Page 1

Larunbata, 2011ko apirilaren 30a

KULTURA ETA AISIA

Ortzadar \\ 01

PERNAN Izu Giroa, fanzine beteranoa

GOテ選

Hamar urte bete ditu hardcore eszenan

Etxebizitz-partekatzaile marrazkigile baten pasadizoak

[7. orrialdea]

[4-5. orrialdeak]

210. zenbakia


KULTURA ETA AISIA

02 // Ortzadar

Larunbata, 2011ko apirilaren 30a

U N A I E TA I R AT I > A H O T S A K

Tinta

Hustuta dago

Laurdendu UNAI ELORRIAGA

E

SATEN DUTE hizkuntzalari batzuek mutildu hitza mutilare hitzetik datorrela, hau da, izaki bizidun bati gorputz-atalak erauztea esan nahi duela. Gaur egun, praktika faltagatik beharbada, hegaztiei lumak kentzean aplikatzen da batez ere (artilea moztean ere bai, antza). Gauza da Europan jendea mutilatzeko –laurdentzeko– ohitura handia zegoela sasoi batean. Orain, pentsatu nahi dugu, zaletasun hori apur bat apaldu da, nahiz eta beste mutilazio mota batzuk existitu. Afrikan, berriz, duela gutxira arte, dokumentatuta daude halako kasu asko. Idi Amin Dada jeneralak, esate baterako, Ugandan, besoak eta hankak moztu zizkion ministro bati hirurogeita hamarreko hamarkadan, hau da, gu gehienok bizi ginen sasoi batean. Erre egin zuen ministroa ondoren, artean bizirik zela, erabat odolustu baino lehen. Ugandan, baina, ez omen zen berria; ehun bat urte lehenago ere, Mutesa erregeak normaltzat omen zeukan. Behin, senarrarengandik ihesi joan zen emakume ugandar bat eta agure urtetsu baten etxean hartu zuen babesa. Mutesak harrapatu eta bien gorputz-atal guzti-guztiak ebakitzeari ekin zion. Putreei ematen zizkien haragi zatiak ondoren. Baina krudelena, beharbada, honakoa izan zen: emakumea eta agurea ez zituela berehala hil eta ez zituela odolusten utzi. Zerbitzariei agindu zien ahal zenik eta luzaroen eusteko pertsona bi horien biziari, putreek euren gorputz zatiak nola jaten zituzten ikus zezaten. Sierra Leonan ere, dirudienez, metodo moduan hartu zuten brigada armatu zenbaitek mutilazioa; herririk herri ibili eta eskuak eta oinak ebakitzen zituzten nonahi, mutilatuaren errua gorabehera. Ume baten istorioa entzun edo irakurri nuen orain urte batzuk eta oraindik daukat iltzatuta. Aldizkari batean kontatu nuen behin, badira urteak, eta irakurleetako batek mezu bat bidali zidan posta elektronikora; idazle lanetan hasi nintzenetik hartu dudan mezurik arraroena eta, beharbada, injustuena. Istorioa sinplea baina lazgarria zen. Neskato bat harrapatu zuten armatuek oihanean, ume-umea. Aihotzaz eskua ebakiko ziotela esan zioten, esku bat, eta harri baten gainean jarri zioten eskumakoa. Ebakitzeko zeudenean, ezkerra mozteko eskatu zien mesedez umeak, eskumakoa idazteko behar zuela, asko gustatzen zitzaiola idaztea. Biak moztu zizkioten militarrek zigor modura. Txunditu ninduen ume horren indarrak, harritu ninduen bere arrazoiak, larritu ninduen gertatu zenak. Eta hala kontatu nuen aldizkari hartan, ezin bainuen burutik kendu. Beharbada estilo bereziarekin kontatuko nuen, ez daukat gogoan, baina errespetu handiarekin. Eta emakume batek idatzi zidan, lehen esan dudan legez. Errieta egin zidan, ama zela eta kontatutakoa oso gogorra zela. Ez nuen ondo ulertu kritika hura. Idatzi zidan emakume horrek ez dakit, baina nik ia egunero daukat gogoan Sierra Leona.

Orain urte batzuk entzun nuen istorio hori eta oraindik dut iltzatuta

I R AT I J I M E N E Z

H

OZKAILUAN izotza baino ez dauka. Arasean, aspaldi jandako txokolatearen urre-zurizko azala. Mahai gainean, itxura galdu duen frutaren bat. Deus ez, inguruan, gosea asetuko dionik. Are okerrago: deus ez, inguruan, gosea piztuko dionik. Larria da: ordu bete dauka enkargua betetzeko eta ez du lortuko, ez badu zerbait aurkitzen. Baina arakatu ditu etxeko apalategietako bazterrak, maixiatu ditu interneten bururatu zaizkion web-lekuak eta ez du aurkitu behar duen… zera hori. Ibili da, ibilian, baina berandu hasi da eta orain estu, orain zelan ez da, ba, estu ibiliko? Kalera. Besterik ez zaio bururatu. Jaka bat edo dena delako bat hartu eta kalera. Barrenkale, Zumargoiti, Etorbide, Nabilinguru. Betiko lekuetatik abiatu da, ustekabekoren bat bilatzen. Nonbait ez bada, norbaitek izango du zerbait. Ezinbestean. Inoiz ez dio enkargu bati huts egin eta ez du gaur ohitura hori hartuko. Ez liokete barkatuko eta barkatuko baliote ere, berak ezingo lioke bere buruari halako porrotik onartu. Parkera heltzen denean, eseri egiten da. Parkea leku aproposa izango da, ez? Beti entzuten dira parkearen inguruko kontuak. Gauez ez zaiela komeni neskatoei handik bakarrik ibiltzea eta bestelakoak. Umetan maiz entzuten zuen “kontuz parkean!” eta kontuz horrek itxaropenaren musika dakarkio orain, justu orain, parkean kioskoaren atea zabaltzen ikusi duenean.

