Page 1

ortzadar

deia.com

larunbata, 2011ko urriaren 15a. 230 zenbakia

euskal kulturaren kolore guztiak

DELOREANEN ITZALA 12 urte behar izan dituzte zarauztarrek mundua bereganatzeko -- 4-5. orrialdeak --

‘ETAKIDEEN AMETSA’ Psikoanalista lana egin du oraingoan Markos Zapiainek -- 2. orrialdea --


02 // Ortzadar

Larunbata, 2011ko urriaren 15a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

literatura

IRUN

Etakideen psikoanalisia Idatziak daude etakideen inguruko gogoetak, artikulu zein saiakeretan; eta horietako zenbait Markos Zapiainen beraren ‘zigilua’ daramate, argitaratu berri duen ‘Etakideen ametsa’ bezala JULEN BIGURI

Idazle eta filosofo irundarrak oso begiko dituen bederatzi nobela izan ditu oinarri. J.M. MARTINEZ

EE

USKAL literaturako etakide anitzen psikoanalista dugu Markos Zapiain idazle eta filosofoa. Izan ere, haien loaldiak aztertzen ditu argitaratu berri duen Etakideen ametsak izeneko saiakeran. Idazle irundarrak atera duen ondorio argiena hauxe da: “ETAren ekarpenik handiena Euskal Herriari ETAri buruzko literatura izan da”. Liburuaren tituluak eta adierazpenek harridura sortu ahal badute ere, “inor mintzeko asmorik gabe” egin dituela argitu du Zapiainek. Aztertutako bederatzi eleberriak “miresten” dituela esan du idazleak, eta horregatik uste duela ETAren ekarpena litekeela.

“Saizarbitoriaren ametsak neurotikoagoak dira, eta Sarrirenak eskizofrenikoagoak” MARKOS ZAPIAIN Idazlea eta filosofoa

Fikziozko etakideen artean Bernardo Atxagaren Gizona bere bakardadean, Zeru horiek eta Soinujolearen semea, Joseba Sarrionandiaren Lagun izoztua, Ramon Saizarbitoriaren Hamaika pauso, Arantxa Urretabizkaiaren Koaderno gorria, Harkaitz Canoren Pasaia blues, Koldo Izagirreren Agirre zaharraren kartzelaldi berriak eta Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegiren Labartzari agur eleberrietako protagonistak daude. Saiakera 2005ean eman zituen hitzaldi batzuetatik jaio dela dio Zapiainek. Euskal literatura eta gatazka izeneko hitzaldietatik, hain zuzen ere. Orduan, ETAren errealitate eta fikzioa lantzeko azken urteetako bederatzi eleberrietako pertsonaien ametsetara jo zuen. “Batzuk ametsak arimaren gorotza baino ez direla uste dute, garrantzirik gabekoak” adierazi du irundarrak. Hala ere, argitu duenez, pertsonaiak ezagutzeko “giltza” eta narrazioaren parte garrantzitsua dira etakideen loaldiak. Hasieran Etakideen nahigabeko oroitzapenak izena eman zion idazleak, ametsetaz gain haluzinazioak sartuz; baina luzeegia iruditu zitzaion. Gero, hainbat loaldi gora eta behera, hainbeste psikoanalisi eta subkontziente, ametsetan hasi zen Markos Zapiain bera ere. Zerbait “leunagoa” eta “neutroagoa” egitea proposatu zuen, baina ez zioten onartu. Beraz, Elkar-en argitaratutako saiakerari sakonki ekin zion. ETAKIDE BAT, MUNDU BAT Idazle irundarrak ez

du arketiporik edo topikorik aurkitu eleberrietako etakideengan. Pertsonaia bakoitza “mundu bat” dela argitu du, finean beste edonoren modukoak baitira. “Ezin dugu esan etakideen amets mota nagusia hau denez, etakide tipikoa halakoa dela derrigorrez”, adierazi du Zapiainek. Aztertutako hogeita hiru ametsen artean ordea, guztietan ematen dira erorialdiak, Sarrionandiaren batean izan ezik. Zapiainentzat “harrigarria” bada ere, tanatos delakoa sarritan ematen dela dio. Beraz, etakideen psikologoaren

Markos Zapiain Aguirre (Irun, 1963ko azaroaren 18a) euskal idazle eta pentsalaria da. Donostian Filologia lizentziatura eta Filosofia doktoretza egin ditu, eta Mutrikun, Errenterian eta Bergaran filosofia klaseak eman ditu. Besteak beste, ‘Euskaldunon Egunkaria’, ‘Berria’, ‘Gara’, ‘Jakin’ eta ‘Egin’-en argitaratu ditu gogoetak. Eta bere lanen artean ‘Errua eta Maitasuna’ (Elkar, 2002), ‘Zenbait terrorista’ (Txalaparta, 2003), ‘Txillardegi eta ziminoa’ (Susa, 2007) eta ‘Talaiatik tiroka’ (Elkar, 2009) aurkitzen dira. Orain, 2011an, ‘Etakideen ametsak’ (Elkar) argitaratu berri du. ETAren errealitateari eta historiari buruzko saiakera da azken hau. Hala ere, gaia inoiz landu ez den ikuspuntu batetik proiektatzen du irundarrak; hau da, ametsetaz baliatuz.

