ortzadar Larunbata, 2012ko irailaren 22a. 275 zenbakia
noticiasdegipuzkoa.com
euskal kulturaren kolore guztiak
JON ZABALETA “Mundua irudi bezala ikusi dut beti�, dio KMK lehiaketaren ohorezko saridunak -- 4-5. orrialdeak --
TUNISIAN GIRL Arabiar iraultzaren kronikak, euskaraz -- 2. orrialdea --
02 // Ortzadar
Larunbata, 2012ko irailaren 22a
LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·
literatura
IRUÑEA
Udaberri arabiarra, euskaldunon esku Orain dela bi urte eztanda egin zuen arabiar blogariaren kronika esanguratsuak euskaraz iraultzaren protagonistetako bat da Lina Ben irakur daitezke, Cenlit-Denonartean-en eta Mhenni, ‘Tunisian girl’ blog ospetsuko egilea. Orain, Itziar Diez de Ultzurrun itzultzailearen eskutik AINHOA LORES Lina Ben Mhenni (goiko irudian) “iraultzaile mota berri baten eredua da: emakumea, gaztea, bakezalea eta independentea”, deskribatzen du Itziar Diez de Ultzurrunek. ORTZADAR
SS
ARE sozialen hedapenak berebiziko garrantzia hartu zuen orain bi urte lehertu ziren arabiar herrialdeetako matxinadetan. Lina Ben Mhenni blogaria esaterako, ziberekintza horren protagonistetako bat dela esan daiteke. Ben Ali diktadore tunisiarraren kontrako salaketa sare sozialen bidez hedatu du. Pasa den urtean Tunisian girl: Udaberri arabiarraren aldeko blogaria liburua idatzi zuen frantsesez. Orain, euskaraz irakurtzeko aukera ere badaukagu paperean nahiz e-book formatuan. “Blogaria naiz eta blogaria izango naiz beti. Ziur dakit hori orain, liburu honetara ekarri nahi ditudan gertakariak jazo zirenetik hilabete gutxi batzuk baino pasatu ez diren honetan”. Horrela ematen dio hasiera Lina Ben Mhennik 70 orrialdeko liburuxkari. Mami handiko lana eta erraz irakurtzen dena. “Ziberborroka baten kronika da, baina hor kontatzen zaiguna ez da borroka birtual huts bat, Tunisian hildakoak benetakoak izan baitziren. Mugimendu iraultzaile hori benetako munduan eragiteko bitartekoa da”, dio Itziar Diez de Ultzurrunek. Iruñearrak berak hartu du frantsesetik euskaratzeko lana. Cenlit-Denonartean argitaletxetik jaso zuen liburua itzultzeko proposamena. Nafarroako editorialak, besteak beste, saiakera laburrak euskaratzeko apustua egin izan du. Haserretu zaitezte, Ekonomilari harrituen manifestua eta Ez duzu deus ikusi Fukushiman lanak ere argitaratu dituzte. “Proposamena, zehazki, Inma Erreak egin zidan, aurreneko hiru titulu horien itzultzaileak. Nik testua irakurri nuen eta oso interesgarria iruditu zitzaidan, batetik erakusten duelako teknologia berriak denbora pasarako erabiltzeaz gain mundua aldatzen saiatzeko baliatu daitezkeela eta, bestetik, gazte tunisiar ziberekintzaile horien kronika gazte horietako batek berak egiten duelako eta Linaren testigantza hori oso zinezkoa da, oso zintzoa”. Itziarren ustez, Lina Ben Mhenni iraultzaile mota berri baten eredua da. “Emakumea, gaztea, bakezalea, independentea: erakunde eta alderdi politikoetatik at eta askatasunez diharduena baina aldi berean bere inguruko nahiz atzerriko ekintzaileekin elkarlanean dabilena”. Euskal irakurle gazteentzako liburu aproposa iruditu zitzaion itzultzaile nafarrari, “haiek duten edo izan dezaketen boterearen adibide
esanguratsu bat da. Gazteak teknologia berrietan adituak dira eta bitarteko horiek errealitatean eragiteko erabil daitezkeela erakusten du lan honek”. Liburua itzultzekoa ez da lan luzea izan Itziarrentzat baina bere zailtasunak izan ditu; “liburua arabierazko izenez josita dago: izen bereziak, pertsona-izenak, lekuizenak...”. Tunisian girl euskaratzeko Arabieratik zuzenean itzultzeko eskarmentua duten bi itzultzaileengana jo zuen Ultzurrunek: Xabier Olarra eta Arantza Royo. Olarrak laguntzeaz gainera, hitzaurrea ere idatzi zuen. EGIAZKO DEMOKRAZIAREN BILA Diez de Ultzurrunek ez zuen liburuaren egilea ezagutzen eta itzulpena egiten hasi zenean A Tunisian Girl blogean sartzeko ohitura hartu zuen. “Jakin nuen Lina Ben Mhennik eta beste ekintzaile askok borrokan segitzen zutela Tunisian, egiazko demokrazia eskatzen jarraitzen zutela, ez zeudela konforme gertatzen ari ziren gauza askorekin, oso kritikoak zirela gobernu berriarekin, giza eskubideen urraketa etengabekoa salatzen zutela...”. Liburuaren kronika Ben Ali diktadorearen ihesarekin bukatzen da eta “pentsatu nuen interesgarria izan zitekeela egileak egungo egoerari buruzko epilogo gisako bat prestatzea, eta horregatik jarri nintzen harremanetan berarekin. Linak bere blogeko sarrerak aukeratu eta liburuaren osagarri moduan eransteko proposamena egin zigun, eta sarrera horiek aukeratzeko askatasun osoa eman zigun”. Duela egun batzuk iruñearrak Lina Ben Mhenniren mezua jaso zuen, bertan euskal edizioaren kopia bat eskuratu nahi zuela zioen, berarentzako gordetzeko.
