Issuu on Google+

ortzadar Larunbata, 2012ko uztailaren 7a. 268 zenbakia

euskal kulturaren kolore

IDAZLE KANONIKOEZ Ibai Atutxa ikertzaileak “eztabaida piztu� nahi du euskal literaturan bere azken saiakerarekin -- 4-5. orrialdeak --

INPROBISAZIOA OHOLTZAN Pabilioi 6-k aktore eta ikusleriaren arteko zubiak eraikitzen ditu -- 6. orrialdea --

noticiasdegipuzkoa.com

guztiak


02 // Ortzadar

Larunbata, 2012ko uztailaren 7a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

teknologia berriak

BILBO

IÑAKI BILLELABEITIA ‘MUBI 12’ IKASTAROAREN KOORDINATZAILEA

“Teknologia berriak ondo darabilten sortzaileak behar ditu gizarteak” Irudia eta musika elektronikoa uztartzeko asmoz ‘Mubi 12’ ikastaroa antolatu du Euskal Herriko Unibertsitateak. Musika eta irudiarekin sortu eta esperimentatzeko gogoa duen orori zuzenduta dago tailer praktiko hau, Bilbon garatuko dena lau egunez AINHOA LORES

Ikastaroak ‘kultura bisuala’ du oinarri. DAVID DE HARO

EE

RREMINTA digital berrien garapena, ordenagailu eramangarriak eskaintzen dituen aukerak eta bideo proiektagailuei esker, musika elektronika eta denbora errealeko bideoaren bat-egiteak interesa piztu du ikus-entzunezkoen munduan. Materialak gero eta eskuragarriagoak dira eta honek gero eta aniztasun handiagoa izatea eragin du.

Garai batean bideoklipak musikatzen baziren, gaur egun ikus-entzunezko zuzenekoak planteamendu esperimentalagoetara zabaldu dira. Musikari eta artista bisualen arteko kolaborazioak heterogeneoagoak dira live cinema edo expanded bezalako ereduei paso emanez. Gauzak horrela, EHUko irakasle Iñaki Billelabeitiak eta bere lan-taldeak ikastaro bat antolatzea erabaki zuten. “Etengabeko garapenean dauden praktika artistikoak direla ikusi genuen eta estilo honetako ikastaro bat sortu behar genue-

la iruditu zitzaigun”, arrazoitu du Billelabeitiak, ikastaroaren koordinatzailea ere badena. “Oraingo gizarteak teknologia berriak ondo menderatzen dituzten artista edo sortzaileak eskatzen ditu, baita egungo inguru sozialarekin lotura zuzenagoa izatea ere”, gaineratu du. Tailer honen helburua, beraz, musika elektronikoa eta irudiak jendeari hurbiltzen saiatzea da. Ikastaroa ikus-entzunezkoen sorkuntzan elektronikaren baliabideak denbora errealean erabiltzean datza, hau da, bideo formatuan funtzionatu dezaketen soinua, musika eta mota guztietako irudien nahasketa. Horretarako, hainbat teknika garatzeko jarraibideak emango dituzte eskoletan eta zuzeneko batean erantsi daitezkeen irudiak musikatzeko eta abestiak konposatzeko zalantzak ere argituko dira. Mubi 12 izeneko ikastaro hau kultura bisualean interesa duen orori eta musika eta irudiarekin

Pamiela argitaletxeak, Kulturaren aldeko Euskal Fundazioaren babesarekin

Ikastaroa hilaren 9tik 12ra arte garatuko da, goizeko 10.00etatik 15.00etara. Lehenengo hiru egunak Bilboko UPV/EHUBBK Etxean izango dira eta azken eguna, aldiz, Rekalde Aretoan. Bertan zuzeneko esperientziak aurkeztuko dira.

Materialari dagokionez, ordenagailuan bideoa eta audioa lantzeko Ableton, Live, Idrum edo Modul8 bezalako programak erabiliko dira. Honetaz gain, ikastaroan ikus-entzunezko tresneria ere erabiliko dute ikasleek, hots, samplerak, kontrolatzaileak, kamerak, mugikorrak, bideo proiektagailuak... Gainera, musika elektronikoa ekoizteko teknika nagusiak (grabazioa, konponketak, etab.) eta horien egokitzapena irudien manipulazio nahiz zuzenerako ezagutuko dituzte partaideek. IRAKASLEAK Iñaki Billelabeitia Mubi 12 ikasta-

JUAN ZELAIA XII. Saiakera saria

antolatzen du, euskaraz idatzitako edozein gairi buruzko saiakerak edota iritzi lanak zabaldu eta sustatzeko asmoz.

