Page 1

ortzadar ostirala, 2017ko apirilaren 14a. 494. zenbakia

euskal kulturaren kolore guztiak

‘MISS KARAOKE’ Identitatearen gaian murgildu da Metrokoadroka konpainia bere azken antzezlanean -- 4-5. orrialdeak --

deia.com/ortzadar


02 // Ortzadar

Ostirala, 2017ko apirilaren 14a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

musika

BILBO

Aldarrikapenak, erritmo dantzagarriz ‘Poliamor’, erritmo dantzagarriz eta aldarrikapenez beteriko diskoa argitaratu u du Yogurinha Borovak. ‘Eraso sexistarik ez’ du izena lehenengo single-ak JONEBATI ZABALA

H H

Yogurinhak. Bere musika ibilbidean zehar, hainbat bideoklip egin ditu, guztiak deigarriak. Esnekiak gogoko ditut edota Maite duzunarekin gozatu abestiekin arrakasta handia izan zuen, eta Eraso sexistarik ez bere single berriarentzat ere zer edo zer berezia prestatzen hasi da jada. “Gai gogorra den arren, kolorez eta maitasunez beteriko bideoklipa izango da, borroka hori azaleratzeko beste modu bat”.

OGEI urte baino gehiago ditu jada Yogurinha Borova pertsonaiak, eta “ilusioz betetako emakume heldu eta sortzailea” da gaur egun. “Kasualitatez” hasi zen arte plastikoen munduan lanean, Las Fellini taldearekin froga bat egin ostean. Asteburuetan egiten zuen kontutxo bat izatetik, bizitzeko modua izatera igaro da lan hau eta, orduz geroztik, jairik jai eta tabernaz taberna ibili da Yogurinha Borova. Sortzailea da bera, eta horixe da gehien gustatzen zaiona. Oholtza gainera igotzea baino, berak nahiago izaten du sorkuntza prozesuan murgilduta ibili.

Bai, Sí, Yes (Gor Diskoak, 2013), Carbono Catorce (Gor Diskoak, 2011) eta Missex (Gor Diskoak, 2015) diskoen ostean, Poliamor (Gor Diskoak) du izena Yogurinha Borovaren lan berriak, erritmo dantzagarriak dituen pop diskoa. “Azken bolada honetan nire inguruan poli-maitasun asko dago. Baditut lagunak ez direnak bikote bat, baizik eta hirukote, oso modu naturalean. Nik uste dut posible dela aldi berean pertsona bat baino gehiago maite izatea”, uste du artistak. Ohiko emakumegizon bikote normatiboez gain, Yogurinhak maitatzeko beste hainbat modu ere badaudela aldarrikatu nahi izan du bere lan berrian.

si, baita Yogurinha beraren irudia ere. “Burusoil agertzen naiz argazkietan, androginotasun puntu bat eman nahi izan diot horrela nire irudiari. Bada garaia moldeak apurtzeko!”, aldarrikatzen du artistak.

Eduardo Gaviña dago Yogurinha Borova pertsonaiaren atzean, eta diskoak badu bietatik, noski. “Sortzailea Yogurinha da; Eduardo arrazionalagoa da, kudeaketa guztiak egiten dituena, baina baita gai sozialei lotuagoa edo kontzientziatuagoa ere”. Diskoaren azala Yogurinha bera bezain deigarria da. Kiko Alcazar argazkilaria arduratu da diseinuaz eta kolore arrosak dira nagu-

Gai anitzak jorratu ditu disko honetan Yogurinha Borovak. Eraso sexistarik ez du izena bere lehen singleak, eta horren bidez, “duintasuna” aldarrikatu nahi izan du sortzaileak. Reggaeton doinu dantzagarrien atzean, aldarrikapen argia dago, kantaren izenburuan asmatu daitekeen bezala. “Kasu askotan musika mota hau matxismoarekin lotu ohi da eta nik buelta eman nahi izan

Ohi duen eran, kolore deigarriak erabili ditu Yogurinha Borovak bere lan berria ezagutarazteko. KIKO ALCAZAR diot horri”, kontatu du. Emakumeen eta LGTB kolektiboaren aurkako indarkeria gaitzesten du Yogurinhak kanta horretan, bere estiloan betiere, dantzaz eta doinu itsaskorrekin. EUSKARARI BULTZADA Bere aurreko diskoetan bezala, euskaraz abestera ere animatu da Yogurinha, eta euskarazko hiru kanta sortu ditu: Bihotza, Begirada terrorista eta Eraso sexistarik ez. “Euskara bultzatu egin behar da eta ni gustura sentitzen naiz hizkuntza horretan abesten”. Bere musika Euskal Herritik kanpo ere entzuten da eta, Yogurinharen ustez, gure hizkuntzari bultzada emateko beste modu bat

