Issuu on Google+

Larunbata, 2011ko apirilaren 9a

KULTURA ETA AISIA

Ortzadar \\ 01

Komiki altxorra Luis Gascaren bilduma erraldoia ikertzaileen esku jarri dute [4-5. orrialdeak]

Zamaketariak Karakorumen lan egiten dutenen bizimodu latza [7. orrialdea]

207. zenbakia


KULTURA ETA AISIA

02 // Ortzadar

Larunbata, 2011ko apirilaren 9a

E U S K A R A > W E B G U N E K U LT U R A L A

NONTZEBERRI: EUSKAL KULTURA LAU HAIZETARA Joan den urte osoan norabidea zehazten eta taxutzen ibili eta gero, estiloz, formaz eta edukiz nabarmen berriztatuta azaldu da orain `Nontzeberri´ izeneko webgunea, euskal kultura lau haizetara barreiatu nahi duen euskarazko ataria KAROLINA ALMAGIA

E

USKAL kultura zabaltzeko erronkari helduta dabil aspalditik Nontzeberri.com webgunea, “euskararen prestigioa munduan ere zabal dadin eta beste hizkuntza askoren mailan koka dadin, handiusterik gabe, baina duintasunez”. Ibilbide horretan etapa berri batean sartu da, eduki gehiagorekin eta estilo eta diseinu aldaketa nabarmenarekin. Webgune berria abiatu denetik ia bikoiztu egin dituzte sarrerak eta ehun mila bat bisita jasotzen ari dira urtero, atari horren arduradunek erakutsi dituzten datuen arabera. Gaur egun Juanra Madariagak zuzentzen duen euskarazko kultur webgune hau Suspergintza elkartearen proiektu bat da eta kultura sarean hedatzeko asmoz sortu zen orain dela bederatzi urte. “Gazteak, teknologia berriak eta euskara uztartzeko gune bat izateko jaio zen Nontzeberri”, gogoratzen du Madariagak. Egun, hiru lagunen artean (gehi kolaboratzaileak) atontzen dute webgunea egunero-egunero. Aurrekontu txikiko proiektua izanik, Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko Udalaren laguntzekin finantzatu da orain arte. “Gurekin batera, modu paraleloan, beste webgune asko sortu ziren sasoi hartan, gaur egun erabat desagertu direnak. Nontzeberrik hor dirau, borrokan. Hala ere, badakigu betiko iturrietatik ezin dela betiko ura edan, eta orain publizitatera zabalduko da. Hor, eragile kultural eta ekimen askorentzako plaza birtual polita egongo da. Asko hasiak dira gure tarte horiek erabiltzen”.

hauek zehaztu dituzte: “Interneten ikusgarritasuna hobetu, erabiltzailearen parte-hartzea handiagotu eta komunitateak sortu, gazteen ideiak plazaratzeko toki bihurtu, euskaldunaren eta euskararen arteko harremana informazioaren bidez lotu eta kulturari dagozkion arloak era dinamikoan bideratu”, besteak beste. Hala, literatura, musika, artea, bertsolaritza, eszena eta ikus-entzunezkoei buruzko informazio puntuala sareratzeaz gain, ekimen ugari abiarazi ditu webguneak, hala nola Nontzefilmak, Argazklik, Bilblogari edota KaleSoun izenekoak. “Harrotasunez esan dezakegu urtero 1.700 albiste inguru sarera-tzen ditugula euskaraz –aipatzen du Juanra Madariagak–. Askotan guk sortutako berriak izan dira horiek, eta beste askotan eragile kultural ezberdinek bidalitakoak. Kasu anitzetan lehenak izaten gara berriak ematen, izan ere, prentsaurreko askotatik atera eta atoan albistea igotzen da gurean, primizia hori lehenetsiz”. Orain, “aurpegia garbitu” eta beste estilo eta jantzi batekin ageri zaigu Nontzeberri. “Modu dinamikoagoan, ikusgarriagoan, erabilerrazagoan jartzeko ahalegin itzela egin dugu, eta hori guzti hori internautarekin eta nontzeberrizalearekin konpartituko dugu. Nontzeberrik urte berriak, formatuak, lan egiteko modu eta proposamen ederrak ditu aurretik”. Informazio puntuala emateaz gain, euskal blogosfera osatua eskaintzen du orain atari honek. “Blogak interneteko esparru handia osatzen ari dira etengabean eta ezin izan ditugu ukitu gabe pasatzen utzi. Gai kulturalak dituzten blogak lehen begiratuan ikusi ahal izatea nahi dugu. Ehunka e-mail bidali dizkiegu honezkero Euskal Herriko hainbat blogerori gurean parte hartzeko”. NontzeTV beste atal berri bat da. Bideo interesgarriak eta Nontzeberriko kazetariek sormen propioz grabaturikoak (elkarrizketak, ekimen bereziak...) sartuko dituzte

Beste jantzi batekin ageri da `Nontzeberri´, modu dinamiko, erabilerraz eta ikusgarriagoan

Kultur informazio puntuala emateaz gain, euskal blogosfera osatua ere eskaintzen dute orain

IKUSGARRITASUNA Nontzeberriko

arduradunek informazioa baino zerbait gehiago helarazi nahi diote internautari: “Bizitzeko modu kultural bat, kezkabide ezberdinak, kulturaz beteriko mundu horretan gertatzen ari denaz ohartzeko. Diziplina anitzeko erakustaldien aurrean jartzen ditugu begiak, gure kuriositate kulturala asetzeko eta elikatzeko”. Kontuak kontu, honako xede

Juanra Madariaga, Julen Azpitarte eta Iñaki Landa, `Nontzeberri´ osatzen dute taldekideak. ORTZADAR

