Page 1

ortzadar Larunbata, 2012ko martxoaren 10a. 251 zenbakia

euskal kulturaren kolore guztiak

OHOLTZATIK PLAZARA Euskal dantza tradizionalaren erronkak hizpide izan dute hainbat adituk -- 4-5. orrialdeak --

XEHETASUN HANDIAK Okindegi bat etxe dotore bihurtu du arkitekto talde batek -- 6. orrialdea --

noticiasdegipuzkoa.com


02 // Ortzadar

Larunbata, 2012ko martxoaren 10a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

ahotsak

MIREN AGUR MEABE

AA

LFERRIKO zirrikituetan barneratu ordez, buenismoaren bide zabalean sartu, eta esango dut: “Sari asko jaso ditut, eta harro nago”. Saritzat baitut ikastolara doazen ume batzuekin kalean gurutzatzea eta, umeok, batzuk ahoa erdi zabalik, besteak irribarrez, mirenagurmeabe! kantari batekin agurtzea. Saria da supermerkatuan etxekoandre batek esatea zein pozik egongo litzatekeen nire ama, joandako egunean telebistan ikusi izan banindu (areago begi zahar samur nire orrazkera ganorabakoari erreparatu ez diotela jakinda). Saria da poesia-irakurraldi baten ondoren entzule batek emandako musuparea, edo beste baten begietan antzemandako malkoa. Saria da kazetari zuhurrak egindako elkarrizketa, zure lanari buruz jakinguraz eta errespetuz galdetzen dizunean. Saria, posta elektronikoz jasotako mezu hori, non emakumezko irakurle ezezagun batek esaten dizun letraz letra eta dataz data jarraitzen zaituela; edo beste hura, zeinetan gizonezko irakurle batek aitortzen zizun jan egiten dituela zure poemak, eta gaine-

ra, hain sexy topatzen zaituela, halako argazkitan galtzerdi beltz mailadun horiekin ezin guapago zeundela. Saria da nerabe baten azalpena, azaltzen badizu zure koplak irakurtzen dizkiola amamari, amamak ez dakielako euskaraz irakurtzen, baina zure berbek irudiak pizten dizkiotela eta haiekin oheratzen dela egunero. Saria da ikastalde batek beren egunerokoak, errezeta bitxiak edo olerkitxoak erakustea, zeureen eredura eginak, marrazki koloretsuz hornituak.

Saria da poesia-irakurraldi baten ondoren entzule baten musuparea, edo beste baten begietan antzemandako malkoa”

SARIAK

Sari horiek betetzen dute nire altxorkutxa. Beste sariak, erakundeenak, diru kopuru bat edota ospea ematen dutenak, lanaren aitorpen praktikoa dira –inoiz ez erabat objektiboa, dakigunez–, bultzagarri bat liburuen zabalkundeari begira. Batzuk nahiz besteak eskertzen ditut, guztiak eta bakoitza. García Márquezek, Nobel Saria hartutakoan galdetu ziotelarik ea beste zer itxaron zezakeen letren arloko aitorpen gorena jaso eta gero, hauxe erantzun omen zuen: “Maita nazatela”. Galdetzaileak orduan. “Maitatua izatea? Zergatik?”. Eta idazlearen erantzuna: “Maita nazatela, bai, hil ez nadin”. Horixe ba.

OSKAR MARTÍNEZ

HARKAITZ CANO

JJ

ENDEAK garrantzi handia ematen die sariei. Irabazi ditut haietarik zenbait, eta sinets diezadatela, ez da hainbesterako. Badu hoteletako geletatik xaboiak eta orraziak hartzearekin antzik. Zeureganatzen dituzun unean kitzikatzen zaitu apur bat, baina etxera orduko, “miserable eta patetiko begitantzen zaizu oroitarri oro” esan zuen Hemingwayk. Beharbada horregatik adierazi zuen gero Nobel-a Pio Barojak merezi zuela eta ez berak. Abantaila hori du Nobel saridun izateak: harro apala izan zaitezke. Raymond Chandlerrek, ostera, galdetu ziotelarik Nobel saria bere desioetarik bat ote zen, zera erantzun zuen: “Erdipurdiko jende gehiegiri eman diote ni interesatuegi egoteko. Gainera, Sueziara joan beharko nuke, smoking-a jantzi, hitzalditxoa bota. Zelako nagia... Merezi du hori dena Nobelak? Mila deabru, ez!”. Abantaila hori du Nobel saridun ez izateak: apal harroa izan zaitezke. Gugandik gertuago, Sarrionandiak adierazi du berriki sarien arazoa zein den. Ez zaizkiola sarituari ematen, sari

emaileak bere buruari baizik. Hitzen ondoeza liburuan ere fin ibili zen: “Lehiaketa batean irabazi zuen. Saria, beste lehiaketa batean parte hartzea zen”. Saria lilura baita, bat izan eta gehiago merezi direla uste izatea. Amets xaloa ere bada: nerabe bat, bainuontzia aparrez beteta, balizko Oscar-a bere maiteari eskaintzean esango lituzkeen hitzak entseatzen.

