Page 1

ortzadar larunbata, 2017ko abenduaren 2a. 523 zenbakia

euskal kulturaren kolore guztiak

HAUR ETA GAZTE LITERATURA Letren itsaso zabalean igeri egiteko aukera izango dute etxeko txikienek nobedadez blai datorren Durangoko Azokan -- 4-5. orrialdeak --

deia.com/ortzadar


02 // Ortzadar

Larunbata, 2017ko abenduaren 2a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

musika

ADUNA

BEÑAT IGERABIDE MUSIKARIA

“Bizitzaren aldeko diskoa da” Funka, folka, rocka eta popa landu ditu Igerabidek ‘Geldialdi bakoitzean’ (Elkar) bere bigarren lan luzean. Aurreko diskoarekin alderatuta, lan baikorragoa dela uste du abeslariak KATTALIN BARBER

‘Orbainak’ estreinako diskoa kaleratu eta hiru urtera dakar Igerabidek bigarren lan luzea. GORKA URRA I

II

NTIMISMOTIK urrundu da Beñat Igerabide (Aduna, 1988) eta “kantu alaiago eta positiboagoak” jorratu ditu Geldialdi bakoitzean bere bigarren lan luzean. Aurreko lana bezala, Adunan duen Sonola estudioan grabatu du lan berria. Igerabide izan da kantu guztien konpositore, interprete eta teknikaria. Bidaide, ordea, taldea izan du: Gorka Urra gitarran eta ahotsetan, David Etura baterian eta ahotsetan, Peio Gorrotxategi teklatuan eta Matthieu Haramboure baxuan. Hasiak dira kontzertuak ematen ere. Abenduaren 6an Durangon izango dira eta 22an Pasaian. Hiru urte pasa dira ‘Orbainak’ aurreko diskoa kaleratu zenuenetik. Nolakoa da ‘Geldialdi bakoitzean’, aurreko lan horrekin konparatuz? Soinu aldetik, estilo gehiago landu ditugu disko berrian. Esan dezakegu, Orbainak pop-rockaren inguruan mugitzen zela. Egia da lan honetan ere abesti gehienak estilo horretakoak direla, baina badago funk estiloa, folk eta akustiko ukituren bat ere. Bestetik, mezuari erreparatuz, uste dut indartsuagoa eta positiboagoa dela aurrekoarekin alderatuta. Kanta askotan hitz egiten dut aurrera jarraitzeko beharraz, kemenaz, ausardiaz, indarraz... Bizitzaren aldeko diskoa dela esan dezakegu. Zuk hartu dituzu zure gain diskoaren ia lan guztiak. Nolakoa izan da sormen prozesua? Kantak eta hitzak nireak dira eta nire

ANER FERNANDEZ

estudioan, Sonolan, grabatu ditugu. Luzea izan da prozesua, dena nik egiteak lan handia eskatzen didalako. Melodiekin hasi ohi naiz eta gero letra jartzen diet. Kanta osatzen dudanean taldearekin prestatu eta azken aldaketak egiten ditugu. Behin kanta osatuta dagoela, grabatzeari ekiten diogu. Taldekideak grabatzen ditut lehenik, eta gero nire burua. Masterizazioa Elkarreko Victor Sanchezek egin du. Gaur egun ez da oso ohikoa musikariak ia lan guztiak bere gain hartzea. Zergatik egin duzu zuk horrela? Soinu teknikari ikasketak egin nuen eta beti nuen buruan estudio bat sortzea. Aurreko diskoan ere berdin egin genuen. Lan karga handia da, baina aukera ematen dit gauzak nire modura, nire kaxa egiteko. Presarik gabe aritzeko. Taldekideok hamaika gauzatan gabiltza eta zaila izango litzateke astebetez estudio bat hartzea. Gurea beste plangintza bat da. Patxadaz hartzen dugu lana. Aste batean grabatzeko dena oso finkatuta izan beharko genuke. Guk abestiak entseatzen ditugu eta gero grabatzen hasten gara, horrela aukera dugu abestiak aldatzeko edota berriro grabatzeko. Hau da, kontrola guk dugu eta gure aukeren barruan, hoberen egin dezakegun puntu horretara iristea da asmoa. Askatasunarekin lan egiteko aukera dugu eta hori da niri gustatzen zaidana. Estudio propioa izatea zen zure ametsa? Bai, lehenengo diskoa atera baino