Kolaboratzaile berrien bila Webgune berriarekin batera, kolaboratzaile profesionalak lortzeko lehiaketa abiatu du Nontzeberrik. Horretarako, kazetaritza lan bat bidali beharko da apirilaren 15a baino lehen nontzeberri@nontzeberri.com helbidera. Ekimenean kulturarekiko eta komunikazioarekiko zaletasuna duen orok parte har dezake. Epaimahaiak bi kolaboratzaile hautatuko ditu eta hauek hilean bi artikulu egin beharko dituzte diru baten truke. Horrez gain, ekimenean parte hartu duten lan onenak webgunean publikatuko dira. Bidalitako kazetaritza lanak askotarikoak izan daitezke (erreportajeak, elkarrizketak, hausnarketak, analisia, interpretazioa, eta abar), betiere kultur gaiekin lotuta.

hor. Eta Kale Sound ataria Euskal Herriko musika talde lokalen agertoki erraldoi bihurtu dute. Ia ehun talde agertzen dira sail horretan, beren informazio osotuarekin batera: MP3 kantak, argazkiak, biografia datuak eta harremanetarako moduak. Talde hauek guztiek egiten duten musika internautari hurbiltzeko irrati digital bat sortu dute, bertatik musika etengabean entzun ahal izateko. Azkenik, Infokultura zerbitzuaren bidez, internautak informazio puntuala jasoko du bere postontzian.


KULTURA ETA AISIA

Larunbata, 2011ko apirilaren 9a

Ortzadar \\ 03

Kritika

Otso elektronikoa dator

XABIER MENDIGUREN ELIZEGI

O

RAIN dela pare bat urte, Frankfurteko Liburu Azokatik bueltan, egun haietako egunkari atzeratuak ikusmiratzen ari nintzela, guztiz harriturik irakurri nuen, ez behin baizik etengabean, liburu elektronikoa izan zela azokako protagonista absolutu eta erabatekoa; izan ere nik, pabilioi erraldoietan zehar tamaina, estilo eta herrialde guztietako milaka argitaletxe, stand eta ekitalditan kuxkuxean ibili eta gero, txoko batean, modernitatearen ikur gisa baina modu apaingarrian, e-book bakarra ikusia nuen. Bakar bat. Ariketa matematiko bat egingo balitz, alde batetik kalkulatuz azken urteotan prentsako zenbat orri bete diren liburu elektronikoa dela eta ez dela, irrati eta telebistetan zenbat minutu eskaini zaizkion, zenbat jardunaldi, mintegi, hitzaldi eta mahai-inguru antolatu diren gaiaren bueltan, eta beste aldetik zenbatuz zenbat e-book saldu diren benetan gure artean, ondorio garbia izan-

Edukiontzien aldaketarekin batera, edukiena ere etorriko da seguru asko Beharbada oraingo e-book horiek guztiz zaharkiturik geratuko dira

go litzateke liburugintzaren historiako bluff handienaren aurrean gaudela. Oso-oso jende gutxik erosi baitu, egiazki, e-reader edo irakurgailu elektroniko bat; eta erosle apur horiek direnez liburuak formatu digitalean eskuratzeko irakurle potentzial bakarrak, praktikan hutsaren hurrengoa da alor honetako merkatua. Honekin zer esan nahi dut: ez dela inoiz orokortuko liburu elektronikoa? Liburuak paperean irakurtzen segituko dugula betiko? Ez nuke halakorik baieztatuko. Prentsari buruz ere, aspalditik hasi ziren baieztatzen internetek kenduko ziola lekua paperari, eta iragarpena betetzen kosta baldin bazaio ere, komunikabide inprimatuak krisi larrian daude gaur egun, eta are ilunagoa sumatzen zaie etorkizuna. Hortaz, artzain gezurtiaren ipuinean bezala, baliteke gurean ere otsoa noizbait agertzea, literatura kontsumitzeko era aldatzea, baina ohar pare bat egin nahi nuke horren inguruan. Bat, jende askok komentatu izan duena: beharbada oraingo e-book tresna horiek guztiz zaharkiturik eta bazterturik geratuko direla denbora gutxi barru; ipad-a merkaturatu zenetik geldi antxean sumatzen da irakurgailuen eskaintza; telefonoen belaunaldi berriak ere gero eta aukera gehiago ematen ditu pantaila itxuroso batean irakurtzeko; teknologiaren garapenak duen abiada eta konpainia erraldoien lehia kontuan hartuta, ezinezkoa da geroari igartzea, kontu batean

Erakusleihoa

Hiru koaderno txiki

Euskal Herriko alegia, ipuin eta kondairak

salbu: gauza berriak etorri, etorriko direla, baina inork ez dakiela zer, noiz eta nola. Beste bat, oso gutxitan aipatzen dena: edukiontzien aldaketarekin batera, edukiena ere etorriko dela seguru asko. Hau da, “nobelak” paperean ez baizik eta pantaila batean irakurriko ote ditugun ari gara komentatzen, baina beharbada paperezko literatura desagertzearekin batera zenbait genero ere ahitu, agortu, modaz pasatuko dira. Nobela, esaterako, erromatarren garaian aurrekariren bat izan arren, Erdi Aroan ale bakan batzuk aurkituta ere, funtsean inprimategiarekin jaiotako genero bat da: Berpizkunde garaian piztu eta XIX-XX. mendeetan bere loratze ederrena izan duena. Guttenberg aroa itzaltzearekin batera galduko ote den? Ez horren azkar: gustu estetikoen bilakaera teknologiarena baina geldoagoa izaten da, eta hor daukagu musika klasikoaren adibidea, XVIII-XIX. mendeetako maisu handien lepotik oraindik ere munduan barrena milaka zaletu dituena. Literatur molde berriak nolakoak izango diren? Seguru asko laburragoak, zatikatuagoak, batetik besterako jauziak eginaraziko dituztenak... Ez da kasualitatea, gaur poesia digitalaren antzeko zerbait egiten ari direnak ez direla idazletzat hartutakoak, bere sorkuntza beti sarean bideratu dutenak baizik; adibidez, Ana Malagonen tweet laburrak, edo Patxitraperoren blog mezu sailkaezinak.

