Page 1

ortzadar Larunbata, 2013ko ekainaren 8a. 312 zenbakia

deia.com

euskal kulturaren kolore guztiak

INES MEDINA Psikoanalisiaren zertzeladez baliatzen den artista ‘erretratatu’ dugu -- 4-5. orrialdeak --

‘ELKARTASUN BASATIA’ Oier Guillanek gizaharremanetaz gogoeta egin du bere lan berrian -- 6. orrialdea --


02 // Ortzadar

Larunbata, 2013ko ekainaren 8a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

musika

ZESTOA

AA

SKO eta asko dira Lin Ton Taunen triki-rockaren doinupean plazetan eta gaztetxetan dantzan ero moduan ibili diren euskal gazteak. 1991 inguruan elkartu ziren Eneko Iribar (bateria), Jon Rezabal Munatxo (panderoa eta ahotsa), Bitor Tena Biti (baxua), Apolinar Etxeberria Apolio (gitarra), Raul Olaizola (gitarra) eta Joseba Illarramendi (soinua eta ahotsa). Hamar urte inguruko ibilbidean, maketa bat eta lau disko kaleratu zituzten, Lin Ton Taun (1992, Esan Ozenki), Nola esan dek? (1993, Esan Ozenki), Baneki (1997, DRO) eta Micro (2000, DRO). Ehunka kontzertu eskaini zituzten gainera Euskal Herriko mugez barruko zein kanpoko txokoetan. Orain pare bat hilabete piztu zen itzuleraren lehen izpia, herriko eta taldeko hainbat lagun kontzertu batera elkarrekin joan eta han sortu zen komentarioa: “Noiz edo noiz jo beharko dugu ba kontzertu bat geuk ere!”. Ez zekiten handik gutxira proposamen erakargarri bat jasoko zutenik, Zestoan antolatzen ari ziren Patana Fest jaialdiarena, hain zuzen. “Orduan jada serioago planteatu genuen kontzertua jotzearen aukera”, azaltzen du Illarramendik. Hala, Patana Fest bultzada izan da oholtzara itzultzeko. “Lehen entsegu bat egin genuen nola geunden ikusteko eta aurrera egitea erabaki genuen”. Konplikatuena lehen entsegu hura izan dela diote, kantuak gogoratzea zekarrelako. Ondorengoetan, ordea, gero eta erosoago sentitzen joan dira eta gaur halaxe igoko dira oholtzara, gozatzera. Olaizolak dioenez, gauza asko gogoratzea dakar itzulerak: “Gainera, ilusioa denok dugu, baina bakoitza momentu desberdinean harrapatu gaitu eta modu desberdinean bizitzen ari gara. Ni, adibidez, Grisesekin nabil eta oholtzetan nabil etengabe, baina zenbaitentzat urte dezenteren ondoren oholtzara itzultzea da; edonola ere, gustura gaude denok”. Gehientsuenak oholtzetan aspaldi ibili ez arren, denek jarraitu dute jotzen. Beraz, zailtasun bakarra kantu zaharrak oroitzea izan da. “Bestelako zailtasun teknikorik ez dugu izan, instrumentuak jotzen denok asmatu dugu, lehen baino hobeto, gainera”, dio Illarramendik. Doinuak ez ezik, letrak gogoratzea ere ekarri die aldi berri honek. Taldea sortu zenetik 20 urte pasa direnean, ordea, ohartu dira orduan sortutako letrek eta ondorengoek ez dutela gaurkotasunik galdu. “Beti jorratu izan ditugu gai sozialak eta pertsonalak–dio Illarramendik–, eta egia esan, orduko arazo sozialak eta gaur egungoak

antzekoak dira. Oraindik identifikatzen gara abesten dugunarekin”. GAUZAK ETORRI AHALA HARTUZ Momentuz kan-

LTT: “Oraindik identifikatzen gara abesten dugunarekin” Zorionekoak dira aurten nostalgikoak, beste hainbat talde bezala, bueltan baita Lin Ton Taun talde zestoarra ere. Gaur bertan izango dute itzulerako estraineko kontzertua, etxean, Zestoa dantzan jarriko duen Patana Fest musika jaialdian

