Jose Mari Esparza. Iragarri/Berria.

3. Aldjezairia askatuta

6. Haurren Hiria

Txomin Peillen. Txalaparta.

Francesco Tonucci. Txatxilipurdi.

Fermin Etxegoien. Erein.

3. Alkasoroko benta Mikel Taberna. Susa.

Iñaki Irasizabal. Elkar.

6. 612 euro Jon Arretxe. Erein.

LIBURU DENDAK: Elkar, Casa del Libro (Bilbo), Auzolan (Iruñea)

ERAKUSLEIHOA ELEBERRIA

SAIAKERA

‘Obabakoak’

‘Absurdoko kontuak’

Bernardo Atxaga. Marta Cárdenas (ilus.). Erein. 352 orr. 27 euro.

Patxi Zabaleta. Pamiela. 384 orr. 23 euro.

Literatura ondarearen sintesia Literatura oso baten hausnarketa eta sintesi bat eskaintzen du Atxagak ‘Obabakoak’ liburuan. Munduari eta gizakiari erantzuna emateko abiapuntu eta estilo bereizia. Sinbolismoaren eta erromantizismoaren garaietatik landu eta garatu den tradizioa izan da berea ere. Literatur tradizio zaharra, ahozkotasuna, Modernitatea, zer ez; dena dago egilearen eskura eta guztion ondare da dagoeneko. Ondare aberats horrekin zer egin, horra Atxagaren azierto zoragarria.

ZALDI EROA HAUR LITERATURA

‘Labarreko itsasargia’ Oihane Fernandez. Alex Orbe (ilus.). Elkar. 88 orr. 12,50 euro.

Zoroen herriko kronikei buruz

Giuseppe farozain isilaren misterioa

“Absurdoa logikari zaio ortziko zulo beltzak materiari zaizkiona. Absurdoa eta ortziko zulo beltzak logikaren eta materiaren ukoa, muga eta antitesia dira; baina aldi berean, bien ala bien alfa eta omega. Kosmosa kaosaren salbuespena da, logika absurdoaren salbuespena den bezalaxe. Kaosa eta absurdoa dira ereduak; kosmosa eta logika, berriz, salbuespenak...”

Trenean doa Ania, bera bakarrik. Etxeko istiluetatik urruntzearren, itsasertzean bizi den osabarenera bidali dute gurasoek; izan ere, farozaina da osaba Giuseppe, eta, horrez gain, bere isiltasunaren atzean misterio bat ezkutatzen duena. Marinel eta saregin, itsaslabar eta ekaitz, garai bateko maitasun debekatuen eta itsas abenturen kutsua du Oihane Fernandezek idatzi eta Lizardi Saria irabazi duen istorio eder honek.

HUTSEN ZERRENDA Aurreko alean (312. zbk.), Ines Medinari buruzko erreportajean, Skoto Gallery da izen zuzena, eta ez SCOTT Gallery. Argazki-oinari dagokionez, artista ez dabil psikoanalisia lantzen New Yorken gaur egun, 2000. urtean baizik.

Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Bingen Zupiria Ardura: Iñaki Mendizabal Elordi (mendi@deia.com) Koordinazio lana: Amaia Santana (asantana@deia.com) Diseinua: Jesús Santamaría Maketazioa: Naroa Etxebarria Zuzenketak: Iratxe Gaztañaga Portadako argazkia: Naroa Etxebarria Lege Gordailua: BI 1720-06

Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du


Larunbata, 2013ko ekainaren 15a

04 // Ortzadar

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

literatura

Deserriaz, genero identitateaz, protagonistez… Literaturaz Hendaiatik Bilboraino, Euskal Herri osoa igaro du Literatura Eskola ekimenak, urritik maiatzera bitartean JON ANDER URKIAGA EGIDAZU

