Issuu on Google+

Larunbata, 2011ko uztailaren 30a

KULTURA ETA AISIA

Ortzadar \\ 01

Anjel Lertxundi Aiko taldea Erromeriak alaitzeko doinu berriak asmatuz

Espainiako Saiakera Saria lortu ostean ere, hitzekin jolas eta solas egiteari darraio [4-5. orrialdeak]

[6. orrialdea]

223. zenbakia


KULTURA ETA AISIA

02 // Ortzadar

Larunbata, 2011ko uztailaren 30a

L I T E R AT U R A > S A I A K E R A

gorkaaulestia “Euskal literaturaren inguruko aurreiritziak hautsi nahi izan ditut idatzi dudan azken liburu honekin” ‘Escritores euskéricos contemporáneos’ liburua kaleratu berri du Gorka Aulestia euskaltzainak. Bertan, XX. mendeko euskal literatura aztertzen du, goi mailako 23 idazle garaikideren lanei erreparatuta. Besteak beste, Jean Etxepare, Xabier Lete, Bernardo Atxaga edota Antonio Zavalaren lanak ikertu ditu Aulestiak

Liburu hau Durangon aurkeztutako ‘Estigmatizados por la guerra’ lanaren jarraipena da. Bigarren parte bat idazteko beharra ikusi zenuen?

MARTA MORALES

Azken urteetan literatura euskararen babesa izan da, euskararen euskarria. Idazterakoan, lehen helburua euskararen babesa zen. Gaurko ikasle gazteen helburua ez da hori, bidenabar hori ere lortzen bada ere. Egun, literatura literaturagatik erabiltzen dugu.

Zerk bultzatu zaitu ‘Escritores euskéricos contemporáneos’ liburua idaztera? Andres Urrutia euskaltzainburuarena izan zen lehenengo bultzada. Berak nire paper guztiak ateratzeko esan zidan. Ez naiz historia de la literatura egitera joan, nik urteetan jasotako informazioak zabaltzera baizik. Liburuan agertzen diren guztiak badira, baina diren guztiak ez dira agertzen. Beste asko ere badaude.

Zein da liburu honen helburua? Hogeita hiru idazle ospetsu omendu nahi nituen. Aurtengo Korrikak Euskaltzaindia omendu du, sortu zenetik 90 urte bete direlako. Eta nik ere omenalditxoa egin nahi nien bai Euskaltzaindiari, baita idazle hauei ere. Bestalde, aurreiritziak hautsi nahi izan ditut, lau haizetara zabalduz euskaldunok badugula geure literatura, alegia, euskaraz idatzitako literatura. Hemen, Miguel de Unamunok esaten zuen euskarak ez zuela etorkizunik, kontzeptu abstrakturako ez zuelako balio. Nik orduko aurreiritzi horiek hautsi nahi izan ditut.

Informazio ugari jaso duzu liburuan. Nondik atera duzu?

Nik ez nuke jarraipena denik esango. Gaiak desberdinak dira. Hasteko, lehenengo liburuan batzuk ez ziren idazleak, eta beste batzuk ez zekiten euskaraz. Liburu honetan, berriz, guztiak dira euskal idazleak, goi mailakoak.

Azken liburu honetan euskal literaturaren eboluzioa aztertzen duzu. Zer paper jokatu du euskal literaturak gure historian?

Komunikabideetan argitaratutako kritika ezberdinak ere gehitu dituzu. Zein izan da kritikaren papera euskal literaturan? Historian zehar erdipurdiko zirika ugari izan dugu euskal literaturan. Koldo Mitxelena bezalako kritikari zorrotz, sakon eta jakitunak behar ditugu. Objektibotasunaren hutsunea nabaria da. Egun, interes extraliterario asko aurkitzen dira liburu merkatuetan. Dirua toki guztietan dabil. Eta adiskidekeria, zoritxarrez. Hortaz, orain arte, oro har esanda, genero gisan euskal kritika ez da hoberena izan.

“Koldo Mitxelena bezalako kritikari jakitunak behar ditugu. Nabaria da objektibotasunaren hutsunea”

Aipatutako autore guztien artean, zein nabarmenduko zenuke eta zergatik? Konparatzea ez zait gustatzen. Zaila da aukeratzea, eta bat baino gehiago aipatuko nituzke. Xabier Lizardiren poesia goi mailakoa da. Jon Etxeparek prosa aristokratikoa zuen. Lauaxeta eta Jon Mirande modernitatean ere goi mailakoak ziren. Gabriel Arestiren eta Xabier Leteren poesia soziala... Eta ezin ditu-

“Orain, esparru guztietan haize freskoa ari da sartzen. Jaioko dira berriak. Eta jaiotzen ari dira”

Nire eskoletako paper zaharrak erabili ditut, ikasleekin izan nituen harremanak... Banituen 40-45 lan labur. Aldizkariak ere erabili ditut; Sancho el Sabio aldizkarian edota Lapurdum Baionako aldizkarian argitaratutako hainbat informazio, besteak beste.