Saria: 9.000 € Lanak bidaltzeko: Pamiela etxea (Juan Zelaia Saria), Agustindarren industrialdea-Soltxate. G kalea-31013 IRUÑEA

Irailaren 30a arte Tel.: 948 326535 soltxate@pamiela.com Arauak: www.pamiela.com

ARGIBIDEAK

sortu eta esperimentatzeko gogoa duenari zuzenduta dago. Guztiz praktikoa izango da eta horrek parte-hartzaileen kopurua baldintzatu du, izan ere “talde handiekin lan egitea konplikatuagoa da”, azaldu du Billelabeitiak. Aurten 25 pertsonek parte hartuko dute tailerrean. Antolatzaileen arabera, jende asko kanpoan geratu behar izan da eta etorkizunerako kontutan izango dutela adierazi dute.

2012

roaren koordinatzailea EHUko irakaslea da Arte Ederretako fakultatean, eta horrez gain ikusentzunezkoen eremuan sortzailea ere bada. Berak proposatu ditu ikastaro honetarako irakasleak. Alde batetik, Aitor Abio Gaua Producciones-eko kidea, musika garaikideko profesionala eta elektronikarekin lotura estua duena. Bestetik, Juan Pablo Orduñez eta Hodei Torres ILMW kolektibokoak irudien trataeraz arduratuko dira. “Gutariko bakoitzak bere eremuan lan egin ostean gure esperientziak tailer bakar batean uztartzea probatu nahi genuen”, dio Billelabeitiak. Ikastaro honi aldizkako jarraitasuna ematen saiatuko direla berretsi dute antolatzaileek, euren ustez “oso arlo berria eta interesantea” da eta. “Dena den, kontutan izan behar da teknologia berriaren erabilpena ikasteak denbora bat suposatzen duela eta honelako tailer bat labur geratzen da”, ohartarazi dute.


Larunbata, 2012ko uztailaren 7a

Ortzadar // 03

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski IRITZIA

Borrero izatearen abantailak XABIER MENDIGUREN ELIZEGI

O O

RTZADAR-EN arduradunekin hitzartua dut, lerrootan kulturaz arituko naizela eta ez politikaz, kultur gaiak lantzen direlako gehigarri honetan, egunkariko orri gehienetan ez bezala. Batzuetan, baina, zaila da bereizkuntza egiten: ez bakarrik kulturak, gizarte barruko ekintza den aldetik, beti duelako politikazko esangura bat, baizik eta batzuetan politikak bere atzapar zikinak jartzen dituelako proiektu kultural batean, simaurretan ibilitako katiuskekin elurra zapaltzen duenak bezala. Horixe gertatu da Josu Martinezek eta beste lau zinemagilek landu duten Barrura begiratzeko leihoak filmarekin.

Martinezek, lanerako gaitasun izugarriaz eta oso baliabide gutxirekin, gatazkaren alde ezkutuaz trilogia bat osatu du azken urteetan: Itsasoaren alaba egin zuen aurrena, non GALek hildako Txapela errefuxiatuaren alaba Haizek ia ezagutu ez zuen aitaren bizialdia berreraikitzen duen; Sagarren denbora etorri zen gero (Txaber Larreategirekin batera zuzendua), Sao Tomen deportaturiko Alfonso Etxegarai eta beronen emazte Kristiane Etxaluzen bizitza kontatzen duena. Proiektu anbiziotsuago bati heldu zioten gero, bost zuzendariren artean (aurrekoak gehi

Eneko Olasagasti, Mireia Gabilondo eta Enara Goikoetxea) kartzelan sartu dituzten bost pertsonaren inguruko istorio bana kontatuz. Zinemarekin lotura txikiena izan duenak badaki zein konplikatua den film bat egitea, zenbat jendek parte hartzen duen bertan eta, beraz, zein garestia den aurrera ateratzea. Horregatik dauka aurrekontu publikoen halako morrontza. Martinez eta bere lagunak beste inor baino apalago eta xuhurrago ibili dira, baina hala ere dirulaguntzaren bat behar; hortik aurrera, ezaguna duzue azken asteetan zer gertatu den eta ez naiz luzatuko: Donostiako Udalak 9.000 euro agindu pelikularentzat, Espainiako Barne Ministroak mehatxu egin Bildu legez kanpo jartzeko motiboa izan litekeela hori, eta produktorak uko egin laguntza-eskaerari. Film zehatz honen etorkizunaz harago, oso-oso larria da gertaera: makilaren mehatxuaz beldurra sartzen digute denoi eta zentsura ezarri: gure historia hurbila nola kontatu ez da gehiago eztabaidagai izango, bertsio bakarra baimenduko baita, guardia zibilak nahi duen huraxe; aurrerantzean, zigorra saihestearren autozentsurara joko dute sortzaileek; nahiago uda-

SALDUENAK

Fikzioa

berriko loreez edo udazkeneko nostalgiez jardun, badaezpada.

