Issuu on Google+

ortzadar Larunbata, 2012ko urtarrilaren 21a. 244 zenbakia

euskal kulturaren kolore guztiak LIBURU-DENDA ALTERNATIBOEN XARMA Euskal Herriko Anti, Garoa, La Hormiga At贸mica eta Zuloa, saltoki soiletik haratago -- 4-5. orrialdeak --

noticiasdegipuzkoa.com


02 // Ortzadar

Larunbata, 2012ko urtarrilaren 21a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

musika

HERNANI

JOXAN GOIKOETXEA MUSIKARIA ETA KONPOSITOREA

Akordeoiaren iturri emankorra Hamaika urte zituela hartu zuen akordeioa lehenbizikoz, eta ordutik ez dio musika sortzeari utzi. Irakasle ezinhobeak izan ditu horretarako: Lertxundi, Iriondo, Lete...

JJ

OXAN Goikoetxeak (Hernani, 1967) hamaika urterekin hartu zuen akordeoia lehendabizikoz esku artean. Ikastolan jarduera artistiko ugaritarako aukera zuten garai hartan, Benito Lertxundik musika eta kantuak erakusten zizkien, Lourdes Iriondok antzerkia eta gorputz adierazpena, Joxean Lizarribarrek dantza erakusten zien eta Joxe Mari Gabiriak bertsolaritza. Mikel Bikondoak aurkeztu zion hauspo handi batez eta botoi txiki zenbatu ezinez osatutako instrumentu hura, berak artean jakin ez bazekien ere, bere bizitzaren norabidea markatuko zuena. Musikak ematen zion bizitza, “larunbat arratsaldean orkestrarekin entseatzeko desiratzen egoten nintzen, horrexen zain egoten nintzen aste osoa. Hamazazpi urtetarako amaitu nituen musika ikasketa ofizialak, besteak oraindik amaitu ez ditudalako, eta jada irakasle hasi nintzen Hernaniko Musika Eskolan; han jarraitzen dut, hogeita zazpi urte daramatzat bertan”, azaltzen du musikariak. Artistek tartean-tartean izaten dituzten krisi existentzial horietako bat datorkionean, “gaztetxoa nintzeneko garai hartara bueltatzen saiatzen naiz, orduan sentitzen nuena sentitzen saiatzen naiz”. Ikasketak amaitzearekin bat hasi zen Anje Duhalderekin jotzen, Ganbara taldearekin, Txomin Artola eta Amaia Zubiriarekin eta beste hainbatekin. “Orduan ezin zenion ezeri ezetzik esan, denak baitziren izugarrizko esperientziak eta aukerak, hura zen benetako eskola. Ez dakit ona edo txarra den, baina, oso gauza gutxiri esan diot ezetz”. Atzera begiratzean ateratzen duen ondorio nagusia da “gauza asko egin dudala, agian gehiegi eta gehiegi izan dira ondo egiteko denbora falta izan zaidalako, horrelakoetan ez daukazulako denborarik asimilatzeko, ezta dastatzeko ere. Gauzak etorri bezala egin ditut, eta beharbada orain erdiak ezabatu egingo nituzke”.

ARRAKASTA ETA SATISFAZIOA BEREIZITA Urte askotan hainbat izarrekin eta munduko ehunka txokotan aritu da Joxan Goikoetxea, askok amestu ere egingo ez lituzketen bizipenak izan ditu. Dulce Pontes, Estrella Morente, Paco Ibañez, Noa, Suso Saiz, Xabier Lete eta beste hainbat eta hainbat musikarirekin aritu da mundu osoan 1.000 kontzertu baino gehiago emanez; Aztarna zigilua sortzeaz gain, antzerkirako, zinemarako, zuzeneko emanaldietarako eta telebista saioetarako musika ugari konposatu eta moldatu izan du –Tom Sharperen Wilt eleberrian oinarrituta, Ados Teatroa konpainiak taularatu berri duen antzezlanerako musika egin du o-

Azken aldean Letek esan ohi zidan zorrotzagoa behar nuela izan neure gauzekin, zentzua eman behar niola lanari”

OLATZ PRAT

“Ideiak ordenatzen” ari da orain Goikoetxea. DANI BLANCO

raintsu, esaterako–; Atenasko Akropolia, Meridako Antzoki Erromatarra, Bartzelonako Palau de la Musica edo Helsinkiko Finlandia Halleko hormetan entzun daitezke artean Joxanen soinuaren oihartzunak. Honenbestez, arrakastatsutzat jo dezake edozeinek bere ibilbidea, berak izan ezik. “Irakurriko dizut –dio–, Xabier Letek bere epitafioan idatzitakoa”, eta irakurri dit Cesare Pavessek azkenetako poema batean idatzi zuena, Izan zen gizon bat saiatu zena, baina ez zuena asmatu. “Xabier Letek hori badio, nik zer esan beharko nuke? Arrakasta eta satisfazioa bereizten ditut nik. Hemen Hernanin bertan ezagutzen naute bai, baina benetan zer egiten dudan oso gutxik daki. Bestalde, azken bi urteetan, esaterako Dulce Pontesekin munduko antzoki eta leku ikaragarri ederretan jo ahal izan dut, baina arrakasta? Arrakasta Dulce Pontesek, nik satisfazioa itzela”. LETEREN AZKEN IRAKASPENA Musika-lagun ez

