Page 1

ortzadar Larunbata, 2012ko ekainaren 30a. 267 zenbakia

euskal kulturaren kolore guztiak

DANTZAREN ZIPRIZTINAK Aukeran eta Anakrusa euskal taldeak dantza garaikidearen egoeraz mintzo dira -- 4-5. orrialdeak --

EUSKARAREN SEHASKA Koldo Zuazok Araban kokatzen du euskalkien jatorria -- 6. orrialdea --

deia.com


02 // Ortzadar

Larunbata, 2012ko ekainaren 30a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

ahotsak

MIREN AGUR MEABE

LL

OA, deskonexio bedeinkatua. Masail-hezurra laxotu, adurxirrintak ahotik ihes egin, odolaren ibilera geldotu, arnasketa mantsotu, kanpo-estimuluei apenas ez erantzun, jarduera fisiologikoak beherengo mailan mantendu... Errealitateari off egiteko modu goxo eta beharrezkoa. Batzuen ustez, lo gehiegi egitea denbora alferrik galtzea da. Kontuan izanik munduan zenbat gauza dagoen egin edota gozatzeko, zenbat eta lo gehiago, bizitza gutxiago. Beste batzuek, berriz, laster nabaritzen dituzte lo-defizitaren ondorioak eguneroko zortzi orduak kunplitu ezean: arreta murritza, haserrekortasuna, nekadura eta tristura. Ni neu ez naiz oso lotia. Erloju biologikoak zazpi orduko epea ezartzen dit normalean, baina bateriak birkargatzeko balio izatetik aparte, hauxe da loari gehien eskertzen diodana: amets egiteko aukera. Amets asko muntarik bakoak izanagatik, aipatzea ere merezi ez duen jazoera absurduen kateatze bat, beste batzuetan ametsen bidez berreskuratzen ditugu jadanik galduta ditugun pertsonak, zeinen hazpegiak, usaina

eta boza nekez gogoratu ahal ditugun esna gaudenean. Topaldi oniriko horiek biharamunean uzten didaten sentsazio psikosomatikoa bereziki estimatzen diot loari. Bizitzeko beste kanal bat da loa. Bizitzeko, oroituz. Txistea egiteko bidea hartuta, berretsi barik dagoen hipotesi baten arabera, lo luzeak memoria handia lekarke. Kasu horretan, katuak sekulako memoria izan beharko luke, ia egun osoa ematen baitu lotan. Aldiz, oreinarena eta zaldiarena —eta baita elefantearena ere, mitoak mito— hutsaren hurrengoa litzateke, bizpahiru orduko lo-kuluxka izaten baita.

Bateriak birkargatzeko balio izatetik aparte, hauxe da loari gehien eskertzen diodana: amets egiteko aukera”

LOA

Eta aldaerei dagokienez, ahateak eta ardiak zutik egiten dute lo. Balea eta izurdea, arnasa hartzearren ur-azalera atera behar dutenez, erdi erne egoten dira, burmuinaren alderdiek txandaka egiten dietelako lo. Kirriskarroek lau kilometro inguru egiten dute hegan gora eta gora, zeruan, eta airekorronteen menera planeatzen dute, hegoak inoiz bildu barik. Horixe da beren loa. Ordu kopurua eta lo egiteko teknika gorabehera, analogia politak gurekiko.

OSKAR MARTÍNEZ

HARKAITZ CANO

EE

DOZEIN medikuk astakeria dela esango dizun arren, mitoak dio Leonardo Da Vincik ez zuela segidan lo egiten: 20 minutuko kuluskak –“lo susta” gustatzen zait niri– egiten omen zituen lau ordutik behin, denbora hobeto baliatzeko. Napoleonek lau ordu lo egiten ei zuen. Eta berdin Isaac Newton, Thomas Edison edo Churchillek. Macarthismoak jazarritako Dalton Trumbo idazle eta zine zuzendaria ere (Johnny cogió su fusil) lau orduko loaren klubekoa zen. Mespretxuz begiratzen zien, gainera, loaldi luzeagoa egiten zutenei: “Hara nola xahutzen dituzten zoro horiek euren zortzi orduak. Hamasei orduz baino ez dira bizi; nik, aldiz, hogei ordu ditut esku-eskura... Horrek esan nahi du 60 urterekin hilda ere, haiek 70ekin hilda baino gehiago biziko naizela”. 71 urterekin zendu zen Trumbo gidoigile trebea. Eta hain zuzen ere, gidoigileei buruzko Saga nobela ezin entretenigarriagoaren egile Tonino Benacquistari lapurtuko diot nobela beltzari buruz sekula entzun dudan definiziorik onena: “Esan liteke nobela beltza dela pertsonaiek lo