papera interpretatuz, “ametsetako beheranzko norabideari ziaboga egitera” gomendatzen die Zapiainek; erori ostean hegan egiten ikas dezaten. IDAZLEEN AZTARNAK Horretaz gain, etakide

bakoitzak “egilearen arrastoa” duela konturatu da idazlea. Baina askotan ez dago argi pertsonaiak idazlearen alter ego-ak edo kontrakoak diren. Joseba Sarrionandiaren kasua da argiena Zapiainen ustez. Iurretarrak izan duen ibilbidea eta Lagun izoztua eleberriko hainbat pertsonaiek dutena nahiko antzekoak baitira. Txillardegiren kasuan ere pertsonaiak badu idazleak berak izan duen dualtasun hori. Izan ere, Aralarren zegoelarik Berria eta Gara egunkarietan idazten zuen borroka armatuaren ukazioari buruz, baina liburuetan barneko sentimendu ilunak islatu egiten zituela zirudien. Era berean, Labartzari agur eleberrian Antton Ihartzegarai etakideak guztiz kontrakoak diren

borroka armatuaren eta ukazioaren ikuspuntuak ditu esna eta ametsetan. Bestalde, ametsen analisi sakonagoa eginda, Saizarbitoriarenak “neurotikoagoak” direla dio irundarrak; familia eta lagunekin lotura estua dutenak. Sarrionandiaren eta Harkaitz Canorenak, berriz, eskizofrenikoagoak eta psikotikoagoak. Eta Bernardo Atxagak inguruko bizipenak sartzen dituela ametsetan bertan. Zapiainen liburua, finean, euskal kultura eta gatazkari buruzko saiakera da; psikoanalisiaz eta ikuspuntu berritzaile batez baliatutako ikerketa. Baina irakurleak subkontzientearen ur sakon eta ezezagunetan murgilduko dela pentsa dezakeen arren, irakurketa errazeko liburua aurkituko du. Ez du ezagupen berezirik beharko etakideen errealitatea ulertzeko. Gaiaren inguruan hausnartzeko aportazioak dira lanean aurkituko direnak, gerora, norberak nahi duena egin dezan guzti horrekin.


Larunbata, 2011ko urriaren 15a

Ortzadar \\ 03

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski IRITZIA

Tranströmer-en baflea XABIER MENDIGUREN ELIZEGI

Tranströmer-en kasuak badu euskaldunokin beste lotura berezi bat. Ez hainbeste poesiaren aldetik, baizik psikologoarenetik. Izan ere, ogibide hori ez du landu diban baten ondoan eserita, bere burua ulertu nahian ari diren burges aspertuak euren edipo-konplexuaz dibagatzen ari ziren bitartean, ez: kartzeletako psikologoa izan zen suediarra, gaizkile gazteei gizartean berriz integratzeko bidea bilatzen laguntzen omen ziena. Estu hartuta, pertsonak zapaltzeko makineria bateko pieza izan zela esan daiteke, baina ezin ahaztu Suediakoa dela munduko kartzela sistema gizatiarrenetako bat.

Hain zuzen, gizatiartze eta gizarteratze esperientzia horiek zirela-eta, Felipe Gonzalezen lehenengo gobernuaren garaian, Espainiako estatuak ere bere espetxe ustelekin zer edo zer egitea pentsatua omen zuenez, Suediakoari eskatu omen zion aholkua, eta, besteak beste, Tomas Tranströmer bisitari ibili omen zen, aditu gisa, penintsulako zenbait kartzelatan, 1985ean. Biografia gutxi idatzi dira Tranströmer-i buruz, eta horietan ez da gauza handirik agertzen bidaia hartaz. Espekulazioaren eremuan sartzea da, beraz, non ibili zen, norekin hitz egin zuen eta zer ikusi zuen esatea. Dena dela, eskuetara iritsi zaigun poema batek argi berria dakarkio hutsune biografiko horri; eta, alderantziz, suediarraren bizitzako datu horrek argi berezia eskaintzen dio bestela hermetikoa eta ilunxkoa suertatzen den poemari. Hona, urjentziazko euskaratze batek utzi digun bertsio baldar baina esanguratsua: “Garaiak dira paretak, / adreilu gorriak berotu egiten dira / eta barruko labean giza haragia egosten. / Hegaztiak igarotzen dira eremu karratuaren zeru gainetik. / Hegotik iparre-

rantz batzuetan, iparretik inora ezerantz osterakoetan. / Eta begiak galdu egiten dira gora begira, / txorien pasaeran patuaren lorratza irakurri nahirik. / Besoak zabaltzen ditu batek patioan, / enaren, hegaberen, kurriloen antze gaitza ikasi nahirik. / Ikaro berriak ofizio berriak dakizki ordea, /eta lumen ordez on du, adibidez, / bafle bat.”

Tomas Tranströmer, azken literatura nobel saria, Espainiar gartzelak bisitatu zituen horien egoera ezagutzeko asmoz eta idatzi zuen, bai, zer edo zer...

Gaur arte kriptikotzat jotzen zen poema horri interpretazio berriak zabaltzen zaizkio orain, eta euskaldunok badugu hor zer esana. Jaurlaritzakoengana ere iritsi da honen berri (ez da harritzekoa: poesiazale sutsuak dira Patxi Lopez eta beronen aholkulari zenbait), eta, gaia beren lege-zerbitzuekin aztertzen ari badira ere, aurreratu dezakegu protesta formal bat bidaliko dutela Stockholmera, giza eskubideekin sakonki identifikaturiko gobernu batek ezin baitu toleratu terrorismoaren apologia egiten duen testurik ez idazlerik; eta, epaimahaiaren lana eta sortzailearen meritu literarioak ukatu gabe, proposamena ere helaraziko omen dute Urgell, Ribera eta Auzmendik, saria eman bai, baina sariaren dirua atxiki dezaten, Tranströmer jaunaren egoera juridikoa argitu bitartean.

