Page 1

ortzadar larunbata, 2011ko irailaren 17a. 226 zenbakia

noticiasdealava.com

euskal kulturaren kolore guztiak

AZALA ESPAZIOA Artistei zuzendutako bakarlekua: kreazio eta hausnargunea ingurune paregabean -- 4-5. orrialdeak --

LEIHOTIKAN BUELTAN DA Diskoa kaleratuko du aurki musika talde nafarrak -- 6. orrialdea --


02 // Ortzadar

Larunbata, 2011ko irailaren 24a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

ahotsak OSKAR MARTÍNEZ

TABERNA MIREN AGUR MEABE

LL

EKEITIOKO portuan dago nire taberna, bar irlandesa, The Willow’s Tavern. Noizean behin joaten naiz, wifi daukalako, eta Aitor Erkiagak, jabeak, beti ipintzen dizkit bi azeituna bermutean, lanerako animoak emanez bezala. Eskertzen diot mimo txiki hori. Txoko batean jesartzen naiz, arrantzaleen argazki zuri-beltzen artean, latoizko iparrorratza, barakuilu bat, koral zatiak, makailau-gibel olio botilatxoa eta karta geografikoak ageri diren kristalezko armairuaren atzealdean. Letoizko kriseiluen azpian ekiten diot esaldiak –nora eramango nauten ez dakidan abiapuntuak– zirriborratzeari, Sahatsaren Tabernan. Betidanik izan dut sahatsa zuhaitz kutuna: sahatsaren adar fin malguek beherantz egiten dute; eta adaburuek, berriz, gorantz, multzoka, purrustila handien antzera. Txinatarra jatorriz, maitasun minduaren sinboloa da, kondaira baten arabera. Baliteke hala izatea zuhaitzaren hosto txikiek urari bezala, gure begiek ere laztan egiten diotelako eskuratu ezin dute-

nari, gure atzamarrek dei, eta berben zurrumurruak ongi-nahia opatzen. Agur esateko orduan, sahatsa legez, ahala eta ezina gara, aldi berean. Sahatsak lurrean josita dauzka sustraiak; ez du pausorik luzatuko, toki jakinean geldi. Ibaiertz bakartian min ematen dio uraren mihise ibiltariak. Ematen du galdezka ari zaiola: “Nora zoaz? Zeuri begira nago, neu, hemen naukazu! Itzul zaitez, laino, euri edo txingor gisa bada ere”. The Willow’s Tavern, nire idazle-taberna, pentsatu gabe, aitzakia bihurtu zait sahatsari buruz hitz egiteko, eta sahatsa, amodio penatuari buruz jarduteko. Seguruenik horregatik etorri zaizkit gogora Denise Brassard kanadar poetaren lerro hauek: “... eta zure keinu eroapentsuek ibaia topa dezatenean, ni zutitu egingo naiz, sahats dantzari bat bezala”. Ironiaz galdetu behar ea norena den eroapena, sahatsarena ez bada. Bihotzen arteko distantzia minzorra menderatzeko, hona hemen, bada, letra hauek ere dantzari zutitu nahian, azeituna parea lagun, eguerdi triste batean.

HARKAITZ CANO

AA

LKOHOLA pozoia dela eta kamareroak konfesoreak, hori esanda ez diogu deus berria. Motel antzean akabatzen gaituzten pozoirik gabe bizirautea zaila litzatekeela esatea ere soberan dago. Sanchez-Ostizi irakurritakoa dela uste dut: prostitutek eta kamareroek egunargiz diosal egiten badizute, baduzu auzoz aldatzeko tenore. Karmelok Akerren lehen garagardoa hartzera gonbidatu ninduenean sentitu nintzen hirian integratuta. Karmelo C. Iribarren kamarero izateaz gain poeta ere bazela jakingo nuen aurki, ‘Desde el fondo de la barra’ poemarioaren egile handia. Azkar zahartzen diren zaharberritze penagarri eta kitschetara ohitu gaitu bizi dugun nortasun apartsuko garaiak: txatartegira daramatzate behialako zinkezko eta eztainuzko kontuarrak zein kafe-makina antzinakoak. Udal araudietan, xehetasun gehiegi tabernetako komunen metro koadroen gainean eta gutxiegi enkantuari buruz. Donostiako Konstituzio Plazan goizeko kafeetarako konspiraziogune eta zitaleku zital izan genuen Lanbroa taberna birrindu

dute. Gott izen-deskalabroa ipini diote orain, garai batean Trumoi eta gero –eboluzio logiko xarmanta medio– Lanbroa bihurtu zen hari. Gott jainkoa ei da alemanez. Jainkoarengan federik banu bekatu deituko nioke. Hirietako Alde Zaharrak biberoi erraldoiak izan dira beti: frustrazioa hustu eta kemena edoskitzeko guneak tabernak. Dantzarako eta horditzeko, hizketategi eta begiradategi eta igurztegi. Sasoi batean ildo musikal-editoriala ere bazuten: “Gaueko ordubiak badira, ziur The Cure jartzen ari direla Itxason”. Gero eta gutxiago dira bezeria eta taberna elkarrekin zahartzen diren kasuak. Birgaitu ostean antzinako idiosinkrasia eta atmosfera mantentzen dutenak, haien buruarekiko eta haien bezeriarekiko errespetu hutsez. Hogei urte daramatzagu zenbait taberna bisitatzen, eta, gutxi-asko, jende berbera ikusten dugu, hogei urte zaharrago. Putrearen Kinta. Los Garrapata. Izengoitiak jarri dizkiegu inguruko koadrilei. Ekosistema baten parte sentitzen gara. Hurrengo delitu ekologikoaren zain gaude. Noiz zaharberrituko gaituzten beldur. Beste erronda bat, arren.


