Issuu on Google+

Larunbata, 2011ko uztailaren 9a

Gontzal Mendibil Txikitatik bildu dituen kondaira eta kantuak jaso ditu disko berrian

KULTURA ETA AISIA

Ortzadar \\ 01

Izurrite garaiak Munduaren bukaera hurbil izan genuen XVI. mendean [7. orrialdea]

[4-5. orrialdeak]

220. zenbakia


KULTURA ETA AISIA

02 // Ortzadar

Larunbata, 2011ko uztailaren 9a

U N A I E TA I R AT I > A H O T S A K

Amorrua

Arroza likaz

Aye, aye, captain

UNAI ELORRIAGA

I R AT I J I M E N E Z

E

Z, EZ, leihoan jartzen gara, anaia eta biok bai, baina ez patioan, patioari begira baina etxe barruan, ez dugu ikustea nahi. Ez, etxea normala da, txikia beharbada, baina nahikoa anaia eta biontzat, hirurogeita hamalau metro, gutxitan etortzen da inor, lagunen bat inoiz, baina bientzat nahikoa. Horregatik izan zen horren merkea, noski, txikia delako eta beheko solairua, bai noski, salto batean pasa gaitezke patiora, baina ez genuen nahi, leihoan itxaron nahi genien, ezin dugulako besterik egin. Hala da, bai, egia, ondo dakizu guztia, ondo kontatu dizu baten batek, etxea txikia da, baina leihoak handiak ditu, eta orduak ematen genituen anaiarekin patiora ematen duen horretan. Baten batek pentsa lezake gustatu ere gustatzen zitzaigula hura, baina gehiago zen inpotentzia, ez genekien zer egin, zelan egin, leihoan itxarotea zen kontua. Hasieran ogia botatzen zuten, garbia zen gutxi gorabehera, euririk ari ez bazuen. Euriarekin bigundu egiten zen ogia, barreiatu, ore bihurtzen zen berriro eta patioko zikinkeriak itsasten zitzaizkion. Baina ogia garbi samarra zen. Arroza botatzen hasi ziren gero, porlanari lotuta geratzen ziren aleak garbitzen ahalegindu ginen, baina likaz igurtzita botatzen zituztela ematen zuen. Arrozari ere, hala ere, ez dario kirats nazkagarriegirik; bai ordea indaba galdu eta euriak bustiei. Zer esanik ez arrain zatiak botatzen hasi zirenean, hezurrak eta buruak, egosita batzuetan, gordin askotan.

Orduak ematen genituen anaiarekin patiora ematen duen leihoan

Anaiak esaten zuen ezin zirela jaki haiek guztiak usoentzat izan, goikoek guretzat ere botatzen zituztela, batzuetan platerak ere botatzen zituztelako, metalezko katiluak ere bai. Anaiari esaten nion ez esateko lelokeriarik, ez izateko absurdoa. Anaiak ideia absurdoak izaten ditu batzuetan eta esan ere esango nuke disfrutatzen duela komentatzen. Usoen pisua kalkulatzen ematen dugu denbora batzuetan, ondo elikatuta daude, lodiegi batzuk ere bai, uso argalak agertzen direnean badakigu kanpokoak direla. Animalien kiratsa etxera ere sartu da, eta horrek beldurtu gaitu batez ere, esaten dutelako usoek gaixotasunak ekartzen dituztela, eta kirats horrekin ezin da gauza onik sartu gure etxera, hala uste dugu. Anaia ni baino askozaz ere baikorragoa da eta esaten du kirats hori balitekeela ez izatea usoena, goiko hildakoena baizik. Jakina da hildakoei ere kiratsa dariela, nork ez daki hori, batez ere egunak daramatzatenean hilda, limoi urez igurzten zituzten antzina. Hori aditu duela esan du anaiak, baina berriro esan diot ez izateko absurdoa, nahikoa daukagula daukagunarekin, ezin dugulako ezer egin, bizimodua kirasten ari zaigulako arrazoi pisuzkorik gabe. Batzuetan goiko solairuetara igotzen gara. Hasieran suabe jotzen dugu ateetan, errespetuagatik, baina apurka-apurka ostikoak ere jotzen ditugu gure zapatarik sendoenekin, ez botatzeko, mesedez, janari gehiago. Aditu behar dituzte gure oihuak, garbi dago, baina hilda jarraitzen dute, tematuta, eta arroza da gehien botatzen dutena.

A

MORRUAK mila itsasotan ibiltzen daki, baina ez ditu sekula Ozeano Barearen urak zeharkatuko, Amorruak olatu zakarrak baino ez dituelako nabigatu nahi. Nahiago haserrearen aparrak, mugitzen ez diren uren ustelak baino. Berrehun gizon dira Amorruaren oskola munduko azken lurmuturrera eramateko gai direnak: berrehun gizon, lemazain bakarra, eta Ulisesen omenez Argos izena hartu zuen kapitaina. Ez du besterik Amorruak behar, inoiz ikusi duen edonoren gogoan betiko geratzeko.

Inork ez ditu halako masta garaiak ikusi. Egunsentian, zeruaren ubeldurak argiaren gorringoan desegiten direnean, Amorruak aiztoa dirudi ortzemugan eta ikusi duenak ezingo du ahaztu bela nagusia, lehen eguzkiaren disdira mozten duenean. Gauean agertzen bazaizu, Amorrua portua jatera datorren piztia izugarria dela irudituko zaizu eta etengo dizu arnasa, segundu batez, marrazoei eteten dien bezala, gila milia batzuetara sentitzen dutenean, itsas-korronteak erdibitzen. Amorrua inoiz izan den belaontzi ederrena da.