Salduenak

Zeluloidezko begiradak

Barnetik Gure arbasoak ateratako hainbat gogoeta ulertzeko alegia, ipuin eta eta ideia kondairak

Hamahiru euskal zuzendariri hitza emanez

Hiru koaderno txikitan harturiko apunteak dira saiakera honen abiapuntua. Idazleak, handik eta hemendik harturiko ideietatik tiraka, gogoeta laburrez osaturiko liburua egin du. Barnetik ateratako testuak izanik, egilearen nahi, kezka eta zaletasunak islatzen dituzte: literatura, denboraren joan-etorria, zoriontasuna, musika, euskara… baita komunikazioa ere, horixe baita idazlearen ofizioa eta afizio nagusienetakoa. Testu honekin irabazi zuen Fermin Ertibik 2010eko Juan Zelaia saria.

Liburu honetan Anbotoko Damak, lamiek, jentilek eta antzeko izaki mitikoek dute aterpe, baita Ezoziko Andramarik eta beste ama birjina eta santu kristau batzuek ere. Izan ere, paganismoaren eta kristautasunaren arteko nahasketa da hemen bildutako testuen ezaugarrietako bat. Baina irakurleak askoz gauza gehiago ere aurkituko ditu, esaterako, zenbait ipuin, eta deabruei buruzko kontuak. Testuok gure arbasoen mentalitatea nolakoa zen ulertzeko lagungarri dira.

Irudien bidez istorio zirraragarriak sortzeko gai direnei hitza emanez eginda dago liburu hau. Bederatzi kapitulu, hamahiru zuzendari: Fernando Larruquert, Nestor Basterretxea, Antxon Ezeiza, Helena Taberna, Imanol Uribe, Juanba Berasategi, Julio Medem, Montxo Armendariz, Koldo Almandoz, Asier Altuna, Telmo Esnal, Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga. Aipaturiko izen horien atzean daude hainbat film, hala nola, Ama Lur, Ke arteko egunak, Kalabaza tripontzia, Yoyes, Mikelen heriotza eta abar.

Egilea: Fermin Ertibi Generoa: Saiakera Argitaletxea: Pamiela

Egilea: Irizar Barandiaran Generoa: Mitologia Argitaletxea: Txertoa

Egilea: Mikel García Idiakez Generoa: Elkarrizketak Argitaletxea: Elkar

Fikzioa

Ez Fikzioa

1. Zu zara orain txoria

1. Haserretu zaitezte!

Mikel Etxaburu. Elkar

Stephane Hessel. Denonartean.

2. 3 Mariak

2. Euskal Herriko pertsonaia...

Arantxa Urretabizkaia. Erein

Koldo Aljostes. Arabako Foru Aldundia.

3. Errotik

3. Loiolako hegiak

Gotzon Barandiaran. Susa

Imanol Murua. Elkar

4. Artzapezpikuaren bisita

4. Moroak gara behelaino artean

Adam Bodor. Elkar

Joseba Sarrionandia. Pamiela

5. Sakoneta

5. Autopsiarako frogak

Xabier Mendiguren. Elkar

Koldo Izagirre. Susa

6. Bere aitaren alaba

6. Ertzeko zatiak

Anne Berest. Alberdania

Jon Sarasua. Argia urtekaria

LIBURU DENDAK: Elkar, Casa del Libro (Bilbo), Auzolan (Iruñea).

Zaldi Eroa


KULTURA ETA AISIA

04 // Ortzadar

Larunbata, 2011ko apirilaren 9a

KOMIKIA > GASCA BILDUMA

Hamarnaka milaka dokumentuz osatutako bilduma da donostiarrarena, eta mota askotariko materialak aurki ditzakegu bertan.

ARGAZKIA: RICARDO IRIARTE

KOMIKIAREN HISTORIA, SOTO BATEAN BILDUTA Donostiako dokumentazio zentroan kontsulta daiteke Luis Gasca ikerlari eta adituak 70 urtetan osatutako bilduma; hamarnaka milaka dokumentu ditu bere baitan, eta Europako garrantzitsuenetakoa da AMAGOIA JALON

L

UIS Gasca (Donostia, 1933) komikizale amorratua izan da betidanik; komikiaren mundua bere bizitzako pasioetako bat izan da, zinema eta literaturarekin batera, eta gogoan du oraindik nola joaten zen, umetan, San Telmo museo zaharreko liburutegira komikiak irakurtzera. “Oso erabiliak zeuden hiru aldizkari baino ez zeuden”, azaldu du Gascak. Urritasun horrek ez zuen gogogabetu eta komikiak irakurtzea maite zuen ume hura aditu entzutetsu bihurtu zen: liburu mordoa idatzi du, komikiak argitaratu ditu, eta

munduan barrena hainbat topaketetan parte hartu du. Hori bai, baliabide ezaz arduratuta, 70 urtez donostiarrak ahal izan duen material guztia jaso, erosi eta gordetzeko grina izan du, komikiari buruzko bilduma garrantzitsua osatuz. “Europako garrantzitsuena da, altxor bat”, Roman Gubern historialariaren hitzetan. Komikiaren altxor hori ikertzaileen eskura jarri dute Gascak eta Gipuzkoako Aldundiak, Donostiako Errege Katolikoen kaleko 16.ean. Bartzelonan urte batzuk egin ondoren, duela hiru urte Gasca Donostiara bueltatu zenean, besazpian proiektu handi baina kuttu-

na ekarri zuen: bere bilduma pertsonalarekin komikiaren dokumentazio zentroa prestatzea, ikerlariei laguntzeko eta publiko orokorrari komikiaz gozatzeko aukera emateko. Gasca Bilduma Gipuzkoako Foru Aldundiaren esku dago 2007az geroztik. “Maria Jesus Aranburu Gipuzkoako Aldundiko Euskara eta Kultura diputatuaren ideia izan zen nire bilduma Donostiara ekartzea. Ni orduan Bartzelonan bizi nintzen eta oso ongi iruditu zitzaidan”, esan du komiki adituak. Ez zen lehenengo proposamena izan, baina bai berak nahi zuena. “Ameriketako Estatu Batuetatik jaso nituen proposamenak, batez ere