Larunbata, 2011ko irailaren 24a

Ortzadar \\ 03

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski IRITZIA

Zinema eta kolonizazioa XABIER MENDIGUREN ELIZEGI

dunari gustatu egin zaio, oro har, eta kritikari erdaldunek larrutu egin dute. Banaketa horrek ez du, ordea, auzi ideologikoekin zerikusi zuzenik, filmean ihes egiten baitzaio politika-usaineko edozeri. Mundua ikusteko erak izango dira: Medem-ek Vacasen euskal baserri giroa modu oniriko batean erakutsi eta liluragarria iruditzen zaie sekula ukuilu bat zapaldu ez dutenei; Gorritibereak, bertatik bertara ezagutzen duen errealitate bat erretratatzen du (fantasia ukitu askorekin, hori bai), eta sinesgaitza egiten zaie, nonbait. Kulturalki kolonizaturiko herri batean bizi gara, eta maila guztietan ditu horrek ondorioak: kanpotik ezartzen zaizkigu eduki gehienak, eta guk sorturikoetan ere kanpoko ikuspegiak esan behar noiz den zerbait on eta noiz txar. Hala ere, bestelako itxura eman arren, pelikula guztiz unibertsala da Arriya: bi familiaren arteko gorrotoaren erdian, bateko semea eta besteko alaba elkarrekin maiteminduta daude, giroak agintzen duenaren kontra (Shakespeareren tragediako Montesko eta Kapuletoak bezalaxe); era berean, bi emakumeren maitasunen artean zalantzan dabilen mutila,

‘Arriya’ filma edonori gomendatzen diot; bestelako itxura eman arren, oso unibertsala da. Gure zinea eta imajinarioa aberasten duen lan ederra

ezin esan gai orokorra ez denik; tribuaren arauak agintzen duenaren kontra nork bere aukera egin beharra ere noiznahi eta nonahiko argumentua da. Gai horien kokalekua da guztiz euskalduna, eta kokalekuari loturiko beste hainbat xehetasun, oso geureak ditugunak baina edonon azaltzeko modukoak: euskaldun eta erdaldunen arteko bizikidetza eta lehia, bi hizkuntzen jokoa bikotearen baitan (gure literaturan, esaterako, oso-oso gutxi landutako kontua), edo harriarekin egindako apustua, zaldiak edo mandoak, nork plaza gehiago egin. Filmak baditu gorabeherak: erditik aurrera tentsio apur bat galtzen du; magia kutsuak (denboran atzera eta aurrera dabil) zalantzak piztu ditzake eta lekuaren zehazgabeak nora eza sortu (Nafarroa eta Iparraldearen arteko muga-lekua behar du herriak, baina hizkera bezala beste hainbat ezaugarri Gipuzkoako eskualde jakin batekoak dira ezinbestean). Dena dela, lan ederra egin du Gorritibereak, gure zinematografia bezala gure imajinarioa ere aberastera datorrena, eta ikusleon bultzada merezi duena, euskal zinearen gurpilak ibilian jarrai dezan.

SALDUENAK

Fikzioa

Ez Fikzioa

1. Etxeko hautsa

4. Txakur ingelesak

1. Konprometitu zaitezte

4. Hiru koaderno txiki

Anjel Lertxundi. Alberdania.

Lutxo Egia. Susa.

Stephane Hessel. Alberdania.

Fermin Erbiti. Pamiela.

2. Zamaontzia

5. Igelak benetan...

2. Autopsiarako frogak

5. Haserretu zaitezte

Iñigo Aranbarri. Susa.

Iñaki Irasizabal. Elkar.

Koldo Izagirre. Susa.

Stephane Hessel. Denonartean.

3. Branskint

6. Zer barkaturik ez

3. Ertzeko zatiak

6. Zeluloidezko begiradak

Goizalde Landabaso. Txalaparta.

Alberto Ladrón Arana. Elkar.

Jon Sarasua. Argia.

Mikel García. Elkar.

ERAKUSLEIHOA

ZALDI EROA

POESIA

SAIAKERA

HAUR LITERATURA

‘Zakurraren poemak eta beste hezurrak’

‘Lau kantari’

‘Feli eta Filo’

Juan Gorostidi. Pamiela. 192 orrialde. 18 euro.

Antton Kazabon. Erein. 40 orrialde. 8,90 euro.