lehenago nuen buruan estudioarena. Nire lanak neronek grabatzeko gai izateko nahi nuen estudio propioa, baina beste talde batzuk ere grabatu izan ditut. Entseguak bertan egiten ditugu eta aukera dugu entseguak ere grabatzeko. Era honetan, kantak egiten ditugun heinean zein forma hartzen duten ikusten dugu. Kantak lantzen joaten gara. Etxean egiteak bere denbora eskatuko du, ezta? Bai, ordu asko dira. Kantak sortzen ditudanean buelta asko ematen dizkiet. Momentu gogorrak izaten dira batzuetan, eta saturatu egiten gara. Gorka Urra gitarra-joleak asko laguntzen dit produkzioan, adibidez. Batzuetan behar izaten dut kanpoko norbaiten iritzia jasotzea, nondik jarraitu jakiteko. Bion artean egiten dugu produkzioa. Gustura gelditu zarete emaitzarekin? Oso gustura gaude. Oso momentu polita da. Hiru urte dira kantak sortzen hasi ginenetik, horiek lantzen eta grabatzen. Behin lanak kanporatu eta diskoa esku artean duzun unea oso berezia da. Emaitzarekin pozik gaude eta gogotsu kontzertuak emateko eta diskoa mugitzeko. Abesti bakoitzari denbora asko dedikatzea gustatzen zaizu? Bai, buelta asko ematen ditut abesti bakoitzarekin. Letrak behin eta berriz lantzen ditut. Ez dut idazten besterik gabe, inspirazioa behar dut. Hortaz, ideia bat badut, idazten dut, baina gero aldatzen dut. Prozesua mantsoa da. Ez dut nire burua gehiegi behartzen eta horrek ere luzatzen du prozesua. Diskoari izenburuari ematen dion abestia da ‘Geldialdi bakoitzean’. Zer gertatzen da geldialdi bakoitzean? Kanta honek hitz egiten du bidaiatzearen zirraraz, oso tentagarria delako bidaiatzea. Geldialdi bakoitzean indarberritzen zara eta aurrera jarraitzeko energia hartzen duzu. Diskoari izena emateko egokia iruditzen zitzaidan. Izan ere, kanta bakoitza izan daiteke geldialdi bat, zerbaiti buruz pentsatzeko edo hitz egiteko, eta indar berria jasotzeko hurrengo geldialdira arte. Diskoa orain dela gutxi aurkeztu arren, kontzertu batzuk eman dituzue dagoeneko. Harrera ona izan du lan berriak? Uste dut jendearen gustuko izaten ari dela. Aldaketak gehienek nabaritu dituzte. Abesti batzuk dantzagarriagoak dira eta mezu aldetik ere nabaritu da aldaketa. Esango nuke diskoaren funtsa iritsi dela jendearengana eta hori da balio duena.

Editorial Iparraguirre S.A. Jarduneko zuzendaria: Iñaki Gonzalez Koordinazioa: Julene Larrañaga Diseinua: Jesus Santamaria

Azala: Natalie Marshall Maketazioa: Janire Neches Lege Gordailua: BI 1720-06

Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du


Ortzadar // 03

Larunbata, 2017ko abenduaren 2a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

IRITZIA

SALDUENAK

IBAN ZALDUA

Nobelaren krisiaz

Fikzioa 1. JenisJoplin Uxue Alberdi. Susa.

N N

OIZEAN behin ber-azaleratzen den gai horietakoa da nobelagintzaren krisiarena. Baina, aitor dut, ez dut gehiegi sinesten horretan. Nik, ipuingile gisa, nahiago nuke benetan krisian egongo balitz. Baina ez dut halakorik ikusten: edozein liburu denda bisitatzea nahikoa da horretaz jabetzeko. Krisian egon daitekeena, agian, nobela mota bat da: batzuek besaulkiko nobela deitzen dutena, etzaulkikoarekin alderatuta, hots, kontsumo azkarrekoarekin, zeinaren osasuna, oro har, inbidiagarria baita guztiz. Iruditzen zait, egun, hiru arrisku nagusi dituela goi mailako nobela horrek. Bata, ni-aren inflazioarena izango litzateke, hots, autofikzioa/autobiografismoa bezalako joeren zabalkuntza, nobelak tradizionalki betetzen zuen funtzioetako bat –ingurumen sozialaren isla izatearena, fikzioaren bitartez– debaluatzen duena. Literatura orok bezala, nobelak –nobela onek– gure esperientzia hedarazteko balio dezake, baina nobelak zerbait eskaintzen badu, horixe modu zabalagoan eskuratzeko aukera da, solipsismorako bidea hartutako nobelagintzak nekezago emango digun

2. Bihotz handiegia zerbait. Honetaz aritu naiz beste batzuetan, beraz, ez naiz luzatuko. Bigarren arriskua goi mailako eta kontsumoko literaturaren arteko nahasmenarena da; honetaz ere idatzi dut inoiz. Patria fenomenoa ere parametro horietan neurtu daitekeela iruditzen zait. Orobat Cervantes Saria Sergio Ramirez bezalako idazle batek lortzea, edo Letren Sari Nazionala Rosa Monterok, midcult-aren ordezkari bipilak biak ala biak: garai batean halako karrera osorako sariak maila jakin bateko idazleentzat erreserbaturik zeuden –ez zirelako, maiz, idazle bereziki saltzaileak izaten, eta sariak bazuen, alde horretatik, justizia poetiko instituzionalaren kutsurik–. O tempora, o mores etab. Gaurkoan aipatuko dudan hirugarren arriskua telesailen goraldiarena da. Zinema sortu zenean, eta are gehiago telebista, nobelaren krisiaren inguruko iragarpenak ugaltzen hasi ziren –beste behin–, baina ez zen ezer gertatu luzaroan. Eta pantailarako egokitzapen literarioak egiten zirenean, beti zegoen botatzea, ekibokatzeko arrisku handirik gabe, liburua hobea da... Ez dakit hori esatea gero eta zailago

gertatuko ez den hemendik aurrera, telesailen kalitatearekin igoera orokorra, eta –iraultza digitaletik aurrera– erabiltzen diren bitarteko teknikoen hobekuntza kontutan hartuta. Film bat, gainera, beti izaten zen nobelaren kimatze bat, ez gutxitan kriminala, nobelaren aberastasuna birproduzitzea ezinezko egiten zuena; orain, atalen eta denboraldien biderkatzearen bitartez, errazago lor daiteke hurbilketa hori.

