Page 1

ortzadar larunbata, 2018ko urtarrilaren 6a. 528. zenbakia

euskal kulturaren kolore guztiak

noticiasdenavarra.com

LA BASU “Rap musikan emakumezko erreferente berriak sortzea nahi dut�, dio abeslari bilbotarrak -- 4-5. orrialdeak --


02 // Ortzadar

Larunbata, 2018ko urtarrilaren 6a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

musika

Ezinegona Transmititzeko Sintonia En Tol Sarmiento (ETS) talde arabarrak ‘Ametsetan’ izeneko atzera begirako lan mamitsua argitaratu du, zuzeneko diskoa, dokumentala eta liburuxka biltzen dituena AMAIA SANTANA

ZZ

URE ametsean sineste hutsagatik ez dira ametsak beteko: lan egin behar duzu”. Argi dio Iñigo Etxezarretak, En Tol Sarmiento (E.T.S) taldeko abeslari eta gitarra-joleak. Iekorako (Arabako Errioxa) bandak kaleratu berri du atzera begirako lana, Ametsetan (Baga-Biga, 2017): zuzeneko diskoa, argazkiz zein esker oneko hitzez beteriko liburua eta dokumentala jasotzen dituena, orain dela 12 urte sortutako ametsa gorpuztu bitarteko ibilbidea kontatuz. Dokumentalean, esaterako, ikus daiteke nola taldekideek uztartzen duten bere musika-bizitza bakoitzaren ogibidearekin. “Amets sinesgaitz batean murgiltzen gara musikarekin, baina hurrengo egunean goizeko zazpietan jaiki behar izateak lurreratzen zaitu, nahitaez”, adierazi du abeslari eta ingeniariak; profesioz da ingeniaria Etxezarreta, baita a taldean ere, nolabait.. “Egia da musika a hobby bezala hartu ohi dudala, baina unibertsitatean nengoenetik, eta baita orain ere, aspektu hori gero eta garrantzitsuagoa da; zerbait dauka musikak bere mundura eramaten zaituela”, aitortu du. Zerotik hasi ziren eta musika ikasi ahala aberastuz joan dira, bai taldea, eta baita konposizioak eta letrak ere. “Oro har, nahiko progresiboa izan da dena”, dio abeslariak. Saltoa lehendabiziko diskoa kaleratzearekin batera etorri zen (Hacia la luna, Baga-Biga, 2012). “Uste dut ordura arte ez nintzela guztiz kontziente izan”, aitortu du Etxezarretak. Euren erreferenteei eskerrak emateko ere baliatu dute lan berria. Besteak beste, Kaotiko, Betagarri, Vendetta edota Txapelpunk ager-

tzen dira. “Finean, horiek izan dira markatu gaituztenak; eta gaur egun haien ondoan egotea izugarria da guretzat”. KUTSU SOZIALA En Tol Sarmientok punk-rocka eta ska klasikoa iturri nagusitzat izan baditu ere, taldekideak ez dira jakitunak horietan, abeslariak dioenez, zeinak konposizioen ardura ere bere gain hartzen duen. Bere influentzia nagusiak “melodia politak eta itsaskorrak sortzen dituzten musikariak” dira. Baina, musikaltasun atsegin horrek ez dezala inor engaina: ezinegon soziala nahiz norbanakoarena islatzea bilatu ohi du E.T.S-k. bil “Letrek zerbait esan “L behar dute; eta be pentsarazteko baldin pe bada, edo mundua ba hobetzen saiatzeko, h orduan eta hobeto. o Baina ez gara filosoB foak ere...”. Abeslaf riaren aburuz, aipar tu t musika estiloa entzuten duzun heinean, “zure barnean pizten zaizu halako ezerosotasun bat bat, alegia alegia, g gizartearekiko ikuspuntu kritiko bat izateko grina”.

Ruben Terreros, Ruben Campi, Mikel Etxezarreta, Floren Nuela eta Javier Lucas dira E.T.S. CRISTINA ROLDAN

Musikaren doinua, euskaraz

Hasiera batean, “nahiko erradikala” zela gogoratu du Etxezarretak, “nahi nuen deserosotasun sozial hori azaldu, jendeak horretan pentsatu zezan”, aitatu du. Ezerosotasun horri eutsi egin dio taldeak. “Pentsatzen duguna esaten dugu, eta uste dut diskoetan nolabaiteko progresioa egon badagoela; Beldurrik ez albumean esaterako, deserosotasun hori norberak dituen aurreiritzi eta beldurretara daramagu”, azaldu du abeslariak.