ere bada hori. “Normalena ingelesez abestea da, horrela zabaldu egiten baituzu merkatua baina nik kontrakoa egin dut, gero eta abesti gehiago sortzen ditut euskaraz”. Txilera, Sevillara zein Australiara joan izan da eta bertan emanaldiak eskaini izan ditu Yogurinak, eta jendeak “flipatu” egiten duela kontatu du. “Björk naizela ematen du, islandieraz edo abesten. Askotan abestiak itzuli egiten ditut euskaraz ez dakien jendeak ere uler ditzan, izan ere, erritmoa dantzatzeaz gain, interesgarria izaten baita nire mezua zabaltzea”. Argazkilaritza eta ikus-entzunezkoen mundua oso gogoko ditu

Editorial Iparraguirre S.A. Jarduneko zuzendaria: Iñaki Gonzalez Koordinazioa: Julene Larrañaga Diseinua: Jesus Santamaria

Azala: Idoia Beratarbide Maketazioa: Janire Neches Lege Gordailua: BI 1720-06

Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du

YOUTUBER BIHURTUTA Bideo eta ikus-entzunezkoen arloan ere badago Yogurinharen beste fazeta bat ere. Izan ere, Youtube kanala ere badu sortzaileak. Esan beharra dago egun oso modan dagoen plataforma dela hau eta youtuberra izatea mende honetan sortu den lanbide berria dela. Nahiko aktiboa da Yogurinha sare sozial honetan, eta mota askotako edukiak sortzen ditu: txisteak, LGTB gaien inguruko elkarrizketak, musika, umorezko bakarrizketak… “Ikus-entzunezkoen mundua betidanik gustatu zait eta ez zait batere kostatzen kamera aurrean agertzea eta eduki berriak sortzea”, kontatu du. Hala ere, onartzen du ez dela batere erraza Youtuben nabarmentzea, izan ere, “eskaintza benetan zabala dago plataforma honetan”. Geldirik egon ezin den horietakoa da Yogurinha Borova, beti du proiekturen bat esku artean: karaokeak, bingoa, Youtube, bideoklip berriaren prestaketa… Urteak pasata bere lana gero eta gehiago maite duela kontatu du. Batzuetan gogorra den arren, oso momentu alaiak ere ematen dizkiola azaldu du Yogurinhak. Bere abestiak zuzenean entzun nahi izanez gero, ostiralero, Bilboko Key pub-ean egoten da, maitasunez eta alaitasunez beteriko ikuskizuna eskaintzen.


Ortzadar // 03

Ostirala, 2017ko apirilaren 14a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

KRITIKA

SALDUENAK

IBON EGAÑA

Kafka irakiarra

Fikzioa 1. Nola heldu naiz ni...

TITULUA: ‘KRISTO IRAKIARRA’

EE

Z da maiz izaten idazle irakiar bat euskaraz irakurtzeko aukera (ezta inguruko beste hizkuntzetan ere). Horregatik bakarrik balitz ere poztekoa litzateke Hassan Blasim Bagdaden sortutako ipuingilearen Kristo irakiarra euskarara ekarri izana. Zinema-zuzendari gisa egin zen lehenago ezagun Blasim, besteak beste Kamera zauritua filmari esker. Ihesean hainbat urte eman ostean, Finlandian jarri zen bizitzen 2004an, eta erbestean zela plazaratu ditu arabieraz idatzitako hainbat ipuin bilduma. Ingelesezko argitalpenak izan ditu beste hizkuntzetara jauzi egiteko zubi, eta hizkuntza horretatik abiatuta egin du Ana Isabel Moralesek euskararako itzulpen ederra, ikusezina bainoago nortasunez betea (mendebaldeko hiztegia, sintaxi malgua eta lexiko-hautapen ez beti errazena ezaugarri dituena, besteak beste). “Irakiar literatura” sintagma irakurrita, erraza da bi klixe etortzea irakurleari burura: Mila eta bat gauak eta gerra. Bi-biak aipatzen dira Blassimen literaturaz hitz egiten denean, eta Kristo irakiarra irakurrita, berehala ohartzen da bat ezaugarri

EGILEA: HASSAN BLASIM. ITZ.: ANA I. MORALES

Kattalin Miner. Elkar.