Irabazi ditut zenbait sari, eta ez da hainbesterako. Badu hoteletako geletatik xaboiak eta orraziak hartzearekin antzik”

Garai batean hala esatea gustatzen zitzaigun: gutxi dira sarituak, asko zaurituak. Thomas Bernhardek idatzitako Mis premios liburua da kontu honi buruz argigarriena, agian. Jasotako sariei buruz mintzatu eta irabazitako dirua zertan enplegatu zuen azaltzen digu bertan, epelkeriarik gabe. Txarto pasatzen ei zuen oso sariak jasotzean –lausenguak enkajatzea ez da beti erraza, ezta hauek zintzoak direnean ere–, eta ekitaldien ondotik Gösser Bierklinik-era biltzen zen lagunekin. Ez dago alemaniera asko jakin beharrik Bierklinik hitzaren esanahia ulertzeko. Ezta gau haietan errondak ordaintzea nori tokatzen zitzaion asmatzeko ere...


Larunbata, 2012ko martxoaren 10a

Ortzadar // 03

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

KRITIKA

Den dena TITULUA: ‘GAUZA GUZTIAK’

EGILEA: RAFA EGIGUREN

·

ARGITALETXEA: PAMIELA

IGOR ESTANKONA

TT

XINERAZKO esaldi bat dakar azalean liburuak. Hamar mila gauza, dio. Txinatarrentzat zerupean hamar mila gauza daude zehazki. Gauza guztiak eta hamar mila gauza sinonimoak dira. Hamar mila gauza horien artean badago orain, beraz, beste bat, liburu berezi bihurtua. Rafa Egigurenek bilketa-lana eta hausnarketa dakartza liburu berezi eta bakan honetan. Txinako literaturaren altxor txikiak gordetzen ditu, eta euren kulturara hurreratzeko modu bat izateaz aparte, bada zubi bat ere gugana, Txinak munduari zenbat eman dion azaltzen duena. Herrialde hertsiaren mitoa, uneka, berretsi egiten da, baina beste askotan jakintzaren sorburu izan dela konfirmatu ere bai.

Rafa Egigureni Txipiroiren bat edo beste (Ustela, 1981) eta Mugarrien garraioan (Susa, 1986) poema liburuak ezagutzen dizkiogu. Ilargia putzuan ageri (Erein, 1990) eta Chevrolet tropikala (Susa, 2007) eleberriak ere bai. Mandarin dotore CDarena daukat gainera oroitzapen ona, gaur dakargun Gauza guztiak honekin lotzen dudana nolabait. Liburu-disko formatuan kaleratu zuen Gaz-

telupeko Hotsak disko etxeak eta hitzak (Tang olerkiak txineratik euskarara Egigurenek ekarriak), irudiak (Zumeta) eta musika (Senperena) batzen zituen. Esaera zahar batekin aurkeztu zen asmoa: “Eguraldiak inguruko bazterretan bezala, aldarteak gobernatzen du gure barruko giroan”. VII eta X. mendeen arteko Tangdarren erresumako olerkariek euren idatzietan erabiltzen ei zuten. Baina Gauza guztiak hau zer da, ostera? Saiakera ote da, edo poema bilduma pertsonal bat, hausnarketarako aitzakiatzat balio duena? Definizioek ez dutela balio idazleak berak gaztigatzen digu, badaezpada: “Irakurleak, oro har, edozein idazketa bitarteko, irakurtzen jakin ez ezik, zirkulazio-arau batzuk bete behar izan ohi ditu, nahi oharkabean, liburuan sartu eta barruan ibili ahal izateko. Esate baterako, txineraz ez dute hitzen artean tarterik uzten eta badirudi, leihoz leiho, karakterez karaktere bereganatzen dutela izkribua; gurean, aldiz, soka bihurri baten antza dauka hitz bakoitzak eta testuak berak ere, eta ematen du askatu beharra dagoela ulertu ahal izateko”. Liburura Egigurenek dakartzan Li Bai,

SALDUENAK

Fikzioa

Txinako literaturaren altxor txikiak gordetzen ditu liburuak, eta euren kulturara hurbiltzeko modu bat izateaz gain, bada zubi bat ere gugana

Wang Wei, Du fu… maisuen hitz neurtu, eder, zehatzak irakurtzea atsegina den modu berean da atsegina Txinako sekretuen gainean jakitea. Idazleak herrialde hartan egindako egotaldiaren ohar-sorta da, finean, Gauza guztiak, non ikastaldi bihurtu zen Egigurenen bidaia hura liburu bihurtu den. Orain dela 25 urte ibili zen idazlea Txinan, eta aldaketak izugarriak izan diren arren, hemen eskaintzen dizkigunak kultura haren oinarriak dira, denborak nekez aldatuko duen barru-barruko jakintzaren zati txiki bat, besteak beste Zhung zi-k betikotua: “Yang maisua, Song aldean zebilela, ostatu batean eman zuen gaua. Ostalariak bi andre zituen: bata eder, bestea itsusi. Itsusia estimu handian zeukaten eta ederra gutxian. Yang maisuak zergatiaz egin zuen galde. Ederrak uste du ederra dela –esan zion bertako mutilak–, baina guk ez dugu horrela uste; itsusiak uste du itsusia dela, eta guk ez dugu horrela uste”. Bada, guk uste dugu Gauza guztiak ederra dela, gomendatzeko modukoa. Txinatarren jakintzaren bitartez gure jakintza aberasten du, eta hango edertasunen bitartez gure sentimenak azaleratu.

Ez Fikzioa

1. Ur arreak, ur garbiak

4. Zentauro-hankak

1. Euskal rockaren ikuspuntu bat

Joan Mari Irigoien. Elkar.

Jon Gerediaga. Pamiela.

Jon Araundegi. Banizu nizuke kultur elkartea.

2. Twist

5. Sakoneta

2. Zer da hirugarren estatua?

Harkaitz Cano. Susa.