N Tol Sarmiento taldearen hastapenetan, hots, Ruben Campik (baxua eta koruak), Floren Nuelak (bateria) eta Iñigo Etxezarretak (gitarra, ahotsak) osatutakoa hirukotea zenean, azkena zen taldeko euskaldun bakarra. Hortaz, bere taldekideek ez zioten zentzurik ikusten euskaraz abesteari. Pixkana-pixkanaka, kantariak lortu zuen bizpahiru kantu euskaraz abestea. Ondoren, ‘Musikaren Doinua’ abestiaren arrakasta etorri zen. Handik gutxira, boskotea izatera pasatu zen taldea, haize-instrumentuen kideek familia handituz: Javier Lucasek (tronboia) eta Ruben Terrerosek (tronpeta). “Hainbeste urtez Euskal Herriko jaietan jo ondoren, euskal giroan barrena, nik uste taldekideen pentsaera zabaldu egin dela”, kontatu du abeslariak. “Euskarekiko lotsa eta beldurrak gainditu genituenean, argi ikusi genuen euskararen aldeko apustua egin behar genuela”.

ETORKIZUNEKO ERRONKAK Etorkizunari begira, ametsetan jarraitzeko asmoa ez ezik, “musika estiloak sorkuntza ez baldintzatzea” planteatzen du Etxezarretak. Ez da

erronka erraza, nonbait. “Alde batetik, taldea oso ongi doa eta publikoak sekulako indarra ematen digu; baina, bestetik, gauza berriak sor-

E

Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Juan Jose Baños Koordinazioa: Julene Larrañaga Diseinua: Jesus Santamaria

Azala: Laura España Maketazioa: Janire Neches Lege Gordailua: BI 1720-06

tu behar dituzunean, gorputzak eskatzen dizu zerbait ezberdina egitea”, kontatu du. Ohiko dilema dirudi musikarien artean: alegia, beti-

ko martxan jarraitu ala zerbait desberdina egiteko apustua egin? Abeslariak argi dauka: “Berdin jarraitzea ere arrisku bat da. Sortzaile batek aipatu deserosotasun hori eraman behar du beti”. DATOZEN ZITAK Datozen asteetan, lan berria aurkezteko saio bereziak eskainiko ditu En Tol Sarmiento taldeak, bere jarraitzaileen gozamenerako. Dokumentalaren emanaldiarekin batera, solasalditxoak izango dituzte eta hori guztia tartekatuko dute zuzeneko abesti sorta batekin, modu akustikoan. Besteak beste, Bilboko BIBA aretoan izango dira urtarrilaren 19an eta Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean hilaren 21ean.


Ortzadar // 03

Larunbata, 2018ko urtarrilaren 6a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

IRITZIA

SALDUENAK

IBAN ZALDUA

Soufflé de fromage à la Durangaise

Fikzioa 1. Nola heldu naiz ni... Kattalin Miner. Elkar.

OO

SAGAIAK: 20 Kg abertzaletasun-gurin; 200 Kg bete berritasun irin; 3500 kana mendiko arropa; 2000 Hl alkohol; 40 Kg euskal gazta, birrindua; 300 arrautza ziklotimiko + 100 gorringo; Bertsolari gatza; El Correo Taldeko piperbeltz zuri eho berria; Toti muskat intxaur ehoa. Sufle guztietan da gomendiozkoa edukia baino itxura gehiago erabiltzea. Idiazabalekoa da errezeta honetan bideratuko dugun gazta, baina berdin balio izango du beste antzeko batek, bertakoa eta koipearen eta handikeriaren aldetik maila bertsukoa bada. Ossau-Irati aukera ere izan daiteke, edo Erronkarikoa, nahiz eta azken hauek sobera periferiko gerta daitezkeen gure helburu hegemonikoetarako. Abertzaletasun-gurina urtuko dugu eltze giderdun batean; gurin horrek ahalik eta homologagarriena izan beharko luke, hala EAJren nola ezker abertzalearen dastarekin bat etor dadin, eta are soilik euskaltzale sentitzen den norbait ere zailtasun berezirik gabe irensteko moduan egon dadin. Bortizki erantsiko dugu ondoren liburu eta disko berritasunen irina –gainontzeko urtaroetara-

2. JenisJoplin ko ahalik eta gutxiena gordeta–, eta bizkor nahasiko ditugu bi gaiak koilara profesional batez –militantziazkoa ere erabil daiteke, baina ez da garai batean bezain usatua–. Nahastura apartzen hasi orduko –ez diogu aniztasun itxura gehiegi hartzen utzi behar–, pixkana-pixkana erantsiko ditugu mendiko arroparen azken denboraldietako moda-joerak –North Face-ren eta Ternuaren nagusigoari eutsiz betiere– eta euskal erromeria alkoholdunaren osagaia –Kilometroak eta Korrika asmatu zirenetik ezinbestekoa–. Su gorrian edukiko dugu egosten. Sutatik atera eta bertsolari gatz pixka bat emango dugu, saltsa guztiekin ondo ezkontzen da eta. Bereizi egingo ditugu SuperPotentzia Emozional Bat Gara gorringoak eta Gure Kultura Arrisku Larrian Dago zuringoak –400 gorringo eta 300 zuringo: kasu honetan mezu positiboa gailendu behar da–. Elurpuntua uzteraino joko ditugu, gupidarik gabe, zuringoak, I Want To Believe xuxurlatu bitartean, eta inguruan barra-barra eta natural-natural entzungo dugun gaztelania guztiari muzin eginez. Gorringoak erantsiko dizkiogu aurrez maneatu dugun bexamelari, eta arretaz naha-