2. Koadernoa zuri Arantxa Iturbe. Elkar.

soldadua dira ipuinetako protagonistetako zenbait. Eta inpresioa du batek Blasimek dioskula gerraren errealitatea soilik egoera irreal eta absurdu horiek sortuz ezagutu eta jaso daitekeela, ez testigantza errealistaren bidez. Errealitatea eta fikzioa josteko modu anitz horien bidez eta ipuingintza-tradizio ugariren oihartzunak jasoz lortzen du Blasimek, hain zuzen, narrazio bakoitza bakana eta berria izatea.

biok, marketinaz eta klixeaz harantzago, Blasimen obraren nortasunikur behinenetakoak direla eta idazleak jakin izan duela biak bere literaturaren alde erabiltzen. Ordea, ipuin hauetan badira beste elementu batzuk, hain erraz literatura irakiarrarekin lotuko ez genituzkeenak, demagun Kafka, absurduaren literatura eta errealismo fantastikoa, eta guztien konbinaziotik sortu dena literatura aparta da, ipuin liburu bikaina. Irak eta Iranen arteko gerra, Kuwaiten inbasioa eta Golkoko gerra, Husseinen diktadura, atentatu suizidak... Horiek osatzen dute ipuin hauen paisaia, baina hala ere Blasimen ipuinetan lekukotasun historikoa bilatzen duen irakurleari hankamotz geratuko zaizkio kontakizunak, fikziora, irudimenera eta fantasiaren lurraldeetara lerratzen baitira kontagai diren gertaera lazgarriak. Arrazoiaren, errealitatearen eta gorputzaren mugak kolokan jartzen dira ipuin ugaritan: zulo batera erorita urteak daramatzaten gizon gizajaleak, beste baten gorputza inbaditzen duen hildakoa, edo etortzekoak diren izugarrikeriak bere gorputzean aurresaten dituen

Ingelesetik abiatuta egin du Ana Isabel Moralesek euskararako itzulpen ederra, ikusezina bainoago nortasunez betea

Edonola ere, fikzioa eta irudimena ez dira hemen goxagarri, egileak ez baitio uko egiten izugarrikeriak, gizatasunaren mugan dauden egoerak hizkuntza zuzenez eta beren gordinean deskribatzeari. Hizkuntzaren hoztasunak eragozten du izugarrikerien kontaketak larregizko dramatismoa hartzea, baina baita irudi eta metafora ederren erabilerak ere (“Eguzkia distiratsu zegoen granada erraldoi baten moduan”). Ahozko hizkuntzatik hurbilekoa da bestetan hizkuntza, ipuin ugariren marko narratiboa aitzakia baita pertsonaia-kontalariei beren istorioa haien ahotik kontatzeko tartea emateko, eta ahozko kontakizunen xarmaren oihartzunak testuratzeko.

ZALDI EROA

ERAKUSLEIHOA LITERATURA

SAIAKERA

‘Poz aldrebesa’

‘Pott banda. Ekilibrista...’

Juanjo Olasagarre. Susa. 324 orr. 21 euro.

ARGITALETXEA: PASAZAITE

Jon Kortazar (koord.). Sorzain. 384 orr. 23 euro.

Bikote arteko gorabeherak

Pott banda gogoan

Bi gizonezkoren bizimodu gorabeheratsua kontatzen du Juanjo Olasagarrek bere hirugarren nobelan: amodioa, lagunartea, politika. Telebistako kazetaria da Axi Iminizaldu eta Boletin Ofizialaren itzultzailea Joseba Aldaz. Hemeretzi urte daramatzate bikote izaten. Fideltasunaren eta leialtasunaren arteko aldea bereiztea ez da hain zaila, edonork egin dezake akordio argi bat kontu horri buruz. Baina gero ez da erraza izaten ardura etikoak eta portaera praktikoak beti bat etortzea, eta hor sortzen dira arazoak. Egia esatearen eta egia ezkutatzearen artean dagoen tarte txikia amildegia bilaka liteke une kritikoren batean.

1977-1980. urteetako Bilboko garaiko kontestuan kokatu behar gara Pott Banda literarioaren bilakaera ulertzeko. Industria, euria, herdoila, euskal kulturaren garapena… Bernardo Atxaga, Joxemari Iturralde, Joseba Sarrionandia, Jon Juaristi, Ruper Ordorika eta Manu Ertzillak osatu zuten Pott banda, eta urteak aurrera doazela, 2017. urteko talaiatik, euskal literaturan banda literario honek utzitako aztarnaz hausnartzeko intentzioarekin etorri zaigu Jon Kortazar. Lan honen lehenengo zatian Pott bandaren hastapenak kontatzen dira. Bigarren zatian, aldiz, Pott bandaren inguruan hainbat kultur eragileren iritziak jaso dira.

3. Elkarrekin esnatzeko... Kirmen Uribe. Susa.

4. Gelditu zaitezte... Ana Malagon. Elkar.

5. Gezurren basoa Alberto Ladron de Arana. Elkar.

6. 33 ezkil Miren Gorrotxategi. Elkar.

Ez Fikzioa 1. Hizkuntza, nazioa... Joxe Azurmendi. Elkar.

