Issuu on Google+

Larunbata, 2011ko apirilaren 16a

KULTURA ETA AISIA

Ortzadar \\ 01

MIKEL

Lertxundi Naturari estu lotuta dauden arte-lanak Madrilen ditu erakusgai [4-5. orrialdeak]

Tokitan.tv, sareko bidaia-kanala Haritz Rodriguezen abenturak, irudietan [7. orrialdea]

www.deia.com

208. zenbakia


KULTURA ETA AISIA

02 // Ortzadar

Larunbata, 2011ko apirilaren 16a

U N A I E TA I R AT I > A H O T S A K

Ateak

Umeen alde

Berak

UNAI ELORRIAGA

I R AT I J I M E N E Z

G

AUZA DA arratsalde osoa daukazula libre eta amaren etxean bazkaldu eta gero, etxera bueltatu eta ordu erdiko siesta egin duzula eta ondoren liburu bat irakurtzen hasi zarela. Ordu bi egin dituzu liburuarekin eta hasita daukazun beste bat hartu duzu eta beste ordubete eskas egin duzu hura irakurtzen. Hirugarren liburu batekin egin duzu ahalegina, baina hogei minuturen ostean konturatu zara nekatuta zaudela eta zazpiak izan arren, ez duzula irakurtzen jarraituko. Telebista ez zaizu irudimenetik pasatu ere egin, kalean euria goian-behean egiten badu ere. Etxeko eskaileretara irten zara orduan eta, demagun, hirugarren solairura igo zara. Atea ireki duzu eta ikusi duzu bikote ezkonberria bizi dela hor, edo agian ezkondu ere ez direla egin, baina elkarrekin bizi direla duela gutxi. Eurek ezin zaituzte ikusi, jakina; nabarmena da ez daukatela konplexurik eta azpiko arropatan daudela hara eta hona, eta lantzean behin laztan ez oso garbia egiten diotela elkarri. Sofa gainean denetarik egiteari ekin diotenean buelta hartu duzu eta bazoaz, baina entzun duzu balizko ume bati buruzko zerbait eta badela garaia esan du neskak edo beste urte pare bat itxaron beharko dutela edo hainbeste ez edo uste duzu kapaz izango garela edo ia mundu guztia da kapaz eta isiltasuna. Kalera irten zara. Ez dabil jende askorik, euriarekin, haizearekin. Uste baino urrunago heldu zara. Komisariaren ondotik pasatu zara. Leihoak zabalik daude, harrigarria bada ere, eguraldi honekin. Ematen du Ugandan gerta litekeela komisariako leihoak eta ateak irekita egotea, Kapuscinskik esaten duen moduan, tropikoa delako, nonbaitetik lortu behar dutelako haize korronteren bat. Baina euriarekin, iparreko haize honekin… Oihuak entzuten dira barruan, kolpeak. Atea zabaldu duzu. Lehengo neska bera ikusi duzu, biluzik. Oso jarrera arraroan dago neska; ez da batere naturala, giharrak tentsioan behar ditu. Hiru-lau gizon daude inguruan. Galderak egiten dizkiote. Batek bueltak ematen ditu; geldirik daude besteak. Kalera irten zara. Urduri zaude eta normalean baino arinago ari zara ibiltzen. Lehenengo bonbak lehertzen hasi dira. Hegazkinei begiratu diezu; ez dakizu ziur, baina iruditzen zaizu gordelekurik onenak garajeak izango direla, liburuetan irakurri duzunagatik eta pelikuletan ikusitakoengatik. Atari batean sartu zara; iruditzen zaizu etxe horrek garajea behar duela. Baina eskaileretan behera egin beharrean, gora egin duzu. Ate bat ireki duzu, demagun, hirugarren solairuan. Sartu egin zara. Hasierako gizona ikusi duzu orain, bakarrik, biluzik, dutxatik atera berri. Ume bat dauka sehaskan, negarrez, bonben zarataren erruz seguruenik. Gizonak ez daki zer egin: kalera joan umearekin, etxean eutsi… Umea hartu duzu gizona janzten den bitartean. Leiho bat lehertu da gizonaren ondoan eta hil egin du. Ez da orain bonbarik. Etxera itzuli zara umea besoetan. Sumatzen duzu ez duzula luzaro irakurtzeko astirik ez gogorik izango.

Urduri zaude eta normalean baino arinago ari zara ibiltzen

B

ELDURRA ematen zidan.

Esnatu gauean eta hantxe zegoen. Pitzadura. Zentimetro batzuk baino ez ziren izango. Zenbat, atetik hormara? Bost? Zazpi? Hamar baino gutxiago. Nahikoak, baina. Atea zabalik zegoen eta beldur-odoletan bizkortzen zitzaidan bihotza. Esaten nion amari, “ama, utzi piztuta korridoreko argia, bai?” Eta esaten nion aitari, “aita, utzi gau osoan, mesedez”, baina alperrik. Txizalarritan edo itolarritan esnatu orduko banekien. Pentsamendu horrek itzartzen ninduen, izerdi hotzetan. “Argia itzalita dago eta badakizu. Argia itzalita dago, ez zara konturatzen? Esna zaitez”.

