Issuu on Google+

Larunbata, 2011ko apirilaren 2a

KULTURA ETA AISIA

Ortzadar \\ 01

Bit mundua Interneti buruzko saioa jarri du martxan Hamaika Tb-k [4-5. orrialdeak]

Abisalen erronka berria Aretoa itxi eta sortzaileentzako bulegoa ireki dute [6. orrialdea]

www.deia.com

206. zenbakia


KULTURA ETA AISIA

02 // Ortzadar

Larunbata, 2011ko apirilaren 2a

U N A I E TA I R AT I > A H O T S A K

Sorgina

Marisantz

Maleficae

UNAI ELORRIAGA

I R AT I J I M E N E Z

S

INESTEN dugu Bereterretxeren kanthoria bezala ezagutzen dugun balada gure artera heldu direnen artetik zaharrenetakoa dela. Arrazoi batzuk daude horretarako: baladaren forma, darabilen hizkera (aditzak bereziki)… Baina Iruña-Veleia afera gertatu zenetik eta Alberto Barandiaranen liburua irakurri eta gero, kontuz ibiltzeko esaten digu gure neurona-talde batek. Izan ere, kantuen munduan ere izan dira iruzurrak, ahapaldi apokrifoak, askozaz berriagoak ziren erromantze itxurakoak… Hala bada, tentuz ibili behar da orain arte ezagutzen ditugun balada apurrekin. Tentuz ibili behar dugu Frantzie kortekoa izenekoarekin edo Neska ontziratua kantuaren hainbat bertsiorekin. Gutxi dauzkagu eta, desgrazia ere, gutxi fidatu behar dugu… Bereterretxerena, ostera, zahartzat eduki dugu beti, hain da perfektua. Bereterretxe izeneko baten hilketa kontatzen zaigu hor, jaun kondearen eskutik. Antza, traizioz hil zuen aitonen seme horrek, bizirik utziko zuela aginduta. Horretxegatik esaten da baladaren hasieran haltzak ez duela bihotzik, ez gaztanberak hezurrik eta protagonistak ez zuela uste aitonen semeek gezurrik esaten zutenik. Semea desagertuta, hor abiatu da Bereterretxeren ama, Marisantz, jaun kondearen etxera. Semeaz galdetu dionean, kondeak, sarkasmo ikaragarriz, erantzun dio: “Badaukazu Bereterretxez gainera beste semerik, ala?” Amak, beste azalpenik gabe ulertu du zer gertatu den, baina kondeak semea non hil duen ere esan dio. Hori da Bereterretxe zorigaiztokoaren istorioa. Duela egun batzuk, baina, Europako liburutegi guztietan euskal liburuen bila dabilen filologo lagun batek gauza kuriosoa komentatu zidan. Esan zidan topatu duela Roterdamen, liburutegi txiki batean, euskaraz idatzitako pasarteak dituen liburu bat. Liburuak, berez, ez dauka interes handirik, XVII. mendekoa izan arren. Zuberoako lurralde jakin batzuetako etxeez ari da: nolakoak diren, soroen neurriak, fruituarbolak, familiakoak, izenak, toponimoak… Baina Bereterretxeren kanthoria baladari nion kariñoa ezagututa, esan zidan datu berezi bat topatu zuela eta beharbada interesatuko zitzaidala. Esan zidan liburuaren pasarte batean Maria Sanz Usoulua agertzen zela, zalantzarik gabe baladan agertzen zen Marisantz hori, Bereterretxeren ama. Harrigarriena zen bi seme zituela esaten zuela dokumentuak. Marisantzi lagundu zion emaginaren izena ere agertzen zela esaten du eta sorxin hitza agertzen dela izenaren ondoan pare bat aldiz. Horrek gauza berri (edo berriantzeko) bi ekar ditzake dakigunaren esparrura. Batetik ematen du, teoria batzuek esaten duten bezala, sorgin hitza emagin moduan erabiltzen zela antzina, belarrekin zituzten abileziak eta akelarreak gorabehera. Eta, bestetik, baliteke horren zaharra iruditzen zaigun Bereterretxeren kanthoria mende honen hasieran idatzitako apokrifo bat izatea. Postura egin behar izango banu, Resurrección María de Azkueren alde egingo nuke, mila ehuni.

Tentuz ibili behar da orain arte ezagutzen ditugun balada apurrekin

O

INETAKOAK berriak dira. Behin ezkontza batera joango eta. Ez dago urrun baina Arkaitzek “taxiari deituko diot” esan duenean esker onak bete nau. Komuna makilajez beteta geratu da, galtzerdien kajoia buruz-behera. Dena azken unean: begiak belztu, ezpainak margotu, ilea orraztu. Igogailuan zapatak jantzi, kolarrean azken begirada ispiluari. Denak egoki dirudi eta zerbait gaizki dabil: azkura moduko bat, haragirik ez duen lekuren baten. Ispiluak badu zerbait nire kontra eta ez du amore emango. Aitzakiak prestatu nituen, ezkontza-gonbidatuak bezain ugari: gaixotasunak, lan-bidaiak, denak sinesgaitzak. Egia esatekotan ere egon nintzen, “banoa, ikusi nahi ez ditudanek ikusiko naute”. Azkenean hementxe, elizaren atarian. Beldurrak asegaitzak dira, behin bazka eman eta beti eskean datoz. Horrela ezin da. “Edaria doan, bazkaria erruz” esan du goizean Arkaitzek, “besteak bost”. Otoi gisa errepikatzen diot neure buruari. Baina bost ez, bi baino ez dira, ikusi nahi ez nituenak. Agurtu egiten naute, batek irribarretsuago, aurreko egunean elkar ikusi izan bagenu bezala eta ez duela bi urte. Zerbait gertatu zen, aspaldi, eta lagunak ginen arren, orain ez gara. Arkaitzek zer gertatu zen jakin nahi izan zuen behin eta behin kontatu nion istorio osoa, “a ze sorgin parea” esan zuen. Orain xehetasun asko ahaztu ditut, bihotzak amnesia behar izan duelako, atso-agureek dementzia behar duten bezala, bakean bizitzeko. Baina titularrak zenean dirau: lagunak ginen eta orain ez gara. Gure irribarre eta agurrak ezkontzetan jartzen diren soinekoen antzeko dira: asko kostatzen dira eta eguna pasatzeko baino ez dute balio.