2. Feminismoa eta politikaren eraldaketak Mari Luz Esteban. Susa.

3. Emakumea, arraza... Angela Davis. Elkar.

4. Pott banda Jon Kortazar. Sorzain.

5. Pello Errotaren bizitza bere... Mikaela Elizegi. G. F. A. ITURRIA: Elkar.


04 // Ortzadar

Ostirala, 2017ko apirilaren 14a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

antzerkia

Norbere erantzunak topatzeko jolasa Umore absurdo, poesia bisual eta performance arimaren bidetik, identitateari buruzko gogoeta dakar ‘Miss Karaoke’ antzezlanak. Metrokoadroka eta Pez Limbo konpainiek elkarlanean sorturiko obra Donostiako Antzoki Zaharrean taularatuko da, maiatzaren 13an AINHOA LORES

B B

I aulki eta mahai bat baino ez espazio huts batean. Minimalismoak besarkatzen ditu taula gainean ageri diren lau aktoreak. Sormenezko argiztapenaren laguntzaz soilik, beraien gorputzekin eta arroparen erabilerarekin sortzen dituzte espazioak. Ez da beste ezer behar, Miss Karaoke-k eszenatokia betetzen baitu. Pertsonaia da Miss Karaoke, baina horren gainetik ideia bat da, “norbere identitatearen inguruan bere buruari galderak egiten dizkion edozein pertsona izan daiteke, baita publikoa ere”, aurreratu du Oier Guillan antzerki obraren zuzendari eta idazle donostiarrak. “Obrako protagonista urduri ageri da oholtza gainean, abesti bat kantatzeko enkargua jaso du baina ez du batere argi zer abestuko duen ekitaldi handian, antolatzaile handiaren enkarguz, jende guztiaren aurrean”, azaldu du Guillanek. Are gehiago, zein hizkuntza erabiliko duen ere ez dauka argi: “Gutxiengo gutxitu, gehiengo gutxitu, gutxiengo gehiengotu, gehiengo gehiengotuagotuentzat…” Ez daki zer aukeratu. Hala, kultur erreferentziei eta eguneroko hizkuntz hautuari dagokionean, bere kontraesan biografikoak onartzeko ahalegina egiten saiatuko da Miss Karaoke. ERANTZUN BILA Baina Miss Karaokek kezkatzen duena haratago doa, eguneroko bizitzan eguneroko milaka hautu txikihandietan aukeratzen ibili behar izatea da bere kezka. Guillanen arabera, protagonistak “bizitzan zer da aukeratua, zer da ekidin ezina?” itaunei aurre egin behar izango die, bere barne ahotsekin talkan. Umore absurdoa eta perfomance arima dira horretarako taula gainean uztartzen diren osagaiak. Ikuskizuna galdera handi horren efektua eragiteko jaio da, eta, horretarako, lehenik eta behin, lantaldean daudenek euren buruari luzatu behar izan diote galdera. Bigarrenik, publikoari helarazi diote. “Azkenean, norberak topatu behar ditu bere erantzunak”, dio Iñaki Ziarrusta aktore bilbotarrak. Guillanen arabera, bere erantzun edo

gogoetekin ikuslea etxera bueltatzea eta jostatzea da emankizunaren helburua, “antzerkia jolasa da, eta gure ustez edozein gairen inguruan sor daiteke umorea, ironia, zirtoa…” Agertokian, Ziarrustak jokatzen du batez ere Miss Karaokeren rola. Definizio horren bila etengabe borrokan ibiliko da bera. Bilbotarrak dionez, ezagutzen dutenek Iñaki Ziarrusta aktore desberdin bat aurkituko dute oraingoan. “Horixe da niri gustatuko litzaidakeena behintzat”, aitortu du. Publikoan daudenek, baina, ez dute banakakotasunik ikusiko, lantaldea baizik. Guillanek azaldu duenez, “momenturen batean aktore guztiak sartuko dira Miss Karaokeren azalean. Zentzu horretan, oso lan korala da”. Unai Lopez de Armentia, Marina Suarez Ortiz de Zarate eta Javier Fernandez aktoreek osatzen dute emanaldi honen aktore zerrenda. Ziarrustaren ustez, “aktore bakoitzaren funtzioa ezinbestekoa da. Ez da topiko bat, nik egiten ditudan eszena guztiek ez lukete zentzurik izango nire ondoan besteak egongo ez balira”.