OLATZ PRAT Musikariek baieztatu duten bezalaxe, taldearen itzulera gaurko ekitaldiaz haratago doa, eta jada konfirmatu dituzte hainbat hitzordu. O. PRAT

ta berriak egiteko asmorik ez dute zestoarrek, izan ere, “desberdina da lehengo kantuak gogoratu eta jotzea edo kantu berriak egitea; sormen lanak beste dedikazio bat eskatzen du, lan egiteko beste modu bat. Momentuz ez gaude horretan, baina batek daki!”, diote. Taldearen itzulerak espektazioa sortu du Zestoan, inguruetan, baita Euskal Herrian oro har ere. Baina, onartzen dute jendea ezustean harrapatu duen bezala harrapatu dituela beraiek ere, hasieran ez baitzuten ezeren asmo garbirik. Aurrez ez zegoen ezer pentsatua edo planifikatua, gauzak etorri edo gertatu bezala kudeatzen joan dira. “Gauza ezohikoak gertatu dira egia esan, entseatzen hasi eta bi astera toki batetik jotzeko deitzea bezala –aipatzen du Olaizolak–; orduan goizegi zen erantzun bat emateko, geuk ere ez baikenekien artean zeintzuk ziren gure asmoak”. Laster ikusi zuten, ordea, erabaki batzuk hartzeko beharra eta erabakita dute, esaterako, itzulera hau ez dela gaurko kontzertuan hasi eta amaituko, jarraipen bat izango duela, alegia: “Akaso ez dira kontzertu pila bat izango, baina, gaurkoaz aparteko data batzuk konfirmatzen ari gara”, aurreratu dute. Laster emango dute horien berri. JAIALDI BERRI BAT JAIO DA Gaur arratsaldeko 18:00etan hasiko da Zestoan Patana Fest 2013. Herriko hiru gazteren ekimenez eta beste askoren laguntzaz lehen aldiz antolatu den jaialdia da. Lin Ton Taun taldearen itzulerarako oholtza perfektua izango da Patana Festekoa, euren txanda iristerako ongi baino hobeto berotuko baitute publikoa gainerako taldeek. Malder talde zestoar sortu berri eta indartsuaren ostean, euren bigarren lan paregabea, Nora? aurkeztuko du Kasik taldeak. Atzetik ariko dira Wilhelm and the Dancing Animals iruindarrak, folkari keinu egin eta zuzeneko indartsu, alai eta berezia eskainiko dute. Skasti zarauztarren ska, funk eta estilo nahasketak dantzan jarriaraziko ditu ikusleak, eta hala jarraitu besterik ez dute izango Grisesen txanda heltzean, euren bigarren lana, No se alarme señora, soy soviético aurkeztuko dute herrian bertan. Lin Ton Taunekoen txanda izango da ondoren eta jaialdia ixten izango dira Gaztea Maketa Lehiaketa irabazi eta euren kalitate apartagatik zeresan handia ematen ari diren Belako bizkaitarrak. Informazio gehiagorako, ikus www.patanafest.com webgunea.


Larunbata, 2013ko ekainaren 8a

Ortzadar // 03

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski IRITZIA

Hölderlin Markinan XABIER MENDIGUREN ELIZEGI

U U

RTERO bazkari batera gonbidatu ohi naute Markina-Xemeingo karmeldarrek: Luis Baraiazarrak, Julen Urkizak eta Patxi Uribarrenek gidaturiko taldeak, Karmel aldizkarian aldez edo moldez kolaboratzen dutenak deitu ohi dituzte: bilera batean, urte horretan taldekideek egindako lanak aurkeztu, bertaratuei ale bana opari eman, eta ondoren otordua eskaini ohi digute Iturrieta auzoan, San Kristobal ermitaren ondoan; oturuntza oparoa, lagunarte ederrean. Aurten, bestelako lanen artean, nabarmenena, Hölderlinen Olerki guztiak, edizio elebidun dotore, zaindu eta potolo batean, Luis Arostegik euskaratu eta apailatua. Komunikabideetan ez dut ikusi inon aipatuta, edo aurkezpenik egin ez delako, edo kazetariak jabetu ez direlako, baina, prentsaurrekorik gabe ere, literatura unibertsaleko poeta handienetako baten obra euskaraz eskaintzeak, mila orriko liburukote batean, bere oihartzuna behar luke, dudarik gabe, gure hedabideetan. Horrez gain, Luis Arostegi bera iruditu zitzaidan pertsona biziki interesgarria, eta niretzat ordura arte ezezaguna guztiz: gizon jantzia, Italian eta Alemanian ikasitakoa, Ipar

nahiz Hego Amerikan eta Afrikan asko ibilia, Euskal Herriko karmeldarren Probintziala behin baino gehiagotan izandakoa, baita munduko karmeldar guztien Jenerala ere. Esperientzia eta ardura handiak izan dituen gizona beraz, eta horrez gain, euskarari halako ekarriak egiteko gauza dena. Hala ere, beste pentsamendu bat etorri zitzaidan gero. Berrehun urte baino gehiago dira Friedrich Hölderlinek bere testuak idatzi zituela, erromantizismo alemanaren bultzatzaile eta gailurretako bat bihurtuz. Euskaraz orain baino lehen ere eman izan dira haren bertsio batzuk: Federiko Krutwigek itzuli zuen poemaren bat aspalditxo, eta berriki Luigi Anselmik beste batzuk; bestalde, Eduardo Gil Berak Hyperion eleberri epistolarra itzuli zuen, aspaldi ez dela. Baina berrehun urte behar izan du Hölderlinek, Alemaniatik Markinarako bidea egiteko. Duela berrehun urte, Markinako Karmeldarren komentuan izan zen idazle guztiz trebe eta emankor bat, Bartolome Madariaga Garate zeritzana, Frai Bartolome Santa Teresa erlijio-izenaz ezagunagoa: kristau doktrinak ere

SALDUENAK

Fikzioa

idatzi zituen arren, beste bat du lanik aipatuena: Euskal-errijetako olgeeta ta dantzeen neurrizko-gatz-ozpinduba, dantzaren kontrako prediku sutsua, garaiko moral estuaren adierazgarri eta, gaur egun, umorezko parodia gisa irakurriko genukeena.