Getty Fundaziotik (beren adituak Bartzelonara etorri ziren bilduma balioztatzera), eta Bartzelonako Unibertsitatetik ere bai, baina nik Donostian geratzea nahi nuen; ez nuen beste inon irekitzeko asmorik”, berretsi du Gascak. Azkenean proiektua gauzatu da eta Komikiak-Colección Gasca Bilduma zentroa urtarrilean aurkeztu zuten. Estatuan dagoen mota honetako zentro bakarra da, eta Europako garrantzitsuenetakoa. Gasca Bildumak komikiaren aurrekariak, historia eta ibilbidea jasotzen ditu eta XIX. mende bukaerako eta XX. mendeko materiala biltzen du. Hamarnaka milaka dokumentuz osatutako bilduma da

eta mota askotariko materialak aurki ditzakegu: komikiak eta komiki-bandak, aldizkariak, liburuxkak, kartelak, monografiak, argazkiak, hiztegiak, tesiak, filmak, diskoak, egileen biografiak, gutunak, telebista eta irratsaioak, merchandising-a (panpinak)… Eta gaiei dagokienez, pertsonaia eta bilduma mordoa ere bai, hala nola Tintin, Mortadelo eta Filemon, Asterix eta Obelix, Lucky Luke, Little Nemo, Yellow Kid, Zipi eta Zape, Sheena, Popeye, X-Men, Batman, Superman, Mickey Mouse, Garfield, edota Mafalda. Gascari ez zaio interesatzen soilik komikia edo pertsonaia, honek duen eragina ere bilatzen du, herri kulturaren erakus-

“Nik bilduma Donostian gera zedin nahi nuen; ez nuen beste inon irekitzeko asmorik”


Larunbata, 2011ko apirilaren 9a

KULTURA ETA AISIA

Ortzadar \\ 05

bezala lehenengo aldiz etorri zenean, 1977an, Sheenaren zentsuratutako argitalpen espainolak ikusten aritu zen etxean, zoratuta –kontatu du Gascak–. Bikinia beharrean, Espainian pertsonaia honek gona eta blusa janzten zituen, oihanean! Zentsura ikaragarria zen”. Kasu kuriosoagoak ere badira. Biltzarretan komiki adituak eta ikertzaileak elkartzen ziren, eta “ni bezain eroak zeuden beste batzuekin harremanetan jartzen ninduten, hori izan zen Jodorowskyren kasua. Gutun bitartez jarri ginen harremanetan, eta biok zaharrak ginenean elkartu ginen aurrez aurre”.

Urteotan katalogatutako materiala KMKren liburutegiko katalogoan dago. ARGAZKIA: R. IRIARTE

“Saiatuko gara zaleek komikia berrirakurri edo deskubritzeko aukera eduki dezaten”

Gasca, bere bildumako lan bat erakusten. ARGAZKIA: RICARDO IRIARTE garri. “Hor daude, adibidez, modan izan duten eragina, orrazkeran, janzkeran, musikan edo hitz egiteko moduan… Pinotxoren sudurra baino gauza erabiliagorik ez dago, ezta? Eta horrek herri kultura aberasten du”. GUTUNAK Bildumaren parte dira gutunak. Luis Gascak hainbat komikigile, aditu eta zinemagileren gutunak gorde ditu hamarkada hauetan, eta horiek ere kontsulta daitezke Donostiako zentroan. Luis Buñuel, Juan Carlos Eguillor, Pedro Olea, Alejandro Jodorowsky, Terenci Moix, Federico Fellini, Carmen Sevilla, Enric Sio, Hugo Pratt, Quino edo Will Eisner aurki ditzakegu gutunen zerrendan. “Denetarik dago, gutun guztiak gorde ditut. Cervantesek idatzi zituen gutunak botako bagenitu astakeria bat irudituko litzaiguke, eta komikiaren eta herri kulturaren munduan gauza bera dela iruditzen zait, horregatik ez dut bat ere bota”, azaldu du. Dena gordetzeko duen grinaren erakusle, gutun azalak ere gorde dituela esan behar da. Autore horietako asko, zinemagileak batik bat, Zinemaldiaren bitartez ezagutu zituen. Eta batzuekin, zinemari buruz bakarrik ez, komikiari buruz ere aritzen zen. Hori da Bernardo Bertolucciren kasua, adibidez. “Zuzendari

Zentroa Donostiako Errege Katolikoen kaleko 16.ean dago.