Ipuingile gisa, nahiago nuke nobela krisian egongo balitz. Baina nik ez dut halakorik ikusten: edozein liburu denda bisitatzea nahikoa da horretaz jabetzeko

Horrek, bururatzen zait, ondorioak izan ditzake ez soilik goi mailako nobeletan, baizik eta baita etzaulkikoetan ere. Izan ere, agian horietan eragingo ditu kalte handiagoak, goi mailako nobelek eskaintzen duten tasun nagusia –hots, plazera lortzeko lan eginarazten dizutela, pixka bat sufritu egin behar dela plazer literariora iristeko– nekez berregin ahal izango dutelako ikusentzunezko produktuek. Ez al dute film-sailek, agian ez hil, baina bai murriztu, gazteen artean, Eraztunen Jauna edo Harry Potter liburusailen irakurketa, adibidez? Agian ez dira horren albiste txarrak, nobelaren krisia desio dugunontzat…

ZALDI EROA

ERAKUSLEIHOA IPUIN ILUSTRATUA

SAIAKERA

Tigre batekin bizi

Demokrazioaren pribatizazioa

Harkaitz Cano; ilus: Maite Gurrutxaga. Elkar. 48 orr. 13 euro.

Jule Goikoetxea. Elkar. 292 orr. 22,50 euro.

Beldurra, bizilagun ezaguna

Demokrazia berrasmatu beharraz h

Helduentzako ipuin edota poema ilustratu bat osatu dute Harkaitz Cano idazleak eta Maite Gurrutxaga ilustratzaileak elkarlanean. Metafora iradokitzaile eta indartsu baten bitartez, testuek eta marrazkiek helburutzat dute tigre batekin bizitzeak sorrarazten duen egonezina eta zirrara, batetik, eta eragiten dituen hainbat galdera argitara ekartzea, bestetik. Tigrea da istorioko bi protagonisten bizilaguna, eta ezaguna eta ezezaguna dute, aldi berean. Baina tigrea ez da tigre soila: tigrea beldurra da, kasurik baikorrenean, eta tigrea beldurrak dira, kasurik ohikoenean.

Demokraziaren inguruko liburua plazaratu du Jule Goikoetxeak (Donostia, 1981). Bertan, gaur egun herri batek demokrazia baten bizirauteko behar duenaren inguruan hausnarketa egin du. Bi zatitan banatu du liburua Goikoetxeak: alde batetik, parte teorikoa edo filosofikoa. Honetan kapitalismoa zertan datzan eta Europan sistema honek nola funtzionatzen duen azaldu du egileak. Bigarren parteak kutsu pragmatikoagoa dauka, eta Euskal Herrian guzti hau nola bizi dugun eta euskal demokrazia bat garatzeko ze baldintza behar diren azaltzen du Goikoetxeak.

Eider Rodriguez. Susa.

3. Elurra ikusi dut Xabier Lete. Elkar.

4. Jainkoen zigorra Alberto Ladron Arana. Elkar.

5. Tigre batekin bizi H. Cano, M. Gurrutxaga. Elkar.

6. Nola heldu naiz... Kattalin Miner. Elkar.

Ez Fikzioa 1. Ekialde Hurbila, muinak eta ertzak Hainbat egile. Elkar.

2. Nora goaz euskalduntasun honekin? J. Manuel Odriozola. Elkar.

3. Ez duzu abusatuko Hainbat egile. Elkar.

4. King Kong teoria Virginie Despentes. Elkar.

5. Demokraziaren priba... Jule Goikoetxea. Elkar. ITURRIA: Elkar.


04 // Ortzadar

Larunbata, 2017ko abenduaren 2a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

literatura

Udazken uzta oparoa, txikienen gozagarri Natura, abenturak, adiskidetasuna eta historia dira, besteak beste, haur eta gazteentzako literatur nobedadeetan euskal argitaletxeek jorratu dituzten gai nagusiak. Gustu eta adin guztietako eskaintza aurkeztuko dute Durangoko Azokan, abenduaren 6tik 10era bitartean. Aurten ere, etxeko txikienek badute zerekin gozatu euskal letren itsaso zabalean MARTA MORALES