DSS2016-ek bultzatutako Dramaturgia berriak deialdiaren baitan, Guillanek idatzi zuen testu batetik abiatzen da Miss Karaoke, baina zuzendariak argi utzi du: “Miss Karaoke ez da irakurraldi bat”, Metrokoadrokak oholtzara eramandako Mr. Señora bezala. Hasiera eta bukaera duen antzezlan bat da Miss Karaoke. “Antzerki idazletza modu kolektiboan ulertzen dut –argitu du Guillanek–; Nire testua lantaldeari egiten diodan probokazio bat da, aktoreei zein zuzendaritzan dabiltzanei luzatutako probokazioa, eta gero inprobisazioetan sortzen denarekin uztartuta sortzen dira dramaturgia eta testu definitiboa”. Guillanek uste du antzerkian testuari ez zaiola dimentsio sakratu bat eman behar, ez eta autoreari botere bat ere. Egilea taldekide bat gehiago da berarentzat, ez besterik. “Zentzu horretan bere testu-probokazioa esaldi bakar batean geratzen bada ere, uste dut onartu egin behar duela. Hori bai, seguru nago esaldi bakar hori mundiala izango dela”.

“Zer da aukeratua bizitzan, zer ekidin ezina? itaunei aurre egin beharko die protagonistak”, dio Oier Guillan obraren egileak

AKTORE SORTZAILEAK Antzezlanean aktoreak ez dira interprete hutsak; aktoresortzaileengan sinesten du Guillanek: “Oso inplikatuta egon dira sorkuntzan eta dramaturgia definitiboaren eraikuntzan. Bakoitzak pertsonaia bat baino gehiago, energia ezberdin bat eskainiko dio obrari”, kontatu du. Lau aktoreak aurretik elkarrekin lan egin gabeak ziren, baina “sekulako indarra sortu da haien artean”, gehitu du Guillanek. “Obrak sortzeko dugun modu honetan, aktoreak, sortzaile diren heinean, ordezkaezinak dira, pertsonaia bakoitza aktorearen izaeraren eta ekarpenen neurrira eraikitzen dugu guztiz”. Gainera, Miss Karaoke obran egindako lana “oso fisikoa” dela argitu du Guillanek.

“Antzerkia jolasa da, eta, gure iritziz, edozein gairen inguruan sor daiteke umorea, ironia...”, uste du Iñaki Ziarrusta aktoreak

BI ILDO Guillanek azaldu duenez, bi ildo uztartu dira Miss Karaoke sortzeko beharrean. “Batetik, nik neuk maila pertsonalean teatrotestuak idazterakoan egin dudan bilaketa generoa eta gorputzari loturiko gaietan, eta hizkuntz hautuari loturiko gaietan, Mr. Señora eta Hautudeterminazioa izan daitezke lan honen aurrekariak, maila horretan zerbait ixteko edo amaitzeko beharra dago. Bestetik, Metrokoadrokan azken urteetan landu dugun ildoetako bat garatzeko beharra, batez ere Poza eta Su izan nahi lanen harira egindakoa, dramaturgia eta estetika aldetik landuagoa eta gorputz irudietara eramanda izan dena. Miss Karaoke-k nolabaiteko trilogia bat osatzen du haiekin. Ezberdintasun bakarra da normalean aktore lanetan gabiltzanak oraingo honetan zuzendaritzan gaudela”. Metrokoadroka konpainiak Pez Limbo antzerki talde arabarra izan du bidelagun Miss Karaoke sortzerako orduan. “Obra Gasteizko Principal antzokiak ekoiztu duen heinean,

Lerroon gainean, Iñaki Ziarrusta, Unai Lopez de


Ortzadar // 05

Ostirala, 2017ko apirilaren 14a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

antzerkia

Talde lanaren emankortasuna

M

iss Karaoke’ obraren sorkuntza prozesuan zeresan handia izan du aktore taldeak hasieratik egindako lan kolektiboak. Marina Suarez Ortiz de Zarate aktore gasteiztarrarentzat, oso inportanteak izan dira hasieratik lan taldeko kideen arteko harremana, konfiantza eta elkar ezagutzea. Lehenengo lau egunetan, Ozaeta ondoko Garaion baserrian hartu zuten ostatu, ‘Miss Karaoke’-ren iruditerian murgiltzeko asmoz. Horretarako, “gure intimitatea, iragana, irudiak, desirak… konpartitu genituen eta hortik abiatu zen dena”, kontatu du aktoreak. Nahikotxo biluztu zirela aitortu du Suarez Ortiz de Zaratek eta uste du “horrek maila askotan jaso eta sendotu duela antzezlana”. Egonaldi artistikoa “oso aberatsa” izan da ‘Miss Karaoke’-ren atzean egon diren guztientzat. Iñaki Ziarrustak kontatu duenez, “hasieratik guztiok abiatu ginen ideia jakin batzuei iru-

diak jartzetik, edota kontzeptu batzuk definitzetik... Oso lan pertsonala izan da, gu gure intimitatean garen horretatik asko dago lan honen abiapuntuan. Gainera, proiektu honekin Metrokoadroka konpainiaren prozesua ikusi eta bizi izan dut. Asko ikasi dut eta hainbat formula ATX Teatroren sortze-prozesuetara eramateko asmoa daukat”. Oier Guillanentzat ere “oso intentsua eta ederra” izan da sortze prozesua. Metrokoadrokaren aldetik, Joseba Roldan eta Idoia Beratarbide egon ziren sortze prozesuaren hasiera diseinatzen, eta Javi Barandiaranek eta Guillanek berak gidatu dute zuzendaritza. “Komunikazio handia egon da, sormen giro sakona”. Maila pertsonalean asko ikasi duela dio Guillanek, “zerbait berria eman dit prozesu honek eta uste dut eman didanarekin beste leku batean sentituko naizela proiektu berriekiko”.