Zerbait gertatu zen, aspaldi, eta lagunak ginen arren, orain ez gara

–E. –Arkaitzek belarrira–. Begira betaurrekoduna. Atzean. –Gizon gazte, argalaz ari da, betaurreko beltzekin, kamiseta gorriz. Adineko gizonaren ondoan dago, ile luze, urdina duen gizonaren ondoan. Moby. Eta bere ondoan, Txaikovski. Arkaitz ezagutu nuen gauean hasi ginen olgetarekin. Taberna izerdiz lepo zegoen, ginebraz gain. Eta nire lagunari bakerik ematen ez zion mozkor, ñañarroa ea bere laguna zen galdetu nion. “Frodo?” esan zuen, “bai, zera”. Halaxe hasi zen, jendeari izenak jartzearena. Arkai tzek bere benetako talentua dela dio, Antzabila Jauna. Ezkontza bukatu baino lehen Beyoncé aurkitu du (“solariumean beherapena lortu duen tipa, soineko laranja eta azala marroia dituena”) eta Omar Shariff gazteagoa dirudien beste bat (“edo Peio Urizar zaharragoa”). Botilak ardo negarretan hasi direnerako John Travolta topatu dugu eta Aerosmitheko abeslaria. Eta komunerako bidean lagunak zirenak eta ez direnak tupustean aurkitu ditudanean ez du minik eman, maite nituela gogoratzeak eta maitasuna mingoztu zela. “Agur” biei eta adio beldurrak. Arkaitzek “zer moduz sorginekin” galdetu didanean egia esan diot. Ez direla sorginak, mamuak baino. Amarrurako boterea galdu dute eta liluraren xarmarik gabe ez dira inor. Emaztegaiaren aitari Tony Blairren antza hartu diogu. “E, eta bere andreari!” esan du Arkaitzek eta txanpain botilen distiran emakume bat barrez ikusi dudanean neure antza duela konturatu naiz, neure irribarrea, neure mutilaren ondoan, bion sorginkeriak liluratuta.

Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Iñigo Camino Koordinazio lana: Karolina Almagia - kalmagia@gmail.com Ardura: Iñaki Mendizabal Elordi / Ander Egiluz Beramendi Portada: Naroa Etxebarria Lege Gordailua: BI 1720-06

Kultura Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza) diruz lagundutakoa

Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du


KULTURA ETA AISIA

Larunbata, 2011ko apirilaren 2a

Ortzadar \\ 03

Kritika ‘ E U S K A L B U K O L I K O A K ’, J E A N C O C T E A U E TA M A U R I C E R O S TA N D ( I D AT Z & M I N T Z )

Euskal lurrari laudorio

I G O R E S TA N K O N A

I

DATZ & MINTZ aldizkariaren 50. zenbakiko separata moduan argitaratu zituen Labayru Ikastegiak Jean Cocteau eta Maurice Rostand-en Euskal bukolikoak, Felipe Juaristik euskarara era espainolera itzuliak, Leopoldo Zugazaren hitzaurrearekin. Zugazak ematen digu, hain zuzen, idazle bien arteko lankidetzaren klabea: “Amaren eraginez jarriko da [Cocteau] harremanetan Daudet eta Rostandtarrekin 1908an. Bigarren honetako senitartean Maurice-rekin izango du harremana, Edmond Rostand poeta eta antzerkigilearen semea. Lapurdiko Kanbon etxalde bat zuen honek, Arnagan”. Cocteau eta Rostand-i egunak astiro pasatu zitzaizkien uda partean, 1909tik aurrera, euskal lurretan, larre berde, etxe zuri eta teila gorrien artean, eta 1999an Gallimard argitaletxeak Cocteauren Euvres Poétiques Completes bilduman argitaratu zituen gaur biziki gomendatzen dizkizuegun Les Bucoliques Basques hauek, papa-

Lasaitasun eta edertasun sentsazioa izango du irakurleak Gezurrek osatutako mitologia gurago zuen Cocteauk historia baino

rra euskal haize garbiak puzturik idatzitako poema erdi erromantiko erdi deskriptibo hauek. Labayruk bukoliko guztiak batera paratu dizkigu, liburuki labur honetan sartuz, halaber, honakoak –berriro aipatzen dugu Zugaza–: “Badakigu, bestalde 1919an gure Herrira beste ikustaldi bat egin zuela, eta Ahuski-n, Maule ondoan, ostatuz egon zena, Arnagatik 5,5 kilometrora, Louis Durey eta haren emaztea lagun zituela. Egotaldi honetan idatzi ei da harako poema sorta, Euskal gaia, Garramatua eta Turista”. Jean Cocteau diseinugile, antzerkigile, eta zinemagile gogoangarria (Maisons-Laffitte, 1889 Milly-la-Forêt, 1963) sentsibilitate handiko idazlea ere bazen. Ikertzaile askorentzat surrealismo terminoa asmatu zuen burges-kumeak Euskal bukolikoetan beste aurpegi bat erakusten du. Eskapismoa egiten du, baina euskal gai tipikoak erabiliz: frontoiko jokoa, euria, paisaia. Maurice Rostand-en nobela eta poemetako erritmo arean pausatuagoa izan daiteke arrazoia, baina gauza da lasaitasun eta edertasun sentsazioa izango duela irakurleak poema hauek irakurtzean, euskal pilotarako frontoia tenplu bihurturik, eta euskal karrika eta landak galdutako haurtzaro baten oroitzaren gisara definiturik. Konparazioa ez da soilik metafisikoa, bere burua herri txiki batean kokatzen duen