egiteko arazoak dituzten edozein istorio”. Egia da hein batean. Krimena, erru-zama, etengabeko ihesa... asko dira loa galarazten duten trabak generoko istorioetan. Gauez gertatzen dira lapurreta gehienak, konspirazioak, maitaketa ezkutuak, New York bezala, sekula lorik ez egiteaz harrotzen diren hirietan. Gogora ditzagun Raymond Chandlerren Betiko loa izenburu iradokikorra eta Al Pacino poliziaren aurpegi nekeakzizelkatua Insomnia filmean.

Tonino Benacquistak dioenez, esan liteke nobela beltza dela pertsonaiek lo egiteko arazoak dituzten edozein istorio”

Gurasoek biziki estimatu ohi dute haurren loa, ikusi besterik ez dago erruz saltzen direla sehaska kanta bildumak zein lotarako ipuinak. Aldiz, ez dut ezagutzen goizean goiz esnatzeko bilduma berariazkorik... Pentsatzen jarrita, harrigarria ere bada zein aise onartzen dugun loaren eguneroko etena. Oso gutxiri baimentzen dioguna baimentzen diogu: berak gu har gaitzan eta ez guk bera. Heriotzak eraman egiten baitzaitu, baina loak hartu baino ez, liburu-mailegatzaile zintzo batek legez. Modernoek “reseteatzea” esaten diote, eta Lizardik, dotoreziatik eta erreka baretik gertuago, “bizitzazko urloa”. Ezin hura edan gabe bizi.


Larunbata, 2012ko ekainaren 30a

Ortzadar // 03

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

KRITIKA

Ziber espazioan TITULUA: ‘KAMALEOIAREN POZOIA’

EGILEA: IURGI URRUTIA

ARGITALETXEA: AUTOARGITALPENA

IGOR ESTANKONA

SS

maswords webgunean eskegi du liburua Iurgi Urrutiak (Baionan jaioak, Melbournen bizi denak eta bihotza Hernanin daukanak). Doanekoa da on line irakurtzea zein jaistea, eta mundua bizileku daukanak mundu zabalari egiten dion ekarpen poetikoa da: “Gaztetatik sentitu dut idazteko beharra. Idaztea, askotan, bakarkako lana dela esaten da, eta hala da, baina ni beti lagun berezi askotaz inguratuta sentitzen naiz. Idazterakoan nire sentimenduak, gogoetak, eta eguneroko bizitzaren hausnarketa bat egiten dut batzuetan; bizitzaren zentzugabekeria ulertzen saiatzen naiz bestetan”. PDF-an ordenagailuetan, ePub formatoan Kindle eBooketan edo iPadean, Iurgi Urrutiaren lana gero eta muga gutxiago dituen sorkuntza partekatuaren adibidea da, bere argi eta ilunekin.

Ziber espazioan barreiaturikoa izanagatik, beroa eta hurbilekoa da Kamaleoiaren pozoia. Pozoirik ez duen animalia horren arriskuaz ohartaraziz bezala, nortasunaren inguruko gogoeta bat ere bada, non kolorez aldatzea, disimuluan ibiltzea, euskalduna ez izatea munduan, izan daitezkeen orientazioa galtzeko eta nahasmendurako ate: “Zuek, bakearen maitale hotz, lizun ta lerdenak/ Gorrotoaren su garbiaz borboilean zaudetenak/

Maitasuna ta gorrotoa bereiztu al ditzazkezue?/ Ispiluan isladatzen den ahotsa entzuten al duzue?”. Poesiarekin egiara hurreratzeko helburuarekin eta idazkera libre eta automatiko batekin dator Kamaleoiaren pozoia. Horrek freskura ematen dio, norberarentzat idazten diren gauzek izan ohi duten arrisku puntu hori bere gain hartuz. Bilduma heterogeneo honetan aurkituko ditu irakurleak maitasunari buruzko malenkonia, idealismo xalo baina kontziente bat eta, batez ere, zintzotasuna eta norbere buruarekiko fideltasuna, ideal bihurturik: “Aurrera pausoak egiten ditugula esaten diogu elkarri/ Baina espiral itsuetan galduta gabiltz gaur eta beti/ Iraganetik ikasi gabe, oraina onartu gabe/ Borrokan beti, odola ezin hase,/ Ta halere inoiz ez gure buruaren jabe”. Pentsatzea, sentitzea, eta norbere lanabesak erabiliz idaztea modan ez dagoen garaiotan, non profesionalizatu egin den artea bera, Urrutiak mugak hautsi nahi lituzke. Iristen zaizkion berriekin eta bizitzak oparitutako esperientziekin bere barnera begira jarri da idazlea, eta kontatu digu, finean, denok behar dugula eduki nondik hustu, nondik arindu zorabio sentsazio hau.

