Page 1

ortzadar larunbata, 2011ko irailaren 3a. 224 zenbakia

euskal kulturaren kolore

noticiasdealava.com

guztiak

MIKEL MARKEZ “Euskal kantagintza momentu honetan ez da euskal gizartearen abangoardia� -- 4-5. orrialdeak --

AHOTS BERRIAK Miren Agur Meabe eta Harkaitz Canoren txanda -- 6-7. orrialdeak --


02 // Ortzadar

Larunbata, 2011ko irailaren 3a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

arkitektura

URRETXU

U U

RRETXUKO Santa Barbara baseliza, Gipuzkoan kokatua, tradizio handiko topagunea da ibiltarientzat. San Joan eguneko erromeriaren festa tokia da esaterako eta Irimorako igoeraren ohiko geralekua da, bertatik bailararen domeinu-ikuspegia baitago. Historiaz jantzitako ermita honek etorkizun aurrerakoia jarri du abian: baseliza den eremuan Santa Barbara hiri parkea sortu nahi dute eta horretarako bertako ekipamenduak berrizteari ekin diote. Estrategia orokor honen barne ermitaren zaharberritze eta zabalkuntza ulertu beharra dago, non jatetxe-taberna berreskuratzeaz gain aterpetxe bat kokatu den. Santa Barbararen ikuspegi gaurkotuan, bi aldaketa antzematen dira nagusiki. Ermitaren aurrealdean pilatzen ziren autoak desagertu dira, egurrezko eskailera aurrealde batek ordezkatua, eta ermitaren bolumena ageriago somatu daiteke, aspalditik atxikiturik izan duen arkupe-gorputza atzeratu baita. Beraz, baselizaren irudi-berrikuspenean gaur eguneko arkitektura lengoaia erabili bada ere –aukeratutako materialak, eraikuntza sistema arinak eta industrializatuak–, etekina atera zaio lekuak duen izaera paregabeari eta memoria historikoari.

Santa Barbarako berpizkundea Baseliza kokatzen den gune honetan estilo zahar eta berriak modu ezin hobean uztartu dituzte eta, halaber, zonaldeak dituen paraje ederrekin bat egitea lortu du zabaltze-eraikin berriak

ULA IRURETAGOIENA

Zabaltze-eraikina ermita besarkatuz garatzen da. Arkupeak betidanik izan duen erabilgarritasunari eutsi zaio eta honekin harremanean taberna kokatu da behe-solairuan. Babespenleku honetan erraz imajina dezakegu tabernaren kanpo espazioa espontaneoki okupaturik. Bestalde, erabilitako egitura metalikoak, ermitaren harri-hormak ez bezala, beirate zabalak ahalbidetzen ditu eta taberna inguruko gertakizunen partaide bilakatzen da, gertuko eta urrutiko begirale papera eskainiaz. Aterpetxea berriz lehen-solairuan da, 54 lagunentzako ostatu aukera emanik 3 logela kolektiboen bitartez. Eraikina honela, pertsonalitatedun elementua da topografia maldartsuan lekukotua. Barne paisaiak bere aldetik, badu zeresanik. Kolore paleta ederki zuzendua eta zainduta dago: zorua, paretak eta egitura metalikoa zuriz margotu dira eta honekin kontrastean berdea ageri zaigu, hainbat espazioren zorua eta pareta zatiak tindatuz. Egurrezko arotziek berriz goxotasuna ematen diote sortutako atmosferari. Aterpetxeko hainbat gunetan ermitaren horma zaharrak identifikatu daitezke, espazio berrien betiko partaide bailiran. Santa Barbarak honen bestez, apustua irabazia dio zaharra eta berriaren arteko gatazkari, paraje honetan gutxienez, lagun egin baitira.

Zabalkuntzaren ikuspegi orokorra, ermita besarkatuz eraiki dena. ARGAZKIAK: ASIER LAZARRA

TOKI ARKITEKTURAK

Aterpetxearen gune amankomuneko ikuspegia.

Altuera gorenetik ikuspegia.

da proiektuaren egilea, Ibon Salaberria eta Amaia Casado lankideek osatua. Arkitekto talde gazte honek ibilbide arrakastatsua darabil Zarautzen lekututako bulegoan eta haien diseinuak atelier-arkitektoniko baten modura sortzen dira, tokian tokiko baldintzei erantzunez eta bezeroarekiko harreta zainduaz. Euskal Herriko Arkitekto Elkargoaren 2007 urteko Sarietan finalistak izan dira, ‘Arquitectos jóvenes españoles 2007’ sarirako hautatuak eta ‘44 Young Architects 2008’-ko argitaralpenean agertu dira, besteak beste. www.toki.ws


Larunbata, 2011ko irailaren 3a

Ortzadar \\ 03

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski IRITZIA

Larrainetik Bergarara XABIER MENDIGUREN ELIZEGI

Biak ere, Lizardi eta Etxepare, gure idazle handienetakoak dira, prentsako prosa literarioaren maisuak XX. mende hasieran, bai eta gaien eta hizkeraren berritzaileak ere. Horren erakusgarria da autoa bezalako asmakizun berri baten lilura agertzea, eta bidaia exotikoak kontatzea beren irakurle berri-goseei. Baina, pentsatzen du batek, ez salaketaz baizik tristura apur batez: horren arraroa eta bitxia egiten ote zitzaien Hegoaldeko zein Iparraldekoei (pertsona ikasi eta jantziak barne) bata bestearen lurraldean ibiltzea?

