Page 1

ortzadar larunbata, 2018ko otsailaren 10a. 533. zenbakia

euskal kulturaren kolore guztiak

ENEKORA Munduko hainbat txokotako doinuak jaso dituzte “Maitatzea nahiago� euren bigarren diskoan -- 4-5. orrialdeak --

deia.com/ortzadar


02 // Ortzadar

Larunbata, 2018ko otsailaren 10a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

antzerkia

Tratu txarrak jasandako emakumeen ahotsak Mada Alderete Vicenteren izen bereko poema liburuaren egokitzapena da Tanttaka konpainiaren ‘Giltzadun etxea’ obra. Fernando Bernuesen zuzendaritzapean, Ainhoa Aierbe, Vito Rogado eta Mireia Gabilondo ditu protagonista antzezlanak ANE ZABALA

T T

HIRU EMAKUME, HIRU AHOTS Antzezlanean tratu txarren auziari ikuspegi zabal batetik heldu nahi izan dio Fernando Bernuesek eta, langile bakar bat hizketan jarri ordez, hiru langile kokatu ditu erdigunean. Horietako bakoitzak norbere ikuspegitik ematen du babes-etxean bizi diren emakumeen arazoen berri. Hala, poemak hiru ahotsetan eraman dituzte oholtzara: “hiru emakumeren ahotsak helarazten ditugu kolore desberdinak ditugun hiru aktoreok”, kontatu du Ainhoa Aierbe aktoreak. Hala, hiru aktoreen arteko elkarrizketa biziek tratu txarrak jasandako emakumeen etsipenak eta itxaropenak begien aurrean jarriko dizkigute, haien ageriko mezuak eta ezkutuko izuak agertuz. Hiruetako bat, gainera, tratu txarrak jasandakoa da, bigarrenak seme alabak ditu eta Mireia Gabilondok hezurmamitzen duen pertsonaiak bihotzetik eta burutik hitz egiten du, eta oso zaila egiten zaio babes-etxean egotea.

RATU txarrak jasan ondoren babes-etxe batean bizi diren emakume batzuen sufrimendua eta beldurrak agerian uzten ditu Mada Aldereteren Giltzadun etxea liburuak. Poeta espainiarrak 2007an kaleratutako liburu hori dago Tanttaka konpainiaren azken obraren oinarrian. Izan ere, Fernando Bernues zuzendariak aspaldi irakurri zituen liburua osatzen duten olerkiak eta ordutik testuak oholtzara eramateko nahia izan du.

Sorkuntza eszeniko ezohiko bat dugu Giltzadun etxea. Bertan, hiru emakumezko aktore gizarte langile talde baten erraietan sartuko dira. Mireia Gabilondo, Vito Rogado eta Ainhoa Aierbe aktoreek gorpuzten dituzte babes -etxeko hiru emakume langileak. Hiru gizarte hezitzaileen azalean ariko dira hizketan, eta haien bizipenen bidez joango da ikuslea murgilduz genero indarkeriaren biktima izan diren emakumeentzako abegi etxe bateko eta larrialdi etxe bateko egunerokoan. Egunerokotasuna islatzen duten momentuen bitartez, indarkeriaren biktima diren emakumeentzako bi egoitzetako bizimodua biluztuko digute. Poema bilduma errukigabe honen egile den Mada Alderetek zazpi urtez egin zuen lan horrelako etxe batean, hezitzaile gisa. Poematan eta antzezlanean egileak egoera horiek bizi egin zituela oso nabarmen agertzen da. “Zuzena da testua, batere apaindura eta itzulingururik gabekoa. Egileak esan nahi duena zehazki esaten da, erakusten duena errealitatea bezain gordina da. Prosa poetikoa da, gauzak esateko eta ikuslegoak entzuteko errazagoa egiten da horrela”, kontatu du Mireia Gabilondo aktoreak.

Aktoreekin batera ariko da Ainara Legardon musikaria. GORKA BRAVO

Tanttaka, gai sozialak lantzen

T

anttaka konpainia buru-belarri ari da bere sorkuntzetan gai sozialak lantzen. Iazko neguan estreinatu zuten bullying-ari buruzko ‘Soka’ antzezlana izan zen trilogiako lehen pieza, ‘Giltzadun etxea’ izan da bigarrena, eta hirugarrena prestatzen dabiltza orain. Kasu horretan, familia barruko sexu abusuak izango dituzte ardatz. “Horrelako gaiak oholtzara eramateko gogoa sentitu dugu, gainera, modu desberdinetan azaleratzekoa”, jakinarazi du Mireia Gabilondok. Aktorearentzat beharrezkoa da antzerkia baliatzea gai hauetaz hitz egiteko, “modu artistikoan”. Gabilondok dioenez, “gizarteko gaiak jorratzeko beste hizkuntza bat baita antzerkia”.