Larria da: ordubete dauka enkargua betetzeko eta ez du lortuko

Ez da gaur arte konturatu. Baina kiosko zaharrak eskailera estuak ditu, aho itxuradun ateraino jeitsi eta lurrazpian desagertzen direnak. Atea zabalik badago, norbaitek behar du eskailera horiek baino beherago egon. Urteak dira kioskoan musikarik entzuten ez dela eta beste ezertarako badarabilte sekretuan darabilte, ez baita inoiz ezer nabaritzen. Gaur, ostera, atea irekita dago eta, une batez enkargua ahaztuta, ate zulotik behera begiratu nahi izan du, Alice gogoan, Wonderland bihotzean. Ez du begiratu, ostera, jakin egin baitu, begiratu gabe, kioskoa ez dela sarrera, irteera baino eta han azpian ez dagoela karta jokoaren erreginarik. Han azpian, bulegoa dago, eta bulego horretan ze lan egiten den ez badaki ere, badaki ezinbesteko lanen bat dela, etengabe egiten dena. Kioskoa ahoa baino ez da, langileei behar dutena emateko balio duena, itsaspean dabilen ontziaren metalezko begia. Telefonoak jotzen duenean aztoratu egiten da, baina irribarrea dario begi ertzetan eta pozik erantzuten du aldizkariaren deia. –Zer, zer moduz doa? Ordu bete barru espero dugu, eh? Ez ahaztu. -Lasai –dio, ezin lasaiago-, erdi idatzita daukat. Ideiak bor-bor abiatzen da etxera, kili-kiliak atzamarretan. Joan da hustasuna: tintaz beteta sentitzen da idazlea.


KULTURA ETA AISIA

Larunbata, 2011ko apirilaren 30a

Ortzadar \\ 03

Kritika ‘ S U R F ’, A I T O R Z U B E R O G O I T I A ( A L B E R D A N I A )

Olatuak behatzen

GOIZALDE LANDABASO

B

IZKOR BIZI GARA. Denboraren joana ez sentitzeraino, eta galgari eman behar diogu. Horixe da gutxi asko Aitor Zuberogoitiak (Etxebarria, 1972) bere Surf saiakeran kontatzen duena. Esan beharra dago, saiakera saritua dela, Bilboko Udalak antolatu ohi duen Miguel de Unamuno XI. Saiakera Saria irabazi baitzuen lan honekin. Ondo irakurtzen da, berak gurako luke, ziurrenen, patxadaz irakurtzea, eta lasaitasun erlatiboan irakur liteke. Nik, aitortu behar dut, arin irakurri dut. Idazleak berak kontatzen du bere esperientziatik abiatuta. “Gogoratzen dut eskumuturretik erlojua kentzea izan zela horietan lehena”. Erlojua eskumuturretik kentzeak sorrarazten duen hasierako agonia erlojua daramatenek baino ezin dute ulertu. Eta esango nuke abiada biziaren lekuko izan nahiean ekin ziola idazteari, baina berarentzat ez beste inorentzat. Izan ere, arintasun honek, maiz, oroitzapenak

Ez du linea zuzenik eta bidezidorretatik garamatza liburuak Olatuaren edertasuna begiratzen gelditu beharko ginateke

lekurik ezkutuenean artxibatzen dizkigu, eta ahanzturari aurre egiteko modurik bizkorrena idaztea da. Ez du linea zuzenik, eta bidezidorretatik garamatza. Egia da batzuetan kaotiko samarra egiten dela, gora eta behera zoazela surf egiten, eta egia da ez dakigunik ez digula kontatzen. Baina noizean behin eskertzekoa da geldiroago joan behar dugula entzutea, eta are gehiago, kontalariaren distantziatik urrundu eta norbere larrukoak kontatzen dituenean. Gure moduko beste bat ikusten dugu. Gure garaiko abiada bizia da. Kaleko erritmoa, herriko lasaitasunarekin alderatzen da; eta inpresioa daukat, azken hau apur bat mitifikatuta ez ote duen. Bide batez, hara doa hona etortzeko, edo hemendik begiratzen du hangoa. Globala eta lokala. Ba-tzuetan iraganeko sasoiak goresten direla iruditu zait, eta uste dut egileak zelanbait sentitu duela momentu batez joandako garaiak beti hobeak izan direla. Baina laster ukatzen du. “Lilura faltsurik ez, beraz; lagun okzitaniarrak zioen moduan, intellectually honest izatea dagokigu, bikoiztasun manikeoak bazter utzita (ezen bikoiztasun batzuen aipua grafikoa izan daitekeen arren, bikoiztasunak ez baitio horregatik errealitatearen sinplifikazio izateari uzten)”. Hausnarketa asko dira, eta denak elkar loturik daude. Zaldiz bidaiatzera itzuliko gara? Bai,