Ni ere Ipar Euskal Herrian zehar egindako bidaia batetik itzuli berria naiz (abuztu erdian ari naiz artikulu hau idazten, oporretara joan aurretik, iraileko lehen ORTZADAR berriturako garaiz egon dadin); autoz joan gara gu ere, asteburu pasa, lagun on batzuen konpainian, eta horregatik etorri zaizkit burura goiko adibide horiek. Ez nator neure bidaia kontatzera ordea: orain dela 90 urte auskalo, baina gaur behintzat barkaezina litzateke (eta zorionez, askoz ugariagoak ditugu, ez nahi bezainbat baina, bi aldeen arteko harremanak). Niretzat, hala ere, bazuen joan-etorri horrek berezitasun bat: lehenbiziko aldia zen pastoral bat zuzenean eta Zuberoan ikusten nuena. Gaztetan ikasi nituen pastoralaren ezaugarri eta xehetasun guztiak, telebistaz ikusiak nituen, aurrez aurre Hegoaldean ere bai, hainbat testu irakurririk... baina bere kokaleku naturalean ez. Eta pastorala, zerbait bada, testu dramatiko bat baino askoz gehiago, antzerki-mota formalizatu bat da, erritu eta guzti hartzen dituena bere zentzua eta xarma. Monzon izan da Larraineko herriak antzeztu

duen obra, Jean Bordaxar kantariak idatzia eta Jean Pierre Rekalt errejentak zuzendua. Beste izen asko ere aipa nitzake hemen: dantza berrien asmatzailea, kanten irakaslea, musika joleen taldea, rol nagusien aktoreak... Izan ere, lan kolektibo handi bat da pastoral bat egitea, are nabarmenagoa Zuberoako herri ttipietan: Larraineko herri ia osoak lagundu du, aldez edo moldez, obra hau altxatzen eta erakusten, eta denek merezi dute, beraz, esker berezia.

Pastorala, testu dramatikoa baino gehiago, antzerkimota formalizatua da, erritu eta guzti hartzen dituena bere zentzua eta xarma

Telesforo Monzon aurkezpenik behar ez dutenetakoa dela esan ohi dugu, baina beldur naiz gero eta gehiago ote diren, hego nahiz ipar, arrastorik ez dutenak. Hala ere, lerroon irakurleari maila bateko interesa eta ezagutza suposatuko dizkiogu, eta ez gara hasiko sarean edo edozein entziklopediatan topa litezkeen datuak errepikatzen. Konfiantza horretan, dena den, aholku bat: pasa den abuztuaren 7an eta 13an izan ziren pastoralaren emanaldiak Larrainen, Orhiren pean, baina beste bat gelditzen da oraindik, irailaren 17an, Monzonen sorleku izan zen Bergaran. Ez da Zuberoan ikustearen esperientzia bera, baina ez galdu aukera Europa osoan Erdi Arotik gelditzen den kultur adierazpen bitxienetako bat ezagutzeko.

SALDUENAK

Fikzioa

Ez Fikzioa

1. Etxeko hautsa

4. Txakur ingelesak

1. Autopsiarako frogak

Anjel Lertxundi. Alberdania.

Lutxo Egia. Susa.

Koldo Izagirre. Susa.

2. Gloria mundi

5. Branskint

2. Konprometitu zaitezte

Fernando Morillo. Ttarttalo.

Goizalde Landabaso. Txalaparta.

Stephane Hessel. Alberdania.

3. Erregearen eguna

6. Zamaontzia

3. Zeluloidezko begiradak

Taia Abdela. Alberdania.

Iñigo Aranbarri. Susa.

Mikel García. Elkar.

4. Barazki mokadu goxoak Kaxkazuri jatetxea. Ttarttalo.

5. Hiru koaderno txiki Fermin Erbiti. Pamiela.

6. Moroak gara behelaino... Joseba Sarrionandia. Pamiela.

ERAKUSLEIHOA

ZALDI EROA

SAIAKERA

GAZTE LITERATURA

GAZTE LITERATURA

‘Schrödingerren katuaren bila’

‘Heriotzak’

‘Ulysses Moore. Harrizko zaindariak’

John Gribbin. Gaiak. 352 orrialde. 18 euro.

Josu Waliño Pizarro. Elkar. 12 euro.

P. Baccalario. Mezulari. 292 orrialde . 15 euro.

Fisika kuantikoa eta errealitatea

Gazte baten kemena heriotzaren aurrean

Hiruko gazte lagun talde baten abenturak

Josu ospitalean dago, ustez, bere azken egunak izango direnak igarotzen. Heriotzak aurki eramango duela sinetsita dago, gauero egiten baitio bisita ospitaleko gela hotzera. Josu gazteak, hala ere, ez du oraindik hil nahi, eta heriotzari ihes egin behar diola erabakitzen du, horretarako, engainatuko duen zerbait asmatzeko buruari eraginez. Estualdi horretan dagoela, heriotzari buruzko istorioak kontatuko dizkiote elkarri.

Nor da benetan Ulysses Moore? Jason, Julia eta Rick egia jakiteko zorian daude. Baina, era berean, Oblivia eta Manfred –labarretik hamaikagarren aldiz amilduta bizirik atera dena–, beren ametsa bete-tzeko zorian daude: Denboraren Atetik igarotzea... Gazteek hain gustoko dituzten abenturak ederto asko girotzen ditu Baccalariok eta, oraingo honetan, ezin irakurtzeari uzteko modukoa idatzi du.