LL

ITERATURA ardatz hartuta, gai ugari eta molde askotakoak landu dira aurten ere Literatura eskolan. Hilero larunbat goiz bat hartu eta lau orduz batu izan dira literaturazaleak aldian aldiko idazle, literatura aditu zein unibertsitate irakasle baten gidaritzapean.

ahal izan zuen”, kontatu zuen Alvarezek. Kontinente zaharrera itzuli zenean, baina, mutil jantzita ibiltzen uzteko eskatu zion Aita Santuari, eta Espainiar Erresumako erregeari soldata bat galdegin zion erresumaren alde eginiko lanaren ordainetan. “Eskaera biek baiezko erantzuna jaso zuten”.

GENEROA ETA NAZIOA Amaia Alvarezek (Bilbo, 1978) Katalina Eleizegi eta Katalina Erauso. Genero eta nazio identitateak euskal antzerki modernoan izenpean eman zuen otsailean bere Literatura eskola Gasteizko Ignacio Aldekoa kultura etxean.

Erausoren historia zein istorioa batu zuen Katalina Eleizegik Erauso Kateriñe (1962) liburuan. Alde batetik, transgenero terminoaren inguruan eraikitako identitate-gatazka azaleratu zuen Eleizegik, eta beste alde batetik, klaseen arteko gatazka, “morroiak liluratuta jarraituko dio Katalina Erausori bera doan leku guztietara”, dio Alvarezek. Honek garrantzitsutzat jotzen ditu Katalina Eleizegik euskal literaturari eginiko ekarpenak: “Batetik ideal hegemonikoaren aurrean identitatearen mugak gainditu zituen eta marigizona estigmari aurre egin zion, eta bestetik, erakutsi zuen identitatea ez dela finkoa eta hertsia, hots, gatazkatsua eta dinamikoa dela”.

Naziotasunak eta generoak elkartzen ditu Katalina Eleizegi ( Donostia, 1889 - Lizarra, 1963) eta Katalina Erauso (Donostia, 1592 - Veracruz, 1635), Alvarezen ustez. Lehena aitzindaritzat har daiteke XX. mendeko euskal antzerkigintzan. Bigarrena, berriz, XVI. mendeko moja-soldadua zen. Bata zein bestea aztertuz gero, genero identitatea eta nazio identitatea presente dauden kontzeptuak dira. “Euskal sentimendua legoke nazio identitatearen atzean, zer aukeratzen dugun eta zer inposatzen diguten. Genero identitatearen baitan, berriz, emakume zein gizon izatea nola bizi dugun, nola sentitzen dugun”. Tradizioaren eta modernitatearen arteko talkaren isla dira Erauso eta Eleizegi. “Historian zehar emakumeek onak izan behar izan dute, zintzoak, kristauak eta amaren papera esleitu izan zaie beraien erabaki eskumenetik kanpo”, baina hizlariak azaldutakoaren arabera, rol hori ez zetorren guztiz bat bere unibertsitate-tesiko oinarri diren emakume biekin. “Katalina Erauso moja sartu nahi izan zutenean, berak Amerikara ihes egin zuen gizon jantzita. Bertan merkatari eta soldadu izan zen eta emakume birekin nolabaiteko harremanik ere izan zuela uste da. Emakume horietako bat, baina, ezkonduta egon eta bere senarrarekin izandako duelu batean zauritu egin zen Erauso. Horren ondorioz aitortu behar izan zuen emakumea zela, eta soldadu izanik eginiko lana medio eta birjina zela frogatu ondoren, bere bizia salbatu