SALDUENAK

Fikzioa

Ez Fikzioa

1. Zamaontzia

4. Etxeko hautsak

1. Moroak gara behelaino...

4. Perpetua Saragueta

Iñigo Aranbarri. Susa.

Anjel Lertxundi. Alberdania.

Joseba Sarrionandia. Pamiela.

Andres Iñigo. Euskaltzaindia.

2. Scanner

5. Txakur ingelesak

2. Autopsiarako frogak

5. Hiru koaderno txiki

Leire Bilbao. Susa.

Lutxo Egia. Susa.

Koldo Izagirre. Susa.

Fermin Erbiti. Pamiela.

3. Tangerko ametsak

6. Zer barkaturik ez

3. 1512 Nafarroaren konkista

6. Konprometitu zaitezte

Jon Arretxe. Erein.

Alberto Ladrón Arana. Elkar.

Hainbat egile. Txertoa-Nabarralde.

Stephane Hessel. Alberdania.

ERAKUSLEIHOA

LIBURU DENDAK: Elkar, Casa del Libro (Bilbo), Auzolan (Iruñea)

TT

OMAS Tranströmer, Literaturako Nobel saria irabazi berri duen poeta suediarrak bi lanbide izan ditu bizitza osoan: bata, munduan ospea ekarri diona eta bere arimaren adierazgarri bihurtu dena, nolabait esan, poetarena; bestea, eguneko ordu gehienak hartu dizkiona eta bizimodua ziurtatu diona, psikologoarena. Bikoiztasun hori ez zaigu arrotza idazle euskaldunei, batzuek halaxe hautatuta eta beste batzuek besterik ezean, denok baitakigu oso zaila dela geure sormenetik bizitzea.

ZALDI EROA

GAZTE LITERATURA

SAIAKERA

HAUR LITERATURA

‘Txori txoroa’

‘Erdi Aroan zehar bidaiatzen’

‘Nire amonaren etxea’

Igerabide / Gurrutxaga. Alberdania. 96 orrialde. 12,5 euro.

Leire Jainaga. Gaiak. 174 orrialde. 19 euro.

P. Bruno / M. Gubellini Txalaparta-OQO 36 orrialde. 13,40 euro.

Bidaia iniziatikoa, leku eta aukera berriak ezagutzeko

Gazte baten kemena heriotzaren aurrean

Zer ezkutatuko ete da baso misteriotsuan?

Okil baten istorioa da hau. Moko-oker jaioa, ez du balio zurgintzarako, eta familiak arbuiatu egiten du. Bere akatsari etekina ateratzen dio, ordea, eskulturagile bihurturik. Hori ez dute ontzat ematen familian, eta etxea utzi beharrean gertatuko da. Bidaia iniziatiko luze bat abiatuko du, leku berriak eta aukera berriak ezagutzera, eta era askotako izakiekin topo egingo du, abenturaz abentura bere burua ezagutuz.

Ez da egia Erdi Aroa aro ilun bat baino ez zela izan; aitzitik, garrantzi handiko aldia izan zen gizakiarentzat. Horixe erakusteko, hainbat kontu direla medio, ibilaldi atsegin bat egiten du liburu honek mende horien barrena: gertaera nagusiak, lanbideak, zaldunak eta torneoak, berrikuntzak, merkatuak eta elikatzeko moduak, elezaharrak eta mirariak, erromes baten bizitza, Ama Birjina beltzen misterioa...

Erraza eta atsegina beharko lukeen egun bat, urtebetetze eguna, misterioz eta beldurrez betetako eguna bihurtuko da liburu honetako protagonistarentzat. Bere jairako prestaturiko tartaren bila abiatzea benetako abentura beldurgarria bihurtuko da, zorionez, era dibertigarrian amaituko dena. Irten zaitez herritik, har ezazu haran sakoneraino daraman bidea, sartu baso ilunean eta bilatu bakarti bat… Ausartzen?

Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Iñigo Camino Koordinazio lana: Ander Egiluz Beramendi aegiluz.deia@gmail.com Ardura: Iñaki Mendizabal Elordi Diseinua: Jesús Santamaría Maketazioa: Naroa Etxebarria Portadako argazkia: Ortzadar Lege Gordailua: BI 1720-06

Kultura Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza) diruz lagundutakoa

Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du


Larunbata, 2011ko urriaren 15a

04 // Ortzadar

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

musika

Hegoak zabalik argitasunerantz Hamabi urte dira ia Zarautzeko lau gazte lokalean batu eta “dantzarako musika” egitea deliberatu zutenetik. Milurtekoarekin batera hasi zen Deloreanen hazia eta, urteen joanarekin batera, sustraiak sendotu eta lorak eman ditu laukoteak; munduan osoan miretsitakoak denak OLATZ PRAT

M M

ILURTEKOAREKIN batera sortu zen Delorean taldea, Zarautzen (Gipuzkoa), Tomas Palomo (gitarra eta teklatuak), Ekhi Lopetegi (baxua eta ahotsak), Unai Lazkano (gitarra eta teklatuak) eta Igor Escudero (bateria) elkartzetik. Hamabi urtera bidean doan ibilbide honetan, “taldea beti goraka” joan dela diote kideek. Horren froga da euren musikaren eboluzioa eta heldutasuna, arrakasta eta errekonozimendua, eta nazioarteko eszenara egindako jauzia. Beste proiektu batzuetan ibiliak ziren lehenagotik lau taldekideak, “baina Deloreanekin hasi ginenean –dio bateria jotzaileak–, aurretik egindakoak pixka bat atzean uzteko ideia genuen, zerbait desberdina egin nahi genuen, helburu handirik gabe, eta gero pixkanaka etorri da dena”. Lokalean biltzen hasi zireneko uneak eta lehen entseguak “nahiko urrun” ikusten dituzte. “Hasi ginenean oso gazteak ginen eta orain 30 urteren inguruan gabiltza guztiok. Beraz, ez gara talde bezala soilik hazi, pertsona bezala ere hazi egin gara”, Igorren ustez. Gaur egun bezala, orduan ere ondo pasatzen zuten baina orain “beste kezka batzuk” dituztela onartzen dute, taldea profesionalizatzeak batez ere asko aldatu die dena.