KONTSULTAK Hiru urte hauetan katalogatu duten materiala, 8.000 bat dokumentu, Koldo Mitxelena Kulturunearen liburutegiko katalogoan kontsulta daiteke, eta bilduma egoitzan bertan kontsultatzeko aurrez ordua eskatu behar da KMKn. Oraingoz pertsonaiei buruzko liburuak, aldizkariak eta saiakerak katalogatu dituzte. “Osagarria dena falta da: komikia eta zinemaren eta telebistaren arteko harremana, musika, irratsaioak, (telebista edota irratiko) elkarrizketak, programa bereziak. Baina oinarrizkoa egina dago. Etortzen den ikertzaileak jakin dezake zein komiki ikus dezakeen; oraindik ezin du jakin, ordea, aldizkaria ikusi gabe, ale jakin baten barruan zer aurkituko duen”. Katalogazio eta sailkapen lana ez da erraza kasu honetan, ez dagoelako erreferentziarik, ez eta horretarako prestatuta dagoen jenderik. “Lan eskerga gelditzen da egiteko”, esan du donostiarrak. Halere, zentroaren lehenengo helburua, ikertzaileei kontsulta erraztea, aurreratuta dago. Batez ere, Gascak bere garaian bizitu zuena gogoratzen duenean. “Ni ikertzen hasi nintzenean, Liburutegi Nazionalak ez zuen ia ezer. Ez zegoen corpusik, ez eta liburu, saiakera, hiztegi edo bestelakorik. Ez zegoen ezer. Ezta biltzarrik, azokarik edo dendarik ere”. Gauzak asko aldatu dira orduz geroztik. Gaur egun liburu-denda eta liburutegi gehienetan aurki ditzakegu mota honetako liburuxkak, irakurle mota askori zuzenduak, ez soilik haurrentzako istorioak; pertsonaia batzuk mundu osoan ezagunak dira, batez ere zinemari esker; ikerketa liburuak ere agertu dira, eta Louvre bezalako museoek komiki erakusketak hartu dituzte. Komikiak loraldi garaia bizi du. “Batez ere harritu egiten nau komertzializazioaren gorakadak: jostailuak, panpinak… eta zineman duen eraginak. Hilabetero iragartzen dute komiki batean oinarritutako film berri bat”. Komikiak Gasca Bilduma zentroaren bigarren helburua komikiaren hedapena da. Liburutegi publiko baten antzera, nobedadeak eta komikiak izango dituzte bertan irakurtzeko, eta erakusketak, komiki aurkezpenak eta mahai-inguruak egingo dituzte egoitzan, fondoak ezagutzera emateko. “Irakurle eta zaleek komikia berrirakurri edo deskubritzeko aukera eduki dezaten saiatuko gara”, laburbildu du Gascak.

ARGAZKIA: RICARDO IRIARTE

Komikiaren ikerkuntzan aitzindaria eta ikasle nekaezina Zinema eta komiki aditu, argitaratzaile, zinema ekoizle, Donostiako Zinemaldiko zuzendari, ikertzaile, kritiko, idazle, bildumagile… Luis Gascak hamaika lan egin ditu. Komikiaren ikerkuntzan aitzindaria izan zen eta ehun argitalpen baino gehiago kaleratu ditu zinema eta komikiari buruz; adibidez, Historia y anécdota del tebeo en España (1965), El erotismo en el cine entziklopedia (1983), El discurso del cómic (1988) eta Diccionario de onomatopeyas del cómic (2008), azkeneko biak Roman Gubernekin. Bestalde, 70eko hamarkadan Donostiako Buru Lan eta Pala komiki argitaletxeak zuzendu zituen. Zinemari lotuta, Donostiako Zinemaldiarekin lan egin du ia hasieratik. “Gaztetan materiala artxibatzen laguntzen nuen, jendea hartzen, erakusketak antolatzen... Gero Hautaketa Batzordean egon nintzen (1970-1976), idazkari, eta Zinemaldiko zuzendari (1977, 1981-1983)”. Horrez gain, irratsaio eta telebista saioak egin ditu, Europako komikigintzari buruzko biltzarretan lagundu du, eta publizista eta Mexikoko Televisarako aholkularia izan da. Bere esanetan, “izaera arazo bat da. Beti eskolan egoten saiatzen naiz, ikastea eta helaraztea dira nire ardura nagusiak”.


KULTURA ETA AISIA

06 // Ortzadar

Larunbata, 2011ko apirilaren 9a

INTERNET > AURKEZPENAK

AURKEZPEN ON BATEK EZ DU PREZI-ORIK Jendaurreko aurkezpenak egiteko baliabide ugari badira ere, badirudi PowerPointak menderatzen duela merkatua; dena den, bestelako aukerarik ere bada, eta horietako batzuek proposamen berritzaile eta ikusgarriagoak eskaintzen dituzte JON MARTIN

M

UNDU guztiak egin behar izan du jendaurreko aurkezpenen bat. Ez da erraza izaten. Ohitura eta konfiantza faltagatik aurkezpen aldrebesak irteten dira askotan. PowerPointa da askok ezagutzen duten programa bakarra, baina aproposak diren programa asko daude. Hona hemen aurkezpen hobeak egiteko zenbait gomendio eta zenbait programa berri. Prezi aurkezpenak egiteko programa bat da. Ez da berria, baina berritzailea da PowerPointak menderatutako merkatuan. Askoz ere aurkezpen ikusgarriagoak lortuko ditu Prezi erabiltzen duenak. Orri zuri erraldoi bat da Preziko aurkezpenen oinarria. Aurkezlea orri horretan aurrera-atzera, ezker-eskuin, mugi liteke. Aurkezpenak prestatzerakoan argazkiak txertatu daitezke, testua erantsi eta baita bideoak eta PDFak zintzilikatu ere. Sekulako potentziala du lanabes horrek. Aurkezpenak editatzeko modua PowerPointarenaren aldean ezberdina da; goialdean dagoen zirkulu baten bidez kudeatzen da editorea. Ezberdina izanagatik, oso intui-

tiboa da Prezi. Merezi du saiaketa egitea. Abantaila handienetako bat da aurkezpena pausoz pauso egin litekeela, PowerPointetan diapositibaz diapositiba egiten den bezala; baina baita ez linealki ere. Edozein momentutan saguarekin batera eta bestera nabiga dezake aurkezleak, ahaztutako zati batera itzuliz, edo denboraren kudeaketan asmatu ez dugulako bloke oso baten gainetik jauzi eginez. PPT. Microsoft PowerPoint da aurkezpenak egiteko programarik erabiliena. Egunero 30 milioi aurkezpen egiten dira, batez beste, programa hau erabiliz. Eta ez da kasualitatea, eskemak modu ulerterrazean emateko sistema ona da eta. PowerPointen oinarria diapositibak dira. Aurkezpen linealak izaten dira, diapositibak bata bestearen atzetik agertzen direla. Aipatu bezala, hala ere, bada aurkezpenak egiteko programa gehiago. Software librearen jarraitzaileek Impress programa gomendatzen dute. Open Office-ko programa hau PowerPointaren oso antzekoa da; beraz, eredu hau gustuko dutenek badute doako alternatiba bat. Mac-ek ere ematen du PowerPointa erabiltzeko aukera, baina badu eskaintza alternatibo bat ere. Keynote izena du. QuickTi-