Mota honetako obrak beharrezkoak dira, Aierberen ustez. “Poemak oso irekiak dira, egileak bizitzako momentu hori bere gordintasunean kontatzen du, beraz, hausnartzeko gai asko uzten ditu”. Hiru emakumeen artean erlazio gutxi badago ere, momentu batzuetan elkarrizketak dituzte beraien artean. “Kontatzeko modu desberdin bat topatu dugu, interakzioa dago hiruren artean eta baita ikuslegoarekin ere”, azpimarratu du Gabilondok. MUSIKA ETA IRUDIAK Giltzadun Etxea antzezlanak beste bi osagai

garrantzitsu ere baditu: musika eta irudiak, Ainara Legardonek eta Maialen Sarasuak sortutakoak, hurrenez hurren. Hala, Legardon sortzaile eta interprete iradokitzaileak eginiko zuzeneko soinu banda landuak eta Sarasuaren irudiek diskordantziaz beteriko ikuskizun bat osatzen lagunduko dute. “Gurekin espazio txiki bera konpartitu ez arren, Ainararen musika beste pertsonaia bat da”, uste du Gabilondok. Legardonen zuzeneko musikak antzezlana girotu egingo du. Zuzeneko musika izanik, “bat-batekotasun horrek sortzen duen giroa oso magikoa da eta benetakoa bihurtzen du egoera”, nabarmendu du Aierbek. Irudiari dagokionez, oholtzan etxe bat ikusiko dugu eta atzealdean kutxekin eginiko horma handi bat egongo da. Kutxaz eginiko horma horretan Sarasuaren irudiak eszenen testuingurua eta ñabardurak eskainiko dituzte. “Irudi poetikoak dira; Maialenek imajinario bat sortu du bizitzan gertatzen denarekin”, kontatu du Gabilondok. Dagoeneko emanaldi batzuk eginak dituzte eta ikusleen partetik izandako erantzunarekin pozik dira bi aktoreak. “Publikoak gustura hartu du obra, nahiz eta une batzuetan gaizki pasatzen duen, gai latzen aurrean jartzen garelako eta horrek barruan zerbait eragiten digulako”, diote. Izan ere, antzezlanean kontatzen dena “oso gogorra da”, aktoreen esanetan. Giltzadun etxea Donostiako Dferia azokan eskainiko dute martxoaren 5ean (gaztelaniaz) eta martxoaren 9an Andoaingo Bastero kulturgunean (euskaraz).

Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Juan Jose Baños Koordinazioa: Julene Larrañaga Diseinua: Jesus Santamaria

Azala: Alex Berasategi Maketazioa: Janire Neches Lege Gordailua: BI 1720-06

Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du


Ortzadar // 03

Larunbata, 2018ko otsailaren 10a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

KRITIKA

SALDUENAK

IGOR ESTANKONA

Na propia sangre a dura pluma

Fikzioa 1. JenisJoplin

TITULUA: MUNDUKO POESIA KAIERAK

CC

HUYA Nakahara (Hiromi Yoshidak itzulia), Seamus Heaney (Xabi Borda), Rosalia da Castro… ezin interesgarriago, ezin atsegingarriago datoz Susako Munduko Poesia Kaieren azken oraldiko hiru liburukiak. Koldo izagirrek hautatu eta itzulitako Rosalia de Castrorenean egin dut nik geldialdia: “Inork ez dizu eskua gozo/ altxa zaitezen eskaintzen,/ negarrez ari zarenean/ malkoak ez inork xukatzen/ Galizia, ez duzu aberririk/ bakarrik zara ludian/ urrun doazkizu alderrai/ seme-alaba guztiak”. Izagirrek, gainera, meritu handiko itzulpena egin du, errima gordez poema errimatuetan, galdu barik freskotasunik, galdu barik indarrik.

Rosalia de Castro (Compostelako Donejakue, 1837 – Padrón, 1885) galiziar letra modernoen aitzindari eta are kontzientzia galegoaren aitzindari izan zen. Rexurdimento edo Pizkundearen bultzatzaile nagusietako, Cantares gallegos (1863) poema liburuarekin hanka eta erdi erromantizismoan jarrita kantatu zion maitasunari, aberriaren galerari, naturari. Follas novas (1880) lanari buruz, ostera, Beñat Sarasolak hitzaurrean zera dio, presentzia berezi-

EGILEA: ROSALIA DE CASTRO

Kattalin Miner. Elkar.

Rosalia de Castrok aditzen zien estigmagatik sufritutakoei. Ama ezkongabearen eta abade baten alaba, pentsa, arteztasunaren apostoluek laidoztatua eta emakume aitzindaria, bere bekatu handiena izan zen nekez barkatzen zen bat: Edgar Allan Poe irakurtzea, George Sand mirestea, idazle ofizioa gorestea egunero eta profesionala izatea. Horregatik matxismoak bere mekanismoak jarri zituen martxan, eta zabaldu zen Rosalia de Castro barik bere senarra zela poesia idazten zuena bere izenean. Bizi izan zen artean ez zitzaion aitortu, noski, bere neurria. Baina makurtu ere ez zen egin, idazten jarraitu zuen.