Amorrua ibilian dabil oraindik, inoiz izan den belaontzirik ederrena

Gizon Zintzoen Azken Gudaldian ez zen erretiratu bidezkoak ziren bataila guztiak galdu ziren arte. Argosek “lortu ala lehertu” esan zien marinelei eta lehertu ziren gehienak, baita odolezko itsasoan lehertu ere. Tematsu, doakabe, eskuzabal. Itsasoak hilobiratu zituen eta hiru egunez arrainek ez zizkieten begiak jan, Amorruari zioten errespetua erakusteko, amen. Amorruak eskertu egin zien eta hamaika urtez zaratarik egin gabe nabigatu zuen, galdutako gizonen dolua egin zuen horrela eta isiltasunaren deserriko garaipen bakarra aldarrikatu zuen: memoriarena. Kontinenteen arteko ubideak ura mugitu gabe zeharkatzen zituenean itsastxoriak ere mututu egiten zituen eta baleen ulua baino ez zen entzuten, haien isatsak uraren kontra egiten zuen txaloaren protesta. Hamaika urte haietan Argosek ere ez zuen hitzik egin. Hamaika urte eta egun bat bete zirenean, haizea ziztuka hasi zen eta Kapitainak, ontziaren bizkarrean eserita eta galdutako gerrari buruzko poemak irakurri zituen, olatuen hotsa ia-ia jasanezin egin artean, hogeita hamar ordu luzez. Marinelei banan-banan eman zien muxu gero, “zeu zara neure anaia, eta neu naiz zeurea”. Eguzkiak zilarrezko egiten dituen ozeanoetan zein izozturiko uretan, Amorrua ibilian dabil oraindik, inoiz izan den belaontzirik ederrena. Gauetan, hotzak aurpegia zatitzen duenean, Argos aritzen da lemazain. Gerran galdu zuen eskuineko begia eta marinel batek, ordu horretan itzarrita geratzen den marinel batek, nabigatzeko faltan botatzen duen galdetzen dionean, irribarre egiten du. –Norabidea ez galtzeko, ez dira bi begi behar. Begi bakarra nahiko, bi bihotz dituenarentzat. Marinelak ez dio bigarren bihotza non duen galdetu behar. Denek dakite, denek leku berean daukate: Amorruaren soto beroan, bela zabaletan, masta garai eta branka garaiezinean.


KULTURA ETA AISIA

Larunbata, 2011ko uztailaren 9a

Ortzadar \\ 03

Kritika ‘ T X A K U R I N G E L E S A K ’, L U T X O E G I A ( S U S A )

Desagertzea posible denean GOIZALDE LANDABASO

D

ESAGERTZEA ez da erreza batzuetan, baina Lutxo Egiaren (1969, Santander) azken kontakizunetan lausotzen doazen istorioek desagertarazten dituzte pertsonaiak, modu batera edo bestera lortzen dute. Ez dira ohiko ezabaketak; denborak, egoerek, sentimenduek, beharrizanak eragindakoak dira zentzu handian. Lau urteko etenaren ostean (2007an Zubigilea eleberria kaleratu zuen Susa argitaletxearekin) berriz itzultzen zaigu Egia, oraingoan ipuingintzara emandako uzta oparoarekin. Eta egiten du ardatz bera duten hamar ipuin ezberdinekin: Presentziaren ezabaketarekin. Horretara arte amankomunekoa. Hortik gora, aniztasuna. Eta eskertzen da heterodoxiara egindako ahalegina, seguruen buruhauste bat baino gehiago eman izan diona, batez ere, ipuinetako batzuk hezur-mamitzeko orduan. “Eta une horretantxe, itzalen artetik irrist egin duen argia laztantzean, bururatu zaio beharbada bera, eta bera bakarrik, dela ikusezina”. Ipuinen hezurdura aldakorra da, eta gustatu zait nola egin duen euretako askoren azpiegitura. Esaterako, Neuk diseinatu nuen John Lennon hil zuen pistola ipui-

Egilea bera ere saiatu da ezkutatzen lerro artean, ipuin artean Ipuinen formetan eta jolasetan beste aniztasun dago bilduma honetan

nak badu jauzika doan neurria. Pausoka azaltzen zaizkizu istorioa osotzen duten zatiak. Eta pistola diseinatu omen zuen Mauricio Gondra Ugalderengana iristeko bidean John Lennon berarekin, huraren semearekin, emazte ohiarekin eta pistolarekin ere egingo duzu topo. “Oraindik orain, kasu, Mauricio Gondra Ugalde izeneko gizon baten erranek zurtu naute. Chapmanek erabilitako pistolaren egilea dela dio”. Mauricio Gondra ezkutatzen duten azalak balira askatzen joango dira, ezkutuko hura aurkitu arte. Iruditzen zait egilea bera ere saiatu dela ezkutatzen lerro artean, ipuin artean; eta zenbaitetan lortu duela ere esango nuke, sortu dituen pertsonaia guztien artean nahastu egin delako. Desagertzeko ariketa, ordea, ez da beti posible izan. Bere presentzia etengabekoa dela iruditzen zait, eta inpresioa daukat batzuetan bere presentziak ihes egin diola ipuin batean edo bestean. Izan ere, kontalariaren lana hartzen du sarri; alegia, istorioa zuri zeuri kontatzen ari dela. Eta kontakizun hori ozen egiten da, maiz, ipuin kontalari bihurtuz. Kontaketa horren jarraikortasunean etenak izaten dira egileak berak egiten dituen erreferentzietan. Errealak, bestetik, izan ere egunerokotasunetik asko du ipuin sorta honek. “Dublin eta Bilbo bazterturik, pentsamenduak Lisboara eramatea erabaki du berriro. Argiaren azken pausalekua, Edorta Jimenezen esanetan. Behin eta berriz bueltatzen da hiru berbako esaldi horretara Lisboaz ari denean”. Ipuinen formetan