Hondar aleak olerki bihurturik

Euskal kantagintzaren aniztasuna

Gurpilak eta abiadura baino hoberik?

Itsasertzean pausatuta, uraren arrastoari jarraituz, hitzaren ametsaren zain dago Etxeberria liburu honetan eta, bien bitartean, iluntasunak zerua betetzen duen tarte horretan, kaleko paisaia argiitzalez betetzen den tenore horretan, bizitzaren haraindikotasunaz idazten du. Zarautzen jaio zen poeta hau, 1974an. Enpresa Zientzietan lizentziatua bada ere, Zarauzko ikastolan egiten du lan eta hirugarren poemaliburua du honako hau.

XX.mendean musika herrikoiak izandako aldaketen baitan, lau euskal kantari esanguratsuok egindako ibilbideari tentuz erreparatzen dion gogoeta kritiko baterako apunte gisa hartu liteke liburu hau. Musika oro denboraekintza dela jakinda eta kantariak bitartekaritzat hartuta, lau musikariok, antzeko denbora baten barruan eta distantzia urriko geografian bizita ere, ezberdintasun handiko soinu eremu eta barne-paisaia erakusten dute.

Aspaldiko lagunak dira Feli eta Filo, ttiki-ttikitatik. Txikitatik etxe bereko eskaileretan gora eta behera ibiltzen ziren, txikitatik atariko parkean olgatzen… Biak bizkor amorratuak, arrunt biziak eta kementsuak. Eta batez ere, lagunak. Eta zaletasunei dagokionez, biak berberak. Gurpilak dituen edozein tramankulu aurrean ikusiz gero, haren gainean jarri arteko onik ez. Eta behin gainean jarri ondoren, zenbat eta abiada handiagoan ibili, hobe.

Martin Etxeberria. Elkar. 108 orrialde. 14 euro.

Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Iñigo Camino Koordinazio lana: Ander Egiluz Beramendi aegiluz.deia@gmail.com Ardura: Iñaki Mendizabal Elordi

Diseinua: Jesús Santamaría Maketazioa: Naroa Etxebarria Portadako argazkia: Josu Chávarri

LIBURU DENDAK: Elkar, Casa del Libro (Bilbo), Auzolan (Iruñea)

AA

TZO hasi zen Donostiako Zinemaldia, eta astebetean horren jiran ibiliko dira kultur munduko albisteak, gurean. Euskal filmak ere inoiz baino ugariago izango dira bertan: Asier Altunaren Bertsolari sail ofizialean, Telmo Esnalen Urte berri on, amona! Zabaltegin, eta Imanol Rayoren Bi anai zinemira sailean. Hala ere, Zinemalditik kanpo eta horko publizitateoihartzunik gabe, duela hiru aste estreinatu zen film bat aipatu nahi dizuet gaur: Arriya. Alberto Gorritiberea zumaiarrak idatzi eta zuzendutako hau bere bigarren film luzea da, orain lau bat urte Eutsi eskaini baitzigun (ikusi zenutenok gogoratuko duzue: Asier Hormaza eta Anjel Alkain Pirinioetako tourreko etapa bat hankaz gora jarri nahian bere lantokiko arazoa plazaratzearren); aurrekoa, asmoak asmo, herren geratu zela esango nuke, eta honekin esperantza adinako beldurra neukan nik behintzat; zorionez, gustatu egin zait, eta lotsarik gabe gomendatzen diot edonori ikustera joateko. Gustatze horretatik harago, baina, gogoeta batzuk egiteko aprobetxatu nahi nuke. Era guztietako iritziak plazaratu dira orain arte, bitan banatu litezkeenak: jende euskal-


Larunbata, 2011ko irailaren 24a

04 // Ortzadar

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

zinema

Amona Mari da tokatu zaiena Zinemaldian aurkeztu du Telmo Esnal gidoigile eta zinema zuzendari zarauztarrak kamara atzean, bakarlanean, burututako bere lehen filma: ‘Urteberri on, amona!’. Umorea eta drama uztartzen dituen istorio hurbila ANE UNDURRAGA

EE

TXE berean bizi den lau belaunaldiko familia baten istorioa da Urteberrion, amona! filman kontatzen dena. Eta pelikularen norabidea bezala, aldatuz doaz argazkia eta musika ere, minutuek aurrera egin ahala. Umoretik bezainbeste du dramatik Telmo Esnalek (Zarautz, 1967) zuzendari gisa aurkeztu duen lehenbiziko lan honek. Etengabeko suspensean mantenduko da ikuslea eta sentimendu gazi-gozoak eragingo dizkio filmak. Hauxe da Joxe Mari, Maritxu, Miren eta Kinttori tokatu zaiena: Amona Mari. Tokatu edonori toka dakioke amona etxean izatea, bere zaintzaz arduratzea eta erabakiak hartu behar izatea. Eta mota honetako egoera baten inguruan gertatutakoak aurkezten ditu Esnalek. Diru arazorik ez duen familia da protagonista, zuzendariaren esanetan “jauntxo familia, oso euskalduna, garai bateko baserri-txaletan bizi dena”. Familia hori aukeratu arren, pelikulan planteatzen dena gaur egungo edozein etxetan gerta daitekeela iritzi dio, baina. Bere hitzetan “adin desberdinetako jendeak du amona zaindu behar izatearen arazoa. Etxeko generazioen artean ere eztabaida sortzen da. Batzuek erresidentzia nahi dute, besteek etxea...”. Gertuko esperientziatik otu zaio ideia zarauztarrari, altxatzeko laguntza eskatzen zuen amona ikusi ostean. Amona harek laguntza behar ote zuen edo itxurakeria besterik ez ote zen galdetu zion bere buruari. KARRUSELEAN BUELTAKA Amona Mariren ala-