Xabier Mendiguren. Elkar.

Emmanuel-Joseph Sieyes. UPV/EHU.

3. Beste norbaiten zapatak

6. Gezurra odoletan

3. Gerrako garrak Oñatin

Asel Luzarraga. Txalaparta.

Gogoratu Guran Taldea. Intxorta 1937 kultur elkartea.

4. Ez duzu deus ikusi Fukushiman Daniel de Roulet. Denonartean.

5. Euskal Herria. Errealitatea... Batzuen artean. Elkar.

6. Ez naiz Fujin izan Josetxo Azkona. Pamiela.

Garazi Kamio Anduaga. Elkar.

LIBURU DENDAK: Elkar, Casa del Libro (Bilbo), Auzolan (Iruñea)

ERAKUSLEIHOA ELEBERRIA

POESIA

‘Emakume bat’

‘Des egiten’

Annie Ernaux (Itziar de Blasek itzulia). Txalaparta. 120 orr. 15 euro.

Ione Gorostarzu. Elkar. 13 euro.

Emakume bat, bi istorio

Poesiaren ohiko gaiei ahots berria

Gorputza eta memoria apurka-apurka hustu dizkion gaixotasun luze baten ostean, Annie Ernauxen ama zaharetxe batean hil da. Herio hurrenean, idazleak amaren bizitzaren ispilu hautsiaren puskak batzen eta osatzen saiatuko da, eta ariketa literario horrek amarekiko anbibalentzia sentimenduak sortuko dizkio: maitasuna, gorrotoa, errukia, tristezia, ulertu ezina… Berebat, alabaren kontakizun gordinean, bi emakumeen historia pertsonalek talka egiten dute eta, aldi berean, gainjartzen dira.

‘Des egiten’ Ione Gorostarzuren lehenengo poema-bilduma da, Karmele Igartua I. Bekaren irabazlea. Poesiak betidanik erabili dituen gaiak berritzen ditu: norbere izaeraren zurkaitz eta kontraesanak, existentziaren gorabeherak, maitasunaren buruhausteak, idazteak berak duen zentzua edo zentzurik eza... Hori guztia gaurko begirada gazte eta fresko batekin, hitzen hautaketa fin eta erritmoaren sen berezkoarekin. Kontuan hartzeko ahots berri bat, hunkitzeko eta pentsarazteko sentiberatasun berria.

ZALDI EROA HAUR LITERATURA

‘Txerrikumeen abentura berriak’ Iñaki Zubeldia. Ibaizabal. 146 orr. 11,15 euro.

Txerrama eta bere kideen komeriak Txerrama eta txerrikumeak epaitegira eraman dituzte eragin zuten istripuan izandako kalte-ordainengatik epaitzera, baina modu harrigarrian ihes egingo dute epaitegitik eta, funikularra hartuz, Igeldoko Atrakzio Parkera igoko dira. Han bizimodu berria hasiko dute. Ospetsu bihurtuko dira, Igeldo modako atseden-toki eta dibertsio-leku bihurtuz. San Ferminetara ere eramango dituzte txerriak eta mundu osoko telebistetan miresmena sortuko dute...

Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Bingen Zupiria

Diseinua: Jesús Santamaría

Ardura: Iñaki Mendizabal Elordi (mendi@deia.com)

Maketazioa: Naroa Etxebarria Portadako argazkia: Pablo Viñas

Koordinazio lana: Amaia Santana (asantana@deia.com)

Lege Gordailua: BI 1720-06


Larunbata, 2012ko martxoaren 10a

04 // Ortzadar

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

dantza

Euskal dantza tradizionala: oholtzatik berriz plazara Euskal nortasunaren giltzarri dira euskal dantzak, eta ez omen dute krisirik ezagutzen. Euskal Herrian 30.000 bat dantza ikasle aritzen dira tradizioari eutsiz. Hortaz, adituen aburuz euskal dantza tradizionala “osasuntsu” dabil, hainbat gabeziri aurre egin behar badio ere MARTA MORALES

EE

USKAL folklorea modan dago. Gure jaietan dantza erakustaldiak ohiko zita bihurtu dira. Euskal Herriko udalerri gehienetan, dantza talde bat aurki daiteke gutxienez. Horiek izan dira azken 60 urteetan euskal nortasunaren ikur hau bizirik mantendu dutenak. Gaur egun, euskal dan-tza tradizionala “osasuntsu” dagoela diote hainbat adituk. Hala ere, etorkizunean ere bizirauteko, aspaldiko gabeziak osatu eta antzinako herrikoitasuna berreskuratzea ezinbestekoa dela ziurtatu diote Ortzadarri. Jose Antonio Urbeltz eta Txomin Unzalu aurreko mendeko 50eko hamarkadan hasi ziren dantzan. Biek dantza ikasi, maitatu, ekin eta ikertu egin dute. Dantzari askoren moduan, dantza bere bizimodu bihurtu zuten eta, oraindik ere, badute. Lehena Ikerfolk euskal folklorea ikertzeko elkartearen zuzendaria da. Bigarrena, aldiz, Gernikako Elai-Alai dantza taldeari bultzada eman zion bilbotarra da. Dantza munduan erreferenteak biak, gaur egun euskal folkloreak haiek hasi zirenean baino egoera askoz hobea bizi duela uste dute. “Guk inoiz izan ez genuen keinu-dohain argia antzematen dugu egungo dantzariengan”, aitortu du Urbeltzek. Hala ere, bere garaiko dantzari bikainak ez ditu ahazten: Berrizeko Albizuri bizkaitarra, Urdiñarbeko Jacques Larrondo xiberrotarra eta Gipuzkoako Juan Mari Montes, kasu. Baina ez gara bakarrik teknikaz ari. Jakina, dantzan egiteko dantzariak behar dira. Eta etorkizuna bermatzeko, dantzari belaunaldi berriak. Komunikabideek etengabe beste musika eta dantza eredu batzuk sustatzen duten garai hauetan, batek baino gehiagok pentsa