Erakusleihoa

eta jolasetan beste aniztasun dago bilduma honetan. Denetarik aurki zenezake hamar ipuinotan. Orijinala eta gustura irakurri dut Gutunak. Bata bestearen alboan bizi diren auzokide biren komunikazio modua, hau da, gutun bidezkoa. Ez dute hitzik egiten, baina elkarri bialtzen dizkiote gutunak. “Postariak oharra utzi zidan buzoian. Postetxera abiatu nintzen arineketan, Santa Maria kaleko bulegora. Bonsai bat eman zidaten. Beitiak Bartzelonatik bidalia. Hemendik aurrera Aurelia Arkotxaren artikuluak paperean irakurtzea botako dut faltan, ziostan”. Kontrabiografoarena orijinala iruditu zait oso. “Literaturan gaizki hasitako jendea. Beste arte batzuek eskatzen ez duten ahalegina exijitzen du literaturak. Zure lehen obrak ez baditu irakurleak eta kritikariak seduzitu, ordenadore aurrean denbora galtzen duzun zonbia zara”. Eta hastapeneko ipuina, bilduma osoari izena ematen diona, Txakur ingelesak hunkigarria egin zait. “Lehen begi kolpean ez ditu janaren ugaritasuna eta gertatutakoa uztartu. Furgonetan, Arrecifera bidean, behin eta berriz galdetu dio bere buruari. Azkenean argi ikusi du: hilketen teoriak ez du ez bururik ez hankarik. Eta suizidio bikoitzarenak ere ez. Ezkutuko asmo bat zegoen janariaren aferan”. Liburua amaitzerakoan gehiago egon ez izana sentitu dut faltan, hamar ipuinok nahikoak izan ez balira legez. Liburua osotzeko beste izan liteke, baina ez behin hasita irakurketak sortzen dizun plazerra asetzeko.

Salduenak Fikzioa

Ez Fikzioa

1. Etxeko hautsa Anjel Lertxundi. Alberdania.

1. Lazkaoko beneditarren dokumentazio-gunea

2. Mea culpa

Joan Mari Torrealdai. Beneditarrak Fd.

Uxue Apaolaza. Elkar.

3. 3 Mariak

Barazki mokadu goxoak

Bränskint

Santurtziko mamuak

Sasoian sasoiko sukaldaritza maite dutenentzat

Bazterreko pertsonaiak turismo gidetan ez dagoen hirian

Nork esan du mamuak beldurgarriak direla?

‘Barazki mokadu goxoak’ errezeta liburua Donostiako Kaskazuri jatetxeko sukaldean ondu zen. Sasoian sasoiko sukaldaritza maite dute han, eta ezin hobeto dakite zein garrantzizkoa den produktua dagokion unean erabiltzea; horrekin batera, oso kontuan hartzen dute jakien aurkezpena. Esperientzia hori guztia bilduta, bada, errezeta bilduma berde-berdea osatu du Kaskazuri etxeko sukaldari taldeak propio liburu honetarako, eta omenaldi bikaina egin diote sukaldaritza zaporetsuari.

Goizalde Landabasok liburu honetarako Bränskint hiria sortu du, Europa iparraldean imajina dezakegun baina, egia esan, beste edonon ere egon zitekeen irudizko hiria. Munduko hiri guztiak berdin eta ezberdin direlako. Horien tabernetako erakusleihoetatik tai gabe ikusten dugulako kale artean galdutako esperantza, aienerik ez duen mina, desioa eta, oroz gain, bizirauteko beharra. Bazterreko pertsonaiak ardatz dituzten ipuin laburrak bildu ditu, beti ere turismo gidetan ageri ez den hiri batean.

Nork esan zuen mamuak gazteluetan soilik bizi direla? Santurtziko mamuak herri erdi-erdian bizi dira, parkean eta jendez inguratuta. Eta nork esan zuen mamuak beldurgarriak direla? Gure mamuak alai-alaiak dira eta jendeari laguntzeko prest daude. Eta bazenekien, mamuen laguntzaz, zu ere mamua izan zintezkeela? Liburu honetan ikusiko duzu zure ikastetxekoak izan litezkeen ikasleak nola bihurtu ziren mamu! 8 urtetik aurreko umeei zuzenduta; Aitziber Alonsok ilustratuta.

Egilea: Kaskazuri sukaldariak Generoa: Sukaldaritza Argitaletxea: Ttarttalo

Egilea: Goizalde Landabaso Generoa: Ipuinak Argitaletxea: Txalaparta

Egilea: Aitor Arana Generoa: Haur literatura Argitaletxea: Ibaizabal

2. Surf

Arantxa Urretabizkaia. Erein.

Aitor Zuberogoitia. Alberdania.

4. Tangerko ametsak

3. Biodiskografiak

Jon Arretxe. Erein.

Iban Zaldua. Erein.

5. Zer barkaturik ez

4. Zeluloidezko begiradak

Alberto Ladrón Arana. Elkar.

Mikel Garcia Idiakez. Elkar.