Fikzioa SALDUENAK

·

Artea (filmak dira bere grina) urpekaritza pertsonal hori egiteko baliatzen du. Munduan gertatzen dena pantaila batek iragazten digun garaiotan, zaila da bereiztea ahalegin zintzoa eta bat-bateko nahikeria. Iurgi Urrutiak dakarkiguna egiazkoa da, ostera, teknikari larregi begiratu gabe dasta daitekeen zerbait.

Idazkera libre eta automatiko batekin dator liburua, norberarentzat idazten diren gauzek izan ohi duten arrisku puntu hori bere gain hartuz

Hala ere, Kamaleoiaren pozoia honetan sakonduz enpalagu apur bat ere sentitu dut uneka. Editorerik atzean ez egotean ez du zertan produktua balioz gutxitu, baina kasu honetan faltan bota dut esku bat (dela editorea, dela zuzentzailea, edo aholkularia) hainbeste idealismo eta uste handi apalduko dituena apur bat. Ale bikainak daude liburuan, lehen aipatutako bizitasunari esker direnak efektiboak: “Bide ezezagunetan barrena/ Erraiak saltzen ditugu/ Iraganari muzin eginez/ Ikasi gabe/ Noraezean/ Aurrera”. Beste ale batzuk, ordea, ez dute maila ematen. Eta batez ere kontakizun moduan tartekatzen dituen narrazio-apurrak dira liburua moteltzen dutenak. Nire iritzia baino ez da, baina froga behinena iruditzen zait edizio-lanaren alde egiten jarraitzeko, jadanik asko zabaltzen ari diren interneteko proposamen iragazi bakoen aldean.

Ez Fikzioa

1. Ipuin larrigarriak

4. Martutene

Aitor Arana. Hiria.

Ramon Saizarbitoria. Erein.

2. Hodeien adorea

5. 19 kamera

Yoseba Peña. Susa.

Jon Arretxe. Erein.

3. Itsasoari begira

6. Saguak eta gizonak

Josu Munitiz. Beta III Milenio.

John Steinbeck. Alberdania.

1. Gau lana. Kontrabandoa Bidasoa aldean Rosa Arburua. Alberdania.

4. Euskal baleazaleak Jose Maria Unsain. Untzi museoa.

2. Bakea gudan. Unamuno...

5. Euskal herritarren burujabetza

Joxe Azurmendi. Txalaparta.

Joseba Agirreazkuenaga. Alberdania.

3. Sustrai erreak 2. Guernica 1937

6. Norberaren autonomia...

Vicente del Palacio. Gernikazaharra Historia Taldea.

Eduardo Apodaka. Pamiela.

LIBURU DENDAK: Elkar, Casa del Libro (Bilbo), Auzolan (Iruñea)

ERAKUSLEIHOA ELEBERRIA

‘Udazkeneko lorea’ Xabier Etxeberria Garro. Elkar. 14,50 euro.

Sekretuak gordetzearen balioaz Esan ezin direnei edota esatea komeni ez direnei buruzko eleberri honetako hiru istorioak ustekabean gurutzatuko dira. Eta halabeharrez edo, bizi dituzten pertsonaien sekretuak bere horretan geratuko dira, ezagutzera eman gabe. Izan ere, idazleak berak dioen bezala, gehienetan, ez jakiteak babestu egiten gaitu...

GAZTE LITERATURA

‘Azken tantoa’ Andreas Schlüter eta Irene Margil. Ibaizabal. 10,40 euro.

Dena kontra bada, eutsi goiari Lennartek mahai teniseko txapelketa irabazteko asmoa du. Primeran ari da entrenatzen, baina, bat-batean, guztia aurka jarri zaio: aurkaria aldatu diote, Michaelek pala hautsi dio, epaileak ez du erabaki zuzenik hartzen, eta, are okerragoa dena, Lennarti jokoan eragina izango duen xantaia egin diote... Lagunekin batera saiatuko da errudunak topatzen.

ZALDI EROA IPUINA

‘Ai, Ximun, Ximun!’ Antton Kazabon. Jon Zabaleta (ilust.). Erein. 6,80 euro.

