Issuu on Google+

ortzadar

noticiasdegipuzkoa.com

Larunbata, 2012ko otsailaren 25a. 249 zenbakia

euskal kulturaren kolore guztiak

‘RAKETISTEN’ OSPEA Euskal tenis-jokalari aitzindarien ibilbide ausarta biltzen du ‘Erraketistak’ liburuak -- 4-5. orrialdeak --

GAZTEEN LOKAL EROAK Euskal Herriko gazteen txokoetan sartu da telebista -- 6. orrialdea --


02 // Ortzadar

Larunbata, 2012ko otsailaren 25a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

ahotsak

MIREN AGUR MEABE

II

TZALA apurka-apurka sartzen zaizu lokietatik, eta odolera igarotzen da. Hankak astundu egiten zaizkizu. Lababoaren ondoan bazaude, hortzak garbitzen, esate baterako, eskuak bermatzen dituzu bertan. Buruari eragiten diozu itzala zeure barrutik egozteko, baina iritsi zaizu ahora, piku bigunegi baten moduan ertirekirik duzun zulora. Ezpainak estutzen dituzu, itzalari bidea mozteko hesitzat erabili nahirik, baina iluntasuna ahoan duzu jadanik, haren latorri-zaporea. Sudur-zuloak umeltzen zaizkizu. Baliteke negarrez hastea. Kanpai-hotsa entzuten duzu, ahots bat kalean. Goiza da eta eguzkiak inguru osoa zuritzen du. Hain dago argitsua kanpoa. Mihia pasatzen duzu hortzetatik. Poltsikoko musuzapia atzamarren artean erabiliz baretzen zara (poltsan, batan edo amantalean aurkitutako zapi usatuak lehenago egindako beste batailaren baten seinaleak baitira) eta lurrean etzaten zara, astiro, txakurra ugazabaren jipoia hartutakoan bezala. Badakizu hobe dela aurka ez egitea. Badakizu itzala osorik zabalduko zaizula muinetaraino, eta zure izaera itsusten duten eskualde ezagun

eta ezezagunekin nahastuko dela ore trinko bat osatu arte.

Orduan, itzala galdu zuten batzuen istorioak oroitzen dituzu, ez zeruan ez lurrean onartu ez zituzten arima galduak direla”

ITZALA

Halako batean zirkin egingo duzu, hotza sentitzean. Luzaro egon zara alfonbran botata. Nekez zutuntzen zara. Zure gorputzak leihotik sartzen den argia xurgatzen du eta silueta bat proiektatzen duzu, orpoetatik jaiotzen zaizuna, silueta makur bat, barruko ore ilunak erditutakoa. Orduan, itzala galdu zuten batzuen istorioak oroitzen dituzu, haiei buruz zer esaten den, ez zeruan ez lurrean onartu ez zituzten arima galduak direla itzalak. Sukaldera zoaz eta mahai-tresnen tiraderari begira geratzen zara. Nahiko zenioke aiztoa sartu zeure itzalari, ez duzu nahi zurekin egoterik, inora laguntzerik. Ezinezkoa da, hala ere, norberaren itzaletik askatzea. Beste itzal batzuk ekarri nahi zenituzke gogora: mahats-parra batena, edo arrain txiki batena ume baten hondartzako baldean, edo zeure buruarena gazteagoa zinenean. Baina guztiak dira arrotzak eta arinak, eta zuk zeure itzalpean hartuta irauten duzu, flasko batean horma joka dabilen zomorroarren antzera.

OSKAR MARTÍNEZ

HARKAITZ CANO

II

TZAL handia izatea du gizakiak amets, itzalik gabe geratu edo inork hura lapurtzea lokamuts. Gogoratu bestela, Axularrek berea galdu ei zuenekoa: itzala harrapatzen utzi behar izan omen zion Deabruari, bera harrapatuko ez bazuen. Haurra bere itzala zapaltzen saiatzen da harrituta, itzal haren jabetzarekiko mesfidati. “Nirea ote da benetan?”, pentsatzen du, bere gorputzaren apendize irristakorra menperatu ezinean –geroago etorriko da ispilu tranpatiaren isla biderkatzailea, baina itzalarekin borrokan dator lehen bikoizketa; boxeolariek badakite horretaz zerbait, shadow boxing esaten baitiote entrenamenduetan norbere buruarekin ukabilka aritzeari–. Itzalak ehizatzea beti izan da gizakiaren irrika: “itzalen trena” bataiatu zuen zinea Jose Luis Guerinek Tren de sombras film paregabean, garbi utziz zenbait filmetan aktoreak direla gutxienekoa. Areago joan zen Roberto Arlt, zinemaren lurralde osoa Itzalen Tropikoa zela baieztatzean. Zinema espresionista alemaniarrak punta zorrotzak atera zizkion; Murnauren