baren senarra da Joxe Mari, bere suhi Kintxoren laguntzarekin Mari zaharren egoitzara eraman nahi duena. Amona Mariren izaerak eta jarrerak nahikoa buruhauste eragin ez eta une horretan hasiko dira tirabirak. “Arazo bat dago familian eta erabaki desberdinak nola hartzen diren azaltzen du pelikulak”, azaldu du Nagore Aranburuk, pelikulan biloba Miren dena. Erabaki horiek hartzerakoan ikusleak barre egingo du. Zuzendariaren ustez “tentsioarekin biziko du parte bat, baina samurtasuna ere nabarituko du.” Sentimendu nahasiak sorrarazi nahi ditu lanak, zelanbait. Karrusel baten

antzera bueltaka ibiliko dira pertsonaiak, harik eta Urte Zahar eguna ailegatu arte: beraien bizitza aldatuko duen data. Ikusleak espero ez dituen gauzak gertatuko direla azaldu du lan taldeak. Gainera, zuzendariak aurreratu duenez, “istorioko premisa gaizki aterako da”. Komedia eta drama eskutik doazenez emozio gorabeheratsuak biziko ditu ikusleak. “Musika emozioei lotuta dagoenez, estilo desberdinak daude –gehitu du musika jarri duen Javi P3Z artistak–. Oso barruko musika da eta pertsonaiek une bakoitzean sentitzen dutena azaltzen du”. Musikak pertsonaia bakoitzaren psikologian sartzen laguntzen duela argitu du musikariak, sekuentzia bakoitzaren emozioa sentiaraziz. Eta ideia bera adierazi du jantzigintzaz arduratu den Saioa Larak ere: “Pertsonalitatearen araberako jantziak egin ditut, gaur egungoak gainera”. Orainaldian gertatzen da istorioa ere. Nafarroa eta Gipuzkoa izan dira, besteak beste, errodajerako erabili dituzten tokiak. Bera eta Etxalar grabaziorako paraje atseginak dira, Javi Agirre argazkilariaren aburuz. “Etxalarreko elizan eta inguruetan ibili gara eta Beran, han baitago familiaren etxea, zuzendariak hasieratik buruan izan duen etxea”. Benidormen eta Donostian ere grabatu dituzte zenbait eszena, herriko eta hiriko bizimodua aurrez aurre jarri nahi izan delako kontakizunean zehar. Argazki motari dagokionez, aldiz, bi parte bereizi ditu Javi Agirrek: “Familiaren egunerokotasuna modu naturalean dago enfokatuta, dramatismorik gabe. Baina istorioa norabidez aldatzen hasten denean, argazkiek kontraste gehiago hartzen dute, negu itxura nabari da eta eszenak hotzagoak dira. Dramatikoagoak”. Errodatzen zazpi aste inguru eman dituzte eta hasi ez ziren ondo hasi. Anekdota bat du Telmo Esnalek buruan: “Pelikula Gabonetan kokatzen denez neguan grabatu behar genuen. Grabaketako lehen egunean Kontxan sekulako euri zaparrada egin zuen eta pentsatutakoaren laurdena ere ez genuen egin”. Baina eguraldia


Larunbata, 2011ko irailaren 24a

Ortzadar \\ 05

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

zinema

“Etxean bezala ez, etxean baino hobeto sentitu naiz”, aitortu du Montserrat Carrullak

‘AMONA MARI’ MONTSERRAT CARULLA Euskal hizkuntzaren musika izugarri gustatzen zaio Montserrat Carullari (Bartzelona, 1930). Amona Mari hezur-haragitu ostean, bere izaeraren guztiz kontrakoa dela aitortu du: “Benetan pertsonaia sinestezina da, indar askokoa, oso gaiztoa. Emakume zaila eta berekoia da, bere bizitzan zehar izan den modukoa”. Erreakzio dibertigarriak ere baditu eta seguru dago ikusleak errukia sentituko duela. “Faltan sumatzen zaituztet. Zuekin egon nahi dut. Donostian bizi nahi dut”. Telmo Esnali SMSak bidaltzen pasa ditu errodaje osteko asteak. Argi erakutsi du bizitza markatu diola euskaraz ekoiztutako pelikula honetan parte hartzeak.