HITZAK ABERRI Durangon ospatu ohi den Zilar

Astea ekitaldi kulturalak migrazioak izan zituen oinarri aurtengo edizioan, eta testuinguru horretan kokatu zen martxoko Literatura eskolako topaketa ere. Sorterritik urrun. Migrazioak euskal literaturan izenburupean, euskaldunek kanpora alde egin behar izan dutenean idatzi izan dutena eta kanpotik etorritakoen gainean idatzirikoa izan zuen ardatz Gotzon Barandiaranek (Larrabetzu, 1974) gidatutako jardunaldiak. Literaturatik gogoetatik adina izan zuen saio hau zalantza batetik abiatu zen: Zer da migrazioa? Hautazkoa ala derrigortuta egindako bidaia bat da? Ondorioetako bat izan zen ez direla gauza bera, besteak beste, Joseba Sarrionandiak erbesteratu politiko izatearen ondorioz deserritik idatzi izan dituen testuak, edo Pedro Mari Otañok idatzi zituen bertsoak lan bila Amerikara joan ostean, testuak ez direlako berdinak, eta idatzi dituztenen egoerak ere ez. Durangon plazaratutako galdera askori Sarrionandiak berak jar zekiekeen ahotsa: “Geratu

egiten gara ala joan? / Hala ere, geratzen garenean ez gara apur bat joaten? / Eta joaten garenean ez gara geratu egiten? (...) Abiatzen dena ez da egundo inon geratuko? / Ala itzuliko da? Baina, itzultzen dena abiatu zen lekura itzultzen da ala?”. “Artzain joan izan denak bere egonleku berriaz abesten du, bere bizi-baldintza kaskarren inguruan idazten du. Baina derrigortasun politikoak bultzatuta joan izan direnek ez dute kontatu izan emigratu duten herri horretan zer gertatzen den, Euskal Herrian baleude bezala idatzi izan dute gehietan. Onartu ere ez dute egin izan erbestean daudenik”. Baina nola idatzi izan dugu kanpotik etorri direnen inguruan? Euskaldunak kanpora joan direnetan bakoitzaren bizipenetik idatzi izan dutela


Larunbata, 2013ko ekainaren 15a

Ortzadar // 05

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

literatura

izan zen ondorioetako bat, baina etorkinen inguruan idazterakoan fikzioa dela nagusi. Horrelako testu bat aztertzerakoan idazleek hartzen dituzten ikuspuntuak desberdindu behar direla adierazi zuen Barandiaranek; ez dela gauza bera etorkinak ikuspuntu arrazista batetik salatzea, edo beraiekiko enpatiaz idaztea. Kasu batean eta bestean, ikuspuntua erabat desberdina dela izan zen ateratako ondorio nagusia. “Euskal Herritik kanpora joan garenetan bi jokamolde nagusitu dira historikoki: gure herritik kanpo gaudela onartu eta hartu gaituen herria aintzat hartzea edota atzerrian egonda ere burua Euskal Herrian dugula idaztea. Kanpotik etorri direnei buruz idazterakoan, berriz, ikuspuntuak hainbat izan direla esan daiteke: epairik egin barik idaztea, etorkinei ahots propioa ematea... Baina hirugarren erpin bat faltako litzateke Euskal Herriko literaturan, literatura eskolara gerturatutakoen irudiko, Euskal Herrira etorri direnek idatzi dutena ezagutzea, hain zuzen ere. JOHN CHEEVER 2012-2013 ikasturteko Literatura eskolak Bilbon izan zuen agurra maiatzaren 25ean. Azken ekitaldiak luxuzko gonbidatu bi izan zituen; batetik, Harkaitz Cano (Lasarte, 1975), Twist liburu golardatuaren autorea, eta bestetik, John Cheever (Massachusetts, 1912New York, 1982) idazle estatubatuarra. Canok Cheeverren nondik norakoak izan zituen mintzagai.

