Issuu on Google+

ortzadar Larunbata, 2012ko apirilaren 28a. 258 zenbakia

euskal kulturaren kolore guztiak

OROITZAREN EUSKARRI EHUko ikerlari talde batek Gerra Zibila eta euskal literatura izan ditu aztergai -- 4-5. orrialdeak --

LA JODEDERA TALDEA Musika bide, Euskal Herriak eta Kubak bat egiten dute -- 2. orrialdea --

noticiasdegipuzkoa.com


02 // Ortzadar

Larunbata, 2012ko apirilaren 28a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

musika

LEITZA

“Behar dena da kaleko giroa, ideia batzuk eta euskal letrak” Musika ezohikoa eta freskoa ditu ezaugarri La Jodedera taldeak. Bi euskaldunek eta bi kubatarrek osatzen dute, herrialde

bakoitzaren erritmo eta kultura elkarlotuz. Kalean aritzea gustuko dute, baita jendearen poza eta gertutasuna sentitzea ere AINHOA LORES

La Jodedera taldeko musikariek iazko udan grabatu zuten beren lehenengo diskoa, euren kabuz ekoitzi eta egun bakar batean grabatu zuten dena. IDOIA ZABALETA

BB

EREN musika bezain freskoa eta naturala izan da Jon Txorromorrorekin izan dugun solasalditxoa. Ahotsa jartzeaz gain, harmonika eta gitarra jotzen du leitzarrak La Jodedera taldean. Jomes Bap andoaindarra eta Oscar La Habana eta Mandi Cienfuegos kubatarrak dira gainontzeko taldekideak. Herrialde bietako erritmoak ederki uztartzen ditu laukoteak. Duela urte eta erdi inguru sortu zuten taldea. Hasieran, Jon Txorromorro eta Mandi Cienfuegos elkartu ziren. Leitzako herriko tabernan ezagutu zuten elkar, kubatarra bere emaztearekin zegoen eta biek gosea zutela, ogitarteko batzuk eskatu zituzten, baina tabernan ogia bukatu zitzaienez, “guk janaria soberan genuen eguerdian egin genuen bazkari batetik eta etxera gonbidatu genituen”, dio leitzarrak. “Afalostean gitarra jotzen eta abesten hasi ginen Mandi eta biok”. Une horretatik aurrera hasi ziren elkarrekin jotzen, euskalduna gitarra eta harmonikarekin eta kubatarra, aldiz, bongoekin. Handik gutxira, Jomes Bap ere bere baxuarekin taldean sartu zen. “Hamabost urte egon nintzen Donostiako Txorromorro taldean gitarra jotzen eta kontzertu askotan Bap taldekoekin topo egiten genuen, bertan jotzen zuen berak”, azaldu du abeslariak. Taldean hiru ziren jada eta laugarrena falta zen: Oscar La habana, Tolosan bizi den kubatarra. “Orain dela urte bat hasi ginen berarekin”, treseroa (tres cubano) musika tresna jo-

tzen du honek “hiru sokazko gitarra da eta soinu polita eta fina ateratzen du”. Lau musikari beraz, taldea osatzen dutenak eta lau musikari izen xelebre baino xelebreago baten pean, La Jodedera. Jonek azaldu duenez, “kubatarrak beti dabiltza esto es una jodedera esaten”. Hasieran Euskal Herria eta Kubaren arteko lotura definituko zuen izen bat nahi zuten, “mestizaje hori” azalduko zuena nolabait, baina azkenean izena gustatu zitzaien. “Askotan imajinazioa azalpena baino urrutirago doala uste dut” beraz, “jokoa horretan uztea nahiago nuen, zentzu askotako hitza delako”.

mo kubatarrak sartzen ditugu baina hemengoari buruz kantatzen dugu”. Joan den urteko udan laukoteak bere lehen diskoa grabatu zuen. “Gure kabuz egin genuen, produktorerik gabe, maketa antzeko bat izan zen”. Jomesek duen estudioan grabatu zuten dena egun batean. “Astearte batean bi kantu berri sortu eta larunbatean dena segidan grabatu genuen, zuzeneko bat grabatu izan bagenu bezala. Ez da ohikoena”, aitortu du leitzarrak. Abesti bakarra baino ez zuten errepikatu behar izan. ESKUZ ESKU Leitzako festetan hasi ziren beren

Eta... zer musika mota eskaintzen digu La Jodederak? “Oso musika freskoa, atsegina, naturala eta formatu akustikoan”, dio Jonek. “Sukaldean entzuteko modukoa”. Abestiei dagokienez, letra batzuk euskaraz eta beste batzuk gaztelaniaz dira baina “gure asmoa da euskara gero eta gehiago sartzea”. Mandik euskaraz abesten ditu batzuk Jonekin, leloak eta kanta errazak batez ere. “Inprobisazioa ere asko gustatzen zaio kubatarrari”. Abesti batzuk La Jodederak sortuak dira, beste batzuk aldiz, bertsioak. “El cuarto de tula kanta famatuari adibidez, letra aldatu genion eta gurea El cuarto del cura da”, argitu du. Abesti horrekin zelibatoari kritika egin nahi dio taldeak. “Orain, Kaia barrenean euskal kanta bachata erritmoarekin lantzen ari gara, ea dantzatzeko doinu polita sortzea lortzen dugun”. Burua nahiko anarkikotzat dute La Jodederakoek, “abestietan zerbait esatea gustatzen zaigu, errit-