Animalia guztien batzar nagusia Igelio igela bildumako istorio honetan, Txirrixt sagua munduko animalia guztien lehendakaria da, eta Burkail Zuri izeneko mendi erraldoiaren oinera deitu ditu animalien ordezkariak, batzar horretan garrantzizko gauza bat erabakitzeko. Ximun mutikoa beldurrak airean dago. Zertarako elkartu ote ditu Txirrixtek animalia guztiak?

Zuzenketa Ortzadarreko 265. zenbakiak, hilaren 16an argitaratu zenak, akats bat du 7. orrialdean. Argazkioinak ‘Ortzadar’ sinadura darama eta Iker Gurrutxaga-ri dagokio egiletza.

Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Bingen Zupiria Ardura: Iñaki Mendizabal Elordi (mendi@deia.com) Koordinazio lana: Amaia Santana (asantana@deia.com) Diseinua: Jesús Santamaría Maketazioa: Naroa Etxebarria Portadako argazkia: Aukeran dantza taldea Lege Gordailua: BI 1720-06

Kultura Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza) diruz lagundutakoa

Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du


Larunbata, 2012ko ekainaren 30a

04 // Ortzadar

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

dantza

Dantza garaikidearen zipriztinak, taula gainean Dantza Garaikidearen Zirkuituak VIII. edizioa du aurten. Oraindik ere bizi-bizirik diraute bere garaian ekimen hau abian jartzeko aintzat hartu ziren helburu eta erronkek, baina zirkuituaren eskaintzari dagokionez

bada aldaketarik. Ikuskizun kopurua, esaterako, nabarmen handitu da, baita zirkuituan parte hartzen duten herriena ere; ekimena indartzen doan seinale. Abenduan amaituko da aurtengo programazioa

IZARO AULESTIARTE “Oraindik falta zaigu publiko nagusiari iristea”, irizten du Aukeran taldeko Edu Muruamendiaraz koreografo eta zuzendariak.

D D

OZENA erdi izan ziren Dantza Zirkuituaren lehen edizioan –orain zortzi urte– programatutako ikuskizunak, eta 32, berriz, aurten aurreikusitakoak. Urtarrilaz geroztik, eta abendua bitarte, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hogei bat herritako antzokiek hartuko dituzte edizio honetan antolatutako emanaldiak. Ibilbide luzea duten koreografoak eta taldeak daude egitarauan, baina eskaintza berritzaileekin datozen dantza talde gazteagoak ere badira tartean. Euskal Herrikoak dira batzuk, eta kanpotik datoz beste zenbait; orotara, 30 bat konpainia euskal antzokiak dantza garaikideaz zipriztindu asmotan. Zirkuitua Antzoki Publikoen Sareak antolatzen du, Eusko Jaurlaritzak diruz lagunduta. Finean, haien esanetan, EAEko dantza programazioaren egoera “aberasteko” erronkarekin jaio zen ekimena, eta bide horretan bi helburu nagusi dituzte: batetik, formatu txiki eta ertaineko produkzioak erakusteko espazio egonkorren eskasia dela eta, sektoreko profesionalek eta zaleek duten kezka bati aterabide bat ematea, eta, bestetik, halako ikuskizunetara publikoa erakartzeko antzokiek egiten duten ahaleginean laguntzea. Bada, urtez urte indartzen, edo gutxienez zabaltzen joan da dantza garaikidea programatzen duen ziklo hau. Izan ere, hasiera batean, ikuskizunak otsailetik maiatza bitarte egon ohi ziren ikusgai, baina 2009an zirkuitua luzatu egin zen denboran, eta gaur egun urtebeterako programazioa eskaintzen du. Beste datu batzuei

erreparatzea ere argigarria izan liteke: 2008an, adibidez, hamar antzokik parte hartu zuten zirkuituan, eta oraingo honetan 20 dira guztira. Eta, arestian aipatu bezala, lehen edizioetan 4-6 emanaldi programatzetik, egun 60 bat emanaldi eskaintzera iritsi da. SORMENAREN ERAKUSLEIHO Berez estreinaldirik ez badago ere, aurtengo zikloko zenbait ikuskizun nahiko berriak izango dira publikoarentzat, obra ugari iazko ekainetik aurrera estreinatutakoak dira eta. Egitarauaren baitan daude, besteak beste, Your majesties (Marta Navaridas eta Alex Deutinger), Arte-an (Dantzaz Konpainia), Act of God (Ertza), Ixtorio Mixtorio (Eraiki Dantza Taldea), Apple love (Iker Gómez/Teatro Físico), Out-In (Kukai), Burnia (Aukeran Dantza Konpainia), edota Anakrusa taldearen Tempus-i ikuskizunak.