pertsonaiek, adibidez, itzalezko eta itzelezko gazteluetan ezkutatuta egoteari zor diote misterio oro. Galdetu argiztatzaileei horri buruz: fokoa zein altueratan jartzen den, luzatu edo txikitu egin daiteke gure itzala, itzalaren jabea menostuz edo goratuz. Zenbat neke asteburuetako gehigarrietako argazkilariek ere, erretratatzen dituzten haien aurpegiek ilargiaren alde ezkutuaren antza izan dezaten, erdia argitan, beste erdia itzaletan! (gera dadila argi ez dugula guztia erakusten, ez dela gure baitan dena mare tranquilitatis).

Haurra bere itzala zapaltzen saiatzen da harrituta, haren jabetzarekiko mesfidati. “Nirea ote da benetan?”, pentsatzen du”

Udan eta neguan, itzala bilatu edo hari ihes egin beharrak mugiarazten gaitu batera edo bestera, kamera geldoan dabiltzan zibak bagina legez. Goli Otokeko kartzela beldurgarrian, muturreko tenperatura zen sasoian erabiltzen zuten tortura metodoetako baten berri izan nuen duela gutxi: patioan landatu berri ziren pinuei euren gorputzekin itzala ematera derrigortzen zituzten presoak. Ura aurrezten omen zen hartara. Gizakiak idortzea, hori zen gutxienekoa.


Larunbata, 2012ko otsailaren 25a

Ortzadar // 03

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

KRITIKA

Ez beharko genukeena TITULUA: ‘LIMOI BAT IMINTZIORIK EGIN GABE JATEN BADUZU’

EGILEA: SERGI PAMIES

·

ARGITALETXEA: TXALAPARTA

ARITZ GALARRAGA

O O

SO ezaguna da jada kuoten kontu hori: literatura sistema espainiarra –dei diezaiogun horrela–, ordezkari bakar bana asimilatzeko gai omen da literatura periferikoetatik –dei diezaiegun horrela–. Euskaldunon ordezkari Bernardo Atxaga aski ezaguna genuke. Galegoen aitzindari Manuel Rivas litzateke. Eta anai-arreba katalanena, azkenik, Quim Monzó elektrikoa. Eta guk, gauza horietan bederen espainiarrak baino espainiarrago izaki, natural-natural onartzen ditugu besteek inposatutako kouta horiek. Eta, jaunandreok, benetan, ez dakigu zer galtzen ari garen. Orain artean, adibidez, nirekin daukadan Sergi Pamiesen ipuin bilduma delizioso hau, Limoi bat imintziorik egin gabe jaten baduzu. Jesus, izenburua bai duela luzea. Lasai, izenburua baino ez baitu luzea –liburuak, esan nahi baita–; barruan aurkituko ditugunak bai baitira ipuin laburrak, ipuin labur-laburrak ez direnean. Gantza gramorik batere ez gerribueltan, takateko batean irenstekoak, eskeletoa baino ez dute kontakizunok erakusten, hezur solteren bat erakusten ez badute bederen, irakurle zakur askoak noiz gose-

tu miazkatuko. Batzuek dute narrazio hari soila, mozketa minimo bat idazleak eskuragarri duen anabasa erreal horretan. Beste batzuek, areago, hori ere ez, gehiago dira kolpe poetiko, iradokizun huts, prosa poetiko edo poesia narratibo esaten dioten zera horren antzera. Baina beti ere zorrotz, beti ere estu, beti ere ozpin, irakurleak zabalik aurkituko duen zaurira zuzen, arnasik hartzen ere apenas utziko digute ipuinok, ipurdia bertan goxo egiten. Nahiz autoreak argiki onartu ez, bere libururik onena zalantzarik gabe, salto kualitatibo izugarria aurrekoekiko, letra katalanen lehen lerroan, Monzó onenaren pare jarrita; ondorengoa eta azkena den ipuin bildumarekin, maila ona eman, bai, baina ez da berdintzen hemengo emaitza. Pieza antologikoak aurkituko ditugu eta. Lehen multzo narratiboagoari dagokionez, nabarmentzekoak dira Beste bizitza, bilduma zabaltzen duena, esaldi baino sententzia honekin: “Hil egin behar izan nuen maite ote ninduten jakiteko”. Harrapazank txiribiton. Lehen multzo horretatik azpimarratuko nituzke halaber Gure gerra, Gure odolaren odola edota Eskabetxea: “Negar