ki nabarmena duela emigrazioaren arazoak eta kultura galaiko-portugaldarraren saudade hitzarekin ezaguna den melankolia sentimendu moduko hori adierazten dutela poema horiek nolabait. Galegoz idaztea atzera egitea zela uste zen garaian aurrera egin zuen emakumea izan zen Rosalia de Castro. Hizkuntzaren idatzizko tradizioa berreskuratu eta eguneratu zuen eta Cantares Galegos harekin idatzi zuen bere lumaz herriak idatzi ezin izan zuena urte luzez, lotsa handi baten ostean. Eta Follas novas-en ezagun da galtzaileen eta noizbait altxatuko direnen aldeko ahots bat, ahulen aldeko txera bat: “Haur bat dardaraz arkupe hezean.../ hotzak eta goseak/ Aingeru kutsua dauka bere aurpegiak/ ederra oraindik, baina zimel eta argibakoa”. Idazlearen galegismoa da auzi unibertsaletarako atea: “Baina, zergatik batzuek hainbeste sufritu behar/ bestetzuek bizia bigunkerian emoten dutela?”. Follas novasen, gainera, ez da hain nabarmena erlijio probidentzialista eta modutsuaren arrastoa. Lehen galegozko liburua izan bazen hazia, Follas novas-en loratu egingo da, eta idazleak parte hartuko auzietan.

Matxismoak bere mekanismoak jarri zituen martxan, eta zabaldu zen Rosalia de Castro barik bere senarra zela poesia idazten zuena bere izenenean

LITERATURA

‘Eoskola. Heziketa hipermodernoa’

‘Argi estalia’ Julen Garate. Autoedizioa.

Mitxelko Uranga. Pamiela. 128 orr. 12 euro.

Taldean inguratuta Getariako Askizu auzoko familia baten istorioa du hizpide Julen Garate azkoitiarraren lehen eleberriak. Autoeditatuko proiektua izan da honakoa, eta, nerri batean, baita taldean egindakoa ere, idazleak bidelagun izan baititu Juan Luis Zabala, Iñaki Iturain, Aitor Arruti, Jon Andoni Martin, Edurne Lazkano eta Andoni Salegi. Gipuzkoako kostaldeko familia euskaldun baten gorabeherak kontatzen dira liburuan, eta bi berezitasun ditu, Garateren esanetan. Alde batetik, idazkera “arrunta, normala” duela; eta, bestetik, beste pertsona edo idazle batzuekin “elkarlanean sortua” izan dela.

3. Horma Anjel Lertxundi. Erein.

4. Bihotz handiegia Eider Rodriguez. Susa.

5. Jainkoen zigorra Alberto Ladron Arana. Elkar.

6. Horma Anjel Lertxundi. Erein.

Ez Fikzioa 1. Beltzak, juduak eta beste euskaldun... Joxe Azurmendi. Elkar.

Sentimendua gidari. Ez da esapide bat bakarrik. Rosalia de Castrok sentimendua du gidari. Poesiaren teknikak, efektuaren bilaketak, perfekzioak… horrek guztiak ez zeukan zentzurik berarentzat ez bazen mezua justiziazkoa, irain kitatze bat. Eta asmo horretan poetarentzat dena zen bat: langilea eta emigratua, emakumea eta udazkena, norbere lekua eta mundua: “Gure herri on honetako/ gaztainondoaren abaro gustagarrian/ bizia eztitzen duten/ hariztegi hostotsu haien azpian”.

ZALDI EROA

SAIAKERA

Mitxelko Uranga idazle eta Batxilergoko irakasleak heziketa eredua iraultzeko beharra aldarrikatzen du bere lan berrian. Egileak dio gaur egun eskolak oskola dirudiela gero eta gehiago, irakasle eta gurasoek umeak babesteko joera dutelako. Urangaren iritziz, gizartea beti ari da umeen autonomia aldarrikatzen, baina gero ez diegu hala izaten uzten. Are gehiago, egilearen aburuz, umeak burbuilan denbora luzean edukita kontrakoa lortzen da, mendeko bilakatzea. Urangaren ustez, burbuilatik ateratzen direnean “frustrazio handia” bizi dute gaztetxoek.

Uxue Alberdi. Susa.

2. Nola heldu naiz ni...

ERAKUSLEIHOA

Heziketa irauli beharra

ARGITALETXEA: SUSA, 2017

2. Berriak jaio ginen Jon Maia Soria. Lanku.

3. King Kong teoria Virginie Despentes. Elkar.

4. Caliban eta sorgina Silvia Federici. Elkar.

5. Ekialde Hurbila. Muinak eta ertzak Hainbat egile. Elkar. ITURRIA: Elkar.


04 // Ortzadar

Larunbata, 2018ko otsailaren 10a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

musika

ENEKO LARRAÑAGA (ENEKORA) MUSIKARIA

“Nire helburua musikan, bizitzan bezala, jaso nahiko nukeena ematea da” ‘Maitatzea nahiago’ lana kaleratu du Enekorak, koraren doinuen goxotasunean, bizitzari egindako diskoa. Afrikako eta munduko beste hainbat txokotako musikak bildu ditu, eta euskaraz abestu ditu OLATZ PRAT