aurreneko lana saltzen. Normalean eskuz esku egiten dute nahiz eta taberna batzuetan eta Tolosako denda batean ere salgai den. Diskoa “borobila eta zapala denez, taloaren prezioan saltzea” erabaki zuten: 5 euroren truke, alegia. Txorromorroren ustez, diskoa Euskal Herri osora zabaltzea zaila da, horregatik, Mandi eta berak askotan behar dituzten tresna guztiak hartu eta kalean bertan jotzen hasten dira. Durangon, Donostian… herri askotan ibili dira diskoak eskuz esku saltzen. “Ideia polita da, kalea asko gustatzen zaigu, baina asko mugitu behar gara”. Orain arte 1.500 disko inguru saldu dituzte. “Donostiako Sarriegi plazan, 60 inguru banatu genituen ordubetean ”, dio leitzarrak. Hurrengo lana diskoetxe batekin grabatzea gustatuko litzaioke Joni, taldeak bere musika zabaltzeari garrantzitsuena deritzo eta. Hori eta herriz herri ibili, “zerbait kontatu” eta nola ez, gozatu.


Larunbata, 2012ko apirilaren 28a

Ortzadar // 03

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski IRITZIA

Zazpi atedun Tebas hura… XABIER MENDIGUREN ELIZEGI

N N

OIZ hil zen Jean Louis Maitia? Ba-tbatean etorri zait galdera hori burura. Eta imajinatzen dut zuetako askok galdetuko duzuela orain: Eta nor zen Maitia delako hori? Lasai, ez nabil Trivial jolasean, ez da derrigorrezkoa nortaz ari naizen jakitea euskal kulturan master bat ateratzeko. Maitia, inportantea bezain ezezaguna dugu: Iparraldeko euskal kulturan gizon giltzarria 80ko hamarkadako urte zailetan, baina bera kulturgilea izan gabe: gestorea zen, eta zeregin horretatik bideratu zuen bai lana eta bai militantzia: Seaskako ikastolen lehendakaria izan zen urte luzez, eta aldi berean Iparraldeko Elkar argitaletxearen eta Zabal liburudendaren arduraduna. 1997an hil zen Maitia, artean sasoiko gizona zela, kartzelatik askatu eta handik bi hilabetera. Bederatzi hilabete eman zituen atxilotuta, Le Vert epailearen aginduz, eta inongo kargurik gabe utzi zuten libre. Atxiloketaren arrazoia, xelebrea benetan, baita sinestezina ere, handiagoak ikusten ohiturik ez bageunde: etakide baten agendan Maitiaren telefonoa agertu omen zen (harritzekoa ote, Seaskako burua izanda?), eta Maitiaren lantokiko erregistroan justifika-

tu gabeko diru kopuru bat: berez enpresarena zena, baina ETArena zela sartu zitzaion kaskoan epaileari, bere kasketa beste frogarik gabe. Kartzelaldi prebentiboa bereziki gogorra omen da Frantzian, eta horrek izango zuen zerikusirik Maitiaren heriotza goiztiarrean. Dena dela, lagunei entzuna diet, espetxeak baino min gehiago egin ziola hurbileko batzuek zabaldutako zurrumurru gaiztoak, hots, herrigintzakoa zen diru hori bere patrikarako gordea zuela… Hala ere, gaurko nire asmoa ez zen gure herriaren beste historia triste bat kontatzea; aldiz, gure kultur bizitzaren alde ahaztu bat nahi nuen aipatu: nola idazle, musikari, aktore eta abarrek, beren sorkuntza-lana aurrera eramateko, beren ondoan, atzean edo itzalean izaten dituzten hainbat gizon-emakume, ez artistak baina bai artearen maitaleak, beste norbait fokuaren aurrean luzitu dadin beren onenak ematen dituztenak. Brechtek idatzi, Azurmendik euskaratu eta Laboak kantatzen zuen abesti hartan bezala (EuskAlema elkarteak plazaratutako BrechtArestiren Poema hautatuak liburuan aurki dezakezue orain): “Zazpi atedun Tebas hura,

SALDUENAK

Fikzioa

Zerrenda nahi beste luzatu dezakezue: zuen herrian edo esparru hurbilean lan isil eta emankorrean aritzen den jendea, inoiz omenaldirik jasoko ez duena

nork eraiki zuen? /Liburuetan errege izenik baizik ez da ageri”. Gogora datozkit, beste adibide askoren artean, Xabino, Antzerikiola Imajinarioan, Artedraman eta Ander Lipusen proiektu guztietan ekoizpen, banaketa eta logistikaz arduratu izan dena, diskrezioz eta efikaziaz; edo Max, Susa argitaletxean kontabilitatea eta beste hainbat lan egin izan duena, inoiz prentsaurreko eta abarretan atera gabe; edo Asun eta bere herrikide asko, Eako PoesiaEgunetan idazleen mantenuaz eta ongizateaz kezkaturik, poetak musen bisitaren zain gustura egon daitezen; edo Aitor, Durangaldeko hainbat musika eta antzerki-talderi sonorizazioa eta argiak ipini izan dizkiena bere denbora librean; edo Jexux, bertsotan agian txarra izango dena baina Bertsozale Elkartearen sorreran eta jarraipenean ezinbesteko pertsona, gutxi bezalako fina. Zerrenda, nahi beste luzatu dezakezue: zuen herrian edo hurbilena zaizuen esparruan lan isil eta emankorrean aritzen den jendea, seguru asko inoiz omenaldirik jasoko ez duena baina bai beste batzuek jaso ditzaten ahalegindu. Horiek dira euskal kulturaren benetako altxorra. Horiei nahi diet azaldu neure esker ona.