Gorka Aulestiak Bilboko Azokan aurkeztu zuen bere azken lana. ARGAZKIA: JOSÉ MARI MARTÍNEZ gu ahaztu Juan Maria Lekuona eta Bitoriano Gandiaga, eta haien poesia humanista eta erlijiosoa.

Zein da ezberdintasunik nabarmenena aurreko eta gaur egungo euskal literaturgileen artean? Lehen literaturatik kanpo zerbaiten bila joaten ziren eta orain literatura per se, literaturaren edertasuna azaltzera goaz. Egun, gramatikarik hoberenean baliteke

literatur balio izpirik ere ez aurkitzea. Eta baliteke ere gramatika aldetik kaskarra den idazle batek, gramatikaren legeak hautsi arren, literatura ederra egitea.

Zelan ikusten duzu euskal literaturaren etorkizuna? Oso ondo ikusten dut nik, itxaropentsua naiz horretan. Emakumeak ere agertzen dira, gero eta gehiago: Itxaro Borda, Laura Min-

tegi, Tere Irastorza... Gizonezkoen artean Harkaitz Cano aipatuko nuke. Haur literaturan Patxi Zubizarreta. Aspalditik ikusten dut euskara gorantza doala. Urte txarrak eta gizaldi txarrak eta gogorrak jasan ditugu Euskal Herrian, baina, orain, esparru guztietan haize freskoa sartzen ari da. Jaioko dira berriak. Eta jaiotzen ari dira.


KULTURA ETA AISIA

Larunbata, 2011ko uztailaren 30a

Ortzadar \\ 03

Iritzia

Samurtasuna, gizatxarren koartada?

XABIER MENDIGUREN ELIZEGI

E

GIAZKO PRIMIZIA bat dastatu dut egunotan: Xabier Letek 1999an Errenterian, Kilometroak zela-eta eman zuen kontzertua, bere azken kantaldia izango zena, udazken honetan aterako da plazara CD bikoitz modura, inoiz grabatu gabeko dozena erdi kanta barne dituela, eta kanten sarreretako hitzalditxoak ere bai. Leteren grabazio hori entzunez etorri zait ideia burura, baina ez noa Oiartzungo kantariari buruz hitz egitera, abiapuntu modura ez bada. Letek Jacques Brel-en sei kanta eskaintzen ditu kantaldiaren bigarren partean, etorkizunean egiteko asmoa zuen disko monografikoaren aurrekari moduan; eta sei horien artean izarra, belgikarraren kanta ezagunena, Ne me quitte pas, Ez nazazu utzi. Kanta horren garrantzia sekulakoa dela iruditzen zait, artearen maila gainditu eta Mendebaldeko gizon-emakumeen harremanak bal-

 Gizonezkooi beti leporatu izan zaigu geure samurtasuna zikiratu dugula Brel-ek erakusten du gizonok ere izan gaitezkeela xamurrak

dintzatzerainokoa. Kanta noizbait entzun duenak ulertuko du zer esan nahi dudan; are hobeto, sarean dauden kanta horren interpretazioetakoren bat ikusten duenak; izan ere, gizona malko batean ageri da, negar eta negar, intziri eta erreguka bere maiteari: ez nazazu utzi, ez nazazu utzi... 1950eko hamarkadan gaude. Mundu zahar bat ari da amaitzen eta berri bat sortzen, eta aldaketok, bizimoduan bezainbat ari dira gertatzen balioetan, jarreretan, sentimenduetan. Eta artea da horren aitzindari: batetik, aldaketaren jasotzaile bihurtu zelako; bestetik, berrikuntzen zabaltzaile eta bozgorailu. Zineman oso nabarmena da hori, eta are gehiago musikan. Ez nadin adarretan galdu: Ne me quitte pas dugu gaia. Zertan datza honen berritasuna? Lehenago ere izango ziren jarrera hori hartu zuten gizonezkoak, noski, eta literaturan aurretik jasota egongo zen halakoen berri; hala ere, esango nuke Brel-en kanta hori dela lehenengoa ez bada lehenengoetakoa modu masibo batean zabaltzen gizaseme bat horrela jokatzen: emakumearen aurrean negarti eta malko-jario, mesedez eta arren erregutuz ez dezala utzi, era guztietako promesak eginez, emakumearen bihotza samurtu eta beratuko delakoan. Aldaketa hori, printzipioz, ontzat jo behar genuke, eta hala hartu dugula frogatuko lukete kantaren zabalkundeak eta arrakastak. Hau da,

Erakusleihoa

Salduenak Fikzioa

Ez Fikzioa

1. Etxeko hautsa

1. Haserretu zaitezte!

Anjel Lertxundi. Alberdania.

Stephane Hessel. Denonartean.