SAIAKERA

LITERATURA

‘Caliban eta sorgina’

‘Hirutter’

Atzoko eta gaurko sorgin ehizak ehi ak Garapen kapitalistaren genealogiaren bidean, XVI. eta XVII. mendeetako Europako eta Mundu Berriaren kolonizazioko sorgin-ehizek funtsezko rola bete zuten kapitalismoa abian jartzeko. Horixe da Silvia Federiciren lan honen ardatzetako bat: deabruaren aurka borroka egitearen izenean, harreman kapitalisten aurrerabidearekin bat ez zetozen subjektu eta praktiken mundua suntsitu zuten. Merkatuaren agintaritza nagusi den honetan ere, emakumeak ari dira garestien ordaintzen. Emakumeen gorputza kontrolatzeko ahalegina urratsak egiten ari da etengabe.

Laupabost egunetan edukiko dugu suflea labean, tartean Konstituzioaren Eguna eta Sortzez Garbiaren Eguna. Haien ostean, berehala zerbitzatuko dugu

Ehun mila eta koska lagunentzako sufle-molde baten barruan isuriko dugu nahastura. Erresonantzialabean sartuko dugu ondoren, 451º F-ko tenperaturan. Laupabost egunetan edukiko dugu suflea labean, tartean Konstituzioaren Eguna –gehienontzat ez dena festa izango, baizik eta lan- edo militantzia-eguna– eta Sortzez Garbiaren Eguna –sekula ez duguna zalantzan jarriko–. Haien ostean, berehala zerbitzatuko dugu, –ohi bezala– arrakastatsua izan dela aldarrikatuz, eta salmenta-datu konkretuei inolako aipurik egin gabe, eztarrirako trabagarririk ager ez dadin.

ZALDI EROA

ERAKUSLEIHOA

Silvia Federici. Elkar (Eskafandra bilduma). 464 orr. 25 euro.

siko dugu, euskal gazta hegemonikoarekin batera; El Correo taldearen La Azoka markako piperbeltz zuri ehoa gehituko diogu –euskarazko kulturari gaztelaniazko komunikabideek urtean zehar eskaintzen dioten goren une ia bakarra–, eta baita Totiren Sinadura-Errenkada Amaiezinak motako muskat intxaur pittin bat ere. Kontu handiz, Transmisio espatula batez baliatuz, nahasiko ditugu zuringo harrotuak gazta-nahasturarekin, mugimendu erakargarri leunak eginez.

Nerea Arrien. Erein. 160 orr. 15 euro.

Intimitate ezkutuak Hiru dira ‘Hirutter’ nobelako protagonistak: Martin, Gari eta Ines. Hiruki horren erpinean dago Ines, bataren eta bestearen sexu eta maitasun oldarrak zorabiaraziz. Whatsapp, twitter eta eskuko telefonoek markatzen dute narrazioaren tempusa. Baina inork ez du bere eskuetan harreman gatazkatsu horrentzako irtenbiderik, ezpada bakea sinatuz ordu arte gerra baino izan ez den bizitzarekin. Izan ere, onenean ere, iragan petralak markatutako arrastoan zeuden hirurak saretuta. “Intimitate motak eta intimitate horiek ezkutatzeko moduak; hortxe dago nobelaren gaia”, egilearen esanetan.

Uxue Alberdi. Susa.

3. Elkarrekin esnatzeko... Kirmen Uribe. Susa.

4. 33 ezkil Miren Gorrotxategi. Elkar.

5. Koadernoa zuri Arantxa Iturbe. Elkar.

6. Bihotz handiegia Eider Rodriguez. Susa.

Ez Fikzioa 1. Ekialde Hurbila: muinak eta ertzak Hainbat egile. Berria-Jakin-Elkar.

2. Berriak jaio ginen Jon Maia Soria. Lanku.

3. Hizkuntza, nazioa... Joxe Azurmendi. Elkar.

4. King Kong teoria Virginie Despentes. Elkar.

5. Feminismoa eta politikaren eraldaketak Mari Luz Esteban. Susa. ITURRIA: Elkar.


04 // Ortzadar

Larunbata, 2018ko urtarrilaren 6a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

musika

ELENA CABALLERO ‘LA BASU’ RAP ABESLARIA

“Rap musikan emakumezko erreferente berriak sortzea da nire nahia” Emakumeek egindako rap musikan erreferente nagusia izan da urte luzez Euskal Herrian, eta urteak daramatza lanean andreek musikagintzan lekua izan dezaten. Euskara hutsean sortutako bere lehen diskoa argitaratu du, ‘Ni naiz izotz erregina’ izenburupean JONEBATI ZABALA