Teoria kuantikoa oso garrantzitsua da. Hura gabe, ez genukeen ordenagailurik izango, ez biologia molekularra ezagutuko, ez DNA ulertuko, ez ingeniaritza genetikoa erabiliko. Liburu honek mekanika kuantikoaren historia kontatzen du. Egileak leku gero eta bitxiago batera eramango du irakurlea, urratsez urrats, eta liburua esku artean duenak horretara gogoa zabal-zabalik hurbildu besterik ez du egin behar izango, Gribbinen idazkera ulerterraza jarraituz.

Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Iñigo Camino

Diseinua: Jesús Santamaría

Koordinazio lana: Ander Egiluz Beramendi

Maketazioa: Naroa Etxebarria

aegiluz.deia@gmail.com

Portadako argazkia: Iker Azurmendi

Ardura: Iñaki Mendizabal Elordi

LIBURU DENDAK: Elkar, Casa del Libro (Bilbo), Auzolan (Iruñea)

X X

ABIER Lizardi idazle gipuzkoarrak Donapaleura yoan-etorria izeneko artikulu luze bat idatzi zuen 1921ean, Nafarroa Behereko hiri hartara, Euskaltzaleen Biltzarra zela-eta autoz lagun batzuekin egin zuen bidaia kontatuz. Paralelismo joko bat balitz bezala, Jean Etxepare idazle baxenabartarrak, Beribilez deritzan liburu bat idatzi zuen 1929an, lagun batzuekin Hegoaldean barrena egindako bidaldiaren berri emanez. Kotxez, noski, tituluak dioenez. (Lanok irakurri nahi dituenak, armiarma.com-eko klasikoen gordailuan topa ditzake).


Larunbata, 2011ko irailaren 3a

04 // Ortzadar

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

musika

OLATZ PRAT

U U

RRIAN ikusiko du argia kantari errenteriarraren lan berriak, Hiri hartan izan zen. Euskal kantagintzaren bigarren belaunaldiak, “abesten eta gauzak esaten jarraitzeko inoiz baino arrazoi gehiago” dituela dio Markezek.

Zazpi urte igaro dira kantu berriekin azken diskoa atera zenuenetik. Zergatik iritsi da disko hau?

Konplexuak gaindituta, berriro dator ezerk inporta ez dizun garaia, jendeari gustatuko zaion ala ez, salduko den ala ez”

Oso erantzun sinplea du, iritsi da bazeudelako dozena bat kanta jende aurrera atera nahi zutenak, ez du beste arrazoirik. Kantuak ate joka ikusten nituen, hamabi baino gehiago ziren, baina, hamabi aterako dira azkenean. Iazko udan, oporretan nengoela ikusi nuen diskoa bazetorrela. Egia da Euskal Herritik pixka bat urrundu eta erabat deskonektatzen duzunean, gauzak argiago ikusten direla eta orduan eman nion lehenbiziko bultzada. Gero beste guztia etorri da, diskoetxean esan eta egutegia antolatzea. Orain diskoa grabatuta eta masterizatua dago, listo, dena eginda. Urrian aterako da.

Zer sentsazio izan dituzu grabazioan? Estudioa egia da ez dela leku gozoa izaten. Ez zaude etxeko salan, hori argi dago. Hara zoaz eramaten dituzun laranjei eta melokotoiei ahalik eta zuku gehien ateratzera, baina, gauzak landuta eramaten badira, nahiz eta zenbait gauza irekita utzi daitezkeen, ez da gehiegi sufritzen eta disfrutatu ere egin daiteke. Teknikaria Jean Phocas izan da. Berarekin egin nituen aurreneko hiru diskoak eta gero beste toki batzuetan ibili naiz, Gaztelupen, Izetan eta beste batzuetan. Berriz elkartu gara orain, ederki konpontzen gara.

Disko hau zure bederatzigarrena izango da. Hogei urte pasa dira zure lehen lanetik. Zeri abesten zenion hasieran eta zeri abesten diozu orain?

Hamabost urterekin hartu zuen lehenbiziko aldiz gitarra Markezek, eta ordutik ez du utzi. ARGAZKIAK: IKER AZURMENDI

Abestu, azkenean, gauza berdinei abesten diet. Uste dut gizakiok baditugula kezka unibertsal batzuk eta haien bueltan ibiltzen garela denok, maitasuna, heriotza, harremanak, gizartea, politika, mundua ikusteko moduak edo herrimina esaterako. Sexua ere interesatzen zaigu. Egia da hogei urterekin gehiago erortzen zarela alde batera eta berrogeirekin beste aldera.


Larunbata, 2011ko irailaren 3a

Ortzadar \\ 05

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

musika

DONOSTIA

MIKEL MARKEZ MUSIKARIA

«Euskal kantagintza momentu honetan ez da euskal gizartearen abangoardia» Euskal musikagileen unibertsoan aurkezpenen beharrik ez du Mikel Markezek. Bederatzigarren diskoa grabatu berri du eta urteek emandako

esperiantziaren begirada eta hasunarketekin musikaren egoeraz eta bere sormenaz jardun zaigu, konplexuak erabat gaindituta.

dizkizu, gauzak esateko balio dizu; kantatzen amaitzean neskak etorri eta muxu ematen dizute eta horrek zer pentsaturik ematen dizu hamasei urterekin! Kar, kar, kar!

