Issuu on Google+

ortzadar Larunbata, 2012ko martxoaren 3a. 250 zenbakia

euskal kulturaren kolore guztiak

ANA URKIZA, IDAZLEA: “Gauzak eraman errazagoak egiteko generoa da aforismoa� -- 4-5. orrialdeak --

EUSKARA KOPLETAN AEK eta Bertsozale Elkarteko Bideokopla lehiaketa abian da -- 7. orrialdea --

noticiasdegipuzkoa.com


02 // Ortzadar

Larunbata, 2012ko martxoaren 3a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

teknologia berriak

ANDOAIN

Ligatzea Euskal Herrian, inoiz baino eskurago Euskaldunen artean jendea ezagutzea erraztera bidean, Kaixomaitia.com atariak Androiderako aplikazio bat jarri berri du martxan, bere bosgarren urteurrenarekin bat

eginez. Tresna berri honekin, webguneko ohiko zerbitzuez gain, momentuan inguruan duzun gainontzeko erabiltzaileak topatu eta beraiekin harremanetan jartzeko aukera ematen du

AINHOA LORES

PP

ARRANDAK, laneko afariak, tabernak, sare sozialak... Edozein momentu baliagarri izan daiteke ligatzeko. Jendea ezagutzeko erak ohikoagoak ala xelebreagoak izan daitezke. Norberaren abileziak eta errealitateak baldintzatzen gaitu ligatzerako orduan. Batzuk denbora falta dutela, besteak lotsatiak direla edota irteteko aukerarik ez dutela, zailago izaten dute jendea ezagutzea eta internet bidezko zerbitzuetara jo behar izaten dute. Euskal Herrian euskaldunentzako propio sortutako webgunea dugu Kaixomaitia.com. 2007an jarri zuen martxan Iñigo Arandia tolosarrak, “bertan topatuko dugun jendea euskalduna izateak askorentzat garrantzia du”, dio atariaren sustatzaileak. Bere ustez, euskarazko webgunea izatea “beharrezko balore bat” da eta gainera, gaur egun aisialdirako denbora gutxiago daukagula kontutan hartuz, tresna oso baliagarria bihurtu da jendea ezagutzeko, batez ere adin batetik aurrera. Esaterako, 32 urte inguru dituztenek erabiltzen dute gehien bat ataria “garai batean parrandan baino ez zutenak ligatzen eta adinagatik orain irtetea zailago dutenak”, hain zuzen. Arandiak Enpresaritza ikasketak burutu zituen Bilbon baina “bideak interneteko mundua ezagutzera” eraman zuen, baita Inglaterrara joatekoa ere. Han baitzegoen lanean Kaixomaitia.com-en ideia otu zitzaionean. “Bertan nengoela erreportaje bat ikusi nuen telebista kate batean –gogoratzen du–, internet bidez ligatzeko webgunea agertu zen eta berehala merkatua aztertzen hasi nintzen: gaztelaniazko ligatzeko webguneak, euskarazkorik ote zegoen…”. 2005ean tolosarra Euskal Herrira itzuli zen eta Aranet Internet Zerbitzuak sortu zuen. Kaixomaitia.com sustatzeko propio eginiko enpresa zen hau.

Iñigo Arandia, Kaixomaitia egitasmoaren sustatzailea. GORKA ESTRADA hau doakoa da eta webguneko erabiltzaileekin harremanetan jartzeaz gain inguruan egon daitezken Kaixomaitia.com-eko erabiltzaileekin momentuan harremanetan jarri zaitezke.

ARRAKASTA Horrez geroztik bi urte eman zituen ideia garatzen eta azkenean 2007ko San Balentin egunez proiektua martxan jarri zuen. Kaixomaitia.com-en lehenengo bertsioa zen hura, “nahiko arrakasta mediatikoa izan zuen”, dio tolosarrak. Harpidetzak ere dezente izan zituen hasieratik webguneak. Baina proiektua ez zen hor bukatu, 2009an bigarren bertsioa plazaratu baitzuen, eraberritua: funtzionalitate berriekin, erabilerrazagoa eta diseinu eguneratuekin.

ERRONKA BERRIAK Androiderako tresna berri-

Aurten aldiz, 3.000 harpidedun eta 50.000 mezutik gora elkar trukatu ostean, berrikuntza batekin datorkigu atari euskalduna. Bosgarren urteurrena nolabait ospatzeko, Androiderako Kaixomaitia aplikazioa jarri dute martxan. “Merkatuko tendentziak eta interneten eboluzioa ikusita, aplikazio honekin apustua egin nahi genuen”, azaldu du Arandiak. Aplikazio

Kaixomatiako aplikazio berriak ligatzeko erraztasun gehiago emango du Euskal Herrian. Arandiak azaldu duenez “gauzak erraztera bidean, hurrengo asteetan prezio politika aldatuko dugu” eta “ urtea bukatzerako 5.000 harpide” izatea espero du, hori da bere xedea. “Ilusionatuta gaude eta lanean jarraituko dugu erronka berriei aurre egiten”.

tzaile honek smartphonek integratzen dituzten ezaugarriak bateratzen ditu. GPS sistema darabil, horrela atariaren erabiltzaileak modu errazean kokatzen ditu eta gainera, Whatsapp eta Facebook bezalako sare sozialek txaterako erabiltzen duten XMPP zerbitzaria erabiltzen du, Kaixomaitiaren web bertsioarekin bateragarria dena. Donostiako Akting Ingeniaritza enpresa izan da Android-erako aplikazioa garatu duena, “erronka garrantzitsua” izan dena.