Ez nintzen gai, nire umetasunean, gurasoei ongi azaltzeko

Eta esnatu egiten nintzen. Atearen arrakala estua zen baina ze luzea, ene bada. Ez zen atea, munduaren ninia baino, eta nini horretatik epaitzen ninduen korridorean gordeta zegoenak. Ez dut uste inoiz gorputzik jarri nionik edo izenik eman. Baina Izengabeak gorputza zeukan eta atearen beste aldean zegoen, hori sentitu egiten nuen: pitzadura bere arnasak eragindakoa zelako, bere ahoari zerion gaiztakeriak. Argiak uxatu egiten zuen, horixe zen nire salbazio bakarra, argitan ez baitzen inor. Baina ez nintzen gai, neure umetasunean, gurasoei arma horren boterea ongi azaltzeko. Ez zuten ulertzen argia ezin zela itzali. Arau bakarra: argia ezin da itzali. Baina ez zuten ulertzen. Eta ez dut okerragorik gogoratzen. Hori da torturatzailearen zain sentitzen dena? Hori bada, amen, arren, eten. Hori bada, izulaborria da. Izaki hark ez baininduen hil nahi. Hilko ninduen, jakina, nigana heltzekotan, baina ez zen hori nahi zuena. Neu nahi ninduen, izugarrikeriren baterako, neure haragiaren liseriketa, eta neure negarraren zaporea, zatitzen ninduen artean sentituko zuena. Horixe nahi zuen. Beretzat ere ezezaguna nintzen eta nola ulertuko ninduen, ba, dastatu gabe, zauritu eta odolustu eta desegin gabe? Ez zen inoiz nigana iritsi. Astiro mugitzen zen, bere ilunpetako erreinu infinitoan. Nik arnasari eusten nion, ikusi-makusika olgetan banengo bezala, munduko aurkari hiltzaileenarekin. Eta gero, aldarria, gurasoenganako aldarria, salbatuko ninduen aldarria, argia piztuko zuen aldarria. Adorea eskatzen zuen, aldarri hark. Oihu egiten nuen unean Izakiak jakingo zuen zirrikituaren atzean nengoela eta lasterka etorriko zen. Gurasoak baino lehenago iritsi izan balitz… baina ez, etenak beti puntu, ez zen inoiz ama eta aita baino azkarrago mugitu. Neure gosearekin behar du oraindik egon, ateren baten atzean.


KULTURA ETA AISIA

Larunbata, 2011ko apirilaren 16a

Ortzadar \\ 03

Kritika ‘ K R I S E I L U A R E N A R G I P E A N ’, A N X E L F O L E ( A L B E R D A N I A - E L K A R )

Galegoak eta gu

ARITZ GALARRAGA

U

RTE ASKO joan dira, gehiegi, Literatura Unibertsala bildumak azken (eta lehen) autore galegoa itzuli zuenetik. Alvaro Cunqueiroren Han-hemengo jendea aukeratu zuten birjintasuna galtzeko, 1996 urrun hartan. Gerora, ezer ez, hamalau urte luze, Anxel Folek idatzitako Kriseiluaren argipean inprimatu den arte, 2010eko abenduaren 27an. Ez da inuzentekeria, beraz, bilduma osatzen duten 153 tituluen artean bi galego baino ezin aurkitu izatea. Lehen desberdina zen, 80etan, eta sarri zirkuitu ofizialetik kanpo, itzuli ziren galego batzuk, Uxio Novoneyra, Manuel Maria, Castelao asko (tira asko, beste galegoekin konparatuta gehixeago). Beste garai batzuk ziren, dena zegoen egiteke, eta egin egiten zen, ez orain bezala, diru publikoari begira denok, zer eskainiko diguten itzultzeko. Ez dira galegoak soilik, noski, beste batzuek ere nabarmendu dituzte bildumaren mankan-

Bilduma osatzen duten 153 tituluen artean bi galego baino ez daude Irakurle batek pentsa dezake Fole dela literatura galegoa

tzak: katalanak, poesia, mendebaldetik haratagoko literatura. Beste nonbait eztabaidatzekoa da hau guztiau, baina galegoak sartu zaizkigu hemen tartean, Anxel Foleren aitzakian. Zergatik itzuli, galdetuko du batek, galegoak? Bada hasteko literatura unibertsala direlako, kontrastatua, ez gara ezer deskubritzen ari orain. Eta ez dezagun ahaztu, zer edo zer konpartitzen dugulako ere bai, eta malgu izan behako genukeelako puntu horretan, gure literatura unibertsala gure beharrizanetara moldatzeko beste bai (hizkuntza guztiek egiten dutena, bidenabar, ez baita berdina frantsesen kanona edo alemanena, gainontzeko hizkuntzei dagokienean). Gutxi itzuli ditugu galegoak, gutxiegi. Edo, gutxi-asko dikotomia gurean hain garrantzizkoa ez denez, literatura galegoa zertan den ulertzeko ezinbestekoak diren lanak falta zaizkigula esango nuke. Foleren aldean, jar genezake Eduardo Blanco Amor, A Esmorga eleberria, literatura lerro tradizional premodernoa gainditu zuena. Baina ezagutu beharrekoak dira Scórpio ere, Ricardo Carvalho Calerok idatzia, Pensa Nao, Anxo Angueirarena, Manuel Rivasen Un millón de vacas ere bai, zergatik ez, azkenazkenen artean Blúmsdei, Xose Cid Cabidoren lana, Vidas post-it, Iolanda Zuñigak idatzitako narrazio bilduma. Faltan dugun beste bat Xose Luis Mendez Ferrin da, nahiz bere lan narratibo behinena gurean dugun, Mugaldeko jendea,

Erakusleihoa

poesia ia guztia geratzen baita itzuli gabe, Con pólvora e magnolias, adibidez. Poesian ere Lois Pereiro, Poemas 1981/1991 edo Poesia última de amor e enfermidade, Chus Patoren edozein, MTalá, esaterako, Secesión. 2012a da Cunqueiroren urtea, jaio zela mende bat, Merlín e familia nobela itzultzea ez legoke soberan. Zeren, bestela begira zer gerta daitekeen: hartzen du euskal irakurle batek Literatura Unibertsaleko uzta eta pentsa dezake Fole dela literatura galegoa, hots, landa literatura, barrualdeko Galizia (paisaia, tradizioa, ahozkoa), mundu fantastikoa (sorgina, otsoa, agerpena). Ipuin gehienek eskema antzekoa dute, aurreikusten erraza, gatazkarik gabeko mundu baten errepresentazio dira, garaiko laborarien egoera soziala, landa eremuen miseria eta utzikeria, bertakoen migrazioa agertzen ez dutenak, Xose Neira Vilasek egin bezala. Eta Fole ere bada noski, literatura galego hori ere izan daiteke ezagutu beharrekoa, baina ikuspegia da mugatzailea, gehiago da erakusten ez duguna, eta ordezkagarriagoa. Jende asko eta askotarikoa egiten ari den lana kontuan hartuta, kanona sortzerako orduan malgutasuna eta euskarazko literaturaren beharrak aintzat hartzea ezinbestekoa dela iruditzen zait, literatura unibertsal ahalik eta egokiena osatzeko unean. Literatura galegoa aintzat hartzea bezainbeste, bistan da.