Zein da musikak eman dizun momentu hoberena? Euskal kantagintzako hasieretako haien oinordeko zara. Haiek bazuten aldarrikapenerako arrazoi eta indarrik. Zuek baduzue halakorik? Abesten jarraitzeko eta gauzak esaten segitzeko, inoiz baino arrazoi gehiago ditugu. Honi buruz luze hitz egin liteke. Lehenbizi esango nuke haiek direla aitzindariak eta gu sentitzen gara haien oinordeko, baina, Benito Lertxundik dio ondoren etorri garen guztiok ere jarraitzen dugula Ez Dok Hamairu izaten, korronte hartatik edan dugulako gehiago edo gutxiago, eta markatu egin gaitu. Ikusi besterik ez dago hemen Euskal Herrian zein modu naturalean egiten den herri kantuaren eta norberaren sorkuntzaren arteko nahasketa. Hori Ez Dok Hamairuren ondorioz izan dela uste dut, poeta garaikideak musikatu zituzten haiek, baina, herri kantak berreskuratu eta interpretatu zituzten. Atzetik etorri garenok oso modu naturalean egiten dugu nahasketa hori. Beste alde batetik, ordutik hona asko aldatu da egoera soziala. 60 hamarkadan Euskal Herria Espainiako diktadore baten menpe zegoen eta 70. hamarkadan kaleak sutan ziren. Garai hark kantu protesta eskatzen zuen ziurrenik, gizartearen eta errealitatearen interpretazioa egiten zutenei hori zegokien. Guk orain gauza bera egiten dugu, bizi garen gizartearen ondorio gara eta gustatzen zaizkigunak eta gustatzen ez zaizkigunak kontatzen jarraitzen dugu. Pako Aristik aurreko diskorako egindako olerki batean esaten du, “zer anarkista mota ginateke gizarte hau kritikatuko ez bagenu, eta zer artista mota ginateke gizarte hau aldatu nahiko ez bagenu?”.

Musikak edo arteak badu gizartea aldatzeko boterea? Gizarteak berez aldatzen dira. Egia da poema edo kantu bat, une jakin batean, gauza askoren katalizadorea izan daitekeela, adibideak badaude. Ez

‘HIRI HARTAN IZAN ZEN’, BURU ETA BIHOTZ ASKOREN BATURA “Nahiago dut zein hiri den ez esan, hala, bakoitzak hiri desberdin bat imajinatuko du”, bakoitzak duelako zerbait gertatu zaioneko hiri bat. Mikel Markezen disko berriaren bizkarrezurra gitarra eta ahotsa dira, “hala sortu dira kantuak”. Pello Ramirezen txeloa eta soinua eta Arkaitz Minerren gitarra, biolina eta mandolinarekin osatu dute hezurdura. Kolaborazio ugari izan ditu Markezek: Iñaki Salvador pianoarekin, Eduardo Baranzano gitarrarekin, Eñaut Elorrieta, Uxue Alberdi, Erramun Martikorena eta Eneritz Aulesti ahotsekin eta Jean Phocas baxuarekin; “Diskoan gehienbat gitarra eta ahotsa dauden arren kolaboratzaile horien guztien pintzeladak daude kantetan”, dio kantariak. Hitzak ere anitzak dira, gai aldetik eta egile aldetik. Pako Aristi, Beñat Sarasola, Mario Benedetti eta Manuel Rivasen poemak jaso ditu Markezek, berak idatzitakoez gain. Silvio Rodriguezen abesti bat euskaratu eta abestu du, gainera. Bertso sortak ere badaude, Jokin Sorozabalen ‘Olentzero Bussines Centre’ izenekoa da bat, Jon Martinek Indian zela meditazioari jarritako bertso sorta ederra bestea eta, Pedro Mari Otañok Argentinan zela idatzitakoa, hirugarrena.

dut uste kantu batek bere horretan iraultza bat sortuko duenik baina lagun dezake. Ez Dok Hamairu izan zen abangoardia, baina ez dut uste momentu honetan gu abangoardia garenik. Euskal Kantagintza momentu honetan ez da euskal gizartearen abangoardia.

Zein da, zure ustez, musikaren gaur egungo egoera? Musika bere horretan arte mota bat da, eskultura edo pintura den bezala. Azken urteotan masifikazio prozesu geldiezin bat gertatu da, ez dut esango txarra edo ona den, baina, musika gutxiestera eraman duela iruditzen zait, denean dago musika eta uste dut, belaunaldi berriek ez dutela musika arte moduan baloratzen. Musikaren balorea ez da galdu, baina artistikoki garai batean zuen balorea galdu egin du. Gu estudioan gaixotu egiten gara, azken detaileraino gauzak zaintzen, lorik egin gabe, gauzei mila buelta ematen. Hori hala bizitzen jarraitzen dugu sinesten dugulako egiten dugun hori betiko egiten ari garela. Uste dut jendeak ez daukala oso argi gizartean kantariok dugun funtzioa edo zein den gure tokia.

Zuk nola jakin zenuen musikan zegoela zure tokia? Etxean beti egon izan da gitarra bat baina nik hamabost urte izan arte ez nuen kuriositate handirik izan. Hamabost urterekin lehenbiziko akordeak ikasten hasi eta kantuak egiten hastea batera etorri ziren. Gero jada ez nuen besterik buruan. Gainera, ikusten duzu laguntzen dizula zeure gizartetxoan leku bat egiten, ikusten duzu gitarra atera eta abesten hasi eta jendea isildu egiten dela, orduan pentsatzen duzu: “Arma hau neure alde erabili behar dut!”, eta ondotik, “hemen orduak sartu behar dira!”. Gauzak egiteko aukera horrek ateak zabaltzen

Ez dago une konkretu bat, musikak bizitzeko modu bat eman dit eta hori da hoberena. Bere alde txarrak eta segurtasun ezak baditu, baina esango nuke musikak, zuzenekoek eta jendarteak afektua ekarri digula kantari gabiltzanoi. Norbait etorri eta zure kantu batekin bizi izan zuen istorioa kontatzen dizunean edo ezkontzaeraztunean ZBMN ZABN (Zure begiek mintzen naute, Zure ahoak beldurtzen nau) idatzita erakusten dizutenean. Orduan esaten duzu, “bueno, zerbait egin dugu!”.