Kaixomaitia.com atariak 3.000 bat harpidedun ditu. ORTZADAR


Larunbata, 2012ko martxoaren 3a

Ortzadar // 03

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski IRITZIA

‘Crowfounding’ XABIER MENDIGUREN ELIZEGI

CC

ROWFOUNDING edo Crowd funding azkenaldian modan jarri den hitza da, edukian ez da horren gauza berria baina. Funtsean, taldean finantzatzea esan nahi luke, edo, tabernako ibilaldien hiztegia geureganatuta, botea jartzea. Zehatzago azalduko dut: eman dezagun proiektu bat daukadala; adibidez, disko bat plazaratzea: baditut abestiak, taldea, baina ez dut dirurik estudioan grabatzeko edo promozio jira bat antolatzeko; diskoetxeetara joan eta, nire musika oso berritzailea delako edo krisi garai honetan promotoreak xuhurregi dabiltzalako, ez dira ausartu nire egitasmoaren gastuak beren gain hartzeko. Ze aukera geratzen zait? Dirua neuk jartzea, aurreztua baldin badut; edo mailegu bat eskatzea, abalista bat edo etxea hipotekatzat uzteko modua baldin badut; edo lagunei, gurasoei, ahaideei eskatzea, haiek aski diru eta niganako fedea baldin badute. Eta bide horiek funtzionatzen ez badute? Hor dator crowfoundinga, mezenatza tipikoaren aldean desberdintasun nabarmen bat daukana: ez du bilatzen diru guztia jarriko duen mezena aberats bakarra, baizik eta diru apur bat jarriko duten herritar normal asko, eta gainera

denek izango dute beren ordaina, egingo duten diru-ekarpenaren trukean. Kasu honetan, grabatutako diskoaren ale sinatu bat bidaliko diet, esaterako, eta haientzat propio egindako kontzertu pribatu batera gonbidatu. Boladan dabiltza halako proiektuak interneten. Nik neuk, joandako hilabeteetan, ezagunek sustaturiko bi asmo kultural bultzatu ditut: bata, 36ko gerran faxistengandik ihesi Ingalaterrara joandako euskal haurrei buruzko dokumental bat egiteko; bestea, Kubako gizarte mugimenduei buruzko erreportaje sorta bat finantzatzeko. Bakoitzean 50 euro inguru ipini nuen; diruz estu dabilenarentzat asko samar izan liteke, baina nomina bat dutenek erraz gastatu ohi dute hori eta gehiago edozein irteeratan. Gainera, aukeran utzi liteke zenbateko ekarpenak egin nahi diren, 5 eurotik 200era, konparaziorako. Kontua laguntzaileen sare zabal bat lortzea da, guztien dirutxo horri esker proiektua posible egiteko eta denak horren partaide eta nolabaiteko jabe sentitzeko. Euskal kulturan tradizio luzea dugu auzolanean, eta baita diru-biltze

SALDUENAK

Fikzioa

Mezenatzarekiko desberdintasun bat du ‘crowfounding’ak: ez du bilatzen diru guztia jarriko duen aberatsa, diru apur bat jarriko duten herritar asko baizik

publikoetan ere. Garai batean, erregimenaren kontra ari ginelako; gero, instituzioek babesten ez zituzten hainbat alor ere bazirelako; gaur, lehenaz gainera, administrazioa txakur txikirik gabe dabilelako. Bestelakoak izan dira, ordea, dirua biltzeko gure bideak: errifak, kontzertuak, bertso-saioak, zikiro-jateak... Norbere etxeko bakardadean, ordenagailuaren aurrean, Visa txartelaren zenbakia tekleatzea ez da gure herrigintza estiloan sartzen, gaur arte bederen. Horrez gain, bada beste eragozpen bat crowfounding-ak euskal kulturan arrakasta izateko: dirua lasai eta kontzientzia-arazorik gabe eska liteke dantza talde batek jantzi berriak eros ditzan, edo judo talde bat nazioarteko txapelketa batera joan dadin; baina sortzaile indibidual batek bere lanaren ordain moduan…? Berriki, gure idazle on bati azaldu nion hau dena, eta komentatu jende askok gustura emango lukeela bere laguntza, orain idazten ari den liburua amai dezan; harrotasunez, gainera, babesle moduan agertzeko aukera eskainiz gero. Idazleak pixka batean pentsatu, eta argi asko esan zidan: “Bai, zera! Eta ni eskale moduan agertu?”.

Ez Fikzioa

1. Arnaut abadiaren zoo...

4. Sakoneta

1. Atakak

Kepa Altonaga. Pamiela

Xabier Mendiguren. Elkar.

Hasier Larretxea. Alberdania.

2. Artzapezpikuaren bisita

5. Twist

2. Gerrako garrak Oñatin...

Harkaitz Cano. Susa.

Gogoratu Guran Taldea. Intxorta 1937 kultur elkartea.

3. Gu gaurko euskaldunok

3. Ipar haizearen kontra

6. Dorian Grayren egiazko erretratua

Daniel Glattauer. Alberdania.

Aitor Arana. Txalaparta.

Veronique Ovalde. Alberdania.

Patxi Xabier Latorre Hurtado. P.X. Latorre Hurtado.

4. Euskal Herria. Errealitatea eta utopia Batzuen artean. Elkar.

5. Ez naiz Fujin izan Josetxo Azkona. Pamiela.

6. Gau lana Rosa Arburua Goienetxe. Alberdania.

LIBURU DENDAK: Elkar, Casa del Libro (Bilbo), Auzolan (Iruñea)

ERAKUSLEIHOA IPUIN BILDUMA

ANTZERKIA

‘Beste norbaiten zapatak’

‘Teatro Laburreko Sariak Café Bar Bilbao’

Garazi Kamio. Elkar. 14, 50 euro.