B B

IZITZAREN erauntsien aurrean, frustrazio eta ezin ikusien aurrean, Eneko Larrañaga (Zestoa, 1982) irribarrearen bidea hautatzen saiatzen da, maitasuna errazten duten balioetan zentratuz; pertsonengandik aldentzea baino, nahiago baitu hurbiltzea, haserretzea baino nahiago maitatzea. Halaxe deitu dio, eta ez da kasualitatea, Enekora izenpean atera duen bigarren lan luzeari, Maitatzea nahiago, kora oinarrian, munduko musiketara garamatzaten lagunak alboan harturik. “On egiten dizuten melodia, gogoeta, sentimendu eta ametsak” bildu dituzula diozu, denak musikaz lagunduta. Hori da zuretzat sendagairik onena? Musika beti izan da niretzat sendagai. Beti izan da nire lagun handia, txikitatik. Azken finean, espresatzen eta bizitzen laguntzen didan bitarteko bat da musika, emozio eta sentimendu guztiak indartzen dituen bibrazio sorta. On egiten didan musikaren atzetik nabil, melodia goxoak eta erritmo alaiak. Kora jotzen duzu. Ez dakienarentzat: zer da kora bat? Nola jotzen da? Zein da instrumentu honen historia? Harpa aitzindari bat da, beti esaten dut harpen amona dela. 21 sokadun harpa bat da, Senegal-Ganbian sortutakoa. Mandinga inperio guztian jotzen da: Senegal, Ganbia, Mali, Burkina Faso, Bolikosta eta Guinea Conakryn, Afrika mendebalde horretan. Oso instrumentu berezia da eta egiteko behar diren materialak oso merkeak. Erresonantzia kaxa kalabaza erdi bat da, larruz estalia, mastila eta heldulekuak egurrezkoak dira eta 21 sokak nylonezkoak dira, arrantzurako erabiltzen den pita. Instrumentua jotzeko, hatz lodiekin bi musika-oinarri egiten ditugu eta hatz erakusleekin melodiak egiten dira. Beraz, nahiz eta material xumeak izan, 21

Gure musika bizitzari lotuta dago, maitasuna, konfidantza eta esker ona bezalako balioak lantzen ditugulako”

soka dituenez azkenean instrumentu konplexua suertatzen da. Noiz eta nolatan hasi zinen kora jotzen? Zerk harrapatu zintuen? Nire musika-ibilbidea txikitan hasi zen, 12 urterekin gitarra jotzen hasi nintzen eta hainbat taldetan ibili izan naiz, perkusioa, gitarra eta baxua jotzen eta abesten. 2000. urtean Zestoako eta Urolako beste kide batzuek Ttakunpa sortu genuen, musika eta dantza afrikarra eta txalaparta batzen zituen proiektu bat. Garai haietan kultura eta musika afrikarrean asko sakondu genuen eta perkusio afrikarreko ikastaro desberdinak ere egin genituen. Hain zuzen, ikastaro haietako batean ezagutu nuen nire kora maisua izango zena eta hark egin zidan nire lehenengo kora, 2007an. Eskuetan hartu nuenetik korarekin esperimentatzen eta sortzen ibili naiz. ‘Kora Izpiak’ kaleratu zenuen 2013an, bakarka. Maitatzea Nahiagon, aldiz, talde batekin zatoz. Bai, Kora Izpiak bakarkako ibilbidearen ondorio izan zen eta kasu hartan neuk grabatu nituen perkusioak, ahotsak eta kora. Aurkezpenetan laukote formatuan ibili nintzen, bi perkusionista eta beste ahots batekin. Formatu hartatik aldaketak egon ziren eta beste musikari batzuekin jotzen hasi nintzen, pixkanaka musikariak gehituz, gaur egungo formatua osatu arte. Maitatzea Nahiago-n Ander Zulaikak grabatu ditu bateriak baina zuzenekoetan Carlos Sagi dabil gurekin, perkusioak Jouad Begarehek jo ditu, baina zuzenekotan Luis Camino dugu lagun. Diskoa grabatu digun Iñigo Egiak -Oh Brother! Studioa, Hernani- ere sartu ditu perkusio batzuk diskoan. Baxuan Andres Insua dago, koru eta perkusio txikietan Idoia Larrañaga, saxo sopranoan Ibon Irijoa, eta neuk kora eta ahots nagusia jartzen ditut.