‘Zure begiek’ da, hain zuzen, zure kantarik ezagunena. Zein da bere istorioa? Hamasei urterekin egin nuen abesti hori, Orereta Ikastolan nengoen eta erabat maiteminduta nengoen Oiartzungo neska batez. Kalabazak ematen zizkidanez, kantu hori egin nion. Orain begiratuta pentsatzen dut “baina, noa hindoan motel?”, baina oso sentimendu sakonak ziren momentuan. Kantu horretan ez dago ezer finjitua, “zu gabe ez naiz ezer, zu gabe zertarako bizi”, dena zen egia. Gainera, kanta hori eta beste batzuk egin nituenean ez nekien ez jende aurrean abestuko nituenik, diskorik grabatuko nuenik edo eraztun batean idatziko zutenik. Ateratzeko beharra zuten eta atera ziren. Gero garai bat egoten da gauzak gehiago neurtzen dituzula, zer esan eta nola esan. Baina konplexuak gainditzen dituzunean, berriro etortzen da ezerk inporta ez dizun garai hori, jendeari gustatuko zaion ala ez, salduko den ala ez, berdin dizu denak.

Zein da orain zure helburua? Disko honekin gure helburu ia bakarra da jende aurrean jotzea. Lehenbiziko prozesua kantuak sortzea da, bigarrena horiek grabatu eta betiko uztea, eta hirugarrena zuzenekoan defendatzea da. Orain horretan ari gara. Irailan Ugaon, Oionen eta Zestoan lotuta ditugu emanaldiak. Diskoa urrian aterako den arren, aurretik igo gara oholtzara.


Larunbata, 2011ko irailaren 3a

06 // Ortzadar

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

kolaborazioak

Ortzadarren ●

Miren Agur Meabek eta Harkaitz Canok hamabostero idatziko dute gehigarrian, AHOTSAK sailean

U U

RTE oso bat joan da ORTZADAR berrituak argia ikusi zuenetik. Hamabi hilabete eta lau bat dozena zenbaki bai. ORTZADARren iraukerlak gogo onez jaso zuen kulturari, euskara hutsez, eskainitako zortzi orrialdetako astekariaren bisai berritzea. Izatez, aldizkari bat ez baita edukia, mamia soilik; bonboi sorta bat oparitzean kutxak –eta berau edertzen duen begiztak– berebiziko garrantzia duen moduan, astekari batentzat maketazioak eta kanpo itxurak ere badauka edukitzaile soila izateaz haragoko zereginik: kutxak bonboia dastatzera bultzatzen duen erara, orrialdeen diseinuek ere testuak irakurtzeko gogoa piztu ala kentzeko ahalmena dute. Eta irakurzaleei ahoa urtu eta sabela marmarka

MIREN AGUR MEABE

jartzeko asmoarekin, ikasturte berriarekin beste maila batetara eraman gura izan dugu ORTZADAR. Aurkezpen berriarekin, ikus daitekenez, baina baita osagai berriak gehituz ere... Azken batean, bonboia baita kutxak gordetzen duen altxorra. Bukatu berri den ikasturtean, hamabostean behin, Irati Jimenezek eta Unai Elorriagak ematen zieten ondo etorria irakurleei, prosazko hasierako batekin. Tinta, Gorria, Zaz-

tarra, Politika, Ortzadarra, Azkura... edozein zela abiada-hitza, istorio bat osatzen zuten, Ahotsak deituriko atalean. Zolitasun handiko lumak, goigoian utzi diote lekukoa ondorengoei, baina Harkaitz Cano eta Miren Agur Meabe irakurtze hutsarekin lasaitua eta irrika ernatuko zaizkio irakurleari, dudarik ez. Astekariaren bigarren orrialdeek literatura onenarekin jarraituko dute. Hurrengo astean lehen kapitulua, eta irailan gaude...

Gipuzkoar ukitua izango du AHOTSAK atalak aurten. Lekeitiotik datorren Meaberekin batera, Harkaitz Cano lasartearra ere arituko baita.

Lekeitio, 1962 Irakasle Eskolan ikasi zuen, Giza Zientzien espezialitatea lortuz, eta Euskal Filologiako lizentziatua ere bada. Irakasle bezala aritu zen zenbait urtez, Bilboko Kirikiño ikastolan, bai eta argitalpen zuzendaritzan eta kudeaketa lanetan ia 20 urtez, GiltzaEdebé Taldea argitaletxean, hain zuzen. 1986. urtean ‘Uneka... Gaba’ (Labayru) narrazio liburua eman zuen argitara eta 1990ean Lasarteko Udalaren poesia saria irabazi zuen. Horretaz gain, beste literatur sari batzuk jaso ditu ere: 2001. urteko Kritika saria, ‘Azalaren kodea’ olerki lanari esker; 2002ko eta 2006ko Euskadi sariak (Gazte Literatura alorrean), ‘Itsaslabarreko etxea’ri eta ‘Urtebete itsasargian’-i esker, hurrenez hurren... Eta 2007an, Lauaxeta saria eman zioten, bere ibilbide literario eta profesionala nabarmendu nahian. Era guztietako literatur generoak landu ditu Meabek: ipuina, poesia, iritzi-artikulua, itzulpena, haur eta gazte literatura... Bere lanetako batzuk beste hizkuntza batzuetara itzuli dituzte, baita braillean jarri ere. Honekin batera, hainbat literatur jardunalditan parte hartu du: 2003ko Dublin Festival Writters delakoan, 2005eko VIII. Nazioarteko Emakume Poeten Kongresua (Gasteiz) edo Vilenjcako Literatur Jaialdian (Slovenia), 2006an. Baita Edinburgeko Jaialdian (2007), Vienako Cervantes Institutuan eta AEBetako Santa Barbarako eta Renoko Center for Basque Studies-etan ere. 2006. urteaz geroztik Euskaltzaindiako urgazlea da.