Ez Fikzioa

1. Martutene

4. Ni, Vera

1. Norberaren autonomia krisian

Ramon Saizarbitoria. Erein.

Itxaso Martin. Elkar.

Eduardo Apodaka. Pamiela.

2. Tximistak

5. Etxekalte

2. Postkronikak

Jean Echenoz. Meetok.

Harkaitz Zubiri. Susa.

Alberto Barandiaran. Elkar.

3. Exkixu

6. Alea

3. Auzolanaren kultura

Txillardegi. Elkar.

Beñat Sarasola. Susa.

Jasone Mitxeltorena. Txalaparta.

4. Xabier Lete. (Auto)biografia bat Inazio Mujika. Alberdania.

5. Euskal harriak Joseba Azkarraga. Alberdania.

6. Euskal Herria. Errealitatea... Pako Aristi. Elkar.

LIBURU DENDAK: Elkar, Casa del Libro (Bilbo), Auzolan (Iruñea)

ERAKUSLEIHOA GAZTE LITERATURA

‘Marta ispiluaren aurrean’ Teresa Calo. Elkar. 66 orr. 8,25 euro.

Nerabe baten beldurren isla Martarentzat sekulako lasaitasuna izan zen gehiago entzun behar ez izatea jendearen galderak, aholkuak, amaren negarrak. Baina, batez ere, guztiz lasaigarria izan zen jan behar ez izatea edo, familiaren aurrean disimulatzeko, jaten zuelako itxurak egitea, ezta botaka egitea ere. Istorio honetan, Martak, 17 urteko neska batek, bere bizitzako azken hilabeteak gogoratzen ditu ispilu baten aurrean. Teresa Calo (Donostia, 1955) antzerki irakaslea da (20 urterekin hasi zen antzerkia idazten), baita gidoilaria ere telebistako zenbait telesail arrakastatsuetan.

ZALDI EROA

ALDIZKARIA

SAIAKERA

‘BAT. Soziolinguistika. IV Hausnartu...’

‘Xiberoko antzertia edo pastorala’

Belen Uranga et al. Soziolinguistika klusterra. 194 orr. 39 euro (urteko harp.).

J. Casenave-Harigile. Euskaltzaindia. 83 orr. 12 euro.

‘Euskaltzainak’ Euskal Soziolinguistika saridunak bildumako berria BAT aldizkariko 82. zenbakiak ‘IV. Hausnartu Euskal Soziolinguistika Sariak’ du hizpide. Txillardegiri omenaldia eta Hausnartu Euskal Soziolinguistika lehiaketako laugarren edizioaren lan irabazleak agertzen dira argitalpen honetan. Paula Kasares, Dabid Anaut eta Maier Ugartemendia suertatu dira aurtengo edizioaren irabazle. Horiez gain, ale honetan ondorengo egileen lanak aurkezten dira: Aitor Lizarazu, Mikel Ozaita, Jasone Aldekoa eta Enara Belloso.

Junes Casenave-Harigileren lan hau ‘Euskaltzainak’ bildumaren 17. zenbakia da. Egileak azaltzen du zer den Zuberoako Antzerkia edo Pastorala: nondik datorren, nola antolatzen den, zeintzuk diren bere arauak, eta abar. Liburu hau berriki igaro den Sarako Euskal Herriko Idazleen Biltzarrean aurkeztu zuen Akademiak, Henri Duhauk, Xarles Videgainek Erramun Baxokek eta Jean-Baptiste Coyosek idatzitako beste lanekin batera, hain zuzen.

Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Bingen Zupiria

Diseinua: Jesús Santamaría

Ardura: Iñaki Mendizabal Elordi (mendi@deia.com)

Maketazioa: Naroa Etxebarria Portada: N. Etxebarria/Sancho el Sabio Fundazioa

Koordinazio lana: Amaia Santana (asantana@deia.com)

Lege Gordailua: BI 1720-06


Larunbata, 2012ko apirilaren 28a

04 // Ortzadar

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

literatura

Ezkerretik eskuinera, Bernardo Atxaga, Estepan Urkiaga ‘Lauaxeta’, Inazio Mujika, Ramon Saizarbitoria, Errose Bustintza ‘Mañariko’ eta Miren Agur Meabe. ORTZADAR/EUSKOM ANE AGIRRE

Literatura oroimenaren eus Ez da erraza gerra kontatzea, edozein delarik gerra. Espainiako Guda Zibilak utzi du zantzurik euskal literaturan, baina liseriketa mantsoa eskatu dio idazleari. Ikerketa, berriz, askoz urriagoa da. EHUko

AA

RGENTINAKO La Platako Unibertsitatean 2009. urtean azaldu zuten lana da gutxi asko erakusten digutena. “Gutxi ikertu da, bai. Sorkuntzako literatura gehiago izan da. Ikerketan eman dira beste pausu batzuk guk lan hauek agertu eta argitaratu artean. Euskaltzaindiak adibidez Gerra Zibila eta euskal literaturaz egin zituen jardunaldiak”.