Erakusleihoa

Igelak benetan hiltzen dira

Sexualitatean xirikatuz

Sexualitatearen Erahilketa baten gai guztiak ikerketa eta jorratu nahi ustekabeko dituen liburuak ondorioak

energiaren ahitzea, bere erabilpena eta garestitzea ere gogoetagai dira hemen. Eguneroko ezberdin bezala ere irakur liteke. Hasi zenetik (2001eko lehenengo egunean) amaitzen duenera arteko (2007ko amaiera aldea) kontaketa da. Lanaz, bizitokiaz, seme-alaben jaiotzaz, oporraz, osteratxoetaz eta bestelakoetaz jarduten baitu. Aitorpenez jositako saiakera da. “Neuri ere aldatu egin zait bizitza, dezente gainera, kontakizun hau osatzeko estreinako oharrak zirriborratzeari ekin nionetik honantz. Erritmo lasaiagoaren bila zebilen hura lan-zama handi samarrarekin dabil orain. Horrez gain, gai honi buruz gogoeta egiteari ekin ziona eta hausnarrean jardun eta esperimentatu ondoren orain naizen hau ez gara pertsona berak”. Nor da, baina, duela hamar urte eta oraingo berbera? “Lantzean behin bizkor baina ez presaka, lantzean behin trankil, baina ez geldo”. Gustatu zait esaldia. Hauxe izan daiteke bizi garen sasoiok irents ez gaitzaten gakoa. Surf, taula gainean olatu gainetan gabiltza filigranak egiten, olatuaren osotasuna harrapa nahia da. Beharbada, olatuaren edertasuna begiratzen gelditu beharko ginateke noizean behin. Eta liburua burututa, galdera bat: Lortu al du egileak bizimodu patxadatsuagoa, aisialdiaz gozatzen al du, erlojuarekin jarraitzen du?

Salduenak Fikzioa

Ez Fikzioa

1. 3 Mariak

1. Haserretu zaitezte!

Arantxa Urretabizkaia. Erein

Stephane Hessel. Denonartean

2. Zu zara orain txoria

2. Egunsentiaren esku izoztuak

Mikel Etxaburu. Elkar.

Xabier Lete. Pamiela

3. Mea culpa

3. Autopsiarako frogak

Uxue Apaolaza. Elkar

Koldo Izagirre. Pamiela.

4. Errotik

4. Surf

Gotzon Barandiaran. Susa

Aitor Zuberogoitia. Alberdania

5. Artzapezkikuaren bisita

5. Moroak gara behelaino artean

Garabi suizidaren amodioak

Adam Bodor. Elkar

Joseba Sarrionandia. Pamiela.

6. Maitasunezko oihua...

6. Faxismoak opineratuta

Egia hamaika gezurrekin ezkutatzen denean

Kyoichi Katayama. Denonartean

Gotzon Aranburu. Gara egunkaria

Kostako herri batean, zoritxar batek hautsi du ohiko patxada: neska gazte bat desagertu da; bahituta akaso, bortxatua eta erahila beharbada. Susmoak eta errezeloak pizten dira alde guztietan, eta ez dago arrasto garbirik. Poliziak emaitzarik lortzen ez duela ikusita, neskaren aita udaltzaina hasiko da bere kasa ikertzen, baita susmagarritzat jotzen dituenak xaxatzen ere. Bazterrak nahaste horretatik, baina, ustekabeko ondorioak etorriko dira.

Liburu hau osatzen duten zazpi ataletan –Sexologia hitzez hitz, Gorputzak ezagutuz, Sexuak, Erotismoarekin jolasean, Gizarte kontuak, Sexuen heziketa eta Landu beharrekoak- idazleek euren jakinduria oparitzen digute. Gai anitz jorratzen dituen arren ez da azalean geratzen, busti egin dira bi sexologoak. Eta Nerea Sancho Esnaola psikologo eta sexologoak dioen moduan, “gizon eta emakume bakoitzaren sexualitatearekin gertatzen den bezala, liburu hau historian bakarra izango da”.

Konda ezkondu berria da Parisen ezagutu zuen Errusiako opera-kantari ospetsu batekin, eta Iruñeko La Perla hotelean hartu dute ostatu lehendabiziko gaua pasatzeko. Bat-batean, ohetik jaikiarazten dute, suizida bat Iruñeko Gaztelu Plazako aparkalekua eraikitzeko paratu duten garabira igo baita. Suizidak joko literario makabro bat proposatzen dio Jon Kondari. Poema batzuk irakurriko dizkio eta norenak ote diren asmatu ezean, bere buruaz beste eginen du.

Egilea: Iñaki Irasizabal Generoa: Nobela beltza Argitaletxea: Elkar

Egilea: M. G.Vicuña, I. Porras Generoa: Dibulgazioa Argitaletxea: Erein

Egilea: Jeremias Erro Generoa: Narratiba Argitaletxea: Pamiela

LIBURU DENDAK: Elkar, Casa del Libro (Bilbo), Auzolan (Iruñea).