Metrokoadroka konpainiak Pez Limbo taldea izan du bidelagun proiektu honetan. K. I. hiriko eragileekin elkarlanean egin behar genuen”, kontatu du Guillanek. Hori izan da gakoa, bere esanetan: “Pez Limboren inplikazioa, eta aktore taldean Gasteizko antzerkigiroetan oso aktiboak diren hiru lagun edukitzea funtsezkoa izan da, Baratza eta Mostrenka aretoak, Hara Nori, Tripak eta Parasite kolektiboa bezalako proiektuetan”, argitu du Guillanek. Iñaki Ziarrusta bizkaitarrak ATX Teatroan egindako lana ere jarraitu dutela dio Guillanek. “Aspalditik denek elkar ezagutzen duten arren, lehenago ez genuen sekula elkarrekin lan egin”, gehitu du.

Armentia, Marina Suarez Ortiz de Zarate eta Javier Fernandez aktoreak, entsegu batean. KAULDI IRIONDO

Hizkuntzari dagokionez, obra euskaraz da nagusiki eta, gaia identitatea denez, gorputzari loturiko gaiei eta hizkuntzari atxikita

dago. Hala, testu gutxi batzuk gaztelaniaz sartu dituztela aipatu du Guillanek, gaiarekin bat zetorrelako: “Jatorri erdalduneko pertsona batek euskaraz bizitzeko hautua egiten duenean gauzatzen duen trantsizio kulturala eta emozionala islatu nahi izan dugu eta hori nabarmentzeko erabili dugu gaztelania”.

Miss Karaoke-ren estreinaldia Gasteizko Printzipal Antzokian izan berri da eta hurrengo emanaldia Donostiako Antzoki Zaharrean izango dute, maiatzaren 13an. Datak zehazteke dituzten arren, udazkenean bueltan egongo da Miss Karaoke, ikusleen kontzientziak astintzeko prest. Printzipioz, Bilboko Arriagan eta Oreretako Niessenen izango da antzezlan hau ikusteko aukera.


06 // Ortzadar

Ostirala, 2017ko apirilaren 14a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

bidaia-koadernoa

ANE IRAZABAL @AneIrazabal)

M M

ANJITEK bere kometa altxatu du lagunarekin harremanetan jartzeko. Varanasiko gaztea ciclorickshaw edo karrodun bizikleta baten gidaria da eta goizero hots egiten dio hiriaren beste aldean bizi den lagunari. Kometak komunikazio tresna bat dira bi mutilentzat. “Ordu berean jartzen ditugu hegan. Ondo gaudela adierazteko kode antzeko bat da”, diosku Manjitek. Egunsentia da eta Indiako Varanasi edo Benares hirian gaude.

Bizitzaren eta heriotzaren elkargunea Indiako hiririk mistikoena da Varanasi. Urtero milioika erromes hindu joaten dira maitatuenen hilotzak erre eta Ganges ibaira botatzera. Bizitzaren azken uneak bertan pasatzen dituzte askok

Manjitek bost urte daramatza ciclorickshawa gidatzen. Egunero hotel bateko atarian jarri eta atetik ateratzen diren turistengana hurbiltzen da erdigunera bidaia bat eskaintzeko. Varanasiko gaztea autodidakta hutsa da eta primeran hitz egiten du ingelesez. Manjitek ilusioa eta maltzurkeriarik eza transmititzen ditu, baina bere patua txintik ere esan gabe onartu duenaren tristura aurpegia dauka.