2. Zer barkaturik ez Alberto Ladrón Arana. Elkar.

2. Lazkaoko Beneditarren dokumentazio-gunea

3. Tangerko ametsak

Joan Mari Torrealdai. Beneditarren Fundazioa.

Jon Arretxe. Erein

4. Igelak benetan hiltzen dira Iñaki Irasizabal. Elkar.

5. Azken tranbiaren itzala Fannyren aldaketa

Euslandia

gizonezkoak beti izan du boterea eta larderia, eta gupidarik ez aginte-makila horrekin parekoa egurtzeko ere, behar izanez gero. Emakumeari erregutzeraino iritsi bada, seinale emakume horrek eskuratu duela ordurako alde egiteko edo gizona bere ondotik botatzeko ahala. Horrekin batera, beste alde positibo bat: gizonezkooi beti leporatu izan zaigu geure samurtasuna zikiratu egin dugula, geure alderdi afektiboa irendu eta blokeatu, eta gabezia hori denon kalterako dela; horren aldean, Brel-ek erakusten du gizonok ere izan gaitezkeela samurrak eta goxoak, geure sentimenduak inhibiziorik gabe azaltzeko gauza, lotsatzen gaituztenak barne: bakardadearen beldurra, babesaren beharra. Hala ere, makur pentsatzen jarrita, hau guztia matxismoaren azken martingala dela esan liteke. Alegia: garai batean gizonezkoak bere alde zituen indar fisikoa, baliabide ekonomikoak, tradizioaren eta ideologiaren babesa... Emakumeari, historikoki, bihozberatzearen tresna geratzen zitzaion. Gaur egun gauzak asko aldatu dira, egia da, baina gizonak segitzen du izaten indartsuago, dirudunago, eta bere aldekoak ditu hainbat sare eta harreman. Bada, horrez gainera, emakumeak bere bizimodua egin nahi duenean, gizonak xantaia emozionalaren arma ere eskura baldin badu, ez dakit ba, nor izango den samurtasun honen onuradun.

Hau gizon bat bada

Fannyk bere itxura aldatu eta zaldiz ibiltzen ikasi nahi du

Graduondo ikastaro batean bizitakoaren emaitza

Maisuki idatzitako testimonio gordina

Erregaliztarrak guztiz harrituko dira Fanny bere itxura aldatu nahi duela adierazten dienean. Izan ere, mutiko itxura omen duelako ziria sartzen diotela eta, neka-neka eginda dago neskatoa. Eta berdin harrituko dira talentu lehiaketa batean finalista geratu nahi duenean, bere ametsa betetzeko, hain zuzen: zaldiz ibiltzen ikastea. Patricia Schöderrek idatzi du istorio hau eta 10 urtetik aurrera dituzten umeei zuzenduta dago. Aitor Aranak euskaratu du eta Tina Schulte artistaren marrazkiek hornituta dator.

Mondragon Unibertsitateak antolatzen duen Euskal Kulturgintzaren Transmisioa Graduondokoaren emaria da liburu hau. Miriam Luki kazetariak berton bizi izandako prozesuari esker, barne gogoeta ezin ederragoa harilkatzea lortu du. Pentsamenduak, askotariko ikuspuntuak, iritziak eta ikasturte bateko joan-etorriak jostunaren ofizioarekin mamituak eta josiak. Ohialgintzaren jardunari begirik kendu gabe, gogoeta liburua eraikitzen du. Kronikatik haratago doan ariketa oso pertsonal bat da. Kokapen baten errelato bat.

Deuseztatze esparruek ez dute liburu ederragorik inon. Literatur alderdia du eder ‘Hau gizon bat bada’ liburuak, lekukotza alderdia ez ezik. Zaila da noski edertasunaz hitz egitea gizakiaren gauzaki bihurtze prozesuaren kronika lazgarriaz ari bagara, inoiz izan den krimenik handienaz ari bagara, baina Primo Levik lortu zuen bere lekukotza emateaz gain edo emanda ere literatur maisulan bat ontzea. Mikel Irurtiak euskaratu du mundu osoko milioika irakurle hunkitu dituen narrazio hau.

Egilea: Patricia Schöder Generoa: Haur literatura Argitaletxea: Ibaizabal

Egilea: Miriam Luki Generoa: Saiakera Argitaletxea: Huezi-Lanku

Egilea: Primo Levi Generoa: Oroitzapenak Argitaletxea: Alberdania

Jose Inazio Basterretxea. Elkar.

6. Zamaontzia Iñigo Aranbarri. Susa.

3. Biodiskografiak Iban Zaldua. Erein.

4. Barazki mokadu goxoak Kaxkazuri jatetxea. Ttarttalo.

5. Surf Aitor Zuberogoitia. Alberdania.

LIBURU DENDAK: Elkar, Casa del Libro (Bilbo), Auzolan (Iruñea).