ezik, lagun mina zuen Goikoetxeak Xabier Lete. Bere Pepito Kilkerra zuen hura; “musikan alde batetik bestera ikusi izan nau beti, honekin eta harekin jotzen, eta azken aldera esaten zidan zorrotzagoa behar nuela izan neure gauzekin, zentzua eman behar niola lanari eta proiekturen bat serio hartu behar nuela. Horretan joan zen eta arrazoi zuen; oso presente daukat mezu hori”, dio Goikoetxeak. Orain, puntu horretan dagoela dio, ideiak ordenatzen eta lehen gozatu ezin izan zituen gauzez gozatzen. “Xabierren heriotza inflexio puntu garrantzitsua izan da niretzat, orain askoz gehiago eskatzen baitiot neure buruari, eta hori da etorkizuna”. Aurrera begira, ziurrenik Leteren ingurukoa izango da hurrengo proiektua, “horrek ematen dit orain indar gehien”. Alboka ere “biziberritu beharreko hilotza” dela iruditzen zaio. “Badaude, badaude gauzak aurrera begiratuta”. “Iaz Dulce Pontesekin nengoen Lisboan, bolada batez bera laguntzeari utziko niola esanda nengoen ordurako eta halako despedida bat egin genuen bertan. Belengo Dorre inguruan Jeronimoen Monastegia dago eta han Fernando Pessoaren hilobia. Zerbait idatzia zegoen han, baina ez nuen irakurtzeko astirik hartu. Egun hartan, zuzenean Italiara joan nintzen eta Balen Lopez de Munain musikariarekin elkartu nintzen han. Kanta berri bat prestatu zuela esan zidan, Epitaffio izenekoa, Fernando Pessoaren epitafioarekin egindako konposizio bat. Ezin nuen sinistu, txantxetan ari zela pentsatzen nuen”. “Baina ez. Pessoaren hitz haiek Xabier Leteri eman genizkion euskarara itzultzeko, hark ez zuen argi ikusten, ez zitzaion Pessoa gehiegi gustatzen antza. “Berdin da, enkargu bat da eta egin behar duzu”, esan genion. Azkenean, itzulpena egin gabe hil zen. Hasieran pena izan nuen baina gero pentsatu nuen portugesez izan behar zuela, gu euskaraz jartzen tematu ginen arren. Epitafioak dio, gutxi gora-behera, egiten duzun guztia konbentzimenduz eta osotasunetik egiteko. Beraz, Lisboan hasitako epitafio hura Leteren heriotzarekin itxi zen, hala itxi zen zirkulua”, argitu du Goikoetxeak.

Leteren heriotza inflexio puntu garrantzitsua izan da niretzat, orain askoz gehiago eskatzen baitiot neure buruari, hori da etorkizuna”


Larunbata, 2012ko urtarrilaren 21a

Ortzadar // 03

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski IRITZIA

Donosti bat bakarra munduan XABIER MENDIGUREN ELIZEGI

BB

ARKATUKO duzue irakurle athletizaleok: gaur Donostiari buruz hitz egin behar dut. Atzo San Sebastian eguna izateak aitzakia ematen dit, eta aldi berean Txillardegirentzako omenaldi modukoa ere izango da. Donostian jaioa naizela dio nire nortasun agiriak, baina hango ospitalean sortu besterik ez nintzen egin. Euskal Herrian barrena batera eta bestera pixka bat ibili dena konturatuta egongo da, donostiartasuna ez duela ia inortxok aldarrikatzen, euskaldunen artean batez ere. Hau da, edozein nafar dago harro Iruñeaz eta bertako festez; Baiona eta Gasteiz modu naturalean hartzen dituzte hiriburutzat ipartar eta arabarrek, gainerako herriak txikitxoak direlako-edo; eta bizkaitar oro identifikatu ohi da Bilborekin eta beronen handitasunarekin. Gipuzkoan, alderantziz: probintziako edozeini egin dakiokeen irainik handienetakoa da ia-ia donostiarra deitzea; eta hiriburuan bertan ere, asko eta asko dira hiriaren aurretik bere auzoa ipintzen dutenak nortasun-ezaugarritzat: ni ez naiz donostiarra, ni Egiakoa naiz, edo Añorgakoa, edo Martutenekoa… Euskal giroko edozein elkarte, talde, erakunde eta ospakizunetan, donos-

tiarra gutxiengo lotsatuan egon ohi da goierritar, azpeitiar, hernaniar, oreretarren artean, eta herrietako gehiengo horrek errukirik gabe baliatzen du bere nagusitasuna ñoñostiarrei burla eta iseka egiteko. Eta hala ere, Donostiari asko zor diogu. Euskaldun guztiok, nire ustez, eta gipuzkoarrok bereziki. Ez bakarrik bere edertasunagatik, hori ere bai: esan liteke harreman dialektiko bat izaten dela Donostiarekin (norbere gurasoekin edo Becquer-en poemekin izaten den bezala): hasieran munduko ederrena iruditzen zaizu, txundigarria eta paregabea; momentu batean, ordea (adoleszentzian edo), kursia, ñañoa, konbentzionala, burgesa eta estereotipatua iritziko diozu; baina iritsiko da heldutasun unea, eta orduan ohartuko, topikoa eta kitsch-a izanagatik, guztiz dela ederra, eta zurea, eta berdingabea. Baina ez nintzen edertasunaz aritzekoa, baizik eta Donostiak gure kulturari zabaldu dizkion bideez. 50 urte bete ditu Santo Tomas Lizeoak, lehenengo ikastola modernoak, eta hango ikasleen zerrenda eginez gero gaurko euskal elitearen parte handi bat aurkituko genuke. Donostiar