izan dute oztopo bakar, bere esanetan. Taldeak primeran funtzionatu du. Montserrat Carulla da protagonista nagusia: “Etxean bezala ez, etxean baino hobeto sentitu naiz. Lan taldeak esku zabalik hartu nau eta betiko lagunak balira bezala tratatu naute”. Nagore Aranburuk ere errodajearen familia giroa azpimarratu du eta Montserrat Carulla bezalako aktore batekin lan egitea luxutzat jo. “Erakustaldi asko eman dizkigu. Bere sasoiarekin eta lan egiteko moduarekin lekzio humanoa eman digu. Esperientziaren ahotsa da Montserrat”. EUSKAL ZINEMAREN UZTA Orain erakustaldi horiek utzi dutena pantaila handian ikustea falta da. Ekoitzi da filma, euskara hutsean, gaztelaniazko eta ingelesezko azpitituluekin. Eta euskal zinemaren zerrendara izen berri bat gehi daiteke: Urteberri on, amona!. “Gauza politak sortzen ari dira. Badirudi euskal zinemak gero eta interes handiagoa sortzen duela”, azaldu du Telmo Esnalek. “Kalitate aldetik uzta ona da aurtengoa. Hori entzuten ari gara egunotan”, dio. Dena den, zinea egitea ekonomikoki oso zail dagoela aipatu du. “Urte eta erdi egon ginen zain diru laguntza eskatu genuenetik lana produktoran sartu arte. Gogorra izan zen. Lan etenbakoa izan da eta hori ere bada nire lana. Produktua altxatzea”.

Bera, Etxalar, Donostia eta Benidorm izan ditu grabazio-leku lan taldeak, gidoiak eskatutako giroen araberako hautua. ORTZADAR

Egunotan aurkeztu da filma 59. Donostiako Zinemaldian, lehen aldiz Luis Rebordinosen zuzendaritzapean dagoen edizio honetan. “Bibrazio politak dauzkagu”, aitortu du zuzendariak, talde osoaren izenean. Hala ere, lan taldea, jaialditik haragoko ikuslegoaren jarreraren zain dago; areto bete batean sortzen diren erreakzioak zeintzuk diren ezagutzeko irrikaz. Baina hasierako urratsa positibotzat jo du Esnalek; errealizadore berrien lehiaketan parte hartzea: “Leiho polita da oihartzuna hartzeko. Ea jendea animatu eta zinera joaten den”. Datorren irailaren 30ean estreinatuko da zine areto komertzialetan eta orain argi dago gelditzen dena (Maritxuren ahotan): Bizitakoak bizi ostean, amona Mari pantaila handian ezagutzea besterik ez dago.


Larunbata, 2011ko irailaren 24a

06 // Ortzadar

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

zinema

IÑAKI MENDIZABAL ELORDI

Hasiera nekeza izan zuen 1953. urtean sortutako Donostiako Zinemaldiak; lau urte behar izan zituen ‘A’ kategoria lehenbizikoz lortzeko eta Hollywooden interesa pizteko. Ge

Zinemaldia, atzekoz aurrera Donostiako Zinemaldiak 59 urte egin ditu aurten. Beste asko erretiroan pentsatzen hasiko lirateke, baina espiritu gaztea du oraindik jaialdi honek. ORTZADAR-ek atzera begirakoa egin nahi izan du oraingoan eta zine aldi honen pasarte gogoangarrienak ekarriko ditu oroimenera ANDONI ITURBE

II

BILBIDE objektibo hutsa egin beharrean, subjektiboa egingo dugu, etorkizunera begiratzen hasi aurretik. Eta, bide batez, Zinemaldiaren iraganaren nondik norakoak ezagutaraziko ditugu. Gaur bukatuko da aurtengoa, zuzendaritza berriak (Rebordinos buru) egituratutako lehen urratsean. Gaurdaino, hainbat zuzendaritza talde eta norabide hautatu ditu Zinemaldiak. Hona hemen aipagarri eta subjektiboenak.

GENESIA: LEKU BILA JAIALDIEN ZURRUNBILOAN Kondaira baten parte dirudi, baina egia da hamar merkatariri okurritu zitzaiela Donostiako zine jaialdia abiaraztea. Baina zinemaldi baten sorrerak burokraziaren beharra duenez, bestelako ekintzak osatzen hasi ziren duela 59 urte: moda desfileak, flamenko gauak… Hasierako gonbidatu nagusien artean ezin falta Lola Flores (La danza de los flores), Carmen Polo Generalisimoaren emaztearen permanentearen aurrean. Hari esker –Polori esker–, nazioarteko jaialdien elkarteak begikoz jo zuen Zinemaldia eta sekzio ofiziala eratzea adostu zuen. Estatu espainiarrean zine jaialdiek agintaritza ofizialaren beharra zuten, eta horietako asko pelikula erlijioso edo moralistak eskaintzen hasi ziren. Valladolid edo Xixon kasu.