PP

AMIELA argitaletxeak aurten Durangon aurkeztuko dituen haur eta gazteentzako nobedadeen artean bi azpimarratu ditu. Batetik, Arraroa albuma. Hain justu, Ainara Azpiazuren lanak aurtengo Etxepare Saria irabazi du, Paula Estevezen marrazkiek lagunduta. Lan hau “estereotipoak alboratzeko proposamen umoretsua” dela azpimarratu dute Pamielatik. Bestetik, hizkuntzaren harrotasunaren gaia jorratzen duen Mokotxiki albuma ere nabarmendu du argitaletxeak bere uzta berritik. Leire Bilbaoren lanak hizkuntza txikiek mundua handitzen dutela gogoraraziko digu, Maite Mutuberriaren marrazkiek lagunduta. 4 urtetik aurrerako umeentzako lana da honakoa. Ibaizabal argitaletxeak, bere aldetik, munduaren sorrerari eta gizakion historiari buruzko liburua aurkeztuko du Durangon: Haizeak hitz, hitzak haize, Haizeak Sorgintxori kontatutako historia, hain zuzen. “Ezerezetik nola joan den guztia sortzen oso ondo azaltzen du”, ziurtatu dute argitaletxekoek. Zortzi urtetik gorako haurrei zuzendutako lanak Antton Kazabonen prosa poetikoa eta Jokin Mitxele-

naren marrazkiak biltzen ditu. Bestetik, June eta meategiko iheslariak izeneko liburua ere nabarmendu du Ibaizabal argitaletxeak. Liburu honetan, 16 urteko neska-mutilen koadrila baten abenturak kontatzen ditu Migel Angel Mintegik, Jabier Erostarben marrazkiak bidelagun dituela. Liburu honek “gazteen arteko harremanak” ederki jasotzen dituela azpimarratu dute Ibaizabaleko arduradunek. SUKALDARITZA ERE PRESENTE Elkar argitaletxeak ere Durangoko Azoka aukeratu du bere lan berriak jendaurrean aurkezteko. Horien artean, gazteei zuzendutako Eskularru Beltzak bildumaren Casting-a izeneko azken alea dago. Udaberrian lehenengo alea argitaratu ostean, istorioaren jarraipena idatzi du Jasone Osorok, Joseba Larratxe Josevisky-ren ilustrazioek lagunduta. “Bizitzaren bidegurutzeetan erabakiak hartzen ikasteko lagungarria da oso”, ziurtatu dute Elkar-eko editoreek. Bestetik, Mila bidaia munduko sukaldeetara errezeta liburua ere topa daiteke Elkar-en aurtengo eskaintza oparoaren barruan. Liburu berezia da honakoa, ipuin bilduma izateaz gain, errezeta liburua eskain-

tzen baitu. Haur eta gazteek ez ezik, etxeko guztiek parte hartzeko gonbita da Txikilu Olaizolak idatzitako liburua. Txalaparta argitaletxeak ere badakar txikienentzako zer irakurria. Batetik, Txokolata albuma, ilusioez, irrikez, laguntasunaz eta inguruan daukaguna baloratzeko esperientziaz diharduena. Marisa Nuñezen lana “liburu eder-ederra” dela diote Txalapartako kideek. Helga Banscheren jite afrikarreko kolore biziko marrazkien baikortasuna ere azpimarratu du argitaletxeak. Bestalde, hiru urtetik gorako haurrei zuzenduriko Sorgina kirriskarras kontakizuna nabarmendu du Txalapartak. “Beldurra sortu beharrean, adorea ematen du lan honek”, editoreen esanetan. Arkaitz Goikoetxea bertsolariak itzuli du. Ttarttalo argitaletxeak, Durangon aurkeztuko dituen nobedadeen artean, Nondik datoz umeak hiru urtetik gorako umeentzako albuma nabarmendu du. Irudi ederrez beteriko leihatiladun liburua da Katie Daynesen lan hau eta Christine Pymen marrazkiekin lagunduta dago. Bestetik, sei urtetik gorakoei zuzen-

duta, Dinosauro handien liburu handia aurkeztuko du Ttarttalok. “Dinosauroen munduan murgiltzeko primerakoa” dela agertu du argitaletxeak. Alex Frithen lan honetan orrialdeak handitu egiten dira, Fabiano Fiorinen marrazki beldurgarriekin gozatzeko. ABENTURARAKO GONBITA Alberdania argitaletxeak aurkeztuko dituen nobedadeen artean dugu Txango zoroa, Gizajo baten egunkaria bildumaren azken alea. Miren Arratibelek itzuli du Jeff Kinneyren fikzio lan hau, non gaztetxo batek munduan zehar bizi dituen abenturak kontatzen diren. Lan honek duen “umorearen freskotasuna eta bizipenei buruzko begirada guztiz pertsonala eta orijinala” azpimarratu dute argitaletxetik. Bestalde, Michael Ende haur eta gazte literaturaren idazle ezagunaren munduaz gozatzeko aukera aparta izango dute euskal irakurle txikienek, Beate Döllingen Jim Botoiren lehenengo albumarekin: Jim Botoi eta Lukas tren gidaria txangoan doaz. Bilduma honetako lan bat euskarara ekartzen den lehen aldia da. “Adiskidetasunaren indarra azaltzen du modu ederrean”, azaldu dute Alberdaniatik.