Cocteauren pilota atzera eta aurrera baitabil etengabe. Batetik, herrixketako bakea deskribatzen da: “Itsasotik nauzue ni etorri/ Beti da igande argi eta zuri/ Argi ilaun eta ilunaren nagusi/ Honakoan hantxe ditut utziak/ Kanpandorre ederra, horma txikiak/ Eta hilerri bat txikian txiki”. Bestetik, zuritasun eta purutasun hori bera da pilotariarena: “Nahiago dut horma hau, ez baitago antzekorik/ Ezer, ez bere leiho, bere fruitu eta abarrekin/ Aire, eguzki eta zarataz egindako margo honekin,/ Denek batera jotzen dute sei heroi gazte eta zurik”. Pilotari heroiko atenporal horiek Cocteauren neo-klasizismoaren adibidea dira. Gizakiz gaindikoak diren pilotari horien irudia perspektibarekin begiratuz, esan daiteke Euskal bukoliko hauetan barruntatzen zela, ordura ezkero, poetaren izaera ameslaria. Jean Cocteauk mitologia gurago zuen historia baino: historia egiek osatzen ei dute, lehenago edo geroago gezur bilakatuko direnek, eta mitologia ostera denborarekin egia bihurtuko diren gezurrek osatzen dute. Bada, gezur eder bat irakurri nahi baduzu –Euskal Herri zoriontsua, astiro doazen arratsaldeak, eta gazte osasuntsuak kirol mitiko batean eginez–, hartu liburu desberdin hau, di-da batean irakurtzen den harribitxia.

Erakusleihoa

Salduenak

Bainura!

Linh jaunaren biloba

Bainuontzian jolasean jarraitzeko ipuina

Aitona, biloba eta bakardadearen kontrako bidaia

XVI. mendetik XX.era, lau mende pasa irauten duen kronika idatzi zuen Ivo Andritxek, eta orain euskaratu du Carlos Zabalak, Vixegrad hiriaren eta bertako hiritarren poz eta atsekabeen kontakizun xehea, Drina ibaia eta haren gaineko zubia direlarik amodio eta gorrotoen lekuko, naturaren nahiz historiaren gorabeheren ikusle mutu. Eguneroko gazi-gozoak samurtasun eta enpatiaz jasotzen ditu egileak, baina horien azpitik estatu interesen jokotaula dago Balkanetan.

Bainuaren ordua atsegin eta josteta unea izan daiteke. Umeen estiloaren antzera egindako irudiekin disfrutatzeko aukera eskaintzeaz gainera, Bainura! laguntza tresna ere bada, gurasoek semealabei autonomia hartzen lagun diezaieten: garbitzea edo jatea bezalako jarduera errazak helduen laguntzarik gabe egin ahal izateko, portaerazko jarraibideak beharko dituzte autonomoak izaten hasteko. Onomatopeiak, ikus- eta hitz-jolasak, liburu hurbil eta erakargarria bihurtzeko.

Azaroko goiz hotz batez, itsas bidaia latz baten ondoren, agure bat herrialde arrotz batera iritsiko da, inor ezagutzen ez duen hiri batera. Bertako hizkuntza ere ez daki. Gerratik ihesi doa, bere herria desegin, eta familia suntsitu baitiote. Gerrak dena lapurtu dio, bilobatxoa izan ezik. Haurtxoak Sang Diu du izena, “goiz goxo” aitonaren hizkuntzan, haurtxo lasai bat, beti lo egoten dena, aitonak haur-kanta baten leloa xuxurlatzen dion bitartean. Itziar Diez de Ultzurrunek euskaratu du.

Egilea: Ivo Andric Argitaletxe: Elkar-Alberdania Generoa: Narratiba

Egilea: Tarp Gomi Argitaletxea: Pamiela Generoa: Haur literatura

Egilea: Philippe Claudel Argitaletxea: Igela Generoa: Narratiba

Zubi bat Drinaren gainean

Vixegrad hiriaren poz eta atsekabeen kontakizunak

Fikzioa

Ez Fikzioa

1. Artzapezpikuaren bisita

1. Haserretu zaitezte!

Adam Bodor-Unai Iturriaga. Elkar

Stephane Hessel. Denonartean

2. Bere aitaren alaba

2. Ertzeko zatiak

Anne Berest. Alberdania

Jon Sarasua. Argia Urtekaria

3. Zu zara orain txoria

3. Surf

Mikel Etxaburu. Elkar.

Aitor Zuberogoitia. Alberdania

4. Udalbatza bahituaren kasu...

4. Tatxatuaren azpiko nazioaz

Karlos Linazasoro. Elkar

Ibai Atutxa. Ustriaque Vasconiae.

5. Azken tranbiaren itzala

5. Moroak gara behelaino artean

Jose Inazio Basterretxea. Elkar

Joseba Sarrionandia. Pamiela.

6. Zazpi orduak

6. Errepublikatik gerrara

Miren Agur Meabe. Elkar

Gotzon Aranburu. Gara.

LIBURU DENDAK: Elkar, Casa del Libro (Bilbo), Auzolan (Iruñea).

Zaldi Eroa


KULTURA ETA AISIA

04 // Ortzadar

Larunbata, 2011ko apirilaren 2a

ILKI TUESR- AT E NUT RZ AU N> E `Z EK ROTAZKE> KSOA ZI OATBI EARKR´ I A

“Sarea etengabe aldatzen doan izaki bat da, eta erne egongo gara aldaketa horiek denak jasotzeko”

Urtzi Urrutikoetxea, Hamaika Telebistako zuzendaria, grabazio estudioan. ARGAZKIAK: JUAN LAZKANO

EUSKARAZKO BITAK, TELEBISTARA

`Hamaika.bit´teknologia berriei eskainitako saioa jarri du martxan Hamaika Telebistak, Azkue Fundazioarekin elkarlanean MIREN RUBIO

T

EKNOLOGIA berrientzako euskarazko beste leiho bat zabaldu da telebistan, Hamaika.bit saioa. Hamaika Telebistaren eta Azkue Fundazioaren elkarlanari esker sortu da, eta asteazkenero eskainiko da, 20:45ean. Ordu erdiz, sareari eta teknologia berriei lotutako gaiei buruz jardungo dute, atal ezberdinetan banatuta, eta Euskal Herriko nahiz atzerriko berrikuntzei eta proiektuei helduko diete. “Internet eta telebista inoiz baino gertuago daude elkarrengandik”, dio Ainara Tirapuk, saioko aurkezleak. “Hamaika.bit saioarekin joera hori islatu nahi dugu”. Gainera, joera horretan ere euskarak

bete-betean sartu behar duela uste du Rodrigo Gartziak, Azkue Fundazioaren zuzendariak. “Euskararen eta teknologia berrien sustapena egin behar dela uste dugu; guk horretan egiten dugu lan, eta zabalkundea egitea ezinbestekoa da. Horregatik, hedabideen artean telebista bide ederra dela uste dugu”. Publiko orokorrarentzako modukoa bada ere, gazte euskaldunak dira saioaren jomuga, “teknologia erabiltzaile porrokatuak baitira horiek”, Gartziak zehaztu duenez, eta Hamaika Telebista eremu egokia dela gaineratu du. “Hamaika Telebistarekin egin dugu saioa, telebista gaztea eta urbanoa delako. Hori guztiz bat dator Azkue Fundazioaren helburuekin”. Indarrak uztartzea erabaki dute ondorioz, eta