SALDUENAK

Fikzioa

egiteko gogo biziz esnatu naiz, baina, lanpeturik nagoenez, geroago negar egingo dudala erabakitzen dut”. Egin du gureak. Traza poetikoagoa hartzen duten horietatik, berriz, Putzua, adibidez, ipuinez mozorrotutako poema baitugu. Eta gaiak, zeintzuk dira bada gai horiek, betikoak: bikotea, familia, lagun arteko aferak, giza kondizioaren hutsaltasuna, gero grisa, esperantza ororen erraustea, begirada ironiko baten pean iragazirik guztiak.

Behingoagatik, lortu dugu apurtzea kortse, langaren bat, ez dugu euskaratu berez beste inoren iritzira euskaratu beharko genukeena, baizik eta behar duguna

Eta iruditzen zait bide bat irekitzen duela itzulpen honek –gezurra dirudi, hizkuntza kontuetan sarri ispilu, zein gutxi ekarri ditugun euskarara idazle katalanak–. Behingoagatik, lortu dugu apurtzea kortse, muga, langaren bat, ez dugu euskaratu berez beste inoren iritzira euskaratu beharko genukeena, baizik eta behar duguna. Eta, Pamiesen liburu hau itzulita dago gaztelaniara –eta frantsesera, eta galegora, eta alemanera, eta grekora, eta italierara–, baina saiatu beharko genuke ekartzen zuzen katalanetik, geuk jarrita, besterik gabe, geure filtroa, hau da, literatura onari soilik jarraituko liokeen filtro geurea. Ea.

Ez Fikzioa

1. Artzapezpikuaren bisita Adám Bódor. Unai Elorriaga (itzul.). Elkar.

2. Vera Candidaz...

4. Twist Harkaitz Cano. Susa.

5. Hau gizon bat da Primo Levi. Alberdania.

Veronique Ovalde. Alberdania.

3. Vikingoen sorterrira

1. (Triptikoa) Nafarroa euskal estatua (1150-1200) Batzuen artean. Nabarralde.

2. Eta orain badakit Tere Irastorza. Pamiela.

6. Birjinak Irene Némirovsky. Alberdania.

Xabier Mendiguren. Elkar.

3. Euskal Herria. Errealitatea...

4. Pozoia koroari Toti Martínez de Lezea. Erein.

5. Ez naiz Fujin izan Josetxo Azkona. Pamiela.

6. Gau lana Rosa Arburua Goienetxe. Alberdania.

Batzuen artean. Elkar.

LIBURU DENDAK: Elkar, Casa del Libro (Bilbo), Auzolan (Iruñea)

ERAKUSLEIHOA

ZALDI EROA GAZTE LITERATURA

ALDIZKARIA

SAIAKERA

‘The balde. 62. zenbakia’

‘Kulturaren teoria zientifiko bat’

Koldo Almandoz (zuz). Eragin.com. Doanekoa.

Bronislaw Malinowski. Gaiak. 218 orr. 20,80 euro.

Jeremy Belpois. Mezulari. 288 orr. 15 euro.

Aztarna iragankorren paradoxa

Kulturaren analisi funtzionala

Code Lyoko bildumako berriena

Euskaraz eta ingelesez argitaratzen den ‘The balde’ aldizkari originalak bere 62. zenbakia kaleratu du, otsaila eta martxoari dagokiona. ‘Aztarna iragankorrak/ephemeral traces’ izeneko ale honek Harkaitz Canori egindako elkarrizketa hartzen du barne, bere azken eleberria (’Twist’, 2011) hizpide dutela. Horrez gain, Irina Werning argazkiak, Kafea eta Galletak ekimena, Robert Mitchum ‘Hollywoodeko anti-heroia’, Bilboko 6. pabilioia eta ‘ferry tales’ izeneko irudi sorta ere protagonista dira ale honetan, besteak beste.