Zaldi Eroa


KULTURA ETA AISIA

04 // Ortzadar

Larunbata, 2011ko uztailaren 30a

L I T E R AT U R A > E L K A R R I Z K E TA

anjellertxundi “Optimismo gehiegiz begiratzen diogu etorkizunari”

Azken nobela idatzi ostean “askatuta” sentitu omen da idazlea. ARGAZKIA: RUBEN PLAZA

Espainiako Saiakera saria lortu berri du ‘Eskarmentuaren paperak’ lanagatik. Lleidan jaso du eta handik osteratxoa egiteko aprobetxatu du idazleak. Bere azken lana, ‘Etxeko hautsa’, salduenen zerrendan dago. Pozteko arrazoirik, hortaz, badu. Berak, ordea, idazteari ekiten dio egunero, hitzekin jolas eta solas aritzen da gaur eta bihar ere bai ANE AGIRRE

Zenbat dago Anjeletik ‘Etxeko hautsa’n? Nire belaunaldiko gehienak bezala, giro hura bizitakoa naiz neu ere, eta niretik badago, jakina, bai kaleko giroari dagokionez eta baita etxeko giroari dagokionez ere. Eta niretik badago, batez ere, kontzientziaren bilakabidean. Peripezietan oso gutxi dago niretik,

hausnarrean –kontzientziaren abenturan– asko. Oso agudo konturatu nintzen bide hark hondamendi asko eta onura gutxi ekarriko zigula, eta laster, Franco hil aurretik, hasi nintzen urrutiratzen indarkeriaren girotik.

Liburua irakurtzerakoan zalantza bat gelditu zait: barruan zeneraman zerbait askatu duzu, hustu duzu? Gorka bere ibilbidearen aitortza egiten ari zaio aitari, inoiz esan ez dizkionak kontatzen. Baina kontakizuna ez da gertakarien arrosario hutsa, pertsonaiaren kontzientzia da nobelaren muina. Zentzu horretan esan dezaket nire kontzientziaren isla ere badagoela liburuan, eta, egia osoa esateko, nobela amaitu nuenean hustuta gelditu nintzen, bai, baina arrazoi batengatik: indarkeriari buruzko nire ikuspegia hain gordin erakusteak beldur pixka bat eragiten bazidan ere, aldi berean askatuta sentitzen nintzen.

Beldur pixka bat diozu, zergatik? Idazle batek ez ditu kalkulatzen liburuaren jaiotzako eguna eta giroa. Nahikoa lan ematen dio liburua idazte hutsak, eta, gainera, hala behar du. Oso garai itxaropentsu batean kaleratu da liburua, eta, jorratzen duen gaiagatik, balirudike korrontearen kontra doala. Hortik, beldurra edo, hobeto esateko, deserosotasuna. Baina liburu baten denborak eta denbora sozialak ez daukate zertan bat etorri. Hobe, gainera, bat ez etortzea. Novalisek zioen horma baten arrakalak seinalatzea dela literaturaren egiteko nagusia. Optimismo handiz begiratzen diogu etorkizunari. Gehiegiz, nire irudiko. Liburuak, ordea, atzera, gure iragan hurbilera begiratzen du. Eta sentitzen dut, bai-

na panorama ez da oso atsegina. Egoera ez atseginak haizeratzetik dator nire deserosotasuna. Tiraderan gorde nezakeen, baina, deserosotasunak deserosotasun, konbentzituta nago hauxe dela nire nobelaren momentua, momenturik egokienean atera dela plazara.

“Konbentzituta nago nire nobela momenturik egokienean atera dela plazara”

Istorio edo lerro narratibo bi nagusitzen dira liburuan; batetik, aita-semearen harremana, eta, bestetik, 70eko hamarkadan izandako jazoera politikosozialak... Bietatik zein zen kontatu nahi zenuena, eta bietakoren batek ihes egin al dizu, gailendu zaizu bestearen gainetik? Abiapuntuan –orain hamabost bat urte hartu nituen apuntetxoetan– 70eko hamarkadaren auzia dago, baina Gorkak baiezkoa ematen

dionean bi aktibista autoan eramateari, orduko apuntetxo haietan ere Gorkak behin eta berriro galdetzen zuen, “zer pentsatuko luke aitak hemen ikusiko banindu?”. Baina ez nekien nola kontatu aitaren itzal luzearena. Handik urte batzuetara, nire lagun min baten Alzheimer prozesuak eman zidan argia: baten memoria galtzea eta bestearen memoriaariketa uztartu behar nituen. Uztarketa hori ondo egina dagoen, ez dagokit niri juzkatzea.