Gerra esan, eta burura: Estepan Urkiaga Lauaxeta olerkaria, Errose Bustintza Mañariko ere aipa genezake (aurkituko dugun emakume bakanetarikoa). Martin Ugalde eta bere Iltzaleak,

ikerlari talde batek ‘Cuadernos de Alzaten’ idatzi du honi buruz, Jon Kortazarrek gidatuta: Iratxe Retolaza, Iñaki Aldekoa, Alvaro Rabelli, Jose Manuel Lopez Gaseni, Amaia Serrano, Xabier Etxaniz eta Ibon Egaña

Erretiradako trena edo Bihotza golkoan. Pablo Fermin Irigaray Gerla urte, gezur urte lanarekin. Eusebio Erkiaga eta Jaioko dira. Antonio Zavalak zuzendutako Auspoa bilduman agertutakoak. Baina distantzia apur batekin, bigarren belaunaldiaren lanak heldu ziren. Hau da, etxean gerra kontuak entzuten zituztenenak. Ramon Saizarbitoria, Bernardo Atxaga edota Joan Mari Irigoien. Inazio Mujika Iraola, Jokin Muñoz, Edorta Jimenez, Joseba Sarrionandia, Koldo Izagirre, Patri Urkizu, Joxe Austin Arrieta, Patxi Zabaleta edota Luis Mari Mujika. Jon Kortazarrek ikerketaren xehetasun batzuk eman dizkigu: “Gerra Zibilari buruzko ikerketetan oso kon-

tutan hartzen da zein belaunaldikoa den idazlea. Gerra ezagutu bazuen, gurasoen bidez berria izan bazuen, edo ezagutu gabe idazten badu. Hiru egoera horietatik oso ikuspegi desberdinak sortzen dira. Dena dela lanean beste ikuspegi bat jorratu nahi nuen eta ikusi nola biltzen den gaia eta moldapen literarioa. Eta alde horretatik desberdinak dira moldapenak. Ramon Saizarbitoriaren literaturak sakontasun handia du, berak oso hurbiletik moldatu du gerra zibilaren gaia, Inazio Mujika Iraolarena mitikoa da, Jokin Muñozek oso lan trebea eskaini du, Irigoieni oso lan bereziak sor dizkiogu. Atxagak gerra zibilaren tapiz zabala eman du bere obran”.


Larunbata, 2012ko apirilaren 28a

Ortzadar \\ 05

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

literatura

AMAIA SERRANO IKERLARIA

“Literaturak istorioen bidez irakurlea hausnarketara eramaten lagun dezake”

A

MAIA Serranok Jokin Muñozek idatzitako Antzararen bidea eleberria aztertu du luze eta sakon. Istorio gogorrak modu atseginean eman izana gustatu zitzaion Amaia Serranori eleberri honetatik. Berarekin izan gara solasean.

‘Antzararen bidea’ eleberria da zure iruzkinaren ardatz. Zein funtzio dauka literaturak memoria kolektiboaren berreskurapenean? Jendearengana heltzeko modu berezia duela esango nuke: historialarien lanaren bitartez gertaera jakin batzuen berri izan dezakegu, baina gutxitan jasoko du historialariak gertakari hura bizi izan zutenen sentimendua. Berak, ikerketa zientifiko zorrotzaren ondoren, memoria historikoa bildu behar luke. Literaturak, ordea, ez du egia bilatzen, istorioen bidez irakurlea hausnarketara bideratzea baizik. Gertaera mingarri jakin batzuen bidez bultzatzen da gogoeta, eta, hain zuzen ere, horrelakoak posible izan zirela jakitea da irakurlea hunkitzera eta pertsonaia batzuekin identifikatzera eraman dezakeena. Gomuta-leku gisa funtzionatzen dute fikziozko istorio horiek: irakurle batzuei (segur aski adin batetik aurrerakoei) oroitzapenak ekarriko dizkiete, eta beste batzuei interesa sorraraziko diete edo, gutxienez, gertaeren laztasunaz jabearaziko dituzte. Eleberri honek, memoria kolektibo bat osatzeko bidean, izan duen harreraren araberako indarra izango du, eta esango nuke euskal irakurle askok atsegin izan duela.

Eleberrian etengabeko alderaketa ematen da bi eskenatokiren artean, 1936ko Nafarroako Erriberako herria eta 2003ko Donostia. Argi dago eleberrian bi agertokiak izatea ez dela halabeharra. 1936ko Gerra Zibila eta euskal gatazka lotzen ditu Jokin Muñozek, baina paratestutik bertatik ematen digu abisua: “Iragana bizi-bizi dago, eta ispiluek ez dute obeditzen”. Ederra da nobelan zehar egiten duen ispilu-jokoa. Bi garaietako pertsonaien eta gertaeren arteko paralelismoak irakurlea garai bietan izandako minaz jabetzeko balio dute.

Biolentziaren absurduaz ohartarazteko eta biolentziaren kontrako eleberria dela esango zenuke?

MEDIA/RUBEN PLAZA/GORKA ESTRADA/PABLO VIÑAS

karria Ramon Saizarbitoriak Gerra Zibilaren arima erakutsi du: Bihotz bi. Gerrako kronikak (1996, Erein), Hamaika pausu (1995, Erein), Gorde nazazu lurpean (2000, Erein). “Gerra bizi izan dutenen esperientzia moldatzen maisua da Ramon Saizarbitoria”, diosku Jon Kortazarrek. “Bera da oroimena eta Gerra Zibilaren gaia gaitasun handiz eta modu poliedrikoan erakutsi duena”. Hala ere ondo argi uzten du idazleak, “oroimena ez da fidagarria”. Iñaki Aldekoak egindako azterketan goretsi egiten du Saizarbitoriaren kontatzeko era. “Bere lan materialarekiko zorroztasuna susmatzen diogu egileari, baina hala ere, une sortzailetik gora material hori dena fikziorako bigarren mailakoa da”. GERNIKA Alvaro Rabellik Inazio Mujika Iraolak

idatzitako Gerezi denbora (1999, Alberdania) lanaz egiten du azterketa. “Zuzenean gerraz aritzen den eleberria baino errealitatearen eta fikzioaren arteko oroimen ariketa da”. Gudaren une garrantzitsua izan zen Gernikako bonbardaketa (1937ko apirilaren 26a).