Sare sozialekin ez duela harreman handirik aitortu du itzultzaileak, baina liburua itzultzeak jakin-mina piztu dio. “Badut kontua Facebooken eta orain, lehen ez bezala, interesgarri iruditzen zaizkidan kontuak partekatzen ditut; sinaduren bilketa kanpainak edo hausnarketa politiko interesgarriak hedatzeko erabiltzen dut. Hala ere, uste dut munduaren antolamenduarekin kritiko den orok itxaropenez begiratu beharko lieketela sare sozialak erabiltzen dituzten ekintzaile berri eta gazte horien eginahalei, borroka moldeak aldatu diren arren, Lina giza eskubideen aldeko ekintzaile petoa da, eta halako asko daude sarean”, bukatu du itzultzaileak.
Larunbata, 2012ko irailaren 22a
Ortzadar // 03
LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·
saski-naski
KRITIKA
Bost minutu pasatxo TITULUA: HIRUREHUN ETA HAMAR SEGUNDO HAIEK EGILEA: JOSEBA MIKEL UGALDE
·
ARGITALETXEA: AUTOARGITALPENA
IGOR ESTANKONA
BB
ERMEON irakasle ibili zen Antonio Agirrek ikasleak eta ingurukoak irabazita zeuzkan: matematiketako klasean letrak, filosofia, bizitza bera sartzea atsegin zuen, sistema bikoitz baten bidez. Lehenengo bost minutuetan opari bat egiten zien pupiloei, zeina kontakizun edo gogoeta bat zen, eta azken hamar segundoetan etxerako lan moduan bidaltzen zien kontakizun bat biltzea, herriko zaharrei zer edo zer galdetzea, zerbaiten inguruan hausnartzea. Pertsonaia hori haritzat hartuz lotu ditu Joseba Mikel Ugaldek (Bermeo, 1956) lotura bako hainbat pentsakizun. Horietako asko eta Ugalderen estilo berezia Bermeoko Akatz aldizkaria irakurri izan dutenei ez zaie arrotz egingo. Ai gure Bermio webgunean ere herriko jakintza gordetzen ahalegintzen da.
Bada, liburuko leitmotiva den eta Bermeon irakasle ibili ei zen Antonio Agirre horri nork edo nork Urertze ipini zion: Urdiainen jaioa zen, Urdulizen eta Urnietan lan egindakoa, eta bermeotartu egin zena, beti ere ura behar zuelarik, antza, bizitzeko. Honenbestez, Urertzeren aitzakiarekin hasitako Hirurehun eta hamar segun-
do haiek atipiko hau irakurri dut inoren intimitatean sartzen denak bezala, gezur kolektibo baten parte sentituz: Bermeoko lagun koadrila baten bizipenak eta ametsak daude lan honetan, baina baita konexio argi bat ere unibertsalak diren gaiekin. Izan ere, Urertze kate, soka edo lotura bezala definitua dator liburuan, “neurri, kolore eta norabide ezberdinetako gogoetak elkartzeko sortua”. Literatura, heriotza, laguntasuna. Joseba Mikel Ugalderen collage handi hau entretenigarria da. Bermeokoentzat idatzia den arren, ez naiz arrotz sentitu orrialdeotan, Urertzeren klasean baino ikasten eta, Markos Zapiainek hitzaurrean dioen bezala, askotan preziatzen ez duguna dastatzen: “Guztira, hirurehun eta hamar segundo irakasgai ofizialetik kanpo, ikasleen garunak piztu eta bizitzak dakartzan korapiloetan buru argiz murgiltzeko moduko deskribapenei, oroitzapenei, elezaharrei, paradoxei, hitz jolasei eskainiak. Eta, batez ere, ikasleak kontalari bilakarazteari, beren etxeetan eta inguruan zutenaren poesia, adierazten laguntzeari, ikusgaitza baitzitzaien ia beti, edo gutxietsia”. Collagekera da, autorearen hitzetan, “izaera eta nora-
SALDUENAK
Fikzioa
bide ezberdinetako hausnarketa edo gogoetak, eremu berri eta bateratu bat bilatze edo sortze bidean”.
