Issuu on Google+

ortzadar Larunbata, 2012ko ekainaren 16a. 265 zenbakia

deia.com

euskal kulturaren kolore guztiak

JON MACARENO Artista bilbotarrak ez daki artea zer den, baina badaki zertarako balio duen -- 4-5. orrialdeak --

GOZATEGI: 20 URTEKO IBILBIDE OPAROA Taldeak disko berriarekin ospatuko du urtemuga -- 7. orrialdea --


02 // Ortzadar

Larunbata, 2012ko ekainaren 16a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

ahotsak

MIREN AGUR MEABE

H H

IZTEGIAN batera etorri ez arren, sarritan erabiltzen ditugu sinonimo gisa gogaitu, aspertu edota nazkatu hitzak, antzeko egoerak definitzeko. Berba bakoitzak, alabaina, pentsabide bana ekarri didate. Hasteko, gogaitzea zer den, gogoa ahitzea. Gogoan dut noiz gogaitu nintzen lehen aldiz. Amabitxik eman zuen hitzetan ni arestian berbaz adierazteko gai ez nintzen sentipena: “Gogaituta zagoz, umea!”. Sukaldean ikusten dut neure burua, barandadun ohetxo urdin batean tente, arreta eskatzen kasu egin ziezadaten (arreta eman nahi izaten baitu gogaituta dagoenak). Samako mina eta aurpegia garauz beteta, elgorriaren arrasto. Ez nekien zelan izendatu arratsaldearen astuntasuna, amabitxik esaldi labur horretan barne-egoera ezeroso hura laburbildu zuen arte. Gero ipuin bat ipini zidan eskuetan eta trikimailu horrekin estali zuen nire gogaitasuna. Maila horretan ikusten dut nerabezaroko negu luzeetako geldotasuna ere, kalean pipak janez azpiratu behar izaten genuen abrosimentua. Aspertzeak, berriz, eszeptizismoa iradokitzen dit. Bere bizitza asperduraren

esperientziak dominatu zuela esaten zuen Cioranek. Etsipenaren poeta, ordea, ez zen ari guk asperduratzat dugun sentipen arrunt horretaz, zerbait oinarrizkoagoaz baino: hutsaren esperientziaz. Aldeak alde, umea zela izan ei zuen asperduraren kontzientzia: gizabanakoaren bakartasunaz ohartu zen, geroago era honetan adieraziko zuenez: “Bat-batean denak bere edukia eta zentzua galtzen du. Hutsa norberaren baitan eta kanpoan ezartzen da. Orduz gero ezer ez da interesgarri. Aspertzen denaz hutsik dagoela esa ohi da, baina hori ez da egia; hustasun horrek munduaren azalpen bat darama berarekin”.

Aspertzeak eszeptizismoa iradokitzen dit. Bere bizitzaren asperduraren esperientziak dominatu zuela esaten zuen Cioranek”

ASPERDURA

Eta, azkenik, Cioranek deskribaturiko argidura horri lotuta, absurdutasunaren esperientzia datorkit, eta horrexekin hirugarren hitza edo nazkatu, eta Sartreren Goragalea, logikaz. Pentsamolde existentzialistaren agertzaileak zentzurik gabeko mundu bati buruz dihardu, non existentziaren zakarkeria eguneroko bizimoduak estaltzen duen lasaikiro. Izan ere, denbora-pasa eta dibertimentuen bidez posible da gogaitasuna despistatzea, baina ez asperdura: gauzen distira galtzen denean, gure gainera oldartzen da existentziaren osotasuna, higuinarazteraino.

OSKAR MARTÍNEZ

HARKAITZ CANO

ZZ

INEMA zuzendari onek badute gaitasun hori: badakite ikusentzulearen baitan asperdura sentipena sortzen… baina hura benetan aspertu gabe. Iraun dezala minutu batek mende bat. Antonioni edo Bergman datozkit burura, haien hutsarteak, haien pasarte luze eta kontenplatiboak, inoiz apurtzen ez den tentsioak eder eta eternal egiten dituen sekuentzia isilak. Hormako erloju baten joanetorri pendularra da asperdura. Egurrezko etxeen aieneak. Entzumena kontinente batean eta adimena bestean duzula kasurik egin gabe entzuten (ez) duzun marmar errepikatua. Zure istorioa iruditzen ez zaizun Historia lezio luzea eskolan. Eternitatea haur izan eta aspertuta egotea baita, agian. Asperdura hori luxu bat dela ulertu ez eta denbora eskuetan erabiltzea, jostailu ziztrin baten eran. “Denbora mastekatzea da aspertzea”, idatzi zuen behin Cioranek. Gerra bera, filmetan erakusten zaigunaren alde erantzira, ez ei da une lazgarri oso laburren eta asperdura ordu oso luzeen arteko joskura halamoduzkoa baino. Ezer egin ez eta, hala ere, ez aspertzeak,