Zaldi Eroa


KULTURA ETA AISIA

04 // Ortzadar

Larunbata, 2011ko apirilaren 30a

K O M I K I A > E L K A R R I Z K E TA

pernangoñi “Alokairuan’ -en pasadizoak marrazten nire mendeku txikia hartu dut” Etxebizitza bat partekatzea ez da erraza. Pernan Goñi gipuzkoarrak urteak eman ditu Bilbon egoera horretan. Material horrekin bineta asko marraztu ditu eta hori izan da gizartearen kontrako bere mendeku txikia, terapia gisa ere baliagarria gertatu zaiona

nagailuan. Jadanik ez dut akuarela edo tinta pila bat erabili behar. Ordenagailuan kolorea hotzagoa gelditzen dela esaten da, baina niri gustatzen zait eta egiten dudan umorezko komiki mota egiteko balekoa da; zeren eta nirea ez baita oso kalitate piktoriko handiko komikia. Trazu lodia eta koloretsua egiten dut, egunkari batean argitaratzeko modukoa.

Komikian, istorio bakoitzak estilo jakin bat behar du? KAROLINA ALMAGIA Orain dela urte batzuk, erabaki bat hartu beharrean aurkitu zen Pernan Goñi (Oñati, 1968). Lan serio bat topatu, etxe bat erosi, familia bat eratu eta bere herriko lagun gehienak bezala bizi, edo bere gustukoa den baina oso diru gutxi ematen duen ofizioari eutsi? Bigarrena aukeratu zuen eta geroztik marrazten bizi da eta alokairuzko pisuak partekatzen ditu. Bizimodu horrek, nolanahi ere, anekdota asko oparitzen dizkio, eta horiek denak islatu ditu Alokairuan (Horror Morror erdarazko bertsioan) izeneko bineta sailean. Gara egunkariaren Gaur 8 gehigarrian joan ziren argitaratzen istoriotxo horiek, eta orain horiek bildu eta album batean kaleratu ditu, arrakasta dezenterekin.

Noiz eta nola hasi zinen komiki munduan? Oso gazte hasi nintzen, 14 urte nituela, herrian, Oñatin, bertako fanzinerako komikiak egiten. 15 urterekin saritxo bat irabazi nuen eta horrek animatu ninduen jarraitzera. Baina urte hauetan guztietan denetarik egin dut, betiere ilustrazioaren inguruan: diseinu grafikoa eta abar. Urte askoan ez dut komirik egin. Orain, berriz, 42 urterekin, komikia da nire betebehar nagusia. Prentsarako binetak eta animaziozko lanak dira nire

Estiloa ikustearekin bakarrik istoriotxo batek asko esango dizu. Arte garaikidean kromofobia asko dago, koloretsuak txarto ikusita daude. Baina nik horretaz paso egiten dut. Kolorea maite dut.

Zer bilatzen duzu komiki bat idazterakoan? Ni oso kaotikoa eta aldakorra naiz nire bizitzaren arlo guztietan, lanean barne. Batzuetan oso alai nago eta beste batzuetan dena iluna ikusten dut. Komikiak egiterakoan gauza bera gertatzen zait. Batzuetan marraztearen plazera besterik ez dut bilatzen, eta beste batzuetan ideia jakin bat garatu nahi dut.

‘Horror morror’ izeneko etxebizitza da Goñiren bineten protagonista. diru-iturri nagusiak.

Nolakoa da komigile baten bizimodua? Irudi dezakeena baino normalagoa. Goizeko zortzietan jaikitzen naiz, gosaldu eta etxean bertan ekiten diot lanari. Ordenagailuan ematen dut denbora asko: besteen binetak eta komikiak begiratu, albisteak, sare sozialak...

Bloga ere izan duzu. Zergatik eten duzu? Denbora asko kentzen zidalako. Blogosferan sartzen zara eta orduak pasatzen dira, batak beste batera eramaten zaitu, estekak jarri behar dituzu... Marrazteak energia asko kentzen dit eta nekatuta buka-

tzen dut. Nik ez dut inoiz bloglari izan nahi izan; nire burua ezagutzera emateko egiten nuen bloga. Dagoeneko ez dut hori behar. Baina internet oso gustukoa dut eta ez dut baztertzen beste zerbait egitea. Niretzako, internet jostailu bat da, lagunekin tabernan egotea bezala. Twitter-en oso ondo pasatzen dut. Gainera, malkoak botatzeko joera dut eta sare sozialetan adore ematen didate eta hori oso ondo datorkit. Etxean lan egiten dugunontzat, sare sozialak bulego-terapia bezalakoak dira. Bulegokideek kafearen orduan nagusiaz txarto hitz eginez egiten dute terapia. Bada, bakardadean lan egiten dugunok sare sozia-

letan topatzen dugu hori.

Zertan aldadu du zure lana internetek?

Eta komiki bat irakurtzen duzunean, zeren bila zoaz? Zerbait ezberdina

“Komiki honekin bilatzen dut, zeretxe bat erosi ezin bait berezia. Umorea gustadugunok tzen zait, baina pairatzen dugun gero eta gehiago bilatzen dut origiegoera salatzen nala den zerbait. ‘Alokairuan’ komidut”

Zentzu askotan. Lehen fanzineen bidez egiten genuen gure lanen difusioa baina, noski, zure herriko tabernak baino apur bat harago heltzen zinen, besterik ez. Eta negozioetan, zer esanik ez. Orain, nire webguneko klik bat sakatzearekin, munduko edonork eros dezake nire komikia.