SALDUENAK

Fikzioa

Gipuzkoako edozeini egin dakiokeen irainik ia-ia handienetakoa da donostiarra deitzea; eta Donostiari asko zor diogu euskaldunok

pijo horiek pelikula arraroak ikusteko, musikatalde bitxiak entzuteko, modernokeria ezezagunak miresteko joera harrigarria izaten zuten, eta guk, berriz, esnobismo horren lepotik barre erraza egitekoa, kontura gabe horrixe esker sortu direla hainbat azpiegitura (zinemaldia, jazzaren eta musika klasikoaren festibalak eta abar), bertako eskutxuriei bezala probintziako zokormazoei ere kulturaren alor berriak deskubritzeko aukera eman digutenak. Probintziakoontzat beti izango da erdalduna hiriburua, baina XX. mendearen bigarren erdian bertan sortu eta lanean jardun ziren euskaldun jantzi eta kontzientziadunen belaunaldiak izan ez balira (Santamaria, Zumalabe, Valverde, Saizarbitoria, Sarasola, Urretabizkaia…), gure artabero-usainean bertan-goxo geldituko ginen herri euskaldunagoetan jaiotakoak. Horra ba, omenaldi txiki bat Alvarez Enparantzaren sorterriari: Antigua inguruko baserritarrei entzunez, barruan zerbait falta zuela igarri zuen hark, eta euskara ikasteari ekin; haren adibideari jarraiki ohartu ginen baserritar semealabok, guk ere bagenuela aberri baten eta kultura baten hutsunea, bete beharrekoa.

Ez Fikzioa

1. Garabi suizidaren...

4. Twist

1. Xabier Lete. (Auto)biografia...

4. Hitzezko txalupak

Jeremias Erro. Pamiela.

Harkaitz Cano. Susa.

Inazio Mugika. Alberdania.

Josu Martinez eta Alfonso Etxegarai. Elkar.

2. Egarri egunak portu...

5. Sakoneta

2. Kukutza

5. Moroak gara behelaino...

Koldo Izagirre. Susa.

Xabier Mendiguren. Elkar.

Lutxo Egia eta Kukutzako kideak. Txalaparta.

Joseba Sarrionandia. Pamiela.

3. Ur arreak, ur garbiak

6. Ekialdetik iritsi zen...

3. 1512 Nafarroaren Konkistak...

6. Euskal Herria eta utopia

Joan Mari Irigoien. Elkar.

Xabier Etxaniz Rojo. Alberdania.

Askoren artean. Txertoa/Nabarralde.

Pako Aristi. Elkar.

LIBURU DENDAK: Elkar, Casa del Libro (Bilbo), Auzolan (Iruñea)

ERAKUSLEIHOA ALDIZKARIA

‘Jakin. 186. zenbakia’ Imanol Murua et al. Jakin. 116. orr. 12 euro.

Inzaren ‘gaiak’ eta ‘historia bizia’ Iaz argitaratu zen zenbakia da 186. alea (2011ko irailaurria). Gai nagusirik jorratzen ez badu ere, horren ordez ‘Gaiak’ eta ‘Historia bizia’ sailek osatzen dute. ‘Gaiak’ atalean, estatuaren, ideologien eta alderdi politikoen arteko erlazioei buruzko Amaia Inzaren artikulua dator, eta ‘Historia bizia’ sailean, berriz, Imanol Muruak Jean Haritxelharri irakasle eta akademikoari egindako elkarrizketa azaltzen da. Bestetik, ‘Egunen gurpilean’ atalean idatzi dute Haizea Barcenillak, Iñaki Irazabalbeitiak, Goizalde Landabasok, Lionel Jolyk eta Josu Larrinagak.

ZALDI EROA

GAZTE LITERATURA

HAUR LITERATURA

‘Azken gurasoak’

‘Big’

Aitor Arana. Ibaizabal. 161. orr. 11, 40 euro.

Mireille Geus. Ibaizabal. 144. orr. 12,95 euro.

Eguzkirik gabeko planeta bakartia

Arriskuz beteko adiskidetasuna

Abenturaz eta zirraraz betetako liburua da. Gure planeta izozturik dago, eguzkirik gabeko gau luzean, eta bizirik geratu diren gizaki bakarrek ez dute itxaropen handirik. Elurrak eta izotzak estalitako hiri zahar baten erraietan, hiru lagunek ihes egiteko bidea bilatuko dute, borroka eta maitasun artean. Aitor Aranak idatzitako istorioari ilustrazioak jarri dizkio Ima Mendiolak. Bere idazlan gehienak haur eta gazte literaturan kokatzen badira ere, Aranak helduentzako eleberrigintza nahiz hiztegigintza ere jorratzen du.

Lizzyri lagunak egitea kostatzen zaio, eta mutilek beti egiten diote barre haren izaera bereziari, eta heziketa bereziko ikastetxe batera joateak ez dio horretan laguntzen. Big ezagutzen duen egunean, ordea, dena aldatuko da. Neska horri pentsatzen duena esan diezaioke eta bere etxera gonbidatuko du. Baina Lizzyk inoiz ez zuen pentsatuko bere lagun berriak bide arriskutsutik eramango zuenik, legearen mugetan, eta pertsona asko zauritzeko arrisku gorrian...

Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Iñigo Camino

Diseinua: Jesús Santamaría

Ardura: Iñaki Mendizabal Elordi (mendi@deia.com)

Maketazioa: Naroa Etxebarria

Koordinazio lana: Amaia Santana (asantana@deia.com)

Portadako argazkia: Anti liburu-denda (Bilbo)


Larunbata, 2012ko urtarrilaren 21a

04 // Ortzadar

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

liburuak

Liburu-denden kontrazala Espazio txikiak gertutasuna ahalbidetzen du. Bilboko Anti, Zarauzko Garoa, Iruñeako La Hormiga Atómica eta Gasteizko Zuloa ezohiko liburu-dendak dira. Bezeroen gustuak ezagutzen dituzte eta hartu-eman horrek, antza, liburu berriak eskatzen arriskatzeko aukera ematen du MIREN RUBIO

LL

IBURU-DENDA handi eta sistematizatuetatik ihesi, liburuaren salmentarako espazio espezializatu eta ezohikoak daude Euskal Herrian. “Bereziak garela esan daiteke”, dio Gorka Basterretxeak, komikigintzan bereziki lan egiten duen Gasteizeko Zuloa liburu-dendako kideak. “Dendaz gain, erakusketa gune bat dugu, jendea ere hemen elkartzen da, eta espezializatuta gaude”. Liburuek aparteko tratua jasotzen baitute saltoki horietan. Eskaintza berezitua dute, liburu-saltzaileak aurretik egindako aukeraketa eta sailkapen pertsonalari esker. Esaterako, gizarte gaiak ardatz dituen Iruñeako La Hormiga Atómica liburu-denda “akademizistetatik urruntzen” saiatu da eskaintza eta sailkapen propioa edukitzeko, kolektibo kudeatzailearen hitzetan. “Gure irizpideen arabera denda antolatzerakoan, irakurlearen burua ere antolatzen saiatzen gara, liburuei esanahia emateko”. Horregatik, Bilboko kultura garaikideari eskainitako Anti liburu-dendako Javi Nevadoren ustez, bezeroa berehala jabetzen da saltoki hauen balioaz. “Erosleak badaki hori, eta gauza berriak ere topatzen dituelako gerturatzen da honelako liburu-dendetara”.

dendako arduradunak. “Baina nire gustuen arabera ere liburu batzuen aldeko apustua egiten dut. Izan ere, irakurtzen joan ahala liburu hau bezero honentzat edo harentzat izan daitekeela pentsatzen dut, baina batez ere, niri gustatu behar zait liburua”. Horregatik, Garoa-k banatzaileekin ere lan egin arren, beste bideetatik eskuratutako edota hain arruntak ez diren liburuak ere eskaintzen ditu saltokian. BEREZIENEN BILA “Liburuen bilaketan, argita-

letxeekin ere harreman zuzena izaten saiatzen gara, aparteko harremanik ez badugu ere”, dio Anti-ko Nevadok. “Izan ere, argitaletxea da liburua sortu, eta liburuan sinisten duena”. Garoako arduraduna ere bat dator. “Editorial batzuk zuregana jotzen dute zuzenean. Ez dira argitaletxe handiak izaten, baina iruditzen zait maitasun gehiagorekin egiten dutela lan, eta kaleratu aurretik ere liburua bidaltzen dizute”. Esaterako, Errata Naturae Madrilgo argitaletxeko editoreek zuzenean jo zuten Garoa liburu-dendara, eta taldearen ale ia guztiak eskaintzen dira bertan geroztik. “Txikiek txikiekin gauza asko egiteko aukera dugula uste dut. Izan ere, ez dituzu horrelako liburuak saltoki handietan topatuko, eta hemen, ordea, bai”.

EZ DAGO EDOZEIN LIBURU Anti liburu-dendako

izenburu oro hautatu egiten dela dio Nevadok. “Liburu-dendek, handi nahiz txikiek, banatzailearen esku uzten dute maiz fondoaren hautaketaren zatirik handiena. Guk, aldiz, hori baztertu egin dugu, eta batez ere internet bidez bilatzen ditugu guretzako interesgarriak izan daitezkeen liburuak”. Iruñeako La Hormiga Atómica liburu-dendak ere banatzaileen nobedade katalogoari uko egin dio. Gizartea eraldatzeko eta eztabaida sustatzeko espazio gisa sortu zuten denda, eta aukeraketa ere hala egiten dute. “Liburuen inguruan eztabaidatzen dugu, eta pixkanaka hautatzen joaten gara”, zehaztu du kolektiboak. “Horretarako, bide guztiak erabiltzen ditugu, eta katalogo, sare sozial, edota internet bidez topatu eta eskatzen ditugu liburuak”. Are galbahe pertsonalagoa du Zarauzko Garoa liburu-dendak. “Txikia da gure denda, eta bezeroak ere ezagutzen ditugu”, dio Imanol Agirre

Hartu-eman hori ezinbestekoa da Zuloa liburu-dendarentzat. Komikigintzan espezializatua izaki, ahalegin berezia egiten dutela dio Basterretxeak. “Banatzaileekin lan asko egiten dugu, baina gure aldetik berrikuntzen bila ere ibiltzen gara. Horretarako, komiki azokatara joaten gara, argitaletxeekin eta egileekin ere harreman zuzena dugu, eta aterako dutenaren berri jasotzen ahalegintzen gara. Hori ezinbestekoa da”. Gisa horretan, zuzeneko erreferentzia horiekin hautaketa zehatzagoa egiteko aukera dagoela irizten du. IRAKURLEAREN EZUSTERAKO “Liburu batek

milioika ale saltzen baditu, ez du esan nahi beste hainbeste jendek hori irakurri nahi izan duenik, baizik eta hori eskaini zaiolako irakurri duela”, azpimarratzen du La Hormiga Atómica-ko lantaldeak. “Horregatik, hona etortzen denak, nahiz eta best-sellerrak irakurri, beste gauza batzuk ere irakurri ditzake, eta hala egi-