Zigorra saihestearren, autozentsurara joko dute sortzaileek; nahiago udaberriko loreez edo udazkeneko nostalgiez jardun, badaezpada

Faxismoa deitzen zaio horri. Eta baditu bere errudun zuzenak, PP siglen azpian. Baina, zapalkuntza-sistema horrek funtzionatuko badu, ezinbestekoa du beste batzuen konplizitatea, faxistak izan gabe egoerari probetxuren bat ateratzen diotenak. Adibidez, eta mingarria zait hau esatea: Donostiako udalean talde sozialistak eta jeltzaleak, popularren eskutik joan ordez, udalaren erabakia edo haren legitimitatea babestu balute, ez dut uste espainiar agintariak halako harrokeriaz oldartuko zirenik; hiru alderdi politikoak ilegalizatzen ez ziren ausartuko behintzat. Denok oroitu behar genuke (tristea ere bada, begi-bistako kontuok errepikatzen ibili beharra) adierazpen-askatasuna gurea ez den iritzia emateko eskubidea dela batez ere, arerioaren isiltasunak gure taldeari mesede egingo balio ere; talde baten debekuak herri osoa bihurtzen baitu kartzela: batzuk preso eta beste batzuk borrero. Garbi dago inork ez duela preso izan nahi; ez da falta, ordea, borrerotzari abantaila atera nahi liokeenik.

Ez Fikzioa

1. La uxiaren tesia/diosa

4. 19 kamera

Katixa Agirre/Alex Oviedo. Bizkaiko Foru Aldundia.

Jon Arretxe. Erein.

2. Kontakizunak

Aitor Arana. Hiria.

Edgar Allan Poe. Elkar.

5. Ipuin larrigarriak 6. Adimenaren mugetan

3. Bihotzaren mekanika

Miroslav Krleza. Erroteta.

Mathias Malzieu. Denonartean.

1. Tunisian girl. Udaberri arabiarraren aldeko blogaria Lina Ben Mhenni. Denonartean.

2. 200 errezeta goxo... Arantza Lorenzo. Ttarttalo.

4. Euskal baleazaleak Jose Maria Unsain. Untzi Museoa.

5. Euskal Herria ezagutu... Alvaro Muñoz/Ibon Martin. Travel Bug.

3. Bakea gudan. Unamuno...

6. Gau lana. Kontrabandoa Bidasoa aldean

Joxe Azurmendi. Txalaparta.

Rosa Arburua. Alberdania.

LIBURU DENDAK: Elkar, Casa del Libro (Bilbo), Auzolan (Iruñea)

ERAKUSLEIHOA ELEBERRIA

‘Sacamantecas nuen aita’ Aitor Arana. Txalaparta. 150 orr. 16 euro.

ZALDI EROA

IRAKURKETA GRADUATUAK

HAUR LITERATURA

‘Tangoa noizean behin’

‘Krispeta hegalariak’

Miren Agur Meabe. Alex Orbe (ilustr.) Elkar. 12 euro.

Castillo Suarez. Enrique Morente (il.) Elkar. 26 orr. 6,90 euro.

Mitoaren berregite Argentinako historikoa euskara ikaslea

Amona motorzalearekin oporretan

Juan Diaz de Garaiok sei emakume erail zituen Gasteiz inguruan 1870 eta 1879 urte bitartean. Haietako batzuk era ikaragarrian mutilatu zituen eta urteotan haurrak izutzeko erabili zen izengoitiarekin igaro da historiara: ‘Sacamantecas’. Aita garrotez hil eta hainbat urtera, Santa Klara komentuan moja den Diaz de Garaioren alabak historia berreraikiko du. Eleberrian, alaba baten umezaroko oroitzapenekin nahastuko dira Euskal Herriko hiltzailerik ezagunenaren ibilera lazgarriak.