Nolakoa da zure lan-prozesua? Lehenengo arkatzez marrazten dut eta gero ematen diot kolorea orde-

kian elkarbizitzaren gaia jorratzen duzu. Zergatik? Gara egunkarirako tirak idatzi behar nituen astean behin, eta horretarako neronek ondo ezagutzen nuen gai bat bilatu nuen. Nire bizitzan momentu bat heldu zen


KULTURA ETA AISIA

Larunbata, 2011ko apirilaren 30a

non nire herriko lagun gehienek etxe propioa zuten, gehi familia, kotxea, soldata ona... eta nik alokairuan jarraitzen nuen, etxea partekatzen. Buelta asko ematen nizkion horri. Azkenean, erabaki nuen horretaz trufa egitea eta baita nire mendeku txikia hartzea ere. Komiki horrekin nik eta nik bezalakook pairatzen dugun egoera salatzen dut, baina burgesen bizimoduaz ere trufatzen naiz. Nik ez dut horrela bizi nahi, baina ezta hipoteka batean sartu nahi ere. Errealitate hori islatu nahi nuen.

Hor agertzen diren pertsonaiak benetako lagunengan inspiratuta daude, ezta? Bai. Xabi Mendizalea, adibidez, euskal mendizalearen prototipo bat da. Oñatin, nire herrian, asko daude. Beren elkarrizketa guztiak mendiaren ingurukoak dira. Mendizaleena gurean inperio bat da, Atlheticena bezalakoa. Ez dago ihes egiterik. Beste pertsonaia Neo da, nerabefriki bat, interneten bizi dena. Edo Florecilla izeneko neskatila lesbiana. Beste bat Edu da, trabestia, nirekin bizi izan zen trabesti ezagun batean inspiratuta dagoena; horrek joko asko eman zidan barre egiteko egoerak islatzeko, kar-kar. Eta beste pertsonaia bat Bixen marrazkigilea da, nire ispilua dena, beti umore txarrez, besteen kaosa jasaten ez duena.

dorren lana ere izugarria da; zoritxarrez, ez duela komiki gehiagorik egin behar esan du, baina nik bere lan berriak ikusteko esperantza ez dut galtzen. Kanpokoen artean asko interesatu zait betidanik Jean Giraud/Moebius; beren marrazkiak zoragarriak iruditzen zaizkit. Egungo gazteen artean, Riad Sattouf frantziarra, Leandro Alzate, Mireia Pérez, Puño Oskitar, Juarma López, Manuel Vartual espainiarrak edota Kanadako Bryan Lee O’Malley. Azken hau oso gustukoa dut, manga eta komiki europarra uztartzen dituelako bere Scott Pilgrim lan famatuan...

Manga zure gustukoa da? Bai, ez guztia, baina bai, mangaren atal handi bat gustatzen zait. Mangak txukunak dira, marra garbikoak, ia kirurgikoak. Horregatik gustatzen

Pernan Goñi marrazkigile oñatiarraren komiki berria oso harrera ona izaten ari da. IRUDIA: PABLO VIÑAS

Jarraitzen duzu baldintza horietan bizitzen? Orain bikotekidearekin bizi naiz, baina alokairuan jarraitzen dut. Nire bizitzako une batean hautaketa bat egin beharrean ikusi nuen nire burua: burges bat bezala bizi nahi duzu, nahiz eta zure gustuko ez den zerbait egin behar? Edo marrazten bizi nahi duzu, nahiz eta etxe eta kotxe barik bizi, nahiz eta justu-justu ibili? Eta bigarrena aukeratu nuen.

Zeintzuk dira zure influentziak eta erreferentziak komikigintzan? Hainbat komikilariren eragina izan dut: euskaldunen artean, Antton Olariaga, txikitatik irakurtzen nuelako; baita Mattin eta Asisko Urmeneta ere, Napartheid-en ezagutu nituenak, edota Mauro Entrialgo eta TMEOko jendea. Jon Mantzisi-

“Mendizaleena inperio bat da gurean, Athleticena bezalakoa; ihes egiterik ez dago”

Ortzadar \\ 05

zaizkie hainbeste umeei. Gure garaiko Heidi manga zen. Hala ere, egungo manga batzuk oso bortitzak dira.

erabiltzen ditut askotan, material gisa, nire bizitzako pasarteak.

Hain modan dauden elementu autobiografikoak dituzten eleberri grafiko deritzen horiek interesatzen al zaizkizu?

Badaude, bai. Joker Bilboko komiki denda da horren seinale. Edo Tmeo fanzinea. Beste lurralde askotan ez dute antzekorik.

Gustura irakurtzen ditut horiek. Nik fikzioa maite dut, baina uste dut ezagutzen dugunari buruz ere idatzi behar dugula. Nik ez dut kontatuko nire bizitza, aspergarria delako, baina bai

Autoedizioaren apustua egin duzu ‘Alokairuan’ komikiarekin. Zer moduzko esperientzia izan da?

Komikizale asko daude Euskal Herrian?

Oso ona. Fanzineekin baneukan nolabaiteko esperientzia. Editore lana gustatzen zait, egin ahal izango nuke besteentzako lan hori, baina nire apustua une honetan marraztea da eta horrekin nahikoa dut. Nire lanak editatzen jarraituko dut, hori ziur.