Gure artean, Raymond Carver eta bere errealismo zikina John Cheever baino estimatuagoak direla adierazi zuen Canok: “Baina azken urteotan, horren izen hedaturik eduki ez duten beste idazle estatubatuar batzuk ere heltzen ari zaizkigu”. Carverren idazteko era minimalista dela esan zuen lasartearrak, ezer gertatzen ez denetan gertatzen den hark omen du garrantzia; Cheeverrekin, aldiz, alderantzizkoa gertatzen omen da, “gehiagorekin gehiago kontatzen da haren lanetan. Barrokismoa, ametsak… denerako lekua dago haren nobeletan”. Cheeverren kasuan, haren ipuingintza nobelagintza baino preziatuagoa dela aipatu zuen Canok; hala ere, estatubatuarraren nobelak ez dira arbuiagarriak inondik inora, Wapshot familia ardatz harturik The Wapshot Cronocle eta The Wapshot Escandal nobelak izanik aipagarrienak. “Nobela ederrak dira bi horiek, fantasia eta irudimen handikoak. Kontatzen dituen gauzen sineskortasuna ez da hain handia, baina ez du inporta, hori delako kontatzen dituen gauzen errealismoarekin bat doana”. Egunerokoak ere utzi zituen Cheeverrek bere ondasunen artean, eta horiek ba omen dira estilo carvertarrekoak. Canok aipatutakoaren arabera, eta Cheeverren semeak idatzitako testu batek dioenez, estatubatuarrak bere burua sendatu nahi izaten zuen egunerokoen bitartez. Lasartearraren hitzetan, Alan Pauls kritikariak, adibidez, Cheeverren egunerokoak haren obra mardularen emaitzarik gorengotzat jo zituen.

Harkaitz Cano, Gotzon Barandiaran eta Amaia Alvarez hizlari gisa aritu dira eskoletan. JAVIER COLMENERO/JUAN

‘TXILLARDEGI’

LAZKANO/JOSE RAMON GOMEZ/AINARA GARCIA

Markos Zapiainek Jose Luis Alvarez Enparantza ‘Txillardegi’ (Donostia, 1929-2012) izan zuen mintzagai azaroaren 17an, Donostian. Ekintzaile politiko eta euskalari izateaz gain, eta bere izen-abizenak euskara batuari estuki lotuta joatearekin batera, ugariak dira donostiarrak euskal literaturaren historiarako utzi zituen altxorrak, ‘Leturiaren egunkari ezkutua’, ‘Elsa Scheelen’ edo ‘Exkixu’, besteak beste.

Gizon erlijioso, alkoholiko eta tendentzia suizidadun honen lehen editore eta The New Yorker aldizkariko sortzaileak, Harold Rossek, hain ipuin etsigarriak zergatik idazten zituen galdetu omen zion Cheeverri, baina etsigarriak izanik ere ezin ziola ipuin horiek erosteari muzin egin, gaineratu. Eta ugariak dira Cheeverrek argitaratu narrazioak. Horietariko asko, gainera, The New Yorker aldizkari garrantzitsuan argitaratu zituen, besteak beste, pantaila handira eramandako The swimmer narrazioa. Canoren arabera, idazle poetikoa eta elaboratua zen Cheever, Carver baino erreferentzialagoa eta erudituagoa. Eta bizimodu arruntegia izan ez zuen idazle honek jarri zion azken puntua ikasturte honetako Literatura eskolari.


06 // Ortzadar

Larunbata, 2013ko ekainaren 15a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

artea

BILBO

Oihartzun gisara abestua eta idatzia izan den ‘balada’ ikusgarria Bilboko Marzana aretoak bere lehen banako erakusketa antolatu du, Patxi Ezquieta (Iruñea, 1960) artistaren eskutik. Nafarrak ‘Une saison en atelier’ obra sortu du, propio galeria honetarako, eta hilaren 21era arte egongo da ikusgai. Teknika eta formatu desberdinetako marrazkiez osatuta, urte oso bat eman du bere tailerrean lau multzo nagusitan banatu dituen irudi hauek sortzen AINHOA LORES