Deloreanek garbi izan zuen hasieratik dantzarako musika egin nahi zuela, “hori da gehien gustatzen zaigun musika eta lehen behintzat gehien entzuten genuena”. Taldea sortu eta urtebetera iritsi zen euren lehen lana, Silohuettes, Underhill Recordsen eskutik. Estatu espainiarrean bi bira egin zituzten diskoarekin, 40 kontzertu baino gehiago eskainiz. 2004an, BCore zigilupean etorri zen bigarren diskoa, Delorean,

eta urteko diskorik onenen zerrenda guztietan izan zuten tokia zarauztarrek. 2005ean Metropolitan Death EPa atera zuten, dantzarako apustu garbia egiten zuten lau abesti berri eta berorien remixekin. Eta 2006an kaleratu zuten Into the plateau, lau urtez oholtzatik oholtzara, belarritik belarrira mugituko zuten lana. DOINUEN EBOLUZIOA, ARGIRANTZ Into the pla-

teauk eta, batez ere, bertan jaso zuten As time breaks off kantuak aldaketa nabarmena ekarri zuen Deloreanen musikara. “Nahiko iluna da disko hori eta astebururo kontzertutan ibilita, konturatu ginen abesti hori jotzen beste edozein abesti jotzen baino hobeto pasatzen genuela”. Izan ere, As time breaks off besteak baino abesti zabalagoa, argitsuagoa eta dantzagarriagoa zen. “Puntu garrantzitsua izan zen abesti hori norantz jarraitu ikusteko”, onartzen du Escuderok. Pentsamendu eta norabide aldaketa hori Ayrton Senna EPan mamitu zen, 2009an (Mushroom Pillow). Eta ohikoa ez den arren, lau abestiko lan batekin egin zuten nazioarterako jauzia Deloreaneko mutilek. Pirchfork, ABC News, The Guardian eta NME bezalako hedabideetan oso kritika onak jaso zituzten eta New Yorkeko CMJ jaialdian hartu zuten parte. Horrela, mundu osoko txokoetara zabaltzen hasi ziren Deloreanen erritmo dantzagarriak. 2010eko apirilean etorri zen Subiza, kritikaren eta taldekideen beraien arabera lanik borobilena dena. “Oso gustura gelditu ginen Subizarekin eta hala jarraitzen dugu. Gure soinua topatu dugula iruditzen zait”, dio bateria jotzaileak. “Orain arte, grabatutakoan diskoekin gustura

Zara Bartzelo utz naga aldatu z uten; lan tik faltak bultzatu z it u en erabakia hartzera musika ogibide , izatea a m ere ez zu etsa te garaian n gelditzen ginen arren, denbora batera akatsak ikusten hasten ginen, baina Subizarekin ez zaigu horrelakorik gertatu”. Orain arte euren soinuan nabari daitekeen eboluzio horretan geldialditxoa aurreikus daiteke, beraz: “Ez dut uste soinu berri baten bila joango garenik –dio Igorrek–, Subizaren estiloan, soinu berarekin jarraituko dugu, eta gero eta kantu hobeak egiten saiatuko gara”. Ayrton Sennak zabaldutako bideetan barrena egin dute Subizarekin. Bira amerikarraren ostean, astebururo plaza eta aretoak dantzan jarri dituzte zarauztarrek azken urtean. Disko horrek eman dizkie, beharbada, euren ibilbideko unerik goxoenak: “Subiza grabatzen ari ginenean eta Ayrton Sennak ekarri zizkigun gauza guztiak, zigilu amerikar batekin sinatzea, manager amerikar bat lortzea eta abar, gauza horiek lortzeko zailak izaten dira eta ilusioa egin ziguten egia esan”, dio Igorrek. “Ateak


Larunbata, 2011ko urriaren 15a

Ortzadar \\ 05

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

musika

ZARAUTZ

ETORKIZUNEKO PROIEKTUAK ‘Subiza’ren etapa amaitzeak pena ematen die Deloreaneko kideei, izan ere “uda honetan oso ondo pasatu dugu kontzertuetan”. Pena den arren, musika berria egiteko gogotsu daude eta badituzte proiektuak buruan. Hile honetan hasi dira disko berria prestatzen eta datorren uda baino lehen grabatu nahi lukete. Ideia solteak dituzte momentuz, gero elkarrekin abesti egiten joango direnak. “Baina musika da eta ezin da jakin noiz aterako den, agian maiatzerako dena prest izango dugu eta agian zortzi urte beharko ditugu gustuko disko bat osatzeko”. Espero dezagun hala ez izatea eta datorren udarako Deloreanen doinu berriekin egin dezala munduak dantza.