28 saiotako lehen denboraldia dagoeneko abian jarri dute. BERRIKUNTZEI SO “Sarea etengabe aldatzen doan izaki bat dela esan daiteke, eta erne egongo gara aldaketa horiek guztiak jasotzeko”. Hala dio Tirapu aurkezleak, eta eremu ezberdinei erreparatuko diete. “Interneten, sare sozialetan eta teknologia berrien munduan ematen diren azken albisteen berri ematen saiatuko gara”. Baina, puntapuntako nobedadeez gain, bestelako gaiak ere jorratuko dituzte. “Atenporalagoak diren gaiak ere landuko ditugu, euskarekin eta teknologia berriekin lotutakoak, betiere”. Nazioarte mailako albisteei helduko diete, baina bertako

proiektuei ere arreta berezia eskainiko zaie atal berezitu batekin. “GoEar.com proiektuari buruz hitz egin dugu, adibidez. Musika partekatzeko asmoarekin Algortan sortu zen proiektua da, eta dagoeneko milioika erabiltzaile dauzka mundu osoan zehar sakabanatuta”. Euskal Herri mailan zeresana duten egitasmoak ere aipatuko dituzte. “Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea jasotzen ari den Ahotsak.com egitasmoa ezagutuko dugu, Aiaralde.com atarikoekin egongo gara, eta bestelako proiektu lokalagoen berri ere emango dugu”. Azkue Fundazioak bere atal propioa edukiko du, gainera. “Aurrera eramaten ditugun egitasmoak plazaratuko ditugu atal honetan”, dio

Gartziak. “Irudimena.com atariari buruz hitz egingo dugu, esaterako. Iparraldeko Euskal Kultur Erakundearekin batera eramaten dugun egitasmoa da. Xuxen moldatzaileari buruz hitz egingo dugu beste batean, laster aurkeztuko dugu eta. Moldatzaile horrek euskara batua bizkaierara pasako du, eta alderantziz”. Azkue Fundazioko kideak saioan bertan ere izango dira, erakundearen azken jarduerak eta egitasmoak bertatik bertara ezagutzera emateko. Baina, beste elkarte eta proiektuetako kideak ere gonbidatuko dituzte. “EKE, Unesco Katedra eta bestelako erakundeetako kideak gurean izango ditugu, Azkue Fundazioarekin elkarlanean proiektuak aurrera eramaten dituz-


KULTURA ETA AISIA

Larunbata, 2011ko apirilaren 2a

Ortzadar \\ 05

urtziurrutikoetxea “Gurea euskaraz eta Euskal Herrian konplexurik gabe diharduen telebista da”

Urrutikoetxea Bilboko Hamaika Telebistaren zuzendaria da iazko maiatzaz geroztik.

Kroma baten aurrean grabatzen dute ‘Hamaika.bit’ programa berria. telako”, Tirapuren hitzetan. “Euskaltelekin elkarlanean tarte bat ere garatuko dugu. Gadget edo gailu berriak ekarriko dizkigute platora, eta konexio ezberdinen abantailak kontatuko dizkigute, besteak beste”. Bitxikeriak ere ez dira faltako, Ba al dakizu? atalarekin. “Tarte berezi honetan, adibidez, ordenagailu bat oliotan murgilduz gero zer gertatzen zaion ikusiko dugu, edota Youtube plataforman bideo bat igo eta behin baino gehiagotan jaitsi egiten denean, zer gertatzen zaion jakingo dugu”, Tirapuk azaldu duenez. Saioari amaiera emateko ere “barregarria, bitxia edota ikusgarria” den bideo bat aukeratuko dute astero.

Euskarazko edukiz ere hornituko da horrela sarea, jomuga diren gazte nabigatzaileek aukera gehiago izan ditzaten. Premia baitago euskarazko edukiak ugaritzeko, Gartziaren aburuz. “Euskal Autonomia Erkidegoko gazteek gazteleraz nabigatzen dute batez ere. Euskaraz, berriz, gazteen % 23k nabigatzen du, eta ingelesez ere beste hainbestek. Euskaraz ikasitakoak dira, eta gaitasunak dituzte, baina sarean eduki faltagatik nabigatzen dute beste hizkuntzetan. Ingelesa erabiltzen bada, aldiz, eduki asko dagoelako da. Hori ona da, baina era berean euskara ere sustatu behar da”. Dena den, Interneten euskarak presentzia izan baduela ohartarazi du Gartziak. “Interneten, oro har, 28. postuan gaude. Posizio oso ona da, 800.000 hiztun garela kontuan izanik. Baina gehiago ere egin daiteke”. Helburu horrekin iritsi nahi du orain Hamaika.bit saioak Euskal Herriko etxeetara, eta asteazkenero ate-joka arituko da telebistako nahiz ordenagailuko pantailetan, teknologia berrienei lotutako gai erakargarri eta interesgarrienak euskaraz eskaintzeko.

“Euskararen eta teknologia berrien sustapena egin behar da; zabalkundea ezinbestekoa da”

SARERA BUELTAN Asteazkenetan da

Hamaika.bit saioarekin hitzordua telebista pantailetan, baina ordenagailukoetan ere saioaz nahi denean gozatzeko aukera izango da, Interneten zintzilikatuko baita. “Hamaika Telebistak bere edukiak Interneten sartzen ditu”, dio Gartziak, “eta gu ere teknologia berriei zuzendutako ataria garenez, atal berezi bat eskainiko diogu Azkue Fundazioaren gunean”.