Larunbata, 2012ko urtarrilaren 21a

Ortzadar \\ 05

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

liburuak

ETORKIZUNERAKO AUKERAK “Anti-ren antzeko eredua duten liburu-dendek, handiek baino etorkizun gehiago dute”, baieztatzen du Javi Nevado bertako arduradunak, liburu-denda berezituek liburu digitalaz besteko eskaintza egiten dutelako. “Liburuen hautaketaren kalitatea, proiektuaren pertsonalizazioa, eta batez ere datorrenak sentitzen duen identifikazioa bizirauten jarraitzeko arrazoiak direlakoan nago”. Garoa-ko Imanol Agirre bat dator, eta zuzeneko zerbitzua abantaila dela dio. “Irakurlea ez da dendara etortzen Ken Follet idazlearen inguruan aholkua eskatzeko, hori erraz jaitsi dezake eta irakurgailu elektronikora. Bestelako eskaintza eta aholkuak nahi ditu”. Horregatik, liburu saltoki handiek ez bezala, etorkizunean liburu-denda espezializatuek jarraituko dutelakoan dira.

ten du”. Irakurleak ere liburu-dendarekiko “konfidantzazko harremana” duela dio Anti-ko arduradunak, saltokia txikiagoa delako, eskaintza hautatuagoa, eta ekoizpen berezitu gehiago dagoelako, beste saltokietan ez bezala. “Horregatik, jendea gerturatu egiten da, ea zer edo zer berria topatzen duen ikustera”. Aholku eske ere jotzen dute askok Zuloa-ra. Komikiaren inguruan asko jakin ez, eta informazio eske jotzen dute askok bertara, baina zaleentzako ere erreferentzia lekua da. “Zer argitaratuko den galdetzeko etortzen dira askotan zaleak, edo idazle bati buruz informazioa eskuratzeko”. Arriskatzeko proposamena ere egiten die irakurleei Garoa-ko Agirrek. “Saltoki handietan saltzen dena, hori hemen ere bere kabuz saltzen da. Baina, bestelako liburuen inguruko aholkuak ere eman behar diozu irakurleari, eta merezi du arriskatzea”. Izan ere, liburu-denda txikien ezaugarri eta abantaila dela uste du Agirrek, bezeroa ezagutu daitekeenez, gauza berriak ere eskaintzeko aukera dagoelako. EKINTZEZ BETETAKO LIBURUAK Saltoki izateaz

gain, irakurleen topaleku ere bilakatu dira liburu-dendak, Nevadok zehazten duenez. “Liburu-dendan lantzen ditugun gaietan dabilen jendearentzako elkargunea da Anti, euren lana aurkezteko eta azaltzeko leku aproposa delako”. Horregatik, ekimenez betetako programazioa garatzen du liburu-dendak. Zuloa-k ere beste horrenbeste egiten du. “Komiki zalea beti komikiaren munduari buruz hitz egiten aritzen da, eta horretarako gune bat daukagu dendaren azpiko solairuan, aurkezpenak, erakusketak eta bestelako ekimenak egiteko”. Garoa liburu-dendak ere ekintzez betetzen du saltokia, eta dendaren beheko solairuan ere erakusketak nahiz liburu aurkezpenak antolatzen dituzte. “Bestelako jendea ere elkartzen da horrela dendan”, Agirreren hitzetan. Gizartearen premiei erantzuteko modua ere badela uste du. “Beste edozein arloetan bezala, liburu-dendak ere aldatzen ari dira. Adibidez, lehenago okindegiek ogia soilik saltzen zuten, baina orain kafea hartu dezakezu, edo pastelak erosi. Guk ere antzekoa egin behar dugu”. La Hormiga Atómica uztarketa horren adibide da, taberna ere baduelako dendan. Lasai egoteko espazioa dela dio kolektiboak, eta jende gehiagorengana iristeko aukera ere ematen duelakoan dira. Gainera, Inurritegia deitutako espazioa ere badauka dendak, eta bertan ekimen ugari egiten dira.

Saltoki izateaz gain, hainbat ekintza ere antolatzen dira liburu-dendetan, erakusketak, kasu. J. M. MARTINEZ/GAROA/ZULOA/LA HORMIGA ATÓMICA

Ekimen programazio iraunkorra dute horrela guztiek, eta irakurle nahiz sortzailearentzako erreferenteak bihurtu dira. “Dena edukitzearen anbizioa duten denda handi horietan, gogaitu egin zaitezke”, Nevadoren ustez. “Eta zenbait liburu-dendetan sartzea tristea egiten zait, pasio falta dagoelako. Horregatik, horrelako liburudendarik ez balego faltan botako nuke”.


06 // Ortzadar

Larunbata, 2012ko urtarrilaren 21a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

literatura

DONOSTIA

ANTXON LAFONTEK HARAN BILDUMAKO KOORDINATZAILEA

“Ezagutzak transmititu eta hausnarketa bultzatu nahi ditugu” Erein argitaletxeak berriki abiatu duen Haran kaleratu dituen lehendabiziko obrek bilduma berriak bere koordinatzailearen zigilua gaurkotasuna, egile ezagunak eta orri gutxiko darama: independentzia. Antxon Lafontek liburuxka merkeak dute ezaugarri MARTA MORALES

AA

NTXON Lafontek (Donostia, 1935) liburuekin harreman estua izan du beti. Txikitan, bere aitaren bibliotekan, garai hartan debekatuta zeuden liburu guztiak topatzen zituen. Orduan piztu zitzaion liburuen gosea ez da inoiz asetu. Hortaz, Erein argitaletxekoek Haran bilduma bere gain hartzeko eskaintza luzatu ziotenean, berehala onartu zuen. Eskatu zuen gauza bakarra bere independentzia mantentzea izan zen. Izan ere, proiektu honen sortzailea Lafont bera da. Gaurkotasun gaiei buruz idazle ezagunak idatzitako orri gutxiko liburuxkak batuko zituen bilduma, hain zuzen ere. Batetik, gizartean kultura eza gero eta nabariagoa dela ikusita, eta, bestetik, norberak dakiena zabaltzeko beharra duela sinestuta, behar horiei erantzuna emateko erabakia hartu zuen Lafontek.