NOBEDADEAK PAMIELA: ‘Mokotxiki’ ‘Arraroa’ ‘Ximunen baratzea’ ‘Ernesto eta Zelestina. Kale musikariak’ ‘Ernesto eta Zelestina. Simeon galdu da’ ‘Nik papaita, zuk papaita’ ‘Ipuinak nahasten!’ ‘Alex eta sagu mekanikoa’ ‘Hontz kumeak’ ‘Hiru txerrikumeak’ ‘Ez da kaka bat’ ‘Gehiago garenean’

IBAIZABAL: ZALDUNGAIA bilduma ‘Orinak, marrak eta sigi-saga’ ‘Boroka gazteluan’ ‘Erreskatera’

HANDIA NAIZ bilduma ‘Ondo lo egin’ ‘Gero arte!’ BIKOTE BITXIAK bilduma ‘Ezberdinak, baina berdinak’ ‘Antzekoak gara’ BILA NAZAZU bilduma ‘Elurretan’ ‘Oihanean’ ‘Itsasoan’ ‘Basoan’ AURKITU bilduma ‘Maletan zer ote?’ ‘Musuen etxea’

ADA GOTH bilduma ‘Ada Goth eta sinfonia beldurgarria’ MATXINSALTO bilduma ‘Haizeak hitz, hitzak haize’ ‘Gaua anderea’ GAZTETXO! bilduma ‘J. Smithen altxorra’ ARTE IKERTZAILEAK bilduma ‘Londreseko misterioa’ LAGUNIK ONENEN GOZOTEGIA bilduma ‘Azukrea eta kanela’ ‘Koilarakada bete sekretu’

‘Egun on, kimu txiki’

EKIN bilduma ‘June eta meategiko iheslariak’ ‘Zatoz nirekin Santiago de Compostelara’

TXIRRISTA bilduma ‘Gixela nire laguna da’

‘Baltzolako ipuinak’


Ortzadar // 05

Larunbata, 2017ko abenduaren 2a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

literatura

JASONE OSORO IDAZLEA

“Ahula izatearen indargunea erakutsi nahi dut bilduma honekin”

E E

SKULARRU beltzak (Elkar) bildumaren bigarren alea da Casting-a izeneko liburua. Boxeoaren metafora baliatu du idazle elgoibartarrak kontakizun entretenigarri baten bidez gazteei bizitzaren inguruko hainbat gai plazaratzeko. Zelan jaio zen ‘Eskularru Beltzak’ bildumaren ideia? Elkar argitaletxea jarri zen nirekin harremanetan eta gazteei eskainitako bilduma bat egitea proposatu zidaten. Haiek dira merkatua ezagutzen dutenak eta gazteentzat euskaraz sorturiko liburu falta dagoela sumatu dute. Bilduma batek aukera ematen du hasieratik bilakaera handiagoa izan dezaketen pertsonaiak eta istorioak sortzeko. Zentzu horretan, erronka polita ari da izaten Eskularru beltzak idaztea. Zer mezu zabaldu nahi duzu bilduma honekin? Ezer baino lehen, nire asmoa da irakurleak entretenitzea, liburua irakurtzen hasi eta ondo pasatzea. Azken finean, gazteak ere zaletu nahi

baditugu, beraiek gustura irakurri behar dituzten liburuak idatzi behar dira. Egia da, bestetik, mezu bat ere helarazi nahi diedala bilduma honen bitartez. Batetik, ahula izatearen indargunea erakutsi nahi dut, ez dela ezer gertatzen tarteka ahul sentitzeagatik eta, batez ere, boxeoa erabili dut bizitzaren metafora bezala. Bizitza ring bat da eta etengabe borrokatu behar da, kolpeak jasotzen ditugunean ere bai. Boxeolariek bezala, altxatu eta borrokan jarraitu behar dugu. Neska bat da protagonista, eta klaseko liderra ere bada. Hautaketa horrekin ere mezu bat bidali nahi diezu gaur egungo gazteei? Sei dira protagonistak: Beire, Baba, Lete, Linda, Beyonce eta Kar. Bilduman zehar protagonismo hori txandakatzen joango da, hau da, batzuetan neskak izango dira liderrak, beste batzuetan hasiera batean ahulak diruditenak bihurtuko ditut protagonista… Badago hitz totela den neska bat, badago lodia den bat, badago harrera etxeetan bizi izan den mutila, depresioa duen guraso bat ere agertzen da… Errealitate ezberdinak agertuko ditut, baina guztiak normaltasunaren ikuspegitik landuz. Mundu guztiak izan behar du bere bizitzako protagonista eta hori ere bilatu dut bilduman. Gazteek gero eta liburu gutxiago irakurtzen dutela diote adituek. Zer uste duzu zuk? Neu gaztea nintzenean ere oso gazte gutxik irakurtzen zuen. Gaur egun beharbada beste modu batera irakurtzen dute, pantaila baten bidez, testu laburrak… Uste dut oso garrantzitsua dela askatasuna ematea: irakurri ditzatela eurek irakurri nahi dituzten liburuak, inolako baldintzarik jarri gabe, horren inguruko azterketa edo lanik egin beharrik gabe, hasi duten liburua gustatzen ez bazaie utz dezatela beste bat hartzeko... Literaturan ere, beste arlo askotan bezala, esperimentatu egin behar dute, eta hori askatasunetik egiten da.