Berrehun urte behar izan du Hölderlinek bere ‘Olerki guztiak’ Alemaniatik Markinarako bidea egiteko, Luis Arostegik euskaratu eta apailatu duela

Bitxia da: Frantziako iraultzak aurrena eta Napoleonek zabaldutako gerrek hurrena, egundoko zirimola sortu zuten Europan barrena, bai Alemanian eta bai Euskal Herrian, eta idazleen artean ere eragin nabarmena izan zuten, oso desberdina baina: Alemanian, herrien eta norbanakoen askatasunaren aldeko mugimendu bat piztu zen, Grezia zaharraren mirespenarekin eta jarrera amesti-melankolikoekin batera; gure artean, berriz, santuen bizitzak, Bibliako historiatxoak, bizimodu zuzenerako ikasbideak… erlijiosotasun zurrun baten agergarriak denak. Dugun historia daukagu, eta handik gatoz denok ere. Alferrik amestuko dugu duela 200 urteko karmeldarrek Hölderlinen tankeran idatzi balute zer-nolako literatura izango genukeen. Ea 200 urte barru oroitzeko moduko zer edo zer uzteko gauza garen behintzat.

Ez Fikzioa

1. 612 euro

4. Intemperies (babes bila) 1. Batzarra, gure gobernua

Jon Arretxe. Erein.

Lourdes Oñederra. Erein.

Pablo Sastre. Elkar.

2. Alkasoroko benta

5. Egia esan

2. Enbataren zirimolan

Mikel Taberna. Susa.

Peru Magdalena. Elkar.

Daniel Landart. Elkar.

3. Mussche

6. Kristalezko begi bat

3. Euskal Herria kantuz...

Kirmen Uribe. Susa.

Miren Agur Meabe. Susa.

Hainbat autore. Baigorri.

4. ETA-ren estrategia armatuaren historiaz Emilio Lopez Adan. Maiatz.

5. Euskal Herria kartografian... Jose Mari Esparza. Iragarri/Berria.

6. Aldamenekoa Ainara Gorostitzu. Elkar.

LIBURU DENDAK: Elkar, Casa del Libro (Bilbo), Auzolan (Iruñea)

ERAKUSLEIHOA NARRAZIOAK

‘Aldjezairia askatuta’ Txomin Peillen. Txalaparta. 180 orr. 16 euro.

Aljeriako historia zortzi ipuinetan Peillenek 1960ko hamarkadan Aljerian egin zuen soldaduska, bertako biztanleak Frantziako metropoliarekin errukirik gabeko borrokan zeuden bitartean. Borroka hori da liburu honen ardatza. Zortzi ipuinez osatua dago, gaien eta ikuspuntuen aldetik harrigarriak guztiak. Ipuinok idatzi eta mende erdira, Txomin Peillenek eta Joseba Sarrionandiak apailatu duten edizio hau argitaratu du Txalapartak; Aljeriaren historiaren parte izateaz gain, gure herriaren historiaren parte ere badelakoan.

ZALDI EROA

NERABE LITERATURA

HAUR LITERATURA

‘Nur eta denboraren liburua’

‘Parke bakartia’

Toti Martínez de Lezea. Rosetta Testu Zerbitzuak (itzul.). Juan Luis Landa (ilus.). Erein. 156 orr. 14 euro.

Antton Kazabon. Igor Ramos (ilustr.) Elkar. 32 orr. 7,10 euro.

Herritarren Euriari aurre egi- eskaera bakarra teko ale magikoa Uda hasi da eta euria ari du atertu gabe. Oporrak dira, jolaserako garaia, baina, eguraldi honekin, Nurrek eta haren lagunek ez dakite zer egin jostatzeko. Amamak esanda, liburu bat hartzen du apaletik, ‘Denboraren liburua’ izenburu duena. Liburu trokelatu bat da, Nurren arreta erakartzen du eta, magiaz bezala, Erdi Arora, Robin Hooden eta Lady Marianen garaietara eramaten ditu. Nur protagonista duen bildumako bederatzigarren alea dugu honako hau.