Istorioak buruan egoten dira sarri, noiz kaleratuko zain. Zuk istorio hau noiztik zenuen buruan? Kontatzeko beharra sentitu duzu, hautsa astintzeko beharra? Lehen esan bezala, hazia orain hamabost bat urtekoa da. Nik nobela ez dut hautsak astintzeko idatzi, horretarako artikuluak egingo nituzke, edo mitinak eman. Nobela baten egitekoa irakurlearen barrenarekin konektatzea da, testuaren eta irakurlearen arteko


KULTURA ETA AISIA

Larunbata, 2011ko uztailaren 30a

Ortzadar \\ 05

‘Andu’ Lertxundik memoriaren haritik ondu ditu bere azken lanak.

Egunero idazten du Lertxundik, diziplina handiz. ARGAZKIA: RUBEN PLAZA fektua’n, eta horretan ere indarkeria zen istorioaren ardatza. Ez dago eleberri bietan memoriaren aldarrikapena, ahanzturaren kontrako ahalegina?

barne-mugimenduek bat egitea. Guztiz indibiduala eta intimoa da enkontru hori, bakarka egiten da. Zer eta nola eragiten dion testu batek irakurleari, nik uste dut irakurle bakoitzaren esperientzia guztiz dela desberdina, testura heltzeko gutariko bakoitzaren modua, egoera, jarrera eta prestakuntza ere guztiz direlako desberdinak.

Hamabost urteko abentura izan da, beraz, ‘Etxeko hautsa’. Hamabost urtetan asko aldatzen da bat; bere munduaren ikuskera, esperientzia bildumak bideratzen zaitu,… bilakaera nabarmena izaten du norberak. Idazte-prozesuan aldaketa handirik egin al duzu? Kontua da orain hamabost urtekoak apunte hotsak zirela, eskemak eta eszena batzuen zertzeladak. Nagusiena orduko hartan zegoen, Gorkaren aitarenganako obsesioa, edo, beste modu batera esanda, aitaren itzal luzea Gorkaren ibilbidean. Beraz, orain

pare bat urte berriz ekin nionean, ia berritik hasi banintz bezalakoa izan zen. Orain hamabost urte gaur bezalatsu pentsatzen nuen gure auziaz, baina ez nuen idazten orain bezala. Uste dut aldea hor dagoela: idazkuntzaren bilakabideari dagokio aldaketarik handiena. Nire idazle eskarmentuari, beste modu batera esateko.

Zure idatzietako bat, zure zutabeetako bat honela hasi duzu: ‘Ahanzturak ez darama inora: memoria galduta, ez da biderik bilatzen historiaren labirintoan. Ahanztura eta heriotza ez dira gauza bera, baina bai ahaideak’... Gorkak kontatzen duen istorioa ez da ahanzturari aurre egiteko modu bat, aitari kontatu bai, baina bide batez bere buruari ere kontatzeko ahalegin bat ez dago hor? Memoriak bere mekanismoak ditu, gogoratzen duena gogoratzen du. Horrek ez du, ordea, hori besterik esan nahi: nik protagoniza-

tutako hainbat gertakari ahanzturaren zangan gelditu direla. Baina auzoak –demagun nik asmoz eta jakitez nahiz oharkabean kaltetu nuen auzo batek– memorian gorde dezake nik gogoratzen ez dudana, ezabatu egin dudana. Sufritzen duenak memorian gordetzen ditu sufrimenduaren motiboak. Sufrimendua eragiten duenak, aldiz, ezabatu egin nahi izaten ditu motiboak eta zirkunstantziak. Edo motibook sublimatu –aberriak, adibidez, pisu handia du indarkeriaren sublimazioan–, baina bestearen sufrimendua ez ikusi nahiak eragindako ihesbide bat da, ispiluaren beldurrak eragindako ezkutaketa bat.

Ba bai. “Zatoz memoria argitzera”, eskatzen dio Markesaren alaba bertsoetako narratzaileak zeruak eta lurrak egin zituenari. Kontatzera doana sufrimenduzko istorio bat da, eta memorian argi egin nahi luke, egia eta gezurra bereizi, benetan gertatu zena ahal duen zuzenen eraiki. Jokabide bera dute Zorion perfektua nobelako neska izen gabeak eta Etxeko hautsa nobelako Gorkak. Sufrimenduak bere egia du, eta beren egia horretatik abiatzen dira bi-biak.

“Konbentzituta barrenago nire nobela Irakurlearen narekin konektatzea da eleberriaren momenturik zeregina, zuk esan egokienean diguzunez. Zuk atera dela zelan jasotzen duzu konexio hori, irakurlea plazara” den ezezagun horri noiz

Memoria ere garrantzitsua zen zure beste eleberrian, ‘Zorion Per-

jartzen diozu aurpegia? Idazten ari zarelarik, askotan ez duzu irakurle jakinik zure gogoan. Baina beste batzuetan bai. Azken nobela idazten ari nintzenean, memoria-galtze azkar bat sufritzen ari den nire lagun mina nuen gogoan. Bera oso irakurlea izan da beti, eta nobelarekin ari nintzelarik, banekien ez zuela emaitza irakurri ahal izango. Baina huraxe

neukan buruan, nola erreakzionatuko zuen imajinatzen nuen, zer iritziko zion pasarte bati edo beste bati… Nobela kalean da. Laguna, tamalez, ez da jada ez nobela batek ez paper-mutur batek dioena ulertzeko gai.