lezake gazteak ez direla dantza taldeetara hurbilduko. Eta erratuko litzateke. “Herri guztietan daude euskal dantza tradizionalak dantzatzen dituzten gazteak. Adin horretan hain indartsua den gizarte-presio gogorrari aurre eginez, milaka gaztek jarraitzen dute euskal dantzaz gozatzen, hain dira erakargarriak”, ziurtatu du Oier Araolaza Dantzan.com webgunearen zuzendariak. Ildo berean, dantza taldeetan eman ohi den mutil kopuru urria delako sinesmen herrikoiaren aurrean, zera irizten du Araolazak: “Mutil batzuk oraindik dantza egiten jarrai-tzea da hemen harrigarria. Bost urteko edo-zein umeri galdetu eta dantza nesken kontua dela eta mutilek futbolean jokatzen dutela esango dizu. Baina, hala ere, hip-hop edo horrelako aukera bikainen aurrean, 15 urteko gazte batzuek euskal dantza tradizionala aukeratuko dute”. 30 MILA DANTZA IKASLE Zifrak beti dira esanguratsuak. Dantzan.com-en egindako inkesta baten emaitzen arabera, bakarrik Gipuzkoan 255 euskal dantza irakasle daude, eta 70 bat dantza elkarte, eskola edo talde. Ikerketa horren argitan, 10.000 euskal dantza ikasle egongo lirateke. Azken datu hori estrapolatuz, Euskal Herri osoan 30.000 euskal dantza ikasle inguru egon daitekela uste du Araolazak. Aurreko zifrak gutxi balira, beste ikerlan batek 400 bat dantza doinu –bizirik eta hilda–, zenbatu ditu. Horren harira, ondokoa iragarri du Urbeltzek: “Euskal dantzetan krisi hitza erabili ahal bada, hazkunde krisia aipatzeko da. Azken 50 urteetan ehundaka dantza, musika doinu eta janzkera martxan jarri dira eta ondare guzti hori

gure dantza taldeek barnera dezaten denbora beharko dugu”.

Inoiz izan ez genuen keinu-dohain argia antzematen dugu egungo dantzariengan”, dio Jose Antonio Urbeltz adituak

Eta bitartean? Aiko taldeko Sabin Bikandik euskal dantza “aldaketa egoera” baten aurrean dagoela uste du. Etnomusikologo honek dantzaren jatorrizko funtzioa berreskuratzen ari dela ziurtatu du. “Dantza taldeen agerpenarekin batera, dantzaren jatorrizko funtzioak ahaztu zituzten: batez ere bikote-harremanak egitea erromerietan eta, beste neurri batean, talde dantzak, nolabait, kolektiboaren baloreak isladatzen dituena. Horren aurrean, taldeok oholtza gainera eraman genituen dantzok, ikuskizun moduan”, azaldu du Bikandik, dantzaren historia ere gogorarazten badu: Arretxinaga, Euzko dantza, Kaskarotak... Baina, dantza talde horien magalean, eta beraien lanari esker, erroetara bueltatzeko mugimendu bat sortu da. “Horrela, gaur egun, dantza bergizarteratzea eta demokratizatzea lortzen ari gara”, nabarmendu du.


Larunbata, 2012ko martxoaren 10a

Ortzadar \\ 05

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

dantza

Dantzan.com atariko zuzendari den Oier Araolazari jarraiki, egun “eskuartean” dugun dantza tradizionala da antzinean “modan izandako dantzen aztarnen pilaketa”. Esaterako, gaurko edozein erromeritan dantzatzen diren fandango, arinarin nahiz jotak “XIX. mendeko modak” izan ohi ziren. PABLO VIÑAS/ JOSE MARI MARTÍNEZ/ IÑAKI ZUGASTI/ DANTZAN.COM/ AIKO TALDEA/ INTXURTXU TALDEA

Prozesu horretan, dantza taldeek ere zeregin handia izango dutela uste du Asier Araolazak. “Talde bakoitzak bere funtzioa aurkitu beharko du”, argitu du. Berebat, talde asko errepertorio propio baten bila ari dira. “Dantza taldeen publiko naturala bere auzokoa izan behar da. Eta, horretarako, bere herriko edota eskualdeko dan-tzekin egin beharko dute lan”, aholkatu du. Bestalde, antolatu eta lan egiteko orduan, herrialde bakoitzeko ezaugarri propioak eta errealitate ezberdinak ere aintzat hartzekoak dira. “Batean krisi moduko zerbait dena, bestean txapela kentzekoa da”, azpimarratu du Dan-tzan.com-eko buruak. Esaterako, aurten Xiberuako Maskaradarekin gertatutakoa. “Maskarada ez ateratzea frakaso bezala agertu daiteke, baina ez gara kontziente Maskarada egiten duen herriak 500 biztanle inguru besterik ez duela. Barakaldo edo Donostia batean etxe bloke baten beste biztanle, hain zuzen. Ez da errazagoa edo zailagoa. Soilik ezberdina”, gaineratu du.