Hasierako urteak nekezak izan ziren, eta Donostiako Aste Nagusian legez, suziriak bota ziren jen-


Larunbata, 2011ko irailaren 24a

Ortzadar \\ 07

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

zinema

DONOSTIA

duei begira hasi zen pixkanaka: Vietnam, Txile… Baina etxe barrura nekez begiratzen zuen. Boikot garaia ere etorri zen, Franco hil baino hilabete batzuk lehenago, kaleetan tirabira besterik ez zegoenean. Mitoekin jarraituz, Steven Spielbergek Jaws filma aurkeztu zuen 1975. urtean. Amerikanada bat zela adierazi zuten garaiko zine kritikari gehienek. Hurrengo urtea (1976) doluminen edizioa izan zen; eta kazetariek Zinemalditik ihes egin zuten, poliziak manifestari bat erail zuelako. Jaialdiari bertan behera egiteko galdegin zioten. Elias Querejetak ere El desencanto dokumentala kendu zuen programaziotik. Frankismo garaiko familia baten erretratua zen, iragana eta belaunaldi berrien arnas-estuak batzen zituena. EUSKARA NAZIOARTEAN 1977. urtea ordura arteko

hoberena izan zen, eta euskara Zinemaldiaren hizkuntz ofizialetako bat bihurtu zen. 1979. urtean nazionalitateen zinea delako saila bultzatu zuten. Zinemaldiak, 30. urteurrenean, dirua behar zuela argudiatu zuen, gaztea bezain behartsua zela ohartarazita. 1991. urtetik aurrera, Zinemaldiaren erantzukizuna Donostiako Udalarena bakarrik izan beharrean, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Kultur Ministerioak osatu zuten talde berria. Azken urte honetan, Euskadiko Filmategiaren papera ere nabarmendu egin da, Euskal Herriko ondare zinematografikoko obra zaharberrituak eskaini baitira. Aurten, Gotzon Elortza zinemagile bizkaitarraren hiru film labur dokumental aurkeztu dituzte. Propio euskaraz sortutako eta filmatutako historiako lehendabiziko pelikulak. Zinemira atalean Euskal Herrian ekoitzitako produkzioak daude. ZABALTEGI ETA BELODROMOA 1985. urtean sortu zen Zabaltegi atala. Dudarik gabe, Zinemaldiko sekziorik interesgarriena. Handitasunari erreparatuz, Oliver Stonek ezagun egin zuen Belodromoko zine aretoa munduko ikusgarriena zela ondorioztatzen zuen esaldia. 1993. urtean Zabaltegik 40 milioi pezetako dirutza eskaini zuen, jaialdi batean ematen zen altuena. Zinemaldiko harribitxiak bildu izan ditu Zabaltegik, zuzendari berrienak eta gainontzeko jaialdietan ezagutara emandakoak. Urteotan, Zabaltegi izan da atalik aparteko eta arrakastatsuena eta ikusle eta kazetarion artean erantzun egokiena jasotzen duena. 1991. urtean Sormenezko Dokumentalen atala sortu zuten, baina ibilbide laburra izan zuen. DONOSTIA SARIAK Donostia sariak Zinemaldiaren

erora hasi ziren heltzen Alfred Hitchcock, Elizabeth Taylor, Anthony Hopkins eta Steven Spielberg bezelako artistak, besteak beste. ZINEMALDIA

dea erakartzeko. Baina kritikari gazteenek adierazpen-askatasun handiagoa aldarrikatzen zuten, zentsurari men egin beharrean. Azkenean, 1957an ‘A’ kategoria lortu zuen Zinemaldiak, eta Hollywoodeko industriak hainbat eskakizun egin zizkion, euren lanak agerian uzteko. Baina, horri esker, Kirk Douglasek eta Alfred Hhitchcockek zine jaialdia bisitatu zuten. Azken hori eliza eta museoak ikustera ere etorri omen zen. North by the northwest aurkezteaz gain, noski. Donostian zine jaialdi entzutetsua zegoen, baina Biarritzen, harik eta Franco hil arte, askatasuna: La dolce vita ikusteko muga pasa behar zuen ikusleak. Bidean, presioak presio, hainbatetan galdu du Zinemaldiak ‘A’ kategoria. Fraga Iribarne Turismo eta Informazio ministroak, Spain is different lelopean, Zinemaldiaren bestelakotasuna nabarmendu gura zuen, eta Donostia ere bestelakoa zela azpimarratu. Ez zen erabaki erraza izan. Palmara eraman nahi zuten zine jaialdia. Baina, horretantxe geratu zen. Asmo hutsean. 1980. urtean FIAPF-ek ‘A’ kategoria kendu zion berriro, jaialdi “lokalistegia” zela argudiatuta, auzoetara eraman baitzuten pelikularen programazioa; 1985. urtetik zine jaialdiak ‘A’ kategoriari eutsi dio. PUBLIKOA BAI, TURISMOA ERE BAI! 1967an publikoa

ere kontuan izan behar zutela gogoratu zuten anto-

Franco boterean zegoela oraindik, ‘A’ kategoria irabazi eta galdu ibili zen Zinemaldia urte askotan zehar