“Maite ditut oporrak eskolarik ez dagoelako, eta amonaren etxean egoten naizelako. Nire amona motorzalea da. Nahiko arriskutsua da amona motorrarekin. Amonari, beste gauza batzuen artean, janaria prestatzea gustatzen zaio eta koaderno batean ditu bere errezeta guztiak. Gaur, amona baratzean dagoela aprobetxatuta, errezeta liburua ireki eta krispeta hegalariak egitea erabaki dut...”. Horrela hasten da ‘krispetazale’ baten abentura zoroa...

Malena ‘au pair’ gisa etorri da Buenos Airestik Euskal Herriko kostaldeko familia batera, haurrak zaindu eta etxeko lanak egitearen truke euskara ikastera. Familia horretan dagoen denboraldian, hainbat jenderekin harremanak izango ditu, batzuk atseginak eta beste batzuk mingotsak, eta aspaldi-aspaldi Argentinara joan zen birraitonaren baserria ezagutzeko aukera ere izango du. Euskara ikasteko irakurketa graduatu hau (A1 maila) CD batekin dator.

Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Bingen Zupiria

Diseinua: Jesús Santamaría

Ardura: Iñaki Mendizabal Elordi (mendi@deia.com)

Maketazioa: Naroa Etxebarria Portadako argazkia: David de Haro

Koordinazio lana: Amaia Santana (asantana@deia.com)

Lege Gordailua: BI 1720-06


Larunbata, 2012ko uztailaren 7a

04 // Ortzadar

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saiakera

“Euskal gatazkari buruz gehien idazten dutenak idazle ‘kanonikoak’ dira, Atxaga kasu”, dio Atutxak. DAVID DE HARO

Idazle eredugarriak au Kirmen Uriberen ‘Bilbao-New York-Bilbao’ eleberria, eta Bernardo Atxagaren ‘Ziutateaz’ nobela aztertu ditu Ibai Atutxa ikertzaileak argitaratu berri duen

‘Kanonaren gaineko nazioaz’ saiakeran. Autoreak azaldu duenez, eztabaida piztu nahi du lan honekin. “Kritika beharrezkoa da”, baieztatu du

MIREN RUBIO

H H

AU ez da ondorio liburu bat”, dio Ibai Atutxak, Kanonaren gaineko nazioaz idatzi duen liburuari buruz. “Irakurleak nik kuestionatzen dudana zalantzan ere jartzea nahi dut”. Horixe baita idatzi duen bigarren entseguaren zioa: “Eztabaida piztea”.

Bi euskal idazleen lan bana aukeratu eta ikertu ditu horretarako, Benardo Atxagaren Ziutateaz eleberria, eta Kirmen Uriberen Bilbao-New YorkBilbao nobela. “Bi autore kanoniko direlako, eztabaida ezinak”. Izan ere, ikertzailearen ustez, ideologia eta egitura politiko hegemonikoek kanonizatu dituzte egileok, biek ere “eleberriaren arauak” errespetatzen dituztelako. Hau da, gizonek idatzitako nobelak direlako, eta estatuen logikaren barrutik ari direlako, besteak beste.

Bi obrak oso ezberdinak dira, baina. Bilbao-New York-Bilbao eleberria “espresuki kanonerako idatzi den liburua” dela dio Atutxak. “Kirmen Uribek idazle kanoniko bihurtzeko behar zuen eleberria da”. Ziutateaz nobelak bestelako ibilbidea izan du, ordea. “Bernardo Atxaga Obabakoak nobelarekin bihurtu zen eredugarri, eta lan honen iragazgailutik pasata egin dira Ziutateaz liburuaren gaineko irakurketak. Nik kontrakoa proposatzen dut, autore kanoniko batek