Animazio enpresa bat ere sortu zenuen. Zer gertatu zen horrekin, azkenean? Animaziozko lanak eta bideojokoak egiten genituen. Baina merkatu handi horretan porrot egin zuen enpresak. Hala ere, itxi baino lehenago utzi nuen nik. Animazioak maite nituen, baina enpresak bideojokoen esparrura jo zuen, negozio gehiago omen zegoelako hor, eta niri hori ez zait gehiegi gustatzen. Dena den, animazioak egiten jarraitzen dut, enkarguz orain. Euskal Telebistaren eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren proiektu batean parte hartzen ari naiz: Sinfokids izena du, eta animazioen bitartez musika klasikoa azaltzen du.


KULTURA ETA AISIA

06 // Ortzadar

Larunbata, 2011ko apirilaren 30a

MUSIKA > PUNK-HARDCORE

‘IZU GIROA’ EUSKARAZKO FANZINEAREN 10. URTEMUGA Punk eta hardcore munduan espezializatuta dagoen ‘Izu Giroa’ euskarazko fanzineak hamar urte bete ditu; tokian tokiko taldeak sustatuz, irakurle masa fidel bat lortu du bere ibilbidean IRATXE GAZTAÑAGA

H

ASTAPENAK. 2001ean Entzun musika aldizkariak bolada txarra izan zuen, hainbat hilabetetan kaleratu barik egon zelarik. Aldizkari horren kolaboratzaile zen Gotzon Hermosillak (Barakaldo, 1966), egoeraz jabeturik, eta zenbait material esku artean zuela aprobetxatuta, fanzine bat sortzea pentsatu zuen. Aurretik fanzinegintzan ibilia zen, 80ko hamarkadan Ultima Generación izeneko publikazioaren sortzaileetako bat izan baitzen. Garai hartan Barakaldoko parkera jaisten zen lagun artean eta, diskoetako kontraportadak eskuan, gutunak idazteari ekiten zioten, paperak fotokopiatu, moztu, itsatsi… “Artisau-lana izaten zen”, oroitzen du Gotzonek. Bada, 2001. urtean fanzine bat sortzeko baliabideak oso bestelakoak izan zitezkeela konturatu zen, eta gaztaroko eskuz idatzitako gutunak, artaziak eta kola alde batera utzita, eskanerra edo posta elektronikoa punk eta hardcore kulturaren hedabidean lagungarri izango zirela ikusi zuten. Hori horrela, urte horren amaieran lagun batzuekin batera lanean hasi zen fanzine bat sortzeko ideia horren inguruan, eta 2002ko udaberria baino lehen, Izu Giroaren lehenengo zenbakia publikatu zuten.

Euskal Herri mailan, aldizkariak oihartzuna baitu nazioarteko fanzine garrantzitsuenetan ere, Maximum Rock&Roll punk fanzine ospetsuan, kasu. Esan beharra dago fanzinea euskara hutsean publikatzen dela eta, hala ere, irakurle masa fidel bat izateaz gain, nazioarteko kritikaren errespetua eta mirespena ere lortu du urteetako lanari esker. Berez, fanzinea euskara hutsean izatea da irakurleek gehien estimatzen duten aspektuetariko bat, baita aleak publikatzeko maiztasunean nolabaiteko finkotasun bat mantendu izana ere, hori mota honetako argitalpenetan askotan faltan botatzen den zerbait izanik. PUNK ETA HARDCORE ESZENA Izu Giroa punk eta hardcore munduan espezializatutako fanzinea da. Kultura horren ezaugarri nagusietako bat tokian tokiko taldeak sustatzea izan da beti eta, globalizazio garai honetan, aldizkariak bertakoa ezagutu eta zabaltzeko deia egiten du, gure hiriko, auzoko musika entzun, jotzeko lokalak babestu, gaztetxeak… sare heterogeneo hori zaindu eta bultzatuz. “Bertako taldeei garrantzia ematen saiatzen gara”, aipatu du. Euskal Herritik kanpoko talde asko elkarrizketatu dituzte, eta askotan irakurlegoari arrotzak edo ezezagunak zaizkion taldeei buruzko erreportajeak publikatu dituzte, baina betiere musikaren kalitateari begira eta merezi duten taldeak ezagutzera emateko lan eginez, haien jatorriari erreparatu gabe. Hala ere, fanzinearen helburuetako bat bertako musikaz informatzea da eta Euskal Herrian sortzen diren talde eta iniziatiben berri ematea. Azken hamar urteotan gure eszenan aldaketa nabarmenik izan den galdetuz gero, zera diote aldizkaritik: “Aldaketak egon dira azken hamar urteotan, baina aldaketa horietako asko ziklikoak izaten dira; bolada batean badirudi talde asko dagoela eta mugimendu asko dagoela, eta urte bi barru, adibidez, jaitsi egiten dela…”. Egungo eszenan, batez ere Gipuzkoako kostaldean ematen ari den hardcore mugimendu indartsua nabarmentzen dute. Erantzun, Humilitate edo Diskoira taldeen kasua da hori. Beharbada ez dira musika aldetik momentuko talderik berritzaileenak izango, baina talde

Jaialdiak antolatzeaz gain, elkarrizketamonografiko bat ere prestatzen dabiltza aurten