latzaileek. Baita turismoa eta hondartza ere, mundua 68ko Maiatzaren burrunbara ohitzen hasi behar zela. Zinemaldiko gonbidatuak sanferminetara ere gonbidatzen zituzten egun pasa. Bien bitartean Ama Lur, Euskal Herriari egindako omenaldia, Zinemaldian txalo zaparraden artean jaso zuten. Baina, Hollywoodek Zinemaldia hartuta zuen. 1969an, esaterako, Josef von Sternberg, Marlene Dietrich mitoaren sortzailea, epaimahakideko buru izan zen. Hollywood klasikoko zuzendariak bihurtu ziren, ezinbestean, pelikula onena zein zen adierazten zutenak: King Vidor, Howard Hawks, Robert Mamoulian, Nicholas Ray... Sinestezina: Francis Ford Coppolaren The rain peopleri eman zion sari nagusia. Zinegile handiak jasotzen zuen lehenengo sari garrantzitsua. 50. urteurrenaren gonbita luzatu zitzaionean, baiezkoa esan zuen segidan. 1984. urtean kritikarien saria irabazi zuen Rumble fish filmagatik. DEMOKRAZIAREN ZAIN Pelikulak eta atzera begirakoak Zinemaldiaren saltsa baziren ere, politikaren kontrola eta zentsura itogarria ziren. Hortaz, Zinemaldiak kanpoko giroari egokitzeko zituen zailtasunak zirela-eta, etengabe bere etorkizuna zalantzan jartzen zuten. 1973an uztailetik irailera pasatu zuten jaialdia, egun ezagutzen dugun moduan. Eta Elizabeth Taylor etorri zen Donostiara. Zinemaldia kanpoko mugimen-

erakusleiho erakargarri izan dira. Zalantzarik gabe, Bette Davisen bisitak mundu osoan izan zuen oihartzuna: minbiziak jota heldu zen Donostiara eta, handik gutxira, zendu egin zen aktorea. Robert Mitchum handiak ere eskuratu zuen sari hau. Zerrenda bikaina izan du, duela gutxira arte behinik behin. Asko bere ibilbidearen bukaeran zeuden (Lana Turner, kasu) eta beste asko erdia eginda. Horixe esan zuten Susan Sarandonek eta Catherine Deneuvek. Eta beste asko, Matt Dillon kasu, ibilbidearen erdira heldu gabe zeuden. Lana Turnerrek esan zuen Mickey Rooney topatuz gero, zaplazteko bat emango ziola. QUO VADIS, ZINEMALDIA? Munduko zine jaialdi

nagusienek argi dute bere nortasuna. Canessen munduko pelikularik onenak biltzen dituzte; Berlinen kalitatea bermatzeaz gain, Panorama eta Focus atalak dituzte zine berritzaile eta gazteenarentzako. Baina, nora doa Zinemaldia? Zeren ispilu da Sekzio Ofiziala? Zalantza hori aspaldikoa da. Zehaztu gabeko esparru batean murgildu izanagatik, askok ez dakite zeren aldeko apustua egiten duen edo egingo duen. Zinemaldia etxeko festibala da, gertukoa, eta gonbidatu askok ere euren iritzia eman dute. Hego Ameriketako zinea sustatu behar zuela adierazi zuen duela urte batzuk Anjelica Houstonek. Aurtengo edizio honetan ere, zine berritzaile eta ez hain iraultzaileak bat egin dute: Isaki Lacuestak edo Kore-eda japoniarrak. Kalitatearen bermea ez da nahikoa Sekzio Ofizialaren egokitasuna defendatzeko. ‘A’ kategoriaren babespean, zine jaialdi herrikoia eta entzutetsua da Zinemaldia, Hego Ameriketan bereziki. Ameriketako Estatu Batuetako hedabideek ez diote jaramon askorik egiten eta, Europara begiratzekotan, Cannesera begiratzen dute.


08 // Ortzadar

Larunbata, 2011ko irailaren 24a

azkena

JAGON Mundua neurtzen GALDERA ERANTZUNAK Erabil al daiteke “dagokidanean” “dagokidanez”en ordain gisa? (“Niri dagokidanean” perpausan, adibidez).

Liluratu egiten naute tren geltokietan altuera adierazten duten plaka zaharrek. Zehaztasun erakustaldiak dira, sateliteen aurreko garaikoak, teodolito eta arkatzekin eskuzko lana egiten zuten kartografo eta topografoen arokoak. Halaxe irudikatzen ditut, oso serio, angeluak eta distantziak kalkulatzen, mundua neurtzeko misioan murgilduta

Ez, “niri dagokidanean” denbora-balioa duen kasuetan bakarrik erabili behar da, perpaus nagusian adierazten dena NOIZ gertatzen den adierazteko. Beraz, ez da bestearen baliokidea: ezin da “dagokidanean” erabili “dagokidanez”-en ordain gisa. Hona hemen adibide batzuk: 1.- Niri dagokidanean sartuko naiz azterketa egitera: alegia, irakasleak nire izena esaten duenean. (ZUZENA) 2.- Niri dagokidanez sartuko naiz azterketa egitera: alegia, irakasleak nire izena esaten duenean. (OKERRA) 3.- Isabeli dagokionez, ez da etorri azterketa egitera. (ZUZENA) 4.- *Isabeli dagokionean, ez da etorri azterketa egitera. (OKERRA).