LEIRE BILBAO IDAZLEA

“Hizkuntza txikien aldeko alegoria bat da ‘Mokotxiki’”

M M

AITE Mutuberriaren ilustrazioekin batera, Mokotxiki (Pamiela) album ilustratua argitaratuko du idazle ondarroarrak Durangoko Azokarako. “Hizkuntza txikietako hiztunen harrotasuna” aldarrikatu nahi du liburuak. Zelan jaio zen liburu honen ideia? Umeei hizkuntza harrotasuna nola azaldu era sinple batean, ideia hori nerabilen buruan bueltaka. Horretarako, bi animaliaren bidez baliatzea pentsatu nuen. Bata handia eta indartsua, hipopotamoa, eta bestea txikia, txoria. Txikiak, hipopotamoak bezala, orro egin nahi du, uste baitu horrela oihaneko animalia guztiek errespetatu egingo dutela. Zein da zabaldu nahi duzun mezua? Hizkuntza txiki bat hitz egiten duenak bere hizkuntzaz harro egoteko dei bat da ipuin hau. Bakoitzak bere barruko ahotsa aurkitu behar duela, alegia, eta ez zaiola hegan egiteari utzi behar, ezta norbere identitatea ukatu ere. Edonork irakurri ahalko luke, edo bakarrik umeentzakoa da? Testu laburra izanda, eta animalia biren arteko harremanaz ari delarik, itxura batean pentsa daiteke baietz, umeentzako dela soilik, batik bat umeentzat oso identifikagarriak direlako irudiak. Baina hizkuntza txikien aldeko alegoria bat da ipuina, hizkuntzaz ez ezik, dependentzia harremanez eta norbera norbera izateaz mintzo dena. Beraz, gaiak edonorentzat balio lezake.

Liburuan irudiak ere garrantzitsuak dira, ezta? Guztiz. Albumetan irudiak dira kontakizuna aurrera daramatenak. Hitzetan kontatzen denaz haratago doaz eta Maite Mutuberriaren lana izugarri ona dela esango nuke, estilo bat baino gehiago erakutsiz. Bideo bat ere egin du lana laburpen gisa, Vimeo plataforman topatu daitekeena. Elkarlan beraren emaitza izan zen ‘Xomorropoemak eta beste piztia batzuk’ lana, Euskarazko Haur eta Gazte Literatura atalean Euskadi Saria jaso berri duena. Nola hartu zenuen berria? Urte askotako lanaren errekonozimendu gisa hartu dut saria. Hala ere, egia da sariek norbere izena gehiago entzutea dakartela. Galdetu nezakeen, elkarrizketa hau egingo zenidake sariagatik izan ez balitz?

NOBEDADEAK ALBUMAK ‘Barruko lehoia’ ‘Doroteo eta Eliseo bilaketa zoro batean’ ‘Ozeko aztia’ ‘Herensugeen semea’ ALBERDANIA: ‘Txango zoroa’ ‘Jim Botoi eta Lukas tren gidaria txangoan doaz’ ELKAR: TAUPADAK ‘Sara’ ESKULARRU BELTZAK ‘Casting-a’ XAGUXAR ‘Munstro txikiak 2’

‘Limoiondoaren loreak’ ‘Errekak oiloari’ ‘Akatsa lehenengo lerroan’ KUKU ‘Lapatza’ ‘Printzesa eta ergela’ BATELA ‘Pio martzianoa’ KATXIPORRETA ‘Nork agintzen du? Borobilean’ ‘Nork agintzen du kuadrilan?’ BESTE ‘Mila bidaia munduko sukaldeetara’ ‘Tapper bikiak lehendakari’ ‘Behi zoriontsuaren errezeta’ ‘Erran Merrana’ ‘Junglaren hatsa’

TTARTTALO: LIBURU ERRALDOIAK ‘Non bizi da untxia?’ EZETZ ASMATU ‘Etxeak’ ‘Kukumikuka’ PINTTO ‘Pintto eta rocka’ JOLASTEKO LIBURUAK ‘Jolas egiteko nire maletatxoa’ LIBURU HANDIAK ‘Dinosauro handien liburu handia’ ‘Nondik datoz umeak?’ TXALAPARTA: ‘Txokolata’ ‘Sorgina kirris-karras’


06 // Ortzadar

Larunbata, 2017ko abenduaren 2a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

arkitektura

ULA IRURETAGOIENA

PP

ERTSONAIA sonatu baten etxearen ondotik igarotzen garenean, honelako pentsamendu-logika bat datorkigu burura: fatxadaren horma eta leihoei begira, barnean bizi den pertsonaiaren datuak jasoko ditugula. Arkitekturaren kanpoaldeko itxurak barnean gertatzen denari buruzko jakintza emango digula uste dugu. Xehetasun txikiei erreparatuz, eta nobelagile eta detektibe arteko paper hibridoa antzeztuz, istorio mardulak atera nahi izaten ditugu. Inoiz baino ideia sendoagorekin pentsatu ohi dugu, arkitekturaren bizitokia pertsonalitate baten adierazpena dela, akaso bere neurrira egindako etxea izan daitekeelako eta, beraz, pertsonaren desiorik berezienak arkitekturan irudikatuak izango direla. Arkitekturarekiko pizten zaigun interes hori ongi harrapatzen dute turismo-gidek: “X etxe honetan bizi da” edo “Y etxe honetan hil zen” kontakizunak nahikoak dira gure oinak hirietako zenbait txokotara erakartzeko.