‘Etxeko hautsa’ ‘Eskarmentuaren paperak’ liburuaren ondorio da? Agian, ez nuke jakingo esaten. Inork seinalatu dit saio hark narrazio asko duen bezala, narrazio honek asko duela saiotik. Eta uste dut egia dela. Baina hau haren ondorio den, ez dakit.

‘Eskarmentuaren paperak’ lanagatik eman zizuten Espainiako saria saiakera arloan, duela gutxi jaso berri dituzu sari horri dagozkionak Catalunyan. Sariek zer ekarpen egiten diote idazle bati? Askotarikoa izan liteke –bai onuraren aldetik, baita kalteen aldetik ere– sarien ekarpena. Ezagutarazi egiten zaituzte eta segitzeko kemena ematen dute, baina baita despistatu ere. Eskarmentuaren paperak liburuari dagokionez, oso apal ari zen bizitzen bere mundualdia, ez zizkioten bizpahiru iruzkin baino egin euskal hedabideetan, harik eta Espainiako Saria jaso zuen arte. Indarberritu egin zen, bestela hurbilduko ez zitzaizkion lagun berriak egin ditu, jendeak kasu egiten dio adeitasun handiz, eta uste dut nire liburu hori oso pozik dagoela sariarekin.


KULTURA ETA AISIA

06 // Ortzadar

Larunbata, 2011ko uztailaren 30a

MUSIKA > ERROMERIA

DOINU ERABERRITUAK ERROMERIAK PIZTEKO ASMOZ ‘Bikaña’ izenburupean plazaratu du Aiko taldeak bere azken lana; diskoak dultzainaren dantzarako doinu berriak eskaintzen ditu MARTA MORALES

E

USKAL musika herrikoiaren ohiko doinuak dira gaita edo dultzainarenak, edozein herriko jaietan topa ditzakegunak. Hala ere, aspaldian ez ziren pieza berriak idazten. Hutsune hori bete nahian Bikaña dantza bilduma kaleratu du Aiko taldeak. Guztira, 20 konposiziok osatzen dute diskoa, eta bertan dultzaina eta danborra dantzarako erritmo ezagunekin uztartzen dira: habanera, mazurka, jauziak, boleroak, polka, tangoa, zortzikoak, eta baita ingurutxo bat ere. Sabin Bikandik idatzi ditu soinuak. Jon Gamindek eta Martin Ariztimuñok dultzaina jo dute eta Asier Garciak danborra. “Gaita eta danborraren hotsak dantzara garamatza. Ezinezkoa da musika hori entzun eta eserita jarraitzea. Horregatik grabatu genuen Kobreik!, gure azken aurreko lana, metalezko gaitarekin ondutako lan monografikoa, eta horrexegatik grabatu dugu Bikaña. Horren jarraipena izan da, neurri batean”, azaltzen du Bikandik. Antzinako estiloa mantentzen saiatu dira Aiko-koak eta hori lortzeko berrikuntzak erantsi dizkiote bildumari. Batetik, bigarren dultzainak ez dio lehenengoari jarraitzen. “Beste paper bat eman diogu, ezberdina, aberatsagoa”, zehaztu du musikariak. Bestetik, grabaketa mota naturalagoa izan du Aiko taldearen zazpigarren lanak: “Gaita guk entzuten dugun moduan kaleratzen ahalegindu gara, hau da, tratamendu handirik gabe, oso era gordinean. Eta horren guztiaren emaitzarekin oso pozik gaude”. Grabatutako dantzen artean, jauzi bat ere sartu dute, Kuxkurio izenburukoa. “Berezia izan da, eta Hegi

dantza-jauzi ezagunaren egitura koreografiko bera dauka gureak”, agertzen du Bikandik. Aiko taldea musikariz eta dantza maisuz osatuta dago, eta euskal musikaren ondare tradizionala zabaltzea da bere helburu nagusia. Hortaz, erraz ulertzen da kaleratutako bilduma berri honen bidez antzinako erromerien giroa ere berreskuratu nahi izatea. Horretarako, bikote dantza ugari sartu dute lan berri honetan. Adibidez, Ingurutxoan. “Bikote dantzak harremana, konpromisoa eskatzen du, dantzara ateratzeko eskatu behar baita. Taldean egiten dugu dantzan orduan, baina benetako taldean. Egun, konpromisorik ez izateko joera dago gure gizartean, eta, askotan, dantzan taldean egin arren, banaka egiten dugu. Guk harremanetarako gune bat sortu nahi dugu, dantzaz gozatzeko, euskaldunak, dantzazaleak batu eta elkarrekin ondo pasatzeko”.