Zerrenda luzea eta anitza bada ere, euren sormen lanak taularatzen diharduten talde horietako birekin mintzatu da ORTZADAR: batetik, zirkuituan aspaldidanik parte hartzen duen Aukeran konpainiarengana jo dugu, eta, bestetik, egitasmoan lehenengoz ari den Anakrusa talde gaztearekin ere izan gara. Euren ibilbideak eta sorkuntzak ezberdinak izanagatik, biak ala biak bat datoz zirkuituan aritzea garrantzitsua dela baieztatzerakoan, betiere dantza garaikidea publiko nagusiari iristeko bidean lagungarria dela iritzita. 1996an sortutako Aukeran konpainiak laugarren edo bosgarren urtea du zirkuituan, eta bi

ikuskizun ditu aurten: Burnia eta Gernika. Lehenengoa Bilboko Arriaga Antzokian estreinatu zuten, orain urtebete; Euskal Herriko historian hain esanguratsua izan den burdinaren inguruan dabil jiraka, eta Unai Elorriagaren gidoi originala du oinarri. Gidoigileak berak hala deskribatzen du lanaren mamia: “Bilbo inguruan eta Bizkaian dena da burdina, burdinak piztu gaitu eta burdinekin itzali gara. Bor-bor egin zuen burdinak burdinoletan, labe garaietan, irakiten jarri zen gerretan, Karlistadetan eta Gerra Zibilean. Burdinak mugitu gaitu tren itxuran, itsasontzi itxuran. Burdinazko zubi baten gainean bizi gara orain ere, ez atzera ez aurrera. Gure burmuina burdinazkoa da. Burdinaren gainean dantza egin behar dugu orain”. Horretan dabiltza, bada, Aukeran konpainiako hamar dantzari. Gernika, mihise gaineko dantza lanak ere herri honen historiari erreparatzen dio, baina kasu horretan pasarte gordin bat taularatzen du, Gernikako bonbardaketaren kontakizuna da eta. Giza errealitate ezberdinetara hurbilduz, hausnarketa eragin nahi du eta, horretarako, lehenengo pertsonan kontatutako bizipenak dakartza gogora, pertsona ezberdinen bizipen eta testigantzen arteko lotura bat osatuz. Ikuskizuna Donostian estreinatu zen, 2009an. Edu Muruamendiaraz koreografo eta zuzendariak azaldu bezala, “orain arte, bi lan horiekin zortzi emanaldi egin ditugu, eta hurrengoak uda ondoren eskainiko


Larunbata, 2012ko ekainaren 30a

Ortzadar // 05

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

dantza

Ezkerreko eta goiko irudiak Aukeran taldeko ‘Burnia’ ikuskizunari dagozkio. Behealdean, Anakrusa taldea, iaz sortu zena. Zirkuituan parte hartuko du aurten estreinakoz. AUKERAN TALDEA / XABI ETA IÑAKI ZAPARAIN

60 EMANALDI, 20 ARETOTAN Gasteiz, Zornotza, Arrigorriaga, Barakaldo, Durango, Elorrio, Gernika, Leioa, Andoain, Arrasate, Bergara, Donostia, Eibar, Irun, Lasarte, Tolosa, Errenteria, Basauri eta Berangotik pasako da Dantza Garaikidearen VIII. Zirkuitua. Euskal Herriko nahiz atzerriko 27 konpainiaren 32 obra daude aurtengo edizioan. Urtea amaitu bitartean ikusgai izango diren ikuskizunen nondik norakoak zein egitarau zehatza interneten kontsulta daitezke, http://www.kultura.ejgv.euskadi.net/r46-8713/es atarian.

Aukeran taldeko ‘Burnia’ ikuskizunak Unai Elorriagaren gidoia du oinarri. AUKERAN

ditugu. Beste urte batzuetan ere aritu izan gara zirkuituan, lau edo bost urtez. Izan ere, garrantzitsua ikusten dugu Aukeran konpainia bertan egotea, Sarearekin herri gehiagotara iristen delako gure ikuskizunen informazioa, eta zentzu horretan asko errazten digulako bidea”.

pus-i obran ere. Piezaren lehen fasea Gasteizen estreinatu zuten –Dantzan Bilakaren baitan– eta 20 minutuko lan bat zen hasieran. Gerora, ordea, pieza luzatu egin zuten, eta azken fruituak Donostiako dFerian ikusi zuen argia, martxoan.