HARKAITZ CANO Lasarte-Oria, 1975 Zuzenbidean lizentziaduna (EHU), 1993an Lubaki Banda literatur taldeko sortzaileetako bat izan zen. Euskal Herriko hainbat egunkaritan kolaboratzeaz gain, irrati eta telebistako gidoigile gisa ere lan egiten du. Ipuinak idazten zituen batez ere, baina Koldo Izagirreren ‘Balizko erroten erresuma’, Bernardo Atxagaren ‘Etiopia’ eta Sarrionandiaren poesia irakurrita, ate berriak ireki zitzaizkion eta poesian murgildu zen buru belarri. Poemario bat osatu zuen eta argitaletxez argitaletxeko peregrinazioari ekin zion. Hamazortzi urte zituen eta denek hartu zuten oso hitz onekin, baina Susakoak izan ziren esan ziotenak: “Poema liburu hau ez diagu argitaratuko, baina egin ezak bat hobea eta hori aterako diagu”. ‘Kea behelainopean bezala’ idatzi zuen orduan, eta argitaratu egin zuten. Idazle deslekutuak interesatzen zaizkio, batik bat. Arrazoia edozein dela ere, beren jaioterritik alde egin eta beste nonbait beren lekua bilatu behar izan dutenek badute halako ironia mingots eta indartsu bat, eskizofrenia eta disgresio puntu erakargarri bat, Harkaitzen beraren ustetan. ‘Neguko zirkua’ (Susa) ipuin bilduma argitaratu zuen 2005ean. Bildumaren izenburuaren jatorrian Parisko Cirque d’Hiver dago. Jose Teixidorren aurkako borroka irabazi zuen han Paulino Uzkudun errezildar boxeolariak, 1924an. Canok zirkuaren inguruan dituen oroitzapen pertsonalek sortu dituzte, neurri handi batean, bilduma honetako 19 ipuinak. Eta urte horretan bertan jaso zuen Euskadi saria ere, ‘Belarraren ahoa’ lanari esker, baina. Beste hainbat sari ere eskuratu ditu eta, horietaz gain, literatur kritikarien arreta merezi izan du ere bere sorkuntzak, hurrengoak izanik plazaratu diren azkenen aukeraketa kronologikoa:‘Norbait dabil sute-eskaileran’, Alonso Egiguren, Aizu!; ‘Telefono kaiolatua’, Aingeru Epaltza, Nabarra; eta ‘Dardaren interpretazioa’, Felipe Juaristi, El Diario Vasco. IÑAKI MENDIZABAL

OSKAR MARTÍNEZ


Larunbata, 2011ko irailaren 3a

Ortzadar \\ 07

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

kolaborazioak

ahots berriak ●

Diseinua, arkitektura eta publizitatearen inguruko artikuluak ere irakurri ahal izango dira ORTZADARren

E

USKAL kulturaren kolore guztiak barne hartu nahian dabil ORTZADAR. Margoen paletan, baina, kolore zenbaiten falta sentitzen genuen eta, kaleetatik gora eta behera genbiltzala, espaloiak mugatzen dituzten eraikinei so geratu ginen: “Arkitektoak bai artistak!”. Eta gu ohartu gabe… Arkitektura lan batzuekin sentitutako lilura ahaztu barik ikertzen hasi eta Aldiri. Arkitektura eta abar blogarekin egin genuen topo: arkitektoak, gazteak, ekintzaileak, saiatuak, sarituak eta euskaldunak. Eta ikusten ditugun eraikinetaz idatzi egingo balu profesional talde

batek? Galdera batetik sortu dira ideia argienak. Alabaina, ez da geurea izango meritua. Ula Iruretagoiena, Unai Fernandez de Betoño eta Maider Uriarteren testuak irakurterrazak, argigarriak eta, oroz gain, hurbilak dira. Euskal Herrian zehar aurki daitezkeen baseliza, zubi, jauregi, dorre eta abarren erradiografia egingo dute hilean behin. Kultura ere eraikitzen delako. Hirukote honek, gainera, diseinuaz ere idatziko du. Izatez, arkitketurarekin batera, teknologiaz, publizitateaz eta diseinuaz gogoeta eginez osatuko baita ORTZADARren atal berri hau. Eta sekzioko kolaboratzaileen artean interneteko

bazter ezkutuenak ezagutzen dituen Dabid Martinez izango dugu. Bermeotar honek erabiltzaile gehienontzat ezezagunak diren erremintak erakutsiko dizkie irakurleei, betiere kultura askea eta jakintza librearen alde aldarri eginez. Inoizko lanabesik eraginkorrena dugu sarea, baina kapitain egokirik gabe webguneen itsasoan nabigatu baino naufragatu egiten dute askok! Eta Martinezek zelan, Iruri Knör marketing adituak publizitatea begi zorrotzenekin analizatuko du hilero. Poesia kultura baita, eta ezin ahaztu daitekelako Sarrionandiak izkiriatutakoa: “Kapitalismoaren poesia da publizitatea”.