“Ekimen kultural oro komunikaziorako bidea da, hausnarketa bultzatzeko era bat. Bildumaren izenburuak dioen moduan: Dakizuna zabaldu. Hori da proiektu honen helburua: Ezagutzak transmititu nahi ditugu eta, aldi berean, gure gizartean hausnarketa bultzatu”, azaldu zuen Lafontek, Bilbon egindako elkarrizketan. Proiektu berriari buru-belarri ekin zion Ekonomia Aplikatuan doktore honek, Baionako Merkataritza Ganberako eta EAEko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordekoko burua ere izan denak. Bi hilabeteren buruan, lehenengo hiru liburuak Durangoko Euskal Liburu eta Diskoaren Azokan zeuden. 50 orri baino gutxiagoko liburuak, bost eurotan. “Gehiago irakurri behar dugu. Gehiago irakurtarazi behar dugu gizartea. Eta, horretarako, formatu txikiko liburuak aukeratu behar ditugu. Merkeak. Jendearengan interesa piztuko duen gai sakonak ondo azaldu eta aurkeztuko dituen liburuak. Hori baita liburu handiagotara jotzeko bide bakarra”, nabarmendu du Haran bildumaren zuzendariak. ENERGIA NUKLEARRA AZTERGAI Lehen liburuan,

La alternativa nuclear izenburukoa, Fukushima zentral nuklearrean iazko martxoan gertatutakoa aztertu, baita Euskal Herrian horren inguruan egondako borrokak gogorarazi ere egin ditu Jose Allende katedradunak, Euskal Kostaldearen Aldeko Komisioaren koordinatzailea izandakoak. “Garrantzi handiko gaia da hau. Elkartasuna ez baita epe laburrean neurtu beharko, gizakiaren kultura orokorra baita”, defendatu du. Ostean, Fernando Larruquert zinemagileak eta Fito Rodríguez idazle eta EHUko irakasleak irudien eta errealitatearen

Haran bilduman idazleak berak erabakitzen du zer hizkuntzatan idatzi. “Ez dugu itzulpenik egiten”, dio Lafontek. JUAN LAZKANO

arteko harremana aztertu zuten Aprender a mirar liburuan. “Begiratzen ikasi behar dugu, benetan ikusten ari garenaz jabetu ahal izateko”. Azkenengoz, Euskal Herrian bizi ditugun garai berri hauekin lotuta, Odio, Perdón, Venganza, Paz liburua kaleratu zuen, Garbiñe Biurun EAEko Auzitegi Nagusiko Lan-arloko epaimahaiko presidenteak eta Joxe Arregi Deustuko Unibertsitateko irakasleak idatzita. Lafonten ustez, “horrelako mementu historiko batean” horrelako hitzei buruz berba egitearen beharra “sinestezina da. Gorrotorik ez balego, barkamena automatikoki gertatuko zen. Eta mendekurik ez balego, bakea errealitate bilakatuko zen”. Orotara, bosten bat liburu atera nahi dute urtero, eta gairen bat jada aukeratuta dauka Lafontek. Horrela, hurrengo liburua kazetaritzari buruz izango da. “Egun, nork agintzen du? Bankuak. Eta nortzuk dira komunikabideen jabeak? Bankuak. Hauen aurrean herritarrenena izan beharko zen potea desagertzen da”, salatu du. Hala ere, idazleek nahi duena idatzi

ahal duela azpimarratu du. “Nik gaia proposatu besterik ez dut egiten”, argitu du. AMAMAREN MARMITAKOA Orain arte aukeratu-

Gehiago irakurtarazi behar dugu gizartea eta horretarako, formatu txikiko liburu merkeak aukeratu behar ditugu”

tako gai gehienen funtsa teorikoa izan bada ere, etorkizunari begira arlo praktikoa ere landuko dela ziurtatu du Lafontek. Besteak beste, etxeko gastronomia jorratzeko ideia buruan du bueltaka. “Ez naiz izen handiko sukaldarien errezetetaz ari, baizik eta norbaiten amamak egiten duen primerako marmitakoaz”. Finean, liburuak irakurleengana hurbiltzea du helburu, eta, bide horretan, formatu digitala oso erabilgarritzat jotzen du. Bere ustez, “liburu txiki bat jaisteko ez dago ebook baten beharrik, e-postarekin nahiko da. Eta horren truke ordaindu beharrekoa diru kopuru txikia izango da, txikleak edota preserbatiboak erosteko beste”. Idazle bakoitzak berak zein hizkuntzatan idatzi nahi duen erabakiko du, eta, ez dutela itzulpenik egingo aurreratu zuen Antxon Lafontek. “Euskal Herrian hainbat hizkuntza hitz egiten dira, hori dugu errealitatea, eta horretaz ohartarazi nahi dugu jendea”, nabarmendu zuen.