“EMAKUMEEN PROTAGONISMOA EZIN DUGU MOZTU” Antzinean, emakumeek ezin zuten hainbat dantzetan parte hartu. Txomin Unzaluren aburuz, egoera hori progresiboki aldatzen joan da. “Emakumeen ekimena eta protagonismoa ezin dituzu moztu. Dagoeneko, Brokel dantza ia emakumeena da, baita ohorezko Agurrak ere. Eta ez da bakarrik dantzen munduan gertatzen den zerbait. Han dugu Pastoralak eta Alardeak, kasu”, nabarmendu du.

FORMAKUNTZA, LEHENTASUNA Hala ere, lehentasuna formakuntza izan behar dela nabarmendu dute adituek. “Ez dago irakasle prestaturik, ez gida libururik, ez formakuntza planik –kexatu da Araolaza–; irakasleak dantza taldeetan ikasten ibili direnak dira, eta izugarrizko ezagupen falta dugu: ez dakigu irakasten ditugun dantzen historia, ezta musikarenak edota Euskal Herriko dantzarienak, ikasteko aukerarik ez dugu izan eta”. Adibide xume bat: Axuri Beltza dantza. Txomin Unzaluk azaldu duenez, Baztango dantza joko bat zen. “Lehen aulki dantza zen, negu luzeak ostatuetan pasatzeko lagungarria. Gero, Argia taldeak abestiarekin oraingo dantza asmatu zuen”, gaineratu du.

Formakuntza eza endemiko honen aurrean, Unzaluk hurrengoa proposatzen du: “Hezkun-tza eta irakaskuntza publikoetan, irakaslego profesional batek izango lukeen euskal kulturaren gai eta diziplina guztiak sartzea, euskal dantzen etorkizuna bolondreski bermatzea gero eta gai-

tzagoa baita”, arrazoitu du. Sabin Bikandik dokumentazio zentro nazional baten beharra ere gehitu du. “Dantzen munduko berrikuntzak gero berez etorriko ziren, dantza tradizional herrikoiak sendotu ostean eta haietan oinarrituak”, agertu du Unzaluk. Azkenik, euskal dantzetan oinarritutako dantza mota berriak “zilegiak eta aberasgarriak” direla diote. Hori bai: euskal dantza tradizionala dantza garaikidea ere badela azpimarratu dute. “Azken finean, garai ezberdinetan modan izandako dantzen aztarnen pilaketa da eskuartean dugun dantza tradizionala”, ohartarazi du Araolazak. Berak kontatu duenez, gaur egun edozein erromeritan egiten diren fandango eta arinarinak, jotak edo porruak XIX. mendeko modak ziren. Halaber, Zuberoako dantzetako urratsak, duela ehun urte inguru Iparraldeko gazteek soldaduzkan bere instrukzio parte bezala ikasitako dantza urratsak dira, gazteak, etxera bueltatzera, bere herriko festetan sartu zituztenak.


06 // Ortzadar

Larunbata, 2012ko martxoaren 10a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

hizkuntzalaritza

BILBO

Euskal gramatikaren erakusketarik zabalena 80ko hamarkadan hasitako bidea amaitu du Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordeak. Hiru hamarkaden buruan euskal gramatikako deskribapen osatuena bildu du EGLU bilduman KATTALIN BARBER

EE

Z da lan erraza izan, bidean hamaika zailtasun eta oztopo aurkitu dituzte eta. Ia huts-hutsetik abiarazi behar izan zuten prozesua baina Euskaltzaindiak euskal gramatikaren erakusketarik zabalena burutu du, euskararen gramatikak inoiz izan duen deskribapenik osatuena. Berriki aurkeztu duen azkeneko liburukiarekin, Euskal Gramatika. Lehen Urratsak-VII (Perpaus jokatugabeak), aro oso bati amaiera ematen dio, 1984ko irailean akademiak Iruñean X.biltzarrean aurkeztu zuen Euskal Gramatika. Lehen Urratsak (EGLU) izeneko bildumari, alegia. Euskaltzaindiaren Gramatika Ba-tzordea azkeneko 30 urteetan buru-belarri aritu da euskal gramatika lantzen eta horren ondorioz, zazpi liburukietan bildu duen Euskal Gramatika. Lehen Urratsak bilduma da. Urte askotako lanak fruituak eman ditu. “Xehetasunez eta zehaztasunez, euskal sintaxiaren erakusketa bat osatu dugu”, mintzatu da Gramatika Batzordearen buru den Pello Salaburu. Azkeneko liburukian perpaus jokatugabeak, hots, aditza bai baina aditz jokorik ez dutenak, zehaztasunez azaltzen dira. Kasu honetan, denborazkoak, kausazkoak eta helburuzkoak, baldintzazkoak, kontzesiboak, moduzkoak, erlatibozkoak nahiz osagarriak aztergai izan dituzte. Gramatika Batzordeak sei urte behar izan ditu perpaus jokatugabeak aztertzeko. Argi dago 600 orrialdeko liburu mardula ez dela egun batetik bestera jaiotzen. Izan ere, “gaia beraren zailtasunak” eta “ia huts hutsetik abiatzeak” zailtasunak eragin ditu prozesuan. Bederatzi kidek osatu dute txosten osoa. Materialak ordu askoko eztabaidak ditu atzean eta kapituluek idazketa anitz izan dituzte, batzordekide guztiek onartuak izan aurretik. Pello Salaburuk azaldu duen moduan, “kide bakoitzak bere zeregina izan du liburuan, gai bat hartu eta eskema moduko bat prestatzen du”. Jada lehenengo zirriborroa idatzita, kide bakoitzak bere zatia “lerroz-lerro” irakurtzen du besteen aurrean. “Hor hasten dira komentarioak, ekarpenak eta eztabaidak, gero kide bakoitzak hori guztia kontuan hartuz testu berria sortzen duen arte”, argitu du Salaburuk. Alabaina, bigarren idazketarekin ez da prozesua akitzen, “behin eta berriz jarraitzen dugu eztabaidatzen eta ekarpenak egiten, 5, 6 edo 7 alditan hasierako testua berridatziz”. INFORMATIKA LAGUN Hogeita hamar urteren