Lerroon gainean, Andres Insua, Idoia Larrañaga Lehen lan hartako abestiak berreskuratu dituzu bigarrengorako, ezta? Hala da, 2013tik 2017ra egon diren aldaketa horretan, nahi izan dut talde aldaketa hori musikarekin ere islatzea, eta abesti batzuk berreskuratu ditut oraingo taldearekin berregiteko, askoz kolore gehiago hartu dute horrela. Beraz, disko erdia lehengo kantuen birmoldaketak dira eta beste erdia azken pare bat urtetan sortutako kantuak. Musikalki, “munduko musikak” etiketaren barruan sartuko genuke Enekora, eta egia esan, munduko usain ugari dakartzazu kantuetan. Hango eta hemengoak, lehengoak eta oraingoak... Disko honetara iristeko eboluzioa arlo desberdinetan gertatu da. Alde batetik, taldea bera, talde oso bat, seikote jantzi bat osatu dugu eta horrek badakar, berez, desberdintasuna. Eta, beste alde batetik, orain arte landutako afrikar kutsu horretatik zertxobait atera gara. Afrikako gauzak egiten ditugu gehienbat, hori bai, geure ikuspegitik eta


Ortzadar // 05

Larunbata, 2018ko otsailaren 10a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

musika

ZESTOA

Entzuteko eta ikusteko aukera

E

nekoraren ‘Maitatzea nahiago’ diskoa entzun eta erosteko bide zuzenena Bandcamp plataforma da. Horrez gain, entzun ez ezik, ikuskizuna osatzen duten dantza eta proiekzioez ere gozatu nahi duenak, datorren ostiralean bertan izango du horretarako aukera, hain zuzen ere, otsailaren 16an, Azkoitiko Abaraxka Aterpetxean ariko baitira zuzenean, gaueko 22:30etatik aurrera.

a, Eneko Larrañaga eta Ibon Irijoa. Beraiekin batera, Luis Caminok eta Carlos Sagik osatzen dute Enekora proiektua. ALEX BERASATEGI geuk sortuak; baina disko honetan sartu ditugu guaguanko kubatarra edo melodia arabiarrak ere, esaterako.

harpa batek daukan espresio melodikoa oso deigarria egiten zait. On egiten didan musika estiloa da, goxotasuna transmititzen dit.

Toki horietara egindako bisitetatik ekarri dituzu soinuak? Aspalditik izan naiz musika etniko eta folklore desberdinen zalea. Egia da Kuban, Senegalen, Tunisian edo Portugalen egon naizela, baina ez ditut bertatik ekarri, gehiago da leku horietan egoteak indartu egin didala nolabait nekarkien zaletasun hori. Gero, gitarrarekin gauza desberdinak egiten diren bezala, saiatu naiz korarekin ere gauza desberdinak egiten, Enekoraren estiloa mantenduta, baina pixka bat zabalduz.

Musikalki ez ezik, hitzei begiratuta ere, bizitzaren aldarri sakon bat da diskoa. Gure musika bizitzari lotutakoa da neurri handian, maitasuna, konfiantza edo eskertza bezalako balioak lantzen ditugulako, beti ikuspegi positibo batetik. Kora kantuen sorreran egote hutsak energia mota batean jartzen zaitu, non hortik aurrerako dena ere energia goxo horrekin eta kolore berezi horrekin egiten duzun.

Zergatik uste duzu konektatzen duzula musika mota horiekin? Azken finean, oso melodia zalea eta oso erritmo zalea naizelako. Nire instrumentuak sokazkoak, perkusioak eta ahotsa dira. Bai erritmo aberatsak eta bai melodia espresiboak deigarri egiten zaizkit. Azken finean,

Melodiak ekartzen al ditu hitzak zure kasuan? Bai. Nire kantatzeko era oso melodikoa da. Inprobisatzea gustatzen zait eta melodiekin jolasean ibiltzen naiz. Edozein estilotako kantua sortzen dudala ere, lehenengo osagai melodikoak egiten ditut gitarra edo korarekin, eta gero ahotsekin jolasten hasten naiz; jolas hori beti doa estilo jakin horrekin bat. Gero, kantuak dakarren energiarekin gai bat

indarra hartzen joaten da; hor hasten naiz pentsatzen nik zer daukadan esateko gai horren inguruan, eta hor hasten naiz pixkanaka letrak sartzen. Baina hitzak sartu aurretik badago esentzia bat, energia bat, melodia batzuk... Niretzat oso gauza organikoa da letrak sartzeko prozesua. Ez da edozein letra idatzi eta edozein kantutan sartzen dudala. Euskaraz ez ezik, gazteleraz eta mandingaz ere abesten duzu. Doinuek eramaten zaituzte hizkuntzetara? Melodiak frogatzen zabiltzanean zerbaitek esaten dizu egiten ari zarena koherentea dela, forma egokia daukala. Gero euskaraz abestu dezakedan bezala, mandingaz edo gaztelaniaz abestu dezaket. Disko honetan Maitatzea nahiago-ren hitzetan Idoia Larrañagak lagundu dit eta Hegalari-ko hitzak Oihana Varelak egin ditu. Bigarren lana izanik, zer ikasi duzu 2013ko ‘Kora Izpiak’ hartatik hona? Zein izan da eboluzioa?