Salduenak

Itzalak harturik

Elhuyar aldizkaria

Sorginak

Euskaldunen irudia, fikziozko literaturaren arabera

Energia nuklearrari buruzko gogoeta

Sorginen inguruko lan antropologiko berezia

Fikziozko euskaldunen hizkuntza, izaera, jatorria, baloreak, mitoak, amodioa izan dira, besteak beste, aztertutako atalak Julen Zelaia saria jaso zuen liburu honetan. Peru Abarka, Ramuntxo, Carmen, Joanes artzaia, Kixoteko bizkaitarra edo Juan Martin euskaldun berria izango ditugu bidelagun ibilbide honetan. Nola ikusi gaituzten kanpokoek? Askotan, iritziak ideologia baten galbahetik iragaziak izan dira, errealitate, fikzio eta aurreiritzien arteko muga garbirik jarri gabe.

Elhuyar zientzia eta teknologia aldizkarian energia nuklearraren gaia sakonki landu da apirileko zenbakian. Hiru gairen inguruan bildu dira eztabaidak: segurtasuna, gardentasuna, eta industria nuklearraren etorkizuna. Horri guztiari buruzko gogoeta egin dute, besteak beste, Igor Peñalva eta Jose Ramon Etxebarria fisikari nuklearrek zenbaki honetako artikulu berezian. Zenbakia honetan, gainera, Rolf Heuer fisikari eta CERNeko zuzendariari egindako elkarrizketa eskaintzen da.

Sorginen inguruko lan antropologikoa egin du Xipri Arbelbidek; ez soilik Euskal Herrian duela mende batzuk izandako sorgin kontu eta sorgin ehizak aipatuz, baizik eta gaur egun Afrikan ere sorginek duten kultur garrantzia aletuz. Bi iturri nagusi izan ditu horretarako. Bat, de Lacrek 1612an idatzitako Tableau de l’incostance des mauvais anges et démons, eta bigarren oinarria, Arbelbidek berak Boli Kostan ikusi duena. Han egona baita hamabi urtez egilea misiolari gisa.

Egilea: Kepa Larrea Generoa: Saiakera Argitaletxea: Pamiela

Egileak: Elh. kazetari taldea Generoa: Zientzi aldizkaria Argitaletxea: Elhuyar Fund.

Egilea: Xipri Arbelbide Generoa: Antropologia Argitaletxea: Elkar

Fikzioa

Ez Fikzioa

1. 3 Mariak

1. Surf

Arantxa Urretabizkaia. Erein.

Aitor Zuberogoitia. Alberdania.

2. Txatartegirako ipuinak

2. Haserretu zaitezte!

Xabier Etxaniz Rojo. Erein.

Stephane Hessel. Denonartean.

3. Zu zara orain txoria

3. Moroak gara behelaino artean

Mikel Etxaburu. Elkar.

Joseba Sarrionandia. Pamiela.

4. Azken tranbiaren itzala

4. Faxismoak opinperatuta

Jose Inazio Basterretxea. Elkar.

Gotzon Aranburu. Gara egunkaria.

5. Errotik

5. Autopsiarako frogak

Gotzon Barandiaran. Susa.

Koldo Izagirre. Susa.

6. Sunset park

6. Euskal Herriko pertsonaia...

Paul Auster. Alberdania.

Koldo Aljostes. Arabako Foru Aldundia.

LIBURU DENDAK: Elkar, Casa del Libro (Bilbo), Auzolan (Iruñea).

Zaldi Eroa


KULTURA ETA AISIA

04 // Ortzadar

Larunbata, 2011ko apirilaren 16a

A R T E A > P I N T U R A E TA E S K U L T U R A

mikellertxundi “Bizia ematen duen oreka transmititu nahi dut” Naturari estu loturiko artista da; harria bezain uste sendoak ditu, eta burdina bezain obra indartsuak sortzen. Egurrak aurreko bi materialei emandako orekan bizi da haren artearen poesia

poesia bilatzen jarraitzeko. Gainera, konturatu naiz naturarengandik aldendu den belaunaldiko gizataldearen parte naizen aldetik egin dezakedan ekarpen onena naturara itzultzeak duen garrantziaz ohartaraztea dela. Eta harreman hori errazteko aukerak eskaintzea, artearen bidez.

Zer ematen dizu naturak? Eta zure arteari zer ematen dio?

AMAIA ARRAIZA Artean galdera guztiek dute lekua, Mikel Lertxundiren (Berriatua, Bizkaia, 1951) aburuz. Eta naturan erantzun guztiak daude. Bilboko Juan Manuel Lumbreras galerian erakutsi berri ditu azken urteetan sortutako lanak, arteak eginiko galdera eta naturak emandako erantzunetan arakatuz. Orain, Madrilgo Luis Burgos galerian dago ikusgai Osaketak deritzon erakusketa.

Dena ematen dit, bertako partaide izateko aukeratik hasita. Ezin dugu ahaztu naturaren parte garela, zati txiki-txiki bat baino ez bada ere, naturako beste elementu gehienak baino askoz gutxiago irauten badugu ere. Artista bezala lan egiteko gaia, materiala eta ikasbidea ematen dit. Hori, gero, nire lanetan agertzen da, naturaren forma eta izatearen esentzian bilatu eta arakatzetik lortutako poesian.

Naturarekin lotura estua du zure arteak. Nolatan? Erabiltzen ditudan materialak, haiek lotzeko modua, baita haiek espazioarekin harremantzeko dudan ikuspegia ere naturatik hartutakoa da, harengandik ikasitakoa. Urte asko dira elkarrekin bizi garela natura, artea eta ni. Bai natura eta bai artea nire bizitzako funts bilakatu dira; lehenengoa hausnarketarako gaia dut, eta bigarrena, adierazpidea. Artearen bidez galderak egiten ditut eta naturan aurkitzen ditut erantzunak. Artean galdera guztiek dute lekua eta naturan erantzun guztiak daude.