aldiz, badu heldutasunarekin zerikusirik? Norbere nortasuna finkatzea, ez ote da munduarentzat aspergarri eta bazterreko diren joerak haize kontra eta pasioz besarkatzea? Aspertzea nazkatzearekin nahasten da: aspertuta gaudela esaten dugu, baina egiaz, nazkatuta esan nahi genuke. Gure berbakeran, nazkaren ordezko politikoki zuzena da sarri asperdura –eta kontrakoa: nazka, asperdurari ematen diogun gehigarri melodramatikoa litzateke beste batzuetan–.

(...) Zure istorioa iruditzen ez zaizun Historia lezio luzea eskolan. Eternitatea haur izan eta aspertuta egotea baita, agian”

Michel Houellebecq zorrotzaren ustez, ez da asperdura maitasunari amaiera ematen diona, ezinegona baizik (“kondenatuta dauden eta bizi nahi luketen, geratzen zaien denbora horretan dauzkaten aukera guztiak baliatu nahi lituzketen gorputzen ezinegona”). Ba al da inori aspertu egiten gaituela aitortzea baino gauza zailagorik? Pentsa zenbat jenderi esan diozun bizitzan maite duzula. Ez dira asko izango, ziurrenik. Baina lepoa egingo nuke aspergarri suertatzen zaizkizula esan diezun horiek baino puska gehiago baietz.


Larunbata, 2012ko ekainaren 16a

Ortzadar // 03

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

KRITIKA

Koska bat gutxiago TÍTULO: ‘PARADISUA’

EGILEA: ARRATE EGAÑA

·

ARGITALETXEA: ELKAR

ARITZ GALARRAGA

AA

urretik hainbat gauza idatzi, saritu eta argitaratuak baditu ere, badirudi publiko zabalago batengana iritsi dela argitaratutako azken liburuarekin Arrate Egaña. Haur eta gazte literaturaren eremua praktikan haur eta gazteei mugatua izanik, akaso, saritutako testuek behar baino zabalpen urriago edukita, agian, publiko ustez helduarentzako ipuin bilduma kaleratu behar izan du ohiko argitaletxe baten eskutik hedabide-makinariaren begiak hari begira jartzeko. Paradisua bildumarekin iritsi du Egañak nolabaiteko oihartzuna: bost ipuin dira bertan bildu dituenak, bostak ere independenteak, desberdinak, bakoitzak bere irakurketa eskatu eta ematen dutenak, baina hari komun batzuek zeharkatzen dituztenak alderik alde. Hari nagusia izan liteke ipuinok mugatzen duten eremua. Zera fokatzen dute, besteren gainetik: familia deitzen diogun instituzio hori, familia molde tradizionala, hiru bat belaunaldi hartzen dituena, gaur-gaurkoa, klase ertainetik gorakoa, orobat euskal girokoa. Liburuan ez da bereziki familia molde horren kritikarik egiten, obser-

bazio moduko bat baizik, familiako kideen eginbidean, jardunean, ohikotasunean jartzen dute arreta ipuinok. Planoa apur batean ireki, eta gizakien arteko hartu-emanak, erlazio afektibo-sentimentalak mintzagai dituztela esango genuke, baita nagusiki familiaren testuinguruan kokatzen direla ere. Baina gauza bat: ez da bakarrik horien gaineko ikuspegi kritikorik ez dagoela, ez dagoela horietan zalantzarako biderik; kontua da narrazioren batean eskaintzen den gauzen ikuspegiak kirrinka egin didala. Gehien Paradisua ipuin homonimoan egiten den emakumearen bizitza sozial-sexualaren irudia, xaloa oso, gizonarenganako dependentea erabat. Eta gero falta zaie ipuinei tentsioa. Nik ez dut ezer akziorik gabeko narrazioekin, erritmo geldoko narrazioekin. Justu kontrakoa, ezaugarri horiek bertute ere izan daitezkeela sinetsita nago modu egokian osagarritzen badira. Gainera ipuinok badute akzioa eta badute erritmoa, nahiz izan bakana eta nahiz izan geldoa. Baina tentsiorik eza ezin diot barkatu ipuin bati, tarte txikian irakurlea katigatu behar baitu ipuinak, denbora-tarte urriagoa du gainera gintza