ZALDI EROA HAUR LITERATURA

‘Manta belaunetan’

Askoren artean. Artezblai. 10 euro.

Antton Kazabon. Gaiak. 54. orr. 11 euro.

Enpatia lantzeko ipuin sorta

Antzerki mende baten saritzea

Ander eta aitonaren komeriak

Lankide baten amaren hilbeilak egonezinik uzten duen gizona, giza harremanak matematika-ekuazioen arabera ikusten dituen bikotea, autobusean bidaia luze bat egin behar duen lagun parea, alaba gaixoa ospitalera eraman behar izan duen ama, bizilagunari mandatu bitxi bat eskatzen dion agurea, 30 urte lehenagoko ikasle garaiko pasadizoak aztoratzen duen gurasoa... Garazi Kamiok (Andoain, 1979) ipuin sorta berria dakar, 2010ean Igartza Saria irabazi ostean, ‘Gerizpeko panpinak’ lanarengatik.

Sari bat. Gutxienez sari bat eskaintzea balizko egileari. Izen panpox samar bat: ‘Café Bar Bilbao Antzerki Laburreko Gidoien Sarien ez dakit zenbatgarren edizioa’. Diru apur bat, titular batzuk komunikabideetan, testuaren argitarapena... Hau guztia izan da sarien asmoa. Zortzi edizio eta 18 antzezlan sarituta, euskaraz eta gaztelaniaz. 2011 urtean Café Bar Bilbaok 100 urte bete ditu, eta mendeurren hori ospatzeko ekitaldien artean, liburu hau aurkitzen da. Mikel Martínezen hitzaurrearekin.

Anderrek nola edo hala bere alboan nahi du aitona Joxe. Etxean ikusi nahi du, lehen bezala, eta ez zaharren egoitzan, triste-triste. Gainera, laster pilota txapelketa jokatu behar du, eta aitona partiduak ikustera joatea gustatuko litzaioke mutikoari. Aitonak ere nahi du, baina horretarako gurasoen laguntza beharko du istorio honetako protagonistak. Antton Kazabonek idatzitako ipuin hau 10 urtetik gorako haurrei zuzenduta dago, eta Ainara Azpiazu ilustratzaileak irudiekin hornitu du istorioa.

Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Bingen Zupiria

Diseinua: Jesús Santamaría

Ardura: Iñaki Mendizabal Elordi (mendi@deia.com)

Maketazioa: Naroa Etxebarria Portadako argazkia: Ruben Plaza

Koordinazio lana: Amaia Santana (asantana@deia.com)

Lege Gordailua: BI 1720-06


Larunbata, 2012ko martxoaren 3a

04 // Ortzadar

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

literatura

ANA URKIZA IDAZLEA

«Gauzak eraman errazagoak egiteko generoa da aforismoa» Bi urteko aforismo uzta ‘Atzorako geratzen dena’ liburuan (Alberdania, 2011) bildu zuen Ana Urkizak, eta gaur egun ere horiek metatzen dirau. Horrez gain, ‘tiritarik gabeko’ idazle honek mikroipuinei ekin dio oraingo honetan MIREN RUBIO

AA

FORISMO batean zuzena da esan nahi duzuna”, dio Ana Urkiza idazleak (1969, Ondarroa). “Baina, formak anbiguotasuna ematen dizu, ironia batzuetan, gauzak iraultzea besteetan. Hau da, lerro artean irakurtzeko aukera eskaintzen dizu”. Horregatik, aforismoekin ere ausartu da Urkiza, saiakera, poesia, nahiz narrazioa ere landu ondoren. Atzorako geratzen dena aforismo liburua argitaratu zuen iaz, eta bi urteetan zehar pilatutako idazkien hautaketa bat jaso du bertan. Azken aldian mikroipuinak idazten ari bada ere, aforismoak metatzen jarraitzen du.

narraziotik, poesiatik eta entsegutik asko du, eta hirurak uztartze horretan ere errepikariak zaizkidan ideiak azaldu zaizkit. Desioekin hasi nintzen, baina adibidez, aldarrikapenak ere sartu ditut. Izan ere, oraindik ere erantzun gabeko galderak daude, eta gizartean oztopoekin egiten dugu topo. Horretarako, galderak egin beharrean, edo mundua iraulita begiratu beharrean, bestelako metodoa erabili dudala esango nuke, ingurukoari erantzun bat emateko. Noski, aforismoak ez dira egia absolutuak, baizik une jakin batean nik aurkitu ditudan erantzunak baino. Beraz, irakurleari gonbita egiten diot galdera horiei emandako erantzunei beste galdera batzuk emateko, edo behintzat nik emandakoak baliagarriak izan ditzan espero dut.

Galerez beteta dago ‘Atzorako geratzen dena’, bai behintzat galerak “existentziaren kontzientzia” bezala ulertzen baditugu, diozunez. Ohikoak diren edo literaturan behintzat goi mailan dauden galdera potoloek ematen dute zer pentsatu handiena. Esaterako, heriotzak, edo denborak... Egia da galdera horien inguruko aforismo asko daudela liburuan, baina, existentziaren edo galderak berak suposatzen duen kezkaren ingurukoak ere badaude. Horregatik, lan lerro ezberdinak daude liburuan.

