Ortzadar290314

Page 7

Ortzadar //07

Larunbata, 2014ko martxoaren 29a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

arkitektura

DURANGO

ZIGOR ITURBE

O

HIKOA izaten zen joan den mendeko zenbait tabernek denda zerbitzua eskaintzea. Horrela gogoratzen dut nik umetan aitita-amamaren taberna Artean. Sardina zaharrak, atun kontserbak, oliba olioa, esnea, latatan zetorren irasagar gozoa edota Faroeko bakailaoa erosi zezaketen, besteak beste, Bilboko Alondegitik sagietan zetorren ardo txikitoa dastatzen zutenek. Badirudi era honetako hibridoak berriz ere bogan direla. Denda zerbitzuak ere eskaintzen dituzten taberna hibridoak aurkitu ditzakegu gure hiri eta herrietan. Holako lokaletan kokatzen diren dendek izaten dute ba delicatessen hitza etiketa gisa. Honelako dendetan, ohiko supermerkatuan aurkitzen ez diren produktuak topatu ditzakegu, kalitate jakin bateko jakiak, alegia. Kontzeptu hauei jarraituz ireki zuten Durangon Gora-Gora Kafetegi-Delikatessena. Nonon Arkitektura bulego gasteiztarra arduratu zen barne diseinuaren arkitekturaz. Kontzeptu sinpleak erabilita nortasuna duten espazioak proposatu dituzte, espazio bakarrean erabilera ezberdinak dituzten bi gune biltzeko. Gune hauen funtzionamenduaren antolaketa erdigunean kokatutako instalakuntza eta zerbitzuen multzoak bideratzen du. PROIEKTUA Lokalaren geometria laukizuzena izanda, bi horma multzok mugatzen dute. Horma pare laburrenek etxebizitza multzorako sarreratik eta bideoklub batetik (egun taberna handitzearen espazio berria), banatzen dute. Horma luzeenek, berriz, kaleko espazio publikotik banatzen dute lokala luzerako ardatzean, fatxada altxaera nagusiak osatuz. Fatxadatan bi sarrera nagusiak kokatu dira: kaleko sarrera nagusiak lokalaren bi guneekin konektatzen du eta bestea, kontrakoa aldean izanik, tabernari soilik ematen dio zerbitzua Tabira parketik. Sortutako barne espazio ezberdinen gardentasuna lortzera bidean, fatxada bietan proposatu dira irekidura handiak beirazko leihoen bitartez. Honek argi naturalaren sarrera bermatzen du espazio garbi bat irudikatuz barrualdean. Lurra, hormak eta sabaiak, bateratuta azaltzen diren elementu bakarra osatzen dute, lurrean eta sabaian marraztutako irudi geometrikoa paraleloa delarik. Joan etorrian, gora behera doazen lerro borobilduek bisitaria gidatzea dute helburu espazioaren jarraipen guztian zehar. Forma hauek, espazio adeitsuak eskaintzen dituzte, erdiguneko zerbitzuguneak banatutako espazio bien arteko jarraitasuna erakutsiz.

MATERIALAK, ALTZARIAK ETA ARGIZTAPENA Tabernako zein dendako barra material jarrai batez diseinatu eta gauzatu dira. Lerro atsegin eta garbiak irudikatu dira espazio lasaiak eraginez. Materialen erabilera minimoa da nagusi eta kolore zuria eta egur iluna izan dira hautatuak, benetako protagonistak, tabernan zein delikatessen dendan salgai dauden jakiak izanik. Produktu hauen kolore eta nortasunak osatzen dute espazio garbi hauen arkitektura. Altzariek ere espazioaren lerro garbiak jarraitzen dituzte. Dendaren gunean, agertu-desagertu jolasa darabilten ate mugikorrak dituen apalategi bat ageri da, produktuen erakusketarekin jolas geometriko bat erakusten duelarik,

Taberna-denda hibridoak Espazio bakarrean erabilera ezberdinak dituzten bi gune biltzen dira. Kontzeptu sinpleak oinarri, nortasuna duten espazioak proposatu dira

Goiko irudietan, tabernaren ikuspegia eta Tabira parkeko altxaera orokorra. Behean, ‘delikatessen’ denda. NONON ARKITEKTURA

garaian garaiko produktuak azalduz. Taberna gunean aldiz, arreta handiz ezkutatu dira hormari itsatsitako banku jarraiaren sostengu egitura, arintasuna eskainiz espazioaren osotasunari. Argiztapen naturalaz gain, intentsitate eta kolore kontrola eskaintzen ditu instalazioak, tokian tokiko eta garaian garaiko giro ezberdinak eskaintzera bidean. Fatxadako altxaerarako, bereziki diseinatutako grafismoek osatzen dute jakien dastatzea, espazioa eta jendearen harremana aberasten dituen toki honen interbentzioa.

LABURREAN: Egileak: NoNoN Arkitektura (Aitor Mtz. de Zuazo & Blanca San Vicente). Sustatzaileak: Gora-Gora taberna-delikatessen. Datak: Burutzea: 2008-2009. Anpliazioa: 2012. Kokapena: Durango, Bizkaia. Webgunea: www.nononarkitektura.com


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.