DD

ENBORALDI bat tailerrean da erakusketa honen titulu euskaratua. Denboraldi bat, urte bat hain zuzen ere, eman baitu Patxi Ezquieta margolariak marrazki sorta hau sortzen, egun Bilboko Marzana galerian ikusgai ditugunak. “Arthur Rimbauden Une saison en atelier prosazko poemari erreferentzia egin nahi nion. Ez da bere ilustrazio bat, baina marrazki kopurua biltzeko ausazko titulu bat ere ez. Izenburu hau duela urtebete hasitako ibilbide guztian egon da presente, aurreko erakusketarekin (Gabinete de la pérdida del tiempo) lotuta dago”, azaldu du artistak. “Momentu horretan umore zuriko obratzat hartua izan zena, artistentzat txiste gisara hartua”, gaineratu du. Bilduma hau “balada bat” da, “oihartzun gisara abestua eta idatzia, sufrimendutik sortua baina asmo ederrekin. Gauerdian eginiko aitorpenak edo bizitza erdi batean, itxura erromantikoa eta izaera epikokoa”, deskribatu du iruindarrak. Iraganeko asmoak gainditzeko, fikziozko identitate bat adierazi nahi du Une saison en atelier erakusketak, horrelaxe adierazi du Ezquietak berak. Oso aspektu gazteetan barneratuak gelditzen diren nahiak ahazteko, ahaleginaren bitartez marrazki eta binetak egitera mugatua. “Leku berean denbora asko ematen baduzu zahartuta zaudelako da. 40 urte egon zaitezke mugitu gabe, baina zure nahia edo gogoa tinko mantendu daiteke, inolako gorabeherarik gabe. Bere egunak eta gauak dituen denboraldia da”. Iruindarrak lau multzotan banatu du Bilboko aretorako propio sorturiko obra guztia: Las pequeñas cobardías taldea dugu lehena, ebakuntza-gela batean dantzari dauden mediku eta erizaina ageri direla. “Odoltsua, ustekabeko prestaketa lan bat bailitzan”, aipatu du artistak. Bigarrenak aldiz, Jorge Negrete no es Machín du izenburua, gainditze eta ahaleginezko istorioa izango litzateke hau. Bertan ia desagertua dagoen eztei-gorteiatzearen pausoak erakusten ditu. Los días perdidos dugu hurrengoa, “egun batek aurrekoa salatzen duen unea”, erakusten duena, Ezquietaren esanetan. “Irudi hauena kontraesan bat da, baina ordenatuta egon daitezenaren ardura hartu dut. Nik uste dut norberak hurrengo egunetik bakarrik aurreko eguna galduta dagoenaren sentsazioa duela”. Marrazkietan arrainik harrapatzen ez duen arrantzale bat irudikatzen du margolariak.

‘Egun galduak’ deritzon sailak “egun batek aurrekoa salatzen duen unea” erakutsi nahi du. DAVID DE HARO

Azkenik, Pamplona: talde honetan autoreak bere erizainaren sastadak pairatzen ditu lan egitera bultzatzeko asmoz. Obrak “zerbait barregarria baina era berean bizia, umoretsua, ironiarekin eta tristeziarekin” islatzen du. Paperean egindako marrazkiak dira denak, eta edozein material erabiliz: ikatz-ziri, tinta, pigmentu, argizari , arkatz koipetsu eta abarrekin sortutakoak. “Material guztia mahaiaren gainean dago eta paperean aplikatzen dut modu azkarrean, berehala, asmoa zein den oso argi izan gabe. Aurrean dudan lehenengo gauzarekin hasten naiz zikintzen, nahiz eta batzuetan modu pausatuago batean egiten dudan”. Batzuetan hitzak eta esaldiak ere idazten ditu Ezquietak eta marrazkiak bukatzen dituenean estudioko hormetan itsasten ditu une oro ideia zein den gogorarazteko. “Ikusten dudanean hormak beteta daudela, euskarri zurrunetan jartzen ditut. Paretak garbi geratzen dira eta berriro hasten naiz. Une hau berezia izaten da ez dudalako ezer gogoratzen”, aitortu du iruindarrak. LABEA ETA IZOZKAILUA Bere “tailerrak” ere