Lehen diskoan esperientzia bat eta ibilbide bat neukan, koran eta musikan aurrera egiten nuela sentitzen laguntzen zidana. Oraingoan zerbait aldatu bada, hori izan da kantuak sortzeko garaian, jazz ikuspegi bat erabili izana, kantuetan gauzak gertatzea nahi nuen, harritzeko gogoa neukan. Lehen diskoan kantuak planoagoak edo intimistagoak ziren, eta koherentzia zeukan hala izateak, musika afrikarrean oso gauza soilak egiten baitira askotan, sentimendu edo energia batean konstante mantendu eta hor jolastea. Hori oso polita da, baina, orain, talde handiago bat edukita, prozesua beste bat izan da. Ederra da instrumentu bakoitzak bere ekarpen musikala egitea kantuei, eta zuzenekoetan ere ederra eta garrantzitsua da guretzat bakoitzak bere instrumentuarekin askatzeko momentuak edukitzea. Musikariarentzat ederra da eta, uste dut, entzulearentzat ere ona dela, saxo solo bat edo bateria solo bat entzuteak kantuaz aparteko zerbait ematen dio entzuleari. Zer topatuko du ikus-entzuleak zuen zuzenekoetan? Seikote formatuan gabiltza orain eta horri gehitzen zaizkio Idoia Larrañagak egiten dituen dantzak, dantza afrikarra eta garaikidea uztartuz eta abestiak aberastuz, eta bestetik, Jon Manterolak eta biok egindako proiekzioak eskaintzen ditugu kontzertu osoan zehar, bideoekin muntaia bat eginda daukagu. Nire helburuetako bat musikan, bizitzan bezala, beti izan da jaso nahiko nukeena ematea. Beraz, Enekorarekin helburua litzateke formatu horretan ematea kontzertuak, osagai guztiak publikoari erakutsi ahal izateko lekuetan, azken finean, ahalik eta ikuskizun ederrena eskaini nahi baitugu, ahalik eta baldintza onenetan. Baldintza onetan egiten duzun zerbait jendeari mila bider sakonago iristen baitzaio.


06 // Ortzadar

Larunbata, 2018ko otsailaren 10a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

bidaia-koadernoa

Baragango jendea DANIEL BURGUI (Artez-ek itzulita)

Bostehun kilometrotan zehar hedatzen da “Errumaniako Siberia”, herrialdeko eremu bakarti eta pobreenetako bat, esker oneko nekazari atseginen bizilekua

D D

IDA, Tica eta Maria zuhaitz baten itzalpean daude, arratsaldea pasatzen, Errumaniako Zimnicele herrian. Zerbaiten esperoan bezala daude, baina ez da ezer gertatzen. Ezta inor agertzen ere. Ekainaren erdialdean gaude, oraindik okerrena ez da heldu. Hala ere, egun batzuetan 37 graduko tenperatura itogarria izan dugu ordu beroenetan. Gizonezkoek, kapelaren bidez eusten diote beroari; emakumezkoek, aldiz, marrazkidun zapiez babesten dira. Azken udak bereziki gogorrak izan dira. Hilabete honetan bost pertsona hil dira herrialde osoan, beroaren ondorioz. Azken bi udetan 70 urtetako tenperatura maximoen errekorra gainditu da. Herri hau kale bakarrak gurutzatzen du, alderik alde zeharkatzen duen errepide bat, eta ordu honetan ez dabil inortxo ere.

1928an, Panait Istrati idazle errumaniarrak honela deskribatzen zuen Europako erdialdeko estepa hau, Loscardos del Baragánnobela ederrean: Zapalduei eta pobreen arteko borondateari; baztertuen arteko laguntasun eta maitasunari egindako omenaldia, Matakéren bidaiaren kontakizunean islatuta geratu zena. XX. mendearen hasieran bere aitarekin gurdian doan mutiko alai eta ameslari baten ametsa, haizeak gogor astindutako lautada honetan bizimodua egiteko asmoz; gosearen, muturreko pobreziaren, kazikeen eta bertako jauntxoen mende. Horrela deskribatu zuen Panait Istrati idazleak: “Baragan bakartia. Zuhaitzik bat ere gabe. Putzu batetik bestera joan bitartean, egarriz hil zintezke. Gosearen aurka ere ez zaitu babestuko. Baina bi sentsazio horiek mendean hartu bazaituzte eta Jainkoarekin bakarka egon nahi baduzu, zoaz Baraganera: Jaunak leku hori eman digu, errumaniarrek lasai amets egiteko…”. Eta hala da. Eta tartean, ez zuhaitzik, ezta itzalik ere. Bidean herrixka eta hiriak noizean behin, elkarren oso antzekoak. “Errumaniako Siberia” deitu izan zaio eremu honi. Diktadura sasoian hona erbesteratu zituzten milaka errumaniar, lan behartuetan aritzera. Horietako askok eraiki zituzten errepide, zubi eta sobietar auzo apur hauek ere, zementu grisezko bloke erraldoiak. Espaloietan orban gorriak daude, odol tanten modukoak. Erori eta lurraren kontra zanpatzen diren basa gereziak dira. Inguruan, mahats-parrak eta pikondoak.