Literatura, heriotza, laguntasuna. Joseba Mikel Ugalderen ‘collage’ handi hau entretenigarria da. Bermeokoentzat idatzia den arren, ez naiz arrotz sentitu
Beraz liburua opari eta etxeko lanen artean dabil, mokadutxoetan jateko, apurka-apurka xehatzeko direlarik aforismoak, kontakizunak, idazleen zitak eta bitxikeriak. Obra honetan entzundakoa nahasten da norbere produkzio originalarekin, eta zatika-zatika genero desberdinak uztartzen dira ebakinetan. Liburua haziz doa, betez, denborak nahastuz, antzinakoa eta etorkizun dagoena berrasmatuz. Irakurleak sentsazioa edukiko du bonbardaketa baten testigu dela, Ugaldek urteotan bildutakoak denak batera jarri dizkiola diskriminazio edo galbahe handirik barik, baina behar bada nahasmen hori, orden falta hori da liburuaren merituetako bat. Literatura bihurtzen da desordena. Batzuetan depurazio apur bat eskertuko luke irakurle Bermeotik urrun dagoenak, eta beste batzuetan Ugalderen kreazioak (errearekin egindako joko arean luzeak, esate baterako) astunak eta balio eskasekoak dira. Selekzio edo aukeraketa bat falta zaio edozelan ere liburuari, bereizteko ateraldia eta hitz jokoa eta kontakizun edo gogoeta mamitsua.
Ez Fikzioa
1. Udazkeneko lorea
4. Martutene
1. Postkronikak
4. Saski bete intxaur
Xabier Etxeberria. Elkar.
Ramon Saizarbitoria. Erein.
Alberto Barandiaran. Elkar.
Patxiku Perurena. Alberdania.
2. 19 kamera
5. Twist
2. Bakea gudan. Unamuno...
Jon Arretxe. Erein.
Harkaitz Cano. Susa.
Joxe Azurmendi. Txalaparta.
5. 200 errezeta goxo eta osasuntsu
3. Hiru gutun Iruñeatik
6. Sacamantecas nuen aita 3. Euskal zizelkariak
Patxi Zubizarreta. Pamiela.
Aitor Arana. Txalaparta.
Michel de Jaureguiberry eta Patxi Laskarain. Arteaz.
Arantza Lorenzo. Ttarttalo.
6. Auzolanaren kultura Jasone Mitxeltorena. Txalaparta.
LIBURU DENDAK: Elkar, Casa del Libro (Bilbo), Auzolan (Iruñea)
ERAKUSLEIHOA TESTIGANTZA
IPUINA
‘TripoliKabul’
‘Made in Galiza’
Karlos Zurutuza. Gaumin. 12 euro. (5 euro ebook formatuan).
Sechu Sende. Txerra Rodriguez (itzul.). Txalaparta. 144 orr. 15,50 euro.
Donostia-Kabul... eta alderantziz
Galizieraren egoera aztergai
“Urtetako txangoa izan da Tripoli eta Kabul artekoa. Bidean, gerrak, goseteak eta injustiziak etxetik kanporatutakoekin egin dut topo. Erraza da Donostiatik Kabulera joatea, Tripoli zeharkatuta bada ere, baina ez alderantziz. Funtsean, gerrak familien etxeetako atea jo eta bota egiten du. Etxe haien barrukoak dituzue istorio hauek guztiak”. Karlos Zurutuza azken urteotan kazetari independente gisa dabil Ekialdeko herrialde anitzetan eta 2012ko Argia eta Rikardo Arregi Saria jaso ditu, besteak beste.
Galiziako argitaldariek urteko liburu onenaren saria eman zioten 2007an liburu honi. Umorez, fantasiaz, garraztasunez, hamaika ipuin labur idatzi ditu Sechu Sendek. Galizieraren egoera abiapuntu badute ere, euskal hiztunontzat biziki ezagunak diren egoerak zuzen eta zorrotz deskribatu dituzte. Izan ere, euskaldunok, hizkuntza kontuetan bederen, lepoa ekialdera bihurtzeko ohitura dugu baina, mendebaldera bihurtuz gero, zer ikusia eta zer ikasi ere badugula frogatzen digu liburu honek.
ZALDI EROA HAUR LITERATURA
‘Familia berria’ Arrate Egaña. Jone Taberna (ilus.). Elkar. 32 orr. 6,90 euro.
Bakardadea amankomun Marita etxe berri batean bizi da, oso handia dena eta igerileku eta guzti ere baduena. Lehengo familia gerra batean galdu zuen, eta oraindik ez ditu oso ongi ezagutzen bere senide berriak. Egun batean, ahate txiki bat agertuko da, haren lagun guztiak hil baitira, ehiztarien tiropean. Bakardadea izango dute amankomunean lagun berriek. Batela bildumako 25. ale honetan, Arrate Egañak idatzitako istorioa ilustrazio atseginez hornitu ditu Jone Tabernak.
Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Bingen Zupiria
Diseinua: Jesús Santamaría
Ardura: Iñaki Mendizabal Elordi (mendi@deia.com)
Maketazioa: Naroa Etxebarria Portadako argazkia: Iñaki Mendizabal Elordi
Koordinazio lana: Amaia Santana (asantana@deia.com)
Lege Gordailua: BI 1720-06
Larunbata, 2012ko irailaren 22a
04 // Ortzadar
LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·
musika
II JON ZABALETA MARRAZKILARIA
«Mundua irudi bezala ikusi dut beti» Jon Zabaletak marrazketarekin “seduzituta” jarraitzen duela dio -bere azken lana izan da Itziar Zubizarretaren ‘Errege zorria’ ilustratzea-; eta 30 urte baino gehiagotako lan eskerga omentzeko asmoz jaso du II. KMK RekaldeOrtzadar lehiaketaren ohorezko saria, hain zuzen
LUSIOZ” jaso du Jon Zabaleta (1950, Hernani) marrazkilariak II. KMK RekaldeOrtzadar Komiki Lehiaketaren ohorezko saria. 70ko hamarkadatik baitarama Zabaletak Euskal Herriko haur eta helduei irudimena ilustratzen. Haurren munduan mugitu du horretarako rotringa, baina ironiaz eta umorez bustirik sarri. Euskadi Sioux, Egin, Euskaldunon Egunkarian, Ipurbeltz eta beste hainbeste agerkarietan aritzeaz gain, haurrentzako 100 liburu baino gehiago ilustratu ditu.
Esana duzu krudelkeriari eta inmobilismoari aurre egiteko zure modua dela marraztea... Bai, bada. 70ko hamarkadako hasieran haurren eta ametsen mundua erabiltzen nuen horretarako marrazkietan, niretzako oso erreala ere bazelako, eta atmosfera horretan eroso sentitzen nintzelako. Gainera, garai horietan haurrak oso inportanteak ziren, eta asko baloratzen ziren. Esaterako, Ikastolen mugimendua zegoen, euskararen hedapena, eta oro har euskal kultura behetik jaiotzen ari zen. Horregatik, adibidez, Haur bat naiz eta zer? zioen nire pegatinak sona handia lortu zuen. Baina, gerora konturatzen zara haurren munduak ez duela egunkarietan hainbesteko lekurik. Haurrek ere ez dute botererik egun, eta pixkanaka bakartuago sentitzen zara.
Haurren mundutik aritu arren, helduei ere zuzendu zara, Frankismoaren amaieratik aurrera bereziki. Eta Joxean Muñozek zioenez, zure irudiak “errealitateari lotzeko iltzeak” ziren. Bai, bi paretak jotzen nituen. Haurren mundua, alde batetik, baina errealitate gordina ere hor zegoen, bestetik. Haurraren mundutik hori lantzeak joko handia ematen baitu, umorea duzu, askatasuna, poesia, eta aldi berean, sinpleki komunikatzeko aukera, oso modu herrikoian. Gauzak kontatzeko aukera izan nuen nik horrela, baita garai horretan klandestino zirenentzako ere, Franko hil aurretik dena ilegala baitzen.
MIREN RUBIO
Zuk zeuk izengoitiak erabili behar izan zenituen horregatik, esaterako, Iparraldean ateratzen zen ‘Hitza’ argitalpenean ‘Akullu’ zinen...
Haurren irudikarian murgildu arren, Frankismoa ere bizi izan du Zabaletak. Esaterako, Iparraldeko ‘Hitza’ aldizkaria ilegala zenez, ‘Akullu’ ezizena erabiltzen zuen argitaratzeko. IÑAKI MENDIZABAL ELORDI
Bai, Hegoaldean ilegala zenez, jendeak autoan sartuta pasatzen zuen Hitza. Baina, argitalpenean mugako bi aldeetako jendea zebilen, eta Iparraldekoek bereziki marrazketarekiko jarrera ona zeukaten, Frantzian grafikoak indar han-
Larunbata, 2012ko irailaren 22a
Ortzadar // 05
LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·
KMK Lehiaketa
LESAKA
dia izan duelako. Horregatik, nire marrazkiak ikusterakoan, Hitzan argitaratu behar nituela esan zidaten. Pentsatu gabe erantzun nuen baietz, eta Baionan ikusi nuen nire burua.
Eta Aberri egunarekin gehigarri umoretsua atera zenuten, euskal komikigintza berriaren aitzindaritzat jotzen dena... Bai, aberri eguna zetorrelako. Ez zegoen ezer lotuta, baina aurrera egiten genuen. Nik 12 orri nituen, eta Asterix eta Obelix bezalakoa izan behar zuela ikusten nuen. Horrela, lehenengo testu batzuk esaten zizkidaten, ni gero marrazten hasten nintzen, eta pixkanaka osatzen genuen.
Ildo horretan, ‘Euskadi Sioux’ aldizkarian ere ibilitakoa zara... Bai, eta beste egunkarietan, Egin-en edota Berria-n, adibidez. Deitu egiten zidaten, eta marrazkiak nituelako joaten nintzaien. Orduan, gai asko lantzen nituen: festak, feminismoa, hippismoa, rocka, baserritar mundua, animaliak... Baina, ez nintzen mahaian eseri eta lan egitekoa, nengoen lekuaren arabera marrazten nuen, eta lanak karpetetan pilatzen zitzaizkidan. Eurek etorri eta hartzen zituzten, eta nik askatasun osoa eduki nuen.
Horregatik diozu pribilegioa izan zela garai horietan lan egitea? Bai, eta irudiak garrantzia handia zuelako. Ez zegoen ez telebistarik, ezta bestelakorik ere, eta gutxi ginen horretan hasi ginenak. Nik suerte handia izan dut, mundua irudi bezala ikusi dudalako beti, eta une horretan kontrakulturaren giroa sortzen ari zenez, eta gauza berria zelako, onartu egiten zen. Proposamen berriak zeudelako diskurtso bisual horretan.