IBILBIDEA Izu Giroa, Gotzon Hermosillaren hitzetan, “ondo pasatzeko” sortu zuten. Musikaz berba egitea, eztabaidatzea, azkeneko kontzertua komentatzea… hori guztia atsegin dutelako aritzen dira lan honetan, “lana” hitza fanzinearen espirituarekin oso bat ez badator ere: “Inoiz karga bat, lan bat, egin beharreko zerbait bilakatzen bazen, utzi egingo genuela esan dugu beti. Eta hori bete egin dugu; benetan, oso ondo pasatu dugu. Kanpotik jaso dugun feedback-a oso positiboa da”. Hamar urte hauetan aldizkariak punk eta hardcore talde asko eman ditu ezagutzera, bai Euskal Herrikoak baita kanpokoak ere: “Talde pila ezagutu dugu, jende interesgarri asko ezagutu, Poison Idea elkarrizketatu ahal izan dugu!”. Izu Giroaren erreportaje, artikulu eta elkarrizketak erreferentzia bilakatu dira punk eta hardcore kulturaren munduan, eta ez bakarrik

Gotzon Hermosilla, ‘Izu Giroa’ fanzinearen arduraduna. ARGAZKIA: DAVID DE HARO horien espiritua kultura horren oinarrizko espirituarekin bat dator; hots, bertako eszena, taldeen arteko babesa, jotzeko lokalak defendatzea, gaztetxeak zaintzea... berpizte horrek berezi egiten du benetan musika ulertzeko modu hori, gero eta lehiakorragoa dugun mundu honetan. ETORKIZUNARI BEGIRA “Hemendik aurrera, zer?”. Hori da urte hauetan zehar behin baino gehiagotan aldizkariak izan duen kezka. Egin beharreko guztia egina ote zegoelako usteak aldizkariaren etorkizuna kolokan jar zezakeen, baina gutxi iraun zuen ideia horrek Izu Giroa-

ren baitan. Azken sasoi honetan jende gaztea hurbildu da fanzinera, baita indartsu hurbildu ere; odol berriak gogo berriak piztu ditu, antza, eta alde horretatik aldizkariak etorkizuna du, dudarik gabe. Gogoko zituzten talde gehienak elkarrizketatuta, hasierako pasio hori, adore hori, galtzeko beldurra ere sumatu zuten, baina azken bi urteetan etorritako jende gaztearen ekarpenek geroa segurtatuko diote fanzineari. Gaztetasun-bultzada horrek, hain zuzen, fanzineari freskotasuna emateaz gain, berrikuntzak ere ekarri dizkio. Hamargarren urteurrena ospatzeko ekimenetako bat da Izu

Giroaren Myspace orria sortu izana (www.myspace.com/izugiroa ). Gainera, hainbat jarduera prestatu dituzte aldizkariaren urtebetetzeari begira. Hasteko, martxoaren 19an Barakaldoko Edaska aretoan kontzertua antolatu zuten, Mostros eta Nuevo Catecismo Catolico taldeekin. 2011n zehar antzeko jaialdiak egin nahi dituzte, baina ez hori bakarrik, aldizkariak asmoa baitu ingelesez dituzten elkarrizketa onenak bildu eta aurten monografiko bat ateratzeko, Euskal Herritik kanpo banatzeko. Horrekin batera, artikulu zenbait gaztelaniara itzuli eta antzeko bilduma bat ateratzea ere buruan dute.


KULTURA ETA AISIA

Larunbata, 2011ko apirilaren 30a

Ortzadar \\ 07

MUSIKA > INDIE POP

GRISES: KOLOREA, ILUSIOA ETA ASKATASUNA NAHASTURIK Origami Records diskoetxearekin sinatu ostean, ‘El hombre bolígrafo’ izenburuko lana argitaratu berri du Grises talde zestoarrak; dantza egiteko abestiak dira, landuak, eroak eta, batik bat, alaiak OLATZ PRAT

Z

ERBAIT lortu nahi duzunean, unibertso osoa zure alde jartzen da amets hori lor dezazun”. Paulo Cohelo idazleak Alkimista liburuan idatzi zuen hori. Grises taldeari alde jarri zaio unibertso osoa euren amets handienak lortzeko bidean. Eñaut (ahotsa eta gitarra) eta Amancay (ahotsak) Gaztañaga anai-arrebak, Alejo Orbegozo (sinteak eta teklatua), Raul Olaizola (baxua) eta Antonio Diniz (bateria) zestoarrak dira Grises, eta 2011 euren urtea da. Duela urte eta erdi hasi ziren argia ikusi berri duen euren lehen lan luzea prestatzen, El hombre bolígrafo. Iazko martxorako atera nahi zuten EP bat, baina orduan beraiengan interesa zuen diskoetxeak disko luzea egitea gomendatu zien. Beraz, abestiak egiten jarraitu zuten 9 abestiko lana osatu arte. Diskoetxe harekin sinatu baino bi egun lehenago iritsi zitzaien euren ibilbidean oso garrantzitsua izan daitekeen, eta jada izaten hasia den, ezustekoa, Origami Records diskoetxearen proposamena. Madrilera joan ziren Eñaut eta Amancay eta oso argi ikusi zuten baiezkoa; “ezagutu eta berehala ikusi genuen baietz, beraiekin behar zuela, eta hantxe bertan erabaki genuen”, diote. “Geure dena emateko momentuan geunden eta guk nahi genuen ikuspegia zuten diskoetxekoek; momentua zen”. Origami diskoetxe txikia da, txikia talde gutxi dituelako, baina