Banhard t en su

actuación

de Donost ia pie de

foto pie d e

ere, Bartzelonan bizi dira lau taldekideak duela urte batzuk. Ekhi orain hamar urte joan zen hara, ikastera. Ondoren pixkanaka, Unai, Igor eta Guille ere hara joan ziren bizitzera, lan bila. “Ez ginen musikagatik etorri edo eszena batetik gertu egoteko, lan bila etorri ginen”, dio bateria jotzaileak. Bartzelonak hiri bezala eskaintzen dizkien aukera guztiek baino gehiago, taldekideak elkarrekin egon ahal izateak eman dio indarra taldeari, “lehen gutako bi Zarautzen eta beste bi Bartzelonan egonda oso zaila zen lan egitea; orain egunero gaude kontaktuan, lokalera joaten gara edo hitz egiteko gelditzen gara”. Beste lan batzuetara etorri baziren ere, orain musikatik bizi dira laurak. Astebururo hara eta hona ibiltzen direnez, astean zehar deskantsatzeko aprobetxatzen dute, musika pixka bat egin edo lagunekin futbolean ibiltzeko, “gauza normalak egiten ditugu”.

foto. JUAN LAZKA

NO

egun batetik bestera zabaldu zitzaizkigun. Nire ustez, musika oso ona egin arren, entzun behar zaituenak ez bazaitu entzuten, ez dira gauza horiek lortzen”. Arrakastarekin batera, ardurak eta gauzak ondo egin beharrak ere garrantzia handiagoa hartzen dute ordea, “gauzak gehiago pentsatu behar dituzu, maila horretara iristean aukera asko sortzen dira eta erabakiak hartu behar izaten dira, bai edo ez esan behar da. Batzuetan asmatu egiten duzu eta beste batzuetan ez, baina aurrera jarraitu behar da”, dio Escuderok. Lehen baietz esaten zioten denari, edozeri, norbaitentzako kontzertu bat eskaintzeari, marka batentzako kantua egiteari, gaur Parisen eta bihar Tokion jotzeari; “baina pertsona bezala ezin dituzu gauza horiek guztiak egin, horregatik ezetz esaten jakin behar da, gero damutu

arren, okerreko bidea hartu arren, eta aurrera jarraitu”.

“Musika oso ona egin arren, entzun behar zaituenak ez bazaitu entzuten, ez dira gauza hauek lortzen”

Indie eta musika alternatiboaz aritzen den Pichfork publikazio estatubatuarrak adierazi zuen musika mota hau egiten duen talde asko dagoela, baina inork ez duela egiten Deloreanek bezala. Kritika eta laudorio horiek gustura hartzen dituzte noski, eta horrek laguntzen die autoestimua ondo edukitzen, “baina asko eskatzen diogu geure buruari eta akatsak ere azkar ikusten ditugu”, dio Igorrek. “Horrek frustrazioa eragiten du eta gauza txikiengatik haserretzen gara batzuetan. Baina uste dut horregatik ari garela aurrera egiten, gauzak gero eta hobeto egin nahian. Geure buruari eskatzeagatik, taldea beti goraka joan da”. BARTZELONAN FINKATURIK Zarauztarrak badira

Pentsa daiteke Bartzelona bezalako hiri batean, musika eta kontzertuak nonahi eta noiznahi daudenean, musikariak haiek ikustera joan ohi direla, baina ez da Deloreanekoen kasua, “zahartzen ariko gara beharbada”, dio barrez Igorrek. Baina iaz, adibidez, 160 kontzertu eskaini zituzten eta horietatik etxera itzultzean lasai egon nahi izaten dute. Pentsa daiteke, baita ere, Bartzelona bezalako hiri batean ikusi, ukitu eta usaindu daitezkeen milaka gauzek eragina izan dezaketela kantuak konposatzerakoan. Bada, hori ere ez da zarauztarren kasua. “Ez dut uste behintzat, gure eraginak musikalak baino ez dira. Guk egiten dugun musika entzuten dugun musikatik dator, ez hiriaren edo lekuaren eraginetik. Are gehiago, seguru nago azken diskoa Zarautzen egin izan bagenu soinua berdina izango zela”.


06 // Ortzadar

Larunbata, 2011ko urriaren 15a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

dantza

Betiko dantzak, ikaskizun berriaz

Aiko Dantza Taldeak Jota-Fandangoa ikasteko aukera eskainiko du urriaren 15ean hasiko den ikastaroaren bitartez

Dantzaren ezagutza zabaltzea dute helburu Aikokoek. ORTZADAR

UXUE RAZKIN

D D

ANTZAK irakastea baino, dantzan irakatsi nahi dutela argi utzi dute Patxi Laborda iruindarrak eta Sabin Bikandi galdakoztarrak. Aiko taldeko irakasle hauek pozik, animotsu eta gogotsu sentitzen dira egiten ari diren lanarekin. Dantzazaleei gorputza mugitzen irakatsi, musika interpretatu eta harekin harremanetan jarri ahal izateko baliabideak eskaini eta dantza eginez gozatzen jakinaraztea da taldea sortu zutenetik buruan darabiltzaten doktrinak. Hasiera batean, erromerietan ezagutza falta sumatu eta, horri aurre egiteko, taldea osatzea deliberatu zuten. Baina horrekin batera, beste kezka bat ere izan zuten: plazan, musikari eta dantzarien arteko harremana hautsita zegoela ikusita, egoera zuzentzeko une egokia zela iritzi zioten. Benetako erromeria gauzatu ahal izateko, bi pieza klabe horien arteko konexio faltari irtenbidea bilatu beharra zegoen. Hala hasi zen Aiko taldea orain dela bost urte inguru. Antzinako erromerien xarma berreskuratu nahian, irribarrea berriro plazan sartu nahian. Aikoko dantza irakasleak beren ezagutzak plazaratzeko nahia erakusteaz gain, beren programazio berriaren oinarriak azaldu dituzte. Eta denen gainetik Dantzaldi Ibiltaria ekimena, beste urte batez, martxan jarri izana azpimarratu dute. Kaleko jendeari dantza tradizionala gerturatzea eta irakastea da haien erronka nagusia. Dantzaldi Ibiltaria abiarazi zutenean, programazioak Plateruena Kafe Antzokian egiten zituzten eta erromeriak eta bestelako tailerrak izaten zituen ardatz. Baina aurtengo ikasturterako berrikuntzak izango direla aurreratu dute. Jota-Fandango mintegian eta dantzaguneetan batik bat. Aipatu mintegia izango da ikasturte honetarako aurkeztu duten monografikoa, eta ez da zoriz izan: “Jota aukeratu dugu batez ere oso ongi islatzen duelako taldearen izpiritua”, azaldu du Labordak. Jotaren oinarrizko egitura erritmiko eta koreografikoez gain, askatasunez inprobisatzen irakatsi nahi dute. Hori egiteko, bada, dantza tradizionalaren zimenduak ondo ulertu behar dira eta erromeriekin soilik hori lortzea “ezinezkoa” dela aitortu dute. “Jendea ikasitakoaren fotokopia egiten saiatzen da erromerietan, eta Jota hori baino askoz aberatsagoa da”, esan du Labordak. Jotaren erraztasuna ere aipatu du tartean: “Oso hedatua dago eta erraza da ulertzea sistema moduan”. Helduentzat eta gazteentzat bideratutako mintegia izango da eta zerotik irakasten hasiko dira. “Askotan dantza egiten duenak ez du esan nahi bere soina kontrolatzen duenik”, dio iruindarrak. Oinarrizko