Naturak eta arteak bat egitean zer sortzen da? Eta zer komunikatzen?

Lertxundiren `Osaketak´ erakusketa Madrilgo Luis Burgos galerian dago orain ikusgai. IRUDIA: DAVID DE HARO

Bidean aurrera garatutako ikerketa prozesua da artea. Nora iritsi zara? Non zaude orain? Ondorioren bat emateko gai sentitzen zara?

Egurra, harria eta burdina. Nola iritsi zinen materia horietara? Hasieran materia horiek eta beste batzuk banaka lantzen nituen, artista gehienek egin ohi duten bezala. Baina materiala ezagutu eta naturari sakonago erreparatu ahala konturatu nintzen lurraren funtsezko hiru osagaiak direla, eta hiruren artean gorputz bakarra osatzen dutela. Naturak eman zizkidan materialok eta elkarren osagarri direla erakutsi; orduan hasi nintzen hiru materialok lotzen edo elkarrekin erabiltzen. Bide berri bat ireki nahi izan nuen, neure bidea ibili eta neure ekarpena egin.

Material horien aurrean paratu, eta artista gisa zein jarrera hartzen duzu? Non kokatzen duzu zure burua? Nik beti pentsatzen dut aurrean daukadan harri blokea, egur zatia edo burdin xafla garrantzitsua dela nik hautatu aurretik ere; bere nortasuna duela, bizia ere, eta hori errespetatu eta ahal dudan neurrian goratu egin nahi izaten dut, artearen bidez. Nik haiei ahalik eta gutxiena kendu eta ahalik eta gehiena eman nahi izaten diet. Haien parean jartzen naiz, ez aurrean, ez atzean. Haiekin jolasten naiz bizitzari zentzua eta poesia pixka bat bilatu nahian.

Sarri askotan aireari, urari eta suari lotuta ageri dira zure obrak. Zerk lotzen ditu? Material bakoitzak lekua egiten dio elementu bakoitzari, naturan bezala nire eskulturetan ere. Konbina-

Nire kasuan oreka; horren bila aritzen naiz, behintzat. Hori da bilatu eta transmititu nahi dudana. Oreka da bizia sortu eta mantentzeko oinarrizko egoera eta nik oreka bilatzen dut erabiltzen ditudan materialei bizia emateko, gero haiek ikusleari transmititu diezaioten arte bihurtutako poesia bidez.

Egurra, harria eta burdina funtsezko osagaiak dira artistaren lanetan. IRUDIA: DAVID DE HARO zio era bat baino gehiago daude haiek lotzeko baina modu ez deuseztatzailean bakarra, eta nik hori nahi dut agertu. Horregatik, harriak lekua egiten dio urari, egurrak aireari eta burdinak suari, elkarri bizia emanez, eta elkarrekin biziz. Beste konbinazioetan, adibidez, urak egurra usteldu (hil) egiten du, suak egurra erre (hil) egiten du, urak burdina herdoildu (hil) egiten du,…. Interakzio kaltegarri hauek ez zaizkit interesatzen, hortik ez dator oreka, kaosa baizik, eta nik bizia ematen duen oreka bilatu eta transmititu nahi dut.

Forma geometrikoekin ere jolasten duzu maiz. Hirukia, karratua eta biribilarekin. Hiru materien garapena dira edo oinarria? Hau da, guztiaren hasiera edo amaiera? Forma geometrikoak erabiltzen ditut beste forma guztien oinarria

eta laburdura direlako eta nire “minimal” diskurtsora hobekien egokitzen direlako. Ez dut forma helburu estetiko hutsei begira lantzen; materiara barneratzeko bitarteko bezala erabiltzen dut. Materialari berari eman nahi diot protagonismoa, eta prozesu horretan bakoitzak bere forma eskatzen dit, naturalki dagokiona: harriak forma piramidalak eskatzen dizkit, burdinak angelu zuzenak eta egurrak forma biribilak. Oraingo erakusketan instalazio modura jarri ditut nire lan batzuk. Hiru materialekin egindako triptikoak dira, baina multzoka agertu ditut: harrizko piezek hiruki bat

osatzen dute lurrean, burdinezkoek laukizuzena eta egurrezkoek biribila. Hiru multzoek harreman zuzena dute elkarrekin. Material bakoitzaren izaerarekin eta espazioaren batzeko indarrarekin jolasteko modu bat da. Eta ikusleari parte hartzeko aukera ematen dio.

“Ondorio garbi batera, behintzat, heldu naiz: gure bizitzak naturari lotuta baino ez du zentzua”

Denboraren iragaitearekin ez da apaldu naturarekin lan egiteko duzun irrika. Zerk bultzatzen zaitu etengabe naturara? Naturan gehiago barneratu ahala, orduan eta gusturago nago hartutako bidearekin, eta aukera zabala ikusten dut oraindik, zer ikertu asko; denbora baino ez dut eskatzen, naturaren baitan bizitzaren

Bidean helmuga batzuk ikusten dituzu eta hara heldutakoan beste baterako abiapuntua direla konturatzen zara, eta horrek mantentzen zaitu ibilian. Nire ikerketa edo pentsamendua garatzeko fase honetan espazioari eta denborari zentzua bilatu nahian nabil, beti bezala naturari begira, harengandik ikasten, material eta elementuekin materiala eta inmateriala kontzeptuekin esperimentatzen. Nire heldutasun garaian nagoela sentitzen dut eta ondorio garbi batera, behintzat, heldu naizela uste dut: gure bizitzak naturari lotuta baino ez duela zentzua, eta naturarengan sinestea eta natura maitatzea direla hobeto bizitzeko gakoak.