deskribatu dizkigu artista honek, lan egiteko txokoak, “estudioa orokorra eta irreala den leku bat da. Ideien, pentsamenduen eta ametsen jarioa hartzen duen espazio handi eta argitsua. Beste tailerra, txikia, zikina eta usaintsua da, eta oroitzapen guztiak izaten ditut bertan. Esan daiteke batek labea duela eta besteak, izozkailua”. Eskarmentu handiko artista dugu Patxi Ezquieta, Bilboko Arte Ederretako fakultatean egin zituen ikasketak eta bertan, 1984an, bere lehenengo obra aurkeztu zuen. Ordutik hona erakusketa ugari egin ditu –gehienak Nafarroan–, baita sari mordoa irabazi ere. Maroko eta Almerian urte dezente egon da bizitzen eta bere pinturetan leku bietan jasotako eragina islatzen da. Etorkizunari begira, sartuko al da Ezquieta bere tailer irrealean sortzeko asmoarekin? Momentu honetan ez dakiela aitortu du berak, baina “erizainak modu atseginez egon daitezkeen ospitale bat” eraiki nahiko lukeela aurreratu du.


Larunbata, 2013ko ekainaren 15a

Ortzadar // 07

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

ikerketa

ZZ

EINTZUK dira irriaren erreferentziak? Zertaz egiten dute irri euskaldunek? Zeintzuk dira irriaren fabrikazioaren sekretuak? Nola aritzen da bertsolaria jendeari irria sortzeko? Zeintzuk dira irriaren mugak? Galdera guzti horiek burmuinean izanda, euskal barreari buruzko ikerketa egin du Eric Dicharry-k (1969, Baiona), Barandiaran Fundazioan lortu duen beka bati esker.

Ikerketak utzitakotik, ideia nagusia da euskaldunok badugula umorea eta, horrela, gure umoreari buruzko aurreiritziak ezabatu nahi izan ditu. Izan ere, Le rire des basques liburuan sei orrialde eskaini dizkio egileak aurre suposizio horiek gezurtatzeko: “Erdaldunek pentsatzen baitute guk ez dugula umorerik”. Liburua frantsesez argitaratuta dago, baina landa-lanean burututako elkarrizketak euskaraz izan direnez, jatorrizko bertsioan utzi ditu eta aurkezten diren bertso guztiak ere euskaraz daude. “Liburua elebiduna dela esan daiteke, azken finean zubiak eraikitzeko lana da”, baieztatzen du. KULTUR EZAGUTZA EZINBESTEKOA Ibilbide antro-

pologikoa egin du euskal Iparraldean zein Hegoaldean euskaldunon barreaz datuak jasotzeko eta informazioa lortzeko. “Irrien gibelean ibili naiz Saran, Uztaritzen, Baionan, Donostian edota Bilbon”, kontatzen du. Bertso saioetan parte hartu du eta sesio bakoitzean irriaren zain egon da, barrearen iturria zein den ikertuz. Behaketa hori izan da ikerlana egiteko erabilitako teknika bat eta, bestea, elkarrizketa izan da. Beraz, bertsolaritzan zentratutako euskal barrea landu du bereziki baionarrak. “Umoreak politikarekin harreman estua du eta bertsolariek errealitatea eta fikzioa nahasten dituzte barrea eragiteko”, gehitzen du.

menperatzen ez duzulako fitsik konprenituko”. Hegoaldeko umorea Espainiako aktualitateari lotuta dago eta, aldiz, Iparraldekoa Frantziakoari. Horregatik, argi dio umorea egoera politikoaren arabera aldatzen dela: “Orain bake prozesuan sartu garenez, uste dut umorea ere desberdina izango dela”.