6. Igelak benetan hiltzen dira

5. Haserretu zaitezte!

Iñaki Irasizabal. Elkar.

Stephane Hessel. Denonartean.

LIBURU DENDAK: Elkar, Casa del Libro (Bilbo), Auzolan (Iruñea).

Zaldi Eroa


KULTURA ETA AISIA

04 // Ortzadar

Larunbata, 2011ko uztailaren 9a

M U S I K A > E L K A R R I Z K E TA

gontzalmendibil

Gontzal Mendibilek ‘Neure txiki polita’ izenburuko diskoa plazaratu berri du.

ARGAZKIA: IBAN GORRITI

SUSTRAIETARA ETA BIHOTZERA BEGIRA Atzera begiratzeak aurrean dagoena ikusten laguntzen dio Gontzal Mendibil musikariari. Elkar zigiluarekin atera berri duen diskoan, ‘Neure txiki polita’, txikitatik entzun dituen kondaira eta kantuak bildu ditu, bere izaeran eragin erabatekoa izan duten Gorbeia aldeko kantuak, Arratiako bizilagunen istorioak eta joan diren lagunen oroitzapenak berreskuratuz OLATZ PRAT

G

ONTZAL Mendibilek bazuen sustraietara joateko gogoa; beharrezkoa deritzo atzera begiratzeari aurrera egin ahal izateko: “Nondik gatozen jakin, nora joan nahi dugun jakiteko”. Eta Gorbeia magaleko kantak, kondairak eta ipuinak topatu ditu sustrai horietan. Neure txiki polita lanarekin, bere aiton-amonek eta gurasoek bazkalostean abesten zituzten abesti haiek berreskuratu nahi izan ditu. “Gure herrian kultura ahoz transmititu da, gure hizkuntza zaharrenetakoa da, baina gure idazkiak oso berriak dira. Ahozkotasunagatik mantendu dira istorio eta kantu horiek denak, ahoz transmititu dira kultura, filosofia,

bizimodua edo erlijioa bezalako gauzak”, Mendibilen ustez. Eta horrexegatik da garrantzitsua beretzat “horra joatea, sustraiak ezagutzeko, zer garen jakiteko”. “Zorionez”, bera jaio zen tokian (Zeanurin, Arratia bailaran), kantu, kondaira eta istorio piloa dituzte. “Altxor meta handia daukagu han –dio–, antzerkia ere egiten den herria da”. Atzera begiratuta oroitzapen politak ditu erabat Mendibilek. Oso goiz hasi zen musikan, han bertan, sei urterekin herriko abesbatzan hasi baitzen; ondoren solfeo eta gitarra ikasi zituen eta herriko txistularia ere izan zen. Jaio zen inguruak zuzeneko eragina izan du bere garapen artistikoan eta pertsonalean. “Zeanurikoa naiz. Bilbon bizi naiz aspaldian, baina ez naiz

bilbotarra. Arratian jaioa naiz eta han pasa nuen haurtzaro guztia, eta haurtzaroa pasatzen duzun tokiak markatzen zaitu. Gorbeiari begira jolastu izan dut beti, hango kontuak entzuten eta hango jendearekin. Eta ez da paisaia bakarrik nigan eragina izan duena, bihotza daukat nik han; gehiago mugitzen nau bihotzaren arrazoiak, arrazoiaren bihotzak baino”. Urteetan egin dituen proiektuetan herritarrekin lan egin du sarri: Iparragirre Hegalaria antzerki musikatua, Olentzaro edo Arrupe, nire isiltasun hau obretan, herrita-

rrek parte hartu zuten. “Zortea dut horretan. Kultur bizitza aberatsa du nire jaioterriak”.

“Badakit zer den goian egotea eta zer behean egotea, eta uste dut hori dela bide egokiena”

EUSKALDUN KONTZIENTZIA Oso gaztea

zela hasi zitzaion musikagintzaren harra sabelean hazka egiten; non bizi zen eta zein testuingurutan bizi zen goiz konturatu zen Mendibil. “Frankismopean geunden. Sarri egokitu zitzaidan Cara al sol kantatzea edo bandera espainiarra altxatzea; bost urterekin hori polita gerta daiteke, ez baitzara geroago arte ohartzen zer den hori guztia”. Goiz hartu zuen kontzientzia hori, ordea. Hamabi

urte zituela oparitu zion amonak bere lehen gitarra eta bere erreferentzia izan diren Mikel Laboa, Xabier Lete, Benito Lertxundi eta Lurdes Iriondo bezalakoen kantaldietara joaten zen; haietako batean piztu zitzaion txinparta, euskararena eta musikarena. Nortasuna ez da ideologia bat izan beretzat, “barruan bizi izan dudan zerbait da”. Bederatzi-hamar urterekin Durangora eraman zuten, barnetegira, eta orduan dena gazteleraz egiten zuten. “Ez zegoen ikastolarik, ez zegoen irrati euskaldunik, baina etxean dena euskaraz egiten genuen. Ikasi, gazteleraz, hori bai”. Urte haietan ikasi zuela independente izaten dio eta gaur egun ere, guztiz independentetzat du bere burua; “beti amaren besoetan


KULTURA ETA AISIA

Larunbata, 2011ko uztailaren 9a

Ortzadar \\ 05

Joan diren lagunei abestiak egiteko joera baduela aitortzen du musikariak, bere esanetan ‘badirelako ahaztu behar ez diren gauzak’.