SALDUENAK

Fikzioa

Falta zaie ipuinei tentsioa. Nik ez dut ezer akziorik gabeko narrazioekin, erritmo geldoko narrazioekin. Baina tentsio eza ezin diot parkatu ipuin bati

horretarako. Tentsio hori eta sugestiorako joera, elipsiaren erabilera, ezkutaketa, tranpa egitea, eraman zaitzala ez zuk uste zenuen lekura, baizik eta oso diferentea den beste batera. Abenduak 21 izeneko ipuinari nabaritzen zaio iradokizunerako nahia, baliabide horren erabilera. Baina, pentsa, azken ipuina da hori. Eta berau egin zait interesgarriena, hasteko plus bat eransten diolako tramaren gogortasunari –esan dezagun, haur baten bortxa eta heriotzaren inguruan dabiltza zabuka ipuineko pertsonaiak–, eta gero zerbait dagoela aditzera ematen duelako zerbait hori zer den esan gabe, irakurleari uzten diolako, zer utzi, eskatzen diolako jar dezala bere partetikoa. Azken batean ipuin zuzenak dira, zuzen idatziak daude, hasi eta buka irakur daitezke arazorik gabe, liburua uste dut dela irakurgarria bere osotasunean. Baina ipuinek falta dute zerbait, bizitza pixka bat, odola zainetatik, koska bat gehiago estutu beharra. Eta akaso asko eskatzea da ipuinaren generoari, nobela ahalguztidunaren aurrean indar handiagoz bilatu behar baitu bikaintasuna.

Ez Fikzioa

1. EMAKUME BAT

4. Tximistak

1. Bakea gudan. Unamuno,...

4. Norberaren autonomia krisian

Annie Ernaux. Txalaparta.

Jean Echenoz. Meettok.

Joxe Azurmendi. Txalaparta.

Eduardo Apodaka. Pamiela.

2. Orbanak

5. Egia

2. Urdaibai

Pello Lizarralde. Erein.

Arrate Egaña. Alberdania.

Miren Mendia. Eusko Jaurlaritza.

5. Euskal Herriaren burujabetza

3. Hiru gutun Iruñeatik

6. Udazkeneko lorea

3. Plazer bat izan duk, Benito

Patxi Zubizarreta. Alberdania.

Xabier Etxeberria. Elkar

Pako Aristi/Mikel Markez. Elkar.

Joseba Agirreazkuenaga. Alberdania.

6. Ez dugu nahi. Intsumisioa... Edurne Elizondo. Txalaparta.

LIBURU DENDAK: Elkar, Casa del Libro (Bilbo), Auzolan (Iruñea)

ERAKUSLEIHOA

ZALDI EROA

SAIAKERA

SAIAKERA

ELEBERRIA

‘Euskal herritarren burujabetza’

‘Bakea gudan’

‘19 kamera’

Joxe Azurmendi. Txalaparta. 149 orrialde. 16 euro.

Jon Arretxe. Erein. 238 orrialde. 18 euro.

Joseba Agirreazkuenaga. Alberdania. 324 orrialde. 24,50 euro.

‘Euskal auzia’ren bilakaera politikoa Euskal auziaren bilakaera politikoa eta lege bidezkoa aztertzen da liburuan. Konbentzioko Gerra inguruan hasi eta XIX. mende korapilatsuan barrena 1919ko lehen autonomia estatutuak idatzi ziren arte. Zer da Foru Konstituzioa konstituzio liberalen garaian? Zer, Euskal Konstituzio politikoa 1852an? Zer, Batzar Nagusien burujabetza? Eta euskal nazionalitatea 1864an? Hori dena eta gehiago dago lan honetan.

Unamunoren pentsamenduan sakontzen Liburuan Azurmendik, ‘Paz en la guerra’ eleberria aitzakiatzat hartuta, Unamunoren pentsamenduan sakondu du. Aipatu eleberria azkeneko karlistadari eta, bereziki, Bilboko setioari buruzko nobela da eta, ondorioz, karlismo vs. liberalismo gatazkaren interpretazioa. Hala, Euskal Herriaren eta Modernitatearen interpretazio saioa. Baina Unamunok XIX. mendeko ikuspegiarekin aztertu eta baztertu du euskal arazoa. Horra hor gerora egindako hainbat kritikaren arazoa.