Nire buruan urak hartutako erriberak, brisara freskoa eta Danubioko arrantzale herriak nituen irudikatuta, baina irudi hori berehala desegin zen. Hemen ez dago horrelakorik. Danubio ibai zabalaren ertzean –Europako ur autopista– eta beste ibaiadar eta meandro batzuen ondoan egonagatik ere, hala nola Olt edo Borcea ibaiak, Constanzatik, itsaso Beltzaren ertzean, Calarasi, Oltenita eta Giurgiuraino, Baraganeko estepa zabaltzen da. Lur lau, latz eta antzua. 500 kilometroko lautada batean gaude, neguan zero azpiko 20 gradutan izoztu eta uda sasoian bero-boladen mendean erretzen dena. Horrela izanik, errumaniar harrituek behin eta berriro egiten digute galdera bera: “Baina, zergatik zatozte hona? Norantz zoazte?”. Zalantzarik gabe, ez da ibilbiderik turistikoena. Baragan eremua eta gertuko lurraldeak Errumania osoko leku pobre eta abandonatuenak dira. Amaierarik gabeko paisaia lau eta lehorra. Zikoinak eta kardulatzak, Artasoro eta ekilore itsasoak baino ez dira ikusten. Bigarren mailako bide batetik, lasailasai, Bebe jauna, 57 urtekoa, eta bere alaba Lorena, 7 urtekoa, agertu dira. Beren gurdira igota aurkitu ditugu, Rast herritik gertu. Gurekin barre algaraka egon arren, argazkirako serio agertu nahi izan du Bebe jaunak. Espainian egon zen hainbat

hilabetez lanean, mendi inguruetan. Baina ez du ia gaztelaniaz hitz egiten. Beste hiru seme-alaba ditu. Orain, Baragango zelaietan barrena dabil, alabarekin. Bere bizimoduak ez du desberdintasun handirik duela mende bat hemenbizi ziren baserritarrenaren aldean.

Baragan ‘lur gogorra’ bada ere, bertako herritarrek esku zabalik hartzen dute bidaiaria. Lerroon gainean, bertako hainbat herritar. DANIEL BURGUI

BESO ZABALIK Baragan esker txarreko lurra izango da, baina bertakoak ez dira horrelakoak. Oso esker oneko jendea da. Eta gu ere bai. Elenak meloi bat oparitu digu, Adrianek gazta; etxe batetik igaro eta agurtuta, tomate batzuk jaso ditugu. Baragan txiro honetatik ibili garen bitartean ez dugu ezeren falta izan. Arraroa izan da bertakoren batek zerbait eskaini ez digun eguna, dela ura, fruta pixka bat edo etxeko itzalean esertzeko gonbita. “Multzumesc” esaten dute, eskerrik asko, haien hizkuntzan. Eta paradoxa badirudi ere, lurralde honetan eskerrak emateko ohitura handia dago; karduak edo haizea bezain elementu adierazgarri eta bertakoa da eskerrak ematea. Bostehun kilometroko eremua deskribatzeko, bi hitz. Uda mina eta multzumesc. Hizkuntza ere paisaia da.


Ortzadar // 07

Larunbata, 2018ko otsailaren 10a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

musika

BARAKALDO

Doinu ultramoreak Revolta Permanent taldeak esku artean du bere hirugarren diskoa. ‘Ultravioleta’-n zortzi kantu bildu dituzte eta horietako bakoitza ekoizle batek nahastu du. Ostegunean Bilboko Kafe Antzokian taularatuko dituzte abesti berriakk MARTA MORALES

Iker Villak, Iker Aginagak, Aitor Abiok eta Mikel Becerrak osatzen dute Revolta Permanent. R. P.

H H

AMABI urte zituztela hasi ziren rapeatzen Iker Villa eta Iker Aginaga, baina 2009rarte ez zen jaio Revolta Permanent. Duela lau urte, berriz, Mikel Becerra gitarrajotzailea (Herri Oihua) eta Aitor Abio piano-jotzaile eta konpositorea (PiLT, Matxura) batu ziren taldera. 2014an, rapa eta elektronika estiloko Genesis diskoa argitaratu zuten eta 2016an ikusi zuen argia Kimera bigarren diskoak. Beren ibilbideko hirugarren uzta den Ultravioleta “oso disko pertsonala eta gogorra” da mezuen aldetik, taldekideen iritziz. Heriotzak, gaixotasunak, bakardadeak, amodioak... pisu handia daukate”, azaldu du Iker Villak. Izan ere, barneko gatazkak islatzen lagundu die disko berriak bi abeslariei. “Lehen begiratuan, argia ikusten uzten ez duten elementu asko azalarazten ditu Ultravioleta-k. Horixe bera egin du disko honek gurekin. Bion bizitzaren tarte latz batean dago idatzita diskoa eta, beraz, gatazkak kanporatzen lagundu digu”, nabarmendu du Iker Aginagak. Musikalki, berriz, atmosfera oso ezberdinak sortzen dituzte zortzi kantuek. “Oso disko aberatsa da giroen aldetik, kanta batzuk alaiak dira, beste batzuk ilunak, eta tentsio handikoak edota dantzagarriak direnak ere badaude”, aipatu dute taldeko kideek. Aurreko lanak entzun dituenak agian adituko duen lehenengo gauza ahots melodikoen presentzia handiagoa izango da. “Disko honetan gehiago abesten dugu abeslariok, askoz gehiago”, aurreratu dute Villak eta Aginagak. Horrek, baina, ez du esan nahi estiloa aldatu dutenik. “Revoltaren esentzian dauden estiloak mantentzen dira, rapa hor dago, baita betiko oinarri eklektikoa ere, non musika elektronika, hip-hopa, metal eta rock industrialaren arrasto ugari dauden”, kontatu dute abeslariek. ZORTZI EKOIZLE Disko honekin zerbait berezia egin nahi izan du Revolta Permanent-ek eta baita lortu ere. Espainiar Estatuko zortzi ekoizle garrantzitsuk hartu dute parte proiektuan, eta beste hainbeste abes-