Zer paper jokatzen du espazioak zure lanetan? Espazioa artelanaren parte da, hari bizitzeko lekua eman eta haren pertzepzioa bideratzen duen heinean. Kant-ek zioen espazioa pertzepzioentzako markoa dela. Bat nator. Baina nik nahiago dut eszenatokiaren metafora erabili, horrek mugimenduari eta ekintzari lekua jartzen diolako, eta hauek direlako biziaren ezaugarri. Horregatik, ardura berezia sortzen dit eskultura espazioan egoki integratzeak, horrek zuzen-zuzenean eragingo duelako hartzailearen pertzepzioan. Espazioari emandako trataeraren arabera artelana bizirik agertuko da, komunikatu egingo du; edo kontrara gertatuko da: ezer ez esateaz gain, traba egiten duen bolumena izango da.


Larunbata, 2011ko apirilaren 16a

KULTURA ETA AISIA

Ortzadar \\ 05

Aulestian `Aisureta´ deritzon proiektua egin duzu, naturan zuzenean esku hartuz. Zein garrantzia dute lan horiek zuretzat? Izan ere, halakoetan ez duzu naturarekin lan egiten, naturan bertan baizik… Uste dut nire ibilbidean egin nezakeen ekintzarik biribilena eta osoena dela, naturari hartu diodan guztia itzultzeko aukera ematen didalako, haren bidez ikasitako guztia erakusteko. Eta artearen bidez gizakia-natura harremana bultzatzeko aukera ezin hobea ematen didalako. Hilik dagoen edo ezer ez duela dirudien leku batean zerbait ateratzea, eta norberarentzat eta besteentzat onuragarria eta gustagarria izatea, sentipen berezia da. Gauza txikia handi bihurtzea erronka ederra da. Gero eta maiteago dut txikitasunaren handitasuna. Filosofia horri segituz sortu nuen Aisureta: sasiak jandako baliabideak –zuhaitzak, ura, burdin harria eta abar– bistaratu eta nabarmendu nituen, eskulturaren ikuspegitik. Gune horrek berezkoa zuen edertasuna agerian dago orain, eraldaketa gutxirekin.

“Artista begiekin begiratzen dut dena. Dagoeneko ezin dut mundua beste era batera konprenitu”

Urte andana daramazu artean lanean. Ez duzu bizitza beste modu batera konprenitzen? Umetako ametsa, jolasa, bizimodu eta lanbide bihurtu zait. Edonola ere, artea lanbidea baino gehiago bizimodua da. Goizean jaiki eta gauean lo hartu arte, dena begiratzen dut artista begiekin. Dagoeneko ezinezkoa zait mundua beste modu batera konprenitzea.

Zein da euskal artearen osasuna? Ba al dago euskal arteaz hitz egiterik? Aspaldian krisi ekonomikoaren ondoan bestelako krisi bat ere badagoela sumatu dut, bai sortzaileengan bai hartzaileengan. Kezkatzekoa da. Bestalde, duela urte batzuk baietz esango nuke; artea unibertsala izan arren geografia gune bakoitzak bere marka ezartzen duela. Baina, gaur egun, globalizazioaren ondorioz dena berdintzen ari da, identitate guztiak bakar batean biltzen. Nik, ordea, uste sendoa dut desberdintasunean dagoela aberastasuna. Denok gauza berdinak egiten baditugu, non dago sorkuntza?

Euskal Herrian erakusten dituzu lanak gehienetan. Bilbon berriki egondako erakusketa Madrilen dago orain. Zure lanak berdin ulertzen dira hemen zein han? Alegia, naturaren ikuspegi berbera du hemengo ikusleak edo hangoak? Egia da naturaren ikuspegi desberdina daukagula herrialde desberdinetan. Bakoitzaren geografia, kultura eta hezkuntzak erabat eragiten du horretan, beste gauza guztietan bezala. Ez dut uste hori urbeen efektua denik; Japoniako hiririk handienean naturarekiko sentiberatasun itzela aurkitu dut, baita Alemaniako zenbait hiri garrantzitsutan ere. Madrilen ere denetariko jendea dago. Gainera, artearen baliorik handienetariko bat da interpretazio anitzerako ematen duen aukera. Jendeak bere erara ulertzen ditu, nahiz eta nik –neure filosofiari jarraituz– sentimentu batzuk bultzatu eta emozio batzuk eragin nahian sortu ditudan. Horretan datza artearen aberastasuna. Batzuek artelan bezala ikusi eta aintzat hartuko dituzte, eta beste batzuei naturaren oihartzuna ere helduko zaie. Baina hori hala gertatzen da hemen, Madrilen eta munduko beste leku guztietan.

Lertxundi (Berriatua, 1951), bere artelanez inguratuta. IRUDIA: DAVID DE HARO


KULTURA ETA AISIA

06 // Ortzadar

Larunbata, 2011ko apirilaren 16a

ZIENTZIA > TRANSPLANTEAK

ODOL-ANALISI BIDEZ, ORGANO-ERREFUSEI ANTZEMATEKO MODUA ASMATU DUTE Hartzaileei bizirik irauteko aukera ematen badie ere, bizitza osoan kontrolatu beharreko zerbait ere bilakatzen da haientzat organo-transplantea; kontrol hori errazteko modua asmatu dute AEBn OIHANE LAKAR ELHUYAR FUNDAZIOA