Izatearen inguruan, hala diozu: “Laranja osoak garela aldarrikatzen hasi”. Ez al daramazu zuk hori aspaldidanik aldarrikatzen? Badaude ideia edo galdera batzuk norberak daramatzanak, eta genero eta estilo ezberdinetan ere agertzen dira. Aforismoen kasuan,

Bizi ninteke lasaiago, baina gauza deserosoak esatea bizitzeko modu bat da, eta hori da nik aukeratu dudana”

Ama osoa izatea ere aldarrikatu duzu maiz, “Lanera doan emakumea ezin da ama oso ona izan; anbizio profesionala baitauka” dioen aforismoan bezalaxe. Bai, oso errepikaria da hori niregan, bizi izan dudalako. Bihotz osoz egiten duzu lan, etxean eta lanean, baina ulertuko ez duzun arrazoiengatik, norbaitek zer edo zer aurpegiratzen dizu. Esaterako, gauza gehiegi direla, edo dena ezin izango duzula egin. Honen aurrean, ironia erabiltzen dut, erantzun bortitzak bota behar direlako, edo gutxienez erantzunda utzi behar direla uste dut.

Ama langilea, eta gainera, idazlea ere bada? Ba gauza berdintsuaren aurrean geundeke...

Nahiago hor ez sartzea, baina gerrak jarraitzen du horretan ere.

Idazlearen zereginaz ere solas egiterakoan, errealitateari zintzoa zaion fikzioa egin behar duela aldarrikatzen duzu. Literatura fikzioa da, baina nire ustez esperientziatik sortzen dugun literatura oso hurbilekoa egiten zaigu. Horregatik, hurbiltasun horretan ahalik eta biluzien ibiltzea aldarrikatzen dut. Egia da idazle batzuk tiritak ipinita idazten dutela, eta beste batzuk ez. Nik horiek hobesten ditut, tiritarik gabekoak.

‘Tiritak’ dituen horrek aforismoak idatzi ditzake? Zaila iruditzen zait, aforismo batean garbi uzten duzulako non kokatzen duzun zure burua. Hala ere, tiritekin aritzen diren idazleak badaude, baina emaitzak bestelakoak dira.

Idazlea errealitatearen aurrean biluzten baduzu ere, “mundua ametsen neurrira ekarri, ez gizakia munduaren errealitatera” diozu. Bai, amets egiteko beharra dagoelako. Sormenak alderdi horrekin ere jokatzen du, ez errealitatea desitxuratzeko, baizik eta errealitatea ulertzeko eta bizitza eramangarriagoa egiteko. Aforismoa gauzak eraman errazagoak egiteko genero bat da. Hau da, teknika desberdinak erabilita eta gezurretan erori gabe, aforismoak egia edo gezurra beste era batera kontatzen dizu.


Larunbata, 2012ko martxoaren 3a

Ortzadar \\ 05

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

literatura

DONOSTIA

Huts-hutsean begiratzen zaio curriculumean soilik sartzen denari. Baina, a zer garrantzia duen paperean sartzen ez den guztiak! ”

“Jakiteak motxila kargatu egiten du, eta batzuetan hobe da erdi hutsik eramatea”, irizten du idazle ondarroarrak. RUBEN PLAZA

Literaturak –eta kasu honetan nire liburuak ere–, funtzio hori du.

Egia eta gezurra maiz aipatzen dituzu aforismoetan. Baina egiak ala gezurrak, zerk kezkatzen zaituen gehiago ez zait garbi geratu... Aforismo batean esaten dut, badela gehiegi ez jakitea, egia absolutuaren edo erdibideko gezurraren aurrean dagoena da eta. Alegia, jakiteak motxila kargatu egiten du, eta batzuetan hobe da motxila erdi hutsik eramatea.

Egia mingarriagoa delako? “Egiak gezurrak baino ubeldura handiagoa daki uzten”, baitiozu. Liburuaren kontrazalean diodan bezala, bizi gaitezke geroari begira, edo oinordekoari utziko diogunari begira, jende asko bizi baita horrela; edo bizi gaitezke gauza deserosoak planteatzen, eta egiari eta gezurrari buelta emateko ahaleginetan. Azkenean ere diot, bizi gaitezkeela edo ez. Horregatik, niretzako gauza deserosoak esatea bizitzeko modu bat da, eta hori da nik aukeratu dudana. Alegia, gauza deserosoak esan behar dira, moduak eta forma desberdinak bilatuz. Hor dago literaturaren koska. Beste era batera esanda, bizi ninteke lasaiago, baina deserosoago bizitzea aukeratu dut, eta galderei erantzuten saiatzen naiz. Horregatik da mingarriagoa.

Zure egietako bat honakoa da: “Herri honetan metro koadroa garestia ateratzen zaigula, metro

koadroko salbatzaile gehiegi dauzkagulako”.

bueltan datorkizu.

Bai, eta ez da lehen aldia hori diodala. Seguruenik bihotz onez eta horretarako balio dugula konbentzituta sartzen gara salbatzaile paper horretan. Baina, herri txikia da gurea, eta herritarrok entzuten ikasi behar genukeela uste dut. Zorionez, ekarpen asko ere egiten ditugun herritarrak gara, baina horiek kudeatu behar dira. Eta hor zailtasun handiak ikusten ditut.