Iratxe Retolazak aipatu du jazoera hori. Esaterako, Bernardo Atxagak egin zuen Markak (2007, Pamiela) lanarekin. “Idazleak marka fisiko zein psikologikoetaz, testual zein artistikoetaz jarduten du. Bonbardaketak, bizi izan zutenen eta gertakaria jaso izan zutenen burmuinean eta oroimenean utzitako zantzuetaz aritzen da”. Hirugarren belaunaldiko idazlea ere badu aipagai: Asier Serrano, Picassoren zaldia (2007, Erein). “Tribu arraroa da geurea/sakratua eta oroimendekatzekoa/ Geurean hilek ez dute aspertzeko betarik/hilek bakerik/biziek bakerik”. Haur eta gazte literaturak ere ukitu du zeharka edo zuzenean Gerra Zibila. Azkenengotariko lanen artean Miren Agur Meabek idatzitako Urtebete itsasargian (2006, Elkar) da. Liburu hau eta beste zenbait aztertzen dute Xabier Etxanizek eta Jose Manuel Lopez Gasenik. Eleberri esanguratsu bi aipatzen dituzte besteak beste, Bernardo Atxagaren Behi euskaldun baten memoriak (1991, Pamiela) eta Koldo Izagirreren Metxa esaten dioten Agirretar baten ibili herrenak (1991, Elkar).

Indarkeria salatzen da nobelan, dudarik gabe, baina, biolentziaren aurkako eleberria baino gehiago, esango nuke horren inguruan gogoeta egiteko proposamen bat dela. Irakurleak emango dio erantzuna istorioetan agertzen diren egoera bortitzei. Hala, 36ko Gerra Zibilaren zauria guztiz itxi ez den arren, askori urruneko gertatzen zaio, baina, zeharka bada ere, orainaldia ulertzeko eta etorkizuna bideratzeko moduan eragin dezake. Hurbileko iraganarekin aritzeak arrisku handiagoa du, izan ere, euskal gatazkan denok izan gara modu batean ala bestean gudu-zelai bereko biktima. Horregatik, Donostian kokaturiko istorioa irakurtzean zenbait irakurle deseroso senti daiteke, bere bizipenekin bat ez datozen ikuspegiak jasotzen dituelako.

Pertsonaietako batek, Jesusek, isiltasuna izan du lubaki. Zure ustez liburu honetan idazleak isiltasuna lubakitik atera nahi izan du? Kontsumo-gizartearen abiadura bizkorrak eragiten digun amnesiak kezkatzen nau. Gogoratu nahia egoera horri aurre egiteko ahalegina dela esango nuke. Isiltasunarekin gauza bakarra lortzen dugu: esaten digutena otzan-otzan onartzen dugula erakustea. Hori da, hain zuzen, Jesus pertsonaiari gertatzen zaiona. Horregatik zirikatzen dute bizilagunek: frankista bat dela leporatzen diote. Ez dute bere iragana ezagutzen eta ez dakite zerk eraman zuen Donostiara. Bizirauteko modu bakarra izan du Jesusek denbora luzean zehar: isilik egotea, hori izan da bere patua. Gerta daiteke irakurleak Jesusen ibilbide bera egitea eta oroitzapen batzuk gogora ekartzeko balio izatea. 1936ko Gerra Zibila jasan zutenak desagertu ahala, Jesus bezalako pertsonaiek lagun diezagukete ahanzturatik itzurtzen.

Serranok Jokin Muñozen ‘Antzararen bidea’ eleberria izan du ikergai. ORTZADAR


Larunbata, 2012ko apirilaren 28a

Ortzadar // 06

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

bertsolaritza

BAIGORRI

Mugen gainetik, denak nafar Bihar, apirileko azken igandean, hamar mila lagun inguruk Nafarroaren Eguna ospatuko dute Baigorrin

DABI PIEDRA 1981ean eratu zenetik, Basaizea elkarteak Nafarroaren Eguneko ekitaldi guztiak antolatzen ditu urtero. ORTZADAR