O

rg ano-transplanteak jasotzeak bizirik irauteko aukera paregabea ematen die pazienteei. Hala ere, bizitza osoan kontrolatu beharreko zerbait bilakatzen da haientzat. Beren gorputzak kanpotik sartutako organoaren kontra egin dezake, eta halabeharrez eten behar izaten dute eraso hori, organoa galtzera ez iristeko. Eta, horrekin batera, aldian-aldian azterketak egin behar izaten dituzte, organoak babestuta jarraitzen duen kontrolatzeko. Bada, Estatu Batuetan kontrol hori errazago egiteko modu bat proposatu dute Stanford Unibertsitateko ikertzaile batzuek: gorputza jasotako organoaren kontra egiten ari den odolanalisi bidez jakiteko modu bat asmatu dute. Gaur egun, oso nekeza da errefusa gertatu den jakiteko erabiltzen den prozesua. Transplantatutako organoaren zatitxoak hartzen dituzte zuzenean (hau da, biopsiak egiten dituzte), eta oso maiz egin behar izaten dute hori: hasieran, transplantea egin eta lehenengo urtean, gutxienez hamabi biopsia egiten dizkiete, eta, hurrengo lau urteetan beste bi edo hiru urtean. Transplanteak jasotzen dituztenen % 40k, gutxi gorabehera, lehenengo urtean errefusatzen dute organoa. Azken batean, gorputzak kanpotik sartzen zaion beste edozein gorputz arrotzen aurrean bezala erantzuten du. Gorputz arrotz guztiak kaltegarritzat jotzen ditu, eta immunitate-sistema haien kontra lanean jartzen du. Horregatik, transplantatzeko prest dauden organoentzat hartzaile egokienak bilatzen dituzte espezialistek. Alegia, emaileak eta hartzaileak ahalik eta antzekotasun gehien izan ditzaten saiatzen dira, immunitate-sistemaren erasoa ahal duten neurrian saihesteko. Dena den, botika bidez ere laguntzen dute gorputzaren berezko erreakzio hori eteten, eta immunitate-sistemaren erantzuna geldiarazten duten botikak ematen dizkiete transplanteak jasotako pazienteei.

egin eta gero. Transplantatutako organoan ez ezik, Stanford Unibertsitateko ikertzaileek susmoa zuten odolean ere egon zitekeela errefusaren adierazlerik. Izan ere, errefusa gertatzen denean, transplantatutako organoaren zelulak hil egiten dira pixkanaka, eta DNAzatiak hartzailearen odolean sartzen dira. Berez, beti agertzen da odolean organoaren DNA pixka bat, baina, errefusa gertatzen denean, haren maila handitu egiten da. Lehendik ere ohartuta zeuden efektu hori gertatzen zela. Ikertzaile-talde horrek berak orain dela urte batzuk ikusi zuen gizonezkoen organoak jasotzen zituzten emakumeetan gizonezkoen DNA agertzen zela odolean. Hain zuzen, emakumeak eta gizonak bereizten dituen kromosoma, gizonezkoen Y kromosoma, detektatu zuten emakume horien odolean. Eta ikusi zuten Y kromosomaren kantitateak gora egin zuela emakumeek jasotako organoa errefusatu zuten kasuetan. Test hori orokortzeko asmoz, eta ez zedin bakarrik gizonen organoak jaso dituzten emakumeentzat baliagarria izan, pentsatu zuten pertsonen arteko bereizketa-tekniketara jotzea. Aitatasunprobetan, hilketakasuetan eta bestelako auzitegi-azterketetan egiten den bezala, transplanteak jaso zituzten pertsonei odollaginak hartu, eta hango DNA pertsona horrena berarena edo organoarena den aztertu zuten. Hala, ikusi zuten emailearen DNA odolean ageri den DNA guztiaren %1 baino gutxiago denean, ez dela arazorik egoten. %3-4ra igotzeak, berriz, hartzailea transplantea errefusatzen ari dela adierazten du. Are gehiago, ikertzaileek adierazi dute biopsien bidez baino azkarrago iragarri zutela aztertutako kasuetan errefusa gertatuko zela. Izan ere, errefusaren sintomak organoan agertu baino lehen hasten da pilatzen hildako zelulen DNA odolean. Hala ere, ez zituzten identifikatu errefusa guztiak; kasuen %17k huts egin zutela adierazi dute. Beraz, oraindik doitu beharreko teknika bat da, eta saio eta entsegu gehiago egin behar dituzte, baina ikertzaileek uste osoa dute potentzial handia izan dezakeela. Ikerketan parte hartu ez duten beste aditu batzuek, hala nola Massachusettsko Ospital Orokorreko transplante-unitatearen zuzendariak, adierazi dute zuhur hartu beharreko albistea dela, baina ona dela biopsiak egin behar ez izateko moduak asmatzea.

Bizitza osoan kontrolatu beharreko zerbait bilakatzen da transplantea. ARGAZKIA: ALAN TURKUS

“Transplanteak jasotzen dituztenen % 40k organoa errefusatzen dute lehen urtean�

ERREFUSAREN AZTARNAK ODOLEAN

Neurri horiek guztiak hartuta ere, batzuetan gertatzen da gorputzak organoa errefusatzea. Horrelakoetan, garrantzitsua da ahalik eta azkarren antzematea errefusaren sintomei, errazagoa delako haren kontra egitea. Horregatik egiten da hain jarraipen estua transplanteak

Emailearen DNA odolean ageri den DNA guztiaren % 3-4 denean, arazoak egon litezke. ARGAZKIA: PHOTOXPRESS

Odol-lagin batetik jakin daiteke zer DNA-proportzio dagokion pazienteari eta zein hartzaileari.ARGAZKIA: NHGRI


KULTURA ETA AISIA

Larunbata, 2011ko apirilaren 16a

Ortzadar \\ 07

B I D A I A K > T O K I TA N .T V

ABENTURETARAKO IRUDIAK `Tokitan.tv´sareko gunea fikziozko bidaiei buruzko komikia ari da argitaratzen, atalka; abenturak kontatzeko modu ezberdinak eskaini nahi ditu horrela euskarazko telebista atariak MIREN RUBIO

K

OMIKIAREKIN ere bidaiatuko du aurrerantzean Tokitan.tv sareko atariak. Euskal Herriko nahiz atzerriko txango eta ibilbideen berri ematen du guneak, “bidaiari txikientzako abentura handiak” eskaintzeko. Hala dio Haritz Rodriguez kazetari eta gunearen sortzaileak. “Denentzako moduko abenturak dira, denok barruan daramagun abenturazalea ateratzeko modukoak”. Iazko ekainetik horretan dabil buru-belarri lanean Rodriguez, batez ere abentura txiki baina handi horiek bideoekin kontatzen. Baina, atarian bloga, GPS bidezko ibilbideak edota mapak ere eskaintzen dira, besteak beste, eta hemendik aurrera baita komikia ere. Tokitan-en abenturak izeneko komikia atalka argitaratuko du bertan Rodriguezek, eta dagoeneko lehen alea atarian dago irakurgai.