bazaude, hori behar duzu etengabe, baina bederatzi urterekin barnetegira joanda, zure burua zaintzen ikasten duzu. Nire amak esaten du gaurko haurrak mizkeegi daudela; dena eduki arren, kexuka oraindik”. 1973an hasi zen bere abestiak egiten. Urte berean, ABRA saria (gaur egungo Euskal Kantu Txapelketaren pareko txapelketa) eman zioten bere bi abestirekin, eta disko bat grabatzeko aukera eman zioten. 1975ean Xaberrekin hasi zen kantari eta urte hartan egin zuten lehen diskoa, jada herrikoi bilakatu den Araban bagare kantua jasotzen zuena. Ordutik hona gauza asko gertatu direla dio: “Gauza onak eta txarrak. Arrakasta zer den badakit, baina baita porrota zer den ere. Badakit zer den goian egotea eta zer behean egotea, eta uste dut hori dela bide egokiena; horrela badakizu porrota gainditzea zein ona izaten den”. Egin duen gauza orotan gustura aritzea bilatu izan du: “Confuciok zioen gustuko lana bilatuz gero, inoiz ez duzula lanik egingo. Beti nago gauzak egiten, baina hain gustura nabil, ezen niretzat ez baita lana”. Beretzat, “gauza berriak egiteko harra edukitzea da garrantzitsuena”. ALTXORREZ OSATUTAKO LANA Duela urtebete hasi zen Neure txiki polita lanari bueltak ematen. Bi gogo zituen orduan: alde batetik, bere kantuekin osatutako lana ateratzea

eta bestetik, disko hau ateratzea. “Pentsatu nuen, bizi behar badugu, gero ere izango nuela astia neure kantuen diskoa egiteko, baina hau lehenago ateratzeko beharra sentitzen nuen”. Lehendik ere Gorbeia inguruko istorioez liburua argitaratua zuen, Gorbeiako haizea. Beraz, entzundako dozenaka abesti horietatik aukeratzen hasi zen. Zentzu melodikoa eta hitzen zentzua, biak zaindu nahi izan ditu musikariak. “Folklorean kanta mordoa dago, baina batzuek oso letra leloak dituzte. Topatu ditudan hauen artean, aldiz, badaude, adibidez, tragedia hutsa diren maita-

sunezko istorioak, Frantzie kortekoa edo Lapur famatua, esaterako”. Bildu dituen hamabi kantuetatik bi bereziki esanguratsuak dira Mendibilentzat. Lehena Malkoak euri balira abestia da, bere lehengusu Sabin Intxaurragari hil zenean egin zion abestia. Leteren olerki batena da izenburua, eta izenburu haren gainean egin zuen Mendibilek abestiaren letra. “Abenduan hil zen Sabin, eta abenduan hil zen Lete ere. Joandakoei egindako kanta da, beraz”, azaldu du. Hil direnei kantuak egiteko joera baduela aitortzen du, “badirelako ahaztu behar ez diren gauzak. Amonak esa-

Euskal kantagintzak babesik ez Gontzal Mendibilek 1992an sortu zuen Keinu zigilua, Durangon, eta hemeretzi urteren ostean pertsiana jaitsi du; “orduan garai hobeak ziren, diskogintzarako behintzat”. Musikagintzak krisi bikoitza jasaten duela uste du: “Alde batetik, teknologia berriekin musika euskarri fisikoek jasaten duten krisia eta bestetik, krisi ekonomikoa bera”. Bestalde, “kultura doan kontsumitu dezakegula sinestu” dugula dio; “tabernara joan eta ez ditugu edariak doan eskatzen, diskoak eta kontzertuak, aldiz, bai. Dena zapuztu dugu eta ez dugu babesik izan”. Euskal Telebistak, esaterako, euskal kultura ez duela babesten uste du, “geure herrian ghettoak gara askotan”. Euskararen egoera hobera badoa ere, euskal kantagintzarena okerrera doa. Kanpoko musikariak etxekoak baino hobeto zaintzen direla uste du, “eta haien aurrean ez dugu babesik”. Euskal kantagintzaren sorrerara jo du, bigarren berpizkunde bat amestuz; “euskal kantagintza ez zen hasi mugimendu politikoetatik, kontzientzia kultural batetik baizik, eta kontzientzia hori berpiztu beharra dago”. Bere ustez, Euskal Herriaren aberastasun kulturalari “zukua atera” behar zaio, “irudimena erabili eta, zergatik ez, mundura zabaldu”.

ARGAZKIA: IBAN GORRITI

ten zidan gauetan agertzen diren izarrak joan direnen argiak direla. Polita da hori sinestea”. Esanahi berezia duen beste abestia Mendibilek lagun min zuen Bitoriano Gandiagaren olerki musikatua da, Gorbeiako Haizea. “Nire aita 81 urterekin Gorbeiara begira hil zen –gogoratzen du–. Ekainaren 5a zen, igande eguzkitsua, eta arratsalde pasan ibili ostean, etxera iritsi eta hil egin zen bihotzekoak emanda. Gorbeia izan zen ikusi zuen azkena”. Bada, arrazoi askogatik da kantaria hain Gorbeiazalea. Abesti horiek biltzeko musikari dagokionez, argi izan du Mendibilek folketik urrundu nahi zuela. Izan ere, “Euskal Herrian folka egiten duten asko daude eta nik ekarpen gutxi egin nezakeen horretan”. Ahotsa oinarri harturik, modu sinfonikoago batean jantzi ditu abestiak, pop eta swing kutsuz. Musikari eta lagun onez inguratu da moldaketetarako eta grabaziorako. “Ideia onak behar dira, baina musikari onak edukitzea ezinbestekoa da; musikari onekin ez duzu beldurrik”, aitortu du. Alboan izan du berekin sarri aritzen den Jose Luis Canal musikaria; moldaketak egin eta pianoak, teklatuak eta programazioak egin ditu. Gainera, Marife Nogales abeslaria,