N N

AFAR guztien, ipar zein hegokoen, kultura eta hizkuntza izango dira biharko jaialdiaren ardatzak, egun osoa hartuko duten ekitaldietan. Euskal Herriko bazter guztietatik espero dituzte bisitariak, hamar mila inguru, “Baigorri herri txikia da, Nafarroaren Egunean hamar aldiz handitzen da jende kopurua”, ohartarazi du Maialen Galleras Basaizea elkarte antolatzaileko lehendakariak. Asmoa garbi daukate, “kulturak eta hizkuntzak batzen gaitu, nafarra izatea euskalduna izatea da guretzat, eta hori aldarrikatu nahi dugu”. Nafarroaren Eguna 1979an hasi ziren ospatzen Nafarroa Behereko Baigorrin eta 1981ean Basaizea elkartea sortu zen, ospakizunaren ardura hartzeko. Dena dela, gaur egun, Basaizearen lana urte osokoa da, “kultur elkartea gara funtsean, saiatzen gara herria mugiarazten euskal kulturaren bidez, adin guztietako publiko zabala hunkitu nahi dugu eta, horretarako, hilero hainbat ekitaldi izaten ditugu, udalekuak, bertsoak, kirolak, ihauteriak eta abar”, adierazi du Ramuntxo Bidart lehendakariak. Bai, hau ere Basaizeako lehendakaria da, Maialen Galleras bezala, elkarteak bi baititu: “Bi lehendakarirekin ardurak errazago eramaten dira eta erabaki guztiak beti pertsona baten ikuspegitik hartzea eragozten da”, azaldu dute. Hogei urte inguru dituzten arren, Basaizea elkarteko arduradun berriak dira beraiek, lekukoa hartu berri dute, “Basaizean beti izan da ohitura belaunaldi gazteei lekukoa pasatzea, aurreko zuzendaritzak eginak zituen hamar bat urte eta modu naturalean etorri zaigu ardura hau”. Nafarroaren Eguna, beraz, lehenengoz antolatzea egokitu zaie zuzendaritza berrikoei, baina ohituta daudela azaldu digu Ramuntxo Bidartek, “txikitatik ezagutu dugu, apirileko azken igandean Baigorrin ospakizun handia dela, aspalditik ibili gara laguntzen, orain arduradun nagusiak izatera igaro gara, ez besterik”. Giroa berotzeko, Kulturaldia izan dute asteotan. Nafarroaren Egunaren aurreko ekitaldi sorta da Kulturaldia, Baigorrin zein Nafarroako beste leku batzuetan egiten dena. Aurten, Nafarroaren Konkistaren 500. urteurrena izan da gai nagusia eta, horrela, apirilaren 15ean Alurr dantza taldeak ikuskizun berria eskaini zuen, bost mende eta gero nafar izpiritua, hizkuntza eta kultura bizirik daudela aldarrikatzeko. Horrez gain, ateraldia egin zuten Basaizeakoek Etxarri Aranatzera joan den asteburuan; Presoen Gaualdia eta Haurren Eguna ere izan dituzte

oraintsu. Gaur, larunbata, Lekeitioko Musika Bandak joko du Baigorriko gaiteroekin batera. KABALKADA Kulturaldia burutzeko, bihar, Nafarroaren Egunak euskal kulturaren hiriburu bihurtuko du Baigorri. Goizeko hamaiketan Kabalkada egingo dute; Ramuntxo Bidarten ustez, Nafarroaren Eguneko unerik hunkigarriena da. “Bisitan etorritako talde guztiek bat egiten dute ekitaldi horretan, Euskal Herri osoa han dela nabaritzen dut, gurea ez dela folklore hutsa, herri bizia baizik”, adierazi du. Nafarroako hainbat herritatik ekarritako ohitura eta pertsonaiak dira protagonista Kabalkadan. Geroago, bazkaria izango dute, Erramun Martikorenak, Maitena Monacok eta bertsolariek girotuta. Arratsaldean, plazan, kirol animazioa, dantzak eta kantak iragarri dituzte; Xokoan, aldiz, kontzertuak. Gauean ere, musika, karaokea eta erromeria egongo dira. Milaka pertsona bilduko dira, gehienak Nafarroatik etorriak. Euskal Herriko beste leku askotatik ere etortzen zaizkie bisi-

tariak, “Hegoaldean gehiago ezagutarazi nahi genuke ospakizuna, baina hala ere, gero eta bizkaitar eta gipuzkoar gehiago etortzen dira”, Bidarten esanetan. Basaizea elkarteak Baigorriko ehundaka herritarren laguntza jasoko du bihar, Nafarroaren Eguneko xehetasun guztiak ondo irten daitezen, “nabarmendu behar da elkartasuna, belaunaldien arteko harremana”, dio Bixente Hirigarai Basaizeako kideak.

BIXENTAENIA Basaizea elkartearen egoitza Bixentaenia etxea da, Baigorriko erdigunean kokatutako eraikina. Herriko euskaltzaleek elkarlanean konpondutako etxea da eta, gaur egun, Basaizea elkartearen bulegoak ditu. Horrez gain, ostatua dauka eta euskaraz bizi nahi duten guztien topagune da.

Etorkizunera begira baikor dira Basaizeako arduradun gazteak, “euskara Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin ez da gehiago traba baten gisan ikusten, jende asko, erdaldun direnak ere euskarara hurbiltzen dira, euskal kulturara”, aipatu du Bidartek. Zeregin horretan, Nafarroaren Egunaren garrantzia ere ez dute ahaztu nahi, “nafar guztiak anaiak garela ikusarazi nahi dugu, Iruñean, Baigorrin, Tuteraraino”, aldarrikatu du Gallerasek, “Nafarroaren Eguna euskal kulturaren eta izatearen ospakizuna da, beraz, ez da gelditzeko sasoia, segitu behar da”.