BIDAIA ERDIKO LURRALDERA “Tokitan

atarian istorioak kontatzen dira”, dio Rodriguezek. “Istorio bakar bat da, baina alderdi ezberdinak ditu: bideoak, musika, artikuluak, sare sozialak... Horregatik, egitasmoak urte erdia bete zuela ospatzeko, istorio hori komikira ere eramatea erabaki nuen”. Gainera, eremu berri bat arakatzeko aukera ere eskaini dio komikiak, fikzioan kokatu baitu istorioa, eta J.R.R. Tolkien idazlearen liburuetan oinarritu da. “Mundu errealean hartutako argazkiekin

Bidaiatzen duen bakoitzean kamera gainean eraman ohi du Rodriguezek. IRUDIA: ORTZADAR fikziozko mundu bat irudikatu dut, Eraztunen Jauna nobelaren Erdiko Lurraldea, hain zuzen ere”. Bideoetako irudiez baliatu da horretarako. “Bideoetako irudiei trataera berezia emanda sortu da komikia. Lehenik eta behin, fotogramak aukeratu ditut eta, ondoren, Photoshop programarekin tratatu ditut”. Horrela egokitzen dizkio irudiak berak idatzitako gidoiari, eta era honetan lan egingo du hurrengo ataletan ere. “Entrega bakoitza lau orrialdekoa

izango da. Oraindik ikusteko dago zenbat izango diren, baina momentuz sarean argitaratuko ditugu, PDF formatuan. Hala ere, nire asmoa paperean ere argitaratu ahal izatea da”. TRANSMEDIA IZAERA Komikiarekin,

Tokitan.tv gunearen transmedia izaera indartu nahi du Rodriguezek. “Istorio bat kontatzerakoan, euskarri ezberdinak erabiltzea da transmedia izatea, eta Tokitan-ek hasiera-hasieratik eutsi nahi izan dio izae-

ra horri”. Honekin bat, bidaien eta istorioen inguruko beste ikuspuntu bat gehiago eskaintzeko balio duela uste du. “Komikiaren istorioa independentea da. Ez duzu bideoak ikusi beharrik ulertzeko. Baina komikia irakurtzeaz gain, bideoak ikusten badituzu, istorioa bera osotasunean hobeto ulertuko duzu”. Bloga bera ere izaera honen beste zutabeetako bat da. Trasmedia kontzeptuaren inguruko post-ak irakurri daitezke bertan, bai-

“Bidaiari txikientzako abentura handiak eskaintzen dira, denentzako modukoak”

Kazetaria iazko ekainetik dabil bidaien inguruko interneteko telebistan lanean. ARGAZKIA: JOSE MARI MARTINEZ

na gai ugari jorratzen dira. Bidaien inguruko artikuluak daude, bideo joerei buruzko testuak, edota arlo pertsonalagokoak diren kontakizunak. Gainera, musika entzuteko aukera ere eskaintzen du atariak, eta bideoetan erabilitako abestiak bere osotasunean entzun daitezke. “Bideo guztiak Creative Commons lizentzia libreak dituzten abestiekin osatuta daude, eta abesti horiek musikaren atalean argitaratzen ditugu”. AFIZIOA OFIZIO “Internet eta bidaiak dira nire pasioa. Beraz, horiek guztiak koktelera batean nahastu, eta edukiontziari eraginda atera da Tokitan.tv”, azaldu du Rodriguezek. Bi pasio horiek lantzen hasi zen gunea martxan jarri baino lehenago, orain dela pare bat urte kamera erosi eta bere bidaiak grabatzeari ekin baitzion. “Bidaian noanean gainean eraman ohi dut kamera, eta ibilbide osoan grabatzen aritzen naiz. Aurkezpenak ere egiten ditut kamera aurrean, toki hau edo bestea azalduz. Eta mendian nagoenean ere gainean eramaten dut. Lan neketsua da, askotan zaila delako aisialdia eta lana bereiztea”, nabarmendu du. Bere kabuz egiten du prozesu guztia; grabatu, editatu, argitaratu eta kudeatu. Internet ondo ezagutzen baitu Haritz Rodriguezek. “Azken urteotan bereziki espezializatu naiz interneteko kazetaritzan eta interneten, oro har. Orain dela urte batzuk Euskaltube.com gunea ere sortu nuen, bideoak partekatzeko lehenengo euskarazko ataria, adibidez”. Eta hainbat mediotan eta komunikazio bulegotan lan egiten jardun ostean, bere proiektu propioa aurrera eramatea erabaki du kazetariak. Zaletasunak eta lanerako gogoak bultzatuta sortu du, beraz, Tokitan. Eta gero eta aukera gehiago eskaintzen doa, azken berrikuntza Bidaia Erdiko Lurraldera komikia izanik.

“Internet eta bidaiak gustatzen zaizkit; koktelera batean bi kontuak nahastuta atera da `Tokitan.tv´”


08 // Ortzadar

KULTURA ETA AISIA

Larunbata, 2011ko apirilaren 16a

ABARKAK,

JAGON

PUNTA ETA TALOIA

galdera erantzunak

Iraganean, baserritarrak berak egiten zuen oinetako mota hau, txahal-larrua erabiliz

1. Aditzak aspektu burutua ala burutugabea behar du ‘ohi’ partikularekin doanean? ‘Etorri ohi da’ ala ‘etortzen ohi da’?

ORTZADAR

A

BARKAK erabilgarri ziren jadanik erromatarren garaietan Europako eremu askotan. Tradizionalki, nekazaritza lanetarako, artzaintzarako eta dantza egiteko erabili izan dira, baina denboraren poderioz beste oinetako mota erosoago batzuk nagusitu ziren eta abarken erabilpena asko murriztu zen. Oin punta oinorraziraino eta taloia estaltzen du oinetako tradizional honek. Buelta osoan ertz zulatua dute bertatik soka edo uhal luze bat pasatzeko. Zenbaitetan, zapi bat jartzen zen ukitzea mingarri suerta ez zedin. Beranduago artile txirikordatuz egindako kordoia erabiltzen hasi zen, baina, kasu horietan guztietan sandalia moduko hau hankaren inguruan hainbat buelta emanda lotzen da. Lehen, txahal-larruz egiten ziren bakarrik, baina gaur egun, berriz, kautxuz egindako abarkak ere aurkitu ditzakegu. Iraganean, baserritarrak berak fabrikatzen zuen oinetako mota hau. Gaur egun abarkak jarduera folklorikoetan baino ez dira erabiltzen. Gurean badira oraindik oinetako-mota hau eskuz fabrikatzen duten zenbait artisau, baina abarkagileen kopurua murriztu egin da nabarmen, ia desagertu arte.