tzen ari garenean berehala dakigu aurrera aterako den ala ez, buruan daukagun hori beste taldekideei gustatuko zaien ala ez”. Horrek, ordea, badu bere alde txarrik ere. Izan ere, azaltzen dutenez, “konposatzen ari garen abestia lehen unetik gustatzen ez bazaigu ez diogu kantuari aukerarik ematen, baztertu egiten dugu”. Bat-bateko maiteminik ez badago, hor gelditzen da. Zenbaitetan gustuko izan daitezkeen ideiak desegin egiten badira ere, egiten dutena euren gustukoa izatea ezinbesteko baldintza da taldearentzat. ZUZENEKOEN INDARRA Bartzelonako

Grises talde zestoarra duela urte eta erdi hasi zen bere lehenbiziko lan luzea prestatzen. IRUDIA: JOSU TORREALDAY Havalina, Maika Mokovski edo Boat Beam bezalako talde garrantzitsuak ditu. “Harreman estua eta gertukoa dugu eta oso gustura gaude”. El hombre bolígrafoko abestiak dantzarako abestiak dira, “rollo ona eta energia asko dute, koloretsua da. Dena den, diskoak bi alderdi ditu: bata frikia eta bestea harmonikoa”, dio Eñautek. Konposatzerakoan “gogoak emandakoa” egin dutela onartzen dute, instrumentuak trukatu eta etorri behar zuenari etortzen utzi diote; hortik kolore nahasketa. Hitzei dagokienez ere, taldeak orain arte egin dituenak baino alaiagoak eta positiboagoak dira,

“gauza sakonez, baina modu alaian” hitz egin nahi izan dute. Dena den, horretara jarriz gero behintzat, ez da erraza Grisesen musikari etiketak jartzea. Estatuan indiea gazteleraz lantzen duten taldeek “oso indie espainiarra” egiten dute euren ustez, “soinu aldetik antzekotasunak dituzte; gure kasuan, ingelesez abesten duten taldeen eraginetik edan dugu gehiago eta horrek desberdindu dezake gure soinua”, dio Eñautek. Besteak beste, Editors, Foals edo Glassvegas bezalako taldeez ari dira. Eragin horiek, konposatzerakoan baino gehiago diskoa ekoiztean nabari dituztela

diote, ordea; “estudioan bertan, talde baten gitarra soinu zehatz horren edo bestearen bateriaren kaxa soinu zehatzaren bila joan garenean”. Kontatzen dute kontzertu baten aurretik lagun batek beste batzuei entzun ziela galdetzen ea Grisesekoek zer egiten zuten, “erantzuna Ez dakit, zerbait arraroa izan zen”. Oraindik iritsi ez direla dioten arren, nahi duten soinu horretara iristen ari dira. Horretarako ezinbestekoa izan da euren arteko harremana eta ilusioa. “Gure artean ez gara inoiz hain ondo egon, berehala ulertzen dugu elkar eta zerbait sor-

Apolo aretoan Shout Out Louds talde suediarrarekin jo ondoren, zestoarrak Monzoneko (Huesca) Tremendo Pop jaialdian izan dira hil honetan, eta oraindik “lur hartu ezinik” dabiltza. Jaialdiko azken kontzertua zen eurena eta urduri zeuden, “jendea jada after-aren zain egon zitekeelako”. Baina, ohi bezala, “dena emanda atera ginen oholtzara, Arcade Fire bagina bezala, jendea lehen segundotik berotzen”. Eta berotu zuten, lehen segundotik dantzan baitziren denak. “Jendearekin interakzio gehien izan genuen taldea izan ginela esango nuke, eta nabaritu zen”, dio Eñautek. Zuzenekoa baita euren alderdirik indartsuena, “batere lotsarik edo oztoporik gabe sentitzen gara oholtzan”. Taldearentzako esperientzia “oso positiboa” izan dela dio, gainera, Amancayk, “biran ondo konpontzen garela ikusi baitugu”. Uztailean Aranda de Dueroko (Burgos) Sonorama jaialdian izango dira. Ordurako, jendeak izango du astirik El hombre bolígrafoko abestiak ikasteko; “ea hala den, alde ederra da jendea abesten ikustea”, diote. Helburuak argi dituzte: “Ahal den gehiena jotzea, bidaiatzea eta honetaz bizitzera iristea, luxurik gabe, fama izugarririk gabe, bizitzeko adina ateratzea nahikoa da guretzat”. Aldeko dute haizea eta unibertso osoa.

“Gure artean ez gara inoiz hain ondo egon, berehala ulertzen dugu elkar”

“Ahal den gehiena jotzea, bidaiatzea eta honetaz bizitzera iristea dugu helburu”

Orain arte idatzi dituzten kantarik alaienak eta positiboenak bildu dituzte kaleratu berri duten ‘El hombre bolígrafo’ lanean (Origami Records). ARGAZKIA: JOSU TORREALDAY


08 // Ortzadar

KULTURA ETA AISIA

Larunbata, 2011ko apirilaren 30a

Ortzadar 300411  

Euskera eta kultura

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you