Larunbata, 2012ko uztailaren 7a

Ortzadar // 05

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saiakera

BILBO

IBAI ATUTXA IKERTZAILEA

“Literatura guztia da politikoa” Gainera, eredu neoliberalaren erdian kokatzen du Atutxak Kirmen Uriberen eleberria, “arazo politikoak toleratu behar diren ezberdintasun kultural bihurtu” dituelako. “Euskal Herriko arazo politikoa desagerrarazi du Kirmen Uribek, eta planteatzen duena zera da: euskaldun bat inolako arazorik gabe, orainaldi baketsu eta ia magiko batean, bihotza ideien gainetik dagoena. Ageri diren arazo bakarrak, aldiz, iragan ilun horretan kokatzen ditu”. Horregatik, euskalduna errespetatzearekin nahikoa da, dioenez. “Planteatzen duena hauxe da: euskaldunoi gure berezitasun harri-jasotzaile hori errespetatzen digutenean Estatua pozik egongo da. Beste arazorik ez balego bezala”. Autofikzioa horretarako giltza dela uste du, Uribek “egia absolutua” hitzartzen duelako irakurlearekin. “Estatu espainiarrak behar duen euskal birusaren bertsio ahuldua da BilbaoNew York-Bilbao, euskal identitatea onartu dezan. Eta berriro topo egiten dugu tolerantzia eta neoliberal ikuspuntuarekin”. EUSKALDUN TERRORISTA “Estatu batek subjektu oso zibilizatu, estandarra eta unibertsala izateko beste kurioso, txiki, partikular bat behar du”, eta hori da Atxagaren Obabakoak nobelak eskaini zuena euskaldunaren irudiaz, Atutxaren iritziz. Horregatik kanonizatu zutela deritzo.

uzitan eskainiko lukeena”. Kirmen Uriberen BilbaoNew York-Bilbao eleberriak berrikuntzarik ekartzen ez duela uste du Atutxak, iritzi orokorraren kontra. “Uriberen lanaren gaineko ikerketa akademiko gutxi daudenez, medioetara jo dut, eta Estatuko denek diote guztiz berria dela, ideologia oso ezberdinetakoak izan arren”, azaltzen du harriduraz. “Horretarako, oso modan dagoen terminologia erabiltzen dute: eleberri likidoa, post-modernoa, eta abar. Baina, horiek guztiak aztertu eta eleberrira ekartzerakoan konturatzen zara Erdi Aroko eleberri baten aurrean zaudela”. Izan ere, zatiketa eta teknologia berrien erabilera berritzailetzat jotzen baditu ere, egitura “betikoa” dela dio galdakoztarrak. “Ez dago eboluziorik, egia absolutu bat dagoelako hasieratik bukaeraraino errepikatzen”.

Ziutateaz eleberriak bestelako eredu bat eskaintzen duela dio Atutxak, nahiz eta Obabakoak eleberriaren eraginean aztertua izan den. “1976an argitaratu zuen Atxagak, Estatu espainiarra autonomiazko egituran sartzen hasten denean. Beraz, eleberriak estatu egitura hori ulertzeko giltzak ematen dizkigu, eta ondorioz, egun daukagun Estatu espainiarraren egitura ulertzeko esperientziak eskaintzen ditu”. Horregatik, euskalduna bitxikeria beharrean terrorista gisa irudikatzen da, Atutxaren aburuz. “Euskalduna ezer baino lehen susmagarria da, eta egiteko duen aukera terrorismoa kondenatzea da, bai behintzat euskaldun errespetagarri izateko. Hori da estatuak behar duen irudia”. Gainera, estatuak berak “euskaldun egiten” zaituela dio. “Euskalduna estatuan integratzea dakar, baina ezingo da euskalduna izan, euskaldun terrorista ez bada. Onartzen duzu estatua, edo legez kanpo zaude, eta hori da Ziutateaz eleberriak esaten duena”. BEHARREZKO EZTABAIDA Bi obren gaineko azterketa jarri du mahai gainean Atutxak, beraz. “Nik ez dut arazorik eztabaidarekin, alderantziz”. Kritika beharrezkoa delako. “Uste dut gakoa dela, euskal literaturaren kritikaren egungo panoramak behar duen gauzetako bat kritika eta eztabaida baitira”. Eta liburu honekin hori lortu nahi izan du, “medioek esaten dutenetik kanpo” iritzi edota planteamendu berriei leku egiteko.

Euskal literatura politizatua dagoela esatea jokoa dela diozu... Euskal literaturan idazle politikoak daudela esaten da, baina euskal gatazkari buruz gehien hitz egin duten idazleak kanonikoak dira. Esaterako, Atxagak euskal terrorismoari buruz hitz egin du eleberri batean bai, eta hurrengoan ere bai. Horregatik, saiakeran planteatzen dudanez, literatura guztia politikoa da, eta gakoa zera galdetzea da: zein literaturari deitzen zaion politikoa, eta zeini neutroa, eta ondorioz, zer euskaldun eraikitzen den.

Luis Haranburuk Eusko jaurlaritzako ‘Memoria eta Elkarbizitza’ kongresuan esan zuenez, euskal literaturan “kanon abertzalea” ezarrita dago. Kanon abertzale bat izendatzen denean berriro ere neutrotzat zer jotzen den begiratu behar da, eta zer ereduren kontra izendatzen den bereziki interesatzen zait. Hori da gakoa. Esaterako, emakumezko literatura esaten dugunean, gainontzeko guztia neutroa eta unibertsala da, alegia, gizonezkoen literatura.