ti sortu ditu taldeak. Hain justu, abesti batez arduratu da ekoizle bakoitza: Dany Ritcher, Josep Umbria, Carlos Lillo, Jordi Gil, Manuel Colmenero, Maurizio Tonelli, PacoLoco eta Marc Parrot. Emaitza, taldekideen arabera, “zortzi kanta ezberdin eta bitxi dira, landu dituzten produktoreak diren bezain ezberdinak euren artean, baina Revolta Permanent-en esentzia galdu gabe, eta musikalki aberastasuna areagotuz”. Era honetan, euskara ere munduan barrena zabaldu dute. Izan ere, Ultravioleta diskoaren helburuetariko bat horixe zen: euskara Euskal Herriko mugetatik haratago hedatzea. “Era honetan, lortu dugu euskara estatuko zortzi estudio garrantzitsutan sartzea”, azpimarratu du Abiok. “Beti uste izan dugu euskara ez dela Euskal Herrira mugatu behar

Belaunaldi ezberdinak elkarlanean

R

evolta Permanent taldea belaunaldi ezberdinetako kideek osatzen dute. Diotenez, ezohiko elkarlan hau oso emaitza onak ematen ari zaie, gainera. “Elkar osatzen dugu. Gazteek bizitasuna eta alaitasuna ematen diote taldeari eta helduek, berriz, seriotasun eta lasaitasun puntu bat. Oso konbinazio eraginkorra eta orekatua da”, uste dute taldekideek.

eta, ahal den heinean, kanpora atera nahi izan dugu”, gehitu du Becerrak. Behin nahasketak eginda, Brooklynen (New York) egin du masterizazioa Jesse Cannonek, Limp Bizkit, The Cure eta Dillinger Escape Plan taldeekin parte hartzeagatik ezaguna den artistak.

Aitor Abiok konposatu du diskoa, eta Villak eta Aginagak idatzi dituzte kantuak. Grabazio-lanak, berriz, Mungiako Gaua estudioetan egin dituzte, Jon Asier Zubelzuren gidaritzapean. “Gure etxea da Gaua. Aurreko diskoak bertan egin izan ditugu, musikan hasi eta hezi gara bertan eta inoiz ez diegu nahiko eskertuko haien laguntza guztia”, aitortu dute Villak eta Aginagak. Oraingo honetan, gainera, estudioko lana bereziki gogorra izan da abeslarientzat. “Grabaketa denetan pila bat ikasten da, baina honetan konkretuki abeslariok izugarri sufritu dugu, inoiz baino gehiago abestu dugulako, rapeatu baino”, adierazi du Aginagak. Hala ere, une dibertigarriak eta oso positiboak ere egon dira. “Konfidantza handiko giroa sortzen da estudioan, horrek asko laguntzen du grabazio prozesuan, eta emaitzan ere isladatzen da”.

Estudiora sartu baino lehen musika eta letrak egin behar dira. Horretarako ere konplizitate handia topatu dute. Abiok baseak konposatu ohi ditu, Villa eta Aginaga letrekin aritu diren bitartean. Ostean, letra horiekin, abestien ahotsa konposatu dute Abiok eta abeslariek. Gitarraren doinuak ere Becerrak eta Abiok batera egiten dituzte. Dagoeneko zuzenekoekin hasi da Revolta Permanet. Izugarri gozatzen dugu oholtzan, energia deskarga handia baita guretzako, eta energia hori transmititzen saiatzen gara”, diote. Ostegunean Bilboko Kafe Antzokian eskainiko duten doako kontzertuan aurkeztuko du taldeak bere azken lana. Hainbat kantu estreinatzearekin batera, dokumental bat ere aurkeztuko dute barakaldarrek. Durangoko 40 Minutu Rock jaialdian ere izango dira, hilaren 24an. “


08 // Ortzadar

Larunbata, 2018ko otsailaren 10a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

Begirada

Leire Unzueta Bego Elexpe

Berriz, Sitio, año 1987 Ikus: www.elexpephotoart.com Ikus: www.leireunzueta.com

Datorren Datorren astean... astean... Unai Daniel Endemaño Burgui

Ortzadar 100218  
Ortzadar 100218  
Advertisement