Kazabonek Martin Eztabilondoren istorioa kontatzen du oraingoan. Eztabilondo iritsi zen noizbait herriko alkate izatera. Eta behin etxe handiko eserlekurik handi, gozo eta erosoenean atzealde biribil eta mamitsua jarriz gero, herritarren eskaerak bete egin behar. Eta herritarrek gauza bakarra nahi zuten. Gauza bakar baten falta sumatzen zuten herrian; etxeak, kaleak, autoak, fabrikak, zaratak eta kea besterik ez zuten herri hartan. Parke eder bat nahi zuten herriaren erdi-erdian.

Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Bingen Zupiria Ardura: Iñaki Mendizabal Elordi (mendi@deia.com) Koordinazio lana: Amaia Santana (asantana@deia.com) Diseinua: Jesús Santamaría Maketazioa: Naroa Etxebarria/ Zuzenketak: I. Gaztañaga Portadako argazkia: David de Haro Lege Gordailua: BI 1720-06

Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du


Larunbata, 2013ko ekainaren 8a

04 // Ortzadar

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

artea

Barnera begira kanporatutako talentu femeninoa ANE UNDURRAGA

New Yorken psikoanalisia lantzen ari da gaur egun. Bere aburuz, oso tresna baliagarria da, barru-barruko ‘argazkiak’ azaleratzen baitira. DAVID DE HARO

Ines Medinak Simon Bolibar Museoan inauguratu duen ‘Bateratzea’ erakusketaren harira, Galdakaoko artista eta bere 40 urteko ibilbidea ezagutu dugu

BB

ILBON eta New Yorken, eta Bilboren eta New Yorken artean bizi da. Batean zein bestean, bere estudioan, margoaren bidez ikertu egiten du. Goizean goiz, esnatzean, paperean jasotzen ditu burura datozkion lehenengo ideiak eta irudiak. Gero, lihoaren aurrean margotzen du, eserita, meditazioan balego bezala. Paperean edo egurrean ere egiten du. Arkatzez, akuarelaz, zeraz, oleoz edota tintaz. Margotzeko keinua bat-batekoa da eta erabateko kontrola behar izaten du, bere lanek ez baitute zirriborrorik. Horia, gorria, urdina, ura, pintzela eta bera. Ines Medina. Goiz bazkaldu eta arratsaldean irakurri edo idatzi egiten du. Idatzi bereziki. Natura behar-beharrezko du, batez ere euskal paisaia berdea. Horregatik joaten da ia egunero Artxandara. Hori Bilbon dagoenetan. New Yorken, Brooklyn-Manhattan egiten du oinez, zubitik zubira, eta hor aurkitzen duen naturaz gozatzen du.

berehala, Ines Medinak bere buruari galdetzen zion: artea zertarako? Argi ikusi zuen artea ikertzeko zela, alegia, ezagutzeko. Eta ezagutu zer? Bere burua eta mundua. Adierazpenarekin hasi zen, baina segituan abstrakzio absolutuaren munduan barreiatu zen. Kolore bakarreko koadro handiak margotzen hasi zen. Pigmentu puruz egindakoak ziren, lihoa guztiz estali gabe bertikalak eta horizontalak jarrita. Erradikaltasun horrek liluratu egiten zuen, alegia, bi elementu horiekin soilik margotu ahal izateak. Eta hori Piet Mondrian da, bere lanaren oinarrizko zutabeetako bat: bai plastikoki eta baita ideologikoki ere, artea ezagutzarako tresna den neurrian. Harrigarria iruditzen zaio, lerroetatik abiatuta nola planteatzen zituen maskulinoaren eta femeninoaren arteko muga bezalako analisi sakonak. Eta txunditu egin zuen abstrakziotik abiatuta nola eraikitzen zuen artista nederlandarrak. ESPAZIOA, PUNTUAK ETA EMOZIOAK Ines Medi-

Hogeita hiru urterekin, margotzen hasi eta

naren lanaren oinarrizko zutabe horretan Jor-

Subkontzientzian egoa gainditu behar da libre izateko, bestela bizipenik gabe gelditzen zara, zure bizitza baldintzatzen dutenak”

ge Oteiza ere badago. Mondrianek bidimentsionalitatea gainditu nahi zuen eta, Oteizak, ostera, bolumena hustu espazioarekin gelditzeko. Bata, margolaria izaki, bi dimentsioez ari da eta, bestea, hiru dimentsioez, eskulturagilea den neurrian. Eta Ines Medinak bere obran biak uztartzen ditu. Hala ere, beste bi autore gehitzen ditu bere pilare horretara: Velazquez, argiaren kontzeptua dela eta, eta Giotto, errealitatearen gaia abordatzen duelako. Lau izen horietatik abiatuta elementu plastiko eta eduki guztiak ikertu ditu Ines Medinak, hasieratik bere jarrera hori izan baita, ikertzea. “Pinturako bi dimentsioetatik abiatuta, kurbarik gabeko bolumenak eta diagonalik gabeko perspektibak sortu ditut, alegia, tridimentsionalitate purua”, zehazten du. Eta hori hamabost urtez egin du. Hasierako etapan abstrakzio erradikala sortzen zuen eta, geroago, arte organikoagoarekin hasi zen. Nolanahi dela ere, ikerketa beti bera izan da. Bere lana serieka banatzen da eta, guztira, orain arte, 20 egin ditu. Abstrakzio erradikalaren etapa New Yorkera joatean ixten du, 1998. urte aldera. Une horretan, beharrezko elementu plastiko bakarra puntua dela ulertuta, irudi guztiak sor daitezkeela pentsatu, plano guztiak hautsi eta puntua ikertzen hasten da: puntua bera eta puntuaren barruko hutsunea, alegia, positiboa eta negatiboa. “Neurria tratatuta espazioa sor-