jakintza dutenentzat ere zerotik hastea ez zaiela gaizki etorriko gaineratu du. “Nahiz eta maila altua izan beti dago zer edo zer ikasteko”. Dagoeneko herri batzuetan Jota mintegiaren gaineko aurkezpenak egiten hasi dira. Irakasleek ikastaro honen inguruko oinarriak eta ideiak azaltzeko antolatu dituzten murgiltzesaioak izan dira. Ikastaro monografikoa, baina, 2011ko urritik 2012ko ekainera bitartean gauzatuko da, larunbatetan (hilean behin), goizeko 10.00etatik 13.00etara bitartean. Urriaren 15ean hasiko da ikastaroa Zarauzko Aritzbatalde kiroldegian eta dagoeneko jende andanak eman du izena Jota-Fandangoan murgiltzeko asmoz. DANTZAGUNEAK JAIO DIRA Ikasturte honetara-

ko beste berrikuntza bat aurkeztu dute Dantzaldi Ibiltariaren programazioan: Dantzaguneak. “Dantza praktikatzeko esparruak izango dira”, azaldu du Bikandik. Dantzazaleek ikas-

PAUSOZ PAUSO, EZINBESTEAN Jota mintegia dute orain buruan, ez baitakite hurrengo ikasturteetan ematen jarraituko duten ere. Halere, Bikandik hauek jorratzen jarraitu nahi dituela aitortu du: “Nolako esperientzia den ikusi nahi dugu. Datorren urtean ikusiko dugu zer egin: beste gai bat hartu edota Jotari ekin berriro”. Erabakia hartzeko jendearen erantzuna ezinbestekoa dute, baina beren ustez, dantza estilo berriei heltzea ez da oraingo kezka. “Egiten duguna fundamentuz egitea da garrantzitsuena”, diote. “Orain Jotaren momentua da; etorkizuneko estilo berriak planteatzeak ez du garrantzirik orain”.

taroetan ikasi duten guztia praktikan jartzeko aukera izango dute asteroko topagune horietan. Saio hauetan, oinarrizko jakintzak dituzten dantzazaleak bilduko dira eta dantza egiteko aukera izango dute. Asteroko saio hauek hile honetan hasiko dira baita ere eta, modu berean, 2012ko ekainera arte luzatuko dira. Alabaina, eta ikastaroarerkin gertatu ez bezala, asteroko saioak antolatu dituzte egitasmo honetarako. Aipatu berrikuntzetaz aparte, aurreko jardueren osagarri bilakatuko diren erromeriak ere izanen dira aurtengo programazioan. Aiko taldeak hileroko dantzaldi-erromeria egiten jarraituko du Durangoko Plateruena Kafe Antzokian. “Oso leku zentrala dela pentsatzen dugu”, esan du galdakoztarrak. Erromeria honetara jende asko hurbildu ohi da eta “giro ona” sortzen dela azpimarratu du Sabin Bikandik.