Larunbata, 2012ko urtarrilaren 21a

Ortzadar // 07

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

arkitektura

GASTEIZ

GG

ASTEIZKO alde zaharraren mugan dago Zabala taberna-jatetxea, Olagibel arkitektoak XVIII. mendearen amaierako Arkupe eraikin neoklasiko ezagunaren zokaloan, hain zuzen. Eraberritzeak oso kontuan eduki du jatorrizko lokalaren elementurik bereziena: goiko solairuko harrizko ganga-espazio zaharra, haitzulo gisa ezaguna dena, zeinak haren gainean dagoen Aihotz plaza sostengatzeko balio baituen. Behe-solairuko tabernaren espazio berrituak haitzulo horren bertsio garaikidetzat jo daitezke, zurezko xafla edo saihets kurbatu batzuen bidez gauzatu dena. Zaharra eta berria, elkarrizketan. Etxabeak, beraz, bi solairu ditu. Hura zaharberritzeko guztia bota da, babestuta dauden egitura-elementuak ezik: harrizko mehelinak edo tarte-hormak, zurezko zutabeak, eta goiko solairuaren oholezko zoladura. Funtzionalki, bereizketa garbia egin da: behe-solairuan, taberna; eta goikoan, jatetxea. Bien artean, bi eskailera: publikoa eta zerbitzuzkoa. Horrez gain, goiko solairutik lokalak sarrera zuzena dauka Andre Maria Zuriaren plazako balkoi korritura. Historiaz blai norabide guztietan. Ura darien harrizko horma eta ganga zaharren goiko haitzuloan lasai afaldu ondoren, kopa bat hartu eta dantzatu LED sofistikatuez argiztaturiko beheko haitzulo modernoan. Bada plan hoberik gaur gauerako, troglodita?

Haitzulo bi Dagoeneko Gasteizko eguneko zein gaueko aisiaren parte bilakatu da Zabala tabernajatetxea. Arrakastaren gakoetako bat haren barne-diseinu moderno eta zaindua izan da, dudarik gabe. Zaharra eta berria, elkarrizketan. Haitzuloak esploratu ditzagun...

UNAI FERNANDEZ DE BETOÑO

ZABALA TABERNA-JATETXEA > Eraberritze eta handitzea Kokapena: Mateo Moraza kalea, 9, Gasteiz. Arkitektoak: Roberto Ferrero Cifuentes eta Bruno Oceja Barrutieta. Sustatzailea: Pub-Restaurante Zabala, S. L. Data: 2008-2009. Argazkiak: Víctor Antón. Lankidetza. Eraberritze-proiektuaren egileak Roberto Ferrero eta Bruno Oceja arkitekto gasteiztarrak dira, biak ala biak Donostiako Arkitektura Eskolan ikasiak. Gazteak izanagatik (arkitekturan 40 urte bete arte omen zara gazte), arkitekturaren hainbat alorretan zailduak dira, nor bere aldetik, baina, noizbehinkako lankidetzari esker, eraberritze aparta honen moduko proiektuei aurre egiten diete, baita ederki aurre egin ere. Egungo arkitekto gazteak lankidetzara kondenatuta baitaude. Tokian tokikoa. Zaila da Donostiako Arkitektura Eskolan ikasi duten arkitektoen estiloa definitzen, ez dagoelako ezaugarri bakar bereizgarririk. Alabaina, bat aipatu behar izatekotan, tokiari jartzen dioten arreta berezia nabarmendu daiteke, akaso Luis Peña Gantxegi eskolaren sortzailearen herentzia gisa. Ferrero eta Ocejaren eraberritzeak ondo frogatzen du arkitektura ulertzeko joera hori, zurezko saihetsen bidez goiko solairuko jatorrizko haitzuloaren bertsio garaikidea diseinatu baitute behe-solairuko tabernan.

Goiko solairuan jatetxea dago, lau jangela bereiziekin. Aihotz plazaren azpian dagoenez, hura sostengatzeko ganga eta ura darien horma zaharrak daude ikusgai. Behe-solairuan, aldiz, taberna dago; zurezko xafla kurbatuek, saihetsak diruditenak, batasuna ematen diote espazio osoari. ARGAZKIAK: V. ANTÓN


08 // Ortzadar

Larunbata, 2012ko urtarrilaren 21a

azkena

Zaurien ibilbidea JALGI HADI DANTZARA

Gerra Zibileko bataila latzenetakoak pairatu zituzten Elgetan. Mendietako lubakietan eta memoriako zaurietan barrena doan ibilbidea egin daiteke han, ordu eta erdikoa

Askatasunaren dantza

SABIN BIKANDI BELANDIA

JJ

OLASTU, ikertu, dastatu, gozatu, inprobisatu, saiatu, ikasi, pentsatu, erabaki, konpartitu, arriskatu, lehiatu, lagundu, liluratu, erakarri, agindu, maitemindu, entzun, adostu… Dantza hau guztia eta askoz gehiago da niretzat, eta sakon-sakonera banoa, batez ere, askatasuna. Askatasuna dantzan egitea erabakitzen dudanean, nahi dudalako eta gogoko dudalako, kontzienteki dantzatzen dudalako, dantzari dantzazalea naizelako, eta hori ingurura transmititzen delako. Askatasuna maite ditudan dantzakideak aukeratzean, eta zoriontsua naiz dantzakide orok duelako zerbait maitegarri.