Larunbata, 2013ko ekainaren 8a

Ortzadar // 05

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

artea

BILBO

Arte Ederretan doktorea, 2007az geroztik genero-banaketa da bere ikerlerro nagusia. DAVID DE HARO

tzea da gakoa. Diagonalak eta kurbak erabili gabe, neurriarekin soilik, dimentsionalitate purua lortzen da: lerro bakoitzaren dimentsioa, distantzia, proportzioa eta saturazioa kontrolatu behar dira”. Zientzia purua dela iruditzen zaio. Adibidez, bi dimentsioko plano batean, puntu horiekin, gorriekin eta urdinekin egindako hiru plano batera jarri eta mugituz gero, zer gertatuko litzateke? Ordenagailuarekin probak egin ostean, norabide desberdinean mugitzen zirela frogatu zuen, “laugarren dimentsioa sortuko balitz bezala”; sortuko balitz dio, ez zuelako sentitu sortu zenik. Froga horretan, burmuina, bihotza eta adimena ageri zirela nabaritu zuen. Abstrakzio erradikalaren etapa horretan, ordenagailu bidez sortutako arte asko sortu zuen Ines Medinak. Horrez gain, puntuen etaparen itxiera eta mundu fisikoaren eta emozionalaren irekiera tartean, irudi sentiberez egindako serie bat egin zuen. EMAKUME-NORTASUNA 2000. urtetik gaur arte,

alor formalean jasotako esperientzia alor pertsonalean aplikatu behar zuela erabakita, batetik, alde fisikoa lantzen dihardu eta, bestetik, pilatutako memoria; fisikoa, emozionala eta mentala eta hiruren arteko mugak. Horretarako, introspekzioa egiten hasten da eta konturatzen da pilatutako memoria guztia, esperientziak eta bizipenak barne, gutako bakoitzaren barruan

dagoela, hain justu bizkar-hezurrean. Horren adierazle da bere obra askotan azaltzen den bizkarreko hezurduraren irudia. Une horretan, New Yorken, psikoanalisia egiten du; aurretik ere egina zuen. Oso tresna baliagarria dela dio, barru-barruan dagoenetik argazkiak ateratzen baitira. Hala ere, pertsonak, subkontzientea dugunez, memoria baino gehiago gara: “Subkontzientzian egoa gainditu behar da libre izateko, bestela bizipenik gabe gelditzen zara, zure bizitza bizipenek baldintzatzen dutelako”. Izan ere, bizitzan esperientzia onak eta txarrak datozkigu eta txarra ezin da lente negatibotik begiratu, atzean gelditzen zarelako: “Ez da erraza aldatzea, baina posible da. Esperientzia saturatua eta barren-barrenean sentituta, sakonki, transmutatu egiten da”. Hori beldurrak eta egoa gaindituta lortzen da, “buruan ditugun egiturak askatuta eta horietan sinestarazteari utzita”, gehitzen du.

ZIORTZA-BOLIBARWASHINGTON-NEW YORK Maiatzaren 18an, Museoen Nazioarteko Egunean, 20. seriea jasotzen duen erakusketa inauguratu zuen Ziortza-Bolibarko Simon Bolivar Museoan eta uztailaren 7ra arte egongo da ikusgai. Bilduma horretako obretan ‘Buruaren Transmutazioa, Osotasuna ikustarazteko gaitasuna’ eta ‘Identitate Femeninoa’ izan da bere ikergaia. Uneotan Washingtonen dago, Espainiako Enbaxadak antolatuta beste erakusketa bat inauguratu baitu Scott Galleryn. Eta uztailean New Yorken izango da, ‘Benetako prozesu sortzailearen garapena esperimentazio plastikoaren bidez’ mintegia ematen New Yorkeko Cervantes Institutuan.