Dantza garaikideak Euskal Herrian bizi duen egoeraz galdetzean, “badihoa”, erantzun du Muruamendiarazek. Bere esanetan, hain justu, “jakina da diru falta dagoela toki guztietan, eta dantza munduan ere hori nabaritu egiten da. Proposamen berriak sortzea, adibidez, askoz ere zailagoa da”.

Oier Guillanen gidoia duen ikuskizuna Noemí Viana eta Eneko Gil dantzariek eta Iñigo Ortega antzezleak taularatzen dute. Idazle batek bere sorkuntzan dituen gorabeherak dira istorioaren gidari, sorkuntza-prozesuan bere idazmakinaren eta sormenaren arteko erlazioa dantzaren bitartez adieraziz; bidaia emozional bat, metronomoa, idazmakina, denbora…

Sormen prozesuan ez ezik, gainera, esparru horretan egiten den guztia publiko orokorrari iristeko bidean ere zailtasunak ikusten ditu koreografoak. “Gure ustez, zirkuitu honek zortzi urteotan publiko finko edo zintzo bat izatea lortu du, baina oraindik ere horixe da falta zaiguna, publiko nagusiari iristea, hain zuzen”.

Anakrusak lehen urtea du Dantza Garaikidearen Zirkuituan, nahiz eta taldeko dantzariek lehen ere parte hartu izan duten, beste konpainia batzuetako kide zirela. Eta, hurrengo edizioetan ere presente egon nahiko luketela aipatu du Vianak, euren sormenaren erakusleiho aproposa izan daitekeelakoan.

SORKUNTZAREN GORABEHERAK Bada, bide horre-

“Dantza garaikidean egiten den programazioa badago Euskal Herrian, baina egia da ere programazio hori espazio oso zehatz batzuetan egiten dela bereziki –erantsi du dantzariak, egungo panoramaz galdetu diogunean–. Egia esan, ondo legoke dantza garaikideko ikuskizunek beste areto handiagoetan ere espazioa izatea; baina areto handiak ez betetzeko beldurra ere hor dago. Arte garaikidea zertxobait sartu da Euskal Herrian, baina oraindik lan asko dago egiteko eta publikoa sentsibilizatu beharra dago artediziplina berrien inguruan”.

tan zirkuitua lagungarri izan daitekeela uste dute Anakrusako kideek ere. “Guretzat oso garrantzitsua da egindako lana gure inguruko jendeari eta bertako jendeari erakustea. Horrelako zirkuitu bat egoteak gauzak zerbait errazten ditu”, dio Noemí Vianak. Anakrusa taldea 2011ko Dantzan Bilakako proiektuarekin batera jaio zen, mugimendua, soinua eta espazioaren uztarketatik sormen lengoaia berrien bila. Eta, hori hala, musikak, dantzak eta antzerkiak bat egiten dute esku artean duten Tem-


06 // Ortzadar

Larunbata, 2012ko ekainaren 30a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

euskara

GASTEIZ

KK

OLDO Zuazo hizkuntzalariak 1989an plazaratu zuen lehenengo ikerketa lana Arabako euskarari buruz. Orduan jabetu zenez, Mendebaldeko hizkeren artean kokatu beharrekoa da behinola Araban hitz egin zen euskara, hau da, gaur egun Bizkaian eta Deba ibarrean bizirik dagoen euskalkiarekin lotu zuen. Baina sasoi hartan, Arabako euskarari buruz ia dena zegoen ikertzeko, ikerketetan beti bazterrean geratzen zen zazpigarren alaba. Koldo Zuazok berak oroitzen duenez, “harrigarria da horren denbora laburrean zenbat aurreratu dugun”. Izan ere, Arabako euskara liburuan, Zuazok hainbat testu zahar aztertzen ditu eta, hortik, Arabako antzinako euskalkiaren gramatika eta hiztegi orokorrak aurkezten ditu. Are gehiago, dialektoen garapenaren erdigunean kokatzen du Gasteiz. Burunda eskualdean, Nafarroan, zegoela hasi zen Koldo Zuazo susmatzen, Erdi Aroko Gasteizek uste baino eragin handiagoa izan zuela Mendebaldeko euskararen sorreran. “Burundako herritarrak entzuten nituen eta pentsatzen nuen Bizkai aldeko ezaugarri asko zeuzkala hizkera hark”, azaldu digu Zuazok, “baina Bizkaitik hain urrunera nola hedatu ziren ezaugarri horiek?”. Gipuzkoako Urolan zein Goierrin eta, are Bur-