Ciclorickshawera igo bezain laster umetako istorioak kontatzeari ekin diogu, bereak eta gureak. Halere, pisuaren ondorioz, Manjitek esfortzu handia egin behar du bizikleta mugitzeko. Gaizki sentitu gara, kolonizatzaile zaharren ohiturak Erlijio kopiatu dituzten desberdinez turisten antzera. “Utz iezaosaturiko unibertso guzu hemen handi bat da Varanasi eta oinez joango gara”, hiri indiarra. Hinduistek, esan diogu, budistek eta jainistek “pisu gehiegi bat egiten dute daukagu”. “Ez, mesedez, egubertan neroko ogia irabazi behar dut”, erantzun digu. Jipoi bat sabelean jasotzea bezalakoa da indiarren egunerokotasun gogorrari hurbiltzea. Oinez joango garela erabaki ostean bidaia osoa ordaindu diogu eta Manjitek hitzordua eman digu arratsaldean berriz ere elkar ikusteko eta denok batera te bat hartzeko. Erdigunean zera aurkitu dugu, ordea: Herritarrak kalean gosez hiltzen, behiak edozein tokitan zaborra jaten eta saltoki ibiltariak bidea oztopatzen. Varanasi mistikora iristeko hiriko trafiko

Varanasin, Ganges ibaiaren ertzeetan, 100 mailadi daude eta denak dira sakratuak. A. IRAZABAL

izugarritik bizirik atera beharra dago. Antzina Kashi edo ederra izenaz batailatu zuten, ordea. Benares sakratua bihurtu zen Shiva jainkoak bertan malko bat isuri zuzenean. Orduz geroztik milioika erromes hindu hurbiltzen dira Ganges ibaian purifikazio errituak egitera eta maitatuenen hilotzak erretzera. Varanasin 100 ghat edo mailadi daude eta denak dira sakratuak. Hiria, gainera, erlijio ezberdinez osaturiko unibertso handi bat da. Hinduistek, budistek eta jainistek bat egiten dute bertan. Horregatik, Gangesen elkartu egiten dira heriotza eta bizitza. Ez da harritzekoa hiriko ghat batera hurbildu eta bertan ikustea herritar bat bainua hartzen edo haginak garbitzen, eta, handik metro gutxira, hildako baten gorpu errea begiztatzea ibaiaren korronteak eramaten. Garai batean gardena eta garbia zen Ganges. Ez da egungo kasua. Gaur munduko ibairik kutsatuenen artean dute eta metal astunen ondorioz hilgarria da bertako ura edatea. Indiarrak ez garenontzat behintzat! Halere, Manikarnika izeneko mailadira hurbildu gara eta Shivak negar egin zuen tokia aurkitu dugu. Bertan egiten dira hildakoen errausketa erritu gehienak eta bertan dago urrezko tenplu sakratua. Manikarnikan lilurak eta nazkak bat egin dute gure baitan. Ez dakigu zer sentitu egurrez beteriko suaren, erre usainaren eta hildakoen gorpuen erdian trantze mistikoan dauden herritarren aurpegia ikusten dugunean. Baina ilunabarrarekin magia itzultzen da Varanasira. Manjit gure bila etorri da eta bere laguna aurkeztu digu. Goizetan kometen bidez komunikatzen diren bi mutilek elkar ikusten dute gauean. Oinetakoak kendu eta eskailera guztiak jaitsi ditugu ibai ertzera iritsi arte. Manjitek eta bere lagunak bainua hartu dute eta guk kanpotik begiratu diegu harridura aurpegiarekin. Ibaian sartuko bagina ospitalean amaituko genukeelakoan gaude. Une horretan haurrak eta emakumeak hurbildu dira lore freskoak botatzera eta gazte erromesek Gangeseko ura jaso dute plastikozko pitxarretan. Shivaren omenezko errituaren momentua da.


Ortzadar // 07

Ostirala, 2017ko apirilaren 14a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

musika

LEZO

Hermann Hesse rock bihurtuta Hostoak taldeak arte espresio anitz batzen dituen ‘Live in Iturriotz’ izenburuko lana kaleratu du, Hermann Hesseren ‘Der Steppenwolf’ liburuan oinarrituta. Emaitza CD formatuan eta bideoan kaleratu dute MARTA MORALES

E E

STUDIOKO proiektu gisa jaio zen Hostoak taldea. Izan ere, etxeko estudioan grabatu zituen Olmo Cascallerrek instrumentu gehienak. Baina, Estepako otsoa estreinako lana behin kaleratuta, proiektuaren potentzialaz ohartu zen eta aspaldi ezagutzen zituen kideei lana zuzenekora eramateko proposatu zien. “Kide guztiek entsegu lokal bera erabiltzen genuen, banda ezberdinetan, hori bai”, kontatu du Cascallerrek, Hostoak proiektuaren bultzatzaileak. Horrela, duela bi urte hasi ziren Live in Iturriotz proiektua lantzen.

rrek: “Nire ideiak azaltzen joan nintzen, lehenik, bandari, gero zuzendari eta operadoreei. Denon inplikazioaz erditutako proiektua da, arte espresio anitz batzen dituena”, nabarmendu du. Izan ere, crowdfunding-aren formula ere erabili dute, “oso emaitza onekin”.