Pilatutako memoria hori kanporatzeko argia behar da, funtsezko elementua, bai behatzeko, bai erlaxatzeko. Behatzeko linea horizontalak jartzen ditu, errealitateari hortik erreparatzeko: “Behatzaileak errealitateko elementu guztiak behatzen ditu, baina kanpotik eta distantziatuta. Orduan beste egia batzuk azaltzen dira eta esperientzia interesgarriagoa izaten hasten da”. Izan ere, barruko mundua ezagututa gehiago ezagutzen eta onartzen da bat. Bere lanetan ikus daitekeenez, adimena horia da, bihotza gorria eta urdina burmuina. Eta koloreen esangura aipatuta, marrak banaketa ere esanahi du, Ines Medinaren obraren kontzeptu nagusia. “Beldurrak eraginda banaketak egiten ditugu eta, hori egitean, barneko ikuspegitik abiatuta jokatzen ari gara: zu aberatsa eta ni pobrea, zuk agintzen duzu, nik ez, baina bakoitzaren errespontsabilitatea zein den ere erabaki egiten da”. Hasiera batean, banaketa kontzeptua orokorrean interesatu zitzaion, baina 2007an artearen bidez genero-banaketaren gaia ikertu zuen Emakun-

den eta, orduz geroztik, genero-banaketa da bere ikerlerro nagusia. 19. seriea da, Burnt-DollsPanpina erreak, gai horri buruzko obra bereizgarriena. ETAPA ESPIRITUALA Horren guztiaren ondotik 20.

seriea dator, The Transmutation of The Mind. The Capacity to Visualize the Totality-Transmutazioa. Osotasuna Ikustarazteko gaitasuna: errealitatea beste ikuspegi batetik behatzen da, memoria kanpoan baitago. “Zure burua objektu gisa ikusten duzu, bere ezaugarri materialak dituena, gustuak, zaletasunak eta esperientziak. Hala ere, oraindik ez zara guztiz zu, bizitzan, esperientzia ikasteko hartzen delako. Horren guztiaren gainetik erabakiak hartzen dituen beste zerbait dago: kontzientzia”. Horren harira sortu du hogeigarrena, aurrekoak baino kontzientzia gehiagoz egindako lana da, espiritualagoa. “Fisikoa, emozionala eta mentala izaten jarraitzen du, baina kanpotik behatuta”, adierazten du. Orain arte ez bezala, kolore bioleta agertzen da, bere iritziz intelektualtasunarekin lotuta dagoena. “Goiko esfera, espiritua, gainditu egin daiteke eta horrekin esanahi dut zu izaten jarraitzen duzun izaki horrekin kontaktuan zaudela”. Une honetan, 21. seriea sortzen ari da eta, bertan, errealitate anitzak ulertzen jarraitzen du. Puntuak ageri dira, beldurraren harresia gaindituta dagoela erakusten duten adierazpenak, minaren arketipoa edo barrutik kanporatutako ideiak komunikazio kontzeptua erabilita. Kolore bioletarekin batera granatea ere azaltzen da. Serie horrekin ari da lanean, orain arte bezala modu bakarlarian, sortzen ari denean isolatuta egoten baita. Aldiz, estudiotik kanpora irtetean edota klaseak ematerakoan ez du bere obraz hitz egiten, artistaren sortzailetasuna detektatzea denez helburua pertsonarekin kontaktu zuzena bilatzen du. Izan ere, Ines Medina artista izateaz gain pedagogoa ere bada, dohain gizatiarrak eta sentsibilitate berezia dituen emakumea.


06 // Ortzadar

Larunbata, 2013ko ekainaren 8a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

poesia

DONOSTIA

OIER GUILLAN IDAZLEA ETA AKTOREA

EE

LKARTASUNAREN eta zubiak eraikitzearen aldekoa da Oier Guillan (Errenteria, 1975). Kulturak bien beharra duela islatu nahi izan du Elkartasun basatia liburuan. “Elkartasun aktibo bat, sortzerakoan arriskuak hartzera eramaten gaituena”, nabarmendu du.

Zertaz hitz egiten duzu ‘Elkartasun basatia’ poesia bilduman? Iruditzen zait badela poema hauek lotzen dituen zerbait: norbanakoaren eta taldearen arteko harremana. Erlazio horretan dagoen tentsio sortzailean idatzita daudela esango nuke.

Elkartasuna hitza askotan aipatzen duzu… Elkartasun basatia kontzeptua liburuko atalik intimoenean azaltzen da, Samurtasun politiko bat izeneko poeman. Liburuaren aurkezpenean aipatu nuen moduan, Elkartasun basatia tituluak norbanakoaren eta taldearen arteko tentsio horren funtsa adierazten du.

Zubiak eraikitzearen alde agertu zara maiz. Norberak eta taldearen artekoak dira garrantzitsuenak? Kulturak, sormenak, inoiz baino gehiago behar du norbanakoaren eta taldearen arteko zubiak eraikitzea: zubi batzuk itsusiak, zikinak, inperfektuak, kontraesanez beteak, mingarriak, baina hala ere zubiak direnak, elkartasuna direnak. Elkartasuna jarrera aktibo bat da, sortzerakoan arriskuak hartzera eramaten gaituena, sareak sortzera eta kolektiboak bultzatzera animatzen gaituena.