Badirudi, oro har, burutua dela nagusi hegoaldeko tradizioan, eta burutugabea iparraldekoan; nahiz eta gaur egun iparraldean ere nagusitzen ari den aditz burutua duen egitura. Beraz, ez dugu arazorik ikusten biak onartzeko: etorri ohi da eta etortzen ohi da.

2. Ba al da arau zehatzik noiz erabili ‘-ten’ eta noiz ‘-tzen’ partizipio burutugabeetan? 85. arauan eman zituen Euskaltzaindiak honi buruzko argibideak: –tzen erabiliko da orohar. –ten erabiliko da partizipioa n letraz amaitzen duten aditzekin. –ten erabiliko da, halaber, aditz oina kontsonante txistukariz amaitua bada (ikasten, uzten, gutxiesten, ahazten, hasten, hazten, hezten hesten, hausten, lazten eta abar). Aditz arazleek ere, horrenbestez, –arazten egingo dute aditz izena.

3. Zein da forma egokiena: ‘Zer zabiltza’ ala ‘Zertan zabiltza’? Euskaltzaindiak ez du batasunerako ezer gomendatu eta Gramatika batzordeak ere ez du proposamen berezirik egin honen gainean. XIX. mendeko eta XX. mendeko autoreak begiratuaz, hona hemen atera ditugun adibide batzuk: Zer zabiltza bada exezio oriekin? (Agirre Asteasukoa) Jaungoikuak egun on dizuela, Maiñazi! Zer zabiltza zu emen makilla ta guzi? (Txirrita) Illaramendik, Labayenek eta bestek ere badarabilte zer zabiltza. Gizona, zertan zabiltza orrela eta zer bizimodu da zuria? (Beovide) Baña, oñatiarrak, zertan zabiltzate Ergiñara-bidean euriaren eske? (S. Mitxelena) Lagunak egañatzen zertan zabiltza? (Txirrita). Laphitzek eta Udarregik ere badabilte zertan zabiltza. Biak erabili izan dira, beraz, eta ez dut uste oraingoz bietako bat hobets daitekeenik; izan ere, biak dira zilegi eta erabilgarri.

www.euskaltzaindia.net

Badira oraindik oinetako mota hau eskuz fabrikatzen duten zenbait euskal artisau

FABRIKATZEKO PROZESUA Abarkak ekoizteko prozesua oso konplexua da. Hasteko, larruaren gainean egin nahi den abarkaren neurriko txantiloia jartzen da. Pieza hori prentsa hidraulikoaren kolpe batez moztu ondoren, zenbakia jartzen zaio tanpoi baten bidez, eta soberan gelditutako materiala, lazoak egiteko gordetzen da. Jarraian, abarkaren inguru osoan zuloak egiten dira, horretarako estanpagailua erabilita. Ondorengo zeregina piezaren muturra jatea edo meheago egitea da. Abarkaren aurrealdea eskuz josten den kasuetan beharrezkoa izaten da txantiloi baten bidez jostura markatzea eta larrua jateko tresnaz muturra zulatzea. Ondoren crepelina jartzen da, abarka sendotzeko eta oina babesteko, eta gero muturra josten da. Zeregin gogorra da eta eskulan ahalegin handia eskatzen du. Ondoren piezari buelta ematen zaio, jositako zatia barrura begira gelditzeko. Inguru osoko zuloetatik kordoia sartu ondoren, lazoak kokatzen dira, eskuz, eta mihia kolatzen da muturreko jostura estaltzeko.

TOPONIMIA

Arrasate edo Mondragoe? 1260an erregeak izena aldatu zion herriari ospe emateko asmoz 1260an Gaztelako Alfontso jakitunak hiri gutuna eman zionean, garai hartan ohikoa zen bezala, herriari izena aldatzea erabaki zuen eta Arrasateren ordez Montdragon deitu zuen. Baina zein izan zen izen aldaketa egiteko arrazoia? Kondaira baten arabera, Santa Barbara mendian bizi zen Herensugearengatik datorkio izena, baina badirudi istorio eder hori izena azaltzeko sortu zela, eta ez dela benetako arrazoia. Izen bera dugu Italian, Mondragone, eta Frantzian Montdragon edo Balearetan, Mondragò. Badirudi izen berria ospe emateko jarri zitzaiola, beste kasu askotan bezala: Villamayor de Markina (Elgoibar), Salvatierra de Iraurgui (Azpeitia)... Ezaguna denez, Arrasate izenaren ordez euskaldunek Mondragoe erabili izan zuten XX. mendean jatorrizko izena berpiztea erabaki zen arte.

IZENAK

Urtzi Jainkoaren euskal izen zaharra. XVII. mendeko Zalgize idazlearen ustez zeruaren deizio zaharra zen. Hemendik sortu dira Ortzadar, Oskarbi eta beste. Aurreneko aipamena XII. mendeko Codex Calixtinus-ekoa da, non Compostelako Donejakuera joateko bidea aurrenekoz deskribatzeaz gainera euskarazko lehen hiztegitxoa ere biltzen baita: “Barbara enim lingua penitus habentur. Deum uocant Urcia (...)”. Euskal Mitologiako izakia ere bada, ekaitza eta harria ekartzen dituena, zenbait lekutan Hodei izenaz ezagutzen dena. Aldaera: Ortzi.


ORTZADAR 160411