Angel Unzu gitarra-jotzailea, Blas Fernandez bateria-jotzailea, Roberto Caballero baxu-jotzailea eta Joe Gonzalez saxofonista ditu taldekide. Elkar estudioetan grabatu zuten, joan den maiatzean. Zuzenekoan grabatuta dago eta, “nahiz eta akats txiki batzuk egon, moldaketa onekin, ondo kantatuta eta ondo jota” dagoela aitortzen du musikariak. Zuzenean grabatuta, “oholtzara eramateko ere errazagoa da –dio–. Kanta asko kantatzeko errazak dira eta jendeak horiek ikasten joan eta kantatzea nahi nuke”. Diskoa plazaz plaza mugitzeaz gain, esku artean baditu beste proiektu batzuk ere. Bere abestiekin osatutako diskoa egitea da horietako bat. Bestea, Jose Antonio Agirre lehendakariaren inguruko musikala egitea. “Iaz 50 urte bete ziren Agirre hil zela eta Sabino Arana Fundazioaren enkargua jaso nuen Eusko Jaurlaritza sortu zeneko eszenifikazioa egiteko. Pertsonaia ezagutzen joan ahala, musikal bat egitea bururatu zitzaidan. Datorren urtean 75 urte izango dira Gernika bonbardatu zutenetik, eta jada idatzi dudan gidoiaren lehen zatia bonbardaketan amaitzen da, hain justu. Beraz, datorren urtean ateratzea nahiko nuke eta, dena ondo badoa, aterako da”.

“Ideia onak behar dira, baina ezinbestekoa da musikari onak izatea; haiekin ez duzu beldurrik”


KULTURA ETA AISIA

06 // Ortzadar

Larunbata, 2011ko uztailaren 9a

INTERNET > MUSIKA LIBREA

LIZENTZIAK HARTZEN Norena da ‘Nun hago?’ abestia? Musikan eta beste hainbat kultur adierazpidetan zaila da lan baten jabetza mugatzea; egilearena da lan bat askotan, baina egilearengan testuinguru batek zuzeneko eragina izan badu, ez al luke testuinguru harena ere izan behar? JON MARTIN

E

ZTABAIDA konplexua da egileeskubideena. Legeak baino azkarrago ari da garatzen teknologia, eta arazo adina aukera badaude gaur egun. Egile-eskubideak jainkotu eta kopiak demonizatzen dituzten pertsona eta erakundeekiko aurrez aurre daude musika librea ekoizteko eta kontsumitzeko eskatzen duten ahotsak. Musika librea askatasunez kopiatu, hedatu eta aldatu liteke. Askatasun hau bermatzen duena zigilu bat, lizentzia bat izaten da askotan; Creative Commons-ek, adibidez, doako lizentziak eskaintzen ditu. GPL lizentzian (General Public License) oinarrituta daude. Horrela, artistek euren eskubideak babes ditzakete, baina beraien lanei ematen zaien trataeraren kontrola ere badaukate, gardentasun osoz, SGAEren kasuan ez bezala. Artistak erabakitzen du zer lizentzia mota nahi duen. Lizentzia batzuek dena libre uzten dute: jendeak doan jaitsi ditzake, lana eraldatu, berregin... Beste batzuek nahiago dute kopia eskubidea baimendu, baina eraldatzeko aukerarik ez eman; edo erabilerarako baldintza bakarra egilearen aipamena egitea izatea. Doan jaitsitako lanaren bitartez etekin ekonomikorik ez eratortzea edo hori ere baimentzea da sortzaileek erabaki behar duten beste gauzetako bat.

Musika libre gehiago ez kontsumitzearen arrazoi nagusienetakoa ezezagutza da

NON HASI BILA? Musika libre gehiago ez kontsumitzearen arrazoi nagusienetakoa ezezagutza da. Jamendo izeneko webgunean egingo dugu lehen murgilaldia (www.jamendo.com). Musika librea eskaintzen du Jamendok: dohainik entzun eta jaisi daitezkeen 300.000 abesti baino gehiago daude. Jamendo, hain zuzen, musika dohainik eta modu legalean jaisteko dagoen plataforma handienetakoa da. Artistek aukera daukate

Musika librea askatasunez kopiatu, hedatu eta alda daiteke. Askatasun hori zigilu batek, lizentzia batek bermatzen du maiz. ORTZADAR beraien abestiak igotzeko, beraien taldea promozionatzeko eta, arrakasta apur bat baldin badute, baita publizitatearen bidez diru apur bat irabazteko ere. Badaude Jamendo-n bestelako aukerak ere. Demagun ikus-entzunezko lan baterako fondoko musikaren bila dabilela norbait, baina ez duela SGAEren kanona ordaintzeko asmorik. pro.jamendo.com/es helbidean sartu eta gehien gustatzen zaion musika jaisteko aukera izango du. Gauza bera gertatzen da beraien tabernetan SGAEren kanona ordaintzeko asmorik ez duten tabernariekin ere; musika librea jartzeko aukera daukate. Atmosfera

ezberdinak sortzeko estilo anitzeko 21 irrati ezberdin ere badaude, musika etenik gabe emititzen dutenak. Momentu honetan Jamendo webgunea sariketa bat egiten ari da. Creative Commons lizentziapean ekoizten duten artisten arteko lehiaketa abiatu du, artistarik onena hautatzeko. Talde bat daukazu? Zeren zain zaude zure abestia igotzeko? LIBRE GEHIAGO Dogmazic Bordeleko (Fran-

tzia) Musique libre! elkarteko proiektua da, Creative Commons lizentziapean lan egiten duten artistekin elkarlanean abiatua.