buruan informazioa lantzeko modua ere zeharo aldatu da. “Lehenengo liburukia idazmakinaz idatzi genuen”, gogora ekarri du Salaburuk. Bestalde, gaur egun askoz informazio gehiago izan dute eskuragarri, eta horrek erraztu du lana adibideak emateko eta infor-

Pello Salaburu Euskaltzaindiko Gramatika Batzordeko buru da. IRATI ATXA

ZAZPIAK BAT Gramatika batzordeak ziklo bati amaiera eman dio perpaus jokatugabeei buruzko argitalpenarekin. Hala ere, aurrerantzean lanean segitzeko asmoa adierazi du Salaburuk, eta azken 30 urteotan argitaratutako guztia aztertu, berrantolatu eta berridazteari ekingo diote. “Orain, azkeneko argazkiaren antzeko zerbait dugula, garaia iritsi da guztia berriz ere beste begi batzuekin birformulatzeko”, adierazi du. Hortaz, “liburuki bakarrean edo bitan” dena biltzea nahi dute, “kontraesanak zuzenduz eta informazioa eguneratzen”.

mazioa egiaztatzeko orduan. “Informatikak asko lagundu gaitu, aldeak ikusi daitezke lehenengo liburutik azkenekora”. Hala ere, Salaburuk dio hainbesteko informazioa edukitzeak ez duela beti prozesua errazten. “Informazio anitza duzunean askotan zailagoa izaten da, ez dakizu zer aukeratu, zer den egokia eta zer ez, zalantzak agertzen dira”, onartu du. Hori bai, Salaburuk argi du gelditzen den lanak “berme handiagoa” duela. Hortaz, Salaburuk informatikaren aurrerapenean ikusi du abantailarik handiena. “Proiektuarekin hasi ginenean, 80ko hamarkadan, ez genuen ordenagailurik erabiltzen, eta horrek zeharo aldatu du lan egiteko era”. Edonola ere, euskal gramatika ez da zazpi liburuki hauetan amaitzen, “guztiz ezagutzea ezinezkoa da”, aitortu du Salaburuk, gramatika

amaigabea baita: “gauza batzuk badakizkigu, baina beste asko oraindik ez, izan ere, zenbat eta gehiago jakin gero eta arazo eta galdera gehiago ere sortzen zaizkigu”. Hala ere, zazpi liburuki hauekin gaur egungo euskal gramatikaren “argazki osatuena” lortu du Euskaltzaindiak. Bildumaren lehenbiziko bi liburukietan izen-sintagma (EGLU I, 1985) eta aditz-sintagma (EGLU II, 1987) aztertu zituen Gramatika Batzordeak. EGLU III-an (1990) diskurtso edo testu mailako loturak izan zituen aztergai. EGLU IV-an (1994), juntagailuak. Azkeneko bi liburukietan (EGLU V, 1999 eta EGLU VI, 2005) mendeko perpaus jokatuak aztertu dituzte. Berebat, akademiak liburuki guztiak bere webgunean eskegi ditu, edonork kontsultatzeko.


Larunbata, 2012ko martxoaren 10a

Ortzadar // 07

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

arkitektura

HONDARRIBIA

AA

MERIKAR ametsaren leloak lau haizetara zabaldu du etxebizitza handia eta lorategiduna poztasunaren adierazle dela. Bizimodu eredu honen aurrean, txikitasunaren aldeko defentsa egin beharrean gara. Txikiak ez baitu gutxiagotzearekin zerikusirik, ez eta mugatzearekin ere. Gurean, etxebizitza kolektiboko hainbat solairuko tipologian bizitzea da ohikoena, eta bada bizigune honetan ametserako espazioa sortzerik ere.

dez, jesarleku eta eskailera funtzioa du eta mugitu daitekeenez gero, etxeko edozein txoko irakur-gune bilakatu dezake. Bestalde, akaberek badute ñabardurarik, inguruneari leuntasuna eskaintzen diotenak. Hala, altzariak haritzegurrezkoak badira ere, egur-taulen kokapenaren arabera marrazki desberdinak sortzen dira (ikus nola komuneko kutxan diagonal marrazki bat osatzen den), edo lurzoruko zola jarraiak badu marraketa fin bat espazioak modu delikatuan desberdintzeko.

Etxebizitza-espazioaren jolasketan trebeak diren Pensando en blanco™ sortzaile taldearen lanek agerian uzten dute azalera eskasiari errentagarritasuna ateratzerik badela. Estandarretik aldendu eta kasuan kasu egoeraren gehienezko optimizazioa lortuko duen erantzunean ezartzen du erronka gipuzkoar-kataluniar lan-talde honek.