Larunbata, 2011ko urriaren 15a

Ortzadar // 07

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

arkitektura

BIARRITZ

JJ

OAN den Udararen hasieran zabaldu zen Miarritzen Surfaren eta Ozeanoaren Hiria (Cité de l’Ocean et du Surf). Miarritzeko Udalak sustatutako lehiaketa bidez egokitu zitzaien proiektua 2005. urtean Steven Holl arkitekto estatubatuarrari eta lankide duen Solange Fabião artista eta arkitekto Brasildarrari. Izenak dioen bezala, ozeanoa zein surf-kultura sakon ezagutzeko tokia dugu, interpretazio gune bat, hortaz. Zenbaiten ustez, Miarritzek azkenez ere lortu du bere arkitektura ikonoa lan honekin. Hala ere, Ozeanoaren etxe hau nahikoa diskretua dela esan dezakegu, eta ez horrenbeste su artifizial ekitaldi bat. Tokiko izaera surfa eta itsasoak zehazten omen dutela eta, eraikinarekin ondare hori aldarrikatzeko asmoa izan dute. Bestalde, esan beharra dago bertako arkitekto diren Leibar eta Seigneurin txukunek eraman dituztela eraikitze lanen ikuskatzeak. Arkitektura lan bakoitzaren atzean izaten omen da diseinatzen laguntzen duen ideia sortzaile edo metafora bat, eta, horretan abila da oso Holl jauna. Izan ere, arkitekto honek proiektua garatzeko txinparta berau eraikiko den tokian aurkitzen du eta horrek pizten dizkio eraikinaren hasierako trazak. Hain ezagunak diren bere akuarela batek laburbiltzen du Miarritzeko proiektuaren ideia sortzailea; hau da Sous le ciel, sous l’ocean (zerupean, itsasopean) esaldia irudikatzen duena. Metafora hori erabiliaz, diseinatuko zuen eraikina goitik behera eta eraikinaren profilean nabarmen ageri da ideia hori. Cité-a –horrela esaten baitiote bertakoek– Ilbarritz auzoan lekutzen da, maldan behera itsasbazterreraino barreiatzen den lursail luzangaren goialdean. Akuarelan ikusten den bezalaxe, soslai nabaria du eraikinak. Baina, esan bezala, ez da gehiegi nabarmentzen paisaian. Beharbada, garaiera txikikoa delako, eta nahiago izan delako lur-azpian garatu eraikina. Erabaki horrek ere, eraikinaren plaza eta espazio publikoaren izaera indartzen du. Azalera kurbatua den estalki-plazak, itsasoa irudikatzen du eta eraikina erdibitzen duela esan daiteke. Goian, zerupean, biltoki publikoa den

Tokiaren interpretazio poetikoa eta eraikina harremanetan jartzea da Holl-en lanerako joera nabariena. STEVEN HOLL

kanpoko eremua. Behean, ozeanopean, eraikinaren jarduera programak biltzen dituzten gelak. Ziur aski, eraikin honek duen ezaugarririk bereziena da plaza hau, aipatu akuarelako Zerupean-Itsasopean ideiaren gorpuztea. Kurba ahur hauek, lursaileko bolumetrian errepikatzen dira, hala, eraikina itsasorantz luzatzen da. Honela ere, tokian integratzen dela esan daiteke.

Ozeanoaren eta surfaren hiria, Miarritze Nahiz eta eraikina diskretua izan, batzuen ustez Miarritzek lortu du azkenik bere arktiektura ikonoa; betiere, tokiaren izaera surfa eta itsasoa direla ahaztu barik MAIDER URIARTE IDIAZABAL

Bestalde, estalkia plaza den unetik, espazio publikoa bilakatzen da (surflarien biltoki den itsasoa) eta bertako jarduna aktibatzen dute han azaltzen diren bi bolumenek. Are gehiago, bi bolumen horiek, itsasbazterrean, maldan behera, ikusi daitezkeen bi arroken isla omen dira. Eraikinak itsasoan eta horizontean bilatzen du bere jarraipena. Horixe baita Hollen arkitektura teoriak duen alderdi interesgarriena, tokiaren interpretazio poetikoa eta eraikina poesia horrekin harremanetan jartzeko nahia.

ZERUPEAN, ITSASOPEAN > Ozeanoa eta surfa, biak bat Eraikina. 4725 m2 dituen eraikin honetan, Hollek eta Fabiãok hormigoizko egituraren aldeko apustua egin dute. Hormigoi zurizko fatxadak baina, altzairuzko lehiateak eta barandak ditu lagun, bai eta galtzadarriak, bedarra, zura, terrazoa eta igeltsu akustikoa ere. Guzti honen oinarrian, Hollen lan guztiekin gertatu ohi den legez, tokiak berak arkitektuarengan eragindako txinparta dago. Programa. Ozeanoaren eta surfaren hiria ez da soilik kanpoko formaz gozatzeko moduko eraikina izango, programazio aberatsa prestatu baitute orain arte eta aurrerantzerako; erakustokia, auditoriuma, jatetxea, kafetegia eta bulegoakm dira espazio nagusiak.


08 // Ortzadar

Larunbata, 2011ko urriaren 15a

azkena

JAGON Itzalleko wifi-a GALDERA ERANTZUNAK

Mendi arteko zirku baten hondoan dago Itzalle, Zaraitzuko bailaran, eta haitzarte bat zeharkatu behar da bertara iristeko. Herri txikia da, isolatua, eta arkitektura bikaina gordetzen du: harrizko etxe handiak, dobeladun ateak eta leiho bikiak dituztenak, eta eskualdeko garai bakarra

Jakin nahi nuke zuzena ote den “Ahal da komunera joan?”, formula horrekin galdetzea. Oso bitxia da perpaus hori. Beste aditz modal batzuek bezala, ahal-ek ere kokagune finko samarra du, lagun duen aditzaren ondoren, hain zuzen: “Joan ahal, etorri ahal” eta abar. Behar-en kasuan ere, askoz egokiagoa da “Etorri behar duzu?” galdetzea “Behar duzu etorri?” baino. Beraz, hobestekoak beste egitura hauek genituzke: - Komunera joan ahal da? - Komunera joan daiteke? Bestalde, nahi izan-en kasuan onargarria da aurrera ekartzea (Nahi duzu komunera joan?), nahiz aditzaren ostean uztea (Komunera joan nahi duzu?). Guzti honetaz gain, beti legez, Jagonen datu baseak kontsultatzea gomendatzen dizugu; hain zuzen ere ahal eta ezin-eri dagozkien sarrerak.