Zazpigarren alabak du hitza Koldo Zuazo hizkuntzalariak liburu berria argitaratu du, Araba euskalkien garapenaren erdigunean jartzen duena DABI PIEDRA

gos eta Errioxako aspaldiko euskal testu edo toponimoetan ere Mendebaldeko formak ugariak zirela ikusita, Gasteizera begira jarri zen: “Bizkaian, Erdi Aroaren hasieran, jende gutxi bizi zen, Gasteiz Euskal Herriko hiri nagusienetakoa zen bitartean; duda barik, Mendebalde osora hedatu zen hizkuntza moldeak handik hedatua behar zuen”. Alegia, gaur egun Bizkaia eta inguruetako dialektoak Gasteizen duela sorburua. ANTZINAKO TESTUAK Ikerketarako, XVI. eta

XVIII. mendeen artean Araban aurkitutako bost idazki erabili ditu. Tartean dago Joan Perez Lazarragakoaren eskuizkribua, 450 urteko harribitxia. 2004an aurkitu zuten eta aurrerapausu nabarmena izan zen hizkuntzalarientzat, “Lazarraga irakurri eta Etxeparek edo Leizarragak askoz ekialderago idatzitakoa gogorarazten zidan, baina era berean, bizkaieraz gaur egun erabiltzen diren ezaugarri ugari ditu”. Landucci izeneko italiar batek Gasteizen zegoela osatutako hiztegi bat ere erabili du, 1562koa. “Arabaren barruan, ekialdeko muturrean berezitasunak zeudela ohartu naiz, agian, Gasteizko eta Iruñeko eraginak, biak haraino heldu zirelako”, azaldu digu Zuazok. Dena dela, Araba osoan hizkera oso antzekoa aurkitu du. Bizkaierak, bere aldetik, aldatzen jarraitu du azkenengo mendeotan, “Gasteizek indarra galdu zuenean, bizkaierak bere bideari ekin zion eta beste euskalki bat da orain”. Testuak konparatu eta ondorioak ateratzen lan astuna izan du Zuazok, “baina gustuko zeregina da, nahiago nuke ikertzeko gehiago egongo balitz”. Izan ere, misterio asko gelditzen dira argitzeko, “adibidez, XVII. mendeko lekuko gehiago behar genituzke, Iruñeak Arabako euskaran izan zuen eragina sakonago aztertu, edo Zigoitiako zein Zuiako hizkera hobeto ezagutu, horiek XX. mendean euskaldunak ziren!”. Liburua idazteak poztasun ugari ekarri dizkio Zuazori, “behin Zalduondon nenbilela, hango lagun talde bat, 20 bat urtekoa, euskaraz berbetan entzun nuen, konturatu nintzen gure hizkuntza indartsu bueltatu dela Arabara”. Bestetik, erdaran euskarak utzi dituen arrastoak ikertzeko talde zabal batek lagundu dio eta horrek aberastu egin du azterlana. Gaur egun, Arabako berezko euskara, Zuazok deskribatu duena, galduta dago, Aramaion izan ezik. Horregatik, Araba beti hartu izan da bazterrekotzat, euskara gabeko herrialdetzat. “Uste dut lan honek ikuspegia aldatzen duela, orain Araba protagonista da, Mendebalde osoan hitz egiten dugun euskararen erdigunean kokatu behar dugu”, adierazi du Zuazok, “subjektiboki, Arabako euskaldunentzat positiboa da, beren burua baloratzen lagunduko dielakoan nago”. Horrekin batera, funtzio praktikoa ere badauka Arabako euskara liburuak, egilearen ustez: “Orain arte ez da egon hiztegirik ez gramatikarik eta uste dut erreferentea izan daitekeela arabarrentzat, ikasmaterial ona”. Azken finean, iragana ezagututa, aiseago eraikiko da Arabako euskararen geroa.

LANA EZ DA AMAITU

XVI. eta XVIII. mendeen artean Araban aurkitutako idazkietan oinarritu da Zuazo, Joan Perez Lazarragaren eskuizkribuan, kasu. ORTZADAR

“Laster, liburua erdaraz aterako dut, sarea hedatzeko”, aurreratu du Koldo Zuazok. Gainera, Arabako euskara ikertzen jarraituko duela agindu du. Hala ere, orain, beste egitasmo batean murgildu da: “Nafarroako Araitz-Betelu herriko hizkera ikertzen ari naiz, Gipuzkoako mugan dago eta, inoiz aztertu ez denez, uste dut euskalkien garapenari buruzko datu berri asko agertuko direla han”.