Libertatea, baita, nire dantza laguna lotzean, geure aita zenaren modura ezkerrarekin egiten badut, edo eskuinarekin nire kideak hobeto ulertzen duelako edo/eta ni neu hobeto moldatzen naizelako. Askatasuna denak korroan dabiltzala neu bikotearekin pega-pega-einda helduta dantzatzeko. Eta bikoteari norabidea proposatzeko. Edo jarraian datorren urratsa erabakitzeko. Askatasuna apaindurak egiteko oin puntekin, inprobisatzen saiatu eta erratzeko, norberaren akatsetaz barre eginez ikasteko. Askatasuna bikotearekin elkarturik hunkitzeko eta dantzan negar egiteko ere, behar bada. Dantza askatasuna da niretzat. Sarritan nahiago dugu estandarizazioaren lasaitasun homogeneoa, denak berdin eta kito: ez dago zertan pentsatu behar, ez dago zertan erabakiak hartu behar, erabakiak hartu ezik ez dago arriskurik, arriskurik ez badago babestuago sentitzen gara, babesak energia aurreratzen du eta lasaigarria ere bada. Hor nonbait, askatasunak beldurra ere ematen du, nagia, eta ez bakarrik dantza kontuetan... Baina nik, dantzakera bateratzailea-homogeneo-estadarizatua baino tradizioan aurkitu dudan aniztasuna maiteago dut: “Telebisiñoan soltuen ikusten doguzenean, txapelketatan eta... ez dakigu zelan emoten deuriezan premioak, danak igual-igual egiten dabe eta. Geure denboran aldrebes zan, bakoitzak berekiten ikasteban bai, eta danak diferente egiten gendun”, esaten zigun aspaldi 80 urtetik gorako Meñakako jotalari batek. Tradizioak dantzan olgetako, lagun berriak ezagutzeko eta inprobisatuz bide berriak jorratzeko aukerak ematen ditu; burua, gorputza eta arima zabaltzeko ere bai, dantzaz sakon gozatzeko, zebolleta arrimatzeko (zelan ez), norberaren eta ingurukoen akatsetaz barre egiteko... Askatasunak bere prezioa du, bai, baina...

www.aikotaldea.com

AA

NTXONI isilik egon zen 66 urtez. Ez zituen sekula kontatu 1937ko apirilaren 24an bere baserrian ikusi eta jasan zituen krimenak, harik eta 2003an Intxorta 1937 elkarteko kideen bisita izan zuen arte. Elgetako bataila eta hilketen testigantzak jasotzen ari ziren haiei azaldu zizkien bizitza osoa urratu zizkioten gertakariak: “Goizeko hiruretan ezezagun batzuk baserrira etorri ziren; beltz-beltzak ez ziren, gure aldean pixka bat tostatuak, erdaraz ondo moldatzen ziren. Nire iritzia da kanpotar haiek horrelako orduetan bakarrik ezin zutela baserria aurkitu, herrikoek lagunduta etorri zirela. Eztabaida sortu zen ia bortxatu edo ez bortxatu; gero bultzaka hasi ziren eta azkenean aitari buruan tiro egin zioten, odolustu egingo zen; orduan, nik eskua buruan jarri nion, bigarren tiroa egin zioten eta niri eskuko atzamarrak birrindu. Amari, berriz, kulatazokaz burua apurtu zioten; konortea galdu eta ez zuen berreskuratu; hamar egunera hil zen. Bortxatzaileek ikusi zuten onean ezin zutela ezer egin, txarrean dena, hilketak, bortxatu eta dena”. Gipuzkoa ia osorik irentsi ondoren, 1936ko urrian Bizkaia hartzera abiatu ziren Mola jeneralaren tropak. Elgeta inguruko muinoetan, Intxortetan, ordea, batailoi errepublikar eta abertzaleek erresistentzia antolatu eta erasoa gelditu zuten. Baina 1937ko apirilean Mola indarberriturik itzuli zen, italiar eta alemaniarren laguntzaz, eta artilleriarekin, aireko bonbardaketekin eta infanteriarekin etengabeko erasoa jo zuen bost egunez. Intxorta 1937 elkarteak lan itzela egin du sarraskiaren memoria osatzeko. Besteak beste, lubakiz lubaki batailaren eskenatoki nagusiak bisitatzen dituen ibilbidea, Elgetako Espaloia kafe antzokian hasten dena. Erakusketa erakargarria dago bertan: panel eta maketa

BIDAIA KOADERNOA ANDER IZAGIRRE anderiza.com

bidez ezagutu ditzakegu batailaren gorabeherak; argazki, kartel eta gerrako objektuek, aldiz, tragedia bizi izan zutenen oihartzun hunkigarria ekarriko digute. Mendizaleen plazatik abiatuta, Salbador kaleak Arrasateko errepideraino garamatza. Pintura marka zuri eta berdeak jarraituko ditugu beti (hasieran gorriak eta horiak ere batera doaz). Pinudi batean sartu eta berehala aurkituko dugu ibilbideko lehenengo panela, Elgetako ikuspegi zabalean frontea nola kokatu zen erakusten diguna. Aurrerago, Miraballes eta Uraixa baserriak pasata, Asentzioko ermita eta urmaelera helduko gara. Hementxe daude faxisten lubakiak, honaino heldu ziren lehen erasoaldian. Bidean aurrera Intxortako Atea topatuko dugu, altzairuzko eskultura. Eta errepidearen beste aldean, oroitarri xumeago bat: “Euzkadik hemen gelditu zituen etsaiaren erasoaldiak”. Nola gelditu zituzten oso argi dago: berreraikitako lubaki bat eta parapeto bat daude ikusgai, bakoitza bere panelarekin. Aldapa gora, bigarren lubaki lerroraino eta Belgikarren Kokapeneraino iritsiko gara. Antifaxista belgikar ezezagun batzuek ekarri zuten metrailadore astunaren habian gaude, eta erraza da irudikatzea hemen goitik nola tirokatzen zituzten Asentzioko lubaki frankistak, nola gelditu zuten euren oldarraldia 1936ko urrian.

Elgetako Intxortetan, batailoi errepublikar eta abertzaleek erresistentzia antolatu eta Molaren erasoa gelditu zuten

Beste babes bat ikusi ondoren, bideak pinudian behera eramango gaitu Xalbador ermitaraino eta eraildako zibilen omenezko monolitoraino. Eta hango panelean topatuko dugu Antxoni Telleriaren testigantza lazgarria, ibilbide honen zentzua, oroimenaren behar gordina berretsiko diguna.


Ortzadar210112