Funtzionalismo antropologikoaren lan garrantzitsuenetako bat da liburu hau, Malinowskiren teorien oinarri nagusiak laburbiltzen baitira bertan. Gai hauek ikertzen dira: kulturaren analisi funtzionala, Frazerren ideiei buruzko hausnarketa eta premien teoriaren inguruko garapena. Malinowski (Krakovia, 1884). Fisika eta Matematika ikasi ondoren, Ozeaniako herrien familia izan zen haren tesiaren gaia. Trobriand uharteetako aborigeneen artean bi urte eman zituen ikerketak egiten.

Jeremyk, Aelitak, Ulrichek, Yumik eta Oddek ez dakite Eva Skinner superordenagailua dagoen fabrikara eramanez Lyokorako sarrera non dagoen erakutsi diotela beren etsairik okerrenari, baita zelatan zegoen Green Phoenix izeneko talde terroristaren espioi erruki gabea ere. Hala, Jeremyk Lyokoko mundua eta Lehenengo Hirikoa batzen dituenean, X.A.N.A.k bere behinolako ahalmen guztiak berreskuratzen ditu, eta Green Phoenixekin elkartzea erabakitzen du, mundu birtualeko arma ikaragarria martzan jarriz...

‘Fenixaren itzulera’

Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Iñigo Camino

Diseinua: Jesús Santamaría

Ardura: Iñaki Mendizabal Elordi (mendi@deia.com)

Maketazioa: Naroa Etxebarria Portadako argazkia: Jose Mari Urrutia

Koordinazio lana: Amaia Santana (asantana@deia.com)

Lege Gordailua: BI 1720-06


Larunbata, 2012ko otsailaren 25a

04 // Ortzadar

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

iraganeko partidak

Ezkutu kirolar panpo ANE UNDURRAGA

Ausartak, ederrak... eta kirolari profesionalak. Gerra Zibil osteko egoeran, emakume erraketistek zailtasun ugariei aurre egin zieten munduko frontoietan ospea lortzearren. ‘Erraketistak’ liburuak argitara dakar beraien egitandia

D D

UELA bospasei hamarkada, emakumea eta kirolari profesionala. Ahaztuta egon direla sentitzen dute askok. Zahar eta itsusi daudenean joan behar ote dugun eurengana dio erraketista izandako batek. Jose Mari Urrutia Mexikon jaiotako euskaldunen semea izanik, hango aldizkarietan irakurriak zituen erraketistei buruzko aipamenak. Urte luzez kontaktuak egin eta materiala bildu ostean, Javier Sagastizabalen eta Durangoko Arte eta Historia Museoaren laguntza izan du emakume erraketistei buruzko liburuxka argitaratzeko (Erraketistak, 2010). Pausu hori eman zutenetik, erraketisten lana ezagutuz doaz. Beste edozer baino lehen emakume ausartak izan dira erraketistak. Emakume ezkonduak, ezkongabeak zein alargunak. Emakume dotoreak izan dira. Bizitza eta bide oso gogorrak izan dituztela dio Jose Mari Urrutia pilota zale eta adituak. “Garaiko mentalitateagatik oso gaizki ikusita zegoen emakumea etxetik irtetea, jakin gabe nora zihoan”, gehitzen du. Euskal Herritik Madrilera, Bartzelonara, Logroñora, Salamankara, Valentziara zein Tenerifera lehenbizi. Eta gero, beharbada, Mexikora, Habanara edo Yakartara. Horren beldurrez, askok, euren profesioa ezkutatu egin behar izan dute familian.

KIROLAREN BULTZATZAILEA Erraketisten figu-

‘Txikis’ edo ‘bomboneras’ deitzen zitzaien frontoiei, neurri txikikoak zirelako eta emakume politak zeudelako. J. M. URRUTIA

ra Euskal Herrian sortu zen. Lehenengo frontoia 1912-13 urte aldera zabaldu bazen, handik urte batzuetara emakumeak pilotan hasi eta 1980an oraindik jolasten zeudela jakinda, 500dik gora emakume erraketista sortu direla Euskal Herrian kalkulatzen da. Eibarren eta