PowerPoint-etik aparte badira beste batzuk, esaterako, Prezi, Impress edo Keynote

Aurkezpenak egiteko programa ugari dago gaur egungo merkatuan. ORTZADAR me bideoak aurkezpenean integratu nahi dituztenentzat egokia da. Diseinuari dagokionez ere trantsizio dotoreak ditu. AURKEZPENA FINTZEN Azken urteotan uni-

bertsitatean klaserik jaso duen edonork badaki aurkezpenak asko erabiltzen direla; zorrotz jarrita, asko eta gaizki. Testu gehiegi ematen da askotan, eta ikasleek zer apunte hartu behar duten jakinarazteko sistema da irakasle askorentzat. Aurkezpen batek bestelako funtzioa behar

luke. Emozioetan eta arretan eragitea du helburu. Eta horretarako badira zenbait gomendio: diapositiba bakoitzean ez lirateke sei-zazpi hitz baino gehiago erabili beharko eta espazio zuriei ez zaie beldurrik izan behar. Sinpletasuna ona da aurkezpenetan, jarraitu KISS filosofia (keep it simple, stupid!). Gaiaren inguruko interes bizia duenik baldin bada, Garr Reynolds-en Presentación Zen liburua irakurtzeko gomendioa luzatzen diot. armiarmasarea@gmail.com

WEBGUNEAN Jakin-mina “informatikoagoa” denean...

Aurkezpenak partekatzeko aukera, doan

http://elartedepresentar.com/

www.slideshare.net/levarcol/presentac www.presentaciones.net/ iones-exitosas

Aurkezpen on bat egitea arte bat da. Jendaurrean hitz egiteko gakoak menderatu nahi dituenak Joxerra Gartziaren Jendaurrean hizlari liburua irakurtzea du onena. Kuriositatea “informatikoagoa” bada, webgune hau lagungarri izan liteke.

SlideShare ere gailentzen ari da aurkezpenen munduan. Funtsean, aurkezpenak partekatzeko aukera ematen du. Doako zerbitzua ematen du. Flash formatuan gordetzen ditu, gehienez ere 20 MB-ko aurkezpenak.

Biltoki amaigabea

E-mail bidez “bizitza ederra da” estiloko mezuak bidaltzea atsegin dutenek biltoki amaigabe bat topatuko dute bertan. Era askotako PowerPointak aurki daitezke: umoretsuak, filosofikoak... www.powerpoints.org ere modu berekoa da.


KULTURA ETA AISIA

Larunbata, 2011ko apirilaren 9a

Ortzadar \\ 07

BIDAIA > KOADERNOA (XI)

MERKEALDIA KARAKORUMEN

Glaziarren tolesturetan babestuta, zenbait kanpaleku daude mendizale eta zamaketarientzat.

IRUDIA: A. IZAGIRRE

Egunean hamar edo hamabost euro irabazteko, sei mila metrotik gora zamak garraiatu edo izotzetan lau hilabete lanean igaro behar dituzte pakistandar batzuek; espedizioetako begirale militarrek, berriz, nahikoa dute buruko minaren aitzakian hotel batean zain egon eta paper batzuk sinatzea ANDER IZAGIRRE WWW.ANDERIZA.COM

K

ARAKORUM mendikatearen muinean, sei, zazpi eta zortzi mila metroko mendien altzoan, glaziarrek topo egiten dute Concordiako zirkoan. Talkaren ondorioz, izotzezko uhinak hedatzen dira eta marmolezko katedralen oinarriak –Mitre, Marble, Gasherbrum– kolpatzen dituzte. Glaziarren tolesturetan babestuta, zenbait kanpaleku daude mendizale eta zamaketarientzat. Haietako batean egunak banan-banan zenbatzen zituen Ahmaluk, 25 urteko baltiarrak, bere dendaren barruan keroseno botilak eta irin zakuak antolatzen zituen bitartean. Ekain hasieran denda jarri eta irailaren amaiera arte bertan egoteko asmoa zuen, izotzetan lau hilabete espedizioei salgaiak eskaintzen. Ahmaluk tea eta txapatiak (irinezko opilak) zeuzkan gosaltzeko, dilistak eta txapatiak bazkaltzeko, tea eta txapatiak afaltzeko. Handik pasatzen ziren mendizaleei galdetzen zien kopeta-argiren bat edo lozakuren bat sobran ote zuten, edota “picture book” bat; aldizkari porno bat, alegia. Ez omen zen berarentzat, Baltoro glaziarrean sakabanatuta bizi diren soldadu pakistandarrei saltzeko baizik. Etxola kaskarretan, aspertuta eta hotzak akabatzen, errekrutek hilabeteak ematen dituzte Indiako muga gatazkatsutik hain gertu dauden mendi hauek zaintzen, hurrengo taldearen txanda iritsi arte.

KAPITAINAREN BURUKO MINAK. Sol-

dadu horiek baino askoz ere erosoago eta soldata oparoagoarekin bizi dira espedizioei atxikita doazen kapitainak. Eskalatzeko baimenarekin batera, militar bat eurekin eraman behar dute mendizaleek oinarrizko kanpalekuraino, arauak zehatz eta zorrotz betetzen dituztela eta Indiarekin –etsai handia-