Badago esaera bat zera esaten duena: norbere burua osatuta sentitzeko hiru gauza horiek egin behar direla. Nik liburu bat idatzi dut, eta hiru ume ere ekarri ditut mundura. Horrek ama bezala bete nau, baina gizartean ez dela onartzen iruditzen zait. Hau da, niretzako ikaragarri ederra izan den horretan gizarteak zera esaten dizu: ama edo profesionala izan zaitezke, ala idazle edo ama. Zentzu horretan arantzatxo bat daukat barruan, oraindik azalpen asko eman behar izaten direlako. Eta horregatik egiten dut galdera. Landatzeari dagokionez, Virginia Woolfek bere espazioa aldarrikatzen zuenean, lorategia ere aipatzen zuen. Bere parean jarri gabe, nik ere badauzkat landareak etxean –lorategirik oraindik ez–, eta badakit zer den lore bat edo zuhaitz bat landatzea eta zaintzea. Horregatik dakit zer garrantzia duen horrek guretzako. Hori aldarrikatzen jarraitu nahi nuen horrela aforismoetan. Hiru puntuetan ikusten dudalako nire burua oraindik hazteko, asko egiteko, eta galdera erantzun gabe gelditzen delako.

Baina, era berean, “zer garen jakin ez arren, badakigu nor izan nahi dugun” ere diozu. URKIZAREN AFORISMO SORTA BAT > “Ez gara ezer, hil arte”. > “Literatura: errealitate zomorroa”. > “Gizonak eta emakumeak berdinak gara. Bai eta ez. Arazoa, funtsean, semantikoa da”. > “Azken hitza; lehena beharko lukeena”. > “Biharko ez daukadana da atzorako geratzen dena”. > “Nire bihotza zurea baldin bada, nola maitatuko zaitut?”.

Bai.. eta ez. Hor ere jokoa dago. Batzuk uste dugu badakigula zer esan nahi dugun, beste batzuk, ordea, ez. Irakurle bakoitzak galdetu behar lioke bere buruari aforismoaren jokoaren inguruan, eta bere burua non dagoen galdetu.

Zuk zure buruari perfekzioarekin galdetzen diozula dirudi: “Neure burua zigortzen dudanean dakit bakarrik ondo ari naizela”. Bai, baina akatsak bilatzen ditudanean batez ere. Hor ere joko ikaragarria dago. Alde batetik, perfekzioa bilatu nahi dut, baina horretaz konturatzen naiz benetan akatsa aurkitzen dudanean. Hau da, nire akatsa dela onartzerakoan. Orduan hitz egin daiteke perfekzioaz, konturatzen zarelako zer utzi duzun atzean eta zer aurrean.

“Landatu dut zuhaitz bat; erditu ume bat; idatzi liburu bat. Eta orain, zer?”. Zure galdera

Horregatik ere diozu “Nire CV-tik kenduko nukeena: egin gabe utzitako guztia”? Ba bai. Oso aforismo polita da niretzako. Hutshutsean begiratzen zaio curriculumean soilik sartzen denari. Baina, a zer garrantzia daukan paperean sartzen ez den guztiak, eta egin duzun guztiak! Nola defendatu dezakezu hori? Hor geratzen da beste galdera bat...


06 // Ortzadar

Larunbata, 2012ko martxoaren 3a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

poesia

BILBO

JON GEREDIAGA IDAZLEA

Lurretik maitasunari kantuz Jon Gerediaga idazle bilbotarrak ‘Zentaurohankak’ poema liburua aurkeztu berri du, azken lau urteetako bizipenak biltzen dituena, hain zuzen LOHIZUNE AMATRIA

LL

URRERA jaitsi da Jon Gerediaga idazlea (Bilbo, 1975). Bere azken lau urteetako bizipenek eraginda zentauro baten apatxak bereganatu eta 24 maitasun poemek osatutako Zentauro-hankak idatzi du. Pamiela argitaletxearen eskutik, Bilboko Elkar aretoan aurkeztu berri du bere hirugarren poesia liburua. Zentauro-hankak lurrari atxikitako sorkuntza dela esanez aurkeztu du Jose Angel Irigarai editoreak liburua. Azaldu duenez, sorkuntza berrian Jon Gerediagak lurralde zehaztuagoetara jo du, baina, bere poetika aldiz, “osotasunaren xerka grinatsuki gainera izaten” jarraitzen du. Jon Gerediagak 2004 urtean aurkeztu zuen bere lehenengo poema liburua, Fitola Balba, Karpuki Tui (Pamiela) izenburupean. Osotasunaren inguruko hausnarketa bat eginez, hizkuntza baten bila ibili zen. Jainkoa harrapatzeko tranpa (Pamiela, 2007), berriz, existentzia, bizitzaren gozamena eta heriotza nahasten dituen liburua da. Aurreko laneko gaia garatuagoa ekarri zuen bigarren honetan. Bilakaera pertsonalak eraginda idatzi du Gerediagak hirugarren liburua. Bizitza ikusteko modu lurkoi bat aurkitu du eta azaldu duenez, maitasunari esker izan da. “Liburuaren motorra maitasuna da”, argitu du, “Jainkoa harrapatzeko tranpan gauza bera gertatzen zen, baina beste maitasun mota bat zen, espiritualagoa. Maitasun hau da mundutarragoa, lurtarragoa, zehatzagoa, izena daukana”. Liburua bere emazte Idoiari eskainitako olerkiek osatzen dute eta

‘Zentauro-hankak’ maitasuna du motore. JUAN LAZKANO

“maitasun kantu ikaragarria” da Irigarairen ustez. Jorge Oteizaren Itziar, Elegia y otros poemas da Gerediagarentzat maitasun poemarik onena: “Oso potentea iruditzen zait, baina niretzako arazo bat dauka: ez dagoela garaiz idatzita, hau da, Itziarrek ez zuela poema hori irakurri. Horregatik, nik garaiz idatzitako elegia bat egin nahi nuen”. Bere maitasun istorioa mistifikatzeko, Idoiak olerkiak irakurtzeko eta bere bizitzan eragiteko, orain idatzi ditu. “Nik mitoak behar ditut bizitzeko eta poemaren bidez nire maitasun istorioa mito bihurtzea helburu izan dut”, azaldu du. tza eta burua beti argi, beti hegan duena da. Naturari egindako erreferentziak ere ugariak dira liburuan. Izan ere, Gerediagak lurrari dagokion alderdi hori onartzea lortu du azken lanarekin.