Dena den, zure lengoaia propioarekin 74ean Debako Arte eskolan hasi zinen... Zaila da hori zehaztea, baina bai, hortxe hasi zela esan daiteke. Oteizari esker sortu zen eskola hori. Deban Ostolatza izeneko gizon bat baitzegoen, gerrarekin Ameriketara joan, eta aberastu zena. Baina, herriaz gogoratzen zenez, ondare hori ekarri nahi zuen jaioterrira, eta Oteizak hori jakin zuenean eskola sortu zuen. Lau katu ginen hasieran, baina jendea joan-etorrian zebilen, eta dena probatzen genuen: akuafortea, eskultura, estanpazioa... Kanpotik ere kartelak ekartzen zituzten, adibidez. Baina, teknikaz gain, esan daiteke bilera ilegal kontinuoa ere baginela. Hantxe izaten genituen guardia zibilak, eta dokumentazioa eskatzen ziguten hondartzan happening bat egiten aritzen baginen. Oteiza ere tarteka etortzen zen, nahikoa burua berotu eta animatzeko. Eta zentsura aurrez aurre genuela, aniztasun horretan formatu ginen.
Giro horretan hasi zinen gauza sinpleekin jolasten, zure zigilu bihurtu diren elefante, marraskilo eta poxpoloekin, esaterako, eta maiz eraldatzen zenituen. Bai, eta sutondoekin, adibidez. Eraldatzeko abilezia hori beti izan dut, txikitan bakardadea bizi izan dudalako momentu askotan. Gurasoak kanpora joan ziren lanera, eta 11 urte nituela itzuli zen ama. Ez nuen egoera hori onartzen, eta indar bat bezala ateratzen zitzaidanez, objektuak aldatzen nituen nire golkorako, eta buruarekin bidaiatzen nuen. Marrazteko gaitasuna hortik datorkidala uste dut. Hala ere, Debara iritsi arte ez nintzen benetan horretaz jabetu, ordura arte eskolan eta lanean ixilka aritzen nintzelako. Baina orduan jo eta ke hasi nintzen lanean, eta oraindik ere marrazketak seduzituta nauka.
Errotulagailua ez duzu oso gustuko izan... Ez, nik orduan rotringa nuen gustuko, eta couche papera erabiltzen nuenez, irristatu egiten nintzen. Eraman egiten ninduen. Garbitasun hori gustatzen zitzaidan, eta zuzenean lehenengotik hasten nintzen, tira eta tira. Pintzela gerora etorri zen. Baina, marrazkian hori gustatzen zait, inozentzia hori. Horregatik dut halako lotu-
ra haurren munduarekin.
Hala ere, irudikatu duzun herria ez da oso-oso inozentea....
“
Ez nintzen mahaian eseri eta lan egitekoa, nengoen lekuaren arabera marrazten nuen, eta lanak pilatzen zitzaizkidan”
“
Marrazten aske aritzean, gorrotoa eta krudeltasuna ere ateratzen dira, baina horiek karpetan geratu ohi ziren”
Helduen mundua eta nik eurekin eduki dudan harremana... hori beste kontu bat da, eta hor pozoia ateratzen zait. Marrazten aske aritzean, gorrotoa eta krudeltasuna ere ateratzen delako, noski. Baina horiek karpetetan geratzen ziren normalean. Agian, Euskaldunon egunkaria-n gehixeago atera nituen, eta garai horretan ere haserre bezala nengoen. Alderdiek euren lekua hartu zuten, legalizatzen joan ziren gauzak... eta ni ez nintzen ez hemengoa ez hangoa sentitzen. Nik amets bat sinistu nuen, eta ikusi nuen ez zela horrela. Ez zen garai erraza izan.
Eta Manuel zure osabaren arrastoa agertu zen orduan, erakusketa bihurtu zenuena 2005ean Donostiako Koldo Mitxelenan. Bai, garai ilun horretan. Oso luzea da Manuelen istorioa, baina labur esanda: amona bat neukan ezin izan ninduena Manuel izena jarri, eta nik zergatik galdetzen nion nire buruari. Gainera, izeba batek ere esan zidan Manuel osaba Frantzian zegoen espia bat zela. Noski, ez zen horrela. Ikertzen eta bila hasi nintzen, eta jakin nuen Frantziara ihes egin, eta baserri
batean morroi zela atxilotu zutela II. Mundu Gerran. Orduan konturatzen zara atzetik familiako bestelako istorioak ere daudela, eta horren atzetik ibili nintzen ni, hori lantzen. Luze eta nekagarria izan zen, baina gero lasaiago geratu nintzen, eta beste gauzetara jarri nintzen.
Baina, garaiak garai, ez duzu sekula haurrenganako fedea galdu... eta gaur egun heldu direnen irudimena ere bete duzu, adibidez, ‘Ipurbeltz’ aldizkariarekin. Bai, eta oso polita da hori. Gertatu izan zait helduren batekin zaudela, eta haurtzaroko marrazki horiek nireak zirela jakiterakoan, lotsatu bezala egiten da jendea, biluzik bezala agertzen zaizkit. Orduan konturatzen zara haurretan sentimenduak ze zuzenak diren.
Askotan gertatu izan zaizu, haurrentzako 100 liburu baino gehiago ilustratu dituzu eta. Bai, 100 ipuin ditut, eta lagun batek esan zidan bezala, milioi bat marrazki baino gehiago. Azkena, Itziar Zubizarretaren Errege zorria da. Hala ere, ez dira garai errazak eta ahal duguna egiten dugu, istorioak kontatzen jarraitu nahi dugulako. Mila gau eta bat gehiago ipuineko Sherezade bezala, sultana aldatzeko gai da ipuinen bidez, eta guk alfombra bat zabaldu nahi diogu mundu hobeago bati, mundua ez dadin den bezain gordina agertu.
06 // Ortzadar
Larunbata, 2012ko irailaren 22a
LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·
antzerkia
BERGARA
Bertsolariak pailazokeriatan Bertsolari eta bertsozaleei zuzendutako inprobisazio eta umore tailerra antolatu du Oihulari Klown konpainiak. “Inprobisatzen ere ikasten da”, dio Virginia Imaz pailazoak DABI PIEDRA
BB
ERTSOLARITZAREN eta klown munduaren arteko harremana urrunekoa da, itxuraz. Bertsolariaren jardunak badu, ordea, umorearen beharra, eta pailazoak bat-batekoan abila behar du, ikuskizuna arrakastatsua izango bada. Hortaz, uste baino gertuago daude mundu biak, badaukate elkarrengandik zer ikasia. Oraingo honetan, Oihulari Klown konpainiako Virginia Imaz eta Jose Carmelo Muñozen ikasleak, bertsolari eta bertsozaleak izango dira. Klown ikastaro horretan, inprobisaziorako teknikak eta umorea lantzeko baliabideak aztertuko dituzte, bertsotan erabilgarri izango direlakoan. “Inprobisazioak hartu-eman zuzena sortzen du entzulearekin, aurrez prestatutako gidoia desagertu egiten da eta unean-uneko giroak gidatzen du antzezpena”, azaldu digu Virginia Imaz ikastaroko arduradun eta Oihulari Klown-eko pailazoak. Bat-batekoaren magia horretan murgilduko dira urriaren 19tik 21era arte Bergarako Aibar baserrian batzen diren hamalau bertsolari eta bertsozaleak. Umorezko inprobisazioa egiteko estrategiak lantzen dituzte Oihulari Klowneko kideek eta bertsolaritzan ere badago, jakina, bat-batekotasuna aztertzeko beharra, umorearen ikuspuntutik. “Eskari horri erantzuteko eratu dugu tailerra”, azaldu digu Imazek, “funtsean, klown ikastaroa da, baina bertsolaritzaren inguruko pertsonentzat denez, moldatu egingo dugu”. Hiru egunean beteko dituzte ikastaroaren 25 orduak, esperientziak trukatzeko modu trinkoa dudarik gabe. Bat-batekotasuna lantzeko teknika ugari jorratzeko astia izango dute baina, Virginia Imazek dioenez, “teknika kontua baino gehiago, energia kontua izango da”. Alegia, “oholtza gainean egoteko, begiratzeko, arnasa hartzeko modua fintzea, hori da inprobisazioaren sekretu nagusia”. Landuko diren estrategien artean, Virginia Imazek baietz esateko erraztasuna bilatzearena nabarmendu du: “Bestearen desafioari, proposamenari baietz esatea, deseroso zaigunari atea zabaltzea, ausartzea”. Imazen ustez, eszenatokian baietz esaten ikasita, umorearen bide berriak aurki daitezke, “gure logikatik harago doazen kontzeptuetara helduko gara, umore absurdora, hitzei esanahi arrunta kendu eta beste bat emango diegu”. Era berean, metaforen indarra ere sakon jorratuko dute, bertsolaritzan erabilgarritasun handia baitu.
NORBERE BURUARI BARRE Inprobisazioarekin
Jose Carmelo Muñoz eta Virginia Imaz Oihulari Klown-eko kideek zuzentzen dute tailerra, urriaren 19tik 21era arte Bergaran garatuko dena. OIHULARI KLOWN
batera, umorea izango da ikastaroaren ardatza. Bertsoa eta umorea betidanik egon dira lotuta baina, gaur eguneko umore moldeetara egokitzeko bidean, klown munduko gogoetak eta espe-
rientziak ezagutzea ez da kalterako izango. Virginia Imazek eta Jose Carmelo Muñozek oinarrizko kontzeptu batetik helduko diote gaiari, hau da, publikoari barre egin beharrean, norbere buruari barre egitetik. “Oihulari Klown konpainian, umore inklusiboa bilatzen dugu beti, besteari, desberdin denari ziria sartu ordez, gugandik hasi behar dugu umorea, geure buruari ere barre egin”, dio Imazek, “norbere baldarkeriak onartu eta akatsari lekua egin”. Bertsolariari umorea fintzen lagunduko dio horrek, dudarik gabe, baina beste onura batzuk ere ikusten dizkio Virginia Imazek, “norbere buruari egiten zaion presioa arintzen da eta horrek, inprobisazioaren ezinegona ere leuntzen du”. Ikastaroa partehartzailea eta dinamikoa izango da. “Dibertitzen, erotzen, gorputzari bizia ematen ahaleginduko gara –aurreratu du Imazek–, klown bihurtuko ditugu bertsolari eta zaleak, sudur gorri eta guzti”. Pailazoen munduan murgiltzea ikasgai ona izango da bertsolarientzat. “Nire klown jardunean, jazza, bertsoak, dantza eta gisakoak lantzea ere baliagarria da, beste alorretatik ikasi behar da”. Musika, poesia eta, jakina, bertsoak izango dira, hala ere, ariketen oinarria, azken finean bertsolari eta zaleei zuzendutako tailerra baita Oihulari Klownek antolatutakoa. “Hitzezko umorearen, metaforaren eta kritika sozialaren eremuetan, pailazook ere izugarri daukagu ikasteko bertsoen mundutik”, dio Imazek. Gaineratu duenez, “sormena inprobisaziotik sortzen da baina, inprobisatzen ere, ikasi egiten da”.
VIRGINIA IMAZ ETA BERTSOAK Oihulari Klown konpainiaren eta Bertsozale Elkartearen arteko lankidetzatik sortu da Inprobisazioa eta umorea eskenan tailerra. Hala ere, pailazo eta bertsolarien arteko harremana ez da hor hasi. Virginia Imazek berak ikastaro bat gidatu zuen iaz emakume bertsolarientzat, “esperientzia liluragarria izan zen”, gogoratu duenez. Era berean, umorearen eta bat-batekotasunaren gaineko mahai-inguru batean ere parte hartu zuen, Bertsozale Elkarteak gonbidatuta. Aitona eta birraitona bertsolariak zituen eta inprobisazioa odolean daramala aitortu digu.
Larunbata, 2012ko irailaren 22a
Ortzadar // 07
LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·
arkitektura
GASTEIZ
Airean esekita Gasteizko Betoñuko komentua zeharo aldatu dute, eta ateak ireki orduko artelanek otoitzak ordezkatzea espero da
Handipen berria ez da komentu zaharrarekin kamuflatu, nahita, kontrastearen efektua bilatze aldera. CÉSAR SAN MILLÁN
UNAI FERNANDEZ DE BETOÑO KREA ARTE-ZENTROA
BB
ETOÑUKO karmeldar oinutsen komentu neogotikoa 1914an inauguratu zuten, erabat bukatu gabe, arazo ekonomikoak tarteko. Bokazio faltagatik 1996an itxi behar izan ondoren, azkenik Vital Kutxak erosi zuen 2006an, asmo handiko kultura proiektu berri bat sortzeko: Krea arte-zentroa. Oraindik ireki ez bada ere, iaz amaitutako komentuaren zaharberritze eta handipena ikusgarria da.
> Betoñuko karmeldar oinutsen komentuaren zaharberritze eta handipena Kokapena: Betoñu, Gasteiz. Arkitektoak: Roberto Ercilla eta Miguel Ángel Campo. Sustatzailea: Vital Kutxa.
Deigarriena da, dudarik gabe, airean esekita ikusten den zubi zeharrargia. Egiazki, zubi hori hiru dimentsioko iragarki bat da, proiektuaren irudi ikonikoa inguruan dauden industriapabiloien eta etxebizitza familiabakarren gainetik jakitera ematen duena. Izan ere, handipen berria ez da komentuaren zaharberritzearekin formalki kamuflatu, oharkabean pasatzeko asmoarekin: nabarmendu egin da, aitzitik, eraikin zaharrari kontrapuntua ezarriz. Zaharra eta berria elkarrekin, baina ez nahasian.
Data: 2007-2011. Argazkiak: César San Millán. Bolumetria. Ercilla eta Camporen arkitektura-lan oparoa erabateko soiltasunetik potentzia handiagoko bolumetria duen estilora igaro da denborarekin. Hala ere, gasteiztarrek ez diote inoiz utzi material berriekin esperimentatzeari. Krea arte-zentroarekin, gainera, erakutsi dute irmotasun edo zorroztasun bolumetrikoa bateragarria dela gaur egun maiz eskatzen den arkitektura ikonikoarekin.
Alor funtzionalean ere mantentzen da aipatutako bereizketa. Aldizkako bisitariek handipen berria erabiliko dute, batez ere, bertan baitaude sarrera, informazio-gunea, denda, kafetegia eta jatetxea bilduko dituzten espazioak. Komentu zaharrean, berriz, jarduera hezigarriak garatzeko asmoa dago: tailerrak, gelak, entsegugelak, grabazio-gelak, laborategiak, eta abar. Bestalde, kalostra zaharra estali egin da, haren gainean liburutegia eta mediateka kokatzeko. Materialtasunari dagokionez, amaitzeko, polikarbonatoa eta beira dira nagusi eranskin berrian. Komentu zaharrean, ordea, fatxadetako harriarekin batera estalkietako zinka da konposizioari azken ukitua ematen dion materiala. Beno, azken-azken ukitua, arte-zentro berriari probetxua aterako dioten sortzaileena eta haien sorkuntzena izango da, dena ondo bidean.
Deigarriena da airean esekita ikusten den zubi zeharrargia. Izan ere, Krea arte-zentroaren espazio nagusietako bat ‘airean’ dago, aipatu zubi ikusgarrian. CÉSAR SAN MILLÁN
Airean. Betoñuko eraikin berriaren zubia bezala, Krea izeneko arte-proiektua ere airean dago oraingoz. Krisialdiak ez du salbuespenik egin artearen munduarekin, eta, ondorioz, 2011n parentesi bat ireki behar izan zen Krean, proiektuaren kudeaketa-gastu guztiak berriz hausnartzeko. Espero dezagun parentesia laster ixtea eta arte-zentro berriaren ateak aurki irekitzea.
08 // Ortzadar
Larunbata, 2012ko irailaren 22a
azkena
Osaba haserrarazi nuen Aretoan neskak, mutilak eta amak daude, orotara ia berrehun pertsona. Atzean, serio eta
lotsati, gaurko protagonista bereziak: Boliviako Cerro Rico mendian meatzari diren 30 bat aita
M M
ERCEDES Cortez abokatua kantuan eta dantzan hasi da, ikusleei eskatu die bere mugimenduak imitatzeko, eta haurrak eta amak barrez lehertu dira. Gero isilik dauden aitak agurtu ditu: “Oso garrantzitsua da zuek, gizonezkook, gaur hemen egotea, tratu onei buruz hitz egin behar dugu eta”. Potosiko Cerro Rico mendian (Bolivia) bizi diren familia meatzariak ditu entzule.
Zortzi urteko beste mutil bat atera da. Kamiseta altxa eta ubelduraz jositako gorputza erakutsi du. Astindu latza eman diote. Mercedesek galdetu dionean, osaba izan dela esan du mutilak. “Zergatik jo zaitu?”. “Haserrarazi nuelako”. “Zer egin zenuen bada?”. “Etxeko giltza galdu nuen”. Ekitaldiaren amaieran, Mercedesek aita meatzariak gonbidatu ditu mikrofonora hurbildu eta tratu onari buruzko aholkuak eman ditzaten. Urduri ateratzen hasi dira eta mikrofonoa heldu dute, lurrera begira: “Gure wawei konfiantza eman eta euren arazoak eta kezkak entzun behar ditugu”, dio batek. “Ez ditugu sekula jo behar”. “Eskolara eskutik helduta eraman behar ditugu”. “Ez dugu etxera mozkortuta joan behar”.
Antzerki txikiak antolatzen hasi da Mercedes: haur boluntarioak eskatu eta eszena tipikoak antzeztu ditu haiekin. Guadalupe txikia, adibidez, sei edo zazpi urtekoa, arropa zikinduta itzuli da etxera, eta Mercedesek, amaren papera eginez, oihuak eta irainak bota dizkio. “Wawa (ume) maiteok”, esan du azkenean Mercedesek, “nola dago orain Guadalupe?”. “Triiiiiste!”, erantzuten diote wawek. Mercedesek maitasunezko hitzen garrantzia azaldu du: umeei on egiten diete eta ahalegin berdina egin behar da “carajo!” esateko edo “cariño!” esateko. Beste eszena batzuk antzeztu dituzte: kalapitak ama eta aitaren artean, etxera mozkortuta itzuli eta ama eta seme-alabak jotzen dituen aita… Umeek ederki ezagutzen dituzte ohiko gertaera hauek, antzerkitxoen haria erraz jarraitzen eta osatzen dute, liskarren nondik norakoak, errietak eta oihuak buruz dakizkite. Mercedesek tratu txar psikologikoak aipatzen ditu: biolentziak eta mespretxuak umeei traumak uzten dizkietela betiko; gurasoek seme-alabei arreta eta maitasuna eskaini behar dietela; umeek jolasteko, zikintzeko eta bihurriak izateko eskubidea dutela… “Wawa maiteok, zuetako norbaitek ubelduraren bat al dauka?”. Batzuek eskua altxa dute edo ondoan daukaten beste umeren bat seinalatu dute. Ondo dakite zeintzuk jaso dituzten jipoiak azkenaldian. Hiru urteko ume bizi bat, txano handi batekin aurpegia ia estalita daukana, lurretik azkar jaiki eta Mercedesengana hurbildu da. “Zer daukazu, maitea?”. Txanoa kendu dio eta begi puztu ubel bat utzi du agerian. “Zer gertatu zaizu?”. Umea isilik gelditu da. Azkenean ahopean esan du: “Erori egin naiz”.
Mikrofonoa hartu duen aita bati, alabak marrazki bat oparitu dio. Alde batean aita munstroa ageri da, oihuka eta ama jotzen, eta beste aldean aita heroia, irribarrez eta umeekin jolasten. Aitak muxu arin bat eman dio burugainean.
BIDAIA KOADERNOA ANDER IZAGIRRE anderiza.com
Txanoa kendu eta begi ubel bat utzi du agerian. “Zer gertatu zaizu?”. Umea isilik gelditu da. “Erori egin naiz”, dio ahopean
itzulpenak - hizkuntza aholkularitza - papergintza 944 480 000
posta@artez.net
www.artez.net