E E

LENA Caballero La Basuk 21 urte daramatza musikagintzan. Bere hastapenak ez ziren ohikoenak izan, 90eko hamarkadaren amaieran, Euskal Herrian rap mugimendurik apenas zegoenean hasi zen letrak idazten, eta handik gutxira emakumezkoek osaturiko Jungla Urbana taldea sortu zuen beste hiru lagunekin batera. Osasun arazoak zirela medio, urte luzez egon zen eszenatokietara igo gabe, baina 2012an indarberrituta itzuli zen. Remixes, Aire es vida eta Ni naiz izotz erregina lanak argitaratu ditu ordutik, baita hainbat artistarekin kolaborazioak egin ere: Fermin Muguruza, Enkore, Maria Rivero… Egun, emakumeek egindako rap musikan erreferenteetako bat da. Azaroan argitaratu zenuen ‘Ni naiz izotz erregina’ diskoa. Zelakoa izan da sortze prozesua? Nik beti egin izan dut erdaraz rapa. 2015ean Aneguriarekin batera Trakamatraka abestia egin nuenean, kritika zorrotzak espero genituen arren, kontua ondo atera zen. Euskal rapa egiteari ekin nion orduan. Izan ere, ez zegoen euskaraz rapa egiten zuen emakumerik, eta oraindik ez da argitaratu rapa egiten duen emakume bakar baten diskorik euskara hutsean. Niretzako erronka izugarria izan da. Ikasketak euskaraz gin nituen arren, familia eta gertukoekin ez dut euskara erabiltzen eta urteak egon naiz euskaraz hitz egin gabe. Denbora horretan erraztasuna galdu dut, jakina. Baina egin behar zen eta egin dut. Oso pozik nago emaitzarekin, harro. Duela pare bat urte hasi zinen euskarazko letrak idazten eta lan hau euskaraz argitaratu duzu osorik. Modu kontzientean egin duzu, gainera. Bai. Hizkuntza bultzatzeko eta baita ere erakusteko emakumeok rapa egiten dugula eta

Kolaborazioak ere izan dituzu diskoan, guztiak emakumezkoenak. Hori ere beste erronka bat izan da, rap munduan ez dauden emakume abeslariak nahastea. Maria Rivero eta Natalia Garmendia musikariak eta Oihana Bartra bertsolaria izan ditut lagun prozesu honetan. Niretzako garrantzitsua zen emakumeekin lan egitea, jendeak ikus dezan rapa egiten ez duten emakumeak elkartu ahal direla raparekin eta abestiak sortu.

Hizkuntza gutxitu baten borroka, herri bat eta bizitzeko era bat islatu nahi izan ditut euskara hutsezko nire lehen diskoan”

rapa euskaraz ere egiten dugula. Azken finean, oso gutxi gara, gaur egun hiru edo, esango nuke. Erronka hori zen, hizkuntza zabaltzea, jendeari erakustea rapa euskaraz ere egin daitekeela, baita emakume izanda ere. Hizkuntza gutxitu baten borroka, herri bat eta bizitzeko era bat islatu nahi izan ditut lan honetan.

Emakumea, sortzailea eta euskalduna. Raparen mundua gizonezkoa izan dela eta oraindik ere hala dela ikusita, bide profesionalean zailtasun asko topatu dituzu? Egia esan, guztia dut! (Barreak). Zaila izan da, bai. 21 urte daramatzat rapa egiten eta hamar urtez horretan aritu den emakume bakarra izan naiz Euskal Herrian. Nire lehenengo diskoa emakume rapeatzaile baten lehenengo diskoa izan da, baita euskaraz egiten den lehena ere. Hip-hop musika oso maskulinoa eta matxista izan da beti eta arazo asko izan ditut, baina ni burugogorra naiz eta nire bidea egiten tematu naiz. Poliki-poliki baina gelditu gabe, gauzak atera dira. Erreferente berriak sortzea da nire nahia orain. Emakume gazteek ikus dezatela nik lortu dudala eta beraz, posible dela. Gogoarekin eta indarrarekin oholtzara igotzeko presta zaitezkeela. Idazketa tailerrak ematen ditut eta hor hurbiletik ikusten dut. Gizonak zein emakumeak ditut ikasle, eta emakumezkoek gizonezkoek baino askoz hobeto idazten duten arren, ez dira ausartzen oholtzara igotzera. Estereotipo hori apurtu nahiko nuke. Txikia nintzenean oholtzara igo eta esaten zidaten lehen gauza beti izaten zen “ea zer dakizun