Umorea eta gordintasuna Trama paralelo batzuek osatzen dute umorea eta gordintasuna konbinatzen dituen nobela beltz hau: Palankako klub bateko prezio susmagarriak, trafikatzaileen arteko istiluak, adin txikiko prostituta baten desagerpena, kaputxadun talde baten jipoi eta hilketak... Dena dela, nobelako ardatz nagusia Toure da, Bilboko San Frantzizko auzoan bizi den etorkin afrikarra. Ogibidea bilatzen behartuta, gezurrezko igarle gisa saiatuko da lehenik eta, pixkanaka, kasu eta proposamen bitxiak sortzen joango zaizkio.

Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Bingen Zupiria

Diseinua: Jesús Santamaría

Ardura: Iñaki Mendizabal Elordi (mendi@deia.com)

Maketazioa: Naroa Etxebarria Portadako argazkia: Oskar Martínez

Koordinazio lana: Amaia Santana (asantana@deia.com)

Lege Gordailua: BI 1720-06


Larunbata, 2012ko ekainaren 16a

04 // Ortzadar

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

artea

Egungo mundu ukiezina deskubritzen Psikologian eta Arte Ederretan lizentziatua, EHUko Eskultura Departamentuan Tesia egiten ari da une honetan Jon Macareno. Diziplina anitzeko artista bilbotarraren bizitza eta lana gertutik ezagutu ditugu Cortes kaleko bere tailerrean

ANE UNDURRAGA

AA

RTEA zer den definitzea zaila da. Jon Macarenok ez daki zer den, baina badaki zertarako balio duen. Eta berari salbatzeko balio diola esaten du, arterik gabe ez lukeelako jakingo zer egin. Artea ez du uste tresna bat denik, baizik eta fenomeno bat. Izan ere, artea ez du artistak asmatu, ezta gizakiak ere. “Artea hor dago eta berari esker subjektu gisa eraikitzen naizenez, praktika artistikoa kontzientziari lotuta dago”, azaltzen du. Eta ikustezina den fenomeno horretan, esparru askotan eta elkarren artean desberdinak direnetan kokatzen du bere burua. Diziplina anitzeko artista eta eklektikoa da Jon Macareno.

Eskultura egiten du, baita akuarela, serigrafia eta argazkia ere. Lan-esparru zabala da berea. “Ez zait zerbaitekin edo lan-ildo zehatz batekin identifikatzea gustatzen”, azaltzen du. Eta estiloei dagokienez, mundu figuratibotik hasi eta abstraktutasuneraino heltzen da. Bere lana ez du korronte artistiko zehatz batek definitzen eta, horregatik, “artista” etiketa orokorra jartzen dio bere buruari. “El arte por el arte filosofiarekin identifikatzen naiz eta Jorge Oteizak zioen bezala: borrokatu eta ez pentsatu, sortu eta ez pentsatu ideiarekin”. Artista oriotarraren hitzak eta hark markatutakoa oso presente du Jon Macarenok bere eguneroko artista jardunean. Eta pentsatu gabe borrokatu, sortu eta tailerrean lan egin, hori guztia egiten du.

nerabezarora jotzen baitu iturriak bilatzera. Horrez gain, musikatik eta naturatik ere edaten du. Eta inspirazio iturriak bilatzen etengabe dabilela kontatzen du, bera eta zeinahi artista. “Inkontzientea gelditu gabe dabil lanean eta gutxien espero duzunean ideia berri bat datorkizu, lan berri baterako edo eginda dagoenari aldaketa egiteko”, gehitzen du. Beraz, edonoiz, edonon eta edozein egoeratan sortzen dira ideiak artistaren burmuinean. Artista bilbotarra artea benetan ekoizten orain urtebete hasi zen arren, artea egiten betidanik dabil, berak dioen bezala “artea eta artearen sistema” ez direlako gauza bera. “Artearen sistema osatzen duten galerietan eta ferietan parte hartzen urtebete nabil, baina artea egiten urte asko”. Beste artista batzuekin hiru urtez espazioa konpartitzen egon ostean, une honetan tailer propioa du. Hala ere, artistekin etengabe ari da interakzioan, hori baita sektorea bultzatzeko gakoa. Eta bide beretik hitz egin du esanez gaur egun autogestioa eta autopromozioa ere artisten lana direla. “Arte munduan, orain arte, aktore bakoitzaren lanak banatuta egon dira: artistak sortu egiten du, komisarioa erakusketak antolatzeaz eta sektorea dinamizatzeaz arduratzen da eta erakundeek bekak ematen dituzte”. Baina jada funtzionamendu honek ez duela balio dio, gizarte paradigma aldatu delako. ARTEA BETI DA BERA Artistak gaur egun aktibo