ARGIA HARRAPATUZ Hondarribian ere kokatzen

Hondarribian, antzinako okindegi baten garajea etxebizitza bihurtu dute. Espazio estua eta luzea antolatzeko, alderik alde zeharkatzen duen altzari-edukiontzi bat diseinatu dute, bizigune guztiei zerbitzua emateko baliagarria dena. Altzariak denetarikoak jasotzen ditu: sukaldea, biltegia, arropa-gordailua, telebista eta liburutegia. Komuna gunerik ilunenean da haritzegurrezko kutxa batean sartuta eta leiho txiki batek logelarekin jolasean jartzen du argi naturala emateaz gain. Ohea lurretik altxa egiten da espazioak bereizteko eta egoteko egoera desberdinak ahalbidetzeko aldi berean. Ekintza bakar baten bidez beharrizan bat baino gehiago ebaztea da soluzio hauen guztien atzean den estrategia.

Xehetasun handiak Garai batean Hondarribiako okindegi bat izan zena etxebizitza dotore bihurtu du Pensando en Blanco-k, detaile txikiei arreta berezia eskaintzen dizkion arkitekto taldea ULA IRURETAGOIENA

Baina badira begirada zorrotzago batean, etxebizitza are pertsonalagoa egiten duten xehetasunak. Pensando en blanco™ taldearen ezaugarria baita eskuartean duten egitekoa mimoz lantzea, detaile txikienganako arreta berezia eskainiz. Ohe azpiko liburu-apalategiak adibi-

den beste zaharberritze baten kasuan, argia izan da hizpide espazio txikiak ikusgarri egiteko. Etxebizitzaren antolamendu berriak espazio guztietan argia “harrapatzeko” xedea izan du. Argi naturala eta ikuspegiak bizigune guztiek disfrutatu dezaten, etxebizitzako espazio guztiak begiratoki dira. Sukaldea esaterako, leiho handi bat da egongelako espazioan txertatua. Leiho honek ez du soilik argia sukalderaino sartzen, etxeko espazio guztien artean ikusharremanak ahalbidetzen ditu aldi berean. Leihoaren izaera azpimarratzeko, leihoa egoteko-espazio bihurtu dute. Etzan eta jesartzeko txoko berezi bat eratzen da leihoaren inguruan, biltegirako espazio bat sortzeaz gainera. Espazio txikiak diren arren, sortutako ikuspegiek zabalagoak ematen dute eta argitasunak bizigarritasuna areagotzen du. Xehetasun hauek dira gure bizimodua aldatzeko kapazitatea dutenak eta horrek bilakatzen ditu handi hain zuzen. Pensando en blanco™ Borja Garmendia eta Aurora Polo lankideek osatzen dute. Euskal Herrian eta Bartzelona-Girona aldean sormen-diziplina zabaleko jardunetan ari dira: produktu-diseinua, barne-espazioen eraketa eta diseinu grafikoa. Tokiko materialak eta antzinako artisautza tekniken berreskurapenean ari dira egun bereziki lanean. Haien webgunea bisitatzeak badu bai ikus-gozamenik: pensandoenblanco.com.

Goiko ezkerraldean ikus daitekeenez, sukaldea “leiho handi bat” da. Ondoko irudian, sukaldetik kanpoalderako ikuspegia azaltzen da. Parean, sofa ere leihoan ‘sarturik’ dagoela ohar gaitezke. Behean, etxebizitzak altzari funtzio anitza duela agerian da. Azkenik, liburu-apalategi mugikorra eta komun-kutxa ikusgai dira. OSCAR SANTAMARÍA / KINI ARISTEGI


08 // Ortzadar

Larunbata, 2012ko martxoaren 10a

azkena

Nerbioi ibaiaren hegaldia JALGI HADI DANTZARA

Euriak edo elurrak Salbada mendikatea elikatzen dutenean, Nerbioi ibaiak agerpen dotorea egiten du: 270 metroko jauzian amiltzen da apar eta lurrunezko txirikorda, Delikako kanoiaren hondoraino

Kooperatibak dantzan

SABIN BIKANDI BELANDIA

O O

RAINDIK gogoan dut nire lehen aldia. Ni dantza gelan nengoen. Ez dut gogoratzen zertaz ari ginen, egia esan. Badakit musika eder bat zegoela jarrita, pasodoble bat agian? Eztabaida bat izan genuen jorratzen ari ginen gaiaren inguruan, gure artean ohikoa denez. Horrelako batean, bere hitz-jarioa apaintzeko seguraski, berak, bere beso indartsuekin, eskutik heldu ninduen, eta bere gorputz sendoaren tartean lotuta gelditu nintzen. Musikarekin eta bere nahiekin urtu egin nintzen; ordurarte sekula santan sentitu ez nuen zerbait. Berak neraman, berak agintzen zuen eta ez nik. Nere betebeharra bere urratsak jarraitzea, bere proposamenak erraztea eta osotzea. Batzutan bere asmoak susmatu eta aurreratzeko gai nintzen, beste batzuetan erabat ustekabean harrapatzen ninduen. Oilo bat hankaz gora banintz sentitu nuen neure burua. Horrela edo gogoratzen dut Patxik dantzan eraman ninduen lehen aldia. Ordura arte, bikote dantzetan, beti agintzen ohituta nengoen, eta Patxiren besoetan mundu berri bat aurkitu nuen: harremanen mundua dantzan. Geroztik, gai honen inguruan iritzi ezberdinak eta esperientzia aberasgarriak jasotzen saiatu gara, eta ahal den guztietan ikasten. Bagenekien arren, argiago dugu dantza bikotean lana osagarri dela, inor ez dela inor baino gehiago. Agintzen duena ez da nagusia eta kidea morroia, elkar lanean ari dira, bakoitza bere lanpostuan. Agintzen edo proposatzen jakin behar du Bartolok, eta Maritxuk agindutakoa ulertu eta lagunarekin bat egiten. Esan beharra dago, Maritxuren lanak Bartolorenak baino meritu gehiago duela sarritan, batez ere zein agindu eta nola ematen diren ikusita. Konturatu gara, andrazko bikoteetan, emakumeak elkarrekin kooperatiban dantzan egiteko jarrera dutela (seguramente biziaren beste eremuetan bezala), biak goitik heldu eta berdinetik berdinera ekinez. Baina tradizioko esperientziak dio, horrelakoetan, gauza asko egitea konplikatua dela, gehienetan “el uno por el otro la casa sin barrer” gelditzen garelako. Gure dantzaldietan, andrazkoen bikote mordoa izaten dugu. Horrela, derrigortuta, gelditzen zaigun bakarra bikoteetan, rolen definizioa elkarrekin zehaztea da, zu Bartolo eta ni Maritxu, eta parekotasuna lantzeko (emakumezkoen balore handi bat) roletan txandatzea behar dugunean. Baina, diot nik, non daude Bartoloak?