Euskal rap eszenan emakume bakarlari batek egiten”. Gizonei, ordea, ez zieten horrelakorik esaten. Bizitzan emakumea izateagatik bi edo hiru bider frogatu behar duzu zerbait egiten dakizula, eta rapean, are gehiago. Horregatik dira ezinbestekoak, beraz, erreferenteak. Noski. Gazteek ikusi behar dute badaudela borrokan ari diren emakumeak eta saiatzea beharrezkoa dela. Agian gero konturatzen zara ez duzula horren gustuko, baina gutxienez oholtzara igo behar duzu. Izan ere, badugu zer gehitu mundu honetan, ikuspuntu berriak, adibidez. ‘Entzun’ musika atariak argitaratutako ‘Aho bete doinu’ liburuan egindako elkarrizketa batean aipatzen zenuen zure hastapenetan egiten zenuen musika maskulinizatu egin zenuela entzuleen onarpena lortzeko. Oso gogorra nintzen hasieran, bai. Agian, gazteegi heldu nintzen parkera, raperoak zeuden tokira, eta indartu egin nintzen eurek bezala jokatzen, errespetua lortzeko. Denboraren


Ortzadar // 05

Larunbata, 2018ko urtarrilaren 6a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

musika

BILBO

Bazterretik lanean, erdigunea konkistatzeko

R

apean emakumerik ez dagoela entzuteaz nazkatuta, La Basuk, Aneguria rap kantariarekin batera, Eskina Femenina ekimena jarri zuen martxan duela lau urte. Erreferente berriak sortu nahi dituzte, eta bideetako bat Youtube plataforman kate bat irekitzea izan zen; bertan, emakume musikarien 1.600 bideo igo dituzte. “Bistan da, beraz: emakumeak egon badaude”, diote. “Badirudi emakumeok ez dugula dirurik ematen edo interesik sortzen, eta hori iraultzeko sortu genuen proiektua”, dio La Basuk. Horrez gain, idazketa tailerrak ere egiten dituzte eta Irola irratian emakumezkoek egindako rap abestiak jartzen zituzten saio bat ere izan zuten duela urte batzuk. Abenduan, gainera, Bazter Fest jaialdiaren hirugarren edizioa antolatu zuten Bilbon, hip hopean emakumeen presentzia sustatzeko helburuarekin. “Emakumeei euren lanak zabaltzeko aukera ematen die jaialdi honek, izan ere, raparen munduan emakumeak egon arren, erabat ezezagunak dira. Lehenengo edizioa xumea izan zen baina jada iaz jendea sartu ezinda geratu zen eta aurten ere horrela izan da, Bilborock aretoa txiki geratu zaigu”. Aurten espaniar estatutik ekarri dituzte sortzaileetako asko, Euskal Herrian ez baitago genero horretan dabilen emakume askorik. La Basu pozik agertu da bertan sortu zen giro eta jarrerarekin eta aurrera begira lanean jarraitzeko gogotsu daude Eskina Femeninako kide bi kideak.

kaleratzen duen lehen diskoa da La Basuren ‘Ni naiz izotz erregina’, euskara hutsean grabatua izan dena. LAURA ESPAÑA poderioz, helduago egiten joan naizen heinean, erabaki dut nik nahi dudan moduan rapeatuko dudala. Orain letrak asko aldatu ditut, nagusiagoa naiz, askea eta nahi dudan gauzez hitz egin dezaket, nire flow hori nahi bezala zabalduz. Badago rap feministarik? Baietz esango nuke. Ni kaletik atera naiz eta feminismoa gero ezagutu dut. Eta, bestetik, badago jendea feminismotik rap musikara jo duena euren mezuak zabaltzeko, raparen bidez euren borroka indartuz. Kasu bietan, beraz, musikariak emakumeak izan arren, letrak, publikoa eta beste hainbat faktore ezberdinak izaten dira. Nire letretan askatasunaren eta emakumeon inguruko gaiak topa daitezke, emakumea naizelako eta oso letra pertsonalak egiten ditudalako. Baina beste kontu batzuei buruz ere idazten dut, eta ez dut hain modu zuzenean lantzen feminismoa. Egia esan, etiketak ez zaizkit gustatzen, mugak jartzea dela irudi-

tzen baitzait. Rap feminista, egon badago. Badago inguru feministetan bakarrik jotzen duen jendea, emakumeentzako, eta ondo iruditzen zait, baina ez da nire rolloa. Idazketa tailerrak, adibidez, gizon zein emakumeentzako ematen ditugu, uste dudalako gizonek ere jakin behar dutela zer den rapean emakume izatea. Orokorrean rap eszenari buruz hitz egiten badugu, esango zenuke Euskal Herrian badoala bere lekua hartzen? Badaude talde potente batzuk, Glaukoma edo 2zio, esaterako, eta horiek euskal rapa asko indartzen ari dira. Gero eta gehiago entzuten da rap musika, baina hedabideetan oraindik arraro samarrak gara eta emakumeen kasuan zer esanik ez, 2000 urte atzetik goaz. Euskal Herrian beti entzun izan da gehiago punka edo rocka, rapari oraindik kostatzen zaio lekua hartzea. Dena dela, poliki-poliki indartzen doala ikusten dut eta espero dut joera horrek bere horretan jarraitzea datozen urteetan ere. Gure momentua dela uste dut.