DABID MARTINEZ Bermeo, 1988 Sarera dago erabat konektatua Dabiden bizitza. Goi-mailako ikasketak egin zituen Santurtzin, Bermeotik joan etorria autobusez eginez egunero, euskaraz ikasi ahal izateko. Behin bukatuta, hainbat ikastaro eman izan ditu berak maila desberdinetako ikasle euskaldunei zuzenduak. Egun Merkatuko aholkularia da eta Hackin Badakigu-ko kidea: “Herritik eta herriarentzat teknikaren sozializazioa, jakintza librearen hedapena eta sarearen neutraltasunaren alde” lan egiten duen talde euskalduna. Sarean topatzeko: hackinbadakigu.net, twitter.com/dabidmp, dabid.net…

IRURI KNÖR Gasteiz, 1980 Publizitatean eta marketing-ean aditua den Iruri Knör, Hanburgoko eta Euskal Herriko Unibertsitateetan ikasitakoa da. Gaur egunean nazioartean gero eta garrantzia handiagoa izaten ari den Ideateca-ko Marketing Manager-a da eta, aurretik, Hostalian ere bete izan du lan hori. Publizitatea eta teknologia berriak ofizio eta afizio izatearen zortea du, bere blogan (marketing.es) aitortu izan duen legez.. Sare sozialen zalea ere dugu Knör eta erraza da bere gogoetak horietan aditzea: twitter.com/iruri atarian zein Facebook-eko bere horman.

UNAI FERNANDEZ DE BETOÑO Gasteiz, 1977 Arktiketurarekiko duen lotura estua egin dituen eta oraindik esku artean dituen proietku guztiek uzten dute argi. Unai Fdz. de Betoñok 2002an amaitu zituen unibertsitate ikasketak (EHU) eta bi urte geroago EHUko irakasle elkartu bihurtu zen. Mundu akademikoa alde batera utzi gabe ‘Aldiri’ arkitektura aldizkarian hasi zen lanean, gaur egun zuzendarikidea delarik. Aurten amaitu eta aurkeztu du Doktoretza-tesia, nahiz eta oraindik irakurtzeko zain dagoen. 2009tik Euskarazko Wikipediako administratzaile dugu, bai eta UEUko eta Elhuyar Fundazioko bazkide ere.

ULA IRURETAGOIENA Bilbo, 1979 Donostiako Arkitektura Eskolan 2005. urtean lizentzatu zen Ula Iruretagoiena eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle bezala dihardu, karrera berean, 2007.etik. Ipurtarina eta gogoetatsua, arkitekturari dagokionean behintzat, ‘Aldiri’ aldizkariko erredakzio kontseiluko kide izateaz gain, idazle eta maketatzaile lanak egiten ditu ere. Bere bulegoa ere badu Iruretagoienak, zeinetan hirigintza, arkitektura, diseinu grafikoa eta orotariko diseinuak lantzen dituen. Eta lanon kalitatearen erakusgarri da Bilbo Lorategi lehiaketaren 3. edizioa berak irabazi izana, beste hainbat sariren artean.

MAIDER URIARTE Colchester, Ingalaterra, 1981 ORTZADARren idatziko duen arkitektotaldeko hirugarren kidea dugu Maider Uriarte. EHUn lortu zuen lizentziatura 2008an eta, jarraian, Doktoretza-tesian murgildu zen. Hiri-ertzeko paisaiei buruzko lan hori ez du oraindik amaitu, ikasketak lanarekin uztartzen baititu. Metak Arkitektura Tailerra ireki zuen 2007an beste bi kiderekin batera eta, honen bitartez, hamar gehi bat proiektu atera ditu aurrera Euskal Herrian barna. SOS Balcanes GKErekin elkarlanean ere Bosniako Gorazde herriko proiektu batean hartu izan du parte. ‘Aldiri’ aldizkariko erredaktore eta UEUko kide ere bada.


08 // Ortzadar

Larunbata, 2011ko irailaren 3a

azkena

JAGON Trainerua Hondarribian GALDERA asmatu zuten ERANTZUNAK Zein da zuzena, “arrazoi duzu” ala “arrazoia duzu”?

Traineruen festa izango dugu bihar Kontxan ● Ontziak euskal kostaldeko bizimodua goitik behera aldatu zuen, baina bere jatorria oso ezezaguna da ● Txosten frantses zahar batean aurkitu zuen Xabier Agotek jaiotza-agiria

Biak dira zuzenak: “arrazoi duzu” nahiz “arrazoia duzu”. Euskaltzaindiaren Orotariko Euskal Hiztegiaren bigarren liburukian ageri dira bi erabilera horiek, “arrazoi” sarreran (ikus 626.-627. or.): “arrazoi(a) izan, eduki” esapidea jasotzen da han. Axularrengandik hasi eta gaur egundainoko idazleetan bietariko adibideak irakur daitezke orrialde horietan. - Dakusagun zeiñek duen arrazoiña (Axular, Gero, 55. or.) - Arrazoin dut eta arrazoin handia (Etxeberri Sarakoa, 120. or.)

Aspektu burutugabearen erabilera dela eta, zein da zuzena? Realak hogeigarren minutuan sartzen zuen lehenengo gola, ala sartu zuen lehenengo gola? Euskaltzaindiak ez du ezer arautu ez gomendatu kontu horren gainean. Hala ere, badirudi perpausa biak direla zuzenak, zer esan nahi den. Lehenak adieraziko luke iraganean Realak hogeigarren minutuan gola sartzea behin baino gehiagotan gertatu zela (sartzen zuen), behin eta berriro errepikatzen zen gertaera zela. Bigarren perpausak, ostera, hogeigarren minutuan gola sartzea iraganean behin gertatu zela ematen du aditzera (sartu zuen). Futbolean horrelako gertaerak errepikatzea zein zaila den kontuan izanik, normalena, jakina, bigarren perpausa izango litzateke.