GIZARTE PARADIGMAREN ALDAKETA Artista gazte honen lanetan Pressing Catcheko pertsonaiak eta toreroak agertzen dira sarri, haurtzarora eta

egon behar du. Ikertu egin behar da, hitzaldiak eskaini, esparru desberdinetako artistekin harremana eduki behar da, etorkizun hurbileko lan-

‘El arte p or

el arte’ fi losofiarek in identifi katzen d a

Macaren o. OSKAR MA RT

ÍNEZ

Gizarteko sektore bati artistaren lanak zentzurik ez duela iruditzen zaio, artista horrek ekoizten duena ukiezina delako”

ildo berriak aztertu behar dira… Eta, orohar, panorama artistikoa elikatu egin behar da, geldirik ez egonda. Berak erakusketa kolektiboak egiten ditu, bakarkakoak egitea zaila delako. “Tailerrean lanean dagoen bitartean erakusketa bat eskaintzeko esanez telefonoa jotzen dion artistaren irudia desagertu egin da”, dio Jon Macarenok. Eta artistaren lanak erakusketan jarri ostean piezak saltzen dituen galeristaren lanak ere ez du funtziorik. “Artean dirua gastatzen duen kolekzionista asko dago eta hori eskertzekoa da, kolekzionistek artistak deskubritzen joan ahala izena hedatzen eta lana indartzen laguntzen dutelako”, aitortzen du. Dudarik gabe, artistaren perfila aldatu egin da eta XXI. mendeko artista ez da aurreko mendeetako bera. Jon Macarenok begirada pentsakorrez dio: “Ez dakit artea aldatu den. Teknologia, kultura, ohiturak eta bizimodua asko


Larunbata, 2012ko ekainaren 16a

Ortzadar // 05

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

artea

BILBO

aldatu dira azken 500 urteetan, baina artea ez”. Bere aburuz artearen beharra beti da bera: transzendentzia. Horrenbestez, gaur egun ere “unibertsoaren eta norberaren ezagutza” dira artearen bidez deskubritu nahi direnak; jakina, egungo mundura aplikatutako praktikarekin. Une honetan, esaterako, krisi sasoian egonik, “euskarri merkeagoetan egindako artea da nagusi eta marrazki gehiago ikusten da”, adierazten du. Eta arte topaketa eta azoketan jasotakotik esan dezakeenez, “aire libreko eskulturak geroz eta gutxiago ekoitziko dira”. Horrenbestez, artista aldatu den bezala bere lanaren erakusleihoa ere aldatu egin da, lana kokatzen den espazioa, alegia. TALENTUA BAI, EHUNDURARIK EZ Transformazio horiekin batera, artisten mekak izan diren Berlin, Londres eta New York ere beste hiri batzuek ordezkatu dituzte. Milanen, Bilbon edo Glasgowen ere artea sortzen dela gogorarazi du Macarenok. “Euskadin talentuaren aldeko apustua egiten da, erakundeak arduratu egiten dira eta finantzaketa dago”, azpimarratzen du. Zentzu horretan oso pozik dago Jon Macareno. Esaterako, Bilboko Alondegian artea gizarteratzeko ahalegin eta lan handia egiten da, edonorentzako baitaude erakusketak zabalik eta kalitatezko ekintzak antolatzen baitituzte. Baina bada arazo bat: artistak ez daude Bilboko aktibitatean txertatuta, hots, Bilbo hiriko bizimoduaren zainetan. “Ez dago galerien ehundurarik Bilbon, Madrilen eta hiri handi askotan dagoen bezala”, aldarrikatzen du. Euskadiko artisten talentuan inbertsio handia egiten den arren, kanpoko galerien eskuetan dago bertokoen lana. Bere kasuan Santanderreko galeria batek ditu bere lanak. “Hemengo galeriek Oteiza, Chillida, Zumeta, Bermeo eta itsas-paisaiari egiten diote tokia, bezeroaren profila tradizionala delako”.