Larunbata, 2012ko apirilaren 28a

Ortzadar // 07

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

arkitektura

BAIONA

Eraikinak harresiaren geometria berdina jarraitzen duen arren, hormigoizko saretak erakusten du funtzio berri bat jasotzeko hustu dela gotorlekua. UNAI FERNANDEZ DE BETOÑO

BB

AIONAKO Institutu Unibertsitario Teknologikoaren liburutegi berria lurpean dago. Harresipean, zehatzago esanda: Vauban ingeniari ospetsuak XVII. mendearen bukaeran sendotu zuen gotorlekuaren profilari jarraiki, erdi lurperaturik, eraiki baitute Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitatearen unibertsitate-ekipamendu berria. Tira, ez da berri-berria, duela hiru urte bukatu baitzuten, baina paisaiako obrek denbora behar dute egokiro finkatzeko, eta, beraz, orain hasi da hobeto antzematen proiektuaren ideia orokorra, zeinak ondarearen berrirakurketa interesgarri bezain polemikoa proposatzen duen. 80 x 20 metroko eraikinak harresi zaharren ezponden 43 graduko makurdurak mantendu ditu. Fatxada nagusia hormigoizko sareta berezi batek osatu du, zuhaitzen sustraien modukoa, eguzki-izpiak iragazteko balio duena; haren parean 130 irakurlerentzako gunea antolatu da. Atzeko fatxada, berriz, lurrez eta belarrez erabat estali da, eta haren azpialdeko espazioa, argi naturalik ez duenez, liburuen biltegirako utzi da. Liburutegia, beraz, solairu bakarrean antolatu da, ordenagailu- eta administrazio-gelak jasotzeko mezzanine lineal osagarri batekin, zeinak estalkia eusteko egitura ere biltzen duen.

Harresi bete liburu Baiona Ttipiko kaserna unibertsitate bihurtu dute. Errobiko campusean zaharberritutako eraikinen artean Gaztelu berriaren ondoko unibertsitateliburutegia da deigarriena: harresiak liburuz bete dituzte

UNAI FERNANDEZ DE BETOÑO Nork esan bastioi batek hainbeste jakintza gordeko zuenik?

FLORENCE DELAY UNIBERTSITATE-LIBURUTEGIA Kokapena: Baiona, Lapurdi. Arkitektoak: Jean de Giacinto (arkitektura) eta Duncan Lewis (paisaia). Sustatzaileak: Baionako Udala eta Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitatea. Data: 2005-2009. Ondarearen babesle: Jean de Giacinto (Castelviel, Gironda, 1948) Bordeleko Arkitektura eta Paisaia Eskolan ikasia da. 1980ko hamarkadaren amaieran ezagun egin zen Euskal Herriko eraikin eder baten eraispenaren aurkako borrokagatik: Art Nouveau estiloko Biarrizko tren-geltoki zaharra eraistear zeudela, Groupe Des Cinq presio-taldea sortu zuen 1987an, Laurent Cazalis, Alain Loisier, Bertrand Nivelle eta Daniel Sarrazin arkitektoekin batera. Helburua lortu zuten: 1991n biltzar-jauregi eta auditorium gisa eraberritu zen, Gare du Midi izenaz birbataiatuta. Ondarearen interpretatzaile: Bordeleko 1858ko Eiffel ingeniariaren zubiaren mantentze eta eraberritzearen alde ere borrokatzeaz gain, Giacintok Le Corbusier arkitekto entzutetsuaren obra ezezagun bat zaharberritzen dihardu aspalditik, Suitzako maisuaren lehen lan frantsesa, 1917ko ur-biltegi bitxi bat, Bordeletik gertuko Podensac herrian eraiki baitzen. Giacinto, Baiona Ttipiko harresian egin bezala, zaharberritzea baino, ur-biltegiaren interpretazio pertsonal bat ari da hezurmamitzen; zaharra oinarri, zerbait berria sortzen.

Fatxadaren makurdurak zein eguzki-izpiak iragazten dituen hormigoizko saretak giro berezia ematen diote liburutegiaren barnealdeari. JEAN-PIERRE BOISSEAU


08 // Ortzadar

JALGI HADI DANTZARA Euskal dantzaren adierazpena

Larunbata, 2012ko apirilaren 28a

azkena

Txuringadiko errotak irina bai Duela zazpi mendeko errota berezian artoa ehotzen eta istorioak zabaltzen jarraitzen du Joxe Anjel Zumetak, Larraulgo errotarien oinordekoak

SABIN BIKANDI BELANDIA

AA

PIRILAREN 21ean, Eibarren, Euskal Herri osotik etorritako dantzari, dantza irakasle, musikari eta dantzazaleak bildu ginen, eta elkarturik Euskal dantzaren adierazpena sinatu genuen, eta elkarturik soka dantza luze bat egin genuen, eta elkarturik etorkizunari aurre egiteko esperantza dugu. Ortzadar gehigarrian izan dugun Jalgi Hadi Plazara tarte hau bukatzeko, ezin egokiagoa iruditu zaigu adierazpenaren aldarrikapenak hona ekartzea: “Euskal dantza tradizionala babestu beharreko ondare aberats, komunikazio lengoaia eraginkor, gozamen iturri, sozializaziorako tresna indartsu eta nortasun ikur garrantzitsua da. Altxor hau transmititzen jarraitzeko, ezinbestekoa dugu gure kulturaren jarduera oparo hau guztion artean babestea eta hedatzea eta horretarako, dantzari buruzko ezagutzan eta trebaketan sakontzea. Dantzari, dantzazale, ikertzaile, musikari, artisau, komunikabide eta erakundeak, norbanako ala gizartean, guztiok dugu erantzukizuna: 1. Euskal dantza tradizionalaren ondare izaeraren errekonozimendua defendatzen dugu eta hori babesteko ardura, dantzari eta dantzazaleokin batera gizarte, komunikabide eta erakundeekin partekatu nahi dugu. 2. Tradiziozko musika, kantu eta dantzak, eta horien aldeko ikasketa, transmisioa, zabalkundea, ikerketa, artapena, babesa eta sustapenean lan egiten duten dantza talde, elkarte eta norbanakoak balioan jarri, egin duten eta egiten duten lan eskerga aitortu eta eskertu, eta bide horretan laguntzeko politika kulturalak bultzatu behar dira. 3. Beharrezkoak dira dantza tradizionalaren ezagutza, transmisioa eta babesa bermatzeko neurriak hartzea, eta horretarako, ondare honen identifikazioa, dokumentazioa, ikerketa, babesa, sustapena, balioztatzea, transmisioa eta biziberritzeko ekintza multzoa bultzatu behar da. Besteak beste: a) Dantzaren dokumentazio zentro publiko bat behar dugu, etengabe galtzen eta desagertzen ari den ondare koreografikoa gorde eta hurrengo belaunaldiei ezagutzeko aukera eman ahal izateko. b) Dantza tradizionalaren formazioa egituratu eta sendotzeko beharra dugu. Euskal dantza tradizionaleko ikasketak, ahalik eta mailarik sakonenean landu eta formatzeko aukera eskainiko dituen ikastegi bat behar dugu. c) Dantza tradizionalaren ikerketa sistematizatu eta ikertzaile sarea berrantolatu eta bultzatzeko premia dugu, eta horretarako ikerketa alorrean diharduten elkarte, erakunde eta unibertsitateen parte-hartze aktiboa eskatzen dugu. Azken batean, dantzak, euskal kulturaren egunerokoan jokatzen duen ikur eta sinbolo izaera aintzat hartu, eta proportzio horretan dagokion errekonozimendua aitortu eta behar duen babesa eman behar zaiola adierazi nahi dugu”.