Larunbata, 2012ko ekainaren 30a

Ortzadar // 07

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

arkitektura

GASTEIZ

Sareta energetikoa Gasteizko ipar-ekialdeko industrialdearen paisaia dira, baita eraikinaren funtzionamendu anonimoan bada deigarri den eraikin berri bat. energetikoa ere. Ezohikoa bada ere, industriaHaren kanpoko forma biribilak erakargarriak pabiloien arkitektura interesgarria izan daiteke UNAI FERNANDEZ DE BETOÑO

FF

OJANSAK Gamarrako industrialdean duen pabiloia eraberritu berri da. Lantegi zaharrari hormarte bat kendu zaio, elipse-tankerako eranskin eder bat txertatuz. Berritasuna, ordea, ez da irudi hutsean gelditu. Instalazioen arloan diharduen enpresa batena izaki (iturgintza, berokuntza, eguzkienergia, geotermia…), haren jarduna islatu nahi izan da egoitza berriaren aurpegian, eraikinaren fatxada energetikoki aktiboa den sareta berezi batez osatuz. Azala, beraz, erakargarria den kartel bat izateaz gain, iraunkortasunaren arloan sakontzeko ikerketa-proiektu baten moduan ere pentsatu da. Itxitura bikoitza da, tartean mikroklima bat sortzeko helburuarekin. Barnean beirazko ohiko azal bat dago, eta, kanpoan, polietileno beltzezko tutu txirikordatuz osatutako geruza. Tutuek ur glikolduna daramate, kanpoko sareta berezi horrek funtzio hirukoitza bete dezan eguraldiaren eta beharren arabera: eguzki-energiaren biltzaile izateaz gain, energia-trukagailu eta itzalsorgailu ere bada. Material arruntekin egindako esperimentu zinez berritzaile eta ausarta. Gainera, etekingarria da. Zortzi putzutako biltzaile geotermiko batekin hornitu da eranskin berria, haren kontsumoa zerora dezente hurbiltzeko. Eta hori gutxi ez, nabe zaharraren estalkia ere panel fotovoltaikoz bete da, lantegi osoaren energiakontsumoak saldo positiboa lortuz. Hau da, gastatzen duena baino energia gehiago ekoizten du arkitektura eta instalazioen arteko talde-lanari esker. Ba ote da ezer iraunkorragorik?

INDUSTRIA PABILOIAREN ERABERRITZE ETA ERANSKIN BERRIA Kokapena: Gamarrako industrialdea, Gasteiz. Arkitektoak: Estudio Beldarrain. Sustatzailea: Fojansa. Data: 2009-2011. Argazkiak: Jesús Martín. Bulego oparoa. Juan Beldarrainek (Bilbo, 1966) zuzentzen duen arkitektura-bulego donostiarrak ibilbide oparoa egin du 2000an sortu zenetik: hainbat etxebizitza-eraikin Logroñon, Oiartzunen eta Gasteizen; Azkoitiako udal-liburutegia, Arangoitiko geriatrikoa, eta gazteentzako eta agureentzako apartamentuak Donostiako Marrutxipin dira nabarmenenak. Horrez gain, arkitektura-lehiaketetan parte hartzeari beldurrik ez dioten bulegoetako bat dugu Beldarrainena. Kalitatezko iraunkortasuna. Arkitektura berdearen alorrean ‘gadget’ garestiak dira nagusi. Beldarrain Estudioak, ordea, iraunkortasunaren paradigma berria kalitatezko arkitekturarekin uztartzea du helburu, parafernalia teknologiko hutsaz harago. Gasteizko Fojansa industria-pabiloian zein Getafen eraikitzen ari den Carlos III Unibertsitatearen liburutegian, hain zuzen ere, zero energiako eraikinen helburua ukitzeaz gain, maila handiko eraikuntza- eta diseinu-ebazpenak mahaigaineratu ditu.

Industria-eraikinari hormarte bat moztu zaio eta buru berri organiko, zeharrargi eta deigarria erantsi. Bestetik, eranskin berriaren fatxada bikoitza da: barnean beirazko itxitura du; kanpoan, energetikoki aktiboa den sareta. JESÚS MARTÍN


08 // Ortzadar

komikia

Larunbata, 2012ko ekainaren 30a

Ortzadar300612  

Euskera eta kultura

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you