Euskal artisten outfitek ospea dute hemendik kanpo eta Espainian izugarri baloratzen da euren lana. Madrilen eta Bartzelonan sekulako onespena du artistak, eta puntu batean mitifikatuta dagoela iruditzen zaio Jon Macarenori, nahiz eta berak horretaz gozatu egiten duen. “Euskal Herrian egonezin kultural handia egon da, beharbada komunitateari lotutako pentsamendua dugulako eta hori aldarrikatu egiten delako”, kontatzen du gogoeta eginez. “Abangoardiari egurra ematen diogu”. Oteizaren herentzia izan litekeela iruditzen zaio artista gazte honi. Dena den, gaur egun gizartean artea ez da beti begi onez ikusten: “gizarteko sektore bati artistaren lanak zentzurik ez duela iruditzen zaio, artista horrek ekoizten duena ukiezina delako”. Hori horrela da, baina Jon Macarenok argi du bere bizitza egituratzen duen artea elikatzen jarraitzeko asmoa duela. “Seguruenik profesionalki artea ez den beste aktibitate batera dedikatu beharko dut, baina artea egiten jarraituko dut”, dio. Garaiak eskatzen duen eran,artea beti existituko delako.

ESPIRITU INKONFORMISTA “Artista bat erosotasunez beteriko espazio batean kokatzen bada mentalki eta fisikoki, ez dakit arte munduan lan egiteko zer behar duen”. Zonaldeari dagokionez, berdin dio non. San Frantzisko edo Cortes kalea zein Indautxu plaza izan daiteke. “Galderak erantzuten saiatzen zaren bitartean, munduari esanahirik bilatzen ez diozun bitartean eta egunerokotasunean bizitzeko artea behar duzun bitartean, beti ekoitziko duzu”. Beti. Eta edonon. Bohemioa zein burgesa, klimak berdin dio. Kontua espirituaren inkonformismoa omen.


06 // Ortzadar

Larunbata, 2012ko ekainaren 16a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

musika

H H

izkuntza anglosaxoia ona da kontzeptuak osatzen. “Crowdfunding delako horretan akaso Euskal Herria ez da aintzaindari izan, baina ahalegin dezente egin dugu diru bilketak osatzen”, argudiatzen du Fermin Muguruzak. Bere apustua Marie-Monique Robin zinegile frantziarraren hiritarren finantziazioa-ren ikuspegitik gertuago dago. “Eredu hori hartu dut, hain justu, 50 euroren truke kamiseta, soinu bandaren cd-a eta dvd-a bidaltzeko gure dokumentala diruz babestu nahi duenari”, dio. Horixe izan da hasiera batean, sarean, crowdfunding delakoaren bidez abiarazi den Zuloak egitasmoaren abiapuntua. Kate luze horren istorioa, alta, ez da atzo goizekoa. “Etxeko kaxoi batean pilatutako gauza ahaztu horiekin nahastuta zegoen zerbait zen”, aurreratzen du Arrate Rodriguezek. Arte Ederrak ikasten zebilela bururatu zitzaion Warholek The Velvet Underground taldearekin egin zuen bezala, Euskal Herrian talde propio bat martxan jartzea, ideia-laborategi baten antzera. “Ordura arte ez zitzaidan gehiegi interesatu Warholen lana, agian unibertsitatean beti gauza bera ikusten zelako, margoak lau zatitan moztuta, zati bakoitza tonalitate bestelako batez margotuta. Fenomeno hark zeharo aspertzen ninduen”, gogoratzen du. Baina behin, haren liburu bat topatu zuen –gaztelaniazko ediziorik ere ez zegoen–eta hasieratik bukaerara arte irakurri zuen, bereziki musika talde bat arte proiektu baten pare jartzen zuen moda berritzaile haren pasartea. Warholek The Velvet Underground taldearekin hasi zuen ibilbide hura aintzat hartu eta, urteetara, neska musikariak bilatzen hasi zen. “Ez zen lan erraza izan”, azpimarratu du Rodriguezek. Euskal Herriko emakumezko talde bakarretakoa izan zen Zuloak. Orain, kaxoi galdu

Dokum bere bid entala e ari da, e a e giten bestela ta orain k dabiltz o kontuekin a: kon sinbolik tzertu o ba tekin ame ste n dute

Bizitza laburra izan zuen Zuloak taldeak, baina bazterrak harrotu zituzten denbora gutxian. ZULOAK

horretatik atera eta Fermin Muguruzak ezagunago bihurtu du, berriro ere. “Guztiz ezezaguna zen musika taldea zen Zuloak; orain, ordea, izenez bakarrik bada ere, jendea ezagutzen hasi da”, nabarmendu du Rodriguezek. “Fermini materiala pasatu nionean alde batera utzita neukan; ilusioa galduta, taldea deseginda. Ordurako, jada, ez neukan asmorik guzti hau argitara ateratzeko”, gogoratzen du.