Tolosan egon ziren lehenengo eskolak. Beranduxeago sortu ziren Ermuan, Mallabian, Markinan eta Donostian, besteak beste. Jose Mari Urrutiak uste du frontoietako entrenatzaileek talentua ikusiko zutela erraketista izango ziren emakume hauengan. Hala ere, kirol honen aldeko lana Ildelfonso Anabitarte puntista donostiarrari zor zaio, berari otu baitzitzaion emakumeak pilotan jolasten hasteko ideia. Neumatikozko pilotarekin hasi ziren eta trinkora pasa ziren gero, erraketak sendotzen joan ahala. Parisera eta Londresera eskatzen zituzten erraketak, baina iristerako denbora asko pasatzen zenez, Valentin Zumalabe mutrikuarra hasi zen erraketak ekoizten. Maria Luisa Senar erraketistak atzo balitz bezala du memorian bere erraketek ateratzen zuten soinua: “Ukitu berezia ematen zion pilotari, klinnn berezia”. ERRAKETISTEN LORALDIA Euskal Herrian zein

hemendik kanpo erraketistak indarra eta izena hartzen joan ahala, arrakastaz beteko hiru edo lau hamarkada bizi izan zituzten. 1940ko eta 50eko hamarkadak izan ziren erraketisten urrezko aroa. Bartzelonan eta Madrilen zazpina frontoi zeuden. Donostian, Salamankan, Mallorkan, Sevillan eta Valentzian beste bana. “Egunero jolasten genuen, ostiraletan izan ezik, eta etenik gabe funtzionatzen zuten frontoiek Mexikon”, azaltzen du Maria Luisa Senarrek. Garai hartan Mexikon frontoiak gainezka egoten zirela dio. “1.300 eserleku zeuden frontoi bakoitzean eta guztia betetzen zenez jendea pasiloetan zutik egoten zen gu ikusten”. Kirolaren garrantziaren adierazle da partiduen babeslea Mexikoko garagardo ekoizle handie-


Larunbata, 2012ko otsailaren 25a

Ortzadar \\ 05

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

iraganeko partidak

ZARAUTZ

uan egon diren ri profesional oxak Maria Luisa Senar erraketistak 41 urte eman zituen jolasten, horietako 12 Bartzelonan eta gainontzekoak, aldiz, Mexikon. RUBEN PLAZA

na zela: La Cerveza Corona. “Bost partidu zeuden arratsaldetan eta, azken biak, jokalari onenak zituztenak, grabatu egiten zituzten. Irabazleari kaiola batean sartu eta partiduaren kontakizuna egiteko eskatzen ziguten”, dio erraketista pasaitarrak. Une horretan oso garrantzitsuak sentitzen zirela kontatzen du. Eta Mexikon bezala, Yakartan ere nabaritu zuen Jose Mari Urrutiak errekatisten jolasaren indarra, duela 40 urte hango frontoia inauguratzera joan zenean. ZAILTASUNEZ BETEKO OGIBIDEA 50eko hamarka-

datik atzera, erraketisten gainbehera etorri zen pixkanaka. Horretan Jose Moscardo jeneralak eragin handia izan zuela diote. Erraketisten janzkerak ere aldatu egin ziren, gona luzeak eta mahukadun alkandorak jantzi behar izan zituzten. Pilotari izan nahi zutenei ez zieten baimenik ematen eta ordurako lizentzia zutenek bakarrik jolastu ahal zuten. “Mexikon soilik mexikar erraketistek zuten lizentzia, eta modu horretan ezinezkoa zen frontoia bizirik mantentzea”, azaltzen du Maria Luisa Senarrek. Horrela, euskal erraketistak kontratu gabe gelditzen hasi ziren edo entrenatzaile kontratua eskainita, iruzurrak tarteko, mexikar neska gazteei ogibidea irakasten jarraitu zuten. “Bost urte egon nintzen irakasten, frontoiak itxi ziren arte”, dio. Erretiratzean eredua markatzen zuten eta hortik datorkie andereño-pilotari izena. Erraketistek zailtasunez eta oztopoz betetko bizimodua izan dute, baina ospe handikoak izan dira eta publikoaren errekonozimendua izan dute. Garaiko emakume aurreratuak izan ziren, familia eta herria utzi eta lanera alde egin zutenak. Gaur bezain besteko komunikazio azkarrik ez zegoenean gutunez komunikatzen ziren etxekoekin. Maria Luisa Senarrek astero idazten zuen, ezin zuen eta ahantzi aitak etxea utzi aurretik Donostiako tren geltokian esan ziona: “Txiroa naiz eta ezin dizut herentziarik utzi, baina abizen garbia uzten dizut eta zaindu eta manten ezazu garbi”. Kirolari profesional moduan lan eginda bete du aitaren hitza eta zera eransten du: “Benetan nahi nuena egiteagatik oso pozik nago”.