“Elkartasun basati bat topatu izan dut kulturgintzan” Egile errenteriarrak ‘Elkartasun basatia’ poema liburua kaleratu berri du. Antzerkiaren eragina agerian utziz, bere azken lan honetan norbanakoaren eta taldeen arteko harremanez aritu da

“Oro har, edozein literatur testutan dago interpretaziorako aukera bat: irakurleak irakurtzerakoan egiten duena, esaterako. Errezitaldietan eta eszenalanetan nabilen heinean, interesatzen zaizkit paperean amaitzen ez diren testuak, beste modu batzuetan interpretatuak izateko aukera zabaltzen dutenak: musikarekin, gorputzarekin, ahotsarekin…”, dio.

hilik, porrot soziala onartuta ere ironiatik har daitekeen jarrera aktiboaren isla da. Azkenik, Sudurrik gabeko pailazoa ahots ezberdinetan banatutako bakarrizketa poetiko bat da, zeinean gogoeta egiten den norbera dagoen lekuan eta garaian sortzearen garrantziaz.

Antzerkiaren eragin estetikoa ere igartzen da poema askotan... Elkartasun basatia poesia liburu bat da, baina esploratzen dudan harreman horren eragina sumatu dezake irakurleak hainbat ezaugarrietan: batetik, teatro idazleen aipamena, Antonin Artaud eta Tadeusz Kantorren antzezlanetako estetikaren eragina, bakarrizketara gerturatzen diren testuak, koroen erabilera… Eta bestetik, bufoia, pailazoa, manikia nahiz zirkua bezalako elementuen presentzia.

Idazle izateaz gain, aktore ere bazara. Egun, Metrokoadroka kolektiboarekin taula gainean ari zara…

Azken egun hauetan, Donostian egindako ezohiko aurkezpenaren bideoa sare sozialetan egon da ikusgai. Horrelako ekimenekin poesia gehiago irakurriko zela zioten askok...

Antzerkian hainbat lanetan ibiltzen naiz, batez ere idazten, sarritan antolatzen, eta tarteka antzezten edota errezitatzen. Metrokoadroka kolektiboaren baitan antzezlan birekin gabiltza egun: batetik Poza izenekoa, autofikzioaren bidetik poesia, musika, antzerkia eta pintura uztartzen dituen lana; eta bestetik, Berria egunkariaren ekimenez sortu dugun Zertarako hegoak izenekoa, umore absurdoa, aktore-koroa eta espazio hutsaren erabilera biltzen dituena.

Sarritan ibili naiz errezitatzen Asier Sarasolarekin, eta zentzu horretan oso naturala zaigu gure testu bat hartu eta interpretatzea. Aipatu dituzun hitz horiek eskertzekoak dira, baina ez dakit horrelako aurkezpenekin gehiago irakurriko litzatekeen ala ez. Nire ustez, poesia ez da inoiz izan irakurketa masiboko generoa, baina zaleei dagokionez, oso esker onekoa da.

Liburuaren harira, errezitaldiak egiten ere hasiko zarete...

‘Esan gabe doa’ izenburuko poema luzeak hasiera ematen dio liburuari...

Bai. Errezitaldi xumeak izango dira, eta horietan ahotsarekin jolastea bilatuko dugu. Esaterako, berriki izan gara Baionako Euskal Museoan, Maiatz solasaldietan. Joan den larunbatean, hilak 1, berriz, Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean izan ginen, Literaturia jardunaldietan. Oreretan eta Ean ere baditugu hitzorduak...

Poema honek liburuan topatu ahal den ideiategia aurkezten du, gutxiengoak omenduz eta gutxiengoaren ideia bera erlatibizatuz. Hurrengo atalean, Identitatea euliari azaldua delakoan, euskaldun berri/zaharren ikuspegitik idatzia dago, taldearekiko tentsioa identitatearen gaian kokatuz. Jendea izaki jendarteari luzatutako begirada bat da, kanporakoa neurri batean, poesia-fikziora gerturatzen dena.

Metrokoadroka, poesia… astirik geratzen al zaizu beste zerbait gehiago egiteko? Asti askorik ez zait geratzen, egia esan, baina zorionez antzera dabilen jende asko dut inguruan, beraz, elkartasun basati bat topatu izan dut kulturgintzan, batez ere eszenarako lanak sortzen gabiltzanon artean. Eta horri esker posible da etengabe proiektu berriak sortzen egotea.