Bilboko Hamaika Telebistaren zuzendaria da Urtzi Urrutikoetxea (Bilbo, 1977) kazetaria iazko maiatzaz geroztik. Baina, kazetaritzan ibilbide luzea egindakoa da. Berrian, Argian, edo ETBn, esaterako, aritu da lanean, eta bere kabuz ere Turkia, Georgia, Guatemala, Mexiko eta beste hainbat lekutatik aritu da berriemaile. Etxera bueltatu da orain, ordea, 2009an jaio zen Bilboko Hamaika Telebistaren lemari heltzeko.

Etenik gabe ari da hazten Hamaika Telebista, eta horren adibide da azken emaitza, `Hamaika.bit´ saioa. Uste dut asmatzen ari garela Hamaika Telebistarekin, datuek hori erakusten digute eta. Iazko martxotik udazkenera ikusleak ia-ia bikoiztu egin genituen, Bilbon eta Bilbo Handian, batez ere. Eremu honetan egin dugu ahalegin handiena, eta euskarazko telebistaren aspaldiko erronka ere bazela uste dut. Eremu txikietan eta herrietan hobeto sartu da, eta haurrentzako eskaintzan ere asmatu du euskarazko telebistak. Baina, mundu modernoagoan, nolabait esateagatik, eta gazteagoan eta urbanoan, euskarazko telebistak ez du asmatu. Hor bagenekien erronka bat eta apustu bat genuela. Horregatik, teknologiekin lotutako saio bat osatzea pentsatu genuen, gure apustuarekin bete-betean jotzen zuelako.

Teknologiei lotutako beste saio bat ere baduzue, `Albisteak 2.0´ izenekoa. Planteamendu ezberdina dute. Gure bi kolaboratzaileek egiten duten saioa da Albisteak 2.0, eta albistegiaren franja orokorrean txertatzen da. Guk horri eusteko asmoa daukagu.

Hamaika.bit, berriz, saio propioa da, eta Hamaikak ahalegin berezia egin du hori sortzeko.

Hamaika telebista gaztea, euskalduna eta urbanoa dela esan duzu. Ildo honi erantzuten diete gainerako 14 saioek ere? Telebista Bilbon ezartzeko ideia izan zenetik, premisa horrekin egin da. Hala ere, horrek ez du esan nahi gainontzekoak baztertzen ditugunik. Bilbo oso hiri handia da, baina hemendik gertu beste herri txikitxikiak daude. Eta baserri inguruan, oraindik horrela deitzerik baldin badago, teknologia berriak daude, edozein hiritan bezala. Baina, esparru bat geneukan hasieran betetzeko, eta Hamaika Telebistak eman dituen urratsak ildo horretan joan direla uste dut, Bilbon eta baita Donostian ere.

Euskararen eta Euskal Herriaren ideia garbia duen telebista ere badela esana duzu.

si gutxi dauka gurekin. Hala ere, noizean behin elkarrekin lanen bat egin dezakegu, noski. Eremu txikian gaudela uste dut, eta ez dugu zertan lehian ibili behar. Baina, bakoitza bere bidetik doa. Tokian tokikoekin justu kontrakoa gertatzen da, elkarrekin ari gara. Gure lizentziak iristen ez diren lekuetara horrela banatzen ditugu gure saioak, eta guk ere jasotzen ditugu beraienak. Hori da gure apustua, eta harreman hau sakontzen joatea da asmoa.

Telebistaren esparrua asko aldatu da azken urtean, gero eta zatikatuago dagoelako. Nola leku egin, beraz? Gure diferentziala euskara da, eta uste dut hizkuntza eskaria badagoela. Baina ez da erraza, telebista egitea berez garestia delako, eta are gehiago euskaraz bada. Babes handiagoa eskatzen du horrek, eta guk horretarako ateak zabalik ditugu, betiere garena errespetatzen bada.

“Asko egin da bi urteotan, baina falta zaizkigun Gurea euskaraz eta eremuak betetzen Euskal Herrian konplexurik gabe joateko asmoa Zailtasunak zailtadiharduen telebista da. dugu” sun, Hamaikaren Gure mugak gehiago izango dira ekonomikoak, baina sarea gero eta handiagoa den neurrian, gu ere Euskal Herriko leku gehiagotara iritsiko gara. Euskararen eta Euskal Herriaren ideia hori oso-oso garbi izanda egingo dugu aurrera.

ETB eta tokian tokiko telebistei begira, zuen eskaintza talkan edo osagarria dela uste duzu? Uste dut bi esparru ezberdin direla. Euskal Telebistak esperientzia aldetik, izaeraz eta aurrekontuz zeriku-

asmoa Euskal Herrian hedatzen jarraitzea da. Gure herriko berezitasunengatik eta legediagatik, Euskal Autonomia Erdidegoko eskualdeetara iristen saiatzen ari gara orain. Baina falta zaizkigun eremuak betetzen joateko asmoa dugu. Gurea oso ibilbide laburra da, eta orain finkatze lanetan ari gara, beti ahalik eta jende gehiagorengana iristeko filosofiakin. Horregatik, azken bi urte hauetan asko egin dela uste dut.


KULTURA ETA AISIA

06 // Ortzadar

Larunbata, 2011ko apirilaren 2a

A RT E A > A B I SA L A R E TOA

ARETOA ITXI, ARTEA ZABALTZEKO Bilboko Abisal aretoak zarratu egin ditu bere ateak, hamabost urtean ibilbide joria urratu ondoren; gunea irekita mantentzeak dakarren gehiegizko zamari izkin egiteko hartu dute erabakia Abisal elkarteko kideek. Haatik, aurrerantzean ere artea sustatzeko eta zabaltzeko lanean segitzeko asmoa dutela nabarmendu dute, “konbentzimendu eta indar handiagoz, gainera” AMAIA ARRAIZA