Azaltzea baino hobea da sartu eta musika pixka bat entzutea. Egin bisita birtual bat http://www.dogmazic.net/music helbidera. “Zigilu diskografiko bat gara, baina ez gara maltzurrak”. Hori da Magnatuveren leloa. AEBko zigilu horrek musika librea hedatzen du internet bidez. http://magnatune.com/ helbidean nahi adina musika jaitsi liteke hilabetean 15 dolarren truke. Kalitate onenean jaitsi liteke musika eta nahi adina kopia egiteko aukera ematen du. Irabaziaren %50a musikariengana joaten da zuzenean. armiarmasarea@gmail.com

WEBGUNEAN Obren galeria birtuala

Egile-eskubideak babestuz

Kerobia taldearen apustua

www.creativepeople.sc

www.safecreative.org

www.kerobia.com

Safe Creative lizentziapean erregistratutako obren galeria birtuala da. Musika, argazkiak, bideoak, literatura, diseinua... denetarik topatu daiteke bertan. Lan bat ekoitzi duenaren eta behar duenaren arteko lotura zuzena egiten du webak.

Egileak bere eskubideak babesteko sistema bat da, sistema digitalerako sortua. Erregistro data bermatzeko sistema bat darabil (Industria Ministerioak baimendua) eta auditoria independente baten bidez geratzen dira erregistratuak eskubideok.

Lizentziez hizketan ari gara eta ezin aipatu gabe utzi Kerobia taldea. Bere lan guztiak libre uztearen aldeko apustua egin zuen talde nafarrak eta eredugarri da zentzu horretan. Nahi duenak haien musika entzun eta doan jaitsi dezake gune honetan.


KULTURA ETA AISIA

Larunbata, 2011ko uztailaren 9a

Ortzadar \\ 07

H I STO R I A > X V I . E KO I Z U R R I T E A K

joseantonioazpiazu “Mesede egingo liguke izurrite garaiak begi aurrean jartzeak gaurko krisia norainokoa den jakiteko” XVI. mende amaierako izurriteak Euskal Herriko zenbait txokotara ekarritako ‘apokalipsia’ erakutsi nahi izan digu Jose Antonio Azpiazuk (Legazpi, 1944) bere azken eleberriarekin, ‘Esa enfermedad tan negra’. Hortik abiatuta, egungo krisiaren gaineko hausnarketarako oinarri zenbait eskaintzen dizkigu IRATXE GAZTAÑAGA Historialari eta antropologo honek dozenaka lan publikatu ditu aldizkari, kolaborazio eta liburuen artean, Euskal Herriko Aro Modernoan murgilduz.

‘Un mercader en el reino de Felipe II’, ‘La historia desconocida del lino vasco’, ‘La empresa vasca de Terranova’, ‘Euskal burdinoletako bizimodua’… Badirudi zure publikazioen ildo nagusia merkataritza, ekonomia izan dela. Zergatik oraingo aldaketa hau? Nire tesia, Caro Barojaren zuzendaritzapean, XVI. mendeko merkataritzari buruz egin nuen; beraz, egia esan, ez naiz gehiegi atera arlo horretatik nire lan gehienetan. Hala ere, lan gehienei antropologia kutsu bat ematen saiatu naiz, ekonomiari bakarrik begiratu gabe.

Lan askotan, garai hartako bizimodua islatzen saiatu naiz: adibidez, burdinoletako langileen lan eta pentsamoldeak aztertu, edota Ternuara zihoazen marinelen munduan sartzen saiatu naiz, ez bakarrik beren ekonomian. Edozein modutan ere, izurrite ikaragarri honek ekonomia suntsitu zuen, eta ordura arte normalak ziren harremanak eten egin ziren, kutsaduraren beldurrak eraginda. XVI. mendearen bukaera krisi garai bihurtzen da, eta garbi ikusten da ekonomia arazoez kanpo, gizarte arazo bilakatu zela izurritea: gosea, isolamendua, desesperazioa, ordura arteko neurriak krisian sartzen dira.

‘Esa enfermedad tan negra’-ri begiratu bat ematea nahikoa da aurretik dokumentazio-lan handia egin dela ikusteko. Prozesu horretan, harritu egin zaituen zerbaitekin topo egin al duzu? Gehien harritu nauena testamentu kopurua izan da. Garai hartan, testamentuak oso garrantzitsuak ziren, familiaren etorkizuna sustatu nahi zutelako, baina hondamendia hain zen handia, ezen ez baitzekiten testamentuak ezertarako balio izango zuen ere: susmo garratza zegoen etorkizunik ez zegoela eta munduaren bukaera zetorrela, denen heriotza. Baina testamentu horiei

esker ezagutzen dugu momentu hartan zer gertatzen ari zen, gaixorik ez zeudenek ere testamentua egitera behartu baitzituzten beren buruak, familiakoren batek jarraipena emango ote zion esperantza handirik gabe.