Guztira, sei ataletan banatu duzu lana… Manikien odolak pertsonen panpinatasunari erreparatzen dio, gizarteak intimitatean duen eragina arakatuz. Oinak hotz ditut baina ez nago

“Kulturak inoiz baino gehiago behar du norbanakoaren eta taldearen arteko zubiak eraikitzea”

“PAPEREAN AMAITZEN EZ DIREN TESTUAK INTERESATZEN ZAIZKIT”

“ MARTA MORALES

Oier Guillan, Donostian berriki egindako errezitaldian. IKER AZURMENDI

“Poesia ez da inoiz izan irakurketa masiboko generoa, baina zaleei dagokienez, oso esker onekoa da”


Larunbata, 2013ko ekainaren 8a

Ortzadar // 07

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

arkitektura

ABADIÑO

Eta bat-batean… haurtzaindegia agertu zen Bi hilabete eskasean eraikitako haurtzaindegia dakargu. Azkartasuna seinale txarren aurrekaria dela esaten bada ere, eraikuntza munduan modurik bada azkar eraiki eta emaitza bikainak erdiesteko ULA IRURETAGOIENA

A

BADIÑOKO Matiena auzoaren haurtzaindegiaren kasua aztertuko dugu. Udalak haurtzaindegi berri baten beharra zuen auzune baten berreraikitze estrategia baten barne. Baina eskakizun indartsu batek baldintzatzen zuen haurtzaindegiaren eraikin berria: obra udaldian hasi eta bukatzeko beharra zuen ikas egunik ez galtzeko. Nola lortu baina, eraikin bat altxa eta erabiltzeko prest izan, denbora errekorrean?

Azkartasunaren eta jasangarritasunaren mesedetan, arkitektoek zura aukeratu dute material nagusi bezala. EGOIN

Ohiko eraikuntza sistemaren eraikitze-epeak luzeak izaten dira, espazio bizigarri bat lortzeak konplexutasun handiko lana suposatzen duelako. Lan-talde desberdinek parte hartzen dute (igeltseroa, arotza, argiketaria, e.a.) eta ia prozesu guztia in situ egin behar da, obran bertan. Hor dago azkar eraikitzearen gakoa, hain zuzen ere: lekuan egin beharreko lan gehiena aurreratu eta tailerrean burutu. Honek behartzen du arkitektura piezaka pentsaraztera eta behin fabrikan eraikin-piezak prest daudenean, hauek garraiatu egiten dira eraikina kokatu beharreko lekura. Eraikuntza eredu honi aurrefabrikatua esaten zaio. Abadiñoko haurtzaindegiaren kasura itzuliz, zura aukeratu da material nagusi bezala. Izan ere, azkartasunaren baldintzaz gain beste erronka bat gaineratu zaio arkitekturari: haurtzaindegiaren erabileran energia kontsumoa ahalik eta gehien txikitzea. Helburu hauei loturako arkitekturari iraunkorra esaten zaio. Iraunkortasunaren gaiari aurre egiterakoan ez zaio soilik eraikinaren bizitza-epean egiten den energia eta materia gastuari erreparatu behar. Are gehiago, eraikina egiteko inbestitzen den energia eta materialen birziklapen aukerak ere garrantzi handikoak dira.

Eraikitze-prozesuaren foto-muntaia. Borobil leihoek giro alaia eransten diote haurtzaindegiari. EGOIN

EGILEARI BURUZ Abadiñoko haurtzaindegia Galder de la Fuente arkitektoak eta Andres Fernandez arkitekto teknikoak Egoineko teknikariekin batera burutu dute. De la Fuentek zaharberritze proiektu anitzetan parte hartu du eta bereziki energiaren aurrezpen tekniketan ardura du. Arkitekto hori Busturiako eskolaren jantokia eta Zaratamoko ikastolaren fatxadaren egilea ere bada.

Abadiñoko haurtzaindegian eredu baliagarri bat hautatu da klabe hauetan, zurak onura handiak baititu lan honi ezarritako aurrebaldintzei soluzio emateko. Eusteko elementuak, paretak eta lurra, kaxa bukatu bat osatzen dute, eta haurtzaindegia honelako zazpi kaxek osatzen dute bata bestearen ondoan. JOLAS-FATXADA Alabaina, fabrikatik etortzeak ez du hoztasun emaitza batekin harremanik, pentsa daitekeen arren. Ikusgarria da zeinen eraikin goxoa suertatzen den; zatika egina bada ere, osotasun elementu gisa irakurtzen da. Gainera, haurtzaindegi batek behar duen dibertimendu giroa ere lortu egiten da borobil leihoek osatzen duten jolas-fatxadaren bitartez.

Frogaturik gelditzen da hortaz, denbora gutxiko epean eraikitzea eta arkitektura on bat lortzea – funtzionala eta energia gutxi kontsumitzen duena– ez direla bi helburu kontrajarriak.

GALDER DE LA FUENTE ETA JUNCAL NANCLARES

Haurtzaindegiaren kanpo-ikuspegia. EGOIN


08 // Ortzadar

KMK

Larunbata, 2013ko ekainaren 8a

Ortzadar 080613  

Euskal kulturaren kolore guztiak

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you