www.aikotaldea.com

JJ

OXE Anjel Zumetak, Txuringadiko errotariak, badaki bisitaria ahozabalik uzten. Uraren garrantzia azaltzen dio lehenik (Usarrabiko errekak hainbat mendetan Asteasu eta Larraulgo burdinola eta errotak nola mugitzen zituen) eta batbatean ate bati tira egin eta uraren indarraren froga zaratatsua agertzen du. Uhatea zabalduta, botanako ura jausi egiten da eta abian jartzen dira, burrunbada handiaz, poleak, uhalak eta gurpilak. Hauek bultzatuta, ziztu bizian mugitzen dira zerrak, eskuilak, esmerilak, zulagailua… “Gipuzkoako aroztegi hidrauliko bakarra da, Zeraingoarekin batera”, dio Joxe Anjelek. “Aita eta aitona arotzak ziren eta lantegitxoa gehitu zioten errotari. Martxan jartzen dudanean, jendeari asko gustatzen zaio”. Agiri batzuek diote Txuringadiko errota martxan zebilela 1339 urtean. XVI. mendean ere bere izena agertzen da. Zumetatarrak errotariak izan dira belaunaldiz belaunaldi, eta Joxe Anjelek, oraindik ere, artoa erosi eta ehotzen du etxeko ogia egiteko. Aita eta osabaren lanak ederki gogoratzen ditu: “Baserritarrek asto gainean ekartzen zuten artoa, zakutan, eta ehotzearen truke laka eman behar zioten errotariari, irinaren ehuneko hamarra. Errotariek iruzurti fama zeukaten, pisuekin azpijokotan ibiltzearena. Baina ospe hori bidegabekoa zen. Askotan arto hezea ekartzen zuten baserritarrek eta horrela ezin zen eho, masa egiten zelako eta errota trabatu. Aitak eta osabak, sukalde ekonomikoaren txapa epel zegoenean, artoa gainean jartzen zuten lehortzeko. Nolako lanak, zenbat kilo jarri eta kendu behar ziren sukaldean! Lehortzen zenean pisua galtzen zuen artoak,

jakina, eta baserritarrei uste zutena baino irin gutxiago zegokien. Horregatik ospe txarra”.

BIDAIA KOADERNOA ANDER IZAGIRRE anderiza.com

Gerraostean Guardia Zibilak errota itxiarazi zuen, baina errotariak gauez aritzen ziren, ehotze klandestinoan

Gerraostean Guardia Zibilak errota itxiarazi zuen berunezko zigilu batekin, ekoizpena kontrolatu eta estraperloa saihesteko, eta errotariak gauez aritzen ziren, ehotze klandestinoan. “Artoa bazuten, errota bazuten, baina goseak zeuden ez zietelako irina egiten uzten”. Zigilua kontu handiz laxatu, gauez lan egin, egunsentia baino lehen zigilua berriz osatu eta irin arrastoak erratzez garbitu behar zituzten. Baina gau batez guardiak azaldu ziren, ehotzen harrapatu zituzten eta isun handia jarri zieten. “Aitona jota gelditu zen, etsipen handiarekin”, gogoratzen du Zumetak. Gerraosteko egoera normaldu zenean, artoa eta garagarra ehotzen jarraitu zuten 1960ko hamarkadara arte. Errota 1980ko hamarkadan itxi zuten baina Joxe Anjelek bizirik mantendu nahi izan du eta horretarako lan handiak hartu ditu. Errotarriak, baheak, toberak, gurpil hidraulikoak eta ehoketarako beste pieza eta tresna mordo bat gorde ditu, errotan museo txiki bat osatzeko. Mantentze lanetan ere orduak eta izerdiak botatzen ditu: urtean behin kanala eta botana husten ditu, sastrakak eta lokatzak garbitzeko. Baina sari ederra jasotzen du Zumetak ordainetan, mirari txiki, xume eta aldi berean harrigarri horren unea iristen den bakoitzean: pasoa zabaldu, ura jausi eta gurpilak duela bost edo zazpi mendeko indar berarekin biraka hasten direnean.


ortzadar280412