Joseba Sarrionandia idazlearen kasuan, beraz? Kanona ez da eredu higiezin bat, diskurtsoak gatazkatsuak direlako. Gainera, kanonaz hitz egiten dugunean zentro batean kokatzen gara, eta beraz, beti bazterketak egiten dira. Sarrionandiak oso bestelako irakurketak ematen dizkigu, eta ikusten duguna da sistema konplexuago bat dagoela, planteamendu ezberdinak daudelako kanonaren eraikuntzan. Horregatik, ulertzea zergatik saritu zuten Moroak gara lainopean... nik ere galdera asko ditut, baina nire ustez epaimahaiak oso ondo egin zuen.

Irakurleek kanon honi jarraitzen al diote? Kanon indibidualaren mitoa gezurra da, ereduek kolektibo bati egiten dietelako erreferentzia. Gainera, guk aukeratzen ez dugunean, guregatik aukeratzen dute. Hau da, ez badugu liburu bat kalitate, genero edota bestelako irizpideen arabera hautatzen, azkenean aukeratuko duguna zera da: gizon txuri batek Elkarren argitaratu duen eleberri bat. Hau da, Bilbao-New York-Bilbao. Etxepare Institutuko irakurleekin ere hitz eginez gero, bertakoen ikasleek, oro har, Elorriaga, Atxaga eta Uribe idazleen lanak irakurri dituzte, Espainiako literatur Sari Nazionala irabazi duten autoreak. Kasualitatea? Ez dut uste. Horregatik jarrera kritikoa eduki behar da kanona bereganatzerakoan.

Baina kritika kritikoa al da? Kritika asko ez da kritikoa. Esaterako, Jon Kortazarren Bitartean New York saiakeran hori ikusi daiteke. Errespetu osoz diot, baina nire ustez ez du inolako jarrera kritikorik azaltzen, ezta galderarik ere. Eta hori da kritikaren lehen baldintza, kuestionatzea, eta ez prentsatik hartu duguna hartu eta ematea.

Zergatik egiten da hori? Nik ere jakin nahiko nuke, baina azken finean, diskurtso kanonikoa da gehien ikusten dena, medio eta instituzio batzuk atzean dituelako. Ezin gara geratu, baina, lehen irakurketa horrekin, badaudelako irakurketa alternatiboak, eta bilatu behar dira. Izan ere, literaturak beti egingo dio talde bati erreferentzia, eta erdigunean jartzen den eredu horrek baldintzatuko du komunitate horrek bere buruaz duen irudia.

AUTOREARI BURUZ Ibai Atuxa (Galdakao, 1984) Euskal Filologian lizentziatua da, eta Literatura konparatu eta Filosofia Garaikideko masterretan ikasketak egin ditu Bartzelonan. Iaz ‘Tatxatuaren azpiko nazioaz’ kritika lana aurkeztu ondoren, aurten argitaratu du ‘Kanonaren gaineko nazioaz’ lana (Utriusque Vasconiae), Euskal Herriko Unibertsitatean ikertzen jarraitzen duen bitartean.


06 // Ortzadar

Larunbata, 2012ko uztailaren 7a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

antzerkia

BILBO

EE

USKAL Herrian inprobisazio hitza bertsolaritzarekin lotu ohi da, baina bada beste inprobisazio mota bat kantutik at: antzerkigintzan lantzen dena. Gure artean oraindik gutxi ezaguna bada ere, sendotuz doan aukera da, bai antzezleen, bai ikusleriaren artean. Aipatutako mota horren lehen emankizuna martxoaren 28an egin zen, Antzerkiaren Nazioarteko Eguna ospatzen zela aprobetxatuz, Bilboko Pabilioi 6 gunean. Esperientzia ezin hobea izan zen, eta antolatzaileek saio berriak egitea erabaki zuten, azkena aurreko larunbatean, hain zuzen ere. “Publikoak izugarri gozatzen du, itzela da sortzen den giroa. Aktoreentzako ere antzerkigintzan bide berriak probatzeko aukera bikaina da”, ziurtatu du Eguzki Zubia antzezlari aski ezagunak. Bera da saio hauen zuzentzailea. Baina, zertan datza inprobisazio norgehiagoka delako hau? Aktoreek bi talde osatzen dute, txandaka oholtza gainean arituko direnak. Gaiak mementuan aukeratzen dira, aretora sartu baino lehen jendarteak zerrenda batean idatzitakoen artean aukeratuta, hain zuzen. Emanaldi bakoitza amaitzerakoan, ikus-entzuleek gehien gustatu zaiena bozkatu behar dute. “Oso dibertigarria da: talde bakoitzak bere kolorea dauka, berdea edo gorria, eta publikoak nahiago izan duen taldearen koloreko zapia altxatu behar du”, azaldu du Zubiak. Gaiaz gain, antzerki estiloa ere bat-batean aukeratzen da, kasu honetan, erabakia zuzendariaren esku dagoelarik. Mota askotako estiloak landu ahal dira: dramatikoa, komikoa, abestuta, mimikoa, bertsotan… “Bertsotan