‘Musika’ hitza entzunda askatasuna omen datorkizu burura. Ze gai jorratzen dituzu zure letretan? Oso rap pertsonala egiten dut, ezagutzen dudan gauzez hitz egitea gustatzen zait. Badago jendea raparen topikoak erreproduzitzen dituena, baina ez direnak euren benetako istorioaz ari. Nik nire bizitzako gauzen inguruan idazten dut. Askatasuna oso garrantzitsua da, adibidez. Pertsonarena, herriarena eta baita emakumeen askatasuna ere. Natalia Garmendiarekin Harrapakariak izeneko abestia idatzi dut disko berrian. Bertan, zutaz aprobetxatu nahi duten gizonen eta harrapakariaren istorioaren arteko paralelismoa egin dut: haragi zati bat naiz / kontuz harrapakari, bueltan naiz eta bihurtu naiz ehiztari. Letrekin jolastea gustatzen zait, baita “nik bota eta zuk ulertu nahi duzuna” joko hori ere, guk argi baitaukagu zer esan nahi dugun eta ulertu nahi duenak ulertuko du, ziur. Zeintzuk dira zure planak datorren urterako? Hainbat kontu ditut esku artean. Besteak bes-

te, Bellas bestias deituko den proiektu berri bat hasiko dugu aurten. Youtube-ko kanal bat sortuko dugu eta bertan emakume artistei egindako elkarrizketak zintzilikatuko ditugu. Horrez gain, disko berri bat ere prestatzen ari naiz, euskarazko eta gaztelaniazko kantak izango dituena. Hori ere ia prest daukat jada. Asko kostatu zait euskara hutsezko diskoa sortzea eta batzuetan, desesperatuta nengoenean, erdaraz idazten nuen, neuretzako. Beraz, esan daiteke bi diskoak egin ditudala paraleloki. Non entzun ahalko dugu La Basuren musika? Diskoa Suns Europe hizkuntza gutxituen musika jaialdian aurkeztu genuen, Italian. Euskal Herriko ordezkari gisa joan ginen eta bigarren postuan geratu ginen. Oraintxe hastear dugu bira Euskal Herrian eta, besteak beste, Bilbon, Gasteizen eta Iruñean izango gara. Horren ostean kanpora ere joateko asmoa dugu: Madrilera, Bartzelonara, Frantziara… Urte gogorra izango da, gelditu gabe egotekoa eta lan askokoa, baina gogo itzela dut.


06 // Ortzadar

Larunbata, 2018ko urtarrilaren 6a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

arkitektura

ULA IRURETAGOIENA

JJ

AKINA da zinema eta arkitektura diziplinak askotan uztartu direla eta batak bestea elikatu izan duela. Zinemaren fikzio esparrua hiri eta arkitektura utopikoen eraikitze-gune emankorra eta oparoa izan da betidanik. Horra hor Blade Runner (1982) filmak sortutako hiri-iruditeriak arkitektoengan eragindako inspirazio-iturria edo arkitekturak eskainitako estetika eta egitura antolaketa Star Wars-eko itsasontzi-eraikinak diseinatzeko garaian. Errealitatezko zein irudimenezko film batek istorio baten kontakizunerako eszenografia jakin bat behar du –barne zein kanporako ingurune espazial bat–, hau da, arkitektura zehatz bat. Arkitektura gertakizunen giroa helarazteko tresna baita, hitz egiten ez duen pertsonaiaren funtzioa beteaz.

Hiriaren arkitektura filmikoa ‘Pasaia Bitartean’ laburmetraiak hirien eraikuntzaren hausnarketarako Pasaiako nortasun arkitektonikoa darabil, arkitektura protagonista nagusi bilakatuz

tektura kontakizun bihurtzen den. Pieza filmiko horren hastapenak unibertsitateko arkitektura proiektu batean du sorrera. Jon Ander Agirre Mikelez arkitektoak Pasaiaren ondare industrialaren berreskurapenerako arkitektura proposatu zuen, eta Irati Gorostidi Agirretxe film-zuzendariari unibertsitatean arakatutako hiriaren arkitekturari buruzko hainbat alor plazaratzea proposatu zion. Tandem bikaina ideia arkitektonikoak hizkuntza filmikora itzultzeko. ERREALITATEA, GORDINIK Pasaiako badia bide hartuta, kameraren pantailaren bidez iristen zaigun begirada bat gailentzen da: kontatzeko modu bat (filmikoa) eta gogoeta bat (arkitektonikoa). Ez dago erantsitako ezer; ez elkarrizketarik, ez ekintzarik, ez soinurik. Laburmetraian entzungai diren elkarrizketak eta ikusgai diren ekintzak aurrez adostu gabekoak dira, grabaketa egunean bertan topaturikoak. Filmaren esentziak errealitatea gordinik jaso nahi du. Burututako gidoilana bikaina da; kamerak harrapatzen duen ikus-eremu ez-ohikoak, grabaketa-atal desberdinen muntaiak, denboraren erritmoak, isiltasunak eta zaratak eraikitzen dute kontakizuna.