Hainbat urtez, FTI-Antzerkiola Imaginarioarekin batera ibili izan da Gerediaga dramagile lanetan. Konpainia honek taularatutako hainbat antzezlanen gidoian hartu du parte, eta bere poemak taula gainean entzuteko parada izan zuen orduan. Antropologian doktore, egun filosofiako irakaslea da Lauro ikastolan. ALDAKETA Poesia liburu baten gaia bi indarren arteko lehia dela deritzo idazleak, bizitza eta heriotzaren artekoa. Eros eta Tanatos jainkoak izan ditu inspirazio iturri nagusi, eta liburua garaiz idatzita dagoenez, maitasunaren indarra gailendu zaiola azaldu du. Izenburuko eta liburua ilustratzen duen Odilon Redonen zentauroak bikoiztasun hori iradokitzen du. Zentauroaren gizaki alderdia zerura begira dago eta animalia alderdia, berriz, lurrean kokatzen da. Irigaraik azaldu duenez, lokatzetan, baina biho-

Nik mitoak behar ditut bizitzeko eta poemaren bidez nire maitasun istorioa mito bihurtzea helburu izan dut”, dio Gerediagak

LEXIKO PROPIOA Poesia izendatzeko hiztegi abe-

BITXIKERIAK Jon Gerediagak otsailaren 14an aurkeztu zuen bere maitasunaren ospakizuna den liburua. Joan den urtean amaitu zuen lana, baina agenda arazoengatik aurkezpena atzeratu behar izan zuten. Azkenean, San Valentin eguna aukeratu du lurra maitagarri egiten dion horri eskainitako olerkiak biltzen dituen bilduma ezagutarazteko.

ratsa erabili izan du beti, baina, aurreko liburuekin alderatuz, honetan olerki luzeagoak sortu ditu. Ondutako ibilbide poetikoaren barne, Gerediagak lexiko propioa sortu duela deritzo Irigaraik. Bizitzan izan dituen aldaketen ondorioz, hitz jarioei askatasuna eman eta bere idazteko modua ere aldatu baita. “Poemak, forma aldetik, hitz jarioari askatasuna ematen ziotenak izan dira gehienak eta ikusi dudanean –duela gutxi izan da hau–, forma hori apur bat aldatzen zela eta poema berriak zertxobait ezberdinak zirela bukatutzat eman dut liburua”, adierazi du Gerediagak. Azken olerkiek hilkortasunaren patua onartu eta lurtarragoa bihurtu den Gerediaga islatzen dute. Lehenago zeukan desesperazioa bere emaztearekiko maitasunaren bidez isiltzea lortu du, eta oinarrituagoa den liburua egin du. “Ez du esan nahi zeru lurrei kantatzen ez diedanik. Kantatzen diet nire maitasun haragizkoaren bidez –argitu du–, oraingoan komatxo artean hilkor bihurtu naiz”.


Larunbata, 2012ko martxoaren 3a

Ortzadar // 07

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

bertsolaritza

FF

UNTZIONAMENDU erraza du BideoKopla lehiaketak: euskara ikasleek edo Mintzalaguna egitasmoan dabiltzanek, taldeka, koplak asmatu beharko dituzte eta, ondoren, bideo batean batu. “Interneten eta sare sozialetan gero eta ohikoagoa dira norberak egindako bideoak, edozein kamara edo sakelako telefonorekin emaitza txukuna lor daiteke”, azaldu digu Beñat Vidalek, AEK-ko Praktikatu alorreko kideak. Bideoan, sormenari lekua egin ahal izango zaio; bertsotarako gaia, ordea, antolatzaileek eman dute, euskaraz bizitzeko nahia islatu beharko dute partehartzaileek, sei eta hamabi kopla bitartean erabilita. “Helduen euskalduntzean dabiltzanentzat edo Mintzalagunekoentzat bertsolaritzak badauka eragin positiboa, hiztegi aldetik, adierazkortasuna lantzeko”, dio Vidalek. Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko transmisio taldean dabil Ixiar Eizagirre eta lehiaketaren alderdi ludikoa azpimarratu du: “Euskalduntzen ari diren helduei hitzarekin jolasteko aukera eskaintzen die bertsoak”. Gaineratu duenez, “lau hitzekin bertso bat sortzeko gai direla ikusten dutenean, sentitzen duten satisfakzioa itzela da”. BideoKopla lehiaketarekin, mingaina askatzen lagundu nahi diete. Erdal mundutik euskarara datozenak bertsora hurbiltzeko ahalegina, ordea, ez da erronka berria EHBEren transmisio taldearentzat. 2005eko Txapelketa Nagusian erdarazko medioentzat ere informazioa zabaldu zuten eta ondoren etorri zen euskalduntze mugimendurako jauzia: 2009ko txapelketako sekuentzia didaktikoa sortu zuten, “euskaltegientzat material interesgarria izan zitekeela ikusi genuen”, dio Eizagirrek. Ikasleak bertsotan aktiboki hastea, hortaz, berez etorri da ia. Arabako Kuadrilla arteko Txapelketan, idatzizko alorrari esker, zenbait euskalduntze talde animatu ziren eta, orain, BideoKopla dator. “Espazio berri bat sortu da hor”, Eizagirreren ustez. Ainhoa Aranburuk bere kasa abiatutako bidea ere ezin ahaztu, Iruñeako