MARIA LUISA SENAR ERRAKETISTA

«Benetako lagun egin ginen» Zergatik ez da zuoi buruz berba egin? Frontoietako politikagatik. Gizonen eta emakumeen frontoiak zeuden: zein zen gustukoa, nolako publikoa zuen, zeinek iraungo zuen gehiago… Eta orduan gizonezkoek eta zesta puntak irabazten zuten.

Nola murgildu zinen pilotaren munduan? Gerra Zibila baino lehenxeago, nire ahizpa Pasaiko etxeniketarrekin jolasten hasi zen eta gurasoek erraketa erosi zioten. Gerra hastean Bilbora joan ginen eta gero Frantziara. Gerra ostean Pasaira itzuli eta nire ahizpak ez zuen gehiago jolastu nahi izan. Orduan erraketa hartu eta Javier de Andonegi amaterrarekin entrenatzen hasi nintzen. Hasieratik la chiqui deitu zidan. Don Gelasio apaizarekin ere jolasten nuen, erraketan eta eskuz. Gero Grosen maisuarekin hasi nintzen.

Zenbat denboraz egon zara jolasten? 1939an debutatu nuen eta guztira 41 urtez jokatu dut. Bartzelonan 12 urte eta alargundu nintzenean Mexikorako aukera eskaini zidaten. Han 29 urte egon naiz.

Erraketisten urrezko garaiak Mexikon egin zenituen. Nolako bizipenak dituzu?

dira. Ezin ditut ahaztu. Nola tratatu gintuzten mexikarrek eta han bizi zen hemengo jendeak! Gu 100 erraketista izan ginen Metropolitanoan, Colonen, Tijuanan eta Acapulcon. Benetako lagun egin ginen egunero biltzen ginen sei erraketistok. Talde bat ginen. Mexikon bizi den batekin oraindik ere telefonoz sarri hitz egiten dut.

Jendeak badaki errakestita izan zarela? Liburua publikatu denetik eta erakusketaren bat egin denetik bai, baina bestela ezer ez. Esaten didate: Aizu, erraketista, nola jokatzen zenuen?

Mexikoz ditudan oroitzapen guztiak zoragarriak

Gaur egun jarraitzen duzu pilota?

Bai, ikaragarri gustatzen zait, baina ez diot lehen zuen kutsu bizia somatzen. Artifizialagoa iruditzen zait. Nire jokalari kuttuna Titin III. da, asko gustatzen zait.

Pilota ikaragarri gustatzen zait, baina ez diot lehen zuen kutsu bizia sumatzen. Artifizialagoa iruditzen zait”


06 // Ortzadar

Larunbata, 2012ko otsailaren 25a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

telebista

Lokal eroak

ANDONI ITURBE

ETB-3ko ‘Lokaleroak’ saioaren atzean originaltasuna, gertutasuna, freskotasuna eta ez dezagun ahaztu, iniziatiba dugu. ORTZADAR Euskal Herriko lokalen barnean sartu da, euskal gazteriaren bestelako irudia azalaratzen dutela jakinik. Egungo egitura horiek agora pribatu eta publikoak bihurtu dira

H H

OGEITA hamar urteren bueltan gabiltzan askok Gazteak saio historikoarekin hezi eta amesten genuen. Britainiar lagun punk haiek kaosa eta kontrakulturaren aitzakian, gazteok nahi adina egin genezakegula barneratu genuen. Fikziozko saio hura ETBko saio mitikoetako bat bihurtu zen. Azken urteetan, berriz, telebistaren eraldaketak fikzioa eta errealitatearen arteko mugak ezabatu egin ditu. Eta euskeraz, are gehiago. Produktu berritzaile gutxi egin direlako. Ezer berririk ez, ikus-entzunezko osagai garaikideei dagokienez. Adibide hori kasu: Bilboko Hamaika Telebistako erreportari bat Bilboko Alde Zaharrera irten zen goizaldeko ordu txikietan, eta gazte batek honakoa esan zuen: “Buah, los de Callejeros en euskera”. Ezin pentsa, noski, euskaraz ere telebista zuzenagoa egin zitekeela. Zergatik ez horrelako produktuak euskaraz? Ez al zen ETB-3 gazteentzako telebista katea izan behar?