The Velvet Underground Euskal Herrian Andy Warholek New Yorken ereindako bidea jarraituz jaio zen Zuloak musika taldea. Fermin Muguruzaren dokumentalak proiektu hura gogoratuko du ANDONI ITURBE

Fermin Muguruzak ez zuen ahaztuta Zuloak taldea. Gainera, motibagarria iruditu zitzaion ikus-entzunezkoak eta musika berriro ere uztartzea. Dokumentala egiteko aukera argi ikusi zuenetik ez da geratu. “Nire ibilbidearen nolakotasuna inplikazioa izan da”, argitzen du. Primavera Sound, Brasil, La Rouchelleko Sormenezko Dokumental Jaialdia… Asko izan dira Muguruzak bisitatutako hitzorduak finantzazioa eta atxikimendua bilatu guran. Emaitzak lortzen hasi da dagoeneko. Zuloak dokumentala urriaren 5ean estreinatuko du Barton Filmsek Euskal Herrian eta, segur aski, Estatu espainiarreko hainbat hiritan. “Marketingik egiten ez genekiela argi geratu da, ezta?”, itauntzen du Rodriguezek. Bai, ordea, Muguruzak. Negu Gorriakeko arima ibiltaria ez da konformatzen dokumental proiektuarekin bakarrik. Zergatik ez Zuloak-en etorrera, kontzertu sinboliko batekin amestu? “Izugarria izango litzateke Zuloak berriro elkartzea, bukaera pixka bat tragikoa izan genuen akaso, baina esango nuke momentuko zerbait izan zela. Dena airean dagoela esango nuke”, azpimarratzen du Rodriguezek. Bere ahizpa Eider Rodriguez idazlea Muguruzarekin ari da dokumentaleko materiala biltzen. “Ez zait iruditzen desmitifikaziorik dagoenik, are gehiago: nik erdizka utzitakoa forma eder batez amaitu daitekeela iruditzen zait”, dio.


Larunbata, 2012ko ekainaren 16a

Ortzadar // 07

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

musika

ORIO

Izarrak hiru baino gehiago direla Gozategi taldeak hogei urteko ibilbide oparoa bete du, eta lan berri bat argitaratuz ospatuko dute urtemuga. ‘Gozategi 1992-2012 All Stars’en kanta zaharrak eskaintzen dituzte, molde berrian Gozategitarrak aitzindariak izan ziren erromerietan. ORTZADAR

OLATZ PRAT

U U

DAZKENEAN ikusiko du argia Gozategi taldearen hogei urteko ibilbidea jasoko duen disko berriak, Gozategi 1992-2012 All Stars. Aurreko sei diskoetan entzun daitezkeen hamahiru abesti aukeratu eta eraberritu dituzte oriotarrek.

era Atz tu eta dien ira ten iek beg ema zti hor i a x tigo rte guarribit r e b n, u t h ela arre ainba dituzt e h tzi t u adaki ek b kide e tald