Hasieratik argi izan zuten zer egin nahi zuten: “Diskoak pelikularik gabe, edo pelikulak CDaren diseinurik gabe ez zuen zentzurik izango, kontzeptua horrela garatu baitugu, espresio desberdinak uztartuz”, argitu du Cascarrellek.

HESSE OINARRIAN Diskoan zehar Hermann Hesse-ren Der Steppenwolf (Estepako otsoa) liburua musikatzen dute, baita liburuko pertsonaiak ere, tokiak eta erreferentziak nonnahi topa daitezke diskoan. Abestiek eta horiekin batera doazen ilustrazioek liburu horretako pasarteak islatzen dituzte, bien arteko lotura eginda. “Estepako Otsoa liburuan helduen jarrera burgesa kritikatzen du Hessek”, dio Cascallerrek. Hain zuzen, ideia hori ardatz ardatz hartu dute Hostoak taldeko kideek hainbat abestitan.

Izenburuari men eginez, diskoa zuzenean grabatu du Hostoak taldeak, paraje natural batean, Oiartzuneko Iturriotz auzoan, hain zuzen ere. Abesti bakoitzeko eskuz egindako ilustrazio bat topa daiteke artelan txiki bat den diskoaren kutxan. Proiektu osoa auzolanaren emaitza izan dela azpimarratu du Cascalle-

Ez da hori, baina, zabaldu nahi izan duten mezu bakarra, abeslariaren esanetan. “Hessek askoz gauza gehiago garatzen ditu, bere intelektualismoa (eta era berean bizitzarekiko ezjakintasuna), bere barrenean zeuden demonio askoren exorzismoa eta onarpena...”. Liburuak, 90 urte izan arren, gaurkotasun osoa duela

Iraitz Montalban, Alvaro Hermida, Joxan Gonzalez, Ekaitz B. Azpeitia eta Olmo Cascaller. azpimarratu du Cascallerrek: “Protagonista garai artean galduta zegoen, I. eta II. mundu gerren artean aldatzen ari zen gizarte batean eta, nolabait, gu ere horrela gaude orain: informazioz jositako gizarte honetan, baina ezer jakin gabe”. ZUZENEKOETAN, IRUDIAK Hasi berria du Hostoak taldeak kontzertu bira. Zuzenekotan ere irudiz atontzen dituzte abestiak (aretoaren baldintzen baitan jasota dago), baita proiekzio eta irudi animatuen bitartez laguntzen ere. “Gure argi teknikariak egindako eszenografiak ematen dio ikuslegoari proiektuaren bere benetako neurria. Ez da soinua bakarrik landu duguna, zentzumen esperientzia anitza baizik”, dio Cascallarrek. Haien eskaintza ezohi-

koa eta desberdina izan arren, entzuleeen erantzunarekin “oso pozik” daudela aitortu du. Hizkuntzari dagokionez, diskoko kantuen erdiak euskaraz landu dituzte, beste erdiak ingelesez. Banda berria izan arren, musika munduan eskarmentu handikoak dira Hostoak taldeko kideak: Iraitz Montalban, baxua; Alvaro Hermida, gitarra eta ahotsak; Joxan Gonzalez Arruti, bateria; Ekaitz B. Azpeitia, gitarra; eta, azkenik, Olmo Cascaller, gitarra eta ahotsak, dira taldekideak. Abestien sorkuntza prozesuan Cascaller bera izan da protagonista. “Nahikoa konpositore totala naiz, taldekideei abestiak erabat eginak eraman nizkien”, kontatu du. Hitzak, berriz, Ekaitzekin moldatu ditu.

HOSTOAK

Soinu aldetik, Live in Iturriotz bere aurrekaria baino lan “askoz kohesionatua” dela dio abeslariak, “denborak eta talde lanak lagunduta”, bere esanetan. “Alt Rock progresiboa” egiten dutela diote, etiketak gustuko ez badituzte ere. “Nire adn musikala azaltzen saiatu naiz konposizioetan. Ez musikari gisa soilik, gehien bat musika zale gisa. Baina, finean, taula gainean bost musikari gara, guri entzutea gustatuko litzaiguken musika egiten, besterik ez”, argitu du Cascallerrek. Hainbat herrietan aritu dira zuzenean dagoeneko, Gasteizen eta Lezon, besteak beste. Hurrengo emanaldia Gernikako Iparragirre aretoan izango dute, maiatzaren 19an, Zea Mays taldearekin batera.


08 // Ortzadar

Ostirala, 2017ko apirilaren 14a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

Begirada

Bego Santi Yaniz Elexpe

Bilbo, 1957 Sitio, año www.elexpephotoart.com ikus:Ikus: www.santiyaniz.blogspot.com

Datorren Datorren astean... astean... Kontxi Unai Endemaño Rodriguez

Ortzadar 140417  
Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you