Egoera iluna, ikaragarria deskribatzen duzu gaixotasunak astindutako lekuetan eta horrek ekarritako babesgabetasuna eta biolentzia. Beldurra al da gizakia mugitzen duen sentimendurik indartsuena? XVI. mendearen gizadiak ez zion gogorkeriari eta heriotzari berari ere neurrigabeko beldurrik. Izurritea agertzen denean, ostera, ez da baten edo bestearen heriotza ikusten, herri osoarena baizik, kolektibitatea desagertuko zen beldurra zegoen: hori zen garai hartan gehien ikutzen eta nahasten zuena, apokalipsiaren antzekoa izan baitzen herri batzuetan gertatutakoa.

Oñatiko kasua hondamendi bezala azaltzen duzu liburuan. Zerk ekarri zuen garai batean hain oparoa izan zen hiribildu hartan izurriak hain gogor jotzea? Oñati, garai hartan, oso aberatsa zen, eta bertatik atera ziren pertsonai entzutetsuak: Mercado de Zua-

“Gaur egun ulertu ezin daitekeen bizimodu gogorrera ohituta zeuden gure arbasoak”

zola, Sancti Spiritus Unibertsitatea eraikiarazi zuena, Errege Katolikoen idazkari famatua izan zen Lazarraga, eta merkatari famatu eta aberatsak. XVI. mendea urrezko garaia izan zen, eta mendearen bukaeran gertatu zena ikaragarria izan zen. Bertan 1.300 pertsona inguru hil ziren. Beste batek esaten du 1.400 izan zirela bizia galdu zutenak. Izugarrizko hondamendia. Historiagileontzat izugarri aberatsa da sortu zen dokumentazioa, garai hartako gizadia hobeto ezagutzea ahalbidetzen baitu.

Izurriak eta horrek ekarritako egoerak emakumeak bereziki latz zigortu zituen: Saboyako dirudunen “probadorak” aipatzen dituzu, besteak beste. Eman al zen antzeko fenomenorik Euskal Herrian? Ez dakit horretaraino iritsi ziren, baina badakigu baserritar asko, beren baserrien nagusiak babes eske zetozenean, behartuta zeudela haiek onartzera. Agian, iheslari aberats batzuk dagoeneko gaixotuta etorriko ziren, eta probadorak bezala erabiltzen zituzten errentan zeuden baserritarrak. Egoera horretatik probadorak erabiltzera etxeetara bueltatzerakoan pauso bat besterik ez dago, zehatz-mehatz horren berri ez izan arren.

Izurriak astindutako herrietatik ihes egiteko aukera izan arren, bertan laguntzeko geratu ziren batzuk aipatzen dituzu, Orueta abadea kasu. Kontrapuntu hori beharrezko Liburuaren hasieran, orduko gertatzen zaigula uste duzu herritarren bizimodu giza-generoarekin berrigogorrak eta haietaro “adiskidetzeko”? “XVI. mendearen tik ateratzeko gaitasunak aipatzen Susmo bat dut: aipatubukaera krisi dituzu, egungo tako Orueta, eta bere garaia bihurtu garaiarekin eta laguntzaile Elorduy arazoen aurreko sakristauak agertzen zen; izurritea jarrera orokorraduten portaerak gizagizarte arazo rekin alderatuz. generoarekin berriro

bilakatu zen”

‘adiskidetzeko’ beta ematen du. Pentsa, Oñatin izurritea bukatu ondoren, bere fama mugaz kanpo zabalduta zegoela pentsa daiteke, Arabako izurriteak jotako herrixka batetik deitu baitzioten, Oñatin bezala, bertan gaixotutakoen kontu hartzeko. Baziren beste batzuk ere, hala nola hildakoak lurperatzen laguntzen zutenak, eta abar.

Garai hartako bizimodua gogorra zenaren dudarik ez dago. Gaur egungo bizimoduarekin parekatu ezin daitezkeen egoerak jasaten zituzten, eta krisiak gainditzeko gai ziren. Hamaika-hamabi urterekin hasten ziren Ternuara joaten, eta hura bai bizimodu lazgarria! Baina probetxuagatik joaten ziren.

Zer irakaspen atera dezakegu garai hartatik egungo ongizate estatuko seme-alabok? Gaur egun ulertu ezin daitezkeen bizimodu gogorretara ohituta zeuden gure arbasoak. Mesede egingo liguke izurrite garaiak begi aurrean jartzeak gaurko krisia norainokoa den jakiteko, krisiaren neurri zehatzak izateko. Gaurko gazteek ez lukete sinistu ere egingo duela laurehun urte beren adinekoek zer portaera zuten bizimoduaren aurrean. Perspektiba hori galdu egin da. Baina pentsa, gure haurtzaroko bizimodua sinestezina iruditzen bazaie, izurritearen aurrean zer irudipen jasoko lukete!

Etorkizunerako ba al duzu bestelako proiekturik martxan? Historiagileen lana ez da inoiz bukatzen. Proiektuak hor daude, zabalik. Buruan ideia asko, egiteko asti gutxi, eta guk kontatzen ditugun “kontuak” gazteen interesetik oso urruti daude. Beharbada, gaur egungo krisiak pentsarazten eta egoerarekin “indignatzen” lagunduko digu. Horretarako, gure arbasoei so egitea komenigarria iruditzen zait.

Jose Antonio Azpiazu ikerlari gipuzkoarra, Oñatiko Unibertsitatearen aurrean, bere liburua eskuan duela.

ARGAZKIA: AINARA GARCIA


08 // Ortzadar

KULTURA ETA AISIA

Larunbata, 2011ko uztailaren 9a


Ortzadar 090711