Inprobisazioa, antzezle eta ikusleriaren arteko zubia Bilboko Pabilioi 6 guneak norgehiagoka ‘osasuntsuari’ ekin dio. ‘Match inprobisazioa’ izeneko saioak direla bide, aktoreak eta ikus-entzuleak harremanetan jartzen dira MARTA MORALES Inprobisazio saio hauetan, antzezlariek ezin dute ez maskararik ez bestelako objekturik erabili, salbuespenak salbuespen. OSKAR MARTINEZ

denean, inork ez du errimetan egiten lortzen, oso dibertigarria da. Aktorea gaiarekin aurrera egin ezinik dago taula gainean, errimetan egiteko hitz egokia ez baitu topatzen”, gogoratu du Ylenia Baglietto inprobisazio saio hauen kordinatzaileak. Horrelako egoeretan, aktore ona izateaz gain, ausarta ere izan behar dela nabarmendu du. “Ikusleriak babesgabetasun egoera batean ikusiko du antzezlaria, eta, bera hori azalarazten gai izango den heinean, publikoarekin bat egitea lortuko du”. Horrexegatik, saio horietan parte hartzen dutenek eskarmentu handiko aktoreak dira: Mikel Losada, Leire Olara, Maria Goiricelaya, Jorge Santos eta Jon Urraza, besteak beste. Hala ere, batzutan antzezlari hasi berriek ere parte hartzeko aukera daukate. “Ikasteko aukera ezin hobea daukate. Aktore batentzako eszenatokia munduko lekurik onena da. Eta inprobisazioak duen bat-batekotasunaren tarteak antzezlei irtenbidea aurkitzeko plazerra eskaintzen die. Bakoitzaren imaginarioan topatu eta kaleratzeko aukera, aurreko entsegu barik, publikoa eta aktorearen arteko harremana besterik ez”, azpimarratu du Eguzki Zubia zuzendariak. OINARRIZKO HAINBAT ARAU Edonola ere, inprobisazioarena lan erraza ez dela badakite, eta, hori dela eta, antzezlan bakoitza baino aste batzuk lehenago, entrenamendu saioetan aritzen dira partehartzaileak. “Arau batzuk oinarrizkoak dira, adibidez, publikoari bizkarra ez ematea, bakarrizketak ez egitea, edo kideei erasorik ez egitea”, zenbatu ditu Zubiak. Erasoen artean, beste aktore batek proposatutako ideiari muzin egitea eta fisikoki lekuz aldatzea egongo lirateke. “Saio hauek gure lanbidea benetan zein den publikoari erakusteko bide zuzenena da”, ziurtatu du.

Talde bakoitzak sei aktore ditu gehienez, mezua “argitasunez” zabaltzearren. “Entzumena landu behar da, eta lekua gordetzea ere oso garrantzitsua da”, zehaztu dute Zubiak eta Bagliettok. Epailearena egiteaz gain, dinamizatzailearen lana ere egiten dute biek. Horrela, behin gaia jarrita talde bakoitzak bere antzezlana prestatzeko duen minutu eskasean, publikoarengana hurbildu eta kontuak esaten aritzen dira. “Pressing catch-en bezalaxe egiten dugu guk”, azaldu dute. Izan ere, saio hauei inprobisazio partidak edo match-ak esaten diete. “Kasu bietan norgehiagoka aritzen diren taldeak izan arren, publikoaren joera oso ezberdina da futbol partida batean eta antzerkian”, baieztatu dute.

Antzezle-tald e bakoitzak

jorratuko dit uen gaiak je ndarteak

aukeratzen ditu. O. MART

INEZ


Larunbata, 2012ko uztailaren 7a

Ortzadar // 07

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

arkitektura

GETXO

Arkitektura-sendagaia Getxoko herritarrek baliteke memorian ‘Old English’ estiloko Bake Eder izeneko eraikin elegantea gorde izana, azken hamarkadetan hondar egoeran izan baita sute baten ondorioz.