rekin– muga egiten duen eskualde hartan inolako mugimendu arrarorik gertatzen ez dela baieztatu beste lanik ez duena. Eta beste lanik izaten ez dutenez, kapitainak asperasper eginda bizi dira kanpalekuetan, sukaldari eta laguntzaileak zirikatzen eta giroa nahasten. Hala ere, militarrek ez dute asko irauten kanpalekuetan. Hiru edo lau egun pasa eta gogaitzen hasten direnean, alpinistei aspirina bat eskatzen diete. Hurrengo egunean kexuka jarraitzen dute: buruko min latza daukatela, ondoezik daudela… Alpinistek esaten diete hobe dutela lehenbailehen altuera galdu, atzera martxa egin eta Skardu hirira itzultzea. Militarrak alde egin nahi du eta alpinistek militarra begien bistatik kendu nahi dute. Denek disimulatzen dute, baina denek ezagutzen dituzte zeremoniaren urratsak. Berriek ere azkar ikasten dute. 28 urteko Waqar kapitainak, adibidez. Lehenengo aldiz zihoan espedizio batekin eta 6.000 metrora igo nahi zuen, altuera hartaraino iristen diren ofizialei Armadak diploma bat eta sari bat ematen dielako. Lahorekoa zen, hiri subtropikal batekoa, ez zuen sekula elurrik zapaldu baina esperientzia alpinistarik bazuela zioen: Vertical limit pelikula ikusi zuen behin. Hurbilketa bide luzeari ekin aurretik (astebeteko martxa, bailara eta glaziarretan gora), mendizaleek xehetasun osoz azaldu zizkioten han goian zain izango zituen arriskuak: artesiak, elur-jausiak, buruko edemak… Oinarrizko kanpalekuan lau egunez aspertu ondoren, Waqarrek aspirina bat eskatu zuen. Hasi zen ihesa. Broad Peak-eko oinarrizko kanpalekuan sei espedizio zeuden eta astebete baino lehen ez zen militar

bakar bat ere gelditzen. Glaziarretik ospa egin eta Skardura jaitsi ziren kapitain guztiak, batzuetan Islamabad hiribururaino, menditik 800 kilometrora, alpinistek ordaindutako soldata kobratzen jarraitzen zuten bitartean: 15 euro egunean (langile pakistandar batek hamar eguneko lanagatik jasotzen duena, hain zuzen). Begirale militarrek espedizioetako sukalde-laguntzaileek baino lau aldiz gehiago irabazten dute, sukaldariek baino bi

aldiz gehiago eta altuerako zamaketarien antzera, baina ordainetan nahikoa dute hiriko hotel batean egonean egon eta mendizaleen zain asteak pasatzea, espedizioaren amaieran mahai gainean jartzen dizkieten paper guztiak sinatu, behar diren oniritzi eta bedeinkazio legalak eman eta kito, lanak amaitzeko. MENDI MERKEAK Larriago zebilen

Ahmalu soldata osatzeko. Karako-

Azken sasoiak are okerragoak izan dira, Concordiako izotzetaraino ere heldu baita krisi ekonomikoa

Pakistandarrak, zamaketari lanetan. IRUDIA: A. IZAGIRRE

Baldintza gogorretan ematen dituzte hilabeteak. IRUDIA: A. IZAGIRRE

rumen barneratzen diren alpinista eta ibiltari taldeen kopurua asko murriztu da azken urteotan, New Yorkeko Dorre Bikien aurkako erasoaren ondoren Asiako eskualde honetan gerrak eta terrorismoaren inguruko istiluak piztu zirenetik. 2002an mendiko turismoak beherakada larria jasan zuen Pakistanen eta Gobernuak baimenen prezioak nabarmen jaitsi zituen, beldurrari nolabait aurka egiteko. Eskaintza bereziak daude ordutik Pakistango mendietan: espedizio batek Broad Peak igotzeko 9.000 dolar ordaindu behar bazituen, gaur egun nahikoak dira 4.500. Azken sasoiak are okerragoak izan dira, mundu mailako krisi ekonomikoa Concordiako izotzetaraino ere heldu baita. Espedizio asko bertan behera gelditu dira babesle faltagatik, turistek ez dute diru nahikorik Baltoro glaziarreko bide ospetsua egiteko, agentzia, gida eta zamaketari pakistandarrak kezkatuta daude bezeroen kopurua gainbehera datorrelako. Ahmalu goibel zebilen, kerosenoaren eta irinaren prezioak jaisteko erabakia hartu ala ez hartu, Concordian lehia egiten zion beste saltzaile batek ere denda jarri zuelako. Ekaina hasieratik antzeman zuen sasoi txarra zetorrela… eta bazuen eskarmenturik horretarako: zazpigarren uda Concordian. 18 urterekin hasi zen lan honetan. Ez zuen batere atsegin zamaketariaren ogibidea, Askole herriko bere kide ia guztiek zeukatena, eta glaziarrean urtero salmenta postutxoa ezartzea erabaki zuen. Gogorra zela zioen Ahmaluk, lau hilabete igaro behar zituelako etxekoengandik urrun, baina ikusten zion alde onik: mundu osoko mendizaleak ezagutzeko eta haiekin solasean aritzeko aukera. Bost semealabak faltan zeuzkan (nagusia, Karachiko eskola batean ikasten, aitak glaziarrean irabazten duen soldatari esker). Emaztea ere bai. “Baina atzerriko emakume eder ugari pasatzen da Concordiatik”, zioen barrez. Horretan ere, urte txarraren seinaleak Ahmalurentzat: ekaina erdialdean oraindik ez zen neska bat bera ere pasatu.


KULTURA ETA AISIA

08 // Ortzadar

Larunbata, 2011ko apirilaren 9a

ITSASOKO LEKUKOAK JAGON galdera erantzunak 1. Nahitaezkoa al da ‘bait-’ edo ‘-n’ eranstea aditzari ‘zeren’ edo ‘zeren eta’ lokailuarekin? Ez, ez da nahitaezkoa. Bi erabilera ditu zeren horrek: bata lokailu erabilera menderagailurik gabekoa; eta bestea, menderagailu erabilera, zeren (...) bait- nahiz zeren (...)-en egitura duena. Bietan erabiliena menderagailu erabilera da.