K

ONTRAJARRIA iruditu dakioke batan bati, baina arte independentea ardatz zuen Bilboko Abisal aretoa itxi egin dute, eremu esperimentalaren baitako esperientzia, lan eta proiektu artistikoak indar handiagoz sustatu eta zabaldu ahal izateko. Aretoa zarratu eta bulegoa ireki dute. Artista andanari egin die tokia Abisal aretoak 1996an sortu zutenetik egundaino. Mazarredo kalean izan zen aurrena, Urazurrutian ondoren, eta Hernani kalean azkenik. Sistema eta zirkuitu ofizialean era bateko zein besteko arrazoiengatik bazter geratutako artea izan da Abisalen aztergai urte hauetan guztietan, eta ibilbidean aurrera sona lortu duten egileak ere igaro dira aretotik, hala nola Aiora Kintana, Saioa Olmo, Ixone Sadaba, Ibon Aranberri, Jesus Pueyo, Oier Etxeberria, Santiago Cirugeda, Ander Lipus… Izan ere, arte plastikoez aparteko bestelako arte diziplinen katalizatzaile ere izan da Abisal, eta musika, arkitektura eta antzerkiari ere erreparatu die, hainbat sortzaileren ikuspegi kritiko eta arrazoitutik. Sorkuntzarako ez ezik, pentsamendu garaikidea lantzeko eta ezagutzak trukatzeko gune ere izan da. Euskal artean eta kulturan eragiteko espazio bat. Bide oparoa egin du Abisalek, eta aurrerantzean ere halaxe izatea nahi dute elkartea osatzen dutenek. Are, Abisalen jarduera emankorragoa izatea espero du Edu Hurtadok. Bulego bihurtzeak aretoaren mantentze lanen zamatik libratu baititu, eta indar horiek hobeki bideratu ahalko dituzte orain, eta proiektuen ekoizpenean inbertitu. “Aldiro erakusketak egin behar izateak irteerarik gabeko zirkulu batera eraman gaitu, bide berriak arakatzeko oztopo izateko arrisku bihurtuz ere”. Hurtadok dioenez, Abisal elkartea lauzpabost lagunek osatzen dute, eta lan militantea eginez ateratzen dute aurrera, ezertxo ere kobratu barik. Eta zailtasunak dituzte aretoaren jarduerari erantzun ahal izateko. Emozionalki nekatuak daude aretoa egunero irekitzeko egin behar dituzten txandekin. Nekatuak ere erakusketa baten atzetik beste bat lotu behar izatearekin. Eta nekea erabaki bihurtu dute. “Oker geundela konturatzen bagara, eta aretoa ixtea hanka sartzea izan dela, beti izango dugu atzera egin eta aretoa berriz ere irekitzeko aukera”. Ez diote beldurrik okertzeari; bai, ordea, konformismoari, errepikapenari, ohikeriari. Horiek gauzatzekotan, Abisalen proiektua arriskuan

Artista andanari egin die tokia Abisal aretoak 1996an sortu zutenetik egundaino; ibilbide berria jorratuko du hemendik aurrera. ARG.: ORTZADAR

“Abisal oraingo eskakizunei hobeto erantzungo dien egitura nomada bihurtu dugu”

Azken urteetan aretoak izan duen jardueraren inguruko artxiboa osatzeko lana ere egiten ari dira. legokeela uste dute. “Ez zen hartarako sortu”. Horrenbestez, Abisal “oraingo eskakizunei hobeto erantzungo dien egitura nomada” bihurtu dutela azaldu du Hurtadok, “are iheskorragoa”. “Ondare sinboli-

koa ekoizteko organismo bat izango da, hausnarrerako toki itinerantea. Garai batean egon zirenek eta orain gaudenek osatuko dugu, eta ateak irekirik izango dira beti etorkizunean parte izan nahi duen edozein begiradarentzat”.

Urtean hiru proiektu ekoizteko asmoa dute. Ez dute zertan artistikoak izan, komisariotzaren eremukoak ere izan daitezke proiektu horiek. Eta Abisalen ildoari jarraituz, diziplina askotarikoak izan daitezke batzuk zein besteak.

Hasiera batean, ez dute aurreikusi areto batean erakusteko proiektuak izango direnik. Baina Hurtadok azaldu duenez, ez diote ezeri biderik itxi nahi. Eta, ondorioz, aurkezturiko proiekturen batek toki zehatzen bat beharko balu Abisalek ez luke arazorik jarriko espazioren bat lortzeko eta erabilera kudeatzeko. Izan ere, proiektuak diruz laguntzea bainoago, bestelako bitartekoz hornitzea izan da hasieratik Abisalen jarduera moldea. Eta ondorioz, orain ere modu horretara jokatuz lagunduko dituzte proiektuak. Irizpide horiei segika abiatu dute Charging deritzon lehiaketa. Apirilaren 15era bitartean, proiektuak aurkezteko epea irekirik izan da. Eta orain, berriz, jasotako guztien artean aukeratu behar dute Abisalekoek. 3.000 eurorekin lagunduko dute. Halaber, azken urteetan aretoak izan duen jardueraren inguruko artxiboa osatzeko lana egiten ari dira, erakusketen inguruko testuak eta argazkiak jasotzen eta bestelako diziplinaren batean esku-hartzeren bat egin duten egileen iritziak eta analisiak biltzen. Liburu batean argitara emango dituzte guztiak, aurrez beste denboraldi batzuetako jarduerekin egin duten legez. Eta aro bati amaiera idatziz eta paperean ere emanez.


KULTURA ETA AISIA

Larunbata, 2011ko apirilaren 2a

Ortzadar \\ 07

MUSIKA > FOLK-ROCK

KORRONTZI: LEHENA ETA ORAINA LOTZEN DITUEN ZUBIA Korrontzi taldea oholtzaz oholtza dabil bere azken lana, ‘Infernuko Hauspoa’, aurkezten; Oinkari dantza taldearekin batera osatu duten izen bereko proiektuak, besteak beste, Marokora eraman zituen joan den otsailean OLATZ PRAT