Euskara praktikatu, koplen doinuan BideoKopla lehiaketa antolatu dute AEK euskaltegiak eta Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak, euskara ikasle eta Mintzalagun proiektuko partaideei zuzenduta. Bertsolaritza gizarteko sektore gehiagotara hedatzeko bidean beste pausu bat ere bada DABI PIEDRA

Hizkuntza Eskolan ikasleen bertso-eskola sortu baitzuen, Ixiar Eizagirrek nabarmendu duenez, “zenbat ikasle bertsozaletu dituen, zenbat jarri dituen bat-batean kantari”. EUSKARAREN ERTZETAN Euskalduntze mugi-

menduan potentzial izugarria dagoelakoan dago EHBEko transmisio taldea. “Euskalduntzen ari diren helduak bertsolaritzara zaletzea pausu handia da, esan nahi duelako bertsoa iristen dela euskararen ertzetara ere”, dio Eizagirrek, “ahalegin kontzientea egiten dute euskara ikasteko, hortaz bertsozale izateko ezaugarri garrantzitsuak dituzte”. BideoKopla lehiaketa aurten egiten dabiltza lehenengoz, baina iazko Korrikan dauka jatorria, AEK-ko ikasleen artean antolatutako Euskalakari koplari txapelketan, hain zuzen. “Algortako talde batek bideoa bidali zuen eta ideia horretatik tiraka hasi ginen”, azaldu du AEK-ko Beñat Vidalek. Oraingoan, euskara ikasle guztiek parte hartu dezakete eta baita mintzapraktika egitasmoetan ari direnek ere bai. “Euskalduntzen ari den jendeari bertso mundua hurbildu eta bertsogintzak beren ikasketa prozesuan eragiten laguntzea da xedea”, Beñat Vidalen arabera. Gainera, Bertsozale Elkartearekin hasitako elkarlanari esker, lehiakideek bertsolari baten laguntza eskatu ahal izango dute, “bertsolaritzaz gehiago ikasiko dute horrela, koplak zer diren, doinu zein errima kontuak eta abar hobeto ulertzen lagun dezake horrek”. Bideoan grabatutako koplak hilaren 25a baino lehen bidali beharko dituzte partaideek, Praktikatu AEK programaren helbide elektronikora. Bertso-afaria irabaziko dute onenek. Behin betiko erabakia Bertsozale Elkarteko adituen esku egongo bada ere, Praktikatu AEK-ren Facebook orrian, edonork eman ahal izango du gustuko bideoaren aldeko bozka. “Nahi izan dugu jolas hori bistaratzea, bideoak ikusgai jarriz”, azaldu du Eizagirrek, “bertsotan geuk ere egin genezake, xuxen edo baldar” pentsa dezagun denok.

EHBEREN TRANSMISIO TALDEA

Bideoan grabatutako koplak hilaren 25a baino lehen bidali behar dira praktikatuaek@gmail.com helbidera. ORTZADAR

Euskararen zazpi lurraldeetan bertsolaritza sendotzeko asmoz jarduten da transmisio taldea. Ume eta gazteekin lan handia egiten dute, aurten 20.660 haurrekin lantzen dabiltza bertsolaritza ikas orduetan. Bertsoeskolei babes zabala eskaintzen diete; helduen euskalduntze prozesuan ere eragin nahi dute, BideoKopla lehiaketa eta aurtengo udan lehenengoz martxan egongo den bertsoudalekua horren lekuko.


08 // Ortzadar

JALGI HADI DANTZARA Shangaiko begiekin Egin gabeko galderak (II)

SABIN BIKANDI BELANDIA

Larunbata, 2012ko martxoaren 3a

azkena

San Adrian, denboraren tunela Aizkorri eta Altzaniako mendien artean, kareharrizko horman zulatutako tunela da San Adriangoa. Historia borborka sartu da aho horretatik...

Denak balio du? Mendebaldeko kultura etnozentriko eta globalizatzaileak irakatsi digu, gaur egungo ikuspegi moderno kosmopolita horretatik, doinua ateratzen duen edozer dela musikagailu edo musikagai, eta gizakion gorputzak egiten duen edozein keinu dantzatzat hartu daitekela. Eta era berean, abangoardiako arte garaikidetik datorkigu edozein muga apurtzeko joera, edozein egitura, oinarri edo arau, dena da posible gaur egungo artean: doinurik gabeko musika, mugimendurik gabeko dantza... Baina gai honen inguruan ikuspegi ezberdinak aurkitzen ditugu toki, garai, eta sarritan banakako ezberdinen arauera.

Zer da dantza? Gure herri kulturan, esaterako, dantza eta musikaren arteko bereizketa nahiko berria da. Dantza eta musika esan dut, baina agian ez nituzke hitz bitan bereiztu behar. Dantzak gizakiaren mugimendua du abiapuntutzat. Eta mugimenduak espazioa eta denbora. Eta denbora, dantzari dagokionez eta gure kulturan, musikarekin bat dator. Dantza aipatzean, dantza bere osotasunean ulertu izan dugu euskaldunok, hau da, doinua eta gizakiaren gorputzaren mugimendua uztarturik, bat eginik. Gure dantzari zaharrek argi zeukaten dantza pausu edo urrats konplikatuenak, modu fin, galant eta dotorean markatuta egon arren, musikarekin bat etorri ezik, ez zirela dantza berez. Tradizioan, gorputza musikarekin bat egiten da dantzan egitean. Dantza, musika gorputz osoarekin entzun eta bizitzeko modu bat izan da Auñamendi inguruan saltuka bizi izan diren euskaldunentzat. Eta horregaitik iraun du tradizioan eta bizirik dago.