Hau dek euskal umoria! Bertsolaritza ardatz gisa hartuta, behaketa eta galdeketa bidez jaso du euskaldunon barreari buruzko informazioa Eric Dicharry ikertzaile eta sortzaile lapurtarrak. Jasotakoa ‘Le rire des basques’ liburuan argitaratu du

Umorearen eta bertsolaritzaren artean harreman estua dagoela uste du. “Bertsolarien figura umoreari esker definitzen da eta jendea irri egiteko biltzen da eurak ikustera”. Horrez gain, umorean eragiten duen beste faktore bat gaurkotasuna da. “Ezin duzu irri egin berriak ez badituzu ezagutzen, egoera politikoa ez baduzu

ANE UNDURRAGA

Horrenbestez, jakin eta ezagutu egin behar da umorea izateko, alegia, ezjakintasunarekin ezin dela umorerik izan, umorea eta kultur ezagutza batera baitoaz. Umorea ulertzeko hausnarketa eta interpretazioa ezinbestekoak dira. “Lehendabizi hizkuntza ulertu behar duzu eta gero adostasuna behar duzu, PPko militante baten umorea eta ezker abertzaleko batena ez delako bera izanen”. Horren atzetik, ulermen linguistikoa eta kulturala behar da, “erreferentziak ez badituzu menperatzen, ez dituzu ulertzen, eta ez baduzu kaptatzen, ez duzu irri eginen”. Horregatik, testuinguru soziala ezagutu behar da –bertan politika eta ekonomia sartuta– umorea izateko, baita gizarte horretako esanahi kulturalak ere. ELEA ERABILTZEKO LIBERTATEA Ikergai honetan ideologiak biziki rol garrantzitsua du egilearen iritzian (“ez dugu irri eginen utopia partekatzen ez badugu”). Izan ere, norbere utopia ez bada praktikatzen, alegia, mundua behatzeko dugun ikuspegia ez badugu partekatzen, jendeak ez du bere gauzez barre egiten. Lana egiten jardun duen bitartean, irri egiteaz gain, liburuan argitaratutako ondorioak atera ditu eta, pertsonalki, hemendik aurrerako ikerlanak umorearekin lotuko dituela ezagutzeko balio izan dio.

Buruan bueltaka izan dituen galderei erantzuna bilatuta, Barandiaran Fundazioak ikerketa egiteko utzi dion askatasuna azpimarratu nahi izan du: “Lanean hasten zarenean zeure buruarekin hizketan hasten zara eta hor sar daiteke auto zentsura, demokrazian zentsura egon ez arren, norberarena delako handiagoa”. Hori batez ere lengoaiaren erabilerari dagokionez dio, “diktadura isiltasunarekin badoa demokrazia elearekin doalako”. Horregatik, dio auto zentsura dagoenean demokraziari ez zaiola oparirik egiten. Izan ere, elea urrezko lengoaia da eta, askotan, “olerkiaren libertatea falta da gizartean”, bertsolariek duten libertate hori.

Umorea eta bertsolaritza, biak bat. “Bertsolarien figura umoreari esker definitzen da eta jendea irri egiteko biltzen da eurak ikustera”, dio Dicharryk. ORTZADAR

NORTASUN AGIRIA Ibilbide antropologikoko lehen urratsak Zuberoako maskaradak ikertzen hasi zenean egin zituen Eric Dicharryk. Gero, bertso-eskoletan bertsoak irakasteko bidea, bertso-hezkuntza, aztertzen hasi zen. Orain, euskal barreari buruzko ikergaia jorratu du azken hiru urteotako lanari esker. Horrekin batera, Txingudi Badiaren sorkuntza prozesua ikertzen dabil, CPIE Euskal Itsasbazterraren aldizkarian idazten du eta antzerki konpainia batean dihardu lanean.


08 // Ortzadar

KMK

Larunbata, 2013ko ekainaren 15a

Ortzadar 150613  

Euskal kulturaren kolore guztiak

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you