T

RIKITI doinu eta erritmo tradizionalak hartu eta gaur egunera ekartzea, haien gainean esperimentatzea eta probatzea izan du helburu sorreratik Korrontzik, eta sortzen duten hori hedatzea. 2004an sortu zen taldea, Agus Barandiaran trikitilari eta abeslariaren eskutik, Euskal Herriko folkean Korrontzi moduko talde batentzako lekua bazela ikusita. Iker Lope de Bergarak, haizezko instrumentu eta panderoarekin, Ander Hurtado de Saratxok, bateria eta perkusioekin, Kike Morak, baxuarekin, eta Alberto Rodriguezek, gitarra, mandolina eta koroekin, osatzen dute taldea. Korrontzi (2006) eta Getxo (2008) diskoen ostean, azken Durangoko Azokarako atera zuten Infernuko Hauspoa (2010) deituriko lana. Diskoa, DVDa eta ikuskizun berezi batez osatutako proiektua da Infernuko Hauspoa; Villabonako Oinkari dantza taldearekin elkarlanean osatutako proiektu honekin folk musika eta Euskal Herriko dantzak eta tradizioak uztartu nahi izan dituzte. “Duela pare bat urte hasi ginen elkarlanean; beraiek hasi ziren gure musikaren gainean koreografiak eta dantzak prestatzen eta azkenean beraien-

gan topatu genuen guk musikan egin nahi genuena”, azaltzen du Barandiaranek. Korrontzik bezala, Oinkarik ere gauza bera egin du dantzarekin; dantza tradizionalekin hasi ziren, eta egun batean gauza berriak probatzea eta koreografia eta dantza berriak sortzea erabaki zuten, haietatik abiatuta. “Horregatik, elkarlana oso ondo joan da, biok ere helburu berak ditugulako”, dio Barandiaranek. Infernuko Hauspoa proiektua, beraz, “lehenaren eta orainaren arteko zubi bat” bezala definitzen dute, “biak uztartzen dituen ikuskizuna”. Zuzenekoen formatuari dagokionez, Euskal Herrian eskaintzen dituzten kontzertuetan osorik joan ohi da 40 lagun inguruko Oinkari taldea. Euskal Herritik kanpoko emanaldietan, berriz, Korrontziko bost musikariak eta bi dantzari izan ohi dira oholtzan.

Otsailean hiru kontzertu eskaini zituzten Marokon. IRUDIA: KOZUMEL otsailean hiru kontzertu eskaintzeko aukera izan zuten, Cervantes Institutuak gonbidatuta. Bost egun eta hiru geltoki: Casablanca, Tanger eta Rabat. Giro ezin hobea. “Publiko marokoarra eta euskalduna oso desberdinak dira: euskaldunon kultura gehiago da kantua amaitu arte itxaron eta txaloak orduan jotzea, marokoarrak denbora osoan zeuden txaloka eta oihuka”, kontatzen du Barandiaranek. “Oholtzara atera

“Oinkarirekin duela pare bat urte hasi ginen; oso ondo joan da MAROKON BARREelkarlana, helburu NA Askotan atera da Korrontziren berak baititugu” musika euskal mugetatik: Frantzia, Portugal, Azore irlak, Alemania… Munduko hainbat bazterretan entzun dira euren doinuak. Marokora egin dute azken bidaia; joan den

ginen momentuan denak altxatu ziren aulkietatik eta dantzan hasi ziren lehen kantutik”. Korrontzik atzerrian ematen dituen kontzertuek badute, gainera, ukitu didaktikoa. “Denok arropa berdina janzten dugun, denok Coca-Cola edaten dugun eta denok gauza berak egiten ditugun garaiotan, folka eta herrien nortasuna mantendu behar da. Horregatik, gure instrumentuak aurkezten ditugu eta

gure herria eta hizkuntzari buruz hitz egiten dugu kontzertuetan. Jendeak, musikaz gain, zerbait gehiago jakin nahi du eta kontzertua amaitutakoan etortzen dira galdetzera ea zein egoeratan bizi garen, edo herriaz interesatzen dira”. Folkak hori baitu, ez dela masak mugitzen dituen musika, baina herri baten izaera azaltzeko bideetako bat da. Eurek ere ikusi ahal izan dute zein den Marokoko egoera, izan ere errebolten lehen egunetan bertan baitziren. “Casablancan eta Tangerren manifestazioak ikusi genituen eta, azken egunean, Rabaten jo genuenean, manifestazio ikaragarria izan zen kale nagusian. Polizia kontrol izugarriak zeuden eta nabari zen zerbait bazetorrela”. Ezjakintasunak eman zien beldur gehien. “Hainbeste polizia eta jenderen artean ez genekien zer gerta zitekeen”, azaltzen du Barandiaranek; “ez genekien hurrengo egunean zer gertatuko zen edo hegazkinik hartzerik izango ote genuen ere”. Orain, distantziatik, hori ikusteko aukera izatea ona izan dela uste dute, “baina momentuan ez duzu horrela bizitzen, handik alde egin nahi duzu”. Bidaiak beti dira esperientzia, talde batentzat bereziki, harremanak sendotzen laguntzen dutelako: “Azkenean 24 ordu igarotzen ditugu elkarrekin eta balio du elkar hobeto ezagutzeko. Momentu onak pasatzen dira, txarrak ere bai”. Udan Europan zehar egingo dute bira, besteak beste, Frantzia, Kroazia, Italia eta Siziliatik igaroz. Urte amaierarako Brasildik eta Cabo Verdetik gonbidatu dituzte. Pozik daude taldekideak, “bidaiak izugarrizko esperientziak izaten dira, pribilegiatu batzuk gara horrelako aukerak ditugulako”.

“Bidaiak izugarrizko esperientziak izaten dira; pribilegiatu batzuk gara”

Uda partean, Europan zehar biratzeko intentzioa dute Korrontziko kideek, beti lez, triki soinuak gaur eguneratzeko eta zabaltzeko helburuari helduz. ARGAZKIA: GLOBETROTTING CAMERA


KULTURA ETA AISIA

08 // Ortzadar

Larunbata, 2011ko apirilaren 2a

JAGON galdera erantzunak 1. Zer-nola erabiltzen da ‘ezertariko’ esamoldea? Erabileraren erakusgarri, ikus Euskaltzaindiaren Orotariko Euskal Hiztegiak dakartzan adibide hauek: –Biotzak itzegiten zuen, ba, danen agotik ezertariko gandurik edo estalkirik gabe. (T. Agirre, Uztaro, 198. or) –Alperrik esan erazo buruan beste ezertariko lorrik edo nasterik ebanik, neskatxak bein eta barriro galdetu arren. (E. Erkiaga, Arranegi, 70. or) –Maite biak, alkar idoro ondoren eztitan daude, eskuak emanik; emazteak ez du ezertariko zaratarik gura. (Gaztelu, Musika ixilla, 155. or) –Ondasun guztiak, ezertariko mingarri bagarik, aurkituten diran egoera oso oso ona; infernuan barriz gatx guztiak, ezertariko pozgarri bagarik, aurkituten dira. (Iturzaeta, Azalduera laburrak, 198. or)

2. ‘Sujetua’ ala ‘subjetua, ‘adjetiboa’ ala ‘adjektiboa’, ‘jeneroa’ ala ‘generoa’, ‘islada’ ala ‘isla’, ‘menpeko perpausak’ ala ‘mendeko’? Hiztegi Batukoak dira subjektu, objektu, adjektibo, genero, isla eta mendeko.