Gurera bueltatuz, Lokaleroak (ETB-3) saioko zuzendari Zigor Ayarzak argi zuen telebistaren garai posmoderno hauetan, ETB-3k eskertuko zukeela dokuerreportaje fresko bat. Horixe baita euskarazko telebista freskotu duen saioa. “Aurretik bideo lan asko egin ditugu, baina inoiz

ez ETBrako eta gogotsu geunden. 0 saioa egin eta dossier batekin batera aurkeztu genion ETB3ko zuzendariari. Begiratuko zuela esan zigun, baina nik zerbait momentuan ikusteko eskatu nion. Ia saio osoa ikusi genuen elkarrrekin. Gustatu zitzaion eta hamairu kapitulo eman zizkiguten”, adierazi digu. Zornotzako ekoiztetxe txiki bat da Lokaleroak egiten duen Pausa digital. Ezin zuten, noski, produkzio handiko saioekin lehiatu. Eta gazteen konfiantza bereganatzearekin batera, saio arrakastatsua lortu dute. Mikel zornotzarrak argi du zergatik ikusten duen. “Izugarri gustatzen zait, oso identifikatuta sentitzen naizelako agertzen dituzten kuadrilekin; izan ere, ia guztiok izan dugu lokalen bat lagunekin. Hainbat herritako lagunak ere agertzen dira”, argudiatu du. Hasiera batean, kostata, lortu zuten gazteen arreta. “Telebistan euren inguruan agertzen den gehiena negatiboa da. Jakin-mina dugula azaltzen diegu baina inolako aurreiritzirik gabe. Jakin nahi dugu nola antolatzen diren, zer pentsatzen duten hainbat gairen inguruan, baina ez ditugu epaitzen”, azaldu du Ayarzak. Lokaleroak saioko gazteak, zorionez, benetakoak dira. “Oso naturalak dira, bai. Eta ez, ez dugu ezer

Gazteei jakin-mina dugula azaltzen diegu, baina inolako aurreiritzirik gabe. Ez ditugu epaitzen” ZIGOR AYARZA ‘Lokaleroak’ saioko zuzendaria

“Saioan agertzen diren gazteak oso naturalak dira eta ez dugu ezer zentsuratzen”, dio zuzendariak. ORTZADAR

zentsuratu, erakusten digutena agertzen da saioan. Beste gauza bat da, agian batzuetan ez digutela dena erakusten edo azaltzen, baina normala da”, dio. KUXKUXERO PUNTUTXOA Hiperpantailetan hezi eta ohitu diren gazteak dira. MTV, bideoklipekin edo-eta bideojokoekin. Reality saioekin eta kazetaritza nahiz telebista egin eta kontsumitzeko modu berriarekin. “30 urteren bueltan gabiltzanok lokalik ere ez genuen izan”, dio Zigorrek, irribarretsu. “Reality-ek beste kate batzuetan harrera ona izan dute, jorratzen zuten gaia edozein zela. Beraz, formatua gustukoa dute eta hurbil duten gai bat uztartzen bada, hobe… Kuxkuxero puntutxoa ere badauka saioak” , gaineratzen du.

Lokal eta kuadrila bakoitzak izaera propioa du, eta Ayarzaren arabera, lan egitea oso erraza izan da. “Dena den, zailtasunik handiena ateak zabaltzeko prest egon diren lokalak bilatzea izan da. Kuadrila bateko kide batek ezetz esatea nahiko da grabaketa bertan behera gelditzeko. Eta lehen esan dugun bezala, telebistak oraindik ez du gazteen konfiantza bereganatu”, ondorioztatu du Zigor Ayarzak. Gaztea irratiak, webguneak eta sare sozialak ezinbestekoak izan dira bere zabalkunderako. Originaltasuna telebistan kolokan dagoen kontzeptua bada ere, Lokaleroak asmatu du azpiegitura baten atzean dagoen bizitza, asmo eta pasadizoak erretratatzen. Mikrohistorietan barneratuz, gazteria lotsagabe eta konplexurik gabekoa azalaratu du. Baina, azal horretan ezusteko asko topa daitezke gazte horien pentsamenduen inguruan. Autokudeaketa horren azpian, batek baino gehiagok funtzionario izan gura duela azpimarratu du heldua izatean. Justu, garai bateko britainiar gazte punk haiek esango ez luketeena.