Eraikina tenpura erara Juan Mari Arzak sukaldari ospetsuaren jatetxeak fatxadaren itxura aldatu berri du eta zeresan handia eman du arkitekturaz gaindiko eremuetan

FATXADAN ALDAKETAK Azken hilabeteetan jatetxea aldamio atzean egon da, bere aurpegi berria prestatzen. Berriki bere arkitektura lifting publikoa egin du, eta arrain zopa dastatzearekin batera gertatu daitekeen bezala, orotariko gustuak eta iritziak azaldu dira fatxada-arkitekturaren inguruan. Zink materiala arbela jartzeko teknikarekin erabili da, erronbo forma eta tonalidade desberdinak dituzten piezen patchwork bat eginez. Teknika berritzaile honen egileak Manu Lamosa eta Patricia Martinez arkitektoak dira. Beraien lanaren inguruan esan da ea arrainen ezkatak ote diren, eraldaketa oraindik ere xumeegia dela, irudi berria arrotzegia dela eraikin tradizional batentzat. Fatxadaren inguruan sortutako interesa dela eta, gastronomia Donostiako turismo agentziaren ikur bilakatu bada, akaso jatetxeen arkitektura ere turismo produktu egingo dute, nork jakin.

Baina inork hara gidatu gabe ere, nor ez da igaro Arzak jatetxearen eraikinetik gertu, zein itxura duen kuxkuxean ibiltzera. Eta seguruena, askoren pentsamendua izango zen, Michelin izarrez jositako jatetxearen arkitektura zeinen duina den. Stararchitect zigilupean gauzatu diren eraikinen ikusgarritasunetik oso urruti baitago.

Fatxadaren berrikuntzak bi eginkizun bete nahi izan ditu: irudi berri bat sortzea eta barneko espazioen energia aurrezpena

Donostiako irudi idilikoa ahaztu eta Pasaiako portu-bizitza hasten den eremuan kokaturik dago, errepide azkar eta maldatsu baten albo batean. Espaloi estua du, erreberentzia gehiegirako leku ematen ez duen aurre-espazioa. Jatetxerako sarrera zuzenean espaloitik egiten da; publikotasunetik barnealderako bidea agerian ematen da, high classari gustatu ohi zaion ezkutaleku edo tindatuen morborik gabe. Ez dago argi koloretsurik, ez grafika handirik, ez eta detaile modernorik ere, jatetxearen izena deigarri egiten dutenik. Eraikina osorik sukaldariaren lantokia da, baina ez du eraikin gehigarririk, “eraikina txiki gelditu da” kontatuko lukeena, arrakasta ibilbidearen adierazgarri. Eraikina familiarena da, lekuari lotura han-

dia ematen diona. Denboran zehar aldaketa arkitektonikoak eragin zaizkio, baina barnealdeko esperientzia egokitzeko izan dira. Orain arte, kanpoaldeko aldaketak eskasak eta txikiak izan dira.

Arzak-en fatxadaren eraberritzean zink materiala arbela jartzeko teknikarekin erabili da, erronbo forma eta tonalitate desberdineko piezen ‘patchwork’ bat eginez. U. IRURETAGOIENA

Jatetxe ospetsuaren fatxadaren berrikuntzak hainbat eginkizun bete nahi izan ditu. Irudi berri bat sortzearena, bata, eta barneko espazioen energia aurrezpena, bestea. Eraikinari gaineratzen zaion geruzak tenperatura egokia mantentzeko estaldura izan nahi du, tenpura on batek barazkiekin lortzen duen efektuaren antzera. HIRI PAISAIA MOLDATUZ Operazio arkitektoniko berdina gure hirietako eraikin ez hain esanguratsuen epidermisean gertatu dela ohartuko zineten. Jasangarritasun irizpideek eraikinen jokaera klimatikoa egokitzera behartzen dute eta betekizun honen harira, gure hiri paisaia aldatzen ari da apurka-apurka. Urte gutxitan, adreiluzko edo enfoskatu zuri arrunteko fatxadak aluminiozko aplakatuarekin ordezkatuko dira. Eraikinen itxura aldaketa horrek kaleen pertzepzioa eta goxotasuna erabat eraldatzen du, argiaren sarrerak material batean edo bestean nola eragiten duen zeharo desberdina baita. Fatxaden material aldaketak sortzen dituen ondorioen inguruko gogoeta kritikoa eskasa da gure artean, jasangarritasun rankingean eskailerak igotzeko nahiak itsututa. Akaso pertsonaia ospetsuen etxeak arkitektura-prototipo bilakatu beharko genituzke, hausnarketa-esparrua publikoaren interesera bideratzeko.


Ortzadar // 07

Larunbata, 2017ko abenduaren 2a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

antzerkia

Zapore garratzeko umorea Boterearen inguruko hausnarketa da Galder Perezek zuzendutako ‘Morbus operandi’ antzezlana. Abenduaren 15ean taularatuko da hurrena, Lesakan DABI PIEDRA

K K

AZETARIA da Galder Perez eta kazetaritzaren munduko gorabeherak dira, hain zuzen, aurkeztu berri duen antzezlanaren ardatza. Hala ere, bere eguneroko jardunean ezagutu duen kazetaritzatik aldentzen da oholtza gainera dakarren hau, muturrera eramandako egoerak baitira, parodia kutsukoak, autorearen arabera. Azken batean, kritika politikoa ezkutatzen duen komedia da Morbus operandi eta, zenbaitetan, kritikak ezkutatzen du umorea. Izan ere, umore beltza eta iluna aukeratu du Perezek kontakizun honetako gertakariak azaltzeko.