Bi hamarkada igaro dira dagoeneko Gozategi taldeari buruzko lehen berriak izan genituenetik. Asier eta Ainhoa Gozategi eta Iñigo Goikoetxea ziren orduan Gozategi. Hogei urte, erraz esaten da! Atzera begiratu eta “bertigoa” ematen dien arren, urte guzti hauek hainbat harribitxi utzi dituztela ondo dakite taldekideek. Hogei urteko ibilbidea egunero betetzen ez denez, eurentzako eta zaleentzako urtebetetze opari berezi bat prestatzen ari dira: Gozategi 1992-2012 All Stars diskoa kaleratuko dute datorren udazkenean, Durangoko Liburu eta Disko Azokari begira. Dagoeneko bi belaunaldiko zaleak bildu dituen taldeak, Gozategi anai-arrebak trikitilarietatik abiatu eta 1991 urtean argitara emandako maketan izan zuen hasiera, eta Nor Nori Nork kantuarekin berehala egin ziren ezagun oriotarrak. 1995ean etorri zen lehen diskoa, Gozategi (Elkar). Ondoren iritsi ziren Ainhoa (Elkar, 1996), Kalanbreak (Elkar, 1998), Egunon (Elkar, 2000) eta Goztg.com (Babelmusik, 2006). Horren ostean, Ainhoak taldea utzi zuen eta laukote formatu eraberrituan aurkeztu zuten Bizi-bizirik diskoa (Babelmusik, 2010). David Gorospe bateria-jolea eta Imanol Goikoetxea gitarra-jolea batu zitzaizkien Asier eta Iñigori. Udazkena iritsi zain, labean dagoen All Stars diskoko hamairu kantuak disko horietatik jaso dituzte, hamabi gehi bat zehazki. Ez daude izar guztiak, baina dauden guztiak dira izar. “Gure ustez funtzionatu duten abestiak sailkatzen hasi ginen eta hogeitaka ateratzen zitzaizkigun –dio Asier Gozategik–. Hortik kentzen joan behar izan dugu, eta pena handiz utzi ditugu kanpoan besteak, baina gure ustez hamahiru kantu nahikoak dira gaur egunerako. Denak dira lehen grabatutako kantuak, bat izan ezik, Korrikarako egin genuen kantua ere sartu dugulako, hura ez baikeneukan inongo diskotan jasota”. Ez dira faltako 1996ko uda alaitu zuen Nirekin edo 1998an plazak dantzan jarri zituen Kalanbreak bezalako kantuak. Kantuok, ordea, eguneratuta datoz, gaur egungo talde formatuarekin eta zuzenekoetan eskaintzen duten soinuarekin bat eginik. Hala, azken urteetako tronpeten soinuak eta programazioen zertzeladak ere entzun ahal izango dira kanta berrietan. Miguel Bosé edo David Bisbal bezalako musikari entzutetsuen ekoizle den Mikel Irazoki izan

dute ekoizpen lanetan eta kantuei “ukitu ederra” eman diela dio Gozategik. HELBURUAK ARGI, ASMOAK TINKO Hasieratik gaur-

daino, trikitixari tradizioz lotutako arin-arin, fandango eta porrusaldez gain, Euskal Herriaz kanpoko berbenetan ohikoagoak diren erritmoak sartu dituzte oriotarrek, cumbiak edo baladak, esaterako, baita pop-rockera hurbiltzen diren abestiak ere. Helburu berari jarraiki konposatzen dituzte kantuak: dantzarako gogoa eragin nahi dute. Baina hitzei ere garrantzia eman izan diete beti eta oinak ez ezik buruak ere martxan jartzea nahi izan dute. Hala, gizarteari eta, batez ere, Euskal Herriko egoera sozial eta politikoari sarri begiratu izan diote, Egunkariaren itxierari edo Batasunaren ilegalizazioari kantatuz. Nahiz eta udazkenera arte gordeta eduki beharko dituzten izar guzti horiek, hasiak dira jada Goza-

EUSKAL ERROMERIA BERRIAREN AITZINDARI Euskal berbena eta erromeria modernoen aitzindari izan ziren Gozategitarrak. Trikitixa instrumentu nagusi bezala zuten taldeak haiekin batera hasi ziren agertzen: Maixa ta Ixiar, Etzakit edo Alaitz eta Maider kasu. Haietatik eurak dira taldean funtzionatzen jarraitzen dutenak, baina, jende asko dago talde haiek hasitako bideari jarraitu diotenak. Hor dira Esne Beltza, Kupela edo Gose bezalako taldeak, esaterako.

tegiren lan berria badatorrela iragartzen duten koloreak nabaritzen. Udazkenetik aurrera kantu eraberrituok Euskal Herriko bazter guztietara zabaltzeko asmoa dute, plazaz plaza, oholtzaz oholtza, azken hogei urtetan egin bezala. Plazak betetzea gero eta zailagoa dirudien garaiotan, eta “hogei urte pasa diren arren, ikusten dugu jendea joaten dela plazara”. Eta onartzen dute, gainera, hogei urteren ostean, oraindik gauza berriak sentitzen jarraitzen dutela jendaurrera ateratzean, oraindik urduritasunak ere agertzen zaizkiela zenbaitetan, “horretara ez da ohitzen bat. Egunen batean taulara igotzerako ez badut ezer sentitzen, akabo”, dio Asierrek. All Starsen birarekin amaitzean, aspaldian buruan duten zuzeneko kontzertu baten diskoa eta kantu berriekin eginiko hurrengo lana dituzte helburutzat: “Oraingoz behintzat, lanean jarraitzeko asmoa daukagu”.


08 // Ortzadar

komikia

Larunbata, 2012ko ekainaren 16a


ortzadar160612