Larunbata, 2012ko otsailaren 25a

Ortzadar // 07

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

arkitektura

BARAKALDO

Topografia artifiziala Nerbioiaren itsasadarra bor-bor dago Barakaldo inguruan. Galindo ibai-ahoaren eta Arrontegi zubiaren arteko eremu zabala, gutxi arte industriak erabat beteta zegoena, guztiz eraldatzen ari da. Hiri-eraberritze prozesu horren emaitza da Pormetxeta plaza UNAI FERNÁNDEZ DE BETOÑO

BB

arakaldarrek ezin izan dute azken urte hauek arte itsasadarraz gozatu, hiru oztopo nagusi zirela medio: Labe Garaiak, trenbidea eta topografia. Industriatzarraren desagerpena eta gero, beraz, trenbidea eta maila-aldaketa ziren konpondu beharreko arazoak. Pormetxetako plaza funtzio garrantzitsu horiek betetzen laguntzeko sortu da, besteak beste, goiko hiriguneko Pormetxeta kalea eta beheko itsasadarreko Bizkaiko Labe Garaiak hiribidea arrapala-segida baten bidez lotzen baititu, trenbidea iragan ondoren. Dena ez da berria, ordea, ia 3 hektareako Pormetxetako gunean: zutik utzi eta birgaitu egin dira Bizkaiko Labe Garaiak enpresaren bulegoak biltzen zituzten bi eraikin, 1911n eta 1946an Manuel Maria Smith Ibarra arkitekto ezagunak diseinatu zituenak. Plaza berriko arrapalek bi eraikinok inguratzen dituzte, besarkada arkitektoniko baten moduan. Arrapalak, gainera, lokal komertzialen estalkiak osatzen dituzte, 2.300 m2-ko azalera dutenak, egiazko magal hornituak osatuz. Arrapalen amaieran altzairuzko zuhaitzak daude, baso artifizial bat eratuz, non barakaldarrek atseden hartu eta jolastu daitezkeen. Etorkizun gertuan, 20 solairuko dorre zeharrargi bat altxatuko da alboko orubean, etxebizitza, bulego eta komertzio gehiago bilduko dituena, plazari hiri-erreferentzia handiagoa emanez.

PORMETXETA PLAZA Kokapena: Barakaldo. Arkitektoak: Javier Fresneda, Javier Sanjuán eta Javier Peña. Sustatzailea: Bilbao Ría 2000. Data: 2009-2011. Argazkiak: David Frutos | BIS Images. Europan. Europako arkitekto gazteei zuzendutako lehiaketa ospetsua da Europan, 1989tik bizpahiru urtean behin ospatzen dena. Barakaldok 1999ko bosgarren edizioan eta 2003ko seigarrenean hartu du parte. Lehenaren emaitza Lasesarre futbol-zelai berria izan da, Eduardo Arroyo arkitekto bilbotarrak diseinatua, eta, bigarrenarena, berriz, Pormetxeta plaza, Javier Peña (Xpiral), Javier Fresneda eta Javier Sanjuán (MTM) arkitektoek proiektatua. Arkitekto horiek ere diseinatu dute Pormetxeta dorrea, plazaren alboan eraikiko den 20 solairuko eraikin zeharrargia. Urban. Barakaldoko Labe Garaiek betetzen zuten ia 60 hektareako esparrua eraberritzeko Galindo planak Europako Urban programako diru-laguntza eskuratu zuen 1995ean. Lanak, Bilbao Ría 2000 elkarteak sustatuta, 1998an hasi ziren, eta, handik aurrera, Barakaldoko erriberaren birgaitzeak ez du etenik ezagutu. Lana egiteko dago oraindik, batez ere Bizkaiko Labe Garaiak hiribidean eta Portuko kaian, baina dagoeneko ziurtatu daiteke Barakaldok ez duela atzoko urbazter kutsatua. Ez da gutxi.

Zuhaitz artifizialak: altzairuzko markesina edo pergola bitxiek harriak eusten dituzte. Behean, arriskutik kanpo, bankuak eta jolastokiak, barakaldarren gozamenerako.



Ortzadar250212