www.aikotaldea.com

SS

ALTO egin eta lehertu egiten den likidoa: Nerbioi ibaiaren jauzia, bai, baina baita txakolinarena ere. Urduñako plazan edan dezakegu, pintxo batzuk janez, txangoa hasi aurretik, eta Nerbioi Garaiko txakolinaren ibilbidea ere jarrai genezake, bisitak eta dastatzeak eskaintzen dituzten zazpi upategietatik. Urduñak, gainera, Bizkaiko Erdi Aroko hirigunerik handiena du, baita harresien arrastoak ere, jauregi nabarmenak eta Gaztelatik zetozen merkantziak kontrolatzen zituen aduana neoklasikoa, gaur hotel eta bainuetxe dena. Turismoak, tentazioak eta alferkeriak harrapatu baino lehen, errepidetik Urduñako portura igoko gara, Araba eta Burgos arteko mugara. Kilometro bat beherago, Santiago Mendiko Monumentu Naturalera sartzeko pista aurkituko dugu. Bertatik hiru kilometro jarraituz, Parketxera helduko gara, txangoaren abiapuntura. Hantxe sortzen da Santiago iturria, paisaia karstikoen joko tipikoetako bat: kareharrizko mendiaren zirrikitu, osin eta galerietatik barneratzen da euria, eta barrunbeak mukuru daudenean, iturburuak azaleratzen dira han eta hemen. Nerbioi ibai jaioberriaren jauzia, hain zuzen, mendialde honetako trukurik ikusgarriena da: hilabetetan lehor dago, baina neguan eta udaberrian, mendiaren erraiek urez gainezka egiten dutenean, Giturriko ahotik erreka jaio, amildegira abiatu eta 270 metroko apar eta lurrunezko txirikorda marrazten du airean. Parketxetik aurrera, ondo seinaleztatutako bide batek Nerbioiko Begiratokira garamatza pagadian barrena. Berreraikitako harrizko horma batzuk topatuko ditugu basoan: otsoak ehizatzeko erabiltzen zituzten, piztiaren atzetik korrika eta oihuka. Otsoa ikaratu eta bi horma lerro horien artera bideratzen zuten, pixkanaka itxi egiten zirenak, inbutu baten moduan, zulo bateraino. 1955an erori zen bertara azken otsoa, baina espezie

hau berriz ere azaltzen hasi da inguruotan.

BIDAIA KOADERNOA ANDER IZAGIRRE anderiza.com

Balkoi metaliko bat dago amildegian iltzatuta eta hutsean ia zintzilik: hegan ezin dugunontzat ortopedia

Pagaditik irten eta berehala lurra desagertuko zaigu oinen azpian: anfiteatro itzel batean Nerbioi ibaiak salto egiten du, putre, sai zuri eta zapelatzen koreografiekin hegan. Balkoi metaliko bat dago amildegian iltzatuta eta hutsean ia zintzilik: hegan ezin dugunontzat ortopedia. Baina hegan egin nahi duenak ere badu aukerarik: hormatzar bertikaletako mendi hauek Meka bat dira parapenteak, ala deltak, ultrarinak eta globoak pilotatzen dituztenentzat; aukera dago Salbada mendikatea zerutik ezagutzeko, eta ekainean Nazioarteko Aire Jaialdia ospatzen dute hemen. Benetako hegaztien jaialdia, aldiz, etengabekoa da: turismo ornitologikoak gero eta jende gehiago erakartzen du inguru hauetako behatoki bikainetara, eta Urduñak Birding Euskadi izendapena eskuratu du, jarduera horiek sustatzeagatik. Errekan gora abiatzen bagara, ordu erdi inguru beharko dugu Giturriko iturbururaino iristeko: hantxe jaiotzen da Nerbioi ibaia, uremaria dagoenean behintzat. Eta amildegiaren ertzeko bide zorabiagarria jarraitzen badugu, Esquina Rubén behatokiraino joan gaitezke. Bigarren balkoi honetatik, beste pista batek Parketxera bueltan eramango gaitu aldapa behera (guztira, bi orduko ibilbidea). Orain bai, Urduñako plazan pintxoak eta txakolina hartzeko baimena eskuratu dugu.

Ortzadar100312  

Euskeraeta kultura