Euskal musikaren ondare tradizionala zabaltzeko helburua du Aiko taldeak. ARGAZKIA: ORTZADAR

“Guk harremanetarako gune bat sortu nahi dugu, dantzaz gozatzeko eta ondo pasatzeko”

ZAHARRAK BERRI Bilduma hau ahalik eta gehien zabaltzeko 20 konposizioen partiturak Aiko taldearen web orrian daude eskuragarri (http://www.aikotaldea.com), baita Patxi Laborda dantza maisuak diskoaren azken zortzi doinuentzako sortutako koreografiak ere. “Hoberena plazan ikastea da, baina batzuek ezin dute etorri, eta horiek bideoen bidez ikasteko aukera badaukate”, dio Bikandik. Nolanahi ere, interesa duenak datorren ikasturterako Aikok antolatzen dituen tailer eta ikastaro ezberdinetan parte hartzeko parada izango du: “Figurak apurtxo bat aldatzen ditugu. Gure zaharrek diote azkeneko kalejiran bikoteka ere ateratzen zirela, eta guk ere horrela egin nahi izan dugu. Azken finean, zahar berri batzuk!”.

Antzinako erromerien giroa berreskuratu nahi du taldeak. ARG.: ORTZADAR

Helduen esfortzua, etorkizuneko bermea Sabin Bikandik bizitza osoa darama euskal musika eta dantzetan murgilduta eta, aurrera begira, itxura ona hartzen dio euskal dantzen etorkizunari. Hala ere, onartzen du hainbat bide dagoela jorratzeke. Bere ustez, horien artean agian garrantzitsuena helduen heziketa litzateke, hau da, beraiei dantza erakustea. “Helduak motibatu behar ditugu, helduek dantza egiten ez badute hurrengo belaunaldiek ere ez dutelako dantzatuko. Euskararekin gertatzen den gauza bera”, ohartarazten du. “Dantza egiteko, bizitzeko formulak proposatzen jarraituko dugu. Dantza ‘aereo’ eta akademiko horretatik aldenduz, gure dantza mota naturala izan behar baita, erraza, demokratikoa. Edonork egin dezake dantzan, ez bakarrik 20 urtekoek, nahi duen edozeinek egin dezake”, dio bizkaitar irakasleak. Sabin Bikandik (erdian, txistua jotzen) dantza ‘demokratikoa’ren apustua egiten du. ARGAZKIA: ORTZADAR


KULTURA ETA AISIA

Larunbata, 2011ko uztailaren 30a

Ortzadar \\ 07

BIDAIA > KOADERNOA (XIX)

BASAJAUNEN ABIZENA

Orbaitzetako Fabrikatik gora, bisitariak harrespilak aurkituko ditu Azpegiko lepoan. Eskuineko irudian, lantegi zaharra. ANDER IZAGIRRE

Antzinako bizimoduak, antzinako beldurrak, antzinako istorioak gordetzen dituzte Aezkoako basoek. Pagadi horietan barrena, badago aukerarik Basajaunen abizena asmatzeko ANDER IZAGIRRE WWW.ANDERIZA.COM

O

ILOAK batetik bestera dabiltza eliza barruan. Ogi gogorrez betetako balde batekin sartu da Bernardo Antxorena tenplu izandakora, sakratutasuna aspaldi kendu zioten eraikinera, eta oiloei jaten eman die. Iratiko oihanaren erdian jaio zen Bernardo, aizkolari, ikazkin eta mandazainentzat ostatua zen Antxorena etxean, hain zuzen. Sei urterekin Orbaitzetako Fabrikako koloniara bidali zuten, aita-ama pontekoen etxera, han eskola txiki bat zegoelako, irakasle batekin. Gero Burlatan ibili zen lanean 29 urtez, eta han bizi da, baina erretiratu zenetik bolada luzeak ematen ditu Aezkoako zoko hauetan. “Hirian ez naiz sekula moldatu. Basora bueltatzeko beharra izaten dut”. Etxetxo bat dauka Orbaitzetako kolonian, eta auzoan ditu eliza abandonatua, palazioa, kuartela, soldadu eta langileen etxebizitzak, ikaztegia, aroztegia eta galdategiko labeak. Burdinazko Munizioen Errege Fabrikaren arrastoak dira, asko eta asko landarediaren artean galduta daudenak, tenplu kanbodiarren antzera, Txangoako sakanaren hondoan. Berrehun urtez, Aezkoako bihotzean zauria izan zen fabrika. Koroa espainiarrak 1784an lortu zuen Aezkoako Batzarraren baimena bertako aberastasunik baliotsuena –mendien ustiaketa– euren esku uzteko. Trukean arma fabrika bat eraikiko zuten, zenbait lanpostu sortuko zituena bailaran, baina aetzen egur, burdin eta urekin elikatuko zena. 1790eko agiri batek salatzen duenez, negoziazioan parte hartu zuten bailarako ordezkariak ez ziren benetan jabetu tratuaren ustelaz, euren “xalotasunagatik”, “ignorantziarengatik”, “gaztelera uler-