3. ‘Basotik barrena abiatu zen’ zuzena al da? Bai, basotik barrena zuzena da. Euskaltzaindiaren Orotariko Euskal Hiztegiak hainbat adibide dakartza, batez ere hegoaldeko autoreenak. Hona hemen batzuk: –Ortik barrena joan adi (Txirrita). –Zoaz kristaua ate oetatik barrena (Agirre Asteasukoa) –Irundik barrena artu (Uztapide)

4. Gaizki esana al dago ‘beldurra dut’? Izatez, beldur naiz aditz-esapidearen erabilera arrunta beldur naiz motakoa da; baina ezin esan daiteke beldurra dut gaizki dagoenik, ogia dut bezalakoen parekoa den heinean.

www.euskaltzaindia.net

Gainbehera latza jasan du euskal ontzigintzak mendeetan zehar; oso ahulduta dago sektorea gaur egun. ARGAZKIA: ORTZADAR

EUSKAL ONTZIOLAK Arrantza zein garraiorako egurrezko ontziak egitea garrantzia handiko ataza izan da gure kostaldean urtetan ORTZADAR

E

USKALDUNEK beti izan dute ospea egurrezko ontzigile gisa. Euskal marinel, arrantzale eta ontzigileen lehen erreferentziak Erdi Aro bukaerakoak dira. XII. mendetik XVIII. mende bukaera arte, euskaldunak merkataritza eta arrantzako kabotaje-marinelak izan ziren, eta handik aurrera alturako nabigaziora pasa ziren. Arrantzarako eta garraiorako egurrezko ontziak egitea oso jarduera garrantzitsua izan zen gure kostaldean. Haiek egindako ontzietan itsaso bidezko merkataritza egiten zuten. Horri esker, lurraldeko produktu nagusiak esportatzen zituzten: batez ere, burdina eta haren deribatuak. Hori zela eta, barnealdean industria garrantzitsua garatu eta mantendu zen, eta, horrez gain, Euskal Herrian eskasak ziren produktuak inportatzea lortu zen, hala nola garia eta bestelako jakiak. Halaber, Euskal Herriko ontziek Gaztelako artilea Europako merkatuetara esportatu zuten, eta horrek aberastasun handia ekarri zien.

Aipatutako merkataritza jarduerez gain, arrantzan ere aritzen ziren, bai kostaldekoan eta baita alturakoan ere, azken horretan batez ere bale-arrantzan. Horri guztiari esker, arrantzak eta ontzigintzak garrantzia handia izan zuten, eta XVI. mendean iritsi ziren puntu gorenera. Dinamismo hori guztia teknika aurreratu batekin eraikitako ontziteria garrantzitsuan zegoen oinarrituta, Gipuzkoako Foru Aldundiko Lanbide Tradizionalak izeneko webguneak zehazten duen bezala. Teknika hori XII. mendean garatu zuten itsasgizon ilun batzuek, normandiarrek erakutsitako eskandinaviar tekniketan oinarrituta. Hala ere, XII. mendean, berezko diseinu berritzaileak egiten hasi ziren, atlantikora egokituak. XIV. mendean, korasta-lema asmatu zen euskal kostaldean. Lema hori ontziaren erdian lotzen zen ontziaren txopara, eta horrek ordura arte erabiltzen zen alboko arrauna ordeztu zuen. Horrela, ontziaren norabidea errazago kontrolatzen zen. Europako industrian oso asmakizun garrantzitsua izan zen. XVI. mendean, euskal ontziteriaren eta marinelen une gorenaren garaian, 1.200 tonako ontziak egitera iritsi ziren. XVII. mendean ontzigintza tekniken garapen hori moteldu egin zen, XVIII. mendeko lehen herenean berriz ere bizkortu zen arte. 1970eko hamarkadatik aurrera, gure kostaldeko ontzioletako arotzak poliki-poliki desagertzen hasi ziren.

XIV. mendean, norabidea kontrolatzeko korasta-lema asmatu zen gure kostaldean

TOPONIMIA

IZENAK

Olatzagutia, saroi txikia

Zuria

‘Olatza’ eta ‘gutia’ hitzez osatua da herri nafar horren izena Olatzagutia euskal izen gardena da, olatza saroi eta gutia txikia hitzez osatua. Gardena eta zaharra aldi berean, agirietan XIII. mendeaz geroztik ageri baita. Eta Olazti zer da? Noizkoa? Ez al da herriaren benetako euskal izena? Komeni da argitzea Olazti aldaera nahiko berria izateaz gain (XIX. mendera arte ez baita ageri), Olatzagutia izen osoaren forma laburtua dela. Izan ere, forma laburtuak nahiko arruntak dira ahozko erabileran. Esaterako, Orbaizta (Orbaizeta), Otsagi (Otsagabia), Sauta (Saragueta), etab. Zalantzarik ez dago horrelako kasuetan izen osoak hobetsi behar direla, hots, forma jasoak eta, hortaz, horiek hartu behar direla izen ofizialtzat. Hortaz, Olatzagutia (ez Olazti, ez eta Olazagutía gaztelaniazko ahoskeraren ondorioa). Beste kontu bat da ahozko erabilera.

Erdi Aroan asko erabili zen izen hau, bai Nafarroan bai gainerako lurraldeetan ere. Altzuzan (Nafarroa) 1311n Maria Zuria bizi zen eta mende berean Barakaldon Zurixe. Oñatin eta Arrasaten Andre Mari Zuri izena duten bi ermita daude. Aldaerak: Zurixe historikoa eta Sabin Aranaren bidetik sortutako Zuriñe berria.


Ortzadar