Dantzarik gabeko dantza? Gogoan daukat behin danbolinteru baten etxera joan, bideo kamera eta guzti, eta bere herriko jai nagusiko dantzak jotzeko eskatu genionean, ezin zuela ulertu gure eskakizuna, ez zitzaion buruan sartzen: etxeko sukaldean eta dantzaririk gabe dantzak jotzea? Eta modu beretsuan zer da fandango edo bals bat dantzik gabe? Gure etxeko zaharrenek ez dute ulertzen nola egon daiteken sasoiko jendea jota-fandango bat entzuten dantzatu gabe. Edo, beste adibide bat jartzearren, Strausstarrek XIX. mendean, dantzarako idatzi zuten musika eder eta batez ere dantzagarria nola entzuten den kontzertu aretoetan eserita zintzo-zintzo. Shangaiko begiekin, ez da erraza ulertzea, nola bideratu edo erreprimitu dituen gure kulturak, gizakiak musikaren aurrean duen berezko erantzun psikomotorea.

www.aikotaldea.com

H H

IRU edo lau mila urtez atzera saltatzeko aukera ematen du San Adriango parajeak, Aizkorri eta Altzaniako mendien artean. Kareharrian zulatutako tuneletik iparekialdera, berrehun metrora dagoen belardi batean, metro bateko garaiera duen tumulu bat ikus daiteke. Ez da zaila Brontze Aroko gure arbasoak bertan irudikatzea, harlauzazko hilobi-ganbera batean gorpu batzuk lurperatzen ari zirela. Monumentua eraikitzeko gune berezi bat aukeratu zuten: artaldeekin Urbiako belazeetatik Oria haraneko lurralde baxuetara jaisteko –eta alderantziz igotzeko– erabiltzen zuten bidearen ertzean, San Adriango igarobide naturalaren ondoan. Tunela zeharkatzen duen galtzadari erromatarra deitzen zaio askotan, baina erromatarrek Otzaurteko lepoa hobetsi zuten, hemendik oso gertu, eurena egiteko. Hura zen pasabiderik errazena, handik sartu ziren Gipuzkoara mundu mediterraneotik zetozen olioa, ardoa eta ogia; latina, fede kristaua eta hiriak eraikitzeko ideia. San Adrianen ikusten dugun harbidea, ordea, Erdi Arokoa da: Nafarroako lurretan ez sartzeko, Gaztelako erregeek berezko tunela are gehiago zabaldu eta galtzada bertatik pasarazi zuten. Gaztelako erresuma Europarekin lotzeko bide nagusia zen. Eta tuneletik karabanak, erromesak, enbaxadore europarrak eta enperadore bat ere igaro ziren hurrengo ehunka urtetan. XIII. mendetik aurrera, tunelaren barruan gotorleku txikia, baseliza (ez da orain dagoena), korta eta ostatua eraiki zituzten. Soldadu talde batek zaintzen zuen igarobide estrategikoa, alkaide baten agindupean. Esaten dute alkaide horren garrantzia hain zela handia, ezen Carlos V. enperadoreak, beste inoren aurrean burua sekula makurtu ez zuenak, bere aurrean jaitsi baitzuen. Jakina: tunelaren goiko aldeko ahoa hain baxua denez, bidaiari guztiek makurtu behar zuten. Tunelean atseden eta babes gunea eduki arren, San Adrianek ospe beltza hartu zuen: “Ez dut

BIDAIA KOADERNOA ANDER IZAGIRRE anderiza.com

Nafarroako lurretan ez sartzeko, Gaztelako erregeek tunela zabaldu eta galtzada bertatik pasarazi zuten

sekula ikusi halako pasabide beldurgarririk, hodeiak azpian utzi ditugu igoeran”, idatzi zuen Jean Muret bidaiariak 1666an. Eta Guillaume Manier erromesak, ikarak zertxobait puztuta, “San Adriango mendia munduko altuenetakoa” zela. “Gora iritsitakoan harri bloke ikaragarri handi bat topatuko duzue, irudika daitekeen palaziorik handiena bezain handia, eta erdian zulo bat dauka, San Adriangoa, baseliza bat eta taberna bat gordetzen dituena”. Egia da igoera neketsua izaten zela gurdi eta ibiltarientzat, basoetan bidelapurrak zain egoten zirela, neguko hotz eta elurrek igarobidea arriskutsu bihurtzen zutela... Horregatik, XVIII. mendean Gaztelako errege bide berria egin zutenean, Gipuzkoa eta Araba lotzeko lepo errazago bat bilatu zuten, Arlabangoa, eta Debako bailarara eraman zuten bide nagusia. Trafikoa desagertu zen baina San Adriango galtzadak bertan dirau, iraganerako bidea egiteko eskaintza ederra. Gaur egun, Aizkorriko gailurretara doazen mendizaleek eta Santiago bideko erromesek, mila urteko harbidea zapaltzen dutenean, garai bateko eszenak erraz irudika ditzakete: ibiltari, zaldun eta gurdien joan-etorria entzun, eta bidaiari, pelegrin, merkatari, errege eta mandazainen emozio bera sentitu, aldaparen amaieran San Adriango zuloa agertzen zaienean.


ORTZADAR030312