hurren. Garmendiari egindako elkarrizketa batean, azken urteetan Euskal Herrian izandako iruzurrik handiena aurkitu du Fernandezek, baina, boterearen mekanismoei aurre egin ezinda, isilean gorde beharko du dena. Urte batzuk geroago, pertsonaien bideek topo egingo dute berriro. Orain, Garmendia Turismo sailburu da eta Fernandez, haren prentsa arduradun. Sailburu berriak aurkezteko Jaurlaritzak antolatu duen koktelean dena azaleratzeko plana egina du kazetariak, mendeku gisa. Zeregin hori uste baino zailagoa eta korapilatsuagoa gertatuko zaio, ordea. Pertsonarik ahulenak zanpatzeko batere erreparorik ez duen sistemaren kritika da Morbus operandi, baita horren atzean dauden egiturak agerian uzteko ahalegina ere.

Pertsonarik ahulenak zanpatzeko batere erreparorik ez duen sistemaren kritika da ‘Morbus Operandi’ antzezlana

Genero beltzaren ezaugarri asko ditu Morbus operandi obrak: Ezkutuko planak, mendekua, azpijokoak, boterearen gehiegikeriak... Perezek azaldu duenez, “boterearen inguruko hausnarketa” bat da: “Boterea duenak egoeraren kontrola duela azaltzen dut, menperatua beti izango da menperatua, eta menperatzailea beti egongo da goian, oso zaila da horri buelta ematea”.

Ane Zabala eta Aiora Sedano aktoreek gorpuzten dituzte antzezlaneko bi protagonistak. Karmele Fernandez kazetaria eta Arantzazu Garmendia enpresaria dira, hurrenez

JATORRIA, DUELA HIRU URTE Orain dela ia hiru urte taularatutako Off the record antzezlan laburrean du abiapuntua istorio berri honek. Orduko hartan agertu ziren lehenengo aldiz Karmele Fernandezen eta Arantzazu Garmendiaren pertsonaiak. Hogei minutu inguruko antzezlan hark harrera beroa izan zuen eta, hortaz, oraingoan istorio luzeagoa ondu du Perezek, ordubete ingu-

Ane Zabala eta Aiora Sedano aktoreek gorpuzten dituzte antzezlaneko bi protagonistak. NINO MONERO rukoa. “Pieza laburra izan arren, une kritiko batean amaitzen zen Off the record, pertsonaia biek elkar ezagutzen zuten unean, beraz, bazen abiapuntu moduko bat”, dio Perezek. Off the record obraren “lehenengo akto edo agerralditzat” jo daitekeela uste du, eta Morbus operandi-n ikus daitezkeela bigarrena eta hirugarrena. Lehendik sortuta egon diren pertsonaiak izan arren, “buelta asko” eman dizkio Perezek Morbus operandi-ren gorabeherak sortzeko, bi aktoreak ondoan dituela. Izan ere, Zabalak eta Sedanok lagundu diote gidoia idazten, Off the record-en ere bi protagonisten papera antzeztu baitzuten. “Beraiek inork baino hobeto ezagutzen dituzte pertsonaiak”.

BIRIBILAREN SINBOLOA Bitxikeria bat ere badu Morbus operandi obrak, ohiko beste antzezlan batzuekin alderatuta: Ikusleak biribilean kokatzen dira, oholtzaren inguru guztian. Aktoreak ere, aurrera begira egon beharrean, zirkuluan mugitzen dira.

Ukitu absurdoa du antzezlanak, baina gai sakonak jorratzen ditu, gogoeta eragiteko asmoz. Umorea kritika egiteko tresna aproposa dela uste du Perezek. “Ikusleak barrearekin biguntzen dituzu eta, orduan, erlaxatuta daudenean, plater potoloa ematen diezu, oso eraginkorra da”.

Perezen esanetan, horrek “gertutasuna” ematen dio obrari. Gainera, esanahi sinbolikoa ere badu: “Zirkuluaren edo biribilaren sinbologia oso egokia da istorio honetarako, hasierako puntua eta bukaerakoa leku berean baititu zirkuluak. Boterearekin gauza bera gertatzen da, menperatuak gora egiteko ahaleginak eginda ere, berriz erortzen da, beti amaitzen du behean”.

Dena dela, algara handien ordez, umore beltza, garratza aurkituko dute ikusleek Morbus operandi obran. Beran (Nafarroa) egindako estreinaldia du gogoan Perezek: “Harrera ona izan zuen arren, harridura ere sortu zuen, beharbada ikusleek komedia bat espero zutelako, baina atzean baditu drama eta tragedia ere”. Lesakan izango dute hurrengo emanaldia, abenduaren 15ean.


08 // Ortzadar

Larunbata, 2017ko abenduaren 2a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA

Begirada

Bego Iñaki Mendizabal Elexpe Elordi Sitio, año

Ikus: www.elexpephotoart.com Ikus: ‘Box’ argazki liburua

Datorren Datorren astean... astean... Unai Maider Endemaño Jimenez

Ortzadar 021217  
Ortzadar 021217  
Advertisement