2. Zuzenak al dira ‘Irakasleari ihes egin zion’, ‘Nire ihesi dabil’, ‘Jonengandik ihesi etorri da’ esaldiak? Galderako hiru esaldiak zuzenak dira; izan ere, ihes egin aditzarekin datiboa erabil daiteke (ri: irakasleari ihes egin zion), ablatiboa ere bai (-tik: arriskutik ihes egin du / -rengandik: etsaiaren ihesi dabil). Kontua da genitiboan erabiltzen denean ihesi forma dugula, hau da, adizlaguna, eta ez aditza (horrekin ere erabil daitezke ablatiboko tik/-rengandik gisakoak: handik ihesi etorri direnak).

3. Zuzenak al dira ondorengoak?: ‘Besteez gogoratzeko esatera etorri zara’, ‘Besteez gogora nadin esatera etorri zara’, ‘Besteez gogora nadila esatera etorri zara’ Besteez gogoratzeko esatera etorri zara. Besteez gogora nadin esatera etorri zara. Bi horiek zuzenak dira; ez, ordea, azkena: Besteez gogora nadila esatera etorri zara.

4. Zuzena al da ‘nola zuk esan duzun’ egitura? Gramatikalak dira nola zuk esan duzun, ez da gezurra izango modukoak. Beraz, ez da txartzat emateko perpausa; nahiz eta izan badiren hori baino egokiagoak: zuk esan duzunez, edo zuk esan duzunez gero.

www.euskaltzaindia.net

Garrantzi handia izan dute gure kostaldeko hemeretzi itsasargiek; historian zehar gerren eta naufragioen lekuko izateaz gain, arkitekturaren ale baliotsuak ere badira ORTZADAR

E

USKAL GEOGRAFIAREN mugarri baitezpadakoak izan ohi dira itsasargiak: Landetako hondartzen lautada iparraldean muga dutela, Aturriko barra arriskutsuaren eta Galea muturraren artean, Higer eta Matxitxakoko lurmuturreko itsasargiak aurki ditzakegu , baina baita Biarritzeko eta Donostiako hondartzen ondoan eraikita egonagatik nortasun handia duten faroek ere, Getariako sagu bitxia ahaztu gabe. Arkitekturaren ale baliotsuak dira, kontraste gehien eta historia eta istorio oparoenak dituen lerro-lerroan kokatuak. Gerren eta naufragioen lekuko, hamaika anekdotaren protagonista dira itsasargiak. Faroek garrantzi handiko zeregina izan dute historian. Haien jatorriak nabigazioaren hastapenetara eta merkataritzarako bide berriak urratzeko lehen esplorazioetara garamatza. Ongi dokumentaturiko lehenengo itsasargia Faros uhartekoa da, egiptoarrek Alexandriako portuaren sarreran eraiki zuten 130 metroko dorrea. K.a. III. mendeko eraikina da. Egiptoarrek, feniziarrek eta erromatarrek itsasargi asko eraiki zituzten Mediterra-

neoko, Egeoko eta Itsaso Beltzeko kostetan. Baina Erromaren eragina Iparraldera ere zabaldu zen. Horrela, merkataritzabideak babesteaz gain, inperioaren egonkortasuna bermatzen laguntzen zuten. Oro har, garai hartako itsasargiak egurra erretzeko dorre sinpleak ziren. Gau osoan piztuta izatea lan neketsua zen eta, horregatik, beste argitze-sistema batzuk probatu zituzten. ARGI-JOKOA Itsasargi bakoitza identifikatu ahal iza-

teko, argi-izpien bidezko kodea asmatu zen. Behin argiren bat detektatuz gero, marinelek izpiak zenbatu eta denbora neurtu egiten dute; itsasargi bakoitzak berezko “argi-jokoa” du, nabigaziomapetan ere zehaztuta dagoena. Izan ere, nabigatzaileentzat itsasargiek bi funtzio betetzen dituzte. Bata, norberaren kokapen zehatza jakiten laguntzea eta, bestea, lehorreko tokien kokapena adieraztea. Gauez argien bitartez igortzen du itsasargiak bere informazioa eta egunez eraikinaren beraren ezaugarriek ematen dute identifikatzeko aukera. Ez dago bi itsasargi eraikin berdin-berdinak dituztenak. Gure kostaldeko gehienak zuriak dira mendi berdeetan kontraste handia egin dezaten.

Egiptoarrek eraiki zuten lehenengo itsasargia, Faros uhartean, K.a. III. mendean

Lekeitioko itsasargia, berriztua izan baino lehen. IRUDIA: IMANOL FRADUA

TOPONIMIA

IZENAK

Deierri ‘Deio’ eta ‘herri’ izenen loturak sortu zuen aran horren izena XIII. mendeaz geroztik ageri den Deierri ibarraren izen zaharra, Valle de Yerri bilakatu zen erromantzez gertatutako herri etimologiaren ondorioz. Deierri berez Deio eta herri izenen loturak sortutakoa da Deioren herria adierazteko. Nahiko arruntak dira Nafarroan –(h)erri hitzaz osatutako leku izenak, hala nola, Goñerri Valle de Goñi, Estellerria Tierra Estella, Iruñerria Cuenca de Pamplona edo Erriberri (Olite herriaren euskal ordaina). Gaztelaniaz egindako interpretazio oker batengatik, Deierri izen zaharra Yerri bilakatu zen. Zer dela eta? Deierri izenaren hasierako De- gaztelaniazko preposizioa zelakoan de Yerri jartzen hasi zirelako. Dena dela, ez da kasu bakarra Nafarroan. Izan ere, Muru–Artederreta jatorrizko izena Muruarte de Reta bilakatu zen eta hori da herri honen izen ofiziala.

Unai Unai izen arrunta da eta ‘behiak zaintzen dituena’ esan nahi du. Beste asko bezala goitizentzat erabili izan da; esaterako, Artaxoan (Nafarroan) Garcia Unaia agertzen da 1167. urtean. DIE-n gaztelaniazko Buen Pastor-en baliokidetako Unai eta Unai-ona azaltzen dira. Gaur egun maizko aditzen bada ere, diktadura garaian erregistroan sartzeko oztopo larriak egon ziren


Ortzadar