Ohikoak al dira “betaurrekoak ondo jartzearena egin” eta “ez ikusiarena egin” egiturak? Euskaltzaindiaren Orotariko Euskal Hiztegian ez ikusiarena, ez entzunarena, ez ezagutuarena eta gisakoak sarri aurki daitezke; baina erabilera horren ordain gisa aditz izenean oinarritutakorik (betaurrekoak ondo jartzearena egin gisakorik) ez dugu bat ere aurkitu euskararen literatura tradizio osoan. Aski bitxiak diren egitura horien aldean, askoz ere arruntagoa da hurrengoa: “Betaurrekoak ondo jarTZEKO IMINTZIOA (KEINUA, PLANTA(K)) egin z(it)uen”.

Zuzenak eta egokiak al dira hurrengo esaldi biak? 1.- Frantsesa eta ingelesa ikasi nahi ditu. 2.- Euskal literaturaren ospe eta entzutea ez da behar adinakoa. Bai, zuzenak eta egokiak dira biak. Lehen esaldian (eta horren gisakoetan), baina, ohikoena aditzak plural komunztadura hartzea izaten da (“frantsesa eta ingelesa ikasi nahi ditut”). Badira, ordea, juntadura pluraltzat hartzen ez den zenbait kasu: perpausak juntatzen ditugunean eta juntagaiak sinonimoak edo erreferente berekoak direnean (edota izen abstraktuak juntatzen ditugunean), orduan singularreko komunztadura gauzatzen da, eta horixe da galderako bigarren esaldiaren kasua. Izen-sintagma juntatuak abstraktuak badira, ez da nahitaez plural komunztadura gertatzen, eta bi bideak (singularra eta plurala) zilegi dira. Modu sakonagoan aurkituko duzu azalduta Jagonen datu-basean, komunztadura atalean, zehazki.

www.euskaltzaindia.net

H H

ERRIKO etxe bati argazkia ateratzen ari nintzela, 70 bat urteko gizon bat etorri zitzaidan.

-Etxe polita –esan nion. -Nik su emango nioke. -Sua? Zergatik? -Ba! -A ze hormatzarrak dituen eta ze ate polita, arkuarekin… Puntako arkutxoak dauzkan leiho horretan ere antzematen da etxe ona dela, kategoriakoa, e? -Lehen leiho bikoitza zen, erdian zutabe txiki bat zeukalako. Ikusten duzu faltan daukala, ezta? Baina duela urte batzuk gela horretan sukaldea jarri genuen eta zutabetxoa puskatu genuen, argi gehiago sar zedin. Badakizu, lehen ez zitzaien horrelako gauzei garrantzirik ematen. Berriz jarri beharko dugu, esan digute leiho baliotsuak direla horrelakoak… -Bai, oso leiho polita da. -Leihotik barrura jateko nahikoa egotea, hori da garrantzitsua.

BIDAIA KOADERNOA ANDER IZAGIRRE anderiza.com

Itzalle ezagutu eta gero, Arburuako Ama Birjinaren ermita bisitatu nahi nuen, XVI. mendekoa. Mendi kasko batean dago, bailararen gainetik 400 metrora, ikusmira ederrarekin. Herriaren sarreran Arburuara zihoan pista bat ikusi nuen eta gizonari galdetu nion bidea nolakoa zen. -Todoterreno bat al duzu? –galdetu zidan. -Ez, furgoneta zahar bat. -Tira, bidea lur eta harrizkoa da eta ura pasatzeko zanga batzuk zabaldu dituzte, baina mantso bazoaz, gurpilak zangatan kontu handiarekin sartuz, nik uste dut ondo igoko zarela… Handik zebilen beste gizon bati galdetu zion: -Zu ez al zinen behin doscaballos-arekin igo Arburuara? -Aspaldi! -Ba doscaballos-arekin igo bazinen –esan nion–, nik uste dut asmatuko dudala furgonetarekin igotzen. -Jakina! Baina ermitara iristen zarenean,

Amildegi ertzetik zihoan bide estua, baina gorantz jarraitu nuen, izerdi hotzetan

kanpaia jo ezazu, iritsi zarela jakin dezagun. Lasaiago geldituko gara. Hartxintxarrezko aldapa pikoan gora abiatu nintzen, harriak eta zuloak nola edo ahala saihestuz. Berrehun metro baino lehen, ikaratu egin nintzen. Furgonetaren behealdeari kolpe bat eman edo zangatan gurpilak ataskatuko nituela iruditu zitzaidan. Baina ezin nuen bueltarik eman, bidea estua zelako eta amildegi baten ertzetik zihoalako. Gorantz jarraitu nuen, izerdi hotzetan, kilometro erdi bat aurrerago zabalgune txiki bat topatu arte. Mila maniobra egin ondoren, furgonetari buelta eman nion eta beherantz begira aparkatu nuen, amildegiari ondo pegatuta. Oinez hasi nintzen. Esan zidatena baino bide laburragoa zen: ordu eta erdian ermitaraino igo eta jaitsi daiteke, pinu, haritz eta ezpelen artean. Arburuako ermita berritu eta distiratsura Zaraitzu hegoaldeko zazpi herrietako prozesioak iristen dira ekaineko lehen igandean (Uskartze, Igari, Itzalle, Gorza, Izize, Galoze eta Erripaldakoak). Zazpi Gurutzeen prozesioa deitzen diote. Tontorretik, bailaran sakabanatuta herri horietako zenbat ikus daitezkeen kontatu nituen, Pirinioak iparraldera eta Arangoitiko mendilerroa hegoaldera neuzkala. Salbu nengoela adierazi behar nien Itzalleko bi gizonei eta Arburuako wifi-ra konektatu nintzen. Kobertura dauka beti: kableari hiru aldiz tira egin eta kanpai-hots alaiak Itzalleko zirkuan entzun ziren, alde batetik bestera.

Ortzadar151011  

EuskeRa eta kultura

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you