Onargarria al da baldintza hipotetikoa iraganean erabiltzea? 1. Atzo esan nuen, loteria tokatzen bazitzaidan, kotxe bat erosiko nuela. 2. Atzo esan nuen, loteria tokatu izan balitzait, kotxe bat erosiko nuela. 3. Atzo esan nuen, loteria tokatuko balitzait, kotxe bat erosiko nukeela. 4. Atzo esan nuen, loteria tokatzen bazait, kotxe bat erosiko dadala. Bi egitura onar daitezke adibide bakoitzean. Lehen eta hirugarren adibideak hau dute erantzuna: Tokatzen bazait, erosiko dut / Tokatuko bali-tzait, erosiko nuke. Bigarren adibidea: Tokatu izan balitzait, erosiko nukeela / Tokatu izan balitzait, erosiko nuela. Eta laugarren adibidea: Tokatzen bazait, erosiko dudala. / Tokatzen bazait, erosiko nuela.

www.euskaltzaindia.net

ARGAZKIA: RUBÉN PLAZ A

U U

STE zabalduenak dio lehenengo traineruak XIX. mendean egin zirela, portu bizkaitarren batean. Baina Xabier Agotek, euskal itsas ondarea ikertzen duen Albaola elkarteko buruak, Hondarribian asmatu zutela dio, 1750 inguruan. Gertaera bitxi bat dago jatorrian: Utrecht-eko Itunak bakailaoa euskal mahaietatik desagerrarazi zuen. Espainiako Oinordekotza Gerra ixteko, potentzia europarren arteko oreka eta harreman berriak ezarri zituen akordio horrek 1714an eta, besteak beste, Ternuako urak ingeles eta holandesen esku utzi zituen. Ondorioz, euskal arrantzaleek bakailaoaren negozio oparoa galdu zuten. Sardinarekin hasi ziren orduan, baxurako lanetan. Baina arrantza urriak lortzen zituzten, sardina harrapatzeko teknika oso baldarra zelako garaiotan, Agotek azaltzen duenez. Izurde eta hegaluzeen erasoetatik babesteko, sardinak sardatan bildu eta ur-azalean kokatu ohi dira, baina arrantzaleen ontzi mantsoak sareak botatzera hurbiltzen zirenean, hegaluzeak eta izurdeak uxatu egiten zituzten eta sardinek ere ihes egiten zuten. Ontzi azkarrago bat behar zuten.

BIDAIA KOADERNOA ANDER IZAGIRRE anderiza.com

‘Traineru’ hitza XIX. mendean hasi zen agertzen Bizkaiko portuetan, ‘traina’ izeneko saretik eratorrita

dariak Duhameli baieztatu zionez, hondarribiarrek nabarmen handitu zituzten arrantza kopuruak, eta soberakinak Lapurdiko portuetan ere saltzen hasiak ziren. Traineru hitza mende bat beranduago agertzen hasi zen Bizkaiko portuetan, traina izeneko saretik eratorrita, eta horregatik zenbait historiagilek bertan kokatu zuten ontzi honen jatorria. Baina Agotek dio historiagile horiek ez zeukatela ezagutza tekniko nahikorik Duhamelen deskribapen zehatza interpretatzeko. Agotek ez du zalantzarik. 1750 inguruko txalupa hondarribiar horiek traineruak ziren, halako izenik izan ez arren: ontzi arinak, luzeak eta estuak, gila kurbatua zeukatenak bira azkarrak emateko. Hamar eta hamasei arraunlari bitarte joan zitezkeenez, potentzia handiz hurbiltzen ziren sardinetara, arin botatzen zieten berrogei metro zabal eta hamar metro luzeko sarea eta sardeak osorik harrapatzen zituzten.

DUHAMEL-EN AGIRIA Euskal ontzigintza tra-

Traineruari esker, jan zezaketena baino gehiago hasi ziren arrantzatzen. Eta soberakin horiek ekarri zuen euskal kostaldearen industrializazioa, eskabetxe, gazitze eta kontserba fabriken eskutik, emakumeak ere lanean hasteko bidea zabaldu zutenak.

dizionalaren ikerketan, Agotek Henri-Louis Duhamel du Monceau zientzia-akademikoaren lanak irakurri zituen. Duhamel-ek Frantziako kostaldea ibili zuen punta batetik bestera, nabigazio eta arrantza teknika guztien txosten bat prestatzeko, eta 1755ean Hendaiara iritsi zen. Bertan jaso zuen notizia: Bidasoaren beste ertzean, hondarribiarrak ontzi berri, arin eta azkar bat erabiltzen ari ziren azken urteetan, sardina-sardak harrapatzeko ezin hobea omen zena. Baionako Merkataritza Ganbarako zuzen-

Agotek XIX. mendeko traineru baten erreplika eraiki zuen Estatu Batuetan, Maine-ko itsasarotzen eskolan. Ameriketatik izena jarri zion. Eta ontzi mota honekin maiteminduta dago: “Traineruek diseinu zoragarria dute: egonkorrak dira, arinak, oso azkarrak. Irlandari bira eman genion sei astez, arraunean eta bela zabalduta, bere garaian egiten zen bezala, eta hegan gindoazela ematen zuen. Trainerua orduko Ferraria zen, puntako teknologia”.

Ortzadar 030911  

Euskaraz egindako aldizkaria.

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you