Pasaia Bitartean laburmetraia itsasportu eta itsas-bizitzaren erretratu bat da, non argazkia eta produkzioa bereziki zainduta dauden. Kamerak bi ikuspegi desberdinen bidaia egiten du: badia uretatik eta badia lurretik ikusia. Badiaren irudiak eta soinuak dira: kaletarren artean ematen diren elkarrizketak, metalaren doinu desberdinekin nahasian, portuko karga-deskargako lanak eta metalaren lanketa tailerretan.

Baina bada arkitekturak lengoaia filmikoetan izan dezakeen beste erabilpen interesgarri bat, datozen lerroetara ekarri nahi duguna: Hiriaren arkitektura gertakizunen fondoko planoa izatetik lehen planora pasatzen denekoa. Ez da atrezzorik, ez eta efektu berezirik behar. Eta horrek ez du filma dokumental bilakatzen. Paisaia eraikia eta naturala lengoaia filmikorako darabilte biek, baina errealitate fisikoaz egiten den erabilpenak ez du zerikusirik batean eta bestean. Dokumentalak errealitatea filmatzen du deskribapen gisara, gertaerak eta egoerak bere horretan plazaratu nahi dira irudietan, helburua informatzea izaten baita. Besteak errealitate eraikia medio gisa erabiltzen du bestelako irakurketa eta hausnarketak helarazteko. Hiriaren arkitektura denok konpartitzen dugun espazioa izateagatik eta memoria-arrastoz josita egoteagatik, abiapuntu boteretsu bilakatzen da lengoaia filmikorako. Kamera eta gidoiaren lanketak ohiko hiriko arkitektura esanahi berriz janzteko trebezia dute.

Filmatzeko modu desberdinak daude kontatu nahi den elementu bakoitza agertzeko. Badia zeharkatzeko garraio publikoekin edota etxeetako leihoetatik begira jarri da kamera tokiko protagonistak aurkezteko: herritarrak, portuko langileak eta turistak, alde batetik; eta Badiako ekonomia, bestetik: munduko leku desberdinetatik iristen diren turista-ferri erraldoiak, produktuen garraioa eta metal eta egurrezko ontziolen lanak. Baina bazterrean diren hainbat eszena ere harrapatzen dira, hala nola aktibitate nagusiaren isilpean diren artisau-tailer txikiak edota hutsik gelditutako arkitektura industriala.

‘PASAIA BITARTEAN’ Azaltzen ari garen film-erregistroa 2016.urtean estreinaturiko Pasaia Bitartean laburmetraia ikertuz argitu dezakegu. Bertan Pasaiako badia lehen protagonista izarra da, badia espazio politiko eta sozio-ekonomiko gisa ulertua. Badiaren kartografia bisual eta sonoro bat da, non hiriaren arki-

Badiara begira memoriak piztu eta ikusi-gabekoak oparitzen dizkigu filmak. Egunerokotasunaren arkitektura-eszenek hizkuntza desberdin bat hitz egitea lortzen dute, hiriaren eraikuntzaren kritika eginaz, ekonomia globalaren ez-ohiko espazioen irudiak ekarriz eta lekuaren kantuak grabatuz.

Pasaiako badiaren, bertako itsas portuaren eta itsaso bizitzaren erretratua da ‘Pasaia bitartean’ film laburra. Lerroon gainean, filmeko hainbat fotograma. ’PASAIA BITARTEAN’


Ortzadar // 07

Larunbata, 2018ko urtarrilaren 6a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

antzerkia

Mugikorraren morrontzaz Telefono mugikorrekiko bizi dugun menpekotasuna agerian utzi nahi izan dute Amaia Lizarraldek eta Olatz Beobidek ‘Nomofobikak’ webseriean. Izen bereko antzezlana oinarrian, kritika sozial zorrotza egin dute sarean ikusgai dituzten sei ataletan, umorearen eta surrealismoaren bidez MARTA MORALES

T T

EKNOLOGIA berriekiko menpekotasunaren gaiari eutsi diote Amaia Lizarraldek eta Olatz Beobidek; zehazki, mugikorraren dependentziari. Beraiek dira Nomofobikak izeneko webseriearen protagonistak. “Ideia brainstorming batekin hasi zen –kontatu du Lizarraldek–. Bertan, gure errealitatetik hartutako ideiak bildu genituen, eta, guztietan, teknologia berriekiko menpekotasuna presente zegoen. Adibidez, casting batera joaten bazara, Facebook-en zuk baino jarraitzaile gehiago duen aktorea aukeratzen dute. Hortik abiatuta, lanari ekin genion”.