Ondorengo adibideon artean, zein da zuzena? 1.-Ez kezkatu, emakume! 2.-Ez kezkatu, emakumea! 1.-Zuk, irakurle, ondo dakizu... 2.-Zuk, irakurlea, ondo dakizu... Euskaltzaindiaren Euskal Gramatika: Lehen Urratsak, EGLU, I liburukian (ikus 225. or.) Gramatika batzordeak dio bokatiboa bi eratara joan daitekeela: “-a” mugatzailearekin nahiz gabe. Beraz, ezin esan daiteke, zenbait gramatikak dioen bezala, bokatiboak nahitaez mugagabean joan behar duenik. Hortaz, bietara ager daiteke (“Ez, mutil! (motel); Bai, gizona!”). Eta euskalkiak zerikusia izan dezake forma bata ala bestea aukeratzerakoan. Badirudi, ordea, zenbait izenen kasuan mugatuan eman behar dela nahitaez: “Bai, jauna!” (eta inolaz ere ez, ordea, “Bai, jaun!”).

“Eskerrak etorri zaren” eta “Eskerrak etorri zarela” egiturak zuzentzat jotzen ditu Hiztegi Batuak, baina zuzena al da “Eskerrak etorri zarena” formula? Bai, zuzena da (ikus Euskal Gramatika: Lehen Urratsak, EGLU, V, Mendeko perpausak, 1 liburukiko 68. or.). Adibide bat ere ematen da horrelako egiturak zuzenak direla azaltzeko: “Eskerrak halakoren batean andra Adelaidak autua eteten ebana!” (E. Erkiaga, Irribarrea galtzen denean, 129. or.).

www.euskaltzaindia.net

PP

LAKA horietan dezimal bat agertu ohi da: saltsa mehe mehea egitea da hori, plaka pixkatxo bat gorago edo beherago iltzatuz gero, dezimetroen zifra aldatu egingo litzatekeelako. Horregatik, liluratu egin ninduten Erronkarin hiru dezimal dituzten plakek, zehaztasun erakustaldi hori gorentasunaren eta patologiaren artean dagoelako. Izan ere, zein da zehatz-mehatz itsasoaren altuerarekiko 695,232 metrotan dagoen puntua? Milimetroak adierazten dituen digitu berak (azkeneko 2ak) milimetro batzuk neurtzen ditu, eta ondorioz neurria desberdina izango da digitu horren oinarrian edo goiko aldean! Zein izango da beraz Erronkariko altuera ofizialaren milimetro zehatza? Non dago? ‘M.’ laburduraren puntu horretan? Erronkariko ezkutuan ageri den mairuaren buruan? Alkateak ipurdia jartzen duen aulkiaren puntuan? Zifra horren oinarrizko erreferentzia argiago dago: “Altura sobre el nivel medio del mar en Alicante”. Zero puntu horrekiko adierazten dira Erronkariko altuera, tren geltokietakoa eta Espainiako neurri ofizial guztietakoak. Baina zergatik Alacanten? Eta zein da “itsasoaren bataz besteko maila”? Alacant zen Madrilek itsasora trenbidez zeukan irteerarik zuzenena. Hango funtzionario bati agindu zioten hiru urte eta erdi

BIDAIA KOADERNOA ANDER IZAGIRRE anderiza.com

Zehaztasun erakustaldi hori gorentasunaren eta patologiaren artean dago

pasatu behar zituela, 1870eko uztailetik 1874ko otsaila arte, egunean lau aldiz itsasoaren maila neurtzen (9, 12, 15 eta 18etan). Milaka datu horien bataz bestekoa atera eta horixe hartu zuten Espainiako zerotzat. Ondoren, Alacanteko udaletxearen sarreran ‘NP-1’ izeneko plaka ezarri zuten (“Nivel de Precisión 1”), zeroarekiko 3,407 metroko altueran dagoena. Eta abiapuntu hori hartuta, trenbideak jarraituz eta geltokietan erreferentziak ezarriz, Espainia kosta batetik besteraino neurtzen hasi ziren topografoak. Alacanteko lehenengo plaka horren hiru dezimalak oso garrantzitsuak dira, jatorrizko erreferentzian akats txiki bat egongo balitz, ondorengo neurketetan desbideratzea eta okerra gero eta handiagoa liratekeelako. Zenbat denbora beharko zuten topografoek, puntu batetik bestera triangelaketak eginez, Erronkariraino iristeko? Bidai eder bat dago hor. Kontua gehiago korapilatu nahi duenak, jakin beza itsaso batzuek beste batzuek baino altuagoak direla (Lurraren forma irregularrarengatik eta grabitatearen indar desberdintasun minimoengatik). Espainian ere Santanderreko itsasoarekiko neurriak hartu izan zituzten, eta Alacanteko itsasoarekiko alde nabarmena dago. Zenbatekoa den jakin nahi duenak, bilatu ditzala bi erreferentziak Iruñeko udaletxearen fatxadan…

Ortzadar 27092011  

Euskal kulturares kolore guztiak

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you