Egun, eraikinak iraganeko dotoretasun kutsua berreskuratu du garaikidetasun espiritua bereganatuz aldi berean, zaharrarekin elkarrizketan den eraikin eta erabilera berriei esker ULA IRURETAGOIENA

GG

ETXOKO Zugazarte ibilbidearen ohiko jauregiak lursail pribatuan zuhaitz eta berdegune oparoan isolaturik dira, heziez inguraturik eta maiz jauregiaren zaindari-etxearen eraikina alboan dutelarik. Eraikin-eredu honelakoxean txertatzen da Bizkaiko Foru Aldundiaren BiskayTIK proiektuaren egoitza berria. Proiektu honen xedea eskala internazionaleko teknologia zentro bat eratzea da, eta bereziki hiritar eta administrazioaren arteko kudeaketa lanak teknologia berrien bidez garatzeko sustapena. 2008. urtean ideia lehiaketa bat antolatu zen 1910. urteko Bake Eder eraikinaren berreskurapen-proiektua aukeratzeko. Proiektu-irabazleak, G&C Arquitectura, Urbanismo y Paisaje arkitekto-talde bizkaitarraren eskutik, eraikin zaharra berpizteko apustua egin zuen, eraikin berri xume batekin zaharraren presentzia areagotuz. Zaharra eta berria modu bertsuan kokatzen dira testuinguruan, zuhaitzen artean bi bolumen garbi ageri dira. Bien arteko lotura gorputz atzeratu baten bidez ematen da sarrera-gune funtzioa betetzen duena. Bake Eder eraikin zaharraren irudia fideltasunez berreskuratu da, barnealdeko egituraeredua mantenduz. Etxebizitza erabilerako eraikin hau gela handi eta ertainez osatzen da eta proiektu berriak ederki aprobetxatu du berezko antolaketa, zerbitzurako elementuak zein langelak kokatzeko. Oraindik ere british estiloa somatu daiteke eraikinean, hotsandiko eskaileren edo leiho-irekieren presentziagatik. Eraikin berria bi solairuko bolumen paralelepipedo bat da L formako harrizko zokalo baten gainean kokatzen dena, topografiara egokitzeko.

DESAGERTZE-EFEKTUA Berdeguneak eta batez ere

antzinako zuhaitzek, lekua berezi egiten dute, horregatik eraikin berriak inguruarekin bat egiteko estrategia jaso du. Beirazko fatxadan landaredia isladatzen baita eta eguzkiaren izpien arabera eraikinak desagertze- efektua lortzen du. Aipatzekoa da beirazko fatxadak babes -geruza bat duela eta orientazioaren arabera egokitu egiten dela, eraikinaren gastu energetikoa txikitzeko. Eraikinen arteko kanpo-espaziotik ibiliz antzematen da arkitektoek lurren trataeran eta begetazioaren aukeran jarritako arreta. Hiltzear zen eraikin zaharrak berpizte-sendagaia eskuratu du BiskayTIK proiektuarekin. Zaharraren identitate historikoa galdu gabe, etorkizun luzearen bermea duen pilula eskaini baitzaio: gizakion betiko gaztetasunaren fantasia!

Goian, BiscayTIK eraikinen elkarrizketa arkitektonikoa agerian da. Behean eta ezkerraldean, Bake Eder berritze-lanak hasi baino lehen. Alboan, eraikin zahar eta berriaren arteko enparantza eta sarrera-gunea. G&C ARQUITECTURA, URBANISMO Y PAISAJE

G&C ARQUITECTURA, URBANISMO Y PAISAJE Arkitekto lan-talde honek ibilbide sendoa du. Arkitektura eta hirigin-tza lan oparoak gauzatu ditu orain arte, webguneari begirada bat botaz aise antzeman daitekeena: www. gc-arquitectos.com. Une honetan bulegoaren mahai gainean Urduñako Elkartegiaren proiektua dute, baita

Zornotzako Topaketa proiektua ere. Lan-taldea honen bereizgarri da energia aurrezpen gaien inguruko ikerketan dihardutela, eta azterketa horien emaitzak zaharberritzean, etxebizitza jasangarrian edota ekodiseinuan aplikagarriak izateko helburua dute.


08 // Ortzadar

komikia

Larunbata, 2012ko uztailaren 7a


ortzadar070712