tzeko zeuzkaten zailtasunengatik”, eta baita eman zieten “oturuntza bikainarengatik” ere. Eta fabrikak, estrategikoki hain garrantzitsua izanda eta mugatik hain gertu egonda, Konbentzio gerra, Napoleonen inbasioa, gerra errealista eta karlistadak erakarri zituen errenkadan, eraso, sute eta harrapaketak barne. Lantegi beltz honetatik urtero 3.600 bonba ateratzen ziren. 1873an itxi zuten, baina aetzek ia mende batez jarraitu zuten borrokan, 1982an euren mendien jabetza berreskuratu zuten arte. Orbaitzetako herria abiapuntu egokia da Aezkoako mendietan barneratu eta bere aberastasun natural itzela ezagutzeko. Pista batek Irabiako urtegira garamatza: Irati ibai emaritsua kontrolatzeko eraiki zuten, almadiak eta enbor solteak uretan behera errazago gidatu ahal izateko. Hala jaio zen XX. mendearen hasieran aetzen abentura industriala. Domingo Elizondo indianoak sortutako El Irati konpainiak zuhaitzak bota, egurra garraiatu eta urtegietan ekoiztutako argindarrarekin zerrategiak martxan jarri zituen. 1911n Penintsulako lehen tren elektrikoa ere abiarazi zuen, Zangozatik Iruñera zihoana. Presatik aurrera Iratiko ozeano begetalean murgildu gaitezke, batzuetan liluragarria bestetan itogarria den pagadian, zorabiatzeraino errepikatzen diren milaka enborren labirintoan barrena. Lainoa adarretan trabatzen da eta argiak, itzalak eta distirak txandaka iragazten ditu. Plaza Beunzako bideak soilgune batera garamatza:

Lantegia 1873. urtean itxi zuten, baina aetzek ia mende batez jarraitu zuten borrokan

Orbaitzetako Fabrika. ARGAZKIA: ANDER IZAGIRRE

Iratin milaka enborren labirintoan barrena murgil gaitezke. ARG.: A. IZAGIRRE

Irabiako urtegiaren irudi eder bat. ARGAZKIA: ANDER IZAGIRRE

hementxe zegoen Antxorena etxea, hementxe jaio zen Bernardo. Baina eraikina erre egin zen aspaldi eta zaila da sastraken artean harriren bat topatzea: basoak azkar egiten du gizakion lanen digestioa. Iratiko eta Mendilatzeko pagadietan, Tristuibartea, Aztapar eta Beteluko hariztietan, hobe dugu Basajaunen erresuman gaudela onartzea. Oihaneko izaki txima-luzeak artaldeak babesten ditu otsoaren erasoetatik eta umore onez tratatzen gaitu bere lurraldea errespetatzen dugunean, baina basoko bakea urratzen badugu, bere haserre beldurgarriaren ondorioak jasan beharko ditugu. Isilpean jarraituko dugu oinez, beraz, Basajaunen abizena agian Antxorena dela pentsatuz. Oihanean badira beste izaki batzuk: Unai, behi-zaintzailea; Gaueko, etxera garaiz itzultzen ez diren neskak bahitzen dituen espiritua; eilalamiak, herritarrei bihurrikeriak egiten dizkietenak. Oso antzinako beldurrek egositako istorioak dira, eskualdeko lehenengo biztanleen adimen kezkatuetan haragitu zirenak. Historiaurreko birraitona eta birramona haiek mundua esplikatzen saiatu ziren eta hainbat seinale utzi zizkiguten, guk orain ulertzen ez ditugunak. Orbaitzetako Fabrikatik gora daude, Azpegiko lepoan: harrespilak. Hilobiak dira. Eremu erlijiosoak, agian. Azpegin erraz irudika daiteke duela lau edo bost mila urteko artzain haien jarduna: gorpu bat lurperatu berri dute harlauza kamera batean eta lurrez estaltzen ari dira. Ardien balakak entzuten dituzte, lainopean. Gu, orain, lainope berdinetan gabiltza eta antzeko balakak entzuten ditugu: egun ere artzainen lurraldea da Azpegi, Neolitikotik gaur arte iritsi zaigun ogibidearena, alegia. Ardi-urdail batean gordetako esnea gatzatu zitzaion lehenengo transhumante hartatik, hari bat luzatzen da gaur gazta zoragarria egiten duen Zabalza familiaraino. Hauek ere hortxe daude, Orbaitzetako Fabrikan, Antxorenaren ondoan.


08 // Ortzadar

KULTURA ETA AISIA

Larunbata, 2011ko uztailaren 30a


Ortzadar 300711