Nomofobikak webseriea izen bereko antzezlanetik jaiotako egitasmoa da. Hain zuzen, 2016ko Poltsikoko Antzerki Jaialdirako sortutako Nomofobikak, sarean kateatuak antzezlana du oinarri. “Arrakastatsua izan zen antzezlana, eta hor hasi zen dena, horrek animatu gintuen webseriea egitera”, kontatu dute aktoreek. KRITIKA SOZIALA Atal ezberdinetan, nomofobikak diren eta mugikorrik gabe etxetik atera ezin duten lagun bien gorabeherak kontatzen ditu webserieak. Menpekotasuna gainditzeko terapian hasi eta bertan ezartzen dizkieten baldintzak gainditu beharko dituzte protagonistek. Egungo gizarteari kritika soziala egitea da Lizarralde eta Beobideren helburua. “Sakelakoa zoragarria izan daiteke, askotan lagungarria, baina arriskutsua ere bai, menpekotasuna tartean dagoenean”, ohartarazi dute. Izan ere, sare sozialekiko dependentziak bakardadea eta gizakien arteko komunikazio eza handitzen lagundu ahal duela uste dute. Mugikorrarekiko menpekotasuna gainditzeko “makillatxo magikorik” ez dagoela ziurtatu dute. “Azken finean, oreka bilatzean datza gakoa. Konturatzea aurrean dituzun pertsonak garrantzitsuagoak direla”, nabarmendu dute. Horretaz guztiaz ohartarazi nahi izan dute haien lanaren bidez, horretarako, umorea eta surrealismoa erabiliz. “Umorea oso tresna eraginkorra da,

beti ematen du bidea norbaitengana hurbiltzeko, bere aurrean gorputza eta burua beste modu batean kokatzen dira. Eta surrealismoak kolore askotako umorea baimentzen du, errealitatea baino haratago heltzeko aukera ematen dizu. Adibidez, telefono bat bota ahal duzu, eta beste pertsona batek munduko beste puntan jaso ahal du”, azaldu du Lizarraldek. Guztira, sei atal errodatu dituzte, baina momentuz Youtube-n lehen bostak daude ikusgai. Bilbao Seriesland webserieen jaialdian aurkeztu zuten proiektua. “Hilabetean behin atal bat grabatu genuen. Gidoia prestatzea, editatzea eta hobetzea uste genuen baino prozesua luzeagoa izan da. Orain, webseriea zabaltzen ari gara”, kontatu du Beobidek. Jendearen erantzunarekin oso pozik daudela ere kontatu du. “Gehiago eskatzen du publikoak”. Atal bakoitzean bakarrizketak eta sketch-ak nahastu dituzte. Lehenengoak protagonistak terapian daudenean erabiltzen dituzte, ikusten ez den terapeutarekin. Eta bigarrenak pertsonaien bizipenak irudikatzeko darabiltzate: mendi punta batean, jatetxe batean edota hondartzan, esaterako. “Barneko guneak erabili ditugu gehiago, grabaketa errazagoa baitzen”, azaldu dute aktoreek. Egoera guztiak egunerokotasunetik atera dituzte, egunkarietan informazioa bilatuz, lagunen artean galdetuz edota ispiluaren aurrean norberaren ohiturak aztertuz. “Jendeak errekonozitu egiten ditu egoerak, ez dira zientzia fikziozkoak”, ziurtatu du Lizarraldek.

Auzolan artistikoa

N

omofobikak’ webseriearen sortzaile eta protagonistak Amaia Lizarralde eta Olatz Beobide dira, baina haiekin batera telebistan eta taula gainean aski ezagunak diren aktore asko topa daitezke atal bakoitzean, besteak beste, Eriz Alberdi, Dorleta Urretabizkaia, Ramon Agirre, Ainara Ortega edota Asier Hernandez. “Zorte handia izan dugu, deitzen genien lagun guztiak prest agertu direlako gure proiektuan parte hartzeko, jakinda, gainera, autofinantziatutako proiektu batean sartzen zirela, hau da, auzolan artistiko bat izan da, guk gure lan kapitalizatua jarrita”, nabarmendu du Lizarraldek. Bestalde, webseriearen ekoizle exekutiboak ere badira bi aktoreak. Sortzaile taldeko Pedro Fuentes eta Joserra Camacho izan dira gidoigilea eta errealizadorea, hurrenez hurren. “Guztien lana ezinbestekoa izan da proiektua aurrera ateratzeko”, ziurtatu dute bi aktoreek.

Amaia Lizarralde eta Olatz Beobide dira ‘Nomofobikak’ webseriearen protagonistak. NOMOFOBIKAK TALDE SORTZAILEA


08 // Ortzadar

Larunbata, 2018ko urtarrilaren 6a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

Begirada

Oscar Elexpe Manso Bego

Gasteiz, Sitio, año1975 www.elexpephotoart.com Ikus: www.oskarmanso.com Ikus: www.facebook.com/oscar.manso

Datorren Datorren astean... astean... Joseba Unai Endemaño Barrenetxea

Ortzadar 060118  
Ortzadar 060118  
Advertisement