Page 1

ortzadar Larunbata, 2012ko apirilaren 21a. 257 zenbakia

euskal kulturaren kolore guztiak

SORMEN KOLEKTIBOA ‘Enbidia’ proiektu bitxiaren berri eman digu EHUko irakasle talde batek -- 4-5. orrialdeak --

OSINALDE SARIKETA Amaia Iturriotzen bertsoek epaimahaia liluratu dute -- 7. orrialdea --

deia.com


02 // Ortzadar

Larunbata, 2012ko apirilaren 21a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

ahotsak

MIREN AGUR MEABE

AA

PIRILA eta T.S. Eliot, bikote banaezina. Zergatik iritziko ote zion poetak apirilari hilik krudelena? Lur irekitik sorturiko lila berriek heriotza gogorarazten ziotelako, beharbada, edo itxaropenaren hutsaltasunaz konturarazten, hauxe baitio lerro batzuk beherago: “Beldurra erakutsiko dizut hautseskukada batean”.

tzeko pasioaren bidez adierazi zuen garaiko arau sozialen aurkako errebeldia, ironiaz eta sentiberatasunez. Polemikoa bezain arrakastatsua izan zen liburu hori bere garaian, 1898an argitaratu eta 21 argitaraldi izan baitzituen.

Asaldagarria da apirila, duda barik. Udaberria ekartzen digu, eta horrekin batera, batzuetan, astenia... ondoeza, iragankorra bada ere. Neguaren ondoren, gorputzak konpasa galdu duela ematen du. Eliotek marrazturiko lur hotz gogorrei gure errespetuak agertu eta gero, bada, goazen lorategi aleman batera baikortasun bila, halako batean topatu baitzuen bakea Elizabeth von Arnim idazle australiarrak, benetako izenez Mary Anette Beauchamp zena, eta Catherine Mansfielden lehengusina. Konde batekin Alemaniara ezkondu, eta Pomeraniako etxalde bakarti batean bizi izan zen, baina ez bakardadea pairatuz. Nobela autobiografiko batean –Elizabeth eta bere lorategi alemana–, egileak landareak eta zuhaitzak zain-

Zelaiak bitxilorez bete besterik ez bada, esaerari kasu: ‘Apirileko lore, urrearen pare’. Eta ez dihardut loreei buruz, huts-hutsean”

APIRILA

Liburuaren azken zatiaren goiburua data bat da: apirilaren 18a, eta hauxe kontatzen du, nire gutxi gorabeherako bertsioan: “Egun argitsu hau osorik eman dut aire zabalean, lehenik anemonen era zelidonien artean jarrita; arratsaldean belartzan etzanda, urki zilarkaren adar biluzien artetik gorantz begira. Apaltasun-lezioa hartu dugu, eskuzabaltasunez xahuturiko hainbeste edertasunez eta perfekzioz inguraturik egonda, geuk gogoz kontra praktikatzen dugun errukiaz jabetzean. Itxaroten dut egunero hazi ahal izatea, hainbeste maite ditudan loreak bezala”. Ez dakit garbi azaldu dudan zer esan nahi dudan. Apirilean zelaiak lilaz edo anemonaz bete, edo bitxilore arruntez besterik ez bada, esaera zaharrari kasu: “Apirileko lore, urrearen pare”. Eta ez dihardut loreei buruz, hutshutsean.

OSKAR MARTÍNEZ

HARKAITZ CANO

W W

IKIPEDIAREN arabera ez da segurua apiril hitzaren jatorria. Hainbat hobe: ezezagutza eta ezjakintasuna dira, burua, izpiritua eta zerumuga bera ere zabaltzeko aukera eta gosea. Hargatik, zenbaitek aperire (ireki), hitzarekin lotu dute, udaberriarekin batera lurra eta loreak parez pare zabaltzen direnez gero. Hipotesi honen aldeko, Ovidio handia… Eta Ovidiok bazioen, nor gara gu kontra egiteko? Beste teoria baten arabera, grezierazko aphrós (aparra) legoke jatorrian, Afrodita berbera, asmatu duzue: euskaraz baluke zentzurik, apirila aparril bilakatzearekin laketuko ginateke bat baino gehiago.

Samur, lurrintsu eta eros-etik gertu abiatu dugu zutabearen lehen ekitaldia (ekin haragiari, laztan azala), baina T. S. Eliot ez zegoen guztiz ados. Duela 90 urte argitaratu zuen prezeski, apirilari ospe gaiztoa emango zion esaldi malapartatua: “Apirila da hilik krudelena, lur hileko lilak hazten, oroimena eta desira nahasten, sustrai uherrak udaberriko euriez eragiten”, Joseba Sarrionandiaren itzulpen dotorean. Hona Eros, tanatopraktikoari bisita terriblea eginda: ez datorren

edo aski irauten ez duen ilusio faltsua ote udaberria? Ez gara gu inor T. S. Elioten The Waste Land-i kontra egiteko, baina eskertzen diogu bere poeman kafea dastatzeko lekuak (Hofgarten) eta bainua hartzeko ur garbiak (Starnbergersee) ere aipatu izana, poema ororen atzean bidaiari abenturazaleentzako altxormapa ezkutatzen den jakitun. Izanak gara Starnbergerseen, Munich-era hurbilduz gero hara beharko zenuke zeuk ere, irakurle, ordubete ere ez daukazu trenez Munich erdigunetik poemaren erdigunera.

Hona Eros, tanatopraktikoari bisita terriblea eginda: ez datorren edo aski irauten ez duen ilusio faltsua ote udaberria?”

Wikipedia hotzean hasi eta Starnbergerseeko ur gardenetan jarraitu duen zutabe honek kantu bat eskatzen du akabuan. Eta kantu hori ezin izan daiteke April in Paris ezaguna baizik, gaztainondo loratuez eta pic-nic mahaiez mintzo zaigun maiteminduentzako kantu zoragarria, boltxevikeengandik ihesi zetorren konpositore batek partitura asmatu ziona. Vladimir Dukelsky izena zuen Bielorrusian, nahiz eta bere burua apirildu nahian Vernon Duke berbataiatu AEBetako desterruan. Autumn in New York ere idatzi zuen, baina hori beste sasoi bat litzateke, eta beste zutabe bat.


Larunbata, 2012ko apirilaren 21a

Ortzadar // 03

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

KRITIKA

Begiztak, lakioak, tranpak TITULUA: ‘ETXEKALTE’

EGILEA: HARKAITZ ZUBIRI

ARGITALETXEA: SUSA ARITZ GALARRAGA

LL

iteratur aurrekari bakarra ezagutzen genion Harkaitz Zubiriri, Zakur kale, 2007koa. Ipuin bilduma izan zen hura, nabarmengarria; behar baino laburrago esateko, narrazio haietan agertzen zituen gaiengatik –lan munduko auziak eta bestelako gatazka sozialak–, nahiz gai horiek narrazioetan txertatzeko aukeratutako ikuspegi, estilo eta teknikagatik. Topikoak esaten duena badakigu, ordea: bigarrenak erakusten duela maila, bigarrena dela benetan zaila; lehenak ezarritako langa berdintzea ez dela inondik samurra, batez ere lehena izan bada, Zakur kale hura izan zen bezala, “freskoa eta ausarta”, “txukuna eta interesduna”, “oso irakurgarria eta trebea”. Ipuinen aldean, nobela ekarri digu oraingoan Zubirik, Etxekalte, bost urteren buruan ondua eta argitaratua. Hala ere, lehen liburu harekin erkatuta, antzekotasun bat baino gehiago aurkituko dugu liburu berri honetan. Esaterako, enpresa munduan girotutako narrazioa dela, enpresa bateko langileak direla eleberriko pertsonaia eta ardatz. Gehiago zehaztearren: Josu dugu, batetik, aita ustez amiantoak hil dion langilea; Herre-

ra eta Etxebe, bestetik, ustez lankideen egoera hobetzeko txostena egiten ari dena bigarrena, bigarrenaren bikotekidea lehena; Nora ere badugu, gero, Josuren bikotekide-edo izandako enpresako langilea; eta Aingeru, azkenik, nobelaren bigarren partean tupust agertuko den enpresako buruaren semea. Ez dira bakarrak, noski, baina bai akaso bereizgarrienak, narrazioa beren bizkarretan aurrera daramatenak. Bikain xehetuak guztiak ere, pertsonaiak dira Etxekalte honetako puntu indartsuenetako bat. Beste bat izan daiteke korapiloa. Amiantoa aipatu dugu. Eta aipatu behar dugu amiantoak pizten duela sua. Anaitasuna S.A. (ja, ze sarkasmoa) enpresaren nola-halako oreka hausten hasiko da Josuren aita amiantoak hil duelako susmoa hazten hasten delarik. Hortik aurrera, gehiago jakin nahi dute batzuek, jakin daitekeena estali nahi dute besteek, eta bada ur horien artean atzeraaurrera ibiliko denik ere. Plazera da, hartara, ikustea nola hariak egin eta desegiten diren, estu lotu eta korrokoildu batzuen eta besteen artean. Bikain xehetuak baitaude hari horiek ere eleberri honetan zehar.

SALDUENAK

Fikzioa

Enpresa mundua aukeratu du Zubirik. Enpresa ez akaso txikia, ez seguru erraldoia, aitak semea zuzendaritzan koloka dezakeen horietakoa

Eta enpresa mundua aukeratu du Zubirik. Enpresa ez akaso txikia, ez seguru erraldoia, familia enpresa zergatik ez, aitak semea zuzendaritzan koloka dezakeen horietakoa, Etxekalte nobelaren paisaia gisa. Oso da asmo azkarra eta oso ezohikoa, enpresa baten mikrokosmosa harrapatu nahi izatea, geure jendartea den makrokosmosa hobeki ulertu ahal izateko. Lan mundua, egunean, urtean, bizitza batean ordu gehien ematen ditugu bertan, bertan garatzen ditugu berezi eta bakar diren harreman pertsonalak, eta aldiz zer gutxi erabiltzen dugun literaturarako, akaso literatura –gaur ezagutzen dugun moduan– asmakizun burgesa izanik, langileen egunerokoa urrun nahi duelako. Ahantzi gabe, ordea, paisaiak paisai, gizaseme eta alaben arteko begiztak, lakioak, tranpak xehetzea duela nobelak hondar helburu, zeinen gaizto bihur daitekeen zauri bat, zeinen bakarrik gauden, zeinen erraza den berandu iristea, tronpatzea, desagertzea, zeinen gaitza gertatzen zaigun duintasun apurra ez papurtzea. Oraingoan ere literatur lan txukuna eta interesduna bildu baitu Harkaitz Zubirik bere estreinako nobelarekin.

Ez Fikzioa

1. Ileak uretan

4. Ni, Vera

Josu Penades. Alberdania.

Itxaso Martin. Elkar.

2. Bizien gaubeilan

5. Hormatik hormara

J. M. Olaizola ‘Txiliku’. Elkar.

Eric Dicharry. Ikas.

3. Zwei Frauen, bi emakume

6. Orbe auziaren ingurukoak

Joxean Agirre. Elkar.

Iñaki Irasizabal. Elkar.

1. Norberaren autonomia krisian Eduardo Apodaka. Pamiela.

2. Espektroak. Euskaldunak... Mitxelko Uranga. Utriusque Vasconiae.

3. Beste larogei urtian

4. Sexual herria Itziar Ziga. Txalaparta.

5. Euskal harriak Joseba Azkarraga. Alberdania.

6. Emakume abeslari burusoila Eugene Ionesco. Elkar.

Batzuen artean. Lanku Bertso Zerbitzuak.

LIBURU DENDAK: Elkar, Casa del Libro (Bilbo), Auzolan (Iruñea)

ERAKUSLEIHOA

ZALDI EROA HAUR LITERATURA

ALDIZKARIA

POESIA

‘BAT Soziolinguistika. Hizkuntzaekologia...’

‘Ezer gehiago behar gabe’

Belen Uranga et al. Soziolinguistika Klusterra. 163 orr. 39 euro (urteko harp.)

Karlos Linazasoro. Pamiela. 136 orr. 14 euro.

Euskararen ‘ekologiari’ buruz

Paradisu galduei kanta ironikoak

Elkartasunak indarra dakar

BAT Soziolinguistika aldizkariko 81. aleak ‘Hizkuntzaekologia euskararen ingurunean’ du gai nagusi. Argitalpeneko koordinatzaile den Belen Urangak dioenez, hizkuntza-ekologia “azken urteetan ildo teoriko ezberdinetatik garatzen ari den esparrua da”. Horren harira, hainbat adituk gogoeta egin dute. Esaterako, Albert Bastardas, Bartzelonako Unibertsitateko irakaslea aritu da ale honetan, baita Itziar Idiazabal, Jon Sarasua eta Xabier Erize, besteak beste.

Poesia bilduma honekin Xabier Lete I. Poesia Saria jaso zuen Linazasorok. Epaimahaiaren aktak honela dio: “Poemategi eder eta jasoa (...). Bere ahots lirikoaren ezaugarri dira espresioaren laburtasuna, mintzagaiaren kontzentrazioa, hautematearen estatismoa eta hausnarketaren sakontasuna. Bereziki aipagarria da sentipenak eta natura uztartzeko era dotorea, bai eta maitasuna eta paradisu galduak nostalgiaz kantatzerakoan darabilen autoironia”.

Istorio honetako lagun bakoitzak badu eragozpenen bat, baina baita trebetasun bereziren bat ere. Elkartuta, beraz, oso indartsuak izango dira denak. Bat denontzat eta denok batentzat!... Brigitte Weninger idazle austriarrak idatzitako ipuin honi ilustrazioak jarri dizkio Eve Tharlet ilustratzaile ospetsuak. Bestetik, Aiora Jaka aritu da itzultzaile lanetan. Liburuxkarekin batera DVD bat dator, “ipuinaz gozatzeko modu berri eta dibertigarria eskainiz”.

‘Bat denontzat eta denok...’ B. Weninger/ E. Tharlet. Ttarttalo. 13, 50 euro.

Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Bingen Zupiria

Diseinua: Jesús Santamaría

Ardura: Iñaki Mendizabal Elordi (mendi@deia.com)

Maketazioa: Naroa Etxebarria Portadako argazkia: Enbidia taldea

Koordinazio lana: Amaia Santana (asantana@deia.com)

Lege Gordailua: BI 1720-06


Larunbata, 2012ko apirilaren 21a

04 // Ortzadar

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

artea

MARTA MORALES

SS

ORKUNTZA bakardadean garatu behar da? Bide horretan, askatasuna ezinbestekoa du artistak? Egun hauetan, Bilboko La Brotxa galeria izandakora hurbiltzerik baduzu, agian erantzuna topatuko duzu. Bertan, EHUko Arte Ederretako irakasle talde anitz batek sorkuntza prozesuak zelan garatzen diren aztertzeko egindako lanak ikusgai jarri ditu. “Sorkuntza prozesua zer den ulertzen saiatzen gara, baina behartu barik, askotan, inkontzienteki egiten dena, kontzienteki egitean bertan behera geratzen baita”, azaldu du Fito Ramirez-Escuderok, Enbidia proiektuaren zuzendariak. Ideia fakultatearen pasiloetan jaio zen, klaseen arteko tartetxoetan. Batetik, azken urteetan fakultatean bertan era natural batean sortutako jakinmina eta, bestetik, ikasketa plan berriaren garapena bihurtu ziren proiektu honen hazi. “Zeregin artistikoan sakontzearen beharra antzeman genuen, eta hortik sortu zen Enbidia proiektua”. Esan eta ekin. Lantaldea Margo eta Marrazki Saileko hamar irakaslek eta bekadun batek osatu zuten: Iñaki Imaz, Usoa Fullaondo, Lorea Alfaro, Alberto Rementería, Joseba Eskubi, Daniel Tamayo, Txemi Mediero, Rita Sixto, Gentza del Valle, Txaro Arrazola eta Fito Ramirez-Escudero. Helburua lortzeko jarraituko zuten bidea argi zeukaten: norberak aukeratutako irudiekin elkarrizketak sortzea, horretarako sorkuntza prozesu ezberdinak erabiliz, baina beti ere norabide berdina mantenduz. “Unibertsitate eredu oso indibidualista batean murgildu gara orain arte, baina, beste eredu parte-hartzaileago baterantz abiatzen gara. Hortaz, proiektu honetan norberaren lan egiteko era errespetatu nahi genuen, baina, aldi berean, elkarren arteko lana bultzatuz”, nabarmendu du egitasmoaren zuzendariak.

Fito Ramirez-Escudero, Daniel Tamayo eta Usoa Fullaondo dira ‘Enbidia’ proiektuko partaidetako batzuk. DAVID DE HARO

Baina ez da lan erraza izan, lan-talde bezala aritzeak konpromiso handiagoa eskatzen baitu. “Zure burua bestearen lekuan kokatzea esfortzu handia da. Besteek proposatutako iru-


Larunbata, 2012ko apirilaren 21a

Ortzadar \\ 05

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

artea

BILBO

‘Enbidia’ proiektua: Fakultatetik hirira mugitu den sorkuntza eta ikerketa prozesua Kreatibitatea landu eta artelanak sortzeko, artistak ez du zertan ‘sufritu’ ezta bakardadean egon ere. Hala uste du behintzat EHUko Arte Ederretako

irakasle talde batek, zeinak irudien eta margolanen bitartez ‘elkarrizketa kolektibo’ interesgarria abiarazi duen Bilboko La Brotxa galerian

dok. D. DE HARO o Usoa Fullaon di , n” ze nt ni si n ha penekin sortze agindako ekar er k re eu a et , n egiten duzu “Obsesioekin la oso ezberdinak izan dira. Horrela, Fullaondok gaztaroko udako etxearen argazki batzuk proposatu zien gainontzeko artistei. “Obsesioekin lan egiten duzu. Eta eurek eragindako ekarpenekin sortzen hasi nintzen”, azaldu du. Bera bexalaxe, Tamayo ere irudi zehatz batekin hasi zen lanean. Bere kasuan, baina, duela 30 urte margoztutako koadroa izan zen aukeratua. “Izoztutako painting option izeneko lan egiteko era aukeratu nuen. Zentzu plastikoa izango duten irudi-kateen bila egin nuen lan”, zehaztu du. Emaitza, kolore biziko irudi-kateak, tamaina eta forma ezberdinetakoak.

diekin lan egitean oinarrizko esanahia mantentzen saiatu behar zara, baita zuk proposatutako irudiarekiko besteen erantzunak ulertzen eta onartzen ere”, argitu du Usoa Fullaondok. Galeriaren eskaileretan eserita, hormetan zintzilik dauden lanak seinalatu ditu, bere hitzak azpimarratu nahian. ARTISTA, GIZAKI BAKARTIA? Bere ondoan, zutik

dauden Daniel Tamayok eta Fito RamirezEscuderok haien adostasuna erakutsi dute buruarekin eginiko keinu batekin. “Ez da batere erraza zure lana beste batenarekin lotzea –aitortu du Tamayok–; irudiekin lan egiterakoan parekotasun kontzeptuarekin egin behar duzu lan, eta kreatibitatea neurri horretan ere landu behar duzu, ezarri dizuten baldintzari aurre eginez”. Izan ere, Enbidia proiektuko kideek ahalmen sortzaileak, sormena, askatasuna osoz jokatuz baino, baldintza zehatzen aurrean gehiago garatzen delakoan daude. “Artista gizaki bakartia izan ohi da, ustez askatasun osoz murgilduta. Baina, askotan, askatasun horrek zure ohitura txarrak behin eta berriz erreplikatzera eramaten zaitu”, argitu du. Horren isla garbia artista bakoitzak Enbidian garatutako lanetan topa dezakegu. Guztiek norabide bera izan arren, landutako emaitzak

HILAK 27, ‘ENBIDIAZ’ BETEKO ZITA BERRI BAT Datorren ostiralean, hilak 27, ‘Enbidia’ proiektuko hurrengo erakusketa inauguratuko da, Txemi Mendieroren esku. Maiatzaren 18an, berriz, Rita Sixtoren txanda da. Jarraian, ekainaren 8an Gentz del Valleren lanak egongo dira ikusgai Bilboko La Brotxan. Bere lanak erakutsiko dituen egitasmoko azken partaidea Txaro Arrazola izango da, inaugurazioa uztailaren 18an izango dela. Erakusketa guztiek bi asteko iraupena izango dute.

Bestalde, Ramirez-Escuderok lankidetzaren ideia lantzea aukeratu zuen: irakasleekin, ikasleekin… Horretarako, ikasle batzuk galeriara gonbidatu zituen, horma bat zuzenean margoztu zezaten. “Oso dibertigarria izan zen. Koherentea guztiz. Izan ere, ondo pasatzea ezinbestekoa dela uste dugu. Ez gatoz bat artistak lan onak egiteko sufritu behar duen ideiarekin”, adierazi du. Proiektuaren berezitasun handienetako bat zein den galdetzerakoan, ikerketa prozesuan, jarduera esperimental baten bidez sorkuntza osagarri bat gehitu izana dela nabarmendu dute. “Lehengo aldiz Arte Ederretan kreatibitate proiektu bat talde-proiektu bihurtu da. Gure ustez bide berri bat jorratzen ari gara”, baloratu du Enbidiako zuzendariak. Honetaz

gain, proiektua oso dibulgatzailea izaten ari dela, eta horrek irakaskuntza munduan duen garrantzia ere nabarmendu du. “Arte munduan ez dago dibulgatzailerik eta gure papera horixe izan daitekeela uste dut”, gaineratu du Ramirez-Escuderok. Izan ere, Enbidia proiektuan garatutakoa klaseetara eramateko asmoa agertu dute ere bai. Horretarako, baina, erakusketa guztiak amaitu, eta osteko hausnarketa prozesua burutu beharko dute lehenengoz. Bitartean, izandako harrerarekin oso pozik daude. Batetik, unibertsitatean egindako ikerketa kalera atera dutelako. Bestetik, ikasleekiko sortu den ezusteko harremana. “Ikasle gehienentzat artistak helezinak dira, bere lanak eskuratu ahal dituzte, besterik ez. Kasu honetan, berriz, gu ezagutzen gaituzte. Badakite klaseetan zer azaltzen dugun, eta orain, zuk zeuk irudi bat zelan giltzatzen duzun ikusteko aukera dute. Irakasleak izateaz gain, zer artista eta zer pertsona mota garen ikusteko aukera daukate”, azpimarratu du zuzendariak. OSOTASUNA XEDE GISA Izan ere, dualtasun kon-

zeptu horrekin apurtu nahi dute, dena osotasun batean biltzeko asmoz. “Arte munduan irakaslea edo artista izan behar zara. Sortzaile edo ikertzaile… Zergatik? Teoria eta praktika banatzearen kontra gaude”, argitu du. Horrexegatik, 2007an proiektuaren lehen fasea jarri zuten martxan. Honetan, hiztegi bat eta dokumental batzuk sortu nahi izan zituzten. Bertan, irudi eta hitzen bidez, sorkuntza prozesuetan sortzen ziren egoera, mementu eta bizipenak isladatzea zen helburu, hau da, kreatibitatearen zati teorikoa. Batetik, artista gazteak bere lan tokitan grabatutako sorkuntza prozesuak jaso ziren. Bestetik, artista, idazle, zinemagile, abeslari, edota musikarien testigantzak jaso zituzten. “Ikasleentzako erabilgarria izango delakoan gaude”, adierazi du Fito Ramirez-Escuderok. Lan honen emaitzak www.ehu.es/procesosdecreacion webgunean daude ikusgai.


Larunbata, 2012ko apirilaren 21a

Ortzadar // 06

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

telebista

ANDONI ITURBE

LL

AUROGEITA hamarreko hamarkada bitartean komediak ziren nagusi mundu zabalean, baita ETBko produkzio gune berrituan ere. Baina 1990eko apirilaren 8an telesail gogoangarri bat sortu zen: Twin Peaks, David Lynch maisuaren kultuzko lana. Gidoi ahaztezina, narratibaren anbiguotasun onirikoa eta zuzendaritza aparta batzen ziren aparteko eskaintza hartan. Berriro ere pantailaratuko duten telesail hori (Fox Crime eta Canal +) ez da azken urteotako telesail onenen artean ageri, ez behintzat sei euskal egilek osotutako Telezailak. Nork esan zuen telebistak tontotu egiten duela? (Txalaparta) lanean. Katixa Agirre, Koldo Almandoz, Harkaitz Cano, Irati Jimenez, Goizalde Landabaso eta Xabier Mendigurenen arabera Friends-ek merezi du lehenengo postua, Northern Exposure eta The Wire telesailen bozka berberekin. Gustuak subjektiboak izaki, Mendigurenek “vintage top” delakoa egiten du, 1980 aldean telebistan eta munduan gertatu zen hondamendiaren inflexio-puntua medio, eta bere zerrenda berezian The Flintstones, Heidi, Pippi Langstrum edo Bonanza kokatzen ditu. Bere ustez, aipatu hamarkada mugarri izan zen, besteak beste Ronald Reagan Ameriketako Estatu Batuetako lehendakari izendatu zutelako eta Margaret Thatcher Erresuma Batuko lehen ministro, urte bete lehenago. Testuinguru politikoak nabarmen eragiten du telesailen espiritu baikor edo ezkorrean. Irailaren 11 berak fikzioaren norta-

Katixa Agirre idazleak ‘Mad Men’ telesaila hartzen du abiaburu gisa feminismoaz hausnarketa egiteko. EITB/ORTZADAR

Errazkeriarik gabeko ‘telezailak’ Gurean ‘Bi eta bat’-en etorrerarekin konformatu beharko dugu. Mundu zabalean, berriz, amesten lagundu diguten hainbat telesail anglosaxoi ikusi eta bizi izan ditugu. ‘Telezailak’ liburuan sei euskal idazlek euren kuttunak aukeratu eta aztertu dituzte bihotzez eta bertutez

suna desitxuratu duen bezala. Baina non daude gaur egungo gaizkileak? Koldo Almandozek dioen moduan, hainbat telesailetan bizi dira, Ameriketako mafiaren sorrera kontatzen duen Martin Scorseseren Boardwalk Empire-n, esaterako. “Norbaitek pentsa lezake The X Files-en amaierarekin bukatu zirela telesail onak”, hausnartu du Goizalde Landabasok. Egile bakoitzak bere ikuspegia defenditzen du sutsuki. Koldo Almandozek gogoratzen du, oraingoan bai, “Twin Peaks liluragarria”, baina haren iduriko, milurteko berriarekin “Allan Ball-ek Six Feet Under ekoitzi eta gauzak betiko aldatu ziren”. Irati Jimenezek, Hamaika urte orgasmorik gabe. Mulder, Scully eta errepresioaren arketipo erromantikoak atalean The X Files 1990. urtean “zientzia fikzioari zinemagintzaren kalitatea ekarri zion telesail iraultzailearen heroien arteko maitasuna” aztertzen du, sexua telebistazale amorratu, sutsu, porrokatu eta itsu hari ukatzen ziona, alegia. POSTFEMINISMOA Mad Men-en, berriz, Katixa

Agirreren hitzetan, lehengaia gizonen eta emakumezkoen arteko harremanak dira, “harreman horiek arautu dituen kode zurruna kolokan jartzen hasi den momentuan”. Telesail horretatik abiatuta feminismoaren inguruan irakurketa bikaina egiten du, postfeminismoaz hitz egiteko, hau da, kultura mediatikoak, kontsumo gizarteak eta ekonomia liberalak onartu duen feminismo depuratu, despolitizatu eta otzandu batetaz. Egungo telesailetan akzioa ez da helburu izango Almandozen arabera, “beste zerbait handiago eta garrantzitsuagoren abiapuntua baizik”. Hala, gogoratzen du irudiaren erabilera berezia lantzen hasi zirela telesail berriok: “The Wirek errealizazio naturalista erabiltzen du. Ia-ia dokumentala. The Sopranosen, antzerkira gehiago hurbiltzen den kamera neutroa. Breaking Bad eta The Shielden errealizazioak, berriz, aurreko bien arteko nahasketa dira”. Harkaitz Cano idazle donostiarrak Telebistan zer irakurtzen duten atalean telesailetako pertsonajeak irakurtzen ageri diren eleberri, egunkari eta halako denborapasen zerrenda batzen ditu. Guztien artean aipagarrien, Mad Men, “idazle bokazioa duen jendez populatutako telesaila, irakurri gutxi egiten duten arren”. Gaur egungo gizartearen isla: liluraren, itxuraren eta benetako edukiaren artean bereizten ez dakiena. Ildo horretan, Mad Menen inguruan zera gaineratzen du Katixa Agirrek: “1960ko arrasto glamourosoek –arropa, musika, Coca-cola makinak– liluratu egiten gaituzte gure zentzu kritikoa lokartu arte. Izan daiteke, bai. Horrek, adibidez, azal dezake nolatan onartu eta are atsegin dezakegun Mad Menek darabilen misoginia eta beste edozein jarrera politikoki ez zuzen”. Beste kontu bat izango da zerk esnatuko gaituen.


Larunbata, 2012ko apirilaren 21a

Ortzadar // 07

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

bertsolaritza

GABIRIA

Amaia Iturriotz, nagusi Gabirian Osinalde Bertso Txapelketaren 41. ekitaldia irabazi du urretxuarrak

BB

ERTSOLARITZAREN harrobia zertan den ezagutzeko neurgailu bikaina da Gabiriko Osinalde Elkartearen urteroko sariketa. Bertan nabarmentzen direnak, luze gabe, bertso munduaren lehen lerroan ikusten ditugu sarri. Aurtengo ekitaldiaren finala joan den larunbatean, apirilaren 14an, jokatu zen eta Amaia Iturriotz gailendu zen. Peio Ormazabal eta Josu Oiartzabal Xenpelar ere saritu zituen epaimahaiak. “Gustura, pozik nago sariarekin”, azaldu digu Amaia Iturriotz urretxuar gazteak. Lehenengo aldiz parte hartu du Osinalden, baina txapelketa horren xarma aspalditik dastatu ahal izan du, “txiki-txikitatik ezagutu dut, urtero joaten nintzen saioa ikustera, Osinaldeko bertsolariak eredua izan dira eta orain, neure burua hor ikustea, eta gainera irabazi...”.

MIKRORIK EZ Bertsolari gazteen Osinalde sariketa, ospe handiko hitzordua izateaz gain, berezitasun ugariko txapelketa da, sailkapen fasetik bertatik hasita. Izan ere, hiru kanporaketa jokatzen dira, horiek ere Gipuzkoako txoko banatan egiten diren sariketak: Idiazabalekoa, Aztirikoa eta Ordiziakoa. Gauez, mahaiaren bueltan, batzen dira finalistak Gabiriko Osinalde Elkartean eta afalostean kantatzen dute. “Entzuleen jarrera ezberdina izaten da Osinalden, giro epela egon arren, isilisilik entzuten dituzte bertso guztiak, errespetu handiz”, azpimarratu du Amaia Iturriotzek. Ez da gutxiagorako, bertsolariek mikrofonorik gabe abesten baitute, lehengo eran. “Entzule oneko plaza da”, gaineratu du urretxuarrak. Epaimahaiak erabaki bat hartzen du eta en-

DENETARIK GABIRIARRENTZAT Osinalde sariketa izen bereko elkarteak antolatzen du urtero, aurten 41. aldiz. Bertsozaleen artean horrek egin du ezagun, baina kultur elkarte anitza da Osinalde eta bertsotik harago ere, makina bat ekintza antolatzen ditu herrian, Gabirian. Kultur asteak, bolo eta mus lehiaketak, afari musikatuak, mendi irteerak, jaietako egitaraua eta aisialdiko beste jarduera ugari Osinalderen kontura izaten dira.

DABI PIEDRA

tzuleek, beste bat. Aurten, Amaia Iturriotzen alde bat egin dute biek ala biek. Bertsolari gazteen alorrean, erreferentzia da Osinalde sariketa eta, ezbairik gabe, ezagutza nabarmena dakarkio garaileari. Amaia Iturriotzek badaki hori, baina etorkizunari patxadaz begiratzen dio: “Punta-puntako plazak egiten hasteko presarik ez daukat, etorkizunean bertsoari zenbat eskainiko diodan ere ez dakit; dena dela, badakit aurrerantzean gehiago deituko didatela eta ezetz ere ez diot esango”. Hartzen duen norabidea hartzen duela, Osinaldeko garaipenak lagundu egingo dio Iturriotzi, “bertsolariok behar izaten dugu aurrera egiten lagunduko digun dosia noizean behin, Osinaldek animoa eta gogoa emango dizkit”.

Iturriotz ondo merezita gailendu zen, gainera. Epaimahaiaren zein ikusleen iritziz izan zen onena. Bigarren tokia Peio Ormazabal bizkaitarrarentzat izan zen. Josu Oiartzabal Xenpelar gipuzkoarrari, bestetik, bertsorik onenaren garaikurra eman zioten, zortziko txikian botatako ale ederragatik. Beste hiru finalistak, Imanol Uria, Maddi Ane Txoperena eta Nekane Zinkunegi izan ziren. Gabiriko Osinalde Elkartea lepo bete zen sei bertsolari gazteak entzuteko. 115 lagun batu ziren afaltzera eta beste 180 inguru ere egon ziren. “Giro goxoa sortu zen”, oroitu du Iñaki Murua Bertsozale Elkarteko presidente eta Osinalde Elkarteko kideak. Muruak azaldu digunez, bertsolariek saio luzea izan zuten, agurretik eta puntuari erantzuteko ariketarekin hasita. Ofizioka bina saio eta bakarka jardun ziren eta, ondoren, koplak ere abestu behar izan zituzten. Kartzelako lanarekin amaitu zuten. Final ederra izan zen, “ez zuen puntu gorenik lortu, saio osoa eta parte-hartzaile guztiak maila onean ikusi nituen, baina ez zen egon une goren bat”, uste du Muruak. Berdintasun horren barruan, hala ere, inork ez du zalantzan jartzen Amaia Iturriotzen garaipena. Iñaki Muruaren iritziz, “bertsoaldi guztietan lanketa fina egin zuen Amaiak, Peio Ormazabal bigarrenak, berriz, umoretik eta ironiatik jo zuen, Peio ere ongi ibili zen”. Amaia Iturriotzek beste ikuspegi bat dauka, txapela jokoan daukanaren larrutik begiratuta: “Lasai joan nintzen, baina ez oso seguru eta kontzentratzea kostatu zitzaidan, ez nengoen oso gustura hasieran, zortziko txikian-eta”, hasi da oroitzen. Saioak aurrera egin ahala, berotuz joan zen Iturriotz, “gaiei erantzuten eta kartzelan bai, hor hobeto ikusi nuen neure burua”. Peio Ormazabal bigarren sailkatuaren lana ere goraipatu du irabazleak, “oso erregular ibili zen Peio, niri bezala saioan sartzea kostatu zitzaion arren; Peiorekin binaka abestea egokitu zitzaidanean erraz ibili ginen elkarrekin, bertso onak irten zitzaizkigun”.

Peio Ormazabal bigarren sailkatua (ezk.), Amaia Iturriotz irabazlea eta Josu Oiartzabal, bertsorik onenaren egilea. OSINALDE ELKARTEA


08 // Ortzadar

Larunbata, 2012ko apirilaren 21a

azkena

Trogloditen memoria JALGI HADI DANTZARA

Orain turismorako ostatu xarmantak dira, baina Valtierrako kobazulo bakoitza memoriaren altxor bat ere bada. Adreiluak ezean, familia batek bizitza osoa ematen zuen harria zulatzen

Zergatik dantzan?

SABIN BIKANDI BELANDIA

AA

SPALDI, betiko kardiologoaren errebisioa egiten joan nintzelarik, hor nonbait tentsioa altu nuelako, “Estás como un reloj”, esan zidan medikuak, baita “¿Haces algún deporte o así?”, galdetu ere. “Bailo”, erantzun nion. “Pues sigue bailando...”, gomendatu zidan sendagileak. Eta horrela hasi nintzen dantzaren onuretaz jabetzen eta onurok aztertzen. Gure zaharrek kontatzen zutenez, goizean goiz jaiki eta iluntzera arte egun osoan sukaldean, baserrian, mendian, itsasoan, aroztegian... edonon lanean jo eta ke ibili arren, beti zeuden prest eguna bukatzean dantzaldirako: dantzak giharrak berotu egiten ditu eta gaur egun diogunez, terapeutikoa da, eta ez fisikoki bakarrik. Dantzaren bidez, barrenak askatzen ditugu, tentsioak bideratzen ditugu, askatu egiten gara... katartikoa da. Gurean, behintzat, erlaxatu egiten gara, eta sarritan barre egiten dugu gure inguruko lagunetaz eta lehendabizi gure buruaz, barreak dakartzan onura guztiekin. Berebat, dantzak gure gorpuzkera ezagutzen laguntzen gaitu. Imitatuz, jolastuz, psikomotrizitatea garatzen dugu, hots, gure gorputzari agintzen ikasten dugu. Dantzan gaudela, gure burua kontrolatu behar dugu, soseguz eta patxadaz jokatuz, taldearen parte ere bagarelako. Taldearekin bat egin behar dugu, eta honekiko loturak neurtu eta garatu. Enpatia sortzeko ere lagungarri da, imitazioan oinarrituz hitzik gabeko komunikabide nahiko zehatz bat erabiltzen baitugu dantzatzean. Gure ingurukoak ezagutzen ditugu dantzaren bidez, eta harremanak lantzeko gailu paregabekoa ere bada. Zenbat bikote salbatu ditugu dantzaren bidez Dantzaldi Ibiltarian! Eta burua ere erabiltzen dugu, lateralitatea, koordinazioa, gorputzeko atal ezberdinen independentzia, espazioan kokapena, denboraren neurketa, musikaren egituren ezagupena, memoria, inprobisazioa, jolasa, jokoa... Andoni Egañari burmuinean kableak jarri omen dizkiote bertsotan dagoela zer gertatzen den aztertzeko, baina dantzan gaudela ere neuronak dezente astintzen ditugu ba! Edonola ere, buruaren gimnasia hau atsegina da, eguneroko arazoak aparkatu eta burua garbitzen laguntzen digu eta. Dantzak belaunaldien arteko komunikazioa eta lotura errazten du, gure ohiturak elkarrekin bizitzeko modu baliagarri bat eskainiz, eta era berean, dantzan, amankomuneko kultura bat partekatzen dugu, gure herri honen, gure Euskal Herri honen parte garela sentituz. Eta bide horretan bakarrik ez gaudela sentitzeak ere indarberritzen gaitu, gure tribu bereko indioekin dantza egitea eta ondo pasatzea osasuntsua baita. Benitori inoiz entzun diodanez: “Zergatik utzi behar ote diot, zergatik utzi dantzatzeari?”.

www.aikotaldea.com

erakarri zuen. Non jarri behar zuten bizitzen, inolako baliabiderik gabe? Mendia zulatzen hasi ziren orduan”.

N N

IRE ama kobazulo batean jaio eta han bizi izan zen 1965 arte. Bizirauteko erremedioa zen, ez zeukatelako dirurik adreilu bat ere erosteko”, dio Ruben Mendik, Valtierrako kobazuloetako kudeatzaileak (www.cuevasdevaltierra.com). Orain ostatu txukunak dira, ederrak, xarmantak, euren berezitasunarengatik turistak erakartzen dituztenak. Baina istorio latza gordetzen dute eta hori beti gogoan dauka Mendik. Zortzi koba erakusten ditu, apartamentu dotore bihurtutakoak: porlanezko zorua, horma pintatu eta hezetasunik gabekoak, ohe eta altzari modernoak, komuna, egongela, sukaldea. Lurraren erraietan lo egitearen esperientzia bitxiari, baina, memoriaren beharra eransten dio: “Gizona 17 edo 18 urterekin hasten zen pikatxoia eta palarekin lanean, gutxienez sukaldea eta logela zabaldu arte ezin zuelako ezkondu eta emaztea ekarri. Gero, umeak izaten zituzten heinean, koba pixkanaka handitzen zuten. Nekazari pobreak ziren, egun osoa lanean ematen zuten soroetan, eta gauez ordu bat edo bi pasatzen zituzten dinbi-danba, kobazuloa zulatzen”.

Harpeetako bizimodua oso aspaldikoa da Nafarroako Erriberan, baina XIX. mendeko etorkinek halako boom bat piztu zuten: “Goseari aurre egiteko, Bardeak laboratzea erabaki zuten garai hartan”, azaltzen du Mendik. “Ez zen halakorik sekula egin, beti izan zelako artaldeentzako eremua, eta artzainak kontra azaldu ziren, noski. Baina familia bakoitzari 50 hektarea lantzeko baimena eman zitzaion eta horrek kanpoko jende asko

BIDAIA KOADERNOA ANDER IZAGIRRE anderiza.com

“Non jarri behar zuten bizitzen etorkinek, inolako baliabiderik gabe? Mendia zulatzen hasi ziren”, dio Mendik

Miseria gorrian bizi ziren Valtierrako trogloditak: “Lagun batek kontatu zidan ama nola gogoratzen zuen, errazionamenduaren garaian, ogi puska ziztrin bat bost zatitan banatzen, guraso eta hiru seme-alabentzat. Aitak bere puska zapi batean gorde eta lanera abiatu zen. Patroiak mokaduren bat emango zien jornalariei, kontua da gauez etxera itzuli zenean aitak oraindik ere ogi puska gainean zeukala. Afaltzeko arrautza bakarra zegoen bostentzat, eta lagunak gogoratzen du aitak zapitik ogi puska atera eta anai-arreben artean nola banatu zuen, gorringoan busti zezaten. Gizona afaldu gabe oheratu zen”. Agintariek ez zuten lotsarik sentitu, harik eta atzerrian bizimodu honen berri eman zuten arte: egunkari frantses bat izan omen zen, 1960ko hamarkadan, Kaparrosoko harpe bateko familiaren argazkia atera eta “Espainian horrela bizi dira” idatzi zuena. Francoren Etxebizitza Patronatuak ehunka etxe merke egin zituen presaka, besteak beste kobazuloetan bizi zirenentzat. “Etxeetara aldatzean, izugarri estimatu zuten argindarra, ura eta komuna izatea”, kontatzen du Mendik. “Eta inguruko kobazulo guztiak dinamitatu zituzten, Valtierrako hauek eta besteren bat izan ezik”. 1980ko hamarkadara arte, ukuilu edo biltegi moduan erabili zituzten kobak. Azken urteetan, berritu, txukundu eta balio turistikoa emateko gai izan dira. Baina ez dute ahaztu gaurko bitxikeriaren atzean premia gorria zegoela